(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

4/2019 FORU LEGEA, otsailaren 4koa, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Nota de Vigencia

BON N.º 25 - 06/02/2019; corr. err., BON 8/02/2019



ZIOEN AZALPENA

I

Nafarroako toki entitateak eta, zehazkiago, udal eta kontzejuak, Foru Komunitatean errotuen dauden administrazio publikoak dira; era berean, arreta eta zerbitzu instituzionalerako gure lehen lerroa dira, jatorria antzinako garaietan daukatena.

Ordezkatzen dituzten pertsonengandik hurbil daudenez, zuzenean izaten dute gure gizartearen arazo eta eskari nagusien berri, eta beraz, horiei erantzuten eta erantzukizunezko irtenbideak ematen ahalegintzen dira. Halatan, gure errealitate publikoaren eta gure sare instituzionalaren alderdi agerikoena dira.

Esan genezake, huts egiteko beldurrik gabe, haien jarduna dela gure printzipio demokratikoen gauzatze praktiko errealena.

Historikoki eta sozialki hain sustraiturik egoteak, herritarren eskaerei erantzuteko sistemetan gauzatuak, tokiko autonomia zabala ekarri du, finkatzen joan diren eskumenetan islatua; beharrezkoa da eskumen horiek etenik gabe sendotu, egokitu eta hobetzea. Nafarroako udalerrien toki-eskumenek zehatz-mehatz islatzen dute etengabeko eboluzioan dagoen gizarte dinamiko baten eskariei ikuspegi publikotik erantzuteko kezka jarraitu bat.

Bestetik, ezin dugu ahaztu gizarteari lehen mailako arreta ematearen lan hori bezain garrantzitsua dela toki erakundeek herritarren eta gainerako erakunde publikoen artean egiten duten zubi-lana; bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari dagokionez.

Toki-errealitatearen beste alderdi horren emaitza da Nafarroako toki entitateen eta Foru Komunitateko Administrazioaren artean eratu den sare konplexua, eskumenen, harremanen eta araugintzaren banaketaz denaz bezainbatean. Sare hori aztertu eta eguneratu beharra dago, maila instituzional desberdinek izan duten bilakaeraren arabera. Desafio horri erantzutea da foru lege honen helburu nagusietako bat.

Ikuspegi historiko batetik, azken mendeei begiratuta mugarri garrantzitsu batzuk bereiz ditzakegu Nafarroako toki-autonomiaren arau-garapenean. Gai horretaz hitz egitean nahitaezkoa da aipatzea 1841eko Lege Itundua eta 1924ko Udal Estatutua, 1925eko azaroaren 4ko Errege Lege-dekretu Itundua, Estatutu hori Nafarroari aplikatzekoa, edo Nafarroako Udalen Administraziorako 1928ko Erregelamendua, azken hori Nafarroak bere toki erakundeak arautzeko izan duen eskumen historikoa erabili izanaren erakusgarria.

Geroago, beste arau batzuek toki-autonomia egokitu egin dute gure errealitate sozialak denboran izan duen bilakaera saihestezinera: 1979ko uztaileko Araua, Hamaikako, Hamabosteko eta Hogeiko Batzordeei buruzkoa; 31/1983 Foru Legea, Kontzeju Irekiak eratzeari buruzkoa; 4/1984 Foru Legea, Nafarroako Korporazio lokalek erabakiak hartzeari buruzkoa; 1/1986 Foru Legea, Herrilurrei buruzkoa; eta 2/1986 Foru Legea, Nafarroako entitate lokalen jarduketen legezkotasunean eta haien interes orokorrean Nafarroako Gobernuak duen kontrola arautzekoa. Esparru sektorialagoetakoak diren beste arau batzuk ere onetsi dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen onespenak eta, urte batzuk geroago, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearenak, ekarri zuen Nafarroako toki-egiturak sakonki egokitzea joan den mendearen amaierako errealitatera. Baliagarria izan zen gure toki-araubidea ordena konstituzionalera eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legera egokitzeko, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoarekin bat.

Ibilbide historiko labur honetan, legeei buruzko aipamenaz gain, merezi du gogoratzea arlo honetako erakunde funtsezko batzuek bete duten lana, hala nola Nafarroako Administrazio Auzitegiak, Kontuen Ganberak edo Nafarroako Arartekoak.

Nolanahi ere, XXI. mendearen hasieratik bertatik argi gelditu da aipatutako arauak berrikusi beharra dagoela; eta, horregatik, gure toki administrazioaren erreforma egitea proposatu da, oinarri hauekin: eskumenen banaketa argia; toki-antolaketa berria ezartzea, udalez gaindiko entitateen ugaltze gehiegizkoa eta, kasu batzuetan, eragingabea arautuko duena (dauden baliabideen azpierabilera baitakar); eta, azkenik, finantzaketa-eredu berri bat ezartzea, nahikotasun finantzarioaren, aurrekontu-jasangarritasunaren, elkartasunaren, toki-autonomiaren eta lurralde-orekaren printzipioekin bat etorriko dena, horiek baitira Nafarroako toki administrazioari buruzko ikusmolde gaurkotu baten oinarria.

Ezin da aipatu gabe utzi, gainera, azken urteetan aldaketak egin direla administrazio prozedurari buruzko legedian, bai eta erakunde publikoek eta –bereziki– tokikoek espedienteak tramitatzeari buruzkoan, halako moldez non orain beharrezkoa baita giza eta gauza baliabide berriak jartzea, gaur egun ezinbestekoak diren irisgarritasun eta gardentasun printzipioen errespetua ahalbidetuko dutenak.

Erreformaren beharra justifikatzen da, halaber, gure administrazioan erroturik dauden zenbait problema konpontzea nahitaezkoa delako; esate baterako, toki entitate txikienetan idazkari eta kontu-hartzaile zereginekin gertatzen dena: lanpostu gutxi, asko eta asko behin-behinekoak, eta Foru Komunitateko udaletan berebiziko garrantzia duten lanpostu horietan ari direnen enplegu-segurtasunik eza.

Era berean, honako hau abagunea da gogoeta egiteko, azken urteetan areagotu den arazo bati eta ekartzen dituen ondorioei buruz: bitarteko egoeran dauden langileak gero eta gehiago dira gure toki entitateetan.

Foru lege honek nabarmendu nahi du beharrezkoa dela Nafarroako toki administrazioan enplegu publikoari egonkortasuna ematea eta aldi baterako kontratuen kopurua gutxitzea; arlo horretako neurrien zehaztapena, alabaina, gehiago dagokie erreforma honen gerizpean geroagoko faseetan taxutuz joanen diren legeei.

2011n, Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen Nafarroako Gobernuari eskatzea foru lege proiektu bat aurkez zezan, garai hartan “Nafarroako tokiko mapa” izenekoaren antolaketa berria proposatuko zuena.

Huts egindako saiakera batzuen ondotik, 2015ean, Nafarroako Gobernuak asmo handiko partaidetza-prozesu baterako oinarriak aurkeztu zituen, bertan planteaturik kontsultak egitea toki entitateekin bi urteko epean eta aldez aurreko dokumentuak prestatzea, legegintzako proposamen honen abiapuntua izan zitezen.

Prozesu hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak gidatu du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin elkarlanean, zeinak toki entitateekiko solaskide lana bete baitu, haien eskaerak eta proposamenak bideratzeko.

Haiekin batera, Nafarroako Gobernuko departamentuek ere parte hartu dute prozesuan, baita toki administrazioaren arloko sektore desberdinetako aditu ugarik ere, aurreproiektuaren prestaketarako beren ikuspegi eta ezagutzak eskaini dituztenak.

Lehen aipatutako irizpideekin batera, hortaz, partaidetzarena eta gardentasunarena ere aintzat hartzekoak dira foru legea egiteko prozeduran, eta denen artean osatzen dute erreforma honen oinarria, erreforma onesten denetik Nafarroako toki entitateek abian jarriko dituzten aldaketa sakonei helduleku izanen den esparru egokia.

Horretarako, gure toki administrazioa arautzen duten lege nagusietan aldaketa funtsezkoak egiten dira, eta horien onespenari esker, arau-aldaketak egiteko epe bat hasten da, xehetasun guztiekin zehaztuko dutenak toki erreforma honen behin betiko forma.

Egiturari dagokionez, foru lege honek lau artikulu ditu: lehenbizikoak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen du; bigarrenak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; hirugarrenak, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea; eta laugarrenak, azkenik, abenduaren 29ko 20/2005 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak eguneratzen dituena.

II

Lehen artikuluaren edukiaz hau nabarmendu behar da:

–Eskualdeak eta plangintza orokorreko mankomunitateak Nafarroako toki entitatetzat hartzen dira, eta toki entitatearen izaera zuten barruti administratiboak eta partzuergoak desagertzen dira; horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen konpromisoa betetzen da, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak 2015eko irailaren 9an onetsitako Erabakiaren bidez bere gain hartu zuena.

Administrazio zerbitzuen batasunak ere ez dira toki entitate izanen aurrerantzean, baina haien lurralde esparrua erreferentzia gisa hartzen ahalko da kasuan kasuko eskualdeak zerbitzu horiek emateko.

–Nafarroako toki erakundeen arloko usadioan toki entitate giltzarri den kontzejuari dagokionez, baimendu egiten da kontzeju irekia eratzea 50 biztanle baino gehiago dituztenetan, baldin eta borondatez halakotzat eratzea erabakitzen badute; era berean, batzar bidez funtzionatzen ahalko dute kontzeju irekiko araubidean jarduten duten kontzejuek, baldin eta kontzejuko kideen erabateko gehiengoaren bidez hala erabakitzen badute.

Batzar bidez funtzionatzen duten kontzejuen kasuan, batzarkideen kopurua 6koa izatera igo dadin ezartzen da, haien populazioa 1.000 biztanle baino gehiagokoa denean.

Halaber, berariaz aurreikusten da kontzejuko lehendakariaren kontrako zentsura mozioa aurkezteko aukera, eta toki entitate horri auzolana edo komunitatearen onurarako lana antolatzeko ahalmena ere aitortzen zaio, Nafarroako toki ogasunen gaineko araudian aurreikusita dagoen bezala.

Kontzejuak dituzten udaletan, kontzejuen interesei zuzenean eragiten dieten gaietan, eskubidea bermatzen zaie gai horiei dagozkien erabakiak hartzeko prozesuan eta kudeaketaren jarraipenean parte hartzeko, kontzejuen parte-hartzerako kontsulta-organo espezifiko bat sortuz.

Horrekin batera, kontzejuaren eta udalaren arteko harremanetarako sistema bat tankeratzen da, tokiko autonomiaren printzipioa errespetatuz eskumen-egikaritze partekatua ahalbidetuko duena, eskaturiko gutxieneko zereginak modu autonomoan betetzerik ez dagoenean kontzeju-administrazioetan eskuragarri dauden giza eta gauza baliabideekin. Horrela, kontzejuen iraupena ziurtatzeko zailtasunak gainditzen dira, eta, aldi berean, hobetu egiten da bertako biztanleei ematen zaien zerbitzua; dudarik gabe, erreforma honek azken batean duen helburuaren barnean dagoen lorkizuna.

Azkenik, kontzejuak azkendu ahal izateko arrazoietatik kendu egiten da haien biztanle kopuruarena, eta arrazoien artean sartzen da, ordea, bi kontzeju-hauteskunde jarraitan hautagai-zerrendarik ez aurkeztea.

–Langileei dagokienez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 234. artikulutik 257. artikulura bitartekoak aldatzeak, lehen eta hirugarren xedapen gehigarriak indargabetzeak eta martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen lehen, hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrak indargabetzeak, ahalbidetzen du behin betiko konponbidea ematea Nafarroako udalerrietako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu asko ukitzen dituen problemari; hau da, bitarteko egoera iraunkorrari. Horretarako, gure toki entitate guztietako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako administrazio zerbitzuetan jarduna hertsiki funtzionarioen bitartezkoa izatea ziurtatuko da.

Idazkari-lanpostu propioa izatea beharrezkotzat ezartzen da 1.500 biztanle baino gehiagoko udaletan, ez orain arte bezala 2.000 biztanle baino gehiagokoetan, eta oposizio-lehiaketa ezartzen da Foru Komunitatearen gaikuntza lortzeko sistema bakar gisa idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetan aritu ahal izateari begira. Jabetza-hartzeen araubidea ere egokitzen da, bat etor dadin Lanpostuak Betetzeko Erregelamenduan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileak sartzeko Erregelamenduan orokortasunez aurreikusitakoarekin.

–Era berean, aldatu egiten dira Nafarroako Administrazio Auzitegiari aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion zenbait agindu, horien testua egokitzearren administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren gaineko araudiari eta isiltasun administratiboaren araubide orokorrari.

–Toki antolaketaren egiturari dagokionez, foru lege honek udalez gaindiko antolaketa berria dakar “eskualde” izeneko figuraren bitartez, zeina Nafarroako Udal Administrazioaren Erregelamenduan “nahitaezko batasun” deitutakoaren ondorengoa baita, eta aurrerantzean bere gain hartuko ditu mankomunitate sektorial ezberdinek eta gure Foru Komunitatean azken urteotan sortutako antzeko beste entitate batzuek orain arte bete izan dituzten eginkizunak.

Nafarroak toki araubidearen arloan izan duen eskumen historikoa baliatzen da horrela; zehazki, udalez gaindiko entitateak ezartzeari dagokionez, hala aitortzen baitu Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Foru Legearen 46. artikuluak, honakoetan xedatutakoarekin lotuta: Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian, 1925eko azaroaren 4ko Errege Lege-dekretu Itunduaren 13. oinarrian, eta 1928ko otsailaren 3ko Nafarroako Udal Administraziorako Erregelamenduaren 55. artikuluan eta hurrengoetan, indarrean baitzegoen Foru Hobetzea onetsi zen unean.

Horrela, lortu nahi da udalez gaindiko kudeaketarako toki zerbitzuen antolaketa hobetzea, bere xedeak lortzeko eraginkorragoa izan dadin eta efizientzia handiagoa izan dezan bere giza nahiz gauza-baliabideen aprobetxamenduan, betiere errespetatuz udalen eskumen esparrua eta toki autonomia.

Halatan, eskualdearen eskumen propio gisa tankeratzen dira artikulu honen 361.1 artikuluan jasotakoak, baina eskumen horiek ez dira inola ere izanen oinarrizko araudiaren arabera udalerrien eskumen propioak direnak. Horrez gain, eskualdeek zilegi izanen dute eskuordetze bidez esleitzen zaizkien beste batzuk ere egikaritzea.

Ildo horretan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean titulu berri bat gehitzen da (X. titulua), “Eskualdeak” izenekoa, sei kapitulutan antolatutako hogeita hamabi artikulutan zehar toki entitate berri honi dagokion guztia garatzen duena.

Eskualdeak eratzeko proposamenaren muinean datza udalez gaindiko zerbitzuen plangintza sektorial batetik horien planteamenduari buruzko lurralde-ikusmolde baterako iragatea, lurralde orekaren printzipioa indartzen duena. Ikusmolde berri honi esker, udal batek berak egin edo eman ezin dituen zenbait jarduera eta zerbitzu, orain arte subjektu edo entitate pribatuekin kanpo kontratazioak eginez eman izan direnak horrenbestez, eskualdeak emanen ditu zuzenean, halatan nabarmen gutxituz sektore pribatura zuzentzeko joera, eta kalitatezko zerbitzu-ematean ekimen publikoa sustatuz.

Horrela, gaur arte indarrean egon den ikusmoldeari kontrajarririk, zeina baita mankomunitateak zerbitzu sektorialen inguruan antolatzea, eskualdeak uneoro lurraldeari egiten dio erreferentzia; hortaz, Nafarroa barruti egonkorretan egituratzen da, eta ezartzen direnetik aurrera erreferentzia saihestezin izanen dira udalez gaindiko esparruan eman nahiko den edozein zerbitzutarako.

Foru lege honen eranskinetan zehazten denez, Nafarroa hamabi eskualdetan antolatzen duen lurralde-banaketa ezartzen da, Nafarroako Lurralde Estrategiak bere garaian proposatutako azpieremuak abiapuntutzat hartuta; nolanahi ere, behin betiko tankeratzeari begira, inplikatutako udalen borondatea kontuan hartzen da, proposamenak eta alternatibak aurkezteko aukera izanen baitute, xedea izanik eskualdeak sortzeko prozesuaren bukaeran Nafarroako udal guztiak horietakoren batean sartuta egotea.

X. titulu berriaren I. kapituluak toki entitate berri hauen izaera eta xedeak arautzen ditu, bai eta haien ahalmenak, izena, eskualdearen mugartea eta zerbitzuen egoitzak ere.

II. kapituluan jasotzen da eskualde bakoitza sortzeko prozesuaren araubidea. Foru lege bidez egin beharko da, eskualdea osatu behar duten udalei eta udalez gaindiko entitateei entzunaldia ematea eta haien parte-hartzea bermatzen duen prozedura baten bidez.

III. kapituluan eskualdeen eskumenak eta zerbitzuak arautzen dira, eta zerbitzu bereki gisa hauek ezartzen dira: udalez gaindiko mailan eman beharreko gizarte zerbitzuak; uraren goi hornidurarako sareak, udalez gaindiko mailakoak; hondakinen tratamendua, udalez gaindiko mailakoa; eskualdeko planeamendua eta eskualde mailako lurralde antolamenduko tresnen kudeaketa, bai eta idazkaritza eta kontu-hartzailetzako zerbitzu administratiboak ere kontzejuen kasuan, baterako eskumen-kudeaketari buruzko araubiderik ez dagoenean eta 1.500 edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan, hurrenez hurren.

Eskumen berekiez gain, eskualdeak ur edangarriaren behe hornidurako zerbitzuak emanen ditu, hondakin uren ebakuazio eta tratamendukoak, eta hiri hondakin solidoen bilketa eta kudeaketakoak; izan ere, orokorrean mankomunaturik dauden zerbitzuak dira. Salbuespena: eskumenaren titular diren udalerriek bertan behera uztea kasuan kasuko mankomunitateari eginiko eskuordetzea.

Eskualdeek halaber zilegi izanen dute legeria sektorialak Foru Komunitateko Administrazioaren eskumen esparruan bereki gisa esleitzen dizkien eskumenak egikaritzea, bai eta sostengua eta laguntza ematea beren lurralde esparruko udal eta kontzejuei, bereziki ahalmen ekonomiko eta kudeaketa-ahalmen urriagoa dutenei; horrez gain, eskualdeek beren esparruko toki entitateei haiek eskaturiko beste zerbitzu batzuk ematen ahalko dizkiete, jarduera materialak, teknikoak edo zerbitzuetakoak egiteko eskuordetze edo gomendio bidez.

Beraz, orain ere modu mankomunatuan egiten diren zeregin batzuk udalez gaindiko mailan planteatzea da helburua, eta beste batzuk deszentralizatzea, lurraldearen antolamendua kasu, eskualdeen antolaketari dagokionez.

Bestalde, IV. kapituluak aurreikusten du azpieskualdeak ezartzeko aukera, eskualde bateko udalerri batzuek, ez denek, ezaugarri sozial, geografiko edo administratibo komunak dituztenean, besteetatik argi bereizten dituztenak baina eskualdea osatzerainoko moduko nolakotasunik ematen ez dutenak.

