(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2019 FORU LEGEA, urtarrilaren 24koa, Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

BON N.º 25 - 06/02/2019



Texto

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2017ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako tramiteak, Kontuen Ganberak emana du behar den irizpena, eta Nafarroako 2017ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua izapideturik, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 157. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, bidezko da foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra. Onetsi egiten dira Nafarroako 2017ko kontu orokorrak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak formulatuak eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontuen edukia Nafarroako Atarian emanen da argitara.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1901136

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web