27/2018 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa .
BON N.º 250 - 31/12/2018; corr. err., BON 21/02/2019
I. TITULUA. Kredituak eta horien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta haien finantzaketa
II. KAPITULUA. Aurrekontukredituen aldaketa
II. TITULUA. Langileria gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileen ordainsariak
II. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak
III. KAPITULUA. Bestelako xedapenak
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak eta maileguak ematea
II. KAPITULUA. Zorpetzea
IV. TITULUA. Toki entitateak
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
VI. TITULUA. Kontratazioa
I. TITULUA. Kredituak eta horien aldaketak
I. KAPITULUA. Hasierako kredituak eta haien finantzaketa
1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.
1. Onetsi egiten dira 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:
a) Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren erakundearen aurrekontua.
b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.
c) Nafarroako Kontseiluaren aurrekontua.
d) Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.
e) Foru Komunitateko sozietate publikoen aurrekontuak.
2. Aurrekontu horiek erantsia dute, halaber, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aplikazio esparruan dauden beste subjektu eta entitate batzuen aurrekontuei buruzko informazioa, lege organiko horren 6.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.
2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.
1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetze aldera, 4.312.085.790 euroko zenbateko bateratua duten kredituak onesten dira.
2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan jasorik agertzen dira aurrekontu ekitaldi honetan likidatu asmo diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak; hain zuzen ere, 4.312.085.790 euro egiten dute, bateratuta.
3. Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat, gastu ez-finantzarioaren muga, behin Toki Ogasunen Funtsa eta Estatuarentzako ekarpena deskontatu ondoren, 3.241.392.739 eurokoa da, diru-sarrera ez-finantzarioak, kontabilitate nazionaleko doikuntzak eta baimendutako defizita batuta.
II. KAPITULUA. Aurrekontu-kredituen aldaketa
3. artikulua. Aurrekontukredituen aldaketa.
Aurrekontu-kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, foru lege honek agindu horiek aldatzen ez dituen heinean.
Aurrekoa gorabehera, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko partiden arteko funts mugimenduak, baldin eta, partidetan agertzen diren kredituek helburu bera izanik, partida ezberdinetan kokatuta badaude Europar Batasunak gastuen erabilera hobeto kontrolatzearren halaxe eskatzeagatik, gastuak hein batean hark kofinantzatuak izatearen ondorioz.
Partida zer departamenturi dagokion, departamentu horren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Bi departamenturi badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.
4. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontualdaketak.
1. Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena ematen ahal du, Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ekitaldian zehar ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu-aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.
2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten partidetan eragin zuzena duen kreditu-aldaketa oro egiteko, aldez aurretik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da. Salbuetsirik daude Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) kofinantzatutako kredituei eragiten dieten aldaketak.
5. artikulua. Kreditugehikuntzak.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, gehikuntza izaten ahalko dute, 2019ko ekitaldiari dagokionez, dauden edo ekitaldian zehar sortu beharrekoak suertatzen diren partida guztiek, helburua dutenean terrorismoaren biktimei aitortza eta erreparazioa ematearen ondorioz onets litezkeen diru-laguntza eta maileguak ematea, indarreko legedian jasota daudenak; halaber, Gizarte Segurantzarako kotizazioen ordainketari dagozkion partida guztiek ere.
Aurrekoez gainera, ondorengoek ere gehikuntza izaten ahal dute:
1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko partidok:
a) 010001-01000-1000-921102 partida, “Ustelkeriaren kontrako bulegoa” izenekoa.
b) 010001-01000-2275-921100 partida, “Hauteskundeak” izenekoa. Partida horri aplikatzen ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsioekin zerikusia daukaten edonolako gastuak.
c) 020002-04100-1001-921400 partida, “Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak” izenekoa.
d) 020002-04100-1620-921400 partida, “Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa” izenekoa.
e) 020002-04100-1800-921400 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
f) 020002-04100-1800-921402 partida, “Ordainsarien igoera” izenekoa.
g) 020002-04100-1810-921400 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
h) 020002-04100-1820-921403 partida, “Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.
i) 020002-04300-1614-211100 partida, “Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak” izenekoa.
j) 030001-03000-4819-112100 partida, “Profesionalen Elkargoentzako transferentziak” izenekoa.
k) 051000-02100-1800-132100 partida, “Nafarroako Poliziei buruzko Foru Legearen aplikazioa” izenekoa.
l) 051000-02100-2274-132103 partida, “Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak” izenekoa.
2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko partidok:
a) 100000-10000-4709-441100 partida, “AUDENASA. Merkataritza-politika” izenekoa.
b) 111002-11300-6002-923100 partida, “Lurrak eta natur ondasunak” izenekoa.
c) 111002-11300-6020-923100 partida, “Instalazio berriko eraikinak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea” izenekoa.
d) 111002-11300-6020-923104 partida, “Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak” izenekoa.
e) 111002-11300-8500-923100 partida, “Sektore publikoko akzioen erosketa” izenekoa.
f) 150000-17000-6094-923400 partida, “Iruzur fiskalaren, ezkutuko ekonomiaren eta aitortu gabeko enpleguaren aurkako plana” izenekoa.
g) 151000-17330-2273-923400 partida, “Enkargua Tracasa Instrumental sozietateari. Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta integratzeko zerbitzuak” izenekoa.
h) 155003-17830-2272-932103 partida, “Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea” izenekoa.
i) 155003-17830-3501-932100 partida, “Berandutze-interesak zergen itzulketetan” izenekoa.
j) 155003-17830-3501-932102 partida, “Berandutze-interesak bidegabeko diru-sarreren itzulketengatik” izenekoa.
k) 160000-17100-2269-941100 partida, “Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak” izenekoa.
3. Hezkuntza Departamentuko partidok:
a) 400000-41000-1220-322000 partida, “Aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak” izenekoa.
b) 400000-41000-1800-322000 partida, “Zerbitzuen aitortza, osagarri berriak, familia-laguntza, gradua, antzinatasuna, eszedentzian egondakoen itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
c) 400000-41000-1810-322000 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
d) 400000-41000-1820-322000 partida, “Epaiak betearaztea eta beste kalte-ordain batzuk” izenekoa.
e) 410002-41140-4609-322000 partida, “Eskola-kontzentrazioen eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinen funtzionamendurako transferentzia” izenekoa.
f) 410002-41140-6081-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako plana” izenekoa.
g) 410002-41140-7811-322000 partida, “Ikasliburuen doakotasunerako programa” izenekoa.
h) 410004-41830-2210-324100 partida, “Jantokiak” izenekoa.
i) 410004-41830-2230-324100 partida, “Eskola garraioa” izenekoa.
j) 410004-41830-4800-324100 partida, “Eskola garraiorako banakako laguntzak” izenekoa.
k) 410004-41830-4800-324102 partida, “Jantokietarako banakako laguntzak” izenekoa.
l) 411001-41210-6001-322300 partida, “Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak” izenekoa.
m) 420002-42120-4609-322100 partida, “Hitzarmenak udalekin, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izenekoa.
4. Osasun Departamentuko partidok:
a) 54. programa-multzokoak, kode ekonomiko hauei dagozkienak: 2210, 2213, 2214, 2215, 2216, 2286, 2287 eta 2500; bai eta 52. programa-multzoaren barruan 2215 kode ekonomikoari dagozkionak ere.
b) 520001-51200-2269-313902 “Droga-mendekotasunaren aurkako III. Foru Plana (PFD)” izenekoa.
c) 540000-52000-1800-311100 partida, “Zerbitzuen onarpenak, osagarri berriak, familia-laguntzak, gradua, antzinatasuna, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk” izenekoa.
d) 540000-52000-1810-311100 partida, “Langileen lansariak, aurreko ekitaldietakoak” izenekoa.
e) 540002-52824-4809-311104 partida, “Protesiak, ortesiak eta desgaitasuna dutenentzako ibilgailuak” izenekoa.
f) 540005-52831-4809-313100 partida, “Farmaziako prestazioak” izenekoa.
g) 540005-52831-4809-313102 partida, “Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk” izenekoa.
h) 540005-52831-4809-313103 partida, “Farmazia-prestazioak-koordainketa arautzea” izenekoa.
i) 543004-52214-2276-312700 partida, “Plasma zatitzeko lanak, farmakoak ekoizteko” izenekoa.
5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko partidok:
a) 710000-71210-4700-412100 partida, “Landaketak erauzteagatiko kalte-ordainak” izenekoa.
b) 710000-71210-4700-412107 partida, “Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.
c) 710000-71210-7700-412100 partida, “Aparteko uholdeak direla-eta azpiegitura pribatuetan izaniko kalteak eta errenta-galera arintzeko laguntzak” izenekoa.
d) 710001-71230-4700-414210 partida, “Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez” izenekoa.
e) 710004-71320-2279-412205 partida, “Larrialdiko txertaketa ofizialak” izenekoa.
f) 710004-71320-7700-412200 partida, “Kalte-ordaina, abereak epizootien ondorioz hil behar izateagatik, eta azienda mugitzeko debekuaren ondoriozko irabazi lortugabeagatik” izenekoa.
g) 720000-71510-4400-414105 partida, “Transferentzia arrunta, INTIA” izenekoa.
h) 720000-71510-4700-414100 partida, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona” izenekoa.
i) 720000-71510-4700-414102 partida, “Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona” izenekoa. 1. fasearen handitzea”.
j) 720000-71510-7609-414400 partida, “Titulartasun publikoko nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.
k) 720000-71510-7819-414100 partida, “Ureztatzaileen Elkarteen nekazaritza azpiegiturak konpontzeko laguntzak, aparteko uholdeengatik” izenekoa.
l) 740002-74200-7609-456704 partida, “Titulartasun publikoko oihan azpiegiturak konpontzeko laguntzak, kalteengatik” izenekoa.
m) 780001-78100-4609-942300 partida, “Toki entitateentzako konpentsazioa toki tributuetako hobariengatik” izenekoa.
n) 780001-78100-7609-912200 partida, “Los Arcosko eraikinaren exekuzio subsidiarioa” izenekoa.
ñ) 780001-78100-8216-942500 partida, “Toki entitateen erreskaterako funtsa” izenekoa.
6. Garapen Ekonomikorako Departamentuko partidok:
a) 810001 81100 4819 422203 partida, “Eskualdeetako plan estrategikoak” izenekoa.
b) 820005 82100 4819 467306 partida, “I+G+b elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako” izenekoa.
c) 840000-84000-6010-453300 partida, “Prezio-berrikuspena” izenekoa.
d) 840003-84200-2090-453200 partida, “Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona” izenekoa.
e) 840003-84200-2090-453202 partida, “A-21 Pirinioetako autobiaren kanona” izenekoa.
f) 840003-84210-6010-453305 partida, “Errepide sarea eta kontrol zentroa kontserbatzea” izenekoa.
g) 840003-84210-6010-453306 partida, “Zoruak sendotzea” izenekoa.
7. Eskubide Sozialetako Departamentuko partidok:
a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak, 900003, 920005 eta 920008 proiektuetan daudenak.
b) 900002-91100-4809-212100 partida, “Kotizazio gabeko pentsioak” izenekoa.
c) 900002-91100-4809-231500 partida, “Errenta bermatua” izenekoa.
d) 900002-91100-4809-231502 partida, “Gizarteratzeko laguntza bereziak” izenekoa.
e) 900003-91600-4609-231500 partida, “Etxegabeentzako harrera zerbitzua” izenekoa.
f) 900003-91600-4609-231502 partida, “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak” izenekoa.
g) 900003-91600-4609-231503 partida, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.
h) 900003-91600-4609-231602 partida, “Enplegu sozial babestua” izenekoa. PO FSE 2014-2020”.
i) 900004-91100-4819-143103 partida, “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izenekoa.
j) 900007-91200-4809-261400 partida, “Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak” izenekoa.
k) 900007-91200-7800-261400 partida, “Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntzak eta subsidioak” izenekoa.
l) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.
m) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei erantzuteko laguntzak” izenekoa.
n) 920004-93200-4809-231B06 partida, “Desgaitasuna duten pertsonek bizimodu independentea izateko laguntzaileak kontratatzea” izenekoa.
ñ) 920008-93300-4809-231700 partida, “Zailtasun edo gatazka egoeran dauden adingabeen autonomiarako baliabideak” izenekoa.
o) 920008-93300-4809-231702 partida, “Familientzako prestazio ekonomikoak” izenekoa.
p) 920008-93300-4809-231704 partida, “Besteren ikastetxeetako haurren kuotak” izenekoa.
q) 950001-96100-4709-241109 partida, “Enplegu zentro berezietarako laguntzak. EGF” izenekoa.
r) 950001-96100-4709-241204 partida, “Errenta bermatuaren hartzaileak kontratatzeko pizgarriak” izenekoa.
s) 950001-96100-4809-241107 partida, “Autoenplegua sustatzeko laguntzak. EGF” izenekoa.
t) 950001-96100-4819-241104 partida, “Zailtasun gehiago dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak. Konferentzia sektoriala eta EGF” izenekoa.
8. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko partidok:
a) 2600 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak, B40002 proiektuan daudenak. Helburu hori duen berariazko partidarik ez badago, behar bezala aplikatzeko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.
b) B40002-B4200-4809-232300 partida, “Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak” izenekoa.
c) B40002-B4200-4819-232300 partida, “Larrialdi sozialeko laguntzak” izenekoa.
d) B40002-B4200-4809-232302 partida, “Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimentzako laguntzak, kaltearen erreparaziorako” izenekoa.
II. TITULUA. Langileria gastuak
I. KAPITULUA. Jarduneko langileen ordainsariak
6. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.
1. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariek gehikuntza izanen dute; hain zuzen ere, Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2019rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza orokorra. Horrek ez du ezertan galaraziko beharrezkoak diren ordainsari-doikuntzak egitea, beharrezkoa bada, halatan ziurtatzeko ezen lanpostu bakoitzari esleitutakoek behar bezalako zerikusia daukatela lanpostu horren edukiarekin, zailtasun teknikoa, dedikazioa, erantzukizuna, arriskugarritasuna edo nekagarritasun berezia dela eta.
2. Maila bakoitzaren hasierako soldatak urteko zenbateko hau izanen du 2019an:
MAILA | URTEKO ZENBATEKOA |
A | 26. 241,32 euro |
B | 22. 075,90 euro |
C | 18. 312,84 euro |
D | 15. 949,08 euro |
E | 14. 028,98 euro |
7. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lankontratudunen ordainsariak.
1. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honetan funtzionarioentzat finkatutako irizpideei jarraikiz.
2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetan funtzionarioentzat ezarritako irizpideei jarraituz.
8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritzakarguen ordainsariak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetako zuzendariek eta haren erakunde autonomoetakoek (aurrekoekin parekatutakoek) 52.416,14 euroko ordainsariak izanen dituzte 2019an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia-laguntzako ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera, bai eta, jatorrizko izendapenagatik edo beren zerbitzu-ematearen baldintza bereziengatik, plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak ere.
Zerbitzuetako zuzendariek beren lana erabateko prestasunez eta dedikazio oso eta erabatekoaz eginen dute.
2. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko izendapen libreko zuzendaritza-karguen ordainsariek ondotik zehazten diren zenbatekoak izanen dituzte 2019an, hamalau hilekotan banatuta, araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu, antzinatasun eta familia laguntzaren ordainsari pertsonalak jasotzeaz gainera:
a) Farmazia Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua; Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua; Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzua, Kudeaketa, Informazio eta Ebaluaziorako Zerbitzua, Herritarren Harrerarako eta Arretarako Zerbitzua, Langileen eta Lan Harremanen Zerbitzua eta Nafarroako Ospitaleguneko Langileen Administrazio Zerbitzua eta Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutietako Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zerbitzuak eta Profesionalen zerbitzuak; Ospitalez kanpoko Larrialdietarako Zerbitzua; Tuterako eta Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zerbitzuak; Osasun Mentaleko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua, Zainketa Asistentzialetarako eta Etxeko Arretarako Zerbitzua eta Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako Zainketa Asistentzialen zerbitzuak; Osasuneko Informazio Sistemen Zerbitzua; Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko Zerbitzua eta Gizarte Osasuna Sustatzeko zerbitzuak, eta Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzua, Lan Osasunaren Zerbitzua, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzua, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzua, Araubide Juridikoaren Zerbitzua eta Osasunbideko gainerako zerbitzuak: 52.416,14 euro.
b) Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Zuzendaritza: 57.688,96 euro.
Baldin eta gaur egun Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza-kargu horien titularren batek artikulu honetan jasotzen den zenbatekoa baino gehiago jasotzen badu, aldeagatik konpentsazio pertsonal bat ordainduko zaio, kargu horretan diharduen bitartean.
3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako izendapen libreko zuzendaritza-karguetako langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatzen denaren aplikaziotik eratorritako igoera bera izanen dute.
9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behinbehineko langileen ordainsariak .
1. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, zuzendari nagusiek, erakunde, sozietate eta fundazio publikoetako zuzendariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko gainerako behin-behineko langileek hurrengo apartatuetan zehazten diren ordainsariak jasoko dituzte 2019an.
2. Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernua osatzen duten kideek, 2019. urtean, ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioak izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera:
–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. 71.986,60 euro.
–Kontseilaria: 66.992,66 euro.
3. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernuko departamentuetako titularren kabineteetan goi kargudunaren izaera duten langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2019. urtean, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioak izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera:
–Lehendakariaren aholkularia: 57.401,54 euro.
–Kontseilarien kabineteburuak: 53.426,80 euro.
4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zuzendari nagusiek 57.401,54 euroko ordainsariak izanen dituzte 2019. urtean, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioak izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera.
5. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak 78.271,48 euroko ordainsariak izanen ditu 2019. urtean, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioa izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiokeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera.
6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek ondotik zehazten diren ordainsariak izanen dituzte 2019. urtean, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioak izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera:
a) Erakunde autonomo bateko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 57.401,54 euro.
b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 88.688,18 euro.
c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 67.809,98 euro.
d) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea: 56.084,70 euro.
e) Erakunde autonomo bateko zuzendariordea: 52.416,14 euro.
f) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:
–Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko kudeatzailea, Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Eriaren Osasun Laguntzarako zuzendaria: 67.770,64 euro.
–Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailea, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentziala: 59.235,26 euro.
–Osasun Mentaleko kudeatzailea, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariorde asistentzialak, Tuterako eta Lizarrako osasun barrutietako zuzendari asistentzialak eta Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea: 57.688,96 euro.
–Zerbitzu Zentraletako zuzendariordeak: 56.646,80 euro.
–Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria eta Osasun Zainketen zuzendaria: 54.083,26 euro.
–Nafarroako Laguntza Soziosanitarioko Planaren koordinatzailea eta Nafarroako Ospitaleguneko zainketa sanitarioen zuzendariordeak: 49.004,06 euro.
7. Lehendakariaren eta Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen kabineteetako gainerako behin-behineko langileek ondoren zehazten diren urteko ordainsariak izanen dituzte 2019. urtean, hamalau hilekotan banatuta, funtzionarioak izanez gero araudi indardunaren arabera legozkiekeen gradu eta antzinatasun ordainsariez gainera:
–Lehendakariaren idazkaritza: 35.441,14 euro.
–Kontseilariaren idazkaria: 32.304,86 euro.
–Kabineteko laguntzailea: 28.294,84 euro.
8. Aurreko apartatuetan araututako behin-behineko langileek, funtzionario ez direnek, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioei dagokien antzinatasun saria jasoko dute, eta horretarako kontuan hartuko da behin-behineko lanpostuetan lanean emandako denbora.
9. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan sartuta dauden Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko sozietate publikoetako zuzendaritza-kideek, goi kargudunaren izaera dutenek, ordainsari hauek izanen dituzte 2019an:
Zuzendari kudeatzaileentzat, urteko soldata gordina, hamalau hilekotan banatuta, 56.688,78 eurokoa izanen da. Urteko ordainsari hori doitu eginen da kudeatu beharreko enpresa publikoaren konplexutasunaren arabera, taula honi jarraituz:
SOZIETATE MOTA | KONPLEXUTASUNAREN ARABERAKO OSAGARRIA | URTEKO OINARRIZKO LANSARI GORDINA, EUROTAN |
D | %0 | 56.688,78 |
C | %10 | 62.357,65 |
B | %30 | 73.695,41 |
A | %55 | 87.867,60 |
Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez sailkatuko dira sozietateak, motaren araber.
10. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren fundazio publikoetako zuzendariek urteko ordainsari hauek izanen dituzte 2019an, hamalau hilekotan banatuta:
–Miguel Servet Fundazioa: 56.646,88 euro.
–Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioa: 49.694,25 euro.
–Baluarte Fundazioa: 62.174,34 euro.
11. Nafarroako Gobernuko kide den inork, ez eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako goi kargudunek ere, ez dute pertsonalki dietarik jasoko ezein entitate publiko edo pribatutatik, administrazio kontseiluen nahiz kide anitzeko inolako organoren bileretara joatearen truke. Dietak jasotzen badituzte betetzen duten ordezkaritzaren karietara, horiek ordaintzen dituen sozietateak edo erakundeak dirua zuzenean sartuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan kasuko aurrekontu- edo sozietate-kontuan.
12. Nafarroako Gobernua osatzen duten kideen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen eta gainerako behin-behineko langileen ordainsariek 6. artikuluan xedatutakoaren aplikazioak kasua bada eragindako igoera bera izanen dute.
II. KAPITULUA. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak
10. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.
1. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan oro har duten igoera bera izanen dute.
2. Pentsio publikoen arloko araudi indardunari jarraituz, eguneraketa ez zaie aplikatuko jadanik aitortuta dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta, berek bakarrik nahiz haiei baturik kasua bada onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuen zenbatekoa, gainditu egiten badute pentsio publikoetarako ezartzen den urteko gehieneko zenbatekoa.
11. artikulua. Arauak, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubideari aplikatzekoak zaizkionak.
1. Funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea, artikulu honetan aipatzen dena, martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek ezarriko dute. Soldata erregulatzailea zehazteko, aintzakotzat hartuko dira foru lege horren eta hura betetzeko emandako behin-behineko ordainsari-erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handiagoak, geroko ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan adierazitako portzentajeen araberako igoerarekin. Salbuespena izanen da artikulu honek lan istripuagatik edo gaixotasun profesionalagatik eskuratutako pentsioei buruz xedatutakoa.
2. Aurreko apartatuan aipaturiko xedapenen ildotik, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki emandako zerbitzu-urteak bakarrik hartuko dira kontuan. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.
Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Nafarroako toki entitateen montepioetakoren bati atxikitako funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean daudela hiltzen badira edo erretiroa hartzen badute, pentsioaren zio den egintzarainoko atzeraeraginez zenbatuko dira aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aldi horiek ez badira gainjartzen aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin. Horren helburu bakarra izanen da zehaztea zein diren eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta kasuko pentsioa kalkulatzeko aplikatu behar den portzentajea edo kuota, kotizazio- edo zerbitzu-urteengatikoa.
Aurreko paragrafoan aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, kasua bada beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute. Salbuespen izanen dira SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzen duen kotizazioa duten aldiak, zenbatu eginen baitira horiek.
Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo Nafarroako toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.
3. Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren aplikazio-esparruaren barnean dauden funtzionario publikoek 2019. urtean sortutako erretiroak eta pentsioak finkatzeko, honako hau hartuko da kontuan:
a) Eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari-kontzeptuen zenbatekoak 2019. urteari dagozkionak izanen dira; hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako urteko igoerak aplikatzearen emaitza direnak.
Salbuespen gisa, lan istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako ezintasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripua edo gaixotasun profesionala dela-eta hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, hartzeko erregulatzailea osatuko dute erretiroa edo heriotza gertatu aurreko urtean kasuko funtzionarioak bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek.
b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari-sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenari jarraikiz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak aplikatzearen emaitza.
4. Funtzionarioek pentsio araubidearen finantzaketan parte hartuko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatzetik ateratzen den zenbatekoarekin, zenbateko horri ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezarritako pentsio-igoerako portzentajeak gehiturik.
5. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu foru legean aurreikusitako langileena, 2018. urterako ezarritakoa izanen da, zeina 14.850,36 eurokoa baita, baina pentsio publikoek urte horretan oro har izanen duten igoera aplikatuz 2019ra eguneratua.
70 urte betetzen dituztenetik aurrera, honakoei ere aitortuko zaie arestiko paragrafoan ezarritako gutxieneko pentsioaren baliokidea den zenbatekoa jasotzeko eskubidea: beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurretik zegoen eskubide pasiboen sisteman jarraituta, kasuko administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoko zerbitzualdi aitortua frogatzeagatik eguneratze-eskubiderik gabeko pentsioa sortu duten pertsonei.
6. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginarekin, gutxieneko alargun-pentsioaren zenbatekoa izanen da, urtean, ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako zenbateko gordina.
7. Artikulu honen 6. apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikatuz emandako umezurtz-pentsioei, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako edozeinen kargura, zein bere erregelamenduan xedatutakoaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako testua oinarri harturik.
Aurreko paragrafoan xedatutakotik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzekoa zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoerarengatik onartu zirenak izan ezik.