V. kapituluak ezartzen du eskualde bakoitza eratzen duen foru legeak indarra hartzean zeuden udalez gaindiko entitateen araubidea; mankomunitateek eta udalez gaindiko entitateek egun dituzten langile guztiak eskualdeetan antolaturik geldituko direla xedatzen da bertan (ohiturazko elkarteei dagokiena salbu), eta, halaber, sozietate publikoak mantenduko direla; azkenik, ziurtatzen da egungo azpiegitura-sareen titular izanen dela zerbitzu hori egun ematen duen mankomunitatearen ondorengoa den eskualdea.

VI. kapituluan eskualdeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira, eta ezartzen da eskualde guztietan beharrezkoak diren organoak eskualde-batzarra, lehendakaria eta gobernu batzordea izanen direla.

Eskualde-batzar bakoitzeko kide kopurua eskualde bakoitzerako ezarriko da, haren sorrerarako foru legean. Sorrerarako foru legeak besterik xedatu ezean, kide horiek hautatzeko sistema izaera mistokoa izanen da: udalek ordezkari batzuk hautatuko dituzte, eta beste batzuk, berriz, hautatuko dira alderdi, koalizio, federazio eta hautesle-elkarte ezberdinek eskualdean lortutako boto kopuruaren proportzioan. Bi kasuetan, batzarreko kide izateko hautatuek zinegotzi beharko dute izan.

Horren arrazoia da eskualdea bigarren gradu edo mailako toki entitatetzat jotzen dela, udalen oinarrizko lehen mailaren menpekoa; horren ondorioa da haren gobernuak bermatu behar izatea ordezkarien gehiengoa udalek beraiek hautaturiko kargudunez osaturik egotea, nahiz eta ez ezinbestean haiek bakarrik osaturik egotea.

Azkenik, eskualdeen zerbitzuko langileen araubideari dagokionez, ezartzen da uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. tituluan orokortasunez xedatutakoa beteko dela, eta eskualdeak idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu espezifikoak izan beharko dituela, Foru Komunitatearen gaikuntza aski izanen dutenak.

III

Foru lege honen bigarren artikuluak toki entitateen finantzaketa sistema berritzen du, eta, horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen zenbait artikulu aldatzen ditu, eta legea bera lurralde egitura berrira egokitzen da, eskualdeen eta plangintza orokorreko mankomunitateen baliabideak arautzearekin.

Erreforma honek eragina du bai toki ogasunen funtsetan (transferentzia arruntak nahiz kapital-transferentziak), bai udal tributuetan. Helburua da toki entitateen eskumenei eta betebeharrei aurre egiteko moduko askitasun ekonomikoa bermatzen duen finantzabidea lortzea, Nafarroako lurralde orekaren eta kohesioaren printzipioa ikusgai jarriko duena eta udalerrien arteko elkartasunari balioa emanen diona. Udalerriek gehiegizko aldebakartasuneko ikuspegiak gainditu eta finantzaketa eta baliabideak amankomunean jarri beharko dituzte, herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuen hobekuntza betiere lurralde osoan gerta dadin.

Era berean, gure toki erakundeen heldutasuna aintzat hartzea planteatzen da, nabarmen gutxituz Nafarroako Gobernuak Toki Ogasunen Funtsean zerbitzu finalistak finantzatzekoa den partearen kudeaketan eta bideraketan daukan esku-hartzea.

Foru legeak printzipio bezala ezartzen du Toki Ogasunen Funtsa zuzkitzea Nafarroako Ogasun Publikoaren tributu diru-sarreren portzentaje finko eta egonkor baten arabera, horrela erantzuna emanez toki entitateek tributu diru-sarrera horietan parte hartzeko duten eskubideari.

Parte-hartze portzentajearen zenbateko zehatza aurrerago erabaki eta ezarriko da beste arau batean, hura kalkulatzeko behar diren azterketak egin ondoren. Lan horren bidez halaber bilatuko da premiazkoa den eskumen-zedarritze eta -deskorapilatze bat egitea, kontuan hartuta gaur den egunean toki- eta foru-mailen artean teilakatuta agertzen direla eskumen horiek.

Bestalde, eskualde mailako katastro-balorazioko ponentziak egiteko aukera ezartzen da, eta xedatzen da balorazio-ponentziak eguneratzearen betebeharra urratu izanaren ponderazioa kontuan hartua izan dadila Toki Ogasunen Funtsaren banaketan.

Orobat, portzentaje-tarte berri bat ezartzen da, ehuneko 0,25etik 0,50era bitartekoa, bai hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa zehazteko bai bizilagunik gabeko etxebizitzen gaineko zergaren lehen urtea finkatzeko; eta horrek dakar abenduaren 29ko 20/2005 Foru Legearen xedapen iragankor bakarra aldatu beharra, laugarren artikuluan jaso denez.

IV

Foru lege honen hirugarren artikuluak, halaber, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea ere aldatzen du, eskualde mailako katastro-balorazioko ponentziak egitea ahalbidetzeko, arestian adierazi bezala.

Amaitzeko, esan beharra dago foru lege honek indarra hartzeak erreferentzia-esparru berri bat ezarriko duela Nafarroako Toki Administrazioarentzat, eta horrekin batera berritze-prozesu sakon bat hasiko duela, hemen ezarritako printzipioak mamituko dituzten arauetan gauzatzen joanen dena.

Lehen artikulua. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari aldaketa hauek egiten zaizkio:

Bat. 3. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“3. artikulua.

1. Udalez gain, honako hauek ere Nafarroako toki enteen izaera dute:

a) Eskualdeak.

b) Kontzejuak.

c) Nafarroako Errege Bardeako Komunitatea, Aezkoa Ibarreko Komunitatea, Erronkari Ibarreko Mankomunitatea, Zaraitzu Ibarreko Unibertsitatea, Aralarko Elkartea eta foru lege honek indarra hartzen duenean herri ondasunen jabe edo administratzaile diren gainerako korporazio tradizionalek.

d) Udalen mankomunitateak.

e) Plangintza orokorrerako mankomunitateak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak erregistro bat sortuko du, eta bertan inskribatu beharko dira toki administrazio guztiak, erregelamenduz ezarriko diren datu guztiekin.”

Bi. 19. artikulua aldatu da, eta testu hau izanen du:

“19. artikulua.

Udal-mugarteen aldakuntza-prozesuen ondorioz azkentzen diren udalerriak kontzeju gisa gelditzen ahalko dira prozesuaren ondoriozko udal berriaren barrenean sartuta, baldin eta frogatzen badute foru lege honen 39. artikuluan aurreikusitako eskumenak egoki betetzeko behar adina baliabide dituztela.”

Hiru. 31. artikuluko 3. eta 4. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“31. artikulua.

3. Udalerriek Nafarroako Gobernuari eskatzen ahalko diote gutxieneko zerbitzuak ematearen betebeharretik salbuetsiak izatea, legeria orokorrean aurreikusitakoarekin bat. Nafarroako Gobernuak ezarriko du zein entitatek hartuko duen bere gain salbuespenaren xede den zerbitzua, zerbitzu hori modu egokian ematen dela bermatzeko. Zerbitzuaren ezarpena eta zerbitzu-ematea eskualdeari esleitzen ahalko zaizkio.

Salbueste-erabakian ezarriko dira bidezko diren baldintzak eta diru ekarpenak.

Legeria orokorrean ezarritakoez gain, mugartean kontzejuak dituen udalerria kontzeju horiei zerbitzuak emateko betebeharretik salbuesteko berariazko arrazoia izanen da kontzeju horiek zerbitzu horiek emateko aski baliabide izatea, beren ondasunen ustiapenari esker; halakoetan, zerbitzu-ematearen betebeharra kontzeju horiena izanen da.

4. Zerbitzuak behar bezala ematen direla bermatzeko, eskualdeak edo Nafarroako Gobernuak laguntza, lankidetza juridikoa, ekonomikoa eta teknikoa emanen die artikulu honen lehen apartatuan aipatzen den salbuespena lortu duten udalerriei, gutxieneko zerbitzuak emateko betebeharra kentzen duen hori lortu dutenei.”

Lau. 33. artikuluaren edukia osorik kentzen da.

Bost. 35. artikuluko 3. apartatuko b) eta c) letrak aldatzen dira. Testu hau izanen dute:

“35.3. artikulua.

b) Beste edozein toki entitate eratu eta aldatzeko espedienteetan nahitaezko txostena ematea.

c) Bere ekimenez edo Nafarroako Gobernuak nahiz Toki Administrazioko Departamentuak eskatuta, azterlanak, txostenak edo irizpenak egitea udal- edo eskualde-mugarteak berrikusteaz edo aldatzeaz, bai eta, oro har, eskualde-, udal- edo kontzeju-maparen edozein aldaketaz ere.”

Sei. 36. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“36. artikulua.

Erregelamenduz ezarriko da Lurralde Mugaketarako Batzordearen osaera, antolaera eta funtzionamendua. Betiere, honako hauek batzordeko kide izanen dira:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak.

b) Udalerrien, kontzejuen eta eskualdeen ordezkariak, bertako elkarteek izendatuak.

Horretarako, toki entitate horietako bakoitzaren ordezkaritza bermatu beharko da, bai eta eskualde bakoitza osatzen duten toki entitateen ordezkari bat gutxienez egotea.

c) Dituzten helburu eta xedeak direla-eta Nafarroako lurralde antolaketarekin zerikusi berezia edo hartan eragin berezia duten erakunde publiko edo pribatuen ordezkariak”.

Zazpi. 37. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“37. artikulua.

2. Kontzejuaren izaerako toki entitatea izateko, frogatu beharko da foru lege honen 39. artikuluan aurreikusitako eskumenak egoki betetzeko behar adina baliabide edukitzea. Baliabideak behar adinakoak direla ulertuko da kontzejuak aski sarrera duenean, propioak nahiz Nafarroako Gobernuarengandiko edo kontzejua sartzen deneko udalarengandiko transferentzia arrunten bidezkoak. Edozein kasutan ere, Nafarroako Gobernuari dagokio baliabide-askitasun hori baloratzea.”

Zortzi. 38. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

Lehena.–3. apartatuak testu hau izanen du:

“3. Kontzeju irekia eratuko da 50 biztanle baino gutxiago dituzten kontzejuetan, edo bizilagun gehiago izanik beren borondatez hala eratzea erabakitzen dutenetan, Batzarrak legezko bere kideen erabateko gehiengoz kontzejuetarako hauteskundeen deialdia baino lehen hartutako erabakiaren bidez. Horren berri eman beharko diote Foru Komunitateko Administrazioari.

Kontzeju irekiak lehendakaria izan beharko du, eta, lehendakariaz gain, hauteskundeak egiten diren unean bertako udal erroldan inskribatuta dauden kontzejuko egoiliar guztiek osatuta egonen da.

Kontzejuko lehendakariak kontzeju irekiko kide bat izendatuko du, kanpoan edo gaixorik egotearen kasuan bere ordezko izan dadin.”

Bigarrena.–4. apartatuak testu hau izanen du:

“4. Batzarra osatuko dute, 1.000 biztanle baino gutxiagoko kontzejuetan, lehendakariak eta lau kidek; eta, 1.000 biztanleko edo gehiagoko kontzejuetan, lehendakariak eta sei kidek.

Lehendakariak Batzarreko kide bat izendatuko du, kanpoan edo gaixorik egotearen kasuan bere ordezko izan dadin.”

Hirugarrena. 5. apartatu berria gehitzen da, testu hau izanen duena:

“5. Batzarra eduki ahalko dute, halaber, kontzeju irekiaren araubideko kontzejuek, baldin eta hala erabakitzen badute legezko beren kideen erabateko gehiengoz, kontzejuetarako hauteskundeen deialdia baino lehenago hartutako erabakiaren bidez. Horren berri eman beharko diote Foru Komunitateko Administrazioari”.

Bederatzi. 39. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

Lehena.–2. apartatuak testu hau izanen du:

“2. Kontzejuak berak egin eta ematen ahalko ditu, bere kargura, Kontzejuko komunitatearen interesekoak baizik ez diren obrak eta zerbitzuak, udalak ez baditu haiek egin edo ematen.

Nafarroako kontzejuek auzalana, auzolana edo artelana antolatzen ahalko dute, edo kontzejuko komunitatearen onurarako lana, auzobideak eta landabideak egin, konpondu eta hobetzeko, bai eta, oro har, beren eskumeneko obrak egiteko, toki ogasunak arautzen dituen foru araudian ezarritakoarekin eta kasuko ordenantzak xedatzen duenarekin bat.”

Bigarrena.–39. artikuluari 4. apartatu berria gehitzen zaio, eta testu hau izanen du:

“4. Mugartean kontzejuak dituzten udaletan, kontzejuei eskubidea bermatu beharko zaie haien interesei zuzenki eragiten dieten gaietako erabaki-hartze prozesuan parte hartzeko, bai eta horien kudeaketaren segimenduan ere.

Parte-hartze hori ziurtatzeko, udalak kontzejuen parte-hartzea izanen duen kontsulta-organo bat sortuko du, eta organo hori baliatuko da udalaren eta udal-mugarteko kontzejuen arteko informazio etengabea izateko; horrekin batera, organo horren bitartez kontzejuak plangintza eta programazioko tresnak izanen ditu eskura, eta parte hartzen ahalko du, hitzarekin baina botorik gabe, kasuan kasuko kontzejuaren interesari eragiten dioten gaiak eztabaidatu behar diren ordezkaritza organoetan.”

Hamar. 41. artikuluko lehen apartatuari letra berria gehitzen zaio (f letra), testu honekin:

“41. artikulua.

“f) Kontzejuko lehendakariaren kontrako zentsura mozioa aurkeztea, Hauteskundeen Araubide Orokorraren Lege Organikoan udalerrietarako aurreikusitakoaren antzera.

Zentsura mozio hori kontzejua parte den udaleko idazkaritzan formalizatu beharko da, eta batzarreko kideen erabateko gehiengoak sinatu beharko du; edo, kontzeju irekien kasuan, auzo-batzarra osatzen duten pertsonen erabateko gehiengoak.”

Hamaika. 42. bis artikulu berria gehitzen da. Testu hau izanen du:

“42.bis artikulua.

1. Foru lege honen 30. artikuluko 2. apartatuan xedatutakoa ukatu gabe, toki entitate guztien legezko betebeharrak bete daitezen eta egun dauden egitura administratiboak baliatzearren, kontzejuek eskumenen kudeaketa konpartituko sistema bat hitzartzen ahalko dute zeinek bere udalarekin, artikulu honetan ezarritako araubidearekin bat, betiere zehaztapen hauek jasota:

a) Kontzejuaren tasei, kontribuzio bereziei eta beste edozein baliabide ekonomikori buruzko erabakiak Kontzejuko Batzarrak hartuko ditu edo, kasua bada, Kontzeju Irekiak.

b) Kontzejuaren baliabide ekonomikoak erabiliko dira Kontzejuko Batzarrak edo, kasua bada, Kontzeju Irekiak erabakitako jarduketetarako.

c) Kontzejuak erabakitako jarduketak gauzatzeko beharrezkoak diren kontratu eta gainerako prozedura administratibo nahiz kontabilitatekoak bere udalak tramitatuak izanen dira.

2. Edozein kasutan, udalak ez badu onartzen bere mugarteko kontzeju batekin hitzartzea eskumenen kudeaketa konpartituko sistema, udala parte den eskualdeak hartzen ahalko du bere gain.

3. Araubide honi atxikitako kontzejuetan, kontzejuaren ondarea kudeatu eta administratzeko egintzei aplikatu beharreko administrazio-, aurrekontu- eta kontabilitate-prozedurak, hala nola herri ondasunak edo beste ondasun higiezin batzuk eskuratu, besterendu, erabili, ustiatu edo esleitzea, edo haien kalifikazio juridikoa aldatzea, udalak tramitatuko ditu, Kontzejuko Batzarrak edo, kasua bada, Kontzeju Irekiak hartutako erabakiekin bat.

4. Kudeaketa gastuen kontraprestazio gisa, udalak, edo kasua bada eskualdeak, jasoko du kontzejuarekin adosten duen zenbatekoa edo kontzejuaren diru-sarreren portzentajea, kasuko hitzarmen arau-emailean ezartzen denarekin bat.

5. Kontzeju batek erabakitzen badu eskumenen kudeaketa konpartituko sistema honi atxikita egoteari uztea, aurretik frogatu beharko du bete egiten dituela administrazio prozedurak tramitatzeko eskatzen diren legezko betebeharrak, administrazio prozedura erkidea arautzen duen legeriarekin bat.

Kontzejua sistema horren barruan dagoen bitartean, udalaren erregistro eta artxibo elektronikoak erabiliko dira kontzejuaren izenean eta kontura jarduteko”.

Hamabi. 44. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“44. artikulua.

1. Honela azkenduko dira kontzejuak:

a) Kontzejuko bizilagun egoiliarren gehiengoak idatziz eskatuta.

b) Kontzejuko gobernu organoak eskatuta, haren kideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoak hartutako erabakiaren bidez.

c) Kontzejuetarako elkarren segidako bi hauteskundetan hautagai-zerrendarik aurkeztu ez denean, hauteskunde horien kontaketan kontuan hartu gabe hauteskunde partzialak.

Kontzejuak bere eskumenak erabiltzeko eta berezko dituen xedeak betetzeko behar adinako baliabide ekonomikorik, materialik edo giza baliabiderik ez duela agerikoa denean.

2. Nafarroako Gobernuari dagokio kontzejuen azkentzea dekretatzea, ukitutako kontzejuari eta udalari entzunaldia eman ondoren eta Lurralde Mugaketarako Batzordeak txostena eginda. Azkentzeari buruzko foru dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Estatuko Administrazioari igorriko zaio, Toki Entitateen Erregistroan inskripzioa egiteko”.

Hamahiru. 45. artikuluaren 3. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“45. artikulua.

3. Ohiturazko elkarteek bere gain har dezakete, eskuordetze araubidean, zerbitzuak emateari edo jarduerak betetzeari dagozkien udal eskumen guztien egikaritzea, baldin eta eginkizun horiek kasuko eskualdeak ez baditu bere gain hartu.”

Hamalau. 46. artikuluaren edukia osorik kentzen da.

Hamabost. 53. artikuluaren edukia osorik kentzen da.

Hamasei. 62. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“62. artikulua.

Foru Komunitateko Administrazioak laguntza eta lankidetza juridiko, ekonomiko, administratibo eta teknikoko zerbitzuen ematea bultzatuko du, beharrezkotzat jotzen dituen lanabesen bitartez toki entitateen kudeaketa-ahalmena indartzeko. Ondorio horietarako, zerbitzu horiek kasuko eskualdeak bere gain hartzea sustatuko da.”

Hamazazpi. 65. artikuluaren lehen apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“65. artikulua.

Toki Araubideko Foru Batzordeko burua Nafarroako Gobernuan toki araubidearen arloko eskumena duen kontseilaria izanen da, eta batzordearen osaera erregelamenduz zehaztuko da. Edonola ere, honako hauek batzordeko kide izanen dira:

a) Foru Komunitateko Administrazioaren zazpi ordezkari.

b) Udal, kontzeju eta eskualdeen hamabost ordezkari, bertako elkarteek izendatutakoak. Horretarako, bermatu beharko da toki entitateen mota horietako bakoitzaren ordezkaritza egotea Batzordean, eta, horrez gain, eskualde bakoitza osatzen duten toki entitateen ordezkari bat gutxienez egotea.

Era berean, idazkari bat izanen du, batzordeko buruak kideen artetik hautatuko duena, eta buruorde bat, batzordeko buruak toki-ordezkarien artetik hautatuko duena, ordezkari horiek proposamena egin ondoren.”

Hemezortzi. 90. artikuluaren edukia osorik kentzen da.

