(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2018 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, azaroaren 28koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzkoa, eta martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea, zeinak arautu baitzituen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga.

BON N.º 241 - 17/12/2018



Texto

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, arautzen dira Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak.

Esparru horren barnean, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko aipatutako Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis, 35. eta 36. artikuluek ezartzen dute ezen energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, zerga bereziak eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela une oro Estatuko lurraldean indarra duten arau substantibo eta formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, baldin tributu-araubide erkideko aldaketa batek behartzen badu Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak Foru Komunitatean aplikatzera Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak eman ditzake tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie baldin aipatutako legegintzarako eskuordetzearen ondorio badira, 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak (zeinak arautzen baititu presazko neurriak trantsizio energetikorako eta kontsumitzaileen babeserako) aldatu du energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruzko eta hidrokarburoen gaineko zergari buruzko araudia.

Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari dagokionez, hartatik salbuetsiko da sei hilabetez (2018ko azkeneko hiruhilekoa eta 2019ko lehenbiziko hiruhilekoa) ekoiztutako eta sistema elektrikora gehitutako elektrizitatea; sei hilabete horiek dira eskaera handienekoak eta elektrizitateko handizkako merkatuan prezio altuenekoak. Horrek berekin dakar aldatzea zerga-oinarriaren kalkulua eta tributuaren araudian araututako ordainketa zatikatua.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legeari dagokionez, aipatutako urriaren 5eko 15/2018 Errege Lege-dekretuak salbuespen bat ekarri du produktu energetikoetarako hidrokarburoen gaineko zergan, baldin zentral elektrikoetan elektrizitatea ekoizteko badira, edo elektrizitatea ekoizteko edo elektrizitatea eta beroa kogeneratzeko zentral konbinatuetan. Horrekin bat, aipatutako foru legearen 14.1 artikuluaren bigarren paragrafoa aldatu da.

Halaber, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluko hamaikagarren apartatuan araututako 1. eta 2. tarifak aldatzen dira (berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari buruzkoa da hura), guztiz bat egin dezaten estatuko arauak eta Nafarroakoak, eta 1. tarifako 1.4 eta 1.9 epigrafeetan zeuden kontraesanak ezabatzeko.

Hortaz, aldatu direnez Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Foru Legea eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, beharrezkoa da tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu hau ematea, era berean berritu daitezen Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen lehenbiziko artikuluak araututako energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga eta 11/2015 Foru Lege horren beraren bigarren artikuluak araututako berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Eta horren guztiaren helburua da aipatutako zergei dagokienez Nafarroan aplika daitezela Estatuan indarrean diren arau substantibo eta formal berberak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko azaroaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenbiziko artikulua. 20/1992 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Zerga Bereziei buruzkoa.

Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen honako agindu hau aldatu, eta ondoren azaldu bezala idatzita geldituko da:

Bat.–14.1. artikulua, bigarren paragrafoa aldatzea. 2018ko urriaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Zerga Berezien Araubide Erkidea ezartzen duen Legearen 50.4 artikuluan ezarritako moduan egiten diren gas naturaleko horniduretan, sorrarazitako kuoten zenbatekoa azkeneko kontsumitzaileak komunikatutako behin behineko portzentajearen arabera jasanarazi duten subjektu pasiboek, jasanarazitako kuoten zenbatekoa erregularizatu beharko dute gas naturalaren destinoko behin betiko portzentajearen arabera, hori jakin ondoren, erregelamendu bidez finkatzen den prozedurari jarraikiz”.

Bigarren artikulua.–11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa, lehenbiziko artikulua.

Bat.–Hamahirugarren apartatua eranstea, lehen xedapen gehigarria. 2018ko urriaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Hamahirugarren apartatua. Lehen xedapen gehigarria. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria eta ordainketa zatikatuak zehaztea 2018ko zergaldian.

2018ko zergaldian, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria hau izanen da: argindarra ekoizteagatik eta sistema elektrikoan sartzeagatik zergadunak instalazio bakoitzeko eta zergaldi bakoitzean eskuratu beharreko zenbatekoa, izanik hura zentraleko barretan neurtua, kenduta azken hiruhileko naturalean sistemara sartutako argindarrarengatik jasotako ordainsariak.