8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. apartatuan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak, bai eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak ere, aitortu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak bete egiten badira pentsioa sorrarazten duen pertsonaren heriotzaren egunean edo, kasua bada, alargun-pentsioaren jasotzaile den ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren heriotzaren egunean.
9. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.
10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusten ahalko dira, baldin eta onuradunaren adina 65 urte baino gutxiagokoa bada, dela egoera larriagotzeagatik dela hobetzeagatik, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:
a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta irekitzen ahalko da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.
b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera izanen du eragina pentsio berriak.
Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, eskubidea izanen du espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharko zukeenaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko, lau urtera arteko mugarekin.
c) Aurreko apartatuetan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioaren 1970eko apirilaren 17ko eta 1972ko azaroaren 24ko erabakietan ezarritako eraginak izanen ditu. Erabaki horiek indarra izaten jarraituko dute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.
III. KAPITULUA. Bestelako xedapenak
12. artikulua. Lanpostueraldaketa.
1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantillaren edo eman beharreko zerbitzuen berregituraketagatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, hutsik ez daudenak, bestelako lanpostu batzuetan eraldatzeko. Eginkizunen esleipen berria eta horren ondoriozko lekualdatzeak, maila beraren barnean, salbuespenez Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak berak zuzenean eginen ditu, sindikatuen ordezkariei entzun ondoren eta ukitutako langileen adostasunarekin.
2. Lanpostu horiek maila bereko bestelako lanpostuetan eraldatzerik ez badago, salbuespenez baimena ematen ahalko da beste maila bateko lanpostuei dagozkien eginkizunak esleitzeko, baldin eta ukitutako langileek horiek betetzeko lanbide-kualifikazioa eta gainerako baldintzak betetzen badituzte. Esleipen berri hori aldi baterako izanen da kasu guztietan, gehienez ere langilearen mailan atxiki edo eraldatzea posible izan arte, eta beti bermatuko da langileak jaso eginen dituela aurretik betetzen zuen lanpostuari zegozkion oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak.
13. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.
1. Nafarroako Gobernuak ekarpena eginen du Nafarroako toki entitateetako funtzionarioen pentsioak finantzatzeko, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorrekoak direnen kasuan; ekarpen hori banatuko da Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketagatik 2018ko ekitaldian sortutako kostuen ordainketari dagokionez udal bakoitzari esleitu zaion kuotaren araberako proportzioan.
2. Halaber, Nafarroako Gobernuak ekarpen bana eginen die Iruñeko, Tuterako eta Tafallako udalei, beraien montepioen kudeaketak 2018ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.
3. Aurreko apartatuetan ezarritako ekarpenen zenbatekoa izanen da Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatzearen emaitza.
III. TITULUA. Finantza eragiketak
I. KAPITULUA. Abalak eta maileguak ematea
14. artikulua. Abalak eta maileguak ematea .
1. Nafarroako Gobernuak abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko ditu, gehienez ere 43.000.000 euro eginen dutenak..
Aurreko paragrafoko mugaren barruan, Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematen zaio abalak eta birrabalak emateko, enpresei finantzaketa eskuratzea errazteko; horretarako, behar diren hitzarmenak izenpetzen ahalko ditu elkar bermatzeko sozietateekin eta finantza-entitateekin.
2. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek abalak edo antzeko beste berme batzuk ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak proposatuta, gehienez ere 30.000.000 euro eginen dutenak.
3. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 75.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen abalen edo gisako beste bermeen gehieneko arrisku bizia 62.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, berriz, gehieneko arrisku bizia 108.000.000 eurokoa izanen da.
4. Enpresa-entitate publikoek, fundazio publikoek eta sozietate publikoek gehienez ere 18.500.000 euroko maileguak ematen ahalko dituzte, Nafarroako Gobernuak aldez aurretik baimenduta eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta.
5. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 82. ter artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen maileguen gehieneko arrisku bizia 57.000.000 eurokoa izanen da. Enpresa-entitate publikoen, fundazio publikoen eta sozietate publikoen kasuan, gehieneko arrisku bizia 137.000.000 eurokoa izanen da.
6. Artikulu honetan ezarritako mugen kontaketatik kanpo daude Nafarroako Gobernuaren eta bere sozietate publikoen artean nahiz sozietate publiko desberdinek elkarren artean egindako eragiketak, bai maileguenak bai abalenak.
7. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak behar diren prozedurak ezarriko ditu, araudiak finantza zuhurtziaren printzipioari dagokionez ezartzen dituen mugak betetzen direla bermatzeko. Printzipio hori Aurrekontuaren Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehazturik dago.
II. KAPITULUA. Zorpetzea
15. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.
1. Zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, muga honekin: Europako Kontuen Sistemaren arabera (SEC 2010) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren azpisektorea osatzen duten entitateen 2019ko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2019ko urtarrilaren 1ekoa baino 21.576.303 euro handiagoa (aurreikusitako defizita, BPGaren %0,1, finantzatzeko).
2. Artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da baldin eta, hasiera batean aurreikusita ez bazegoen ere, aktibo finantzarioak eratzen badira, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badituzte; halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak hitzar litzaketen bestelako zorpetze-eragiketak egiteko, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.
3. Era berean, artikulu honen lehen apartatuan ezarritako muga gainditzen ahalko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako hitzarmen baten indarrez egin beharreko azpiegiturak finantzatzeari dagokion zenbatekoan.
4. Aurreko apartatuetan jasotako zorpetze-eragiketen jaulkipena eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa batean edo batzuetan gauzatzen ahalko dira, eta 2019ko ekitaldiaz harago ere iritsi ahalko dira.
5. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak zorpetze-estrategia egokituko du, baimendu beharreko gehieneko bolumenak errespeta ditzan Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako mugak.
6. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetean behin, aurreko apartatuetan aurreikusitako zorpetze-eragiketen jaulkipen edo formalizazio guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.
16. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.
1. Europako Kontuen Sistemaren irizpideen arabera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorekoak diren entitateek Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren baimena lortu beharko dute beren zorpetze-eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori izan gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.
Hiru hilabetean behin, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak zorpetze-eragiketa horietarako baimen guztien berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.
2. Aurreko apartatuko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak errespetatu eginen ditu Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan adostutako mugak.
3. Artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren entitateen arduradunak behartuta egonen dira informazioa ematera Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak eskatzen dien moduan eta epean, halatan bete daitezen Nafarroako Gobernuak eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasuna dela-eta adostutako konpromisoak.
4. Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean, 75. artikuluko 3. apartatuan eta 82.ter artikuluko 2. apartatuan xedatutakoarekin bat, baimena ematen zaio Nafarroako Garapen Sozietatea SLri 2019an mailegu eta/edo abal eragiketa berriak egiteko Parque de la Naturaleza de Navarra SArekin, 2.000.000 euroko gehieneko zenbatekora arte.
IV. TITULUA. Toki entitateak
17. artikulua. Ohiturazko elkarteen inbertsioetarako dirulaguntzak eta onurak.
Errege Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako batzarrek zilegi izanen dute Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako ekarpenak eta gainerako onurak jasotzea, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.
V. TITULUA. Aurrekontuen kudeaketa
18. artikulua. Aurreikusitako dirusarrera handiagoen bidez finantzatzen diren aurrekontualdaketak.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen II. tituluko I. kapituluko 2. atalean ezarritakoari jarraituz, hasieran aurreikusitakoak baino handiagoak diren diru-sarreren ondorioz kredituak handitzen dituzten aurrekontu-aldaketak onartzeko, diru-sarrerek gauzatuta egon beharko dute.
Salbuespen gisa, beste administrazio edo entitate publiko batzuek finantzatutako gastuak direnean, aurrekontuko gastuen egoera-orrian kredituak handitzen ahalko dira kasuko diru-sarrera gauzatuta egon gabe ere, baldin eta agiri bidez frogatzen bada funtsak jarri behar dituen entitatearen edo administrazioaren finantzaketa-konpromisoa, kasu hauetan:
a) Langileria-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direnean.
b) Laguntza pertsonaleko edo sozialeko prestazioak helburutzat dituzten aldizkako diru-laguntzei dagozkienean.
c) Finantzaketa diru-itzulketa baten bidez jasotzen duten programei dagozkienean. Egiazki izandako gastuek frogatuta egon beharko dute.
d) Beste kasu batzuetan; behar bezala frogatuta eta Nafarroako Gobernuak baimenduta egon beharko dute, eta aurrekontuen arloko departamentu eskudunak txostena egin beharko du aldez aurretik.
19. artikulua. Ordainsarien igoeraren ondoriozko aurrekontualdaketak.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak baimena eman dezake funts mugimenduak egiteko “Ordainsarien igoera” izeneko 020002-04100-1800-921402 partidaren kargura, 6., 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako ordainsari igoerak eragindako gastua zer partidatan egozten den, partida horiek finantzatzeko xedez.
20. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren, Arartekoaren eta Nafarroako Kontseiluaren aurrekontuzuzkidurak.
1. Nafarroako Parlamentuaren, Kontuen Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontu-zuzkidurak ordaintzeko aginduak irmoki eta aldizka eginen dira, bakoitzaren Mahaiak, lehendakariak edo Arartekoak eskatu ahala.
2. Nafarroako Kontseilua, haren independentzia organiko eta funtzionala ezertan ukitu gabe, Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren menpe egonen da.
Halaber, haren ekonomia- eta aurrekontu-jarduna Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dauden baldintza beretan.
Nafarroako Kontseiluarentzako transferentzia arruntak, oro har, hiruhilekoen hasieran eginen dira, salbu eta behar handiagoak justifikatzen badira.
Kapital transferentziak Kontseiluko lehendakariak eskatu ahala eginen dira, eskaera eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.
21. artikulua. Funts mugimenduak zorraren interesengatik.
Aurrekontuaren zuzendari nagusiak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen interes-ordainketarako partiden eta gaitu beharreko guztien artean, berdin delarik interes horiek zorrak, maileguek edo diruzaintzako eragiketek sortutakoak izatea.
22. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.
Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.
23. artikulua. Ikasliburuen finantzaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira ikasliburuak eta hezkuntzako materiala finantzatzeko partiden eta haien finantzaketa egokirako gaitu beharreko partiden artean. Funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak izanen du.
24. artikulua. Funts mugimenduak, unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamendugastuen eta ikastetxe publikoen hornikuntzagastuen artean.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu, “Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen funtzionamenduaren finantzaketa” izeneko 410000-41100-2290-322000 partidaren eta “Ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-41830-6059-325100 partidaren eta “Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen hornikuntza” izeneko 410001-42600-6059-325100 partidaren edo gaitu beharreko partiden artean, betiere ikastetxeen eskaeren ondorioz eginak badira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Dekretuaren 17. artikuluan jasotzen den aurreikuspena betetzeko (foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen funtzionamenduak sortzen dituen diru-sarreren eta gastuen araubidea ezarri zen).
25. artikulua. Eskolagarraioa eta jantokiak.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu eskola-garraiorako eta -jantokietarako partiden eta horiek modu egokian exekutatzeko gaitu beharreko partiden artean.
26. artikulua. Ikastetxeak eraikitzea.
Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak funts mugimenduak baimentzen ahalko ditu ikastetxeak, bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide heziketako ikastetxeak eraikitzeko partiden eta horretarako gaitu beharreko partiden artean.
27. artikulua. UHUNUrrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuzuzkidura.
UHUNen Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiruhilekoen hasieran eginen dira.
28. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.
1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru kopurua bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2019. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.
Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, irakaskuntza itunduaren sektorearekin negoziatu ondoren eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta ratioak eta artikulu honen bosgarren apartatuan finkatutako zenbatekoa aldatzeko, bai eta aldaketaren eraginkortasun eguna ezartzeko eta harekin lotutako funts mugimenduak egiteko ere.
Irakaskuntzako langileen ordainsariei buruz bigarren xedapen gehigarrian jasotako aurreikuspenek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra, zein ere den Irakaskuntza Pribatuaren Talde Hitzarmenak izenpetzen direneko data. Administrazioak konturako ordainketak onartzen ahalko ditu, ugazaben erakunde guztiek bat etorrita espresuki horrela eskatu eta sindikatuek esaten dutena entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek eragina 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dutela joko da.
Modulutik “bestelako gastuetarako” eta, hala balitz, langile osagarrietarako den osagaiak, bigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.
Administrazioak, ordainketa eskuordetuaren bidez, zuzenean ordainduko ditu irakasleen soldatetarako adierazita dauden zenbatekoak, karga sozialak barne, irakasleen eta kasuko ikastetxeko titularraren arteko lan harremana zein den ere.
“Bestelako gastuetarako” zenbatekoak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturte bakoitzaren amaieran justifikatu beharko dute aplikatu direla.
“Gastu aldakorrak” osatzen dituzten zenbatekoen banaketa eginen da itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera.