Hemeretzi. V. tituluko III. kapitulua aldatzen da. Hona testu berria:

“III. KAPITULUA

Partzuergoak eta plangintza orokorrerako mankomunitateak

212. artikulua. Partzuergoak.

1. Toki entitateek zilegi izanen dute bestelako administrazio publiko batzuekin partzuergoak eratzea interes amankomuneko xedeetarako, edo toki administrazioen interesekin bat datozen interes publikoko xedeak dauzkaten elkarte, fundazio edo entitate pribatuekin.

2. Partzuergo horiek berezko nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko ahalmen osoa duten entitate publikotzat joko dira. Beren eskumeneko zerbitzuak ematen ahalko dituzte toki araubideko legerian aurreikusitako edozein bide erabiliz. Partzuergoa eratzeko, udalaren esku uzteko tramitea bete beharko da aurretik, partzuergoaren xedea denean tramite horri loturiko zerbitzu edo jarduerak eman edo egitea.

3. Aurreko bi apartatuetan xedatutakoari jarraikiz tankeratutako partzuergo bakoitza bere gobernu organo gorenean boto kopuru handiena duen administrazio publikoari atxikiko zaio aurrekontu ekitaldi bakoitzean.

Administrazio batek baino gehiagok boto kopuru bera dutenean, berdinketa kasuetarako kalitateko botoa duena hautatuko da. Halakorik ezean, artaturiko bizilagun gehien edo lurralde zabalena duen administrazioari atxikiko zaio, partzuergoaren estatutuetan definitutako xedea zein den; hots, pertsonei zerbitzuak ematea edo lurraldearen gaineko jarduketak garatzea.

4. Partzuergoaren estatutuek, onetsi aurretik, jendaurrean egon beharko dute hamabost egunez, eta zehaztu beharko dute partzuergoaren araubide organikoa, funtzionala eta finantzarioa, bai eta helburuak ere.

5. Nazioarteko partzuergoen kasuan, gaiari buruz Estatuko legerian xedatutakoari jarraituko zaio.”

213. artikulua. Plangintza orokorrerako mankomunitateak.

1. Nafarroako toki entitateak eta Foru Komunitateko Administrazioa plangintza orokorrerako mankomunitate gisa eratu ahalko dira, toki eskumeneko zerbitzuen ematea koordinatzeko, aplikatzekoa den legeriak administrazio hari aipatu eginkizuna nahitaezko gisa esleitzen dionean.

2. Koordinazioaren xede den gaiari erreparatuta, hartan parte hartuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, eskualdeek eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriek; hartan sartu ahalko dira, halaber, 20.000 biztanle baino gehiagokoak izan eta hala eskatzen duten udalerriak.

3. Foru lege bidez, zerga arloko ikuskaritzan, diru-bilketan eta kudeaketan eskumenak esleitzen ahal zaizkio plangintza orokorrerako mankomunitateari, dauzkan eginkizunei eta, kasua bada, ematen dituen zerbitzuei dagozkienak.

4. Plangintza orokorrerako mankomunitateek nortasun eta gaitasun juridikoa dute beren xede espezifikoak betetzeko, eta beren estatutu propioak dauzkate arau.

5. Plangintza orokorrerako mankomunitate bat sortzeko eta haren lurralde-esparrua zehazteko ekimena Foru Komunitateko Administrazioarena izanen da, toki eskumeneko zenbait zerbitzuren ematea koordinatzeko dauzkan ahalmenen indarrez.

6. Aurreko apartatuan aipatzen den ekimena Nafarroako Gobernuaren erabakiz abiatuko da. Dagokion erabakia hartuta, Toki Administrazioaren arloko departamentu eskudunak hura plangintza orokorrerako mankomunitateko kide izanen diren toki entitate guztiei bidaliko die, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, eragozpen eta oharrak aurkez ditzaten hura jaso eta bi hilabeteko epean, norbere gobernu-organo gorenak hartutako erabakiaren bidez, eta estatutuak egiteko prozesurako ordezkari bat hauta dezaten.

Toki entitateak epe horretan ez badu erabakirik hartzen edo erabakirik jakinarazten, ulertuko da ez duela eragozpenik plangintza orokorrerako mankomunitatean sartzeko.

Aipatutako epea iraganda, Nafarroako Gobernuak, erabaki bidez, kasuan-kasuan aurkeztu diren alegazioak ebatziko ditu, eta plangintza orokorrerako mankomunitatearen estatutu-proiektua idatziko duen Batzordeko kide izanen diren Nafarroako Gobernuaren eta toki entitateen ordezkariak hautatuko ditu.

7. Plangintza orokorrerako mankomunitateen estatutuak egiterakoan honako arau hauek beteko dira:

Lehena.–Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariek eta hartan sartu behar duten toki entitateen ordezkari banak osatutako batzorde batek hasierako proiektu bat eginen du, aurreko apartatuan xedatutakoari jarraituz.

Baldin eta kasuan kasuko koordinazioaren xede den zerbitzua toki entitateek udalez gaindiko toki entitate bati esleituta badago, eta eskualdeak eratzen ez diren bitartean, toki entitate horien ordezkaritza udalez gaindiko entitateko buruak izanen du, edo hark eskuordetutako pertsonak.

Bigarrena.–Proiektua hilabetez jarriko da jendaurrean Nafarroak Interneten duen gobernu irekiaren atarian eta plangintza orokorrerako mankomunitatea osatu behar duten toki entitateen idazkaritzetan, kasuan kasuko iragarki-oholetan aurrez iragarkia jarrita.

Hirugarrena.–Kasua bada, aipatutako batzordeak ebatziko ditu jendaurreko fasean aurkeztu diren alegazio, eragozpen edo oharrak, eta estatutuen behin betiko proiektua eginen da.

Laugarrena.–Estatutuak Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez onetsiko dira.

Bosgarrena.–Estatutuak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

8. Estatutuen aldaketari aplikatuko zaizkio haien onespenerako ezarritako arau berak, 1. eta 3. arauetan aurreikusitako jarduketak izan ezik; izan ere, horiek plangintza orokorrerako mankomunitatearen gobernu-organo gorenak eginen ditu.

9. Plangintza orokorrerako mankomunitatea desegiteko hura sortzeari buruz artikulu honetan ezarritako arau berak bete beharko dira, lurralde-eremua zehazteari dagokiona eta toki entitateen ordezkariak izendatzeari buruz egindako aurreikuspenak izan ezik.

10. Estatutuak onetsi eta plangintza orokorrerako mankomunitatea eratu ondoren, plangintza orokorrerako mankomunitatean parte hartzen duten toki entitateek, guztien artean, gobernu-organo gorenean botoen gehiengoa edukiko dute beti. Gobernu-organo hori Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariek eta mankomunatutako entitateen ordezkariek osatuko dute.

11. Plangintza orokorrerako mankomunitateen gobernu-organoek edukiko dituzte estatutuek ematen dizkieten eskudantziak. Nolanahi ere, Batzarrak edo entitatearen organo gorenak udaletan osoko bilkurari dagozkion eskudantziak edukiko dituzte.

12. Plangintza orokorrerako mankomunitateek, oro har, beren berariazko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak izanen dituzte, Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza dutenak.

13. Beren eskumeneko zerbitzuak ematen ahalko dituzte, bai eta elkartutako entitateek esleitzen dizkietenak ere, toki araubideko legerian aurreikusitako edozein bide erabiliz.

14. Nafarroako Gobernuak sustatuko du plangintza orokorrerako mankomunitateak sor daitezela, foru lege honen 367. artikuluan eskualdeetarako aurreikusitakoaren arabera.”

Hogei. 234. artikulua aldatzen da, eta hauxe da testu berria:

Lehena.–Lehen apartatuak testu hau izanen du:

“234. artikulua. Eginkizun publiko beharrezkoen azalpena eta horiek betetzea.

1. Hauek dira eginkizun publiko beharrezkoak Nafarroako toki entitate guztietan:

a) Idazkaritza lanak, barne harturik fede publikoa eta nahitaezko lege-aholkularitza.

b) Kontu-hartzailetza lanak, barne harturik barneko kontrol eta fiskalizazioa, ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuen arloko aholkularitza eta kudeaketa eta, azkenik, kontabilitatea.

c) Diruzaintza lanak, barne harturik funtsen erabilera eta gordetzea eta diru-bilketa.

Oro har, idazkaritza eta kontu-hartzailetzako eginkizun publikoen egikaritzea erreserbatzen da Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza duten funtzionarioentzat bakarrik.

Bai diruzaintzako eginkizunak bai aginte-erabilera barne hartzen dutenak foru lege honetan ezarritako zehaztapenen arabera betetzen ahalko dira.

Artikulu honen 3. apartatuan aurreikusitako kasuetan salbu, idazkaritza, kontu-hartzailetza eta diruzaintzako eginkizun publikoak ezin izanen dira aldi berean bete foru lege honen 243.2 eta 244.2 artikuluetan jasotako berariazko lanpostuak dituzten toki entitate desberdinetan.”

Bigarrena.–234. artikuluko 2. apartatuko a) letrak testu hau izanen du aurrerantzean:

“Foru lege honen 243.2 a) eta 244.2 a) artikuluetan aurreikusitako eskualdeetan, ohiturazko elkarteetan, plangintza orokorrerako mankomunitateetan, lanpostu espezifikoa duten mankomunitateetan eta udaletan, eginkizun horiek kasuko toki entitatearen langile propioek beteko dituzte.

Berariazko lanpostu propiorik ez duten udaletan, idazkaritza edo kontu-hartzailetzako eginkizun publikoak kasuko eskualdearen langile propioek beteko dituzte, foru lege honen 361.1 e) artikuluko 1. apartatuan ezarritakoarekin bat”.

Hirugarrena.–234. artikuluaren 2. apartatuko b) letrak testu hau izanen du:

“Kontzejuetan eginkizun horiek arau hauei jarraikiz beteko dira:

–Eskumenen kudeaketa konpartituaren kasuan, foru lege honen 42.bis) artikuluan aurreikusitakoan, idazkaritza eta kontu-hartzailetzako zerbitzu administratiboak udaleko funtzionarioek emanen dituzte.

–Gainerako kasuetan, idazkaritza eta kontu-hartzailetzako zerbitzu administratiboak kasuko eskualdearen funtzionarioek emanen dituzte.”

Laugarrena.–234. artikuluko 3. apartatuak testu hau izanen du:

“3. Titularra kanpoan, gaixorik edo lanpostua erreserbatzeko eskubidea ematen duen beste administrazio egoera batean badago, eta orobat, lanpostua behin betiko betetzeko arau-eragozpen bat badago, edo funtzionario batek betetzeko deitutako lanpostu hutsa aldi baterako bete behar bada, idazkaritza eta kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoak betetzen dituztenak honako hauek izaten ahalko dira:

a) Eskualdeetan:

–Eskualdeko funtzionario bat, nahikoa den foru gaikuntza duena, edo plantillako langile finko bat, nahikoa den titulazioa eta eginkizunak betetzeko behin-behineko gaikuntza duena, edo deialdi publikoaren bidez hautatutako langile bat, araubide administratiboan aldi baterako kontratatua.

–Nahikoa den foru gaikuntza duen funtzionario bat, zerbitzuak beste toki entitate batean ematen dituena, baldin eta behar den heinean frogatzen bada ezinezkoa izan dela lanpostu horiek aldi baterako betetzea aurreko apartatuan aurreikusitako aukeretakoren baten bidez, edo hura betetzeko tramitazioak iraun bitarte. Horretarako, lehenago, Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuari horren berri eman beharko dio, eta ukitutako toki entitateen baimena izan beharko du.

b) Berariazko lanpostu propioa duten gainerako toki entitateetan:

–Kasuko entitateko plantillako langile finko bat, lanpostu horretan aritzeko nahikoa den titulazioa eta entitateak horretarako emandako behin-behineko gaikuntza duena, edo deialdi publiko bidez hautatutako pertsona bat, administrazio araubidean aldi baterako kontratatua.

–Nahikoa den foru gaikuntza duen funtzionario bat, zerbitzuak beste toki entitate batean ematen dituena, baldin eta behar den heinean frogatzen bada ezinezkoa izan dela lanpostu horiek aldi baterako betetzea aurreko apartatuan aurreikusitako aukeretakoren baten bidez, edo hura betetzeko tramitazioak iraun bitarte. Horretarako, lehenago, Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuari horren berri eman beharko dio, eta ukitutako toki entitateen baimena izan beharko du.”

Hogeita bat. 236. artikuluko 2. apartatuak testu hau izanen du:

“236. artikulua.

2. Nafarroako Gobernuan toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuari dagokio hautatu eta izendatzea foru gaikuntza duten langileei erreserbatutako idazkaritza eta/edo kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoak bete behar dituzten langileak.

Langile horiek betetzen dituzten lanpostuak eskualdeko plantilla organikoko lanpostutzat hartuko dira foru lege honen 361.1 e) artikuluan aurreikusitako kasuetan, edo kasuan kasuko toki entitatekoak, 243.2 eta 244.2 artikuluetan araututako haien berariazko lanpostuak direnean.

Ondorio horietarako, eskualdeek beren plantilla organikoetan sartuko dituzte foru gaikuntza duten funtzionarioei erreserbatutako lanpostuak, beren mugarteko toki entitateetan eginkizun publiko beharrezkoak betetzen direla bermatzeko behar direnak.”

Hogeita bi. 238. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“238. artikulua.

2. Toki entitateek beharrezkoak eta nahikoak diren neurriak (antolamendukoak, langileriakoak eta materialak) hartuko dituzte, bermatzekoak eginkizun publiko beharrezko eta osagarriak betetzen dituzten langileek beren betebeharrak independentzia, objektibotasun eta inpartzialtasun osoz betetzea.”

Hogeita hiru. 243. artikuluaren 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“1. Idazkari-lanpostuak administrazio-erantzukizuna esleituta izanen du foru lege honetako 239. eta 239. bis artikuluetan adierazten diren fede publikoaren eta nahitaezko lege aholkularitzaren eginkizunen gainean.

Toki entitate horren bulego eta zerbitzuen antolaketaz eta zuzendaritzaz arduratzea ere izanen dira idazkari-lanpostuaren eginkizun, baldin eta ez badaude gerentzia-lanak betetzen dituen A mailako beste langileren bati esleituta.

Idazkari-lanpostuaren berezko eginkizunak eskualdeetako funtzionarioek ere beteko dituzte kasuko lurralde esparruetan, Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza dutenean, 361.1.e) artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat.

2. Honakoetan egonen da idazkari-lanpostu propio espezifikoa:

a) 1.500 bizilagun edo gehiago dituzten udalerrietan, foru lege honetako 361.1.e) artikuluan xedatutakoa ukatu gabe bizilagun gutxiago izanik ere hala erabakitzen duten udalerrietarako, arau horretan ezarritakoarekin bat.

b) Eskualdeetan.

c) Lanpostu espezifikoa duten mankomunitateetan.

d) Tradiziozko batasunetan, baldin eta hala badago xedatuta beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan.

e) Plangintza orokorrerako mankomunitateak.”

Hogeita lau. 244. eta 244. bis artikuluak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“244. artikulua. Kontu-hartzaile lanpostua.

1. Kontu-hartzaile lanpostuak foru lege honen 240., 240. bis eta 240. ter artikuluetan adierazitako eginkizunen administrazio-erantzukizuna izanen du esleitua.

Kontu-hartzaile lanpostuari berez dagozkion eginkizunez gain, diruzaintza lanak ere egin beharko ditu, diruzain-lanposturik ez duten entitateetan.

Kontu-hartzaile lanpostu espezifikoei berez dagozkien eginkizunak eskualdeetako funtzionarioek ere beteko dituzte kasuko lurralde esparruetan, Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza dutenean, 361.1.e) artikuluan ezarritako zehaztapenekin bat.

2. Kontu-hartzaile lanpostua nahitaez izan beharko dute honakoetan:

a) 3.000 bizilagun edo gehiago dituzten udalerrietan, foru lege honetako 361.1.e) artikuluan xedatutakoa ukatu gabe 2.000 bizilagun baino gehiago izanda plantilla organikoan lanpostu hori sortuta duten udalerrietarako, arau horretan ezarritakoarekin bat.

b) Ohiturazko elkarteetan, hala badago xedatuta beren erregelamendu, ordenantza, hitzarmen, akordio, epai edo itunetan, baldin eta azken bost urteetan urteko izan duten gastu arrunta hiru milioi euro baino gehiagokoa izan bada.

c) Eskualdeetan.

d) Plangintza orokorrerako mankomunitateetan.”

“244.bis artikulua. Kontu-hartzaile lanpostuen sailkapena.

1. Aurreko artikuluan aipatzen diren kontu-hartzaile lanpostu guztiak, bai eta 2.000 bizilagun baino gehiagoko udalerrietan Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeari buruzko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 1. artikuluak xedatuaren arabera sortutakoak ere, A mailakoak izanen dira.

2. Biztanleria-bilakaeraren edo bestelako zirkunstantzien ondorioz toki entitate bati sailkapen-maila altuagoko kontu-hartzaile bat baldin badagokio, salbuetsita egonen da lanpostu hori bete beharraz gerora agertutako sailkapen-betebeharraren araberako gaikuntza duen langile batekin, ordura arte lan horiek egiten aritu den sailkapen baxuagoko funtzionarioaren egoera pertsonal amaiera-bidekoak iraun bitartean. Funtzionario horrek eginkizun horietan segitzen ahalko du, baina daukan mailatik goragoko gaikuntzarik eskuratu gabe.”

Hogeita bost. 245. artikuluko 1. eta 2. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute aurrerantzean:

“245. artikulua.

1. Nafarroako toki entitateetan idazkari eta/edo kontu-hartzaile eginkizun publiko beharrezkoak betetzeko, beharrezkoa da Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzea.

Aurrekotik salbuetsirik dago foru lege honetan Iruñeko Udalerako ezarritakoa.

2. Gaikuntza hori lortzeko aurretiazko betebeharra izanen da oposizio-lehiaketa bidez eginen den deialdia gainditzea, txanda irekian.

Izangai asko izateagatik edo administrazio-eraginkortasuneko beste arrazoi batzuengatik komeni denean, kasuko deialdian ezartzen ahalko da lehiaketaldiko balorazioa oposizioaldia amaitu ondoren egitea.

Kasu horietan, izangaiek deialdia argitaratzen den egunean edukitakotzat alegatzen dituzten merezimenduak oposizioaldia egin ondoren frogatuko dira, baina hura gainditu duten izangaiek bakarrik, eta epaimahaiak hala egiteko eskatzen dienetik hamabost eguneko epean.”

Hogeita sei. 246. ter artikuluko 1. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“246.ter artikulua.

1. Foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak, merezimendu lehiaketen deialdietan sartuak baina deialdi horietan betetzen ez direnak, esleituko zaizkie, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuaren titularrak izendapena egin ondoren, 245. artikuluan aipatzen den gaikuntza lortuta dutenei, aldez aurretik izangaiek beren puntuazioaren arabera aukera eginda, eta aintzat harturik bai lanpostu hutsen hizkuntza-eskakizuna bai foru lege honen 250. artikuluaren 2. apartatuan ezarritako irizpideak. Lanpostu esleituen jabetza-hartzea eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari eta hori garatzeko araudiari jarraikiz.”

Hogeita zazpi. 247. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“247. artikulua.

2. Lehiaketa horien xedea izanen da betetzea foru lege honetako 243.2, 244.2 eta 361.1 e) artikuluetan jasotzen diren lanpostuak, horiek hutsik daudenean. Lehiaketa horietarako deialdia hiru urtean behin eginen da gutxienez, foru lege honetako 245. artikuluak aipatzen duen gaikuntza lortzeko deialdia onetsi aurretik.”