Azkeneko hiruhilekoko ordainketa zatikatuak kalkulatuko dira zergaldian ekoiztutako argindarraren balioaren arabera, izanik hura zentraleko barretan neurtua, kenduta azkeneko hiruhileko naturalean sisteman sartutako argindarrari dagozkion ordainsariak, artikulu honen zortzigarren apartatuan aurreikusitako zerga-tasa aplikatuta”.

Bi.–Hamalaugarren apartatua eranstea, bigarren xedapen gehigarria. 2018ko urriaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Hamalaugarren apartatua. Bigarren xedapen gehigarria. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria eta ordainketa zatikatuak zehaztea 2019ko zergaldian.

2019ko zergaldian, energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren zerga-oinarria hau izanen da: argindarra ekoizteagatik eta sistema elektrikoan sartzeagatik zergadunak instalazio bakoitzeko eta zergaldi bakoitzean eskuratu beharreko zenbatekoa, izanik hura zentraleko barretan neurtua, kenduta lehenbiziko hiruhileko naturalean sistemara sartutako argindarrarengatik jasotako ordainsariak.

Ordainketa zatikatuak kalkulatuko dira zergaldian ekoiztutako argindarraren balioaren arabera, izanik hura zentraleko barretan neurtua, kenduta lehenbiziko hiruhileko naturalean sisteman sartutako argindarrari dagozkion ordainsariak, artikulu honen zortzigarren apartatuan aurreikusitako zerga-tasa aplikatuta”.

Hirugarren artikulua.–11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa, bigarren artikulua.

Martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen 2. artikuluko 11. apartatuko 1. eta 2. zenbakiak honela idatzita geldituko dira, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari dagokionez:

“1. 1. tarifa:

Atmosfera berotzeko ahalmenaren araberakoa izanen da zerga.

Zerga-tasa kalkulatzeko, 0,015 koefizientea aplikatuko zaio gas fluordun bakoitzak atmosfera berotzeko duen ahalmenari; nolanahi ere, gehienez 100 euro ordainduko dira kilogramo bakoitzeko, honako epigrafe hauei jarraiki:

EPIGRAFEA

BEROTEGI-EFEKTUKO GAS FLUORDUNA

ATMOSFERA BEROTZEKO AHALMENA (PCA)

TASA-EURO/kg

1.   1

Sufre hexafluoruroa

22.  800

100,00

1.   2

HFC-23

14.  800

100,00

1.   3

HFC-32

675

10,13

1.   4

HFC-41

92

-

1.   5

HFC-43-10mee

1.   640

24,60

1.   6

HFC-125

3.   500

52,50

1.   7

HFC-134

1.   100

16,50

1.   8

HFC-134a

1.   430

21,45

1.   9

HFC-152a

124

-

1.   10

HFC-143

353

5,30

1.   11

HFC-143a

4.   470

67,05

1.   12

HFC-227ea

3.   220

48,30

1.   13

HFC-236cb

1.   340

20,10

1.   14

HFC-236ea

1.   370

20,55

1.   15

HFC-236fa

9.   810

100,00

1.   16

HFC-245ca

693

10,40

1.   17

HFC-245fa

1.   030

15,45

1.   18

HFC-365mfc

794

11,91

1.   19

Perfluorometanoa

7.   390

100,00

1.   20

Perfluoroetanoa

12.  200

100,00

1.   21

Perfluoropropanoa

8.   830

100,00

1.   22

Perfluorobutanoa

8.   860

100,00

1.   23

Perfluoropentanoa

9.   160

100,00

1.   24

Perfluorohexanoa

9.   300

100,00

1.   25

Perfluoroziklobutanoa

10.  300

100,00

2. 2. tarifa:

2. 1 epigrafea, Prestakinak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,015 koefizientea aplikatuko zaio prestakinetik eratorritako atmosfera berotzeko ahalmenari, betiere bost.4 apartatuan xedatua kontuan hartuta eta kilogramo bakoitzeko gehienez 100 euro ordainduko direla.”

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ezartzen dituen ondorioekin.

Iruñean, 2018ko azaroaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1814654

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web