2. Gaur egun Nafarroan ez direnez irakasten berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz zehaztuko ditu 2019-2020 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa zikloetako, oinarrizko lanbide heziketako eta lanbide lantegietako modulu ekonomikoak, eta behin-behinekoz aldatzen ahalko ditu aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak, 2019-2020 ikasturtearen hasierarako eraginez, haien ezarpena zein den ikusita.
3. Derrigorrezko bigarren hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, batxilergoa, goi mailako edo erdi mailako heziketa zikloak, oinarrizko lanbide heziketa eta lanbide lantegiak ezarri dituzten ikastetxe itunduei finantzaketa emanen zaie Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza-, psikopedagogia- eta lanbide-orientazioko zerbitzu espezializatuetarako. Finantzaketa hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanaldirako finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.
4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, derrigorrezkoa ez den mailarako -goi mailako heziketa zikloetarako- izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, arauturiko irakaskuntzaren kontzeptu gisa soilik, hau izanen da ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa: 36 euro ikasle eta hileko, hamar hilabetez, 2019ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta 2019ko irailaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra arte; horretatik kanpo daude lantokietako lanbide heziketakoa baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2019-2020 ikasturteko lantokietako lanbide heziketak irauten duen hiru hilean.
On line egiten diren goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; beraz, goi mailako online heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitzen zaizkion funts publikoetatik lorturiko finantzaketaren osagarri gisa, ikasleengandik jaso beharreko zenbatekoa, araututako irakaskuntzaren kontzeptuan soilik, hau izanen da: 11,01 euro hileko eta ikasleko, hamar hilabetez, 2019ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte; horretatik kanpo daude lantokietako lanbide heziketakoa baizik ez den kurtso batean matrikulatuta dauden ikasleak. Azken horiek 9,90 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2019-2020 ikasturteko lantokietako lanbide heziketak irauten duen hiru hilean.
Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuraturiko finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko “bestelako gastuak” deitutako kapitulurako eta, beraz, Administrazioak “bestelako gastuak” delako atalaren zenbatekoa osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.
5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, finantzaketaren beharra dago. Hori dela eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola-unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen bosgarren xedapen gehigarrian finkatutakoak), lantokietako heziketa soileko unitateek izan ezik, “bestelako gastuak” kontzeptuan 771,51 euroko kopurua daukate urtean (514,34 euro goi mailako online heziketa zikloetan) zuzendaritzako eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori zuzendaritza-osagarriaz gain, zeinak “gastu aldakorrak” izeneko atalean baitirau.
6. Haur Hezkuntzako eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikastetxe itunduek, hezkuntza premia bereziak dituzten edo gizarte edo kultur egoera ahulean dauden ikasleak artatzen dituztenean, bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horiei arreta emateko laguntza-irakasleak, logopedia zerbitzuak, eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.
Baliabide horien esleipena eginen da behar diren txosten teknikoak izanda, Hezkuntza Departamentuak deialdi publikoa onetsi ondoren.
29. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen ordainsariak.
1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskola-jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emandako maiatzaren 11ko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakasleek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan emandako egun bakoitzeko:
BAZKALTIAR KOPURUA | JANTOKIKO ARDURADUNA | ADMINISTRATZAILEA | ZAINTZAILE BAKOITZEKO |
0-80 | 16,63 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
81-160 | 18,58 euro | 14,71 euro | 16,63 euro |
161-240 | 19,92 euro | 16,48 euro | 16,63 euro |
+240 | 20,61 euro | 18,88 euro | 16,63 euro |
2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, pertsona berak beteko ditu jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.
30. artikulua. Irakasleei prestakuntza ikastaroak emateagatiko ordainsariak.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean jasotakoetan, dela zuzenean Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek antolatutakoetan, ordainsaria jasotzen ahalko dute, betiere jarduera hori beren lanalditik kanpora egiten badute. Aipaturiko ordainsariak honakoak izanen dira:
–Prestakuntza presentziala:
a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 59,25 euro ordainduko dira, gehienez.
a.2. Konferentzia bakoitzeko, halakotzat ulerturik aditu batek zientzia, teknologia edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, gutxienez 90 minutuko iraupenekoa, 361,76 euro ordainduko dira gehienez.
–Urrutiko prestakuntza:
b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.049,11 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 98,35 euroko ordainsaria jasoko du tutore bakoitzeko, bosgarren tutoretik aurrera.
b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 46,99 euroko ordaina emanen da, gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko
2. Aurreko apartatuan adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten irakasleei.
31. artikulua. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ordainsariak eta osagarriak.
1. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan beren irakastordu guztiak ematen dituzten Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoa Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoko funtzionarioek jasotzen duten bera izanen da.
2. Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleek beren ordutegiaren parte bat Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan ematen badute, zentro horretan emandako lanaldi-portzentajearen proportzioan jasoko dute Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunei esleitutako irakaskuntzako osagarri berariazkoaren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoari esleitutakoaren artean dagoen aldea.
32. artikulua. Kilometroengatiko diruordaina, prestakuntza jardueretara joandako irakasleentzat.
Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez deitutako prestakuntza jardueretara hezkuntza administrazioak espresuki aginduta joandako irakasleek eskubidea izanen dute kilometroengatiko diru-ordaina jasotzeko, baldin eta eskubide hori espresuki aipatuta agertzen bada kasuko ebazpenean.
33. artikulua. Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.
1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatuak izan ondoren, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailari dagokion oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak; halaber, antzinatasun saria eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko administrazio-kontratudunentzat orokortasunez ezartzen den beste edozein ordainsari.
2. Hautatutako izangaiek, jadanik karrerako irakasle funtzionario izanik praktikaldia egitera doazenek, honako ordainsarien artean aukeratu beharko dute, praktikaldia egiten duten kurtsoan zehar jasotzeko:
a) Praktikaldiko funtzionario izendatuak izan direneko mailari dagokion oinarrizko soldata eta betetzen duten lanpostuaren ordainsari osagarriak; halaber, antzinatasun saria, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko administrazio-kontratudunentzat orokortasunez ezartzen den beste edozein ordainsari ere.
b) Lanpostu berdina eta antzinatasun bera izanda karrerako irakasle funtzionario batek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan osotara jasotzen dituen ordainsariak.
34. artikulua. Irakaskuntzako zenbait lanposturen ordainsari osagarrien aldaketa.
Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio maisu-maistren kidegoko funtzionarioen irakaskuntzako osagarri berariazkoaren esleipena aldatzeko, Bigarren Hezkuntzan aniztasunari erantzuteko eginkizunak bete ditzaketen espezialitateetan, baldin eta aurretiaz azterketa bat egiten bada jakiteko zenbat diren ikastetxeetan lanpostu horiek, eta nolakoak, eta, betiere, azterketa horrek guztizko gastua handitzerik ekartzen ez badu.
35. artikulua. Ikerkuntzaren sustapena.
Osasun zientzietan Osasun Departamentuak sustatzen dituen ikerketa-proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea, Diru-laguntzei buruzkoa, salbu eta aurrerakinei dagokienez, zeinak arau horretan ezarritakoaren arabera antolatuko baitira.
36. artikulua. Organotransplanteen sustapena.
Ospitaleek organo-transplanteak sustatzeko jasotzen duten diru kopuru helburuduna ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan nahiz ondasun inbentariagarrietako gastuetan erabiltzen ahalko da, jasotako diru horren helburuarekin zerikusia baldin badute betiere.
37. artikulua. Gehikuntza izan dezaketen kredituen kudeaketa OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak baimena ematen ahalko du funts mugimenduak egin daitezen 54. programa multzoko aurrekontu-partiden eta gaitu beharreko partiden artean, baldin eta lehenbizikoek gehikuntza izan badezakete foru lege honen 5. artikuluko 4. apartatuko a) eta i) letretan adierazitakoaren arabera.
38. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.
Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontuko 810012-81500-4819-494108 partida, “Sindikatuentzako transferentziak, haien ordezkaritasunaren arabera” izenekoa, haien guztien artean banatuko da bakoitzak Foru Komunitatean duen ordezkaritzaren arabera, kontuan harturik 2015eko urtarrilaren 1etik 2018ko abenduaren 31ra bitarteko epean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak. Ordezkaritza-agintea indardun izan beharko dute azken data horretan, hala xedatuta baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren ekainaren 16ko 26E/2017 Foru Aginduan, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroan lortu duten ordezkari kopuruaren arabera sindikatuei beren jarduera arruntak gauzatzeko ematen zaien diru-laguntzaren araubidea, bai eta urteko deialdian ere.
810012-81500-4819-494103 partida, “Sindikatuen hauteskunde prozesuaren jarraipenerako batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa” izenekoa, urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan bakoitzak duen ordezkari kopuruaren proportzioan.
810012-81500-4819-494114 partida, “Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL” izenekoa, ANEL-Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartearen azpiegitura- eta mantentze-gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko daukan xedea bete ahal izan dezan.
810012-81500-4819-494118 partida, “Laneko arriskuen prebentziorako jarduketak. Sektorearteko akordioa sinatu duten entitateak” izenekoa, akordioa sinatu duten gizarte-eragileen artean banatuko da, laneko arriskuen prebentzioaz bertan ezartzen diren jarduketetan duten parte-hartzearen proportzioan.
810012-81500-4819-494113 partida, “Enpresaburuen erakundeentzako transferentzia, haien ordezkaritasunaren arabera. CEN” izenekoa, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioaren azpiegitura- eta funtzionamendu-gastuak ordaintzeko izanen da, bere funtsezko helburuak, erakundearen estatutuen 4. artikuluan jasotakoak, bete ahal izan ditzan.
810012-81500-4819-494111 partida, “Gizarte- eta enpresa-eragileentzako transferentzia, haien parte-hartzearen araberakoa” izenekoa, gizarte- eta enpresa-eragileen parte-hartze instituzionala sustatzeko izanen da, hala ezarrita baitago Garapen Ekonomikorako kontseilariaren azaroaren 3ko 222/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez arautzen baitira erakunde sindikalek eta enpresaburuen erakundeek beren parte-hartzeagatik jasoko dituzten konpentsazioak.
950002-96200-4819-242106 partida, “Prestakuntza-premiak ikertu eta planifikatzeko jardueretan parte hartzeagatiko konpentsazioa” izenekoa, banatuko da Lan arloan enplegurako lanbide heziketako sistema arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legean aurreikusitakoari jarraikiz.
39. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kargura.
1. Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du urte anitzeko gastu konpromisoak hartzeko baimena ematea, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenez gain, kasu hauetan:
a) Etxebizitza babestuen sustatzaileei, eskuratzaileei, erabiltzaileei eta esleipen-hartzaileei diru-laguntzak emateko, eta etxebizitzak birgaitzeko, baldin eta ez badira gainditzen aurreko ekitaldian helburu horretarako ezarritako zenbatekoak.
b) Ondasun higiezinen errentamendua egiteko.
c) Esparru-akordioak edo -kontratuak egiteko, kontratazio publikoari buruzko araudiaren arabera indarraldi luzeagoa izan dezaketenak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak urte anitzeko gastuetarako ezartzen duena baino.
d) Europar Batasunak eta/edo Estatuko Administrazio Orokorrak kofinantzatzen dituzten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei aurre egiteko ere, hiru urtetik goitiko plangintza behar badute.
e) Hobari gisako laguntzak emateko, enpresek, I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko asmoz, hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetarako.
f) Telekomunikazioetako edo informatikako sareekin edo azpiegiturekin zerikusia duten zerbitzuak kontratatu edo enkargatzeko.
g) Otsailaren 26ko 196/2010 Errege Dekretuak ezarritako diru-laguntzak emateko. Dekretu horren bidez, enplegua erregulatzeko 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 espedienteek ukitutako langileak laneratzen laguntzeko eta haientzako laguntza bereziak ezartzeko neurriak hartu ziren.
h) Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak direnak, hezkuntza itunak berritzeari dagokionez.
i) Toki entitateei diru-laguntzak emateko, udal hirigintza-planak egin edo berrikus ditzaten.
2. Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du bekak eta laguntzak ematea eta eskola-garraioa eta eskola-jantokien zerbitzua kontratatzea, bai eta ikastetxeak, bigarren hezkuntzako institutuak eta lanbide heziketako ikastetxeak eraikitzeko espedienteak izapidetzea ere, xede horrekin hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, betiere konpromiso horiek aurrekontu-ekitaldia ez den urte-aldi bati badagozkio, ikasturteko beharrei erantzunez.
40. artikulua. Virgen de las Cuevas Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatearekiko hitzarmena, ureztatze azpiegituretarakoa.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak gastu-konpromisoak hartu ahalko ditu 2020ko ekitaldiaren kargura, behar den zenbatekoarekin eta gehienez ere 350.000 eurokoak, Virgen de las Cuevas Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatearen eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren artean sinaturiko hitzarmenen ondoriozko betebeharrei erantzuteko, aurrekontuko “Virgen de las Cuevas Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatearekiko hitzarmena, ureztatze azpiegituretarakoa” 720000 71510 7700 414103 partidaren kargura.