Hogeita zortzi. 248. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“248. artikulua. Lanpostuak betetzeko deialdiak egin aurreko prozedura.

1. Toki Administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak, foru gaikuntza duten funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuak betetzeko lehiaketen deialdia egin baino gutxienez ere hiru hilabete lehenago, jarduketa hauek eginen ditu:

a) Toki entitateei jakinaraziko die zeintzuk diren, foru lege honen 243.2, 244.2 eta 361.1 e) artikuluetan sartuta egonik, lanpostu huts gisa edo huts egoteko moduko gisa jotzen diren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak.

b) Ohiturazko elkarteei eta Iruñeko Udalari erabakia eskatuko die beren idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak lanpostu-betetze sistema arruntean sartzeari buruz.

c) Informazioa bilduko du a) letran aipatzen diren toki entitate guztiengandik, desgaitasuna duten pertsonentzako txandari araudi aplikagarriaren arabera erreserbatu zaizkion lanpostuei buruz.

d) Toki entitateei informazioa eskatuko die funtzionario-araubidean bete daitezkeen lanpostuen hizkuntza-eskakizunari buruz.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako jarduketak bukatu eta bi hilabeteko epean, toki entitateek departamentu horretara joko dute, helburu hauetarako:

a) Konfirmatzea ea betetzeko moduan dauden lanpostuak erreserbatuta ote dauden desgaitasunak dituzten pertsonen txandarako.

b) Idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen hizkuntza eskakizuna zehaztea. Ulertuko da ezen, ezarritako epean jakinarazten ez badute, euskaraz jakitea ez dela nahitaezkoa, eta Foru Komunitateko Administraziorako araudi espezifikoak ezartzen duenarekin bat baloratuko da.

Udalez gaindiko entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu propioen hizkuntz eskakizuna, foru lege honen 243.2 eta 244.2 artikuluetan jasota daudenena, ulertuko da izanen dela egoitza zer toki entitatetan dagoen, toki entitate horretakoa.

Eskualdeak bere mugartean dituen Foru Komunitatearen gaikuntzadun lanpostuen hizkuntz eskakizuna definitu aurretik, kontsulta eginen zaie kasuko eginkizun publiko beharrezkoen hartzaile diren toki entitateei, indarreko araudia betiere beterik.

3. Aurreko puntuan ezarritako epea bukatuta eta toki entitateek eginiko komunikazioak aztertuta, toki administrazioaren arloan eskumena duen departamentuak, aipatu lanpostu-betetze lehiaketen deialdia egin baino lehen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko du 247. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz funtzionario araubidean bete beharreko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuen zerrenda eta, behar denean, zehaztuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzako txandarako erreserbak eta kasuko hizkuntza-eskakizunaren nondik norakoak.”

Hogeita bederatzi. 250. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“250. artikulua. Merezimenduak.

2. Euskara maila frogatzeko eta kasu bakoitzean balorazioa egiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langileentzat hizkuntza horren ezagutzaren tratamenduaren gainean ezarritako araudiari segituko zaio.”

Hogeita hamar. 252. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“252. artikulua. Esleipenak eta jabetza-hartzeak.

1. Merezimenduen lehiaketen ondorioz lanposturen bat esleitzen zaienek hilabeteko epean hartu beharko dute beren izendapenaren xede den lanpostuaren jabetza, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Horrekin batera, aurreko lanpostua utzi beharko dute, kasua bada.

Dena dela, administrazio eraginkortasuna helburu, deialdia egin duen organoak lanpostuaren jabetza hartzeko egun jakin bat finkatzen ahalko du. Horrelakoetan, aurreko paragrafoan ezarritako epea gainditzen ahalko da.

2. Aurreko apartatuan aurreikusi gabekoetan azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan merezimendu lehiaketei dagokienez aurreikusitakoak aginduko du. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zen.”

Hogeita hamaika. 254. artikulua aldatzen da eta hauxe da testu berria:

Lehena.–1. apartatuaren a) letraren testua hauxe izanen da:

“Arau-hauste arinen kasuan, diziplina-espedienteak irekitzea toki entitateko alkateari edo udalburuari dagokio”.

Bigarrena.–2. apartatuko a) letrak testu hau izanen du:

“Arau-hauste arinen ondoriozko zehapenak ezartzea toki entitateko alkateari edo udalburuari dagokio”.

Hogeita hamabi. 255. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“1. Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza duten funtzionarioen administrazio egoeren deklarazioa egitea toki entitateko buruari dagokio”.

Hogeita hamahiru. 257. artikuluaren 2. eta 4. apartatuak aldatzen dira, eta testu hau izanen dute:

“257. artikulua.

2. Diruzain lanpostua beharrezkoa izanen da 25.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako udaletan.

4. Plantilla organikoan kontu-hartzaile lanpostua duten edo ezartzea erabaki duten udaletan eta gainerako udalez gaindiko toki entitateetan, kontu-hartzaileari dagokio entitatearen diruzaintzako eginkizunak betetzea.”

Hogeita hamalau. 333. artikuluaren 1. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“333. artikulua.

1. Nafarroako toki entitateen jarduera administratiboa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren kontrolaren menpe dagoena, bide hauetakoren batetik aurkaratzen ahalko da:

a) Legeria orokorrean ezarritako errekurtso jurisdikzionalak edo administratiboak aurkeztuz organo eskudunetan.

b) Kapitulu honen bigarren atalean ezarritako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian. Auzitegi horren ebazpenek, espresuek edo presuntziozkoek, amaiera emanen diote foru administrazio bideari, eta administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunetan aurkaratzen ahalko dira.”

Hogeita hamabost. 337. artikuluko 1. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“337. artikulua.

1. 333. artikuluaren 1. zenbakiaren b) paragrafoan aipatzen den gora jotzeko errekurtsoa aukerakoa eta doakoa izanen da eta, jartzekotan, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarriko da.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izanen da, egintza espresua bada. Espresua ez bada, errekurtsoa edozein unetan jartzen ahalko da, araudi espezifikoaren arabera administrazio-isiltasunaren eraginak gertatu diren egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren legeriaren arabera jarduera administratiboa aurkara daitekeen gainerako kasuetan, jurisdikzio horri zein egunetan aurkeztu ahal zaion errekurtsoa, egun horretatik aurrera edozein momentutan aurkeztu ahalko da errekurtsoa.”

Hogeita hamasei. 338. artikuluaren 2. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“338. artikulua.

2. Gora jotzeko errekurtsoak sei hilabeteko epean ebatzi beharko dira. Epe hori ebazpen espresik eman gabe igarota, errekurtsoak ezetsitzat jotzen ahalko dira.”

Hogeita hamazazpi. 340. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“340. artikulua.

1. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak betearaztea dagokio errekurtsoaren xede den jarduketa egin duen toki entitateko organoari.

2. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskatuta, egokia dena xedatzen ahalko du aipatu ebazpenak subsidiarioki betearazteko, baita betearazpena ahalbidetzeko eskumenetan automatikoki subrogatzea eta beharrezkoak diren funts ekonomikoak eskura jartzea ere.”

Hogeita hemezortzi. Titulu berria gehitzen da, X.a, eta testu hau izanen du:

“X. TITULUA

Eskualdeak

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

352. artikulua. Eskualdeen definizioa, izaera eta helburuak.

1. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 46. artikuluaren 1. apartatuko a) letran eta 1925eko azaroaren 4ko Errege Lege-dekretu Itunduaren 13. oinarrian aitortzen den eskumen historikoaz baliatuz, ezaugarri eta interes komunak dituzten udalerri mugakideek eskualdeak osatuko dituzte, eta eskualde horiek toki entitate izaera izanen dute.

2. Eskualdeak lurraldeko toki entitateak dira, udalez gaindiko izaera, nortasun juridiko propioa eta beren helburuak betetzeko gaitasuna eta autonomia dutenak.

3. Eskualde bakoitzak bere ardurapean izanen du udalez gaindiko jardueren kudeaketa eta zerbitzuen ematea, eta eskualdeko populazioaren eta lurraldearen interesak ordezkatuko ditu, Nafarroan elkartasun eta lurralde-oreka handiagoak lortzearen alde.

4. Era berean, eskualdeak bera osatzen duten udalekin batera lan eginen du bere helburu propioak betetzeko.

353. artikulua. Eskualdeen ahalmenak.

Eskualdeari honakoak dagozkio bere eskumenak betetzean:

a) Erregelamendu- eta autoantolaketa-ahalmenak.

b) Finantza- eta tributu-ahalmenak.

c) Programazio- eta plangintza-ahalmena.

d) Bere egintzak zuzenbidearen araberakoak eta bete beharrekoak izatearen presuntzioa.

e) Nahitaezko betearazpenerako eta zehapenerako ahalmenak.

f) Bere egintzak eta erabakiak ofizioz berrikusteko ahalmena.

g) Bere ondasun eta eskubideen enbargaezintasuna, legeetan aurreikusitako moduan; Ogasun Publikoari bere kredituei dagokienez aitortzen zaizkion hurrenkera, lehentasuna eta gainerako prerrogatibak, ezertan ukatu gabe Estatuko eta Nafarroako Foru Komunitateko ogasunei dagozkienak.

h) Desjabetze-ahalmena eta bere ondasunak ikertu, mugatu eta ofizioz berreskuratzeko ahalmenak.

354. artikulua. Eskualde-mugartea.

1. Eskualde-mugartea eskualdea sortu duen foru legean mugatzen den lurralde osoa izanen da.

2. Udalerri bakoitza eskualde bakar batekoa izaten ahalko da.

3. Udal-mugarteen aldaketak eskualde-mugetan eragina baldin badu, aldi berean ebatzi beharrekoa izanen da aldaketa horri loturik doan eskualde-mugaketaren aldaketa ere.

4. Eskualdeek lurralde-jarraitutasuna izan beharko dute, Petilla Aragoiko udalerria hartzen duena salbu, haren kokapen geografikoaren ezaugarri bereziak direla eta.

5. Eskualdeak sortzeko prozesua amaituta, Nafarroako udal guztiek horietako batean sarturik egon beharko dute.

355. artikulua. Zerbitzuen izena eta egoitzak.

1. Eskualdeak identifikatuko dituen izena haietako bakoitza sortzeko foru legean ezartzen dena izanen da.

2. Eskualde bakoitza sortzen duen foru legeak zehaztuko du zein izanen den edo diren eskualdeko organoek beren egoitza izanen duten udalerria edo udalerriak.

3. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, eskualdeak sortzen dituzten foru legeek beste udalerri batzuei esleitzen ahalko diete zerbitzu batzuen egoitza.

4. Eskualdeen izena eta egoitza aldatzeko, foru lege honen 21. artikulutik 26. artikulura bitartekoetan udalerrietarako ezarritakoaren antzeko prozedura bete beharko da.

II. KAPITULUA

Eskualdeak sortzea

356. artikulua.

Foru lege baten bidez sortuko da eskualde bakoitza, bai eta ezarri ere haren izena, lurralde esparrua, egoitza, baliabide ekonomikoak eta eskumenak, zeinak, gutxienez ere, foru lege honen 361. artikuluko 1. apartatuan aurreikusitakoak izanen baitira. Foru lege hartan ezarriko dira, halaber, gobernu organoen osaera eta funtzionamendua.

Era berean, foru lege hark arautuko du nola eginen den ordura arte udalez gaindiko beste entitate batzuen esku zeuden eginkizunak, ondasunak eta langileak eskualdera eskualdatzeko prozesua, beste entitate horiek azkendu eginen baitira eskualdea sortzean, foru lege honen 370. eta 371. artikuluetan ezarritakoarekin bat, salbu eta Ohiturazko Elkarteak, mugarte bakoitzean egon litezkeenak, kasua bada.

Udalez gaindiko entitate horien gobernu organoek jardunean jarraituko dute harik eta eskualdeko batzarra eratu eta haren lehendakaria hautatu arte.

357. artikulua.

Eskualdea sortzeko prozesua hasten ahalko da:

1. Kasuko udalek proposatuta, honakoen ekimenez:

a) Eskualdea osatu behar duten udalen herenarena, gutxienez.

b) Udal horietako baten edo batzuena, baldin eta kasuko lurraldeko hautets-erroldaren erdia ordezkatzen badute gutxienez.

Bi kasuetan, ekimenak erreferentzia gisa hartuko du Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean zehazten den eskualde-mugaketa, eta osoko bilkura bakoitzaren erabakia beharko da, onetsia udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaren aldeko botoekin.

2. Nafarroako Gobernuaren ekimenez, zeinak hasiera emanen baitio eskualde bat sortzeko prozesuari Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean zehazten den eskualde-mugaketaren arabera, baldin eta indarra hartzen duenetik hemezortzi hilabeteko epean ekimen hori ez badute gauzatu zerikusia duten udalek.

358. artikulua.

1. Eskualdea sortzeko ekimena udalerriena denean, Nafarroako Gobernuan toki administrazioaren eskumena duen departamentuak, behin udalen erabakiei buruzko ziurtagiriak jaso ondoren, eta horiek jaso eta hilabeteko epean gehienez ere, erabaki horiek igorriko dizkie proposatutako eskualde-mugaketan sartuta dauden gainerako udalei.

Udal horiek modu espresuan adierazi beharko dute proposamena onartzen duten edo ez, osoko bilkura bakoitzak erabakia hartuta, udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaren aldeko botoekin onetsia, erabaki horiek jakinarazi eta gehienez ere 2 hilabeteko epean.

Udalak epe horretan ez badu erabakirik hartzen edo erabakirik jakinarazten, ulertuko da ez duela eragozpenik proposatutako eskualdean sartzeko.

2. Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean zehazten den eskualde-mugaketaren arabera zein eskualdetan dauden kokatuta, horrekin ados ez dauden udalerriek, zilegi izanen dute, mugaketa horretan beste eskualde batekin mugakide agertzen badira, beste eskualde horretan sartzea eskatzea, egoki baderitzote.

Eskaera horrek baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaren botoekin hartutako erabakiaren bidez onetsia izatea.

b) Zer eskualdetan sartzea eskatzen den, eskualde horretan sarturik dauden edo sartzera doazen udalen bi herenek gutxienez eragozpenik ez izatea.

3. Ekimena Nafarroako Gobernuarena denean, toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuak dagokion erabakia igorriko die eskualdean sartu beharko liratekeen udalerri guztiei, berariaz adieraz dezaten hura onartzen duten edo errefusatzen duten, ekimena udalena izatearen kasurako aurreko apartatuetan ezarrita dagoenarekin bat.

4. Bi kasuetan, entzunaldia emanen zaie proposatutako eskualde-mugaketaren barruan dauden kontzejuei.

359. artikulua.

1. Ukitutako udalerri eta kontzeju guztien iritziaren berri izan ondoren, Nafarroako Gobernuak erabakia hartuko du eskualde-entitatearen bidezkotasunaz eta behin betiko osaeraz, toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuak txostena eman eta gero.

Udalerriren batek ezezkoa ematen badio proposatutako eskualdean sartzeari, txosten hori berariaz mintzatu beharko da udalerria eskualde horretan edo haren mugakidean sartzeari buruz, aurreko artikuluaren bigarren apartatuan ezarritakoarekin bat.

2. Nafarroako Gobernuak ezin izanen du jarrerarik adierazi eskualdearen eraketaz, eta prozedura artxibatuko da, baldin eta eskualdearen parte izateko proposatutako udalerrien bi bostenek sartzearen kontra daudela berariaz adierazten badute, betiere udalerri horiek gutxienez ere kasuko lurraldeko hautesle erroldaren erdia ordezkatuz gero.

Eskualdearen eraketa errefusatzeak ekarriko du foru lege honetako 357. artikuluan aipaturiko eskualde-eraketako prozesu berri bati ezin ekitea harik eta hurrengo udal hauteskundeetatik ateratako udalbatzak sortu arte.

360. artikulua.

1. Nafarroako Gobernuaren erabakia eskualdea sortzearen aldekoa bada, Eskualdeko Batzorde Teknikoa sortuko da, kide hauekin osatuta: Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariak, eskualderako proposatutako esparruan sartutako udalen eta udalez gaindiko entitateenak eta ukitutako langileenak.

Langileen ordezkariak Nafarroako Administrazio Publikoen Mahai Orokorrak proposatuta hautatuko dira.

2. Eskualdeko batzorde teknikoaren xedea honako gai hauei buruzko txosten zehatz bat egitea izanen da:

a) Eskualdean sartu behar diren udalez gaindiko entitateen langile, eginkizun, ondasun eta zerbitzuen eskualdaketak, foru lege honen 370. eta 371. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

b) Azpieskualdeen eraketa, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean aurreikusitako eskualde-mugaketan ezartzen diren kasuetan, eta foru lege honen 369. artikuluan adierazitakoarekin bat.

c) Eskualdeko batzarraren kide kopuruari buruzko proposamena.

3. Txosten hori, aurreko paragrafoan ezarritako zehaztapenekin, nahitaezkoa izanen da eta eskualdea sortzeko foru legearen aurreproiektua onesteko prozeduran egin beharrekoak direnei erantsiko zaie.

4. Eskualdeko batzorde teknikoa aldi baterakoa izanen da, eta eskualdea sortzeko foru legeak indarra hartzearekin batera automatikoki azkenduko da.

III. KAPITULUA

Eskumenak eta zerbitzuak

361. artikulua.

1. Eskualdeek arlo hauetan izanen dituzte eskumenak:

a) Oinarrizko gizarte zerbitzuak, udalez gaindikoak, aplikatzekoa den foru araudi sektorialarekin bat, eta oinarrizko legeriak udalerrietarako gordetzen dituen eskumenak ezertan kaltetu gabe.

Gaur egun oinarrizko gizarte zerbitzuak indibidualki kudeatzen ari diren udalerriek horretan segitzen ahalko dute, hala eskatzen badute, 10.000 bizilagun baino gehiago izanez gero.

b) Uraren goi hornidurako sareak, udalez gaindikoak, eta ziklo hidraulikoaren obrak egiteko udal eta kontzejuei ematen zaizkien laguntzen kudeaketa, arlo horretako foru legeria eta planeamendu sektorial indardunetan xedatutakoarekin bat, eta ezertan kaltetu gabe edateko uraren etxebizitza-hornidurari dagokion udal eskumena.

Ur horniduraren prozesu osoa, goikoa nahiz behekoa, indibidualki kudeatzen duten udalerriak salbuetsirik egoten ahalko dira, hala eskatzen badute eta, betiere, ez badute beste udalerri batekin akuiferorik, ura edangarri egiteko azpiegiturarik edo hodi sarerik konpartitzen.

c) Udalez gaindiko hondakin-tratamendua, Nafarroako Gobernuaren planeamendu gidariaren esparruan.

Bereziki, eta ezertan kaltetu gabe hiri hondakin solidoen kudeaketaren arloan udalek dituzten eskumenak, besteak beste jarduera hauek egiten ahalko dituzte:

1. Hondakinen balorizazioa.

2. Prebentzio, garraio, errefusen erabilera, zabortegi kontrolgabeen itxiera eta hiri hondakinen birziklatzea helburu harturik Nafarroako Gobernuak sustatzen dituen plan eta programak gauzatzen laguntzea.

3. Eraikuntza eta eraispen jardueretatik datozen hondakin inerteen, pneumatikoen, bolumen handiko hondakinen eta animaliengandiko hondakinen arloetan Nafarroako Gobernuak sustatzen dituen plan eta programak gauzatzen laguntzea.

