(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

464/2018 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 14KOA, ESKUBIDE SOZIALETAKO KONTSEILARIAK EMANA, ETXEBIZITZA ARLOKO JARDUKETA BABESGARRIEI 2019AN APLIKATUKO ZAIZKIEN MODULUAK EZARTZEN DITUENA

BON N.º 249 - 28/12/2018



Atariko

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatuak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak eta abenduaren 21eko 22/2016 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saltzeko ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, horri dagokionez, 1.d) apartatuak hau xedatzen du: “Moduluak urtero eguneratuko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa kalkulatuz formula honen bidez:

VMu = ((1.27 + H/100) × PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100), hau da:

VMu = salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, exekuzio materialaren aurrekontuaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala % 7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten guztizko azalera erabilgarritzat joko da etxebizitzetarako eta garajeetarako den guztizko azalera erabilgarria gehi trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatzearen kostuak, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adieraziak (VM). Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen etekina, gehieneko salmenta-prezioaren gaineko ehunekotan adierazia (VM). Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kentzen ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, lehentasunez hartuko dira kontuan babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentu horrek sustatzaileei eskatzen ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesekoak izan daitezkeen beste datu batzuk.

5.1. Modulu ponderatua.

Babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko balioa zehaztu ondoren, modulu ponderatua kalkulatuko da balio hori zatituz babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko salmenta-prezioak zehazteko ezarritako koefizientearekin.

5.2. Ponderatu gabeko modulua.

Ponderatu gabeko moduluaren balioa modulu ponderatuaren balioaren ehuneko 96koa izanen da.”

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatu horrek ezartzen du parte-hartze sozialaren prozesu bat garatu behar dela onetsi aurretik, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusi bezala.

Horretarako, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 25eko 392/2018 Foru Aginduaren bidez, herritarrek parte hartzeko prozesua abiatu zen, herritarren parte-hartzea eta elkarlana arautzen dituen 11/2012 Foru Legearen IV. kapituluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, aditzera eman ziren zein elementu hartu diren kontuan Nafarroan babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saltzeko gehieneko prezioak finkatzeko, 2019. urterako, maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 1. apartatuarekin bat.

Gainera, parte hartzeko prozesu hori 2018ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13koan, iragarri zen, baita etxebizitzaren arloko gaiei buruz informazioa emateko webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/, non hartutako balioak eta egindako kalkuluak deskargatzen ahal izan diren) eta Gobernu Irekiaren atarian ere, espedientean jaso den bezala.

Parte hartzeko prozesuaren ondorioz, Etxebizitza Zerbitzuak txosten bat prestatu du, non egindako ekarpenak baloratzen diren.

Hori guztia ikusirik, bidezkoa da, foru agindu honen bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 25eko 392/2018 Foru Aginduan egindako proposamena berrestea, eta, hala, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2019an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2019an aplikatuko zaien modulu ponderatua 1.198,35 eurokoa izanen da metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2019an aplikatuko zaien modulu ponderatu gabea 1.150,42 eurokoa izanen da metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

2. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, eta Nafarroako Etxebizitza Kontseiluari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta etxebizitzaren arloko gaiei buruzko webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/) argitaratzea, eta entzutea emateko eta herritarrek parte hartzeko tramitearen ondoriozko txostenaren edukia, berriz, Gobernu Irekiaren atarian (www.gobiernoabierto.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abenduaren 14an.-Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1815473

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web