41. artikulua. Tuterako Udalarekiko hitzarmena, kirol inbertsioetarakoa.
Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak urte anitzeko gastu konpromisoak hartu ahalko ditu “Tuterako Udalarekiko hitzarmena, Tuteran kiroldegi berri bat izatekoa” izeneko partidaren kargura.
42. artikulua. Kreditua sortzea dirusarreren bidez.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 46. artikuluan ezarritakoa galarazi gabe, “Ondarearen kudeaketa” izeneko 111. programako lursailen eta ondasun higigarri nahiz higiezinen salmentak sortutako diru-sarrerek kreditua sortzen ahalko dute “Lursailak eta natur ondasunak” izeneko 111002-11300-6002-923100 gastu partidan.
43. artikulua. PFEZaren %0,7ko Funtseko kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira PFEZaren %0,7ko Funtsari dagozkion partiden artean, baita gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortu ere.
Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.
44. artikulua. Gizarteratzeprestazioetarako kredituen kudeaketa.
Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts mugimenduak egiten ahalko ditu “Gizarteratzerako laguntza bereziak “ izeneko 900002-91100-4809-231502 partidaren eta “Gizarte larrialdietako laguntzak” izeneko 900003-91600-4609-231503 partidaren eta gaitu beharrekoen artean.
45. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak mendekotasunaren, desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren arretarako bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.
Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts mugimenduak egiten ahalko ditu partida hauen eta helburu beretarako gaitu beharrekoen artean:
a) 920005-93100-2600-231B04 partida, “Zaharrentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.
b) 920005-93100-2600-231B05 partida, “Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.
c) 920005-93100-2600-231B06 partida, “Gaixo mentalentzako zentroen kudeaketa” izenekoa.
d) 920004-93200-4809-231B00 partida, “Zerbitzuari lotutako laguntzak” izenekoa.
e) 920004-93200-4809-231B02 partida, “Zerbitzu pertsonalei arreta emateko laguntzak” izenekoa.
46. artikulua. Gizarte Zerbitzuen Zorroak haurrei eta nerabeei arreta emateko bermatzen dituen prestazioetarako kredituen kudeaketa.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak funts mugimenduak egiten ahalko ditu 920008 proiektuko partiden eta gaitu beharreko partiden artean, baldin eta lehenbizikoek gehikuntza izan badezakete foru lege honen 5. artikuluko 7. apartatuan adierazitakoaren arabera.
47. artikulua. ERSISI proiekturako kredituen kudeaketa.
Eskubide Sozialetako Departamentuko titularrak funts mugimenduak egiten ahalko ditu ERSISI proiektuko partiden artean, eta gastuak hobeki egokitzeko beharrezkoak diren partidak ere sortzen ahalko dira.
48. artikulua. Errenta bermatua jasotzen duten pertsonen kontrataziorako kredituen kudeaketa.
Eskubide Sozialetako Departamentuko kontseilariak funts mugimenduak egiten ahalko ditu “Errenta bermatua” izeneko 900002-91100-4809-231500 partidaren eta “Errenta bermatua jasotzen dutenak kontratatzeko pizgarriak” izeneko 950001-96100-4709-241204 partidaren eta gaitu beharrekoen artean.
49. artikulua. Nafarroako Landa Garapenerako 20142020 Programa finantzatzeko kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa finantzatzeko aurrekontu-partiden eta haien exekuzio egokirako gaitu beharreko partiden artean.
Ukitutako partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.
50. artikulua. Kreditugehikuntzak, Foru Komunitateko zergadunek gizarteintereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7a arautzen duen ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legeari dagozkion gastukonpromiso betegabeengatik.
Foru Komunitateko zergadunek gizarte-intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %0,7a arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legetik datozen kredituak, hurrengo ekitaldira igarotzen direnean Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren babesean, atxikitako diruzaintzako gerakintzat hartuko dira.
51. artikulua. Hondakinen Funtseko kredituen kudeaketa.
Funts mugimenduak egiten ahalko dira Hondakinen Funtsari dagozkion partiden artean, eta gastuaren kudeaketa hobea izateko beharrezkoak direnak sortzen ahalko dira.
Partidak zer departamenturi dagozkion, haren titularrak izanen du funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena. Departamentu bati baino gehiagori badagokie, eskumena Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena izanen da, ukitutako departamentuek aldez aurretik adostasuna emanik.
VI. TITULUA. Kontratazioa
52. artikulua. Garraioaren arloko eskudantziak.
Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik, betiere.
53. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek zilegi izanen dute hornitzaileei hamabost egunean behin eskaintzak eskatuz erostea produktu freskoak, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe.
2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak produktu freskoak erosten ahalko ditu bere mendeko zentroetarako, hornitzaileei eskaintzak eskatuz bi, hiru edo lau hilean behin, urte osorako esleipen batera jo beharrik gabe.
54. artikulua. Nekazaritzako estatistikalanetan laguntzeagatiko kalteordainak.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak kalte-ordainak ematen ahalko dizkie nekazaritzaren arloko estatistikan laguntzen duten pertsonei, laguntza horrek sortzen dizkien gastuengatik. Kalte-ordainek gehieneko diru-muga hauek izanen dituzte (eurotan, urtero):
Urte osoko labore-azalerak | 75 |
Urte osoko labore-ekoizpenak | 75 |
Abeltzaintzako beste ekoizpen batzuen ebaluazioa | 250 |
Lurraren prezioak | 1. 300 |
Landa errentamenduen kanonak | 350 |
Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteko prezioak | 1. 750 |
Nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioak | 1. 100 |
Nekazariek eta abeltzainek ordaindutako prezioak | 600 |
Munta gutxiko produktuen prezioak | 300 |
Nekazaritzako soldatak | 200 |
Kontu makroekonomikoak | 200 |
Meteorologia-Osoa | 1. 325 |
Meteorologia-Erdizka | 1. 175 |
Meteorologia-Termoplubiometrikoa, elurrari buruzko informazioarekin | 980 |
Meteorologia-Termoplubiometrikoa | 750 |
Meteorologia-Plubiometrikoa | 665 |
Meteorologia-Erdizka, elurrari buruzko informazioarekin | 1. 405 |
55. artikulua. Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuak erostea, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoak.
Osasun Departamenturako eta haren erakunde autonomoetarako ondasun eta zerbitzuen erosketa, informazio sistemen eta zerbitzu eta aplikazio informatikoen arlokoena, Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako Departamentuko Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak eginen du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren partiden kargura finantzatuta.
56. artikulua. Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (FEAGA) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (FEADER) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratua.
Europako Batzordeak 2014ko martxoaren 11n emandako 907/2014 (EB) Erregelamendu delegatuaren bidez osatu zen Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, erakunde ordaintzaileei eta beste organo batzuei, finantza kudeaketari, kontuen likidazioari, bermeei eta euroaren erabilerari dagokionez; hori horrela, bermatze aldera betetzen direla erregelamendu delegatu horrek Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez ezartzen dituen betebeharrak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak laguntza kontratuak egiten ahalko ditu, kontrolatu eta egiaztatze aldera Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri gisa hartzen diren egitateak, edo laguntze aldera Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen eginkizunak betetzen. Era berean, eginkizun horiek betetzeko mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei.
Lehen .–Toki entitateen partehartze funtsaren tratamendua.
1. Nafarroako Parlamentuak onesten dituen kredituak, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen dutenak kapital transferentzien arloan, baldin eta aurrekontu-erabilerarik gabe gelditzen badira ekitaldi-itxieran, jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak, bai eta Toki Inbertsioen Planaren araudia aplikatuz itzultzen diren kopuruak ere, funts horri atxikitako diruzaintza-gerakintzat hartuko dira. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu-kredituarekin batera esleitzen ahalko da, aurrekontuaren exekuzio mailaren arabera eta diru-sarreren aurreikuspenek horretarako bidea ematen badute, toki entitateei planean sartutako obrak egiteagatik ematen zaizkien diru-laguntzak finantzatzeko.
2. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko titularrak funts mugimenduak egiten ahalko ditu Toki Inbertsioen Planeko partiden artean, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direnean. Era berean, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren partidetan sartutako kredituen artean ere funts mugimenduak egiten ahalko dira, kapital transferentzien arloan, hala inbertsio plan bereko aurrekontu-partiden artean, nola plan desberdinetako partiden artean.
3. 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren ekarpenen banaketari dagokionez, aldi horretarako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legearen 4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, zuzkidurak Inbertsioen Programen, Toki Programazioaren eta Libreki Erabaki Beharrekoen ataleko kontzeptu desberdinen artean banatuko dira.
4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko du Toki Inbertsioen Planeko kredituen artetik plan zuzentzaileetako azterlan eta proiektuak finantzatzeko diren kredituak kudeatzeko lana, dela ente instrumental bati enkargua emanez, dela kontratu publikoei buruzko foru legeriaren araberako kontratazio baten bidez, horren barne delarik haiek garatu eta gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotura duten edonolako gastuak. Edozein kasutan, ulertuko da Gastuen Aurrekontuan kudeaketa horretarako aitortzen diren betebeharrak Toki Inbertsioen Planaren gastu berekia direla.
5. 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitako finantzaketa ez duten hiri zeharbideen urbanizazio proiektuen kostuaren kasuan, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak finantzatu beharko lukeen kostu-zatia plan horren kredituen kargura ordainduko da, kasuan kasuko fakturak aurkeztu ondoren.
Bigarren .–Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.
Ikastetxe itunduetako hezkuntza-maila eta -modalitate desberdinetan, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak kontzeptu hauetan daude banatuta: “Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne”, unitate itundu bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta, “Gastu aldakorrak” eta “Bestelako gastuak”, kontzeptu bakoitzak modulu osoarekiko egiten duen portzentajea adierazita, I. eranskinean jasotakoak izanen dira.
“Irakasleen soldatak, gizarte-kargak barne” kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta haien gizarte-kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.
“Gastu aldakorrak” kontzeptuan biltzen dira, irakasleen antzinatasunaren kostuaz eta horrek Gizarte Segurantzan duen eraginaz gain, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritza-osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.
Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, zeina irakaslez irakasle banatuko baita ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren inguruabarren arabera.
Hirugarren .–Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuen salmenta.
Ikasliburuen doakotasunerako programako liburuak saltzen ahalko dira, bakar-bakarrik, liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan.
Laugarren .–Irakasleen irakastordukopurua zehaztea.
Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.
Bosgarren .–Ikastetxe publiko berriak.
Hezkuntza Departamentuak zilegi izanen du ikastetxe publiko baten sorrera baino lau hilabete lehenagorainoko aurrerapenez irakaskuntzako zuzendaritza-karguak izendatzea, zeinek erregelamendu organikoetan ezarrita dauden eginkizunak beteko baitituzte.
Seigarren .–Lanbide karrerako maila aitortua aplikatzea Osasun Sistema Nazionaletik etorritako langileei.
Osasun Departamentuan eta haren erakunde autonomoetan lanpostu finkoa lortzen duten fakultatiboei Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie, espezialitate, lanbide kategoria edo titulazio-talde berari dagozkionak. Gradu horien ordainsariak apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legean ezarritakoaren arabera ordainduko dira. Foru lege horren bidez arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langile fakultatiboen lanbide karrerako sistema eta hori garatzeko araudia.
Osasun Sistema Nazionaleko beste zerbitzu batzuetatik iritsitako langileei, Osasun Departamentuko erakunde autonomoetan lanpostu bat zerbitzu eginkizunetan betetzen badute, Osasun Sistema Nazionaleko beste osasun zerbitzu batean egiaztatutako karrera-graduak aitortzen zaizkie. Gradu horien ordainsariak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun-langileen lanbide karrerako araudian ezarritakoaren arabera ordainduko dira.
Zazpigarren .–Arazoak dituzten enpresei zorrak geroratzeko baldintza bereziak.
Zuzendaritza nagusi eskudunak proposaturik, Nafarroako Gobernuak zilegi izanen du Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren irailaren 3ko 397/2012 Foru Aginduak arazoak dituzten enpresentzat ezarritako laguntza-araubideari atxikitako enpresei zorren zatikapen eta geroratzearen gaineko baldintza bereziak jartzea Nafarroako Foru Komunitatearekin dituzten zorrei dagokienez, enpresa bere bitartekoak erabiliz bideragarria izateko beharrezkoak diren amortizazio-epe eta -sistemari buruzkoak. Halakoetan, aplikatuko den interes-tasa ez da izanen legezko interes indardunaren ehuneko 50 baino gehiagokoa. Gainerako baldintzei dagokienez, zorrak zatikatzeko eta geroratzeko oro har ezarritakoak izanen dira.