4. Hiri hondakinak deuseztatzeko azpiegituren eta ekipoen erabilera kudeatu eta koordinatzea.

5. Hiri hondakinen gaikako bilketa, berrerabiltzea eta birziklatzea bultzatu eta laguntzeko sustapen neurriak.

6. Hiri hondakinen arloan herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko kanpainak sustatu eta planifikatzea.

7. Hiri hondakinen arloko indarreko araudia aplikatzen ote den zaindu eta kontrolatzea.

d) Lurraldearen antolamendua eta hirigintza. Aplikatzekoa den araudiari jarraikiz, eta ezertan galarazi gabe oinarrizko legeriak udalei eta Foru Komunitateko Administrazioari erreserbaturiko eskumen esklusiboak.

e) Idazkaritza eta kontu-hartzailetzako zerbitzu administratiboak.

Lehena.–Idazkaritza eta kontu-hartzailetzako zerbitzu administratiboak 1.500 edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko udalei, hurrenez hurren.

Horretarako, eskualdeak bermatuko du toki entitate horietan funtzionario propioen bitartez betetzen direla foru lege honen 234. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako eginkizun publiko beharrezkoak. Funtzionario horiek eskualdeko udal eta kontzejuei laguntzeko dena delako zerbitzuari atxikita egonen dira eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza izanen dute.

Eskualdeko toki entitateetan eginkizun publiko beharrezkoak betetzeari buruz aurreko apartatuan aurreikusitakoak ez du galaraziko lanpostu horiei beste eginkizun batzuk esleitzea, eginkizun haietaz bestelakoak edo haien osagarriak.

Zerbitzu horiek emateko lurralde esparruak zehazteko, erreferentzia gisa hartzen ahalko da, salbu eta beharrizan edo komenigarritasun ekonomiko nahiz administratiboek eragindako arrazoi agerikoak badaude, administrazio zerbitzuen batasunak, eratuta daudenak Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legeak indarra hartzen duen egunean, betiere bi baldintza hauek betetzen badira:

a) Eskualde berean sartuta dauden udalerri mugakideak izatea.

b) Zerikusia duten toki entitate guztiek hala adieraztea, osoko bilkurak bere kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaz hartutako erabakiaren bidez.

Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, bizilagun gutxiago dituzten udalerrietan ere berariazko idazkari lanpostu propioa izaten ahalko dute, Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza duena, hala erabakitzen badu osoko bilkurak bere kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoaz, eta betiere inguruabar hauetakoren bat tartean dela:

–Udalerri konposatuak izatea, idazkari lanpostu propioa dutenak Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legeak indarra hartzen duen egunean, haien populazioguneen sakabanaketa geografikoa dela-eta komeni denean idazkari lanpostu propioa izatea.

–Haien urteko gastu arrunta, azken bost urteetan, 500.000 euro baino gehiagokoa izatea.

Aipatutako erabakia toki administrazioaren arloko eskumena duen departamentuari igorri beharko zaio bi hilabeteko epean gehienez ere, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legeak indarra hartzen duenetik.

Berariazko kontu-hartzaile lanpostu propioa izanen dute, halaber, 2.000 biztanle baino gehiagoko udalerriek, baldin eta, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen 1. artikuluan xedatutakoa dela medio, lanpostu hori sortuta eta plantilla organikoan badute Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legeak indarra hartzen duen egunean.

Bigarrena.–Bere mugarteko kontzejuei idazkaritza eta kontu-hartzailetzako administrazio zerbitzuak ematea, foru lege honen 234.2 b) artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

2. Horrez gain, eskualdeak ur edangarriaren behe hornidurako zerbitzuak emanen ditu, bai eta hondakin uren ebakuazio eta tratamendukoak eta hiri hondakin solidoen bilketa eta kudeaketakoak ere, orokortasunez mankomunaturik dauden zerbitzuak direlako, baldin eta eskumenaren titular diren udalerriek bertan behera uzten ez badute kasuan kasuko mankomunitateari eginiko eskuordetzea.

3. Eskualdeek zilegi izanen dute baliatzea Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenen esparruan legeria sektorialak propio gisa esleitzen dizkien eskumenak, betiere Toki Araubideko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikuluko 3., 4., eta 5. apartatuetan ezarritakoari lotuz, gai hauetan:

a) Kultur ondarearen babesa.

b) Ingurumenaren babeserako esku-hartzea.

c) Hiriarteko garraioa eskualdearen esparruan.

d) Osasuna eta osasungarritasun publikoa.

e) Landa ingurunearen garapena, nekazaritza, abeltzaintza eta onura publikoaren deklarazioa duten mendiak.

f) Gazteria.

g) Turismoa.

h) Kirola.

i) Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesa.

j) Haur Hezkuntzako lehen zikloa.

k) Musika eskolak.

l) Liburutegiak.

m) Legeria sektorialaren bidez ezartzen diren beste gai batzuk.

362. artikulua. Sostengu eta laguntza eginkizunak eta zerbitzuen zorroa.

1. Eskualdeek sostengua eta laguntza emanen dizkiete beren lurralde esparruko udal eta kontzejuei; batez ere, diru- eta kudeatze-ahalmen txikienak dituztenei. Besteak beste, zerbitzu hauek ematen ahalko dizkiete:

–Administrazio elektronikoaren ezarpen eta mantentze-lanetan laguntzea. Bereziki, gardentasun-atariak sortu eta kudeatzea.

–Hirigintza- eta ingurumen-gaietako aholkularitza, txosten-egitea eta laguntza teknikoa.

–Laneko arriskuen prebentzioa.

–Euskarara itzultzeko zerbitzu teknikoak.

–Udalek eta kontzejuek zeinek bere eskualdearen esparruan eskatzen dituzten beste zerbitzu espezifiko batzuk.

Nafarroako Gobernuak sustatuko du sostengu eta laguntza teknikoa emateko eginkizun horien abiarazpena, foru lege honen 62. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Eskualdeak laguntza berezia emanen die udal konposatuei, beren mugarteko kontzeju guztiekin eskumenen kudeaketa konpartiturako hitzarmenak izenpetu dituztenei, hala eskatzen badute.

2. Beren eskumen propioei dagozkien zerbitzuez gain, eskualdeek beste zerbitzu batzuk ematen ahalko dizkiete hala eskatzen duten beren esparruko toki entitateei, jarduera material, tekniko edo zerbitzuetakoak egiteko eskuordetze edo gomendio bidez, besteak beste arlo hauetan:

–Beste zerbitzu administratibo batzuk.

–Polizia eta babes zibila.

–Hirigintza, etxebizitza eta ingurumen arloa.

–Garapen ekonomikoa.

–Hezkuntza zerbitzuak.

–Kirolaren sustapena, kirol instalazioak eta aisialdiaren erabilera.

–Kulturaren sustapena eta kultur ekipamenduak.

–Gazteria.

–Berdintasun politikak.

–Euskara.

363. artikulua. Eskuordetzeak eta kudeaketa-gomendioak.

1. Foru Komunitateko Administrazioak eskumenen erabilera eskuordetzen ahalko die eskualdeei, edo gomendioa egin, jarduera material, tekniko edo zerbitzuetakoak egitekoa.

2. Udalek eta kontzejuek eskumenak eskuordetzen ahalko dizkiete eskualdeei.

364. artikulua. Hitzarmenak.

Eskualdeek hitzarmenak izenpetzen ahalko dituzte beren esparruko udalerri eta kontzejuekin, bi aldeen interesekoa den edozein gaitan elkarlanean aritzeko.

Hitzarmen horiek izenpetzen dituzten udalerriek eta kontzejuek eskualdearenak diren eskumenei dagozkien betearazpen eginkizunak betetzen ahalko dituzte.

365. artikulua.

Eskualdeak elkarlanean aritzen ahalko dira, honako xede hauetarako hitzarmen edo itunen bidez: ondasunak edo instalazioak elkarrekin erabiltzea, elkarren artean obrak egitea edo beren mugarte osoan eragina duten zerbitzu amankomunak ematea, hala nola toki garapeneko agentziak ezartzea, kudeaketa publikoa efizienteagoa izan dadin.

366. artikulua.

1. Zerbitzuak kalitatez eta efizientziaz, bikoizterik eta disfuntziorik gabe, ematen direla bermatzeko, eskualdeak zilegi izanen du bere esparruan honako zerbitzu hauen ematea koordinatzea, horren justifikazio tekniko eta ekonomikoa egin ondoren:

a) Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 26.2 artikuluan aurreikusitako zerbitzuak, 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan.

b) Eskumen berekiez eta eskuordetutakoez bestelako eskumenetan jardutean emandako zerbitzuak.

2. Aurreko apartatuan aipatzen diren zerbitzuei dagokienez, bai Eskualdeko Batzarrak bai azpieskualdeko Kontseiluak proposatzen ahalko dute zuzeneko zerbitzu-ematea eskualdearen eskutik, edo kudeaketa konpartiturako formulak ezartzea, ukitutako udalerriak ados badaude eta aplikatzekoa den oinarrizko araudian ezarritakoarekin bat.

367. artikulua. Sustapen jarduerak.

1. Eskualdeek lehentasuna izanen dute udalez gaindiko intereseko obra eta zerbitzuetarako Foru Komunitatearen planetan sartzeko, orokortasunez ezartzen diren baremoekin bat.

2. Nafarroako Gobernuak aholkularitza eta laguntza berezia emanen du eskualde berriak eratzeko eta daudenen funtzionamendurako.

3. Nafarroako Gobernuak bereziki aldeztuko du eskualde bakoitza antolatu eta abian jartzeko prozesua, beharrezkoak diren inbertsioetarako eta funtzionamendu gastuetarako laguntzak emanez.

368. artikulua. Eskumenen esleipen eta baliatzeari buruzko erregela orokorra.

Ulertzen da lege honetan arautzen diren eskumenen esleipena eta baliatzea eskualdearen mugarteari eta haren interes berekiei dagozkiela; betiere, ukatu gabe udalerriek beren udal autonomiaren poderioz dituzten eskumenak.

IV. KAPITULUA

Azpieskualdeak

369. artikulua. Azpieskualdeak.

1. Eskualde bakoitza sortzeko foru legeak aurreikusten ahalko du, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen lehen xedapen iragankorrean jasotzen den eskualde-mugaketan aurreikusitako kasuetan, eskualdean azpieskualde bat edo bi egoteko aukera, ezaugarri sozial, geografiko edo administratibo batzuk badaudenean, eskualdeko udalerrietako batzuek baino ez dituztenak, eta horien ondorioz gainerako udalerrietatik argi bereiziak gertatzen direnean udalerri horiek, nahiz eta eskualde bereki bat osatzerainoko nolakotasunik lortu gabe. Udalerri horiek lurralde-jarraitutasuna izan beharko dute.

2. Kasu horretan, eskualdeek azpieskualdeen kontseilu bat edo bi izanen dituzte, beren esparruko toki entitateen ordezkariek osatuak.

Eratu ondoren, eskualdeko batzarrak ezarriko du azpieskualdeko kontseiluko kideen kopurua eta hautatzeko modua.

Kontseilu horrek lehendakaritza bat izan beharko du, eta gutxienez ere hiru hilean behin egin beharko du bilkura arrunta.

3. Azpieskualdeko kontseiluak proposamenak eta ekimenak egiten ahalko dizkio eskualdeko batzarrari, eta aginduzko kontsulta loteslea eskatu beharko zaio azpieskualdearen interesen esparruari nabarmen eragiten dioten gaietan, eskualdea sortzeko foru legean horretarako ezarritakoarekin bat.

Gai horiek ez dira izanen, inolaz ere, udalez gaindiko ur hornidurako edo goi hornidurako eskualde-eskumenei dagozkienak, ez eta udalez gaindiko hondakin-tratamenduari dagozkionak ere.

Bereziki, azpieskualdeko kontseiluak proposamenak egiten ahalko ditu, eta nahitaezko txosten loteslea eman beharko du, eskualdeak foru lege honen 366. artikuluan aurreikusten diren zerbitzuak zuzenean emateari buruzkoa, salbu eta eskualdearen esparru osoari eragiten dioten zerbitzuen kasuan.

V. KAPITULUA

Eskualdean dauden udalez gaindiko entitateak

370. artikulua.

1. Eskualdeek hartuko dute eskualde bakoitza sortzeari buruzko foru legeak indarra hartzean dauden udalez gaindiko entitateen ondorengotza, eginkizun mankomunatuen titular diren subjektu publiko gisa, hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat, ohiturazko elkarteei dagokiena salbu.

2. Eskualde-sorkuntzako foru lege bakoitzean arautuko dira udalez gaindiko entitateetako langile, eginkizun, ondasun eta zerbitzuak direla-eta egin beharrekoak diren eskualdaketak, entitate haien lurralde esparrua eskualdearena denean, osorik edo zati batean.

3. Eskualdeak udalez gaindiko entitatearen ondorengotza hartuko du azken horri gastu arruntetarako esleitzen zaizkion transferentzien eta inbertsioen jasotzeari dagokionez.

4. Udalez gaindiko entitate desagertuen funtsak udalez gaindiko inbertsioak finantzatzeko erabiltzen ahalko dituzte eskualdeek, edo udalez gaindiko entitateetako langileak, eginkizunak, ondasunak eta zerbitzuak eskualdeari eskualdatzeak ekartzen dituen gastuak ordaintzeko.

Bereziki, funts horiek erabiltzen ahalko dira kasuan kasuko eskualdeak bere gain hartutako eginkizunak ezartzeko beharrezkoak diren azpiegiturak egokitu, hobetu edo osatzeko. Era berean, bere gain eskualdeak ere hartuko ditu zorrak eta gerakin negatiboak.

5. Ordura arte udalez gaindiko entitateek emandako zerbitzuen kudeaketan eskualdeak subrogatzeak ez du berez ekarriko zerbitzuaren estatutu-araubidea aldatzea erabiltzaileei dagokienez, ez eta, kasua bada, kontzesio-hartzaileari dagokionez ere.

6. Mankomunitate batean sartuta dauden udalerrietako batzuk mankomunitate horren ondorengoa den eskualdekoak ez direnean, eskualde horrek bere lurralde esparruko udalerriei dagokienez bere gain hartu behar dituen helburuak zehaztuko dira.

Horrek dakartzan ondorioak ikusita, mankomunitatearen estatutuak aldatzea planteatuko da, haren osaketa eta helburuak egoera berrira egokitzeko. Hori dela-eta ezinezkoa baldin bada mankomunitateak irautea, edo ziurtatzerik ez badago mankomunitateak berari dagozkion zerbitzuak ematea, mankomunitatearen ondorengoa den eskualdeak haiek mantentzea bermatu beharko du, eta, horretarako, hitzarmenak eginen dira eskualde mugakideko udalerri interesdunekin, kasuko eskualdea eratu arte.

Kasu horretan, eskualde bakoitza sortzen duen foru legeak ezarriko du langileak zein toki entitateri atxiki, zenbait irizpide kontuan harturik, hala nola lanpostuak betetzen dituzten langileak funtzionarioak ala lan-kontratudun finkoak diren eta, halaber, haien antzinatasuna lanpostu horietan.

7. Eskualde baten lurralde esparruan dauden udalez gaindiko entitate batzuen helburuak guztiz bat ez badatoz eskualde horren eskumenekin, entitate horiek helburu horiei dagokienez baizik ez dute iraunen, eta beren estatutuak egoera berrira moldatu beharko dituzte.

Hori dela-eta ezinezkoa baldin bada udalez gaindiko entitateak irautea, edo kasuko zerbitzuen ematea ziurtatzerik ez badago, eskualdeak bermatu beharko du zerbitzuak ematen direla, eta, horretarako, hitzarmenak egin entitate horrekin, kasuko eskualdea eratu arte.

371. artikulua. Udalez gaindiko entitateak eskualdeetan sartzeko prozesurako legezko bermeak.

1. Udalez gaindiko entitateetako langile guztiak, aurreko artikuluan ohiturazko elkarteetarako aipatutakoen kasuan salbu, atxikiak diren esparruari dagokion eskualdean sartuta geldituko dira, eskualde bakoitza sortzen duen foru legeak indarra hartzean indardun diren funtzionario- edo kontratu-araubideko baldintzekin, edozein dela ere kontratu mota.

2. Sozietate publikoak mantendu eginen dira, eta kasuan kasuko zerbitzua ematen duen eskualdearen menpe egotera pasako dira.

3. Udalez gaindiko entitateen azpiegitura- eta zerbitzu-sareen titulartasuna, berriz, entitate horiek zein eskualdetan sartzen diren, eskualde horrena izanen da. Eskualdean partzialki sartuz gero, entitatearen egoitza kokatuta dagoen herria zein eskualdetan dagoen edo egonen den, eskualde horrena izanen da titulartasun hura.

4. Azpiegitura-sarearen titularra den udalez gaindiko entitatearen ondorengotza hartzen duenaz beste eskualde batean sartzen diren udalek zerbitzua jasotzen jarraitzen ahalko dute, zerbitzua ematen dien eskualdean sartuta dauden udalei aplikatzen zaizkien baldintza beretan.

5. Eskualdeak behar diren neurriak hartuko ditu egiturak (antolaketakoak, higiezinenak, langileenak eta baliabideenak) bere beharretara egokitzeko, egiten dituen jardueren eta ematen dituen zerbitzuen arabera.

Horretarako, eskualdeek beren giza baliabideen antolaketarako planak onetsi beharko dituzte, eta plan horietan neurri hauetako batzuk jasoko dira:

a) Dauden langileak eta behar direnak aztertzea, bai kopuruaren ikuspegitik bai haien ezaugarri profesionalak edo kualifikazio mailak aintzat hartuz.

b) Lana antolatzeko sistemei eta lanpostu-egituren aldaketei buruzko aurreikuspenak.

c) Mugikortasun-neurriak; horien artean jaso ahalko dira kanpoko langileen esparru zehatz baterako atxikipena etetea, edo lanpostuak betetzeko lehiaketak deitzea zehazten diren esparruetako langileentzat mugatuta.

d) Barne igoerarako neurriak, langileen prestakuntzakoak eta nahitaezko mugikortasunekoak, aplikatzekoa den araudian xedatutakoarekin bat.

e) Giza baliabideak enplegu publikoaren eskaintzaren bidez atxikitzearen aurreikuspena.

6. Era berean, aplikatzekoa den araudiarekin bat, eskualdeak neurriak hartuko ditu enplegu publikoan aldi baterako lanpostuen kopurua murrizteko eta plantillaren egonkortasuna sendotzeko, eta sektore pribaturako joera honako kasu hauetara mugatuko du:

–Langileen beharrizan ez-iraunkorretara.

–Ohikoak ez diren jarduerak egin behar diren kasuetara.

–Beren berezitasun teknikoagatik edo beste edozein arrazoirengatik langile propioekin egiterik ez dagoen jardueretara.

VI. KAPITULUA

Antolaketa eta funtzionamendua

372. artikulua. Eskualdearen organoak.

1. Eskualde guztietan egonen dira lehendakaritza, gobernu batzordea eta eskualdeko batzarra.

2. Kontuen batzorde berezi batek entitatearen urteko kontuei buruzko txostena eginen du, onesteko aurkeztu aurretik.

3. Erregelamendu organikoak egitura administratiboa arautu beharko du, bai eta harreman-sistema ere, eskualdeko organoen eta udalerrien artekoa, eta, kasua bada, ezartzen diren organo osagarrien artekoa ere.

4. Beren mugartean kontzejuak dituzten eskualdeetan, eskualde-sorkuntzako foru legeek kontzeju-partaidetzadun berariazko kontsulta-organo bat egotea aurreikusi beharko dute.

373. artikulua. Lehendakaritza.

1. Eratze-bilkuran bertan, eskualdeko batzarrak lehendakaria aukeratuko du bere kideen artetik. Batzarreko kide guztiak izaten ahalko dira lehendakarigai.

2. Hautagaia lehendakari hautatzeko, botoen erabateko gehiengoa lortu beharko du lehen bozketan, eta gehiengo sinplea aski izanen da, berriz, bigarren bozketan. Berdinketa gertatuz gero, biztanle gehien dituen udalekoa den hautagaia hautatuko da.

3. Lehendakaria zentsura-mozio baten bidez kentzen ahalko da kargutik, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoan udalerrietarako aurreikusitako moduaren antzera.

4. Lehendakariak batzarreko kide bat edo gehiago hautatuko ditu lehendakariorde izateko, eta horiek ordeztuko dute lehendakaria, izendapenaren ordenaren arabera, kargua hutsik dagoenean, lehendakaria ez dagoenean edo gaixorik dagoenean. Lehendakariak espresuki eskuordetzen dizkien eskudantziak beteko dituzte.

374. artikulua. Eskualdeko batzarra.

1. Eskualdearen gobernua eta administrazioa eskualdeko batzarrari dagozkio. Batzarra lehendakariak eta batzarkideek osatuko dute.

2. Eskualde bakoitzerako, haren eskualde-sorkuntzako foru legean ezarriko da eskualdeko batzarreko kideen guztizko kopurua. Haien hautaketa, salbu eta sorkuntzako foru legean bestelakorik xedatzen bada, honako erregela hauei jarraikiz eginen da:

a) Batzarreko kideen bi heren eskualdea osatzen duten udaletako osoko bilkurek izendatuko dituzte, beren karguaren jabetza hartu duten zinegotzien artetik.

b) Beste herena hautatuko da egin diren azken udal hauteskundeetan alderdi, koalizio, federazio eta hautesle-elkarte bakoitzak eskualdean lortutako boto-kopuruaren proportzioan.

3. Udal bakoitzak batzarreko kide izateko hautatu beharreko pertsonen kopurua udalerriko biztanle kopuruaren arabera zehaztuko da, azken udal hauteskundeak egin ziren unean indarra zuen hautesle erroldako datuekin bat. Eskualde bakoitzak ezarriko du zein diren bere batzarrerako osaera-irizpideak, errolda horretako populazio datuen arabera.

4. Udalerriak sortu eta ezabatzen direnean, eta haien mugarteak aldatzen direnean ere, prozesuaren ondoriozko toki entitateek errealitate berrira egokitu beharko dute eskualdean duten ordezkaritasuna.

375. artikulua. Gobernu Batzordea.

Gobernu batzordea osatuko dute lehendakariak eta bere legezko kopuruaren heren bat baino handiagoa ez den kontseilari kopuru batek. Horiek guztiak batzarkide izanen dira. Batzarrak ezarriko du Gobernu Batzordeko kideen kopurua.

Batzordeari dagokio lehendakariari laguntzea eta lehendakariak edo batzarrak eskuordetzen dizkion eskudantziak baliatzea, zeinak jaso egin beharko dira eskualdearen erregelamendu organikoan.

376. artikulua. Eskualdean lortutako boto kopuruaren araberako hautaketa.

1. Eskualdea osatzen duten udalerrietako udal guztiak eratu ondoren, hauteskunde batzordeak, hamar egun balioduneko epean, eskualdean zinegotziren bat lortu duten alderdi politiko, koalizio eta hautesle-elkarte guztien zerrenda bat eginen du, lortutako boto kopuruari dagokionez handienetik txikienera ordenatuta.

2. Ondoren, hauteskunde batzordeak talde politikoei eskualde bakoitzean dagozkien postuak banatuko ditu, haietako bakoitzak lortutako boto kopurua zati bat, bi, hiru edo gehiago eginda, batzarreko postu kopurura iritsi arte, eta postu horiek esleituko dizkie zatidura handienak dituzten erakundeei.

3. Alderdi, koalizio edo elkarteen zatiduretan berdinketa gertatzen bada, postu hutsa boto kopuru handiena lortu duenari esleituko zaio, eta, berdinketa gertatuz gero, eskualdean zinegotzi kopuru handiena duenari.

Modu subsidiarioan, zozketaz erabakiko da.

4. Postuak esleitu ondoren, Hauteskunde Batzordeak dei eginen die batzarrean postuak lortu dituzten erakunde politikoei, batzarreko kide izendatuak izan behar diren pertsonak hauta ditzaten eskualdeko udalerrietako zinegotzien artetik, bai eta haien ordezkoak ere.

Erakunde horiek zerrenda adostu bat aurkezten ahalko diote Hauteskunde Batzordeari, talde politiko horrek eskualdean dituen zinegotzien gehiengoaren sinadurarekin. Zerrenda horretan jasota egonen dira batzarreko kide hautatuak izateko proposatzen diren zinegotzien onarpena eta sinadura.

5. Kasuan kasuko batzarrean postuak esleitzeko, udal hauteskundeetara aurkezten diren hautesle-elkarteak elkartzen ahalko dira, bakar-bakarrik, baldin eta udal hauteskundeak egin aurretik horren berri eman badiote, idatziz, Hauteskunde Batzordeari.

377. artikulua. Udalek hautatzea.

Udalen osoko bilkurek udalei dagozkien ordezkariak izendatu beharko dituzte, udalbatza eratzeko bilkura egin ondoko lehen bilkuran, eta hautaketa egin beharko da beren karguen jabetza hartu duten zinegotzi hautatuen artetik.

Aurreko artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Hauteskunde Batzordeak eskualdeko batzarreko kide izendatu dituen zinegotziak ezin izanen dira hautatu.

378. artikulua. Eskualdeko batzarra eratzea.

1. Eskualdeko Batzarra jendaurreko bilkuran eratuko da eskualdearen egoitzan, udal hauteskundeak egin eta hiru hilabeteko epean gehienez ere.

2. Eratze-bilkuran adineko mahaiak beteko du lehendakaritza, bertan diren batzarkide adinez zaharrenak eta gazteenak osatuta. Idazkari lanetan eskualdeko idazkaria arituko da.

379. artikulua. Funtzionamendua.

1. Ezertan kaltetu gabe eskualdearen erregelamendu organikoak kasuari buruz ezartzen duena, eskualdeko batzarrak bilkura arrunt bat eginen du gutxienez hiru hilean behin, eta bilkura berezia, berriz, lehendakariak deitzen duen aldiro, bere ekimenez edo kideen laurdenak proposatuta, bilkuraren gai zerrendan gai bat edo batzuk sartzeko eskaerarekin batera.

2. Bilkura berezia eskatzen denean, eskatzen denetik egiten denera bitarte ezin dira hamabost egun baliodun baino gehiago igaro.

3. Aipaturiko batzarkide kopuruak eskatzen duen bilkura berezia lehendakariak ez badu deitzen zehaztutako epean egiteko, hartarako deialdia automatikoki egina geldituko da epe hori bukatu eta hamargarren egun balioduneko hamabietarako. Toki entitateko idazkariak batzarreko kide guztiei horren berri emanen die lehen adierazitako epea bukatu eta biharamunean.

4. Deialdiari, bilkurak egiteko moduari, erabakiak hartzeko moduari, eraketarako quorumari eta bozketei dagokienez, toki araubidearen arloan aplikatzekoa den legerian xedatutakoa izanen da arau.

380. artikulua. Batzarreko kideen kargu-uztea.

Batzarra osatzen duten kideen kargu-uztea kasu hauetan gertatuko da:

a) Udalbatza bateko kideak izanda, agintaldia bukatu dutenean; batzarreko kide gisa jardunean jarraitu behar dute gaien administrazio arrunterako besterik ez, karguan haien ondorengoak izanen direnak hautatzen diren arte.

b) Epai irmoagatik, heriotzagatik, desgaitasunagatik edo zinegotzi karguari edo batzarreko kide karguari uko egiteagatik. Kasu horretan, zein udaletakoa den, udal horrek, edo Hauteskunde Batzordeak, batzarreko kide berri bat izendatu beharko du.

Hura izendatu zuen udalbatzaren osoko bilkurak kargutik kentzea onesten duenean, eskualdeko batzarreko kidearen kargua bide horretatik eskuratu duten ordezkarien kasuan.

381. artikulua.

Eskualdeko batzarrak eta eskualdeko lehendakariak beteko dituzten eskudantziak eta izanen duten funtzionamendua toki araubideko legerian udaleko osoko bilkurari eta alkatetzari dagokienez jasotako arauen araberakoak izanen dira.

382. artikulua.

Batzarreko kideek une oro bete beharko dituzte aplikatzekoa den legedi orokorrean jasotako hautaezintasun eta bateraezintasun arauak, eta behartuta daude Batzarrari jakinaraztera horietarako kausa izan litekeen edozein egitate, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 178. artikuluan eta foru lege honen 54.2 artikuluan ezarritako moduan.

383. artikulua.

Herritarren partaidetzari dagokionez, eskualdearen erregelamendu organikoak jasoko ditu, gutxienez, toki araubideari buruzko legeriako tresnak eta prozedurak.

384. artikulua.

Eskualdeen zerbitzuko langileen araubidea foru lege honen VII. tituluan xedatutakoak ezarriko du.

Eskualdeek beren berariazko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak izanen dituzte, Nafarroako Foru Komunitatearen gaikuntza dutenak.”

Hogeita hemeretzi. Xedapen gehigarri berri bat sortzen da, testu hau duena:

“Hamazazpigarren xedapen gehigarria.

Foru lege honen 110. artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoa garatuz, Nafarroako toki entitateek ahaleginak egin behar dituzte, berreskuratze aldera Hipoteka Legearen 206. artikuluaren babesean eta artikulu hori 13/2015 Legearen bidez aldatu arte immatrikulatutako ondarea (ekainaren 24ko 13/2015 Legea, zeinaren bidez aldatzen baita 1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onetsitako Hipoteka Legea eta martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Higiezinen Katastroaren Legearen testu bategina).”

Bigarren artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea honela aldatzen da:

Bat.–9. artikuluaren izenburua eta edukia aldatzen dira, eta testu hau izanen du:

“Eskualdeen baliabideak.

9. artikulua.

1. Nafarroako eskualdeek foru lege honen 5. artikuluan aurreikusitako baliabide ekonomikoak izanen dituzte.

Tasa eta kontribuzio berezien ondoriozko tributu baliabideek lotura izan beharko dute Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 361. artikuluak eskualdeei esleitzen dizkien eskumenekin.

2. Horrez gain, eskualde bakoitzak bere sorrerarako foru legeak berak esleitzen dizkion baliabide ekonomikoak ere izaten ahalko ditu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 361. artikuluan aurreikusitako kasuetan, legeria sektorialak behar adinako baliabide ekonomikoak zehaztu beharko ditu, eskualdeak bete ahal ditzan esleitutako eskumenak.

3. Eskualdeak bere gain hartutako eskumenei dagokienez, udalerriek ematen zituzten zerbitzuen gainekoak, udalerriek eman beharko dizkiote eskualdeari finantzaketan laguntzeko hitzartzen diren baliabide ekonomikoak.

4. Eskualdeen baliabideak beren betebehar guztiei erantzuteko erabiliko dira.”

Bi.–10. bis artikulu berria sortzen da. Hau da testua:

“Zerbitzu-mankomunitateen eta plangintza orokorrerako mankomunitateen baliabideak.

10. bis artikulua.

Plangintza orokorrerako mankomunitateek foru lege honen 10. artikuluan mankomunitateetarako aurreikusitako baliabide ekonomiko berak izanen dituzte.

Zilegi izanen da plangintza orokorrerako mankomunitateari foru lege bidez esleitzea ematen dituen zerbitzuei dagozkien zerga-arloko kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskaritza eskumenak.”

Hiru.–123. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“123. artikulua.

1. Nafarroako udalerriek, kontzejuek eta eskualdeek Nafarroako Ogasun Publikoaren tributu bitartezko diru-sarreretan parte hartuko dute, sarrera guztien portzentaje finko bat hartuz urtero, zehaztapen hauekin bat:

a) Portzentaje hori Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen foru legerian ezarriko da, eta, behin Nafarroako Foru Komunitateak Estatuari egin beharreko ekarpen ekonomikoa kenduta, kalkulatuko da Nafarroako toki entitateen eta Foru Komunitateko Administrazioaren artean unean-unean indarrean dagoen eskumen-banaketaren arabera, Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legearen zortzigarren xedapen iragankorrean ezarritakoarekin bat.

b) Nafarroako toki entitateen artean banatu beharreko oinarria kalkulatzeko erreferentziatzat hartuko dira kasuan kasuko aurrekontua onetsi aurretik Ogasun Publikoak itxitako azken kontabilitate ekitaldian izandako tributu bitartezko diru-sarrerak.

2. Toki entitateek Nafarroako tributuetan duten parte-hartzearen zenbatekoa hauen bitartez banatuko zaie entitate horiei:

a) Transferentzia arruntak, toki entitateak ematen dituen zerbitzuak finantzatzekoak, Nafarroako Gobernuak finantzaketa moduluak ezarri dituenean horietarako.

Aipaturiko transferentzien zenbatekoa modulu horiek ezartzen dutenaren araberakoa izanen da.

b) Kapital transferentziak, Nafarroako Gobernuak onetsitako Toki Azpiegituren Plan Zuzendariei lotutako inbertsioak finantzatzekoak, plan horietan zehazten baita kasuko zerbitzuko estrategia, udalerriaz haragoko lurralde esparrurako.

c) Libreki erabaki beharreko zenbateko bat, toki entitate bakoitzari esleituko zaiona printzipio hauekin bat: justizia, proportzionaltasuna, kohesio soziala, lurralde oreka eta finantza askitasuna. Toki entitate bakoitzak erabakiko du, bere autonomiaz baliatuz, zenbateko horren erabilera, eta aplikatzen ahalko du bai bere gastu arrunta finantzatzeko, bai azpiegiturako inbertsioak finantzatzeko.

Esleipen horretarako irizpideak foru lege bidez ezarriko dira.

d) Finantzaketarako lerro espezifikoak; besteak beste, honakoak, gutxienez ere:

–Hiriburutza Agirien sistemak.

–Nafarroako toki entitateen ordezkaritasuna duten elkarte edo federazioentzako laguntza ekonomikoak, Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan.

–Hautetsi-zereginetako jardunaren kontzeptuan toki entitateek ordaindutako zenbatekoen konpentsazioa.

3. Funtsaren zuzkidura, eguneratze-modua eta indarraldia ezartzen dituen foru legeak ezarriko du, halaber, banaketa-formula, zeinak kontuan hartu beharreko banaketa-aldagaiak zehaztuko baititu, artikulu honen bigarren paragrafoko c) apartatuan azaldutako printzipioetan oinarrituta.

4. Nafarroako Gobernuak onetsitako azpiegitura-plan zuzendariekin lotura duten inbertsioak finantzatzeko zenbatekoa foru lege bidez zehaztuko da lau urtean behin.

5. Udalek, kontzejuek eta eskualdeek Nafarroako zergetan duten partaidetza funtsaren zuzkidurak aurrekontuei buruzko kasuko foru legeetan jasoko dira, gastuen aurrekontuko kredituetan, eta horietan kargatuko dira toki entitateen alde onartzen diren ordainketa betebeharrak, aurrekontua exekutatzeko prozedura arrunten arabera.

Udalek, kontzejuek eta eskualdeek Nafarroako zergetan duten partaidetza funtsaren zuzkidurek, ekitaldi ekonomiko bakoitzean ezarritakoek, ekitaldiko azken egunean betebeharraren onarpena jaso ez dutenek, gerakin atxikiaren izaera izanen dute. Gerakin atxiki hori erabiltzen ahalko da, bakarrik, funts horri egotz dakizkiokeen aurrekontu betebeharrei erantzun behar dieten kredituen zuzkidura handitzeko.

Udalek, kontzejuek eta eskualdeek Nafarroako zergetan duten partaidetza funtsaren zuzkidurak gauzatzen dituzten aurrekontu kredituak zabalgarriak izanen dira, eta haien gehikuntzak finantzatzeko bide bakarra aurreko apartatuan definitutako gerakin atxikia izanen da, hura ahitu arte, edo izaera bereko beste kreditu batzuk.”

Lau.–138. artikuluari 10. apartatua gehitzen zaio, eta testu hau izanen du:

“10. Zerga honen oinarria zehazten duten katastro-balorazioko txostenak eguneratu beharko dira onetsi edo berrikusi zirenetik gehieneko epea iragan denean, zeina ezarrita baitago Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 35. artikuluan.

Arau horren urraketa ponderatzen ahalko da Toki Ogasunen Funtsaren banaketan.”

Bost.–139. artikuluaren bigarren apartatuaren lehenengo paragrafoa aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“139. artikulua.

2. Karga-tasa %0,25etik 0,50era bitartekoa izanen da.”

Sei.–188. artikuluaren bigarren apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“188. artikulua.

2. Karga-tasak tarte hauen barrenean egon beharko du: %0,25 eta %0,50 artean, etxebizitza Etxebizitza Hutsen Erregistroan agertzen den lehenbiziko urtean; %0,50 eta %1 artean, Erregistroan agertzen den bigarren urtean; eta %1,5, Erregistroan agertzen den hirugarren urtean eta hurrengoetan. Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.”

Zazpi.–Seigarren xedapen gehigarria aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“Seigarren xedapen gehigarria.

Plangintza orokorrerako mankomunitateak, eskualdeak eta mankomunitateak, bai eta haiek beren helburuak betetzeko sortutako entitate juridikoak ere, salbuetsita egonen dira haien kide diren udal eta kontzejuek ordainarazten dituzten tributuetatik.”

Zortzi.–Bederatzigarren xedapen gehigarria aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“Bederatzigarren xedapen gehigarria.

Nafarroako Gobernuak udal montepioen finantzaketan parte hartuko du Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jasotzen diren partiden bidez. Parte-hartze hori ukatu gabe, udal montepioek finantzaketa osagarria jasoko dute toki entitateek Nafarroako zergetan parte hartzeko duten funtsetik, toki entitateen artean banaketa egite aldera foru lege bidez ezartzen den formula erabiliz.

Era berean, Nafarroako Gobernuak eta toki entitateek behar diren jarduketak eta kudeaketak eginen dituzte, Nafarroako udal montepioen sistema Gizarte Segurantzaren Sisteman sar dadin lortzera bideratuak.”

Hirugarren artikulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea honela aldatzen da:

Bat.–34. artikuluan, 3. eta 4. apartatuak aldatzen dira, eta 5. apartatu berria gehitzen da, testu honekin:

“34. artikulua.

3. Balorazio txostenak “udalekoak” izanen dira udal-mugarte bakar baten lurraldearen barrenean aplikatzen direnean, eta honelakoak izanen dira:

a) Osoak, haien determinazioak mugartean kokatuta dauden ondasun higiezin guztiei aplikatzen ahal zaizkienean.

b) Partzialak, udal-mugarteko zona, poligono edo lurzati jakin batzuetako ondasun higiezin homogeneo jakin batzuetara mugatzen badira edo, kasua bada, lurzati berezi batera eta bertan kokatutako ondasun higiezinetara.

Aurreko b) letran definitutako txostena prestatzea posible izan dadin, foru lege honen 35 a) artikuluan ezarritako gehieneko berrikuspen-epeak agortu gabe egon beharko du.