Zortzigarren .–Gizarte eskubideen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak ordaindutako aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzul daitezen ezarriko du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoek eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada; eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.
Bederatzigarren .–Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak.
547001-52300-4609-312200 proiektuko aurrekontu-partidan, “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izenekoan, Nafarroako udalen jabetzakoak diren herrietako kontsultategien eta kontsultategi osagarrien funtzionamendurako den horretan, dagoen zenbatekoa banatzeko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kudeatzaileak urtero onesten dituen gehieneko zenbatekoak eta moduluak hartuko dira kontuan, eta ez zaio aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.
Edozein kasutan, kontsultategi mota eta azalera hartuko dira kontuan modulu horietan.
Toki-kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua arduratuko da, kasua bada.
Hamargarren .–Transferentzien Batzordea.
Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuaren bidez eratutako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan tokia izanen dute propio eskatu duten edo eskatuko duten parlamentu-talde guztiek. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienek aldeko botoa ematea beharrezkoa izanen da, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.
Hamaikagarren .–Suhiltzaileen kidegoko funtzionarioak, Montepioen sistemari atxikita daudenak. Koefiziente murriztailea.
Montepioen sistemari atxikita egonik suhiltzaile gisa zerbitzuak ematen dituzten funtzionarioei erretiro adinaren koefiziente murriztailea aplikatuko zaie, Gizarte Segurantzaren esparruan indarra duen araudian aurreikusitako moduan, baldin eta foru lege honek indarra hartu aurretik aukeratu ez badute hura ez aplikatzea.
Hamabigarren .–Nafarroako Administrazio Publikoek deitutako hautapen prozesuei buruzko xedapenak.
1. Nafarroako Administrazio Publikoei ahalmena ematen zaie Administrazioan sartzeko edo bertako lanpostuak betetzeko hautapen prozesuen deialdietako eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoen bidez aurkez daitezela eskatzeko.
2. Aurreko apartatuan aipatutako hautapen prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epeak, egunetan adierazitakoak, egun naturalekoak direla ulertuko da beti.
Hamahirugarren .–Eskubide pasiboen gaineko aukerarako epe berria Nafarroako Administrazio Publikoen funtzionarioentzat.
1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek, jardunean edo altaren pareko egoeran daudenek eta, bere garaian, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean aurreikusitako eskubide pasiboen sistema baino lehenagokoan jarraitzea aukeratu zutenek, aipatutako martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean aurreikusten den eskubide pasiboen sistema berria aplikatzea aukeratu dezakete, horretarako idazki bat aurkeztuz Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita bi hilabeteko apean.
2. Nafarroako Administrazio Publikoek erregularizatu eginen dituzte martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean araututako eskubide pasiboen sistemaren aplikazio esparruan sartzen diren funtzionarioek kasuan kasuko montepioari egindako kotizazioak, banakako likidazioa eginez, dagozkion interesak barne, 2003ko apirilaren 1etik aurrerako eraginarekin.
Hamalaugarren .–Aldi baterako kontratupeko medikuen eta fakultatibo espezialisten esklusibotasun araubidea.
2019an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia ezartzen duen 11/1992 Foru Legeko A.1 eta A.2.5 estamentuetako langileen aldi baterako kontratazio berriak dedikazio esklusiboaren araubidean eginen dira. Profesional kontratatuari aukera emanen zaio dedikazio ez-esklusiboko araubidea hautatzeko, eta bere kontratazioaren lehen egunetik egin ahalko du hori. Salbuespeneko neurri hori aplikatuko da betetzen zailak diren espezialitate eta lanpostuetan; zerbitzuak hori justifikatzen duen txostena egin beharko du aldez aurretik, eta kontratuek urtebete baino gutxiagoko iraupena izan beharko dute.
Hamabosgarren .–Gizarteentitateekiko itunen finantzaketa.
“Ondotik aipatzen diren 2019ko ekitaldirako partida izendunetako kredituen bidez finantzatzen ahalko dira Osasunaren eta Gizarte Zerbitzuen arloetako Itun Sozialak arautzen dituen azaroaren 16ko 13/2017 Foru Legearen 5.1 artikuluaren arabera esleitzen diren itunak, baldin eta onuraduna eta esleipen-hartzailea bera badira:
–920005 93100 4609 231B00 Leitzako Udalarekiko hitzarmena, Okile lanerako ikastegirako.
–920005 93100 4709 231B00 Tasubinsarekiko hitzarmena, desgaitasuna duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako.
–920005 93100 4709 231B02 Elkarkiderekiko hitzarmena, gaixotasun mentala duten pertsonentzat dauden lanerako ikastegietarako.
–920005 93100 4819 231B02 Itxaropenaren telefonoarentzako diru-laguntza, krisian lagun egitea.
–920005 93100 4819 231B04 GIBa eta gisako gaixotasunak dituzten euskarri sozialik gabeko gaixoentzako zentroetarako diru-laguntzak, Zoe Etxea.
–920005 93100 4819 231B05 FANErekiko hitzarmena, garuneko perlesia eta antzeko gaixotasunak dituzten pertsonentzako lanerako ikastegietarako.
–920005 93100 4819 231B06 El Molinorekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako.
–920005 93100 4819 231B07 Gure Sustraiak-ekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako.
–920005 93100 4819 231B13 Irisgarritasun osorako hitzarmena Eunaterekin.
–920005 93100 4819 231B19 CERMINekiko hitzarmena. Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko programa.
–920005 93100 4819 231B21 ASORNArentzako diru-laguntza, pertsona gorren irisgarritasuna sustatzeko.
–920005 93100 4819 231B38 Fundación Tutelar de Navarra-rekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonen tutoretza kudeatzeko.
–920005 93100 4819 231B39 Down Sindromea Elkartearekiko hitzarmena, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako lanerako ikastegirako”.
Hamaseigarren .–Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskinari buruzko xedapena
“Ahalmena ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskina aldatzeko; eranskin hori Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko inbertsio finantzarioki jasangarriei buruzkoa da”. Aldaketa horiek ez dute inola ere ekarriko foru lege aipatuan ezarritako zenbateko globala gehitzerik”.
Hamazazpigarren .–Presako neurriak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arlokoak.
Orokortasunez luzatzen dira, 2019rako, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1. artikuluan aurreikusiak.
Erretiroa hartzeko gehieneko adinari dagokionez aurreko paragrafoan aipatutako 1. artikulua funtzionario guztiei aplikatuko zaie, funtzionarioa atxikita dagoen gizarte-aurreikuspeneko sistema zein den ere, barne harturik Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemari atxikiak, bai eta araubide horri atxikiak ere.
Hala ere, eta salbuespen gisa, Osasun Departamentuak zilegi izanen du bere zenbait langileren zerbitzu aktiboa 2019. urtean zehar luzatzea zerbitzuaren premiengatik eta profesionalik ezarengatik; betiere, arrazoi horiek behar bezala justifikatu beharko dira. Halatan, zilegi izanen da zerbitzu aktiboaren luzapena baimendu dakien, Gizarte Segurantzak xedaturiko nahitaezko erretirorako adinera iritsi ondoren, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko 11/1992 Foru Lege Arau-emaileko A.1 eta A.2.5. estamentuetako profesional fakultatiboei, bai eta estamentu horietakoak izanik zerbitzuburu edo laguntza-ataleko buruaren eginkizunak betetzen ari diren profesionalei ere, baldin eta, betiere, norbere espezialitateko kontratazio-zerrenda irekita badago. Luzapena baimentze aldera inguruabar hori egiaztatzeko momentua izanen da nahitaezko erretirorako aurreikusita dagoen data iritsi baino hilabete lehenago.
Luzapena urtebeterako eginen da, eta luzagarria izanen da baimen-ematearen baldintzei eutsiz gero, interesdunak horretarako eskaera aurretiaz eginik eta hirurogeita hamar urteko adina mugatzat harturik.
Lehenbizikoa .–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legea aldatzea.
Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen honako artikulu hauek honela geldituko dira idatzita:
1. 38. artikulua aldatzen da.
“38. artikulua. Kredituen berezitasuna.
1. Gastuetarako kredituak Aurrekontuei buruzko Foru Legean edo foru lege honen arabera onetsi diren aldaketetan zer helburu espezifikotarako baimenduak izan diren, helburu horretarako bakarrik erabiliko dira.
2. Programa bakoitzaren barrenean, kreditu baimenduak mugatzaile eta lotesleak dira kontzeptu mailan. Hala ere, langile gastuetarako kredituak lotesleak dira artikulu mailan, eta ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntetarakoak, berriz, kapitulu mailan.
Aurrekotik salbuetsirik daude honako kredituak:
a) Foru lege honen 47. artikuluan ezarritakoaren arabera zabalgarri gisa deklaratu direnak.
b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan aurreikusitako diru-laguntza izendunak ezartzen dituztenak.
c) Ekitaldian zehar onartzen diren kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak.
d) Txertaketa bidezko gehikuntza izan duten kredituak.
e) Aurrekontu-zuzenketen ondorioz sortuak izan diren edo gehikuntza izan duten kredituak.
f) Aurrekontuen Foru Legean aurreikusitako funts mugimenduen xede izan daitezkeen kredituak.
g) Finantzaketa atxikia duten eragiketetarako kredituak, horretarako berariaz kontabilizatutako zatian.
3. Gastuaren exekuzioa lotura maila horiekin bat eginen da.
Departamentuek intsuldaketak egiten ahalko dituzte kreditu lotuen artean, 1. kapituluaren barnean, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena ematen badu aurretiaz; baina intsuldaketa horiek ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko.
4. Aurreko 2. apartatuan aipatzen diren lotura mailen barnean, zilegi da ezartzea edo, hala bada, gaitzea gastuak egokiro aplikatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-partidak.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, ezin izanen da lotura bidez sortu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan aurreikusitako diru-laguntza izendunei dagokien partidarik, non eta jatorritzat ez duten lege-mailako arau bat.
5. Partida berriak ere sortzen ahalko dira, nahiz eta loturarik ez egon, kreditua inkorporazio batetik, gastuari loturiko diru-sarrera batetik edo kreditu globalaren transferentziatik heldua denean”.
2. 40. artikulua aldatzen da:
“40. artikulua. Urte anitzeko gastu konpromisoak.
1. Zilegi izanen da etorkizuneko ekitaldietan osoki edo hein batean eragina duten gastu espedienteak tramitatzea, hurrengo zenbakian ezarritako mugak eta urteko zenbatekoak gainditzen ez dituztenak.
2. Gastuak, gehienez ere, bost ekitaldiri egozten ahalko zaizkie. Hurrengo ekitaldietako bakoitzari egozten zaion gastua ezin da handiagoa izan kapitulu bakoitzeko hasierako kredituen bolumenari ehuneko hauek aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa baino: hurren-hurreneko ekitaldian, ehuneko 70; bigarren ekitaldian, ehuneko 60; eta hurrengo ekitaldietan, ehuneko 50.
3. Epe eta ehuneko horiek lege mailako arau baten bidez aldatzen ahalko dira. Bereziki justifikatuta dauden kasuetan ere, Nafarroako Gobernuak aldatzen ahalko ditu ehuneko horiek. Horrelakoetan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak, dagokion departamentuaren ekimenez, proposamena igorriko dio Nafarroako Gobernuari, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak txosten bat egin ondoren, zeinean frogatuko baita hori koherentea dela epe ertainerako aurrekontu-esparruarekin.
4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan adierazitako diru-laguntzak ematearen kasuan, ezin izanen da geroko ekitaldien kargurako gastu-konpromisorik hartu.
5. Aurrekontuak exekutatzeko eskumenak erabiltzea deusetan ukatu gabe, eta lege mailako arau batek berariaz baimendutako kasuetan izan ezik, hurrengo ekitaldietarako gastua berekin dakarren espedienteak Nafarroako Gobernuaren aurretiazko baimena beharko du, etorkizuneko ekitaldiei egotzitako gastuaren zenbatekoa 2.000.000 euro baino handiagoa denean.
6. Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak jarraibideak emanen ditu urte anitzeko espedienteak tramitatzeari eta horien jarraipena egiteari buruz”.
3. 43. artikulua aldatzen da:
“43. artikulua. Hasierako kredituen aldaketa.
Gastu aurrekontuetan jasotako kredituen zenbatekoa eta xedea ezin izanen dira ekitaldian zehar aldatu, ez bada hurrengo artikuluetan ezarritako mugen eta prozeduraren arabera, honako hauen bitartez:
a) Transferentziak.
b) Sortzeak.
c) Zabaltzeak.
d) Txertaketak.
e) Aparteko kredituak.
f) Kreditu-gehigarriak.
Aurrekontu zuzkiduren intsuldaketak, aurrekontuei buruzko foru legean funts mugimendu deritzenak, ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko”.
4. 44. artikulua aldatzen da:
“44. artikulua. Kreditu transferentziak.
1. Transferentziak zuzkidura-intsuldaketak dira, lotura maila desberdina duten kredituen artekoak. Aurrekontuko kreditu ezberdinen artean egin daitezke, are kreditu berriak sortuz, honako muga hauekin:
a) Ezin dituzte aldatu kasuko programaren edo programen helburuak, behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.
b) Ezin dituzte gutxitu ekitaldian emandako kreditu bereziak, ez eta kreditu zabalgarriak ere, harik eta, azken horientzat, ekitaldian har daitezkeen betebeharrak finkatu arte, edo zabaldu eta gero.
c) Ezin dituzte gutxitu aurreko ekitalditik datozen txertaketen, transferentzien edo kreditu gehikuntzen bitartez handituak izan diren kredituak.
d) Ezin dituzte handitu beste transferentzia batzuen ondorioz gutxituak izan diren kredituak.
2. Aurreko 1. zenbakian jasotako mugak transferentzia horien zuzeneko eraginpean dauden kreditu lotuei ere aplikatuko zaizkie.
3. Langile gastuen kapituluaren barnean, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak zilegi izanen du aurrekontu-mugimenduak baimentzea, baldin eta lekualdatzeen, lanpostuak betetzearen, plantilla aldatzearen eta egoera administratiboetan edo ordainsarietan izandako aldaketen ondoriozkoak badira. Aurrekontu-mugimendu horiek ez dira, foru lege honen ondorioetarako, kreditu transferentziatzat hartuko”.
5. 50. artikulua aldatzen da.
“50. artikulua. Aurrekontu-aldaketei buruzko xedapen komunak.
1. 43. artikuluko a) letratik d) letrara bitartekoetan aurreikusitako aurrekontu-aldaketak dakartzaten egintza eta erabaki guztiek arrazoituak izan behar dute, Kontu-hartzailetzaren fiskalizazioaren pean egonen dira eta ukitutako kredituak identifikatzeko beharrezkoak diren datuak izanen dituzte. Kontu-hartzailetzak kasua bada jarritako eragozpenak foru lege honen 101. artikuluak xedatutakoaren arabera ebatziko dira.
2. Aldaketen bidez ezin dira gutxitu Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2 a) artikuluan aurreikusitako diru-laguntzei dagozkien kredituak, baldin eta haien zenbatekoa konprometituta badago, ez eta kreditu zabalduak ere, ez eta Nafarroako Parlamentuak zuzenketen edo foru lege proposamenen ondorioz berariaz onetsiak ere, baldin eta horiek badakarte kreditu berriak sartzea edo kasuko foru lege proiektuetan aurreikusitakoak gehitzea; betiere, foru lege honen 48. artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoa ezertan galarazi gabe.
3. Foru lege honen 44., 46., 47. eta 49. artikuluetan aipatzen diren aurrekontu-aldaketak berehala jakinarazi behar zaizkio Nafarroako Parlamentuari”.
Bigarrena .–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua aldatzea.
1. Aldatu egiten da 96.2.a) artikulua, eta testu hau izanen du aurrerantzean:
“a) Antolamendu-tresna aldatzearen ondorioz kasuko esparruaren aprobetxamenduak pairatzen duen gehikuntzaren % 10i dagokion lurzorua administrazio jarduleari entregatu beharra, nahitaez eta doan. Zilegi izanen da, lur horiek entregatu beharrean, haien balioa eskudirutan ematea, jarduketan bertan aurreikusita egon daitekeen finantzaketa publikoaren zatia ordaindu ahal izateko edo lurzoruaren ondare publikoan integratzeko; horren xedea izanen da, nagusiki, eraikinen birgaitze-jarduketak edo hiri-berroneratzeko edo berrikuntzako jarduketak ordaintzea.
Salbuespen gisa, eta aintzat harturik bideragarritasun eta jasangarritasun ekonomikoari buruzko memoria, zilegi izanen da portzentajea %5eko gutxienekoraino jaistea, edo %15eraino igotzea, proportzionalki eta arrazoiturik”.
2. 207.6 artikulua aldatzen da eta hauxe da testu berria:
“6. Aurreko apartatuetan ezarritakoa gorabehera, hirigintza-planak eta gainerako planeamendu-tresnak taxutzeko, aldatzeko edo berrikusteko prozedura hasita, interes publikoari edo aurrez legez kanpokotzat deklaratu diren eraikinen edo jarduketen jabeei kalte konponezinak eragin dakizkien saihesteko -baldin eta, haiek eraisteko agindu administratiboak eman badira ere, izapidetzen ari den antolamendu berriaren araberakoak izan badaitezke-, tresnari hasierako onespena emateko eskuduna den organoak, ofizioz edo interesdunek eskatuta, behin-behineko baimenak eman ahalko ditu lehendik dauden eraikin edo jarduketa horiei buruzkoak; betiere, aurrez egiaztatzen bada haiek tramitazio bidean dagoen antolamendu berriaren araberakoak direla. Baldin eta interesdunak eskatuta hasten bada prozedura, hiru hilabete iragaten badira inongo ebazpenik jakinarazi gabe, bere eskaria ezetsitzat jotzen ahalko du”.
Hirugarrena .–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzea.
1. Gehitu egiten zaio g) letra 2. artikuluaren 3. puntuari. Hona edukia:
“g) Ikasliburuen doakotasunerako programa finantzatzeko zuzkidurak”.
2. 33. artikuluko 1. apartatuak testu hau izanen du:
“1. Arau orokor modura, irabazi asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte ekintzako edo osasungintzako proiektu edo programak finantzatzeko ematen zaizkien diru-laguntzetan ordainketa aurreratua eginen da, baldin eta diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez badute eta inguruabar hori behar adina frogatzen badute”.
Laugarrena . Maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea aldatzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa.
Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 41. artikuluko 2. apartatua aldatzen da. Hau da testu berria:
“2. Baldin eta ebatzi eta jakinarazteko ezarritako gehieneko epean ez bada berariazko ebazpenik jasotzen, ulertuko da eskaera baietsi egin dela, salbu eta harako informazioari dagokionez zeinaren ukatzea, guztizkoa edo partziala, lege mailako arau batek espresuki ezartzen baitu”.
Bosgarrena .–Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea aldatzea.
1. 38. artikuluko a), b), m) eta o) letrek testu hau izanen dute aurrerantzean:
“a) Homologatu edo baimendu gabeko jokoetan aritzeko materialak banatu, merkaturatu edo saltzea, bai eta iruzurrez manipulatzea ere”.
“b) Joko edo apustu debekatuak edo behar den administrazio baimena ez dutenak antolatu, ustiatu edo egitea, bai eta jokoak edo apustuak lokal baimendugabeetan edo lokal edo toki baimenduetatik kanpo antolatu, ustiatu edo egitea”.
“m) Joko aretoetan sartzen edo jokoan edo apustuetan aritzen uztea nori eta, foru lege honetan edo bera garatzeko arauetan ezarritakoari jarraituz, horretarako debekua duten pertsonei”.
“o) Joko-makinak instalaturik dauden establezimenduen jabeek edo titularrek edo haien zerbitzuko langileek joko-makinak erabiltzea jokatzeko”.
2. 39. artikuluko a) eta n) letren testua hau izanen da:
“a) Baimenik gabeko lokaletan nahiz baimenik ez duten pertsonek jokoak edo apustuak egiteko baimena ematea edo horiek egiten uztea, esanbidez nahiz isilbidez; orobat, lokal horietan baimenik gabekoak diren edo baimendutakoak baino gehiago diren joko makinak edo elementuak jarri edo ustiatzea”.
“n) Jokorako establezimenduan edo ezartzen diren tokietan ikusgai ez izatea jokoaz eta jokoan aritzeaz informazioa, mugak, ohartarazpenak edo debekuak jasotzen dituzten errotuluak, afixak edo bestelako agiriak, ez eta joko arduratsuarekin lotura zuzena duten beste batzuk ere”.
3. 39. artikuluko d), e), f), p) eta q) letrak kentzen dira.
4. Testu hau izanen dute 42. artikuluko 1. eta 2. apartatuek:
“1. Aurreko artikuluetan tipifikaturiko arau-hausteak honako zenbatekoak dituzten diru-isunekin zehatzen ahal dira:
a) Arau-hauste oso astunak, sei mila eta bat eurotik seiehun mila eurora bitarte.
b) Astunak, hiru mila eta bat eurotik sei mila eurora bitarte.
c) Arinak, hirurogei eurotik hiru mila eurora bitarte”.
“2. Jokoaren eta apustuen arloko zehapenen ondorioz bildutako diru guztiaren portzentaje bat, ehuneko 5 gutxienez, ludopatiaren prebentziorako eta errehabilitaziorako erabiliko da”.
5. 43. artikuluko 1. apartatuko h) letra aldatu, eta testu hau izanen du:
“h) Arau-haustearen xede izandako joko-makinak, -materialak edo -elementuak konfiskatu, gordailatu eta, zehapena irmoa denean, haiek suntsitu edo baliogabetzea, eta konfiskatutako dirua behin betiko bahitzea”.
6. 43. artikuluko 2. apartatuko f) letra aldatu, eta testu hau izanen du:
“f) Arau-haustearen xede izandako joko-makinak, -materialak edo -elementuak konfiskatu, gordailatu eta, zehapena irmoa denean, haiek suntsitu edo baliogabetzea, eta konfiskatutako dirua behin betiko bahitzea”.
7. Testu hau izanen du 48. artikuluko e) letrak:
“e) Egindako apustuak eta lortutako legez kanpoko etekinak konfiskatzea; horien zenbatekoaren sarrera egin beharko da Nafarroako Ogasun Publikoko Diruzaintza Orokorrean.
Zehapena irmo bilakatzen denean, konfiskatutako dirua prebentzio kanpainak eta prestakuntza ekintzak egiteko erabiliko da, joko-jardunbide onei buruzko sentsibilizazioa eta zabalkundea helburu, bai eta jardunbide desegokiek sor ditzaketen ondorioei buruzkoak ere”.
Seigarrena .–11/1999 Foru Legea aldatzea, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuaren fakultatiboentzako lanbide karrerako sistema arautzen duena.
6. artikuluko 2. apartatuak testu hau izanen du:
“2.–Egonaldia kalkulatzeko, aintzat hartuko dira lanpostua jabetzan edukita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan foru lege honen 1.1. artikuluan aipatzen diren izendapenetako batekin emandako zerbitzu-urteak. Europako Batasuneko kide diren estatuetako osasun sistema publikoetan lanpostua jabetzan edukita emandako zerbitzuak kontatzeko, foru lege honen bigarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan eta bigarren eta hirugarren xedapen iragankorretan ezarritakoari jarraituko zaio. Orobat, ondorio guztietarako kontatuko da edozein administrazio publikotan izendapen libreko postuetan zerbitzuak ematen aritzearen edo prestakuntza-, trebakuntza- eta ikerketa-egoeran egotearen ondoriozko zerbitzu berezietako egoeran emandako denbora”.
Zazpigarrena .–Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea aldatzea.
57. 1.C artikuluari h) letra berria gehitzen zaio. Hona haren testua:
“h) Konpentsazioa ordutegirako eskuragarritasunagatik”.
Zortzigarrena .–Ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea aldatzea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa.
4. artikuluko 2. apartatuko e) letrak testu hau izanen du:
“e) Lanaldi malgua, basozaintza eta urteko lanaldi guztia hiltegietan ematen duten Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko albaitariak: 1512.
Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko albaitariek urteko lanaldiaren parte bat ematen baldin badute hiltegietan, urteko lanaldiaren murrizketak proportzioa izan beharko du zerbitzu horretan emandakoarekin, eta gaueko txanda finkoa daukatenei txanda horri dagokion presentzia errealeko lanaldia aplikatuko zaie”.
Bederatzigarrena .–Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea aldatzea.
36. artikuluko 9. apartatuak testu hau izanen du:
“Kontratu erreserbatuetan baimenduko den gehieneko kontratazio-portzentajea kontratuaren prezioaren %20koa izanen da, salbu eta azpikontratazioa egiten bada beste enplegu zentro berezi batekin edo laneratze enpresa batekin, edo kontratuaren adjudikazio-hartzaile den laneratze enpresaren sustapen-entitatearekin, baldin eta, betiere, aurretiaz entitatea laneratze eta gizarteratze zentro gisa kalifikatu bada eta entitatearen langileetatik laneratze prozesuak jasan dituztenen portzentajea 100eko 50ekoa bada gutxienez ere; kasu horretan, foru lege honek aurreikusten duen azpikontratazio-araubide orokorra aplikatuko da”.