4. Balorazio txostenei “udalez gaindiko” deituko zaie bi udal-mugarteri edo gehiagori aplikatzen zaizkienean, eta honelakoak izanen dira:

a) Osoak, haien determinazioak udalerri horietako mugarteetan kokatuta dauden ondasun higiezin guztiei aplikatzen ahal zaizkienean.

b) Partzialak, higiezin jakin batzuk bakarrik hartzen dituztenean, udalerrikako balorazio bereizia egiteko bide eman gabe.

Eskualdeek tramitatzen dituzten udalez gaindiko txostenak “eskualde-txostenak” dira.

5. Balorazio partzialeko txostenetako determinazioak, behin onetsita, eranskin gisa gehituko zaizkio indarrean dagoen balorazio osoko txostenari.

Balorazio partzialeko txosten bakoitzeko ondasunei zuzenean aplikatzekoak izanen zaizkie haietan jasotako determinazioak. Eta ordezko aplikaziokoak izanen zaizkie, aipatu balorazio partzialeko txostenekin kontraesanean ez dagoen orotan, balorazio osoko txostenean jasotako determinazioak.”

Bi.–36. artikuluko 9. apartatua aldatzen da eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“36. artikulua.

9. Foru lege honen 35. artikuluak balorazio txostenaren berrikuspenerako adierazitako kasuren bat gertatuz gero, Nafarroako Zerga Ogasunak udala premiatzen ahalko du aipatu proiektua egin dezan.

Hiru hilabeteko epean errekerimenduari kasu egiten ez bazaio, Nafarroako Zerga Ogasuna, Nafarroako Gobernuak baimena eman ondoren, proiektuaren prestaketan subrogatzen ahalko da, ondasun higiezinak baloratzeko eginkizuna esleiturik duen zerbitzuko zuzendariaren ebazpen arrazoituaren bidez.

Subrogatze-ebazpena ematea salbuespenezkoa izanen da. Balorazio txostenaren berrikuspena erakarri duen inguruabar zehatza identifikatuko du eta, betiere, frogatu egin beharko du alde nabarmen eta agerikoa dagoela katastroko balio indardunen eta ondasun horiexek merkatuan duten balioaren eta udalerri mugakideetako izaera homogeneoko ondasun higiezinen erregistro-balioen artean.

Subrogatze-ebazpena emanda eta txostenaren proiektua prestatuta daudenean, Nafarroako Zerga Ogasunak udalari bidaliko dio testua, aurreko apartatuetan ezarritakoari jarraikiz tramita dadin.

Baldin eta aipatu testua jaso eta bi hileko epean udalak ez baldin baditu egiten 4. apartatuan adierazitako jarduketak, Nafarroako Zerga Ogasunak besterik gabe bere gain hartuko du balorazio txostena tramitatu eta onesteko falta diren urratsak egitea, eta horren berri emanen dio toki entitateari.

Zerga Ogasunak subrogazio bidez egiten duen udal balorazio txostenaren proiektua onesteko ebazpenak jasoko du lan horren kostu osoa kasuko udalari egozteko erabakia.”

Hiru.–37. artikuluko 1. apartatua aldatzen da, eta testu hau izanen du aurrerantzean:

“37. artikulua. Udalez gaindiko balorazio txostenak egin, onetsi eta argitaratzea, eta horien eraginkortasuna eta aurkaratzea.

1. Foru lege honen 34.4. artikuluan aipatutako inguruabarren bat gertatuz gero, ukitutako udaletako edozeinek nahiz Nafarroako Zerga Ogasunak eskatzen ahalko dute udalez gaindiko batzorde mistoa era dadila.

Nolanahi ere, Nafarroako Zerga Ogasunak, ukitutako udalei entzunaldia eman ondoren edo udal horietako edozeinek egindako proposamena baloratu ondoren, batzorde mistoa eratzea erabakiko du, Nafarroako ondasun higiezinak baloratzeko eskumena esleiturik duen unitate organikoko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Udalez gaindiko batzorde mistoan kide kopuru parekidea izanen da ukitutako udalen ordezkariena –udalek berek hautatuak– eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariena. Batzorde mistoko lehendakari Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkarietako bat izanen da. Lehendakariaren botoak berdinketak hausteko balioko du.

Batzorde Mistoaren funtzionamendu araubidea erregelamenduz ezarriko da.”

Lau.–37. bis artikulua gehitzen da. Testu hau izanen du:

“37.bis artikulua. Eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenen egitea, onestea, argitaratzea, eraginkortasuna eta aurkaratzea.

1. Foru lege honen 34.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan, eskualdeko bi udalek edo gehiagok eskatzen ahalko diote eskualdeari egin dezan eskualdeko udalez gaindiko balorazio txosten bat, haien udal-mugarteak batera hartuko dituena.

Udal bakoitzak eskaerari konpromiso argia erantsi beharko dio, proportzionalki dagozkion proiektu-egite kostuak bere gain hartzeari buruzkoa. Kostu horiek kalkulatuko dira aintzat harturik haren udal-mugartean dauden ondasun higiezinei zer balio eman zaien baloratutako ondasun higiezinen guztizko balioaren aldean.

2. Eskaerak jaso ondoren, eskualdea gainerako bere udalei zuzenduko zaie, adieraz dezaten egin beharreko proiektuan sartu nahi duten edo ez, eta, kasu horretan, aurreko apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitako konpromiso argia aurkeztu beharko dute.

Ondoren, eskualdeak txostenaren aurreproiektua eginen du. Horretarako, zilegi izanen du Nafarroako Zerga Ogasunari eskatzea haren eskuetan dagoen eta lana egiteko muntadun izan daitekeen informazio guztia.

3. Foru lege honen 34.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan, eskualdeak zilegi izanen du ukitutako udalei proposatzea eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenaren proiektu bat egiteko, haien udal-mugarteak batera hartuko dituena.

Proposamena onartzean, udal bakoitzak aurreko 1. apartatuan xedatzen den konpromisoa erantsi beharko du, eta ondoren bete beharko dira artikulu honen 2. apartatuko bigarren paragrafoan adierazitako tramiteak.

4. Eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenaren aurreproiektua egin ondoren, eskualdeak hura helaraziko die ukitutako udal guztiei, azter dezaten eta adieraz dezaten testuarekin ados dauden, edo egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, zeinak eskualdeko batzarrean jaso eta ebatziko baitira.

Udalez gaindiko balorazio txostenaren proiektuaren behin betiko edukia finkatu ondoren, eskualdeak eskatuko du proiektuan sartutako udal guztiek onespen erabakia har dezatela.

Aurreko 1. apartatuko bigarren paragrafoan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, txostena egitea hasiera batean eskatu edo onartu zuten udaletako batek edo batzuek uko egiten badiote txostenaren esparruan sartzeari, aurreproiektua edo behin betiko proiektuaren testua onetsi ondoren, txostenaren aurreproiektua edo, kasua bada, proiektua aldatzeko beharrezkoak diren lanak egiteak ekar ditzakeen kostuak egotziko zaizkie, neurri berean.

5. Eskualdeko udalez gaindiko txostenaren proiektuaren behin betiko testua aurreko puntuan xedatutakoari jarraikiz ezarri ondoren, eskualdeak jendaurrean jarriko du hogei egunez, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta eskualdeko nahiz ukitutako udal bakoitzeko iragarki taulan.

Interesdunek bai udal egoitza ezberdinetan bai eskualdearen egoitzan kontsultatzen ahalko dute proiektuaren edukia, eta testuari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazio guztiak aurkezten ahalko dituzte.

6. Aurreko epea iraganik, aurkeztutako alegazio guztiak bilduko ditu eskualdeak, haiei buruzko txosten bat prestatuko du eta eskualdeko udalez gaindiko batzorde mistoa eratzeko eskatuko du, egindako jarduketa guztiak Zerga Ogasunari igortzearekin batera.

Eskaera jaso ondoren, Nafarroako Zerga Ogasunak eskualdeko udalez gaindiko batzorde mistoa eratzeko erabakiko du, Nafarroako ondasun higiezinak baloratzeko eginkizunak esleiturik dituen unitate organikoko zuzendariaren ebazpenaren bidez.

7. Batzorde mistoa lankidetza teknikorako organo bat da, eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenaren edukia finkatzeko eratzen dena. Kasuko eskualdearen hiru ordezkari izanen ditu, eskualdeak berak aukeratuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste hiru ordezkari. Horietatik bi Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak aukeratuko ditu, bertako teknikarien artean, eta hirugarrena toki administrazioko eskumena duen departamentuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkarietako bat izanen da eskualdeko udalez gaindiko batzorde mistoko burua. Boto-berdinketako kasuetan, batzordeburuaren botoak berdinketa hautsiko du.

Eskualdeko udalez gaindiko batzorde mistoaren funtzionamendu araubidea erregelamenduz ezarriko da.

8. Eskualdeko udalez gaindiko batzorde mistoak egiten diren alegazioak edo oharrak ebatzi eta eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenaren proiektuaren behin betiko edukia finkatuko du; ondoren, hura onesteko proposamen loteslea eginen dio Nafarroako Zerga Ogasunari.

Batzorde mistoa lan horiek bukatuta deseginen da.

9. Nafarroako Zerga Ogasunean ondasun higiezinak baloratzeko eginkizunak esleiturik dituen zerbitzuko zuzendariak eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostena onesteko ebazpena emanen du.

10. Balorazio txostena onesteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Betiere adieraziko da horren eduki osoa zer tokitan dagoen hogei egun naturaleko epean jendaurrean ikusgai.

Horrez gain, Nafarroako Zerga Ogasunak Nafarroako Atarian ere argitaratzen ahalko du onetsitako txostena, interesdunek berehalakoan ezagut dezaten soil-soilik. Argitalpen horrek ez du inolako efektu juridikorik izanen txostena aurkaratzeko epearen hasierari dagokionez, 12. apartatuan xedatutakoari jarraikiz.

11. Eskualdeko udalez gaindiko balorazio txostenak eraginkortasuna izanen du aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik aurrera. Epe hori bukatuta, zuzenean inskribatuko da Balorazio Txostenen Erregistroan, foru lege honen 39.3 artikuluan ezarritakoa deusetan galarazi gabe.

12. Balorazioa eskualdeko udalez gaindiko txostenaren determinazioek ukitua duten ondasun higiezinen titularrek zilegi izanen dute balorazio horren onespenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea ondasun higiezinen balorazioaren arloko eskumena duen departamentuko kontseilariari, 10. apartatuan ezarritako testu osoa jendaurrean egoteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa aurkezteak ez du ezein kasutan ekarriko txostenaren betearaztekotasunaren eteterik.”

Laugarren artikulua. Abenduaren 29ko 20/2005 Foru Legea aldatzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatu eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifak gaurkotzen dituena.

Bakarra.–20/2005 Foru Legearen xedapen iragankor bakarra aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“Xedapen iragankor bakarra.–Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasak.

Balioen txostena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legeak ezarritako moduan berrikusten ez den bitartean, ukitutako udalek ehuneko 0,25etik 0,50era arteko zerga-tasak ezartzen ahalko dituzte lurraren gaineko kontribuzioan.”

Xedapen Gehigarria

Lehenengo

Iruñerriko Bidaiari-garraio Erregularrari buruzko ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legean Iruñerriko Mankomunitateaz egiten diren aipamenak Iruñerriko Eskualdeari dagozkiola ulertuko da, behin eskualde hori eratu ondoren.

Bigarren

Nafarroako toki entitateek beren borondatez erabaki ahalko dute, horietako batzuen artean edo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa horretarako eskuordetuz, haietan ordezkaritza duten –bai funtzionarioen artean, bai lan-kontratupeko langileen artean– sindikatu-erakundeekin negoziazio-esparru sektorial bat ezartzea, berekin ekarriko duena Nafarroako toki administrazioen negoziazio mahai orokor bateratu bat eratzea.

Hirugarren Nota de Vigencia

Foru lege honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean, toki administrazioaren arloan eskudun den Foru Komunitateko Administrazioko departamentuak zerrenda bat eginen du, administrazio-araubideko aldi baterako kontrataziorako izangaiena, Nafarroako toki entitateetako idazkaritza-lanpostuetako eginkizunetarakoa.

Foru Komunitatearen gaikuntza daukaten toki funtzionarioak automatikoki izanen dira zerrenda horretara gehituak; hain zuzen ere, zerrendaren hasierara.

Langile horien lehentasun-hurrenkera ezarriko da Nafarroako toki entitateetako idazkaritza-postuetan emandako zerbitzuetan daukaten antzinatasunari erreparatuta.

Funtzionario horiek zerbitzu-eginkizunen araubidean beteko dute idazkaritza-eginkizunetako aldi baterako jarduna.

Aurreko apartatuetan aipatzen den izangaien zerrendak lehentasuna izanen du aipatu eginkizunak baliatze aldera foru lege hau indarrean sartzen den egunean indarrean egon daitekeen beste edozeinen aldean.

Laugarren Nota de Vigencia

1. Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legeak indarra hartu eta hiru hilabeteko epean, eskualdeak eratzeko prozesu batek ukituriko toki entitate bakoitzak errolda bat egin beharko du, toki entitatean betetako lanpostuen zerrenda jasoko duena. Zer eskualdetan sartzera lihoakeen, eskualde horri eskueran ipiniko zaio aipatu errolda, zeina eranskin gisa gehituko baitzaio eskualde hori sortzeko foru legeari.

Erroldak aipatu beharko ditu lanpostua, kontratazio-mota eta maila. Lan-kontratudunek betetako lanpostuek identifikatu egin beharko dituzte aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboa eta kontrataturiko lanaldiaren portzentajea.

2. Eskualdeak, berori sortzeko foru legeak indarra hartu eta urtebeteko epean, bere plantilla organikoa zehaztu eta onetsiko du, lanpostuetako ezegonkortasun eta prekarietate egoerak pixkanaka murrizte aldera.

3. Bere plantilla organikoa onetsi eta urtebeteko epean, eskualde bakoitzak onetsiko ditu lan-eskaintza publikoa eta hutsik dauden lanpostuak betetzeko behar diren deialdiak, aplikatzekoa den araudian ezarritakoari jarraikiz.

Enplegua sendotze aldera, eskualde bakoitzean lanpostu bakoitzerako onesten diren lehenbiziko bi deialdiak oposizio-lehiaketako sistemaren bidez eginen dira, eta horren oinarriek bermatu beharko dute lehiaketa-faseko guztizko gehieneko puntuazioa –guztizkoaren %30ekoa izanen baita– erdiesteko modukoa izatea, Nafarroako toki entitateetan deialdiaren xede diren lanpostuetako zerbitzu-ematean 20 urte emanda.

4. Foru lege honek ukitutako toki entitateek ezin izanen dute legea indarrean sartzen den egunean indarrean dagoen kontraturik deuseztatu, arrazoi ekonomiko, tekniko, antolamenduzko edo ekoizpenekoetan oinarrituta.

Bosgarren

Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Lege hau gehiengo osoko legea da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 20.2 artikuluaren arabera.

Xedapen Iragankorra

Lehen

Nafarroako eskualde-mugaketa eta bertako udalerrien lurralde-banaketa, bai eta eskualde bakoitzeko populazioa, hedadura eta udalerri kopurua identifikatzen dituzten datuen laburpena ere, haien irudikapen grafikoarekin batera, foru lege honen I., II. eta III. eranskinetan jaso dira, hurrenez hurren.

Bigarren

Kasuko eskualdea sortzeko foru legeak indarra hartu eta hilabeteko gehieneko epean, Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 376. artikuluan aurreikusten diren jarduketak eginen ditu, erreferentzia gisa harturik eskualdearen parte diren udalerrietan egindako azken udal hauteskundeetan izandako emaitzak.

Hauteskunde Batzordeak hautatu beharrekoak diren batzarkideak izendatu ondoren, udalek gehienez hilabeteko epean izendatu beharko dituzte beren ordezkariak, 6/1990 Foru Legearen 377. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eskualdeko batzarra jendaurreko bilkuran eratuko da eskualdearen egoitzan, kasuko eskualdea sortzeko foru legeak indarra hartu eta hiru hilabetera gehienez ere.

Horretarako, adineko mahaia eratuko da, ekitaldira bertaratu diren adin handieneko eta txikieneko batzarkideek osatua, eta idazkari lanetan jardunen da eskualdearen egoitza kokatuta dagoen udaleko idazkaria.

Baldin eta Hauteskunde Batzorde Probintzialen eta Eremuetakoen agintaldia amaitu bada, aurreko paragrafoek aipatzen dituzten eginkizunak Hauteskunde Batzorde Nagusiak beteko ditu.

Hirugarren Nota de Vigencia

1. Eskualdeak sortzen ez diren bitartean, idazkari lanpostuko lanak izanen dira kontu-hartzailetzakoak ere, 244. artikuluan xedatu bezala kontu-hartzaile lanposturik ez dagoen toki entitateetan.

Egungo administrazio zerbitzuen batasunak toki entitate gisa mantenduko dira ordezkatuko dituzten eskualdeak eratu, beren eskumenak eta langileak bere gain hartu eta dagozkien zerbitzuak emateko moduan egon arte.

2. 1.500 edo 3.000 biztanle baino gutxiagoko toki entitateetan, foru lege honek indarra hartzen duenean plantilla organikoan beren idazkari edo kontu-hartzaile lanpostuak dituztenetan, hurrenez hurren, lanpostu horiek mantenduko dituzte eskualde bakoitza sortzeko foru legeak indarra hartu arte, ezertan galarazi gabe 361.1 e) artikuluak bizilagun gutxiagoko udaletako idazkari edo kontu-hartzaile lanpostu propio berariazkoetarako ezartzen duena.

Baldin eta ordura arte lanpostu horiek administrazio araubidean kontratatutako langileek bete baldin badituzte, langile horiek eskualdeko langile bihurtuko dira, kasuko eskualdea sortzeko foru legeak indarra hartzen duenean dituzten kontratu baldintzetan, foru lege honen 370. eta 371. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Halere, iraungi beharreko egoera pertsonal gisa iraunen dute 1.500 bizilagun baino gutxiagoko udaletako idazkari lanpostuek, baldin eta eskualde bakoitza sortzeko foru legeak indarra hartzen duen unean Nafarroako Foru Komunitateak gaitutako funtzionarioek betetzen badituzte.

3. 1.500 biztanle baino gehiagokoak izanik foru lege honek indarra hartzen duen egunean zerbitzu administratiboen batasunen baten parte diren udalerrien kasuan, idazkaritzako edo/eta kontu-hartzailetzako eginkizun publiko beharrezkoak ematen jarraituko dute, hartan parte hartzen duten 1.500 biztanle baino gutxiagoko toki entitateetan, populazio handiagoko udalerri aipatuetan lanpostu horiek betetzen dituztenek, harik eta kasuko eskualdea eratzen den egunera arte; une horretatik aurrera, foru lege honen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

Laugarren Nota de Vigencia

1. Kasuko eskualdeak sortzeko bosgarren foru legea onesten denetik hiru hilabeteko epean, eta, edozein kasutan, foru lege honek indarra hartu eta hiru urteko gehieneko epean, Foru Komunitateko Administrazioak behar diren jarduketak eginen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247.1 artikuluan aurreikusitako merezimendu lehiaketaren deialdia egiteko, arau horren 247.2 eta 247.3 artikuluetan sartuta eta hutsik dauden idazkari lanpostuak betetzeko, legearen 245. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat. Eraginkortasun administratiboko arrazoiak tarteko, eta aipatutako foru legearen 252. artikuluan ezarritakoarekin bat, jabetza hartzeko data finkoa Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen beraren 245. artikuluan aurreikusitako gaikuntza eskuratu dutenentzat ezarritako bera izanen da.

2. Foru lege honek indarra hartu ondoren foru gaikuntza lortu eta aipatutako merezimendu lehiaketan betetzen ez diren idazkari lanpostuetan sartzeko onesten diren lehenbiziko bi deialdietan, eta ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarria dela-eta aplikatzekoa den araudian ezarritakoa, oposizio eta lehiaketa faseek ehuneko 70eko eta 30eko balorazio proportzionala izanen dute hurrenez hurren, eta lehiaketa faseko gehieneko guztizko puntuazioa eskuratzeko modua egon beharko da bai Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan zerbitzuan emandako 20 urterekin, bai merezimendu horiei beste batzuk gehituta.

3. Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera egiten den lehenengo deialdia ez da inolaz ere onetsiko xedapen iragankor honen lehenengo apartatuak aipatzen duen merezimendu lehiaketa amaitzen denetik urtebete iragan baino lehenago.

Bosgarren

1. Foru lege honek indarra hartu eta bederatzi hilabeteko epean, Foru Komunitateko Administrazioak, behin bakarrik, behar diren jarduketak eginen ditu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 247.1 artikuluan aurreikusitako merezimendu lehiaketaren deialdia egiteko, arau horren 247.2 eta 247.3 artikuluetan sartuta eta hutsik dauden B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak betetzeko.

2. Lehiaketa ebatzi eta gero, B taldeko gaikuntza baina A mailako titulazioa duten funtzionarioek betetzen dituzten B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak A taldean sartzen ahalko dira; aurretik funtzionario horiek mailaz igo beharko dute toki-entitate bakoitzaren esparrura mugatutako hautaprobak gaindituta, horretarako jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluak xedatzen duenari.

Maila-igoera horrek eta A taldeko kontu-hartzaile lanposturako izendapenak berekin ekarriko dute kasuko eginkizunetan aritzeko gaikuntzaNota de Vigencia.

3. B taldeko funtzionario gaituek A taldeko kontu-hartzailearen gaikuntza lortua badute deialdi publikoan, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez, automatikoki sartuko dira A taldean, aurreko apartatuak aipatzen duen aurretiazko maila-igoeraren beharrik izan gabeNota de Vigencia.

4. Toki-entitateek behar diren jarduketak eginen dituzte beren plantilla organikoak aldatu eta egokitzeko, kontu-hartzaile lanpostuak A taldean sartze alderaNota de Vigencia.

5. Iraungi beharreko egoera pertsonal gisa mantenduko dira B taldeko kontu-hartzaile lanpostuak, baldin eta horietan dihardutenak badira Nafarroako Foru Komunitateak gaituriko funtzionarioak, A mailako titulaziorik ez dutenak edo bigarren apartatuak aipatzen dituen mailaz igotzeko hautaprobak gainditu ez dituztenakNota de Vigencia.

6. Foru gaikuntza lortzeko eta aipatutako merezimendu lehiaketan betetzen ez diren kontu-hartzaile lanpostuetan sartzeko, foru lege honek indarra hartu ondoren onesten diren lehenbiziko bi deialdietan, eta ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa, oposizio eta lehiaketa faseek ehuneko 70eko eta 30eko balorazio proportzionala izanen dute, hurrenez hurren, eta lehiaketa faseko gehieneko puntuazioa eskuratzeko modua egon beharko da bai Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile lanpostuetan zerbitzuan emandako 20 urterekin, bai merezimendu horiei beste batzuk gehitutaNota de Vigencia.

Seigarren

Eskualdeak, lanpostuetako ezegonkortasun- eta prekarietate-egoerak pixkanaka gutxitzen joateko, bere plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa definitu eta onetsiko ditu, eskualdea sortzeko foru legeak indarra hartzen duenetik urtebeteko epean; horrekin batera, hutsik gelditzen diren lanpostuak beteko ditu, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

Zazpigarren

Eskumen-kudeaketa konpartiturako hitzarmena (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 42.bis artikuluan aipatzen dena) beren udalarekin izenpetu ez duten kontzejuetan, eta sartuko direneko eskualdea eratu bitarte, foru lege honen 234. artikuluan aipatzen diren eginkizun publiko beharrezkoak batzordeko eta kontzeju irekiko kide batek beteko ditu, zeina horretarako gaituko duten organo horiek.

Zortzigarren Nota de Vigencia

1. 2019ko abenduaren 31 baino lehen, Nafarroako Gobernuak finantzaketa proposamen bat igorriko du Nafarroako Parlamentura, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gaur egun jasotzen diren diru-laguntza finalisten ordez Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 123. artikuluko 2. a) apartatuan aurreikusitako finantzaketa moduluak ezartzeko pixkanaka. Proposamen horretan toki entitateek ematen dituzten zerbitzuak finantzatzeko diru-laguntzak ere sartuko dira, haien legeria sektorialarekin bat, eta zehazki gai hauetan:

a) Nafarroako toki entitateen montepioak, haien pasiboei dagozkien betebeharrak behin betiko azkendu arte, bai Nafarroako toki entitateen montepio orokorraren kasuan bai Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalek dituzten montepio berekien kasuan.

b) Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntza-erabilerarako udal eraikinen mantentzea, garbiketa eta atezaintza, bai eta bestelako funtzionamendu-gastuak ere.

c) Musika eskolak kudeatzea.

d) Lehen mailako haur hezkuntzako (0-3 urte) ikastetxeen kudeaketa, mantentzea, garbiketa eta atezaintza, bai eta ikastetxe horien kudeaketak sortutako bestelako funtzionamendu-gastuak ere.

e) Udal kontsultategi medikoetako mantentze-lanak, garbiketa eta bestelako funtzionamendu-gastuak.

f) Jarduera ekonomikoen poligonoak kudeatzea.

g) Iruñerriko garraio publikoa kudeatzea.

h) Udal liburutegiak kudeatzea.

i) Artxibo historikoak mantentzea.

2. 23/2014 Foru Legearen lehen xedapen gehigarria aplikatuz, artikulu honen a) letran aipatzen diren gaien, edo berekiak direnez bestelakoen, eta eskuordetzaz esleitutakoen gaineko eskumenak toki entitateei esleitu ahala, eta esleipen horrek dakartzan finantzaketa beharren arabera, xedapen honetako aurreko apartatuan aipatzen denarekin bat ezarritako finantzaketa-moduluak aldatuko dira, kasua bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatuko da, toki entitateen finantzaketara bideratzen den Nafarroako Zerga Ogasunaren dirusarreren portzentajea doitzeko.

3. Nolanahi ere, aipatutako portzentaje hori zehaztasunez ezartzeko, hasiera batean oinarritzat hartuko da transferentzia arruntengatik, kapital transferentziengatik eta departamentuetako bakoitzean ezarritako transferentzia finalistengatik Nafarroako toki entitateek 2018ko aurrekontuan jaso behar dituzten kopuruen guztizko batura.

Hasierako portzentaje hori handitu edo txikitu eginen da, foru lege honek indarra hartu ondoren aurreko puntuan xedatutakoarekin bat egiten diren lege aldaketetan ezartzen den eskumen banaketaren arabera.

Bederatzigarren

Foru lege honek indarra hartzen duenean lurraren kontribuzioaren tasa Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 139. artikuluan ezarritako gutxienekoa baino baxuagoa duten udalerriek, foru lege honen bigarren artikuluaren bosgarren zenbakian ezarritako terminoetan, bost urteko epea izanen dute tasa igotzeko, aipatutako 139. artikuluan ezarritako tartean kokatzeraino.

Hamargarren

Nafarroako Gobernuaren ardurapean uzten da foru lege honek indarra hartu eta urtebeteko epean tramiteak egiten hastea maiatzaren 17ko 33/2010 Foru Dekretua aldatzeko –zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen eskualdeak ezarri baitziren–, foru dekretu hori foru lege honen xedapenetara egokitzeko, koherentea izan dadin osasun-arloko zonifikazio indardunarekin. Kasuren batean koherentzia hori posible ez balitz eskualde-banaketaren zirkunstantzien ondorioz, eskualdeen arteko hitzarmenaren bideak beharko du koherentzia hori ziurtatu izaera soziosanitarioko gizarte-programen aplikazioan.

Aldaketa hori egin arte, aipatu foru dekretuan ezarritako oinarrizko eskualdeak operatiboak izanen dira.

Era berean, Nafarroako Gobernuan Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentua epe horretan berean eta Zerbitzu Sozialetako Departamentuarekin elkarlanean hasi beharko da oinarrizko gizarte zerbitzuen kudeaketa finantzatzeko proposamen bat aztertu eta definitzen, zerbitzu horien eskumen banaketaren araberakoa.

Hamaikagarren

Nafarroako toki entitateek, lege honek indarra hartzen duenetik hasi eta bost urteko epean gehienez ere, ematen dituzten zerbitzuen kostuei buruzko kontabilitate-analisia egiteko sistema bat jarri beharko dute, eta horren emaitzak erreferentzia gisa erabiliko dira zerbitzu horietarako finantzaketa-modulu desberdinak ezartzeko.

Hamabigarren

Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen lehen xedapen iragankorraren 1. apartatuan ezarritako epeak, hondakinen ente publikoa sortzekoak, foru lege honek indarra hartzen duen dataren erreferentzia izanen du. Aipatutako xedapenaren edukiaren gainerakoak indarra izaten jarraituko du harik eta, kasua bada, Nafarroako hiri hondakinen tratamendurako egungo partzuergoa ordezten duen plangintza orokorrerako mankomunitatea eratzen den arte.

Xedapen Indargabetzailea

Lehen

Indarrik gabe gelditzen dira foru lege honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Bigarren

Indargabetu egiten dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen lehen eta laugarren xedapen gehigarriak.

Hirugarren

Indargabetu egiten dira Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen VII. titulua aldatzen duen martxoaren 17ko 4/2011 Foru Legearen lehen eta hirugarren xedapen gehigarriak, eta lehen, hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrak.

Azken Xedapenetako

Lehena .–Araugarapena.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko beharrezkoak diren xedapen guztiak egiteko.

Bigarrena . Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Halere, lurraren kontribuzioaren eta bizilagunik gabeko etxebizitzen gaineko zergaren karga-tasei buruzko aurreikuspenek indarra hartuko dute foru lege honen zortzigarren xedapen iragankorrak aipatzen duen finantzaketa-proposamena onetsi ondoren.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko otsailaren 4an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

I. ERANSKINA Nota de Vigencia

Texto

ESKUALDEA: “BAZTAN-BIDASOA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ARANTZA

623

BAZTAN

7.736

BEINTZA-LABAIEN

232

BERA

3.763

BERTIZARANA

591

DONAMARIA

434

DONEZTEBE

1.732

ELGORRIAGA

203

ERATSUN

154

ETXALAR

808

EZKURRA

154

IGANTZI

626

ITUREN

519

LESAKA

2.737

OIZ

130

SALDIAS

119

SUNBILLA

675

URDAZUBI

394

URROZ

185

ZUBIETA

308

ZUGARRAMURDI

232

22.355

ESKUALDEA: “ERDIALDEA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

BARASOAIN

650

BEIRE

298

CAPARROSO

2.724

ERRIBERRI

3.927

GARINOAIN

456

LEOTZ

232

MÉLIDA

718

MURILLO EL CUENDE

659

MURILLO EL FRUTO

603

OLORITZ

198

ORISOAIN

85

PITILLAS

492

PUIU

340

SAN MARTÍN UNX

383

SANTAKARA

868

TAFALLA

10.638

UNTZUE

136

UXUE

171

ZARRAKAZTELU

2.491

26.069

ESKUALDEA: “ERRIBERA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ABLITAS

2.514

ARGUEDAS

2.300

BARILLAS

218

BUÑUEL

2.232

CABANILLAS

1.366

CASCANTE

3.780

CASTEJÓN

4.116

CINTRUÉNIGO

7.839

CORELLA

7.640

CORTES

3.137

FITERO

2.034

FONTELLAS

963

FUSTIÑANA

2.466

MONTEAGUDO

1.078

MURCHANTE

3.944

RIBAFORADA

3.704

TUTERA

35.298

TULEBRAS

123

VALTIERRA

2.384

87.136

ESKUALDEA: “ERRIBERAGOIENA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ALESBES

2.845

AZAGRA

3.843

AZKOIEN

5.828

CADREITA

2.028

FALTZES

2.313

FUNES

2.482

MARTZILLA

2.828

MILAGRO

3.400

25.567

ESKUALDEA: “ESTELLERRIA”

AZPIESKUALDEA: “ESTELLERRIKO ERRIBERA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ANDOSILLA

2.718

ARAS

163

CÁRCAR

1.038

ELIZAGORRIA

193

LERIN

1.654

LODOSA

4.730

MENDABIA

3.570

SAN ADRIÁN

6.214

SARTAGUDA

1.316

SESMA

1.152

VIANA

4.078

26.826

AZPIESKUALDEA: “MONTEJURRA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ABAIGAR

88

ABARTZUZA

524

ABERIN

358

AGUILAR KODES

72

AIEGI

2.346

ALLIN

853

ALLO

980

AMESKOABARRENA

750

ANTZIN

357

ARANARATXE

74

ARELLANO

159

ARMAÑANTZAS

60

ARROITZ

1.044

AZUELO

34

BARBARIN

58

BARGOTA

276

CABREDO

101

DEIERRI

1.513

DEIKAZTELU

612

DESOIO

79

EL BUSTO

62

ESPRONTZEDA

108

ESTELLA-LIZARRA

13.707

ETAIU

70

EULATE

289

GENEVILLA

76

GESALATZ

454

IGUZKITZA

338

JAITZ

113

LANA

166

LAPOBLACIÓN

125

LARRAGOA

104

LEGARIA

98

LEZAUN

252

LOS ARCOS

1.104

LUKIN

128

MARAÑÓN

51

MENDAZA

301

METAUTEN

285

MIRAFUENTES

56

MORENTIN

126

MUES

82

MURIETA

334

NAZAR

39

OKO

77

OLEXOA

53

OTEITZA

922

PIEDRAMILLERA

37

SANTSOL

102

SORLADA

52

TORRALBA DEL RÍO

110

TORRES DEL RÍO

128

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

115

VILLATUERTA

1.178

ZUÑIGA

108

31.688

ESKUALDEA: “IRUÑERRIA”

AZPIESKUALDEA: “IBARRAK”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ANUE

477

ATETZ

227

BERASKOAIN

123

BIDAURRETA

169

ESTERIBAR

2.629

ETXARRI

80

ETXAURI

602

EZKABARTE

1.797

GOÑI

169

ITZA

1.192

LANTZ

153

ODIETA

362

OLAIBAR

363

OLLARAN

399

OLTZA ZENDEA

1.853

TXULAPAIN

550

ULTZAMA

1.661

ZABALTZA

294

ZIRITZA

137

13.237

AZPIESKUALDEA: “METROPOLIALDEA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ANTSOAIN

10.752

ARANGUREN

10.239

ATARRABIA

10.217

BARAÑAIN

20.124

BERIAIN

3.894

BERRIOBEITI

6.872

BERRIOZAR

9.874

BURLATA

18.591

EGUESIBAR

20.417

GALAR

2.194

IRUÑA

197.138

NOAIN (ELORTZIBAR)

8.115

ORKOIEN

3.910

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

613

UHARTE

6.917

ZIZUR

3.784

ZIZUR NAGUSIA

14.686

348.337

ESKUALDEA: “IZARBEIBAR-NOVENERA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ADIOS

155

AÑORBE

543

ARTAXOA

1.658

ARTAZU

117

BERBINZANA

605

BIURRUN-OLKOTZ

207

ENERITZ

293

GARES

2.805

GIRGILLAO

76

LARRAGA

2.060

LEGARDA

110

MAÑERU

422

MENDIGORRIA

1.044

MIRANDA ARGA

855

MURUZABAL

241

OBANOS

906

TIRAPU

45

UKAR

183

UTERGA

164

ZIRAUKI

478

12.967

ESKUALDEA: “LARRAUN-LEITZALDEA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ARAITZ

523

ARANO

110

ARESO

261

BASABURUA

850

BETELU

346

GOIZUETA

717

IMOTZ

430

LARRAUN

974

LEITZA

2.856

LEKUNBERRI

1.502

8.569

ESKUALDEA: “PIRINIOAK”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ABAURREGAINA

124

ABAURREPEA

34

ARIA

53

ARIBE

41

AURITZ

244

BIDANKOZE

95

BURGI

209

ERRO

789

ERRONKARI

213

ESPARTZA-ZARAITZU

79

EZKAROZE

313

GALOZE

104

GARAIOA

89

GARDE

148

GARRALDA

184

GORZA

44

HIRIBERRI

110

ITZALTZU

48

IZABA

429

JAURRIETA

186

LUZAIDE

387

NABASKOZE

145

ORBAIZETA

200

ORBARA

38

ORONTZE

48

ORREAGA

21

OTSAGABIA

534

SARTZE

64

URZAINKI

85

UZTARROZE

146

5.204

ESKUALDEA: “PIRINIOAURREA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

AGOITZ

2.561

ARTZI

271

ELO

479

IBARGOITI

247

IZAGAONDOA

183

LIZOAIN-ARRIASGOITI

295

LONGIDA

303

OROTZ-BETELU

149

UNTZITI

217

URRAULGOITI

144

URRAULBEITI

305

URROTZ-HIRIA

385

5.539

ESKUALDEA: “SAKANA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ALTSASU

7.419

ARAKIL

947

ARBIZU

1.119

ARRUAZU

101

BAKAIKU

345

ERGOIENA

399

ETXARRI ARANATZ

2.464

IRAÑETA

174

IRURTZUN

2.183

ITURMENDI

398

LAKUNTZA

1.262

OLAZTI

1.518

UHARTE ARAKIL

828

URDIAIN

671

ZIORDIA

357

20.185

ESKUALDEA: “ZANGOZERRIA”

UDALERRIA

POPULAZIOA 2017

ERROMANTZATUA

180

ESA

291

ESLABA

118

EZPOROGI

44

GALIPENTZU

99

GAZTELUBERRI

17

IRUNBERRI

1.336

KASEDA

975

LEATXE

35

LEDEA

301

LERGA

70

OIBAR

800

PETILLA ARAGOI

34

XABIER

102

ZANGOZA

5.002

ZARE

151

9.555

II. ERANSKINA Nota de Vigencia

Texto

ESKUALDEKAKO DATU-LABURPENA

Baztan/Bidasoa

Udalerri kopurua

21

POPULAZIOA 2017

22.355

Erdialdea

Udalerri kopurua

19

POPULAZIOA 2017

26.069

Erribera

Udalerri kopurua

19

POPULAZIOA 2017

87.136

Erriberagoiena

Udalerri kopurua

8

POPULAZIOA 2017

25.567

Estellerria

Udalerri kopurua

66

POPULAZIOA 2017

58.514

Iruñerria

Udalerri kopurua

36

POPULAZIOA 2017

361.574

Izarbeibar-Novenera

Udalerri kopurua

20

POPULAZIOA 2017

12.967

Larraun-Leitzaldea

Udalerri kopurua

10

POPULAZIOA 2017

8.569

Pirinioak

Udalerri kopurua

30

POPULAZIOA 2017

5.204

Pirinioaurrea

Udalerri kopurua

12

POPULAZIOA 2017

5.539

Sakana

Udalerri kopurua

15

POPULAZIOA 2017

20.185

Zangozerria

Udalerri kopurua

16

POPULAZIOA 2017

9.555

Udalerri kopurua, guztira

272

POPULAZIOA 2017, guztira

643.234

III. ERANSKINA Nota de Vigencia

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web