Hamargarrena .–Indarra hartzea.
Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2018ko abenduaren 24an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.
Hezkuntza mailetako moduluak eta ratioak, 2019ko urtarriletik abendura bitarteko aldirako
HEZKUNTZA MAILA | IRAKASLEEN RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |||
Titularra | Agregatua | ||||||||||
HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA | 1. 217 | 0. 000 | 44. 847.74 | %73,49 | 5. 806,50 | %9,52 | 10. 369,22 | %16,99 | 61. 023,46 | ||
LEHEN HEZKUNTZA | 1,391 | 0. 000 | 51. 254.55 | %72,65 | 8. 306,39 | %11,77 | 10. 991,49 | %15,58 | 70. 552,43 | ||
DBHko LEHEN ETA BIGARREN MAILAK | 1,652 | 0. 000 | 64. 373.77 | %75,05 | 8. 367,51 | %9,76 | 13. 027,77 | %15,19 | 85. 769,05 | ||
DBHko HIRUGARREN ETA LAUGARREN MAILAK | 1,728 | 0. 000 | 73. 164.51 | %74,44 | 10. 503,67 | %10,69 | 14. 623.26 | %14,88 | 98. 291,44 | ||
DBH eta LEHEN HEZK. 2. ETA 3. MAILAK | 1. 391 | 0. 000 | 58. 899.73 | %71,93 | 8. 360,35 | %10,21 | 14. 623.26 | %17,86 | 81. 883,34 | ||
DBH CURRICULUM EGOKITUAREN PROGRAMA | 0,957 | 0. 652 | 65. 754.64 | %72,70 | 10. 070,57 | %11,13 | 14. 623,26 | %16,17 | 90. 448,47 | ||
BATXILERGOA | 1. 652 | 0. 000 | 67. 508.41 | %72,11 | 11. 484,24 | %12,27 | 14. 623,26 | %15,62 | 93. 615,91 | ||
GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. MODALITATE BAT. | 1,000 | 41. 606.10 | %72,02 | 6. 133.74 | %10,63 | 9. 983,12 | %17,29 | 57. 722,96 | |||
GIZARTE ZIENTZIETARAKO SARBIDEKO IKASMAILA. BI MODALITATE. | 1,391 | 57. 886.67 | %75,90 | 8. 348.83 | %10,95 | 9. 983.12 | %13,10 | 76. 218,62 | |||
HEZKUNTZA MAILA | IRAKASLEEN RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | LANGILE OSAGARRIAK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
Titularra | Agregatua | ||||||||||
OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. PSIKIKOAK | 1. 087 | 0. 000 | 40. 042.62 | %44,51 | 4. 945.11 | %5,50 | 10. 991.49 | %12,22 | 33. 979,72 | %37,77 | 89. 958.94 |
OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. AUTISTAK | 1. 087 | 0. 000 | 40. 042.62 | %48,27 | 4. 945,11 | %5,96 | 10. 991,49 | %13,25 | 26. 979,71 | %32,52 | 82. 958.93 |
OINARRIZKO HEZKUNTZA BEREZIA. URRITASUN ANITZEKOAK | 1. 087 | 0. 000 | 40. 042.62 | %41,79 | 4. 945.11 | %5,16 | 10. 991,49 | %11,47 | 39. 833,81 | %41,57 | 95. 813.03 |
HLKPB | 1,087 | 1. 087 | 82. 144.38 | %51,65 | 12. 668,62 | %7,97 | 14. 623,26 | %9,20 | 49. 594.28 | %31,19 | 159.030,54 |
HIP | 0,696 | 0. 391 | 40. 783.92 | %48,30 | 5. 677,75 | %6,72 | 10. 991,49 | %13,02 | 26. 979.71 | %31,95 | 84. 432.87 |
OIN. HEZK. BEREZIA PSIK. DBHKO UN. ESPEZIFIKOA | 1. 391 | 0. 000 | 51. 254.55 | %76,30 | 4. 931,62 | %7,34 | 10. 991,49 | %16,36 | 67. 177,66 |
Erdi Mailako Heziketa Zikloak |
ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | IKASMAILA | IRAKASLEEN RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
Titularra | Agregatua | |||||||||
1. EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA (HLO) | 1. | 0,478 | 1. 087 | 62. 348.63 | %68,22 | 9. 785,00 | %10,71 | 19. 258,04 | %21,07 | 91. 391,67 |
2. | 0,826 | 0. 568 | 56. 970.02 | %67,01 | 8. 789,07 | %10,34 | 19. 258,04 | %22,65 | 85. 017,13 | |
2. EMHZ, KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA, HIRU URTEAN (HLO) | 1. | 0,478 | 0. 435 | 37. 087.57 | %66,60 | 5. 759,27 | %10,34 | 12. 838,68 | %23,06 | 55. 685,52 |
2. | 0,304 | 0. 609 | 36. 461.36 | %66,23 | 5. 750,61 | %10,45 | 12. 838.68 | %23,32 | 55. 050,65 | |
3. | 0,565 | 0. 348 | 37. 400.70 | %66,78 | 5. 763,61 | %10,29 | 12. 838.68 | %22,92 | 56. 002,99 | |
3. EMHZ, ERIZAINTZAKO ZAINKETA LAGUNGARRIAK | 1. | 0,435 | 1. 304 | 68. 928.31 | %69,86 | 10. 980,45 | %11,13 | 18. 762,88 | %19,02 | 98. 671,64 |
2. | 0,261 | 0. 000 | 11. 043.70 | %69,04 | 1. 582,30 | %9,89 | 3. 370,70 | %21,07 | 15. 996,70 | |
4. EMHZ, SOLDADURA ETA GALDARAGINTZA (HLO) | 1. | 0,348 | 1. 522 | 73. 667.41 | %62,89 | 11. 579,89 | %9,89 | 31. 886,09 | %27,22 | 117.133.39 |
2. | 0,913 | 0. 609 | 62. 230.24 | %60,03 | 9. 549,33 | %9,21 | 31. 886.09 | %30,76 | 103.665.66 | |
5. EMHZ, AURREINPRIMAKETA DIGITALA (HLO) | 1. | 0,609 | 1. 043 | 66. 186.81 | %63,66 | 10. 329,21 | %9,93 | 27. 459.27 | %26,41 | 103.975,29 |
2. | 0,652 | 0. 739 | 56. 238.80 | %60,82 | 8. 776,71 | %9,49 | 27. 459.27 | %29,69 | 92. 474,78 | |
6. ARTE GRAFIKOETAKO INPRIMAKETA EMHZ | 1. | 0,609 | 1. 043 | 66. 186.35 | %62,42 | 10. 414,33 | %9,82 | 29. 425.50 | %27,75 | 106.026,18 |
2. | 0,261 | 0. 000 | 11. 043.70 | %69,04 | 1. 582,30 | %9,89 | 3. 370.70 | %21,07 | 15. 996,70 | |
6. EMHZ, INPRIMAKETA GRAFIKOA (HLO) | 1. | 0,696 | 0. 957 | 66. 537.67 | %62,49 | 10. 507,32 | %9,87 | 29. 425.50 | %27,64 | 106.470,49 |
2. | 0,653 | 0. 783 | 57. 977.01 | %60,04 | 9. 155,47 | %9,48 | 29. 425,50 | %30,47 | 96. 557,98 | |
7. NEURRIRA EGIND. ZURGIN LANEN ETA ALTZARIEN FABR. ETA INST. EMHZ | 1. | 0,826 | 1. 000 | 73. 705.35 | %65,35 | 11. 522,72 | %10,22 | 27. 552,91 | %24,43 | 112.780,98 |
2. | 0,565 | 1. 000 | 62. 661.67 | %62,56 | 9. 940,46 | %9,93 | 27. 552.91 | %27,51 | 100.155,04 | |
8. FARMAZIA ETA PARAFARMAZIA EMHZ (LOE) | 1. | 0,652 | 0. 913 | 62. 974.85 | %69,71 | 9. 793,65 | %10,84 | 17. 568,31 | %19,45 | 90. 336,81 |
2. | 0,652 | 0. 717 | 55. 396.54 | %67,89 | 8. 635.62 | %10,58 | 17. 568.31 | 21,53% | 81. 600,47 | |
9. INSTALAZIO ELEKTRIKO ETA AUTOMATIKOAK EMHZ (LOE) | 1. | 0,696 | 1. 000 | 68. 183.43 | %64,03 | 10. 567,81 | %9,92 | 27. 740,15 | %26,05 | 106.491,39 |
2. | 0,652 | 0. 870 | 61. 290.99 | %62,18 | 9. 536,31 | %9,67 | 27. 740,15 | %28,14 | 98. 567,45 | |
10. MEKANIZAZIOA EMHZ (LOE) | 1. | 0,522 | 1. 391 | 75. 977.69 | %65,56 | 12. 031,03 | %10,38 | 27. 877,46 | %24,06 | 115.886,18 |
2. | 0,696 | 0. 826 | 61. 447.23 | %62,06 | 9. 685,25 | %9,78 | 27. 877,46 | %28,16 | 99. 009,94 | |
11. MERKATARITZA EMHZ | 1. | 1,043 | 0. 696 | 71. 119.95 | %70,22 | 11. 010,17 | %10,87 | 19. 156,13 | %18,91 | 101.286.25 |
2. | 0,261 | 0. 000 | 11. 043.70 | %69,04 | 1. 582,30 | %9,89 | 3. 370,70 | %21,07 | 15. 996.70 | |
11. MERKATARITZA JARDUERAK EMHZ | 1. | 0,870 | 0. 870 | 70. 534.29 | %69,95 | 11. 138,44 | %11,05 | 19. 156,13 | %19,00 | 100.828,86 |
2. | 1,044 | 0. 479 | 62. 755.00 | %68,34 | 9. 909,97 | %10,79 | 19. 156,13 | %20,86 | 91. 821,10 | |
12. MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ARRETA EMHZ (LOE) | 1. | 0,739 | 0. 826 | 63. 288.22 | %68,85 | 9. 876,85 | %10,74 | 18. 762.88 | %20,41 | 91. 927,95 |
2. | 0,739 | 0. 696 | 58. 235.95 | %67,65 | 9. 088,38 | %10,56 | 18. 762.88 | %21,80 | 86. 087,21 | |
13. ERAIKUNTZAKO MAKINERIAREN ERABILERA ETA MANTENTZE-LANAK EMHZ | 1. | 0,826 | 1. 000 | 73. 705.51 | %62,86 | 11. 346,31 | %9,68 | 32. 206,20 | %27,47 | 117.258,02 |
2. | 0,739 | 0. 783 | 61. 604.08 | %59,61 | 9. 540,12 | %9,23 | 32. 206,20 | %31,16 | 103.350,40 | |
14. HONDEAKETAK ETA ZUNDAKETAK | 1. | 1,000 | 0. 827 | 74. 372.48 | %62,86 | 11. 744.56 | %9,93 | 32. 206.20 | %27,22 | 118.323,24 |
2. | 0,740 | 0. 783 | 61. 660.36 | %59,52 | 9. 737.12 | %9,40 | 32. 206.20 | %31,09 | 103.603,68 | |
15. SISTEMA MIKROINFORMATIKOAK ETA SAREAK | 1. | 0,740 | 1. 305 | 81. 880.83 | %71,72 | 12. 930,24 | %11,33 | 19. 352,74 | %16,95 | 114.163,81 |
2. | 1,175 | 0. 261 | 59. 856.64 | %67,51 | 9. 452.28 | %10,66 | 19. 352.74 | %21,83 | 88. 661,66 |
Goi Mailako Heziketa Zikloak |
GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK | IKASMAILA | IRAKASLEEN RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
Titularra | Agregatua | |||||||||
1. NAZIOARTEKO MERKATARITZA GMHZ | 1. | 1,174 | 0. 348 | 63. 169.22 | %69,79 | 9. 708,67 | %10,73 | 17. 639,30 | %19,49 | 90. 517,19 |
2. | 1,217 | 0. 217 | 59. 957.61 | %69,09 | 9. 187,62 | %10,59 | 17. 639.30 | %20,33 | 86. 784,53 | |
2. ELEKTRONIKAKO MANTENTZE-LANAK GMHZ | 1. | 1,435 | 0. 261 | 70. 844.92 | %66,56 | 11. 056,16 | %10,39 | 24. 538,00 | %23,05 | 106.439.08 |
2. | 0,870 | 0. 717 | 64. 599.84 | %65,11 | 10. 081,54 | %10,16 | 24. 538,00 | %24,73 | 99. 219.38 | |
3. GMHZ ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK | 1. | 0,870 | 0. 522 | 57. 021.18 | %67,44 | 8. 908,98 | %10,54 | 18. 622.44 | %22,02 | 84. 552,60 |
2. | 1,348 | 0. 130 | 62. 111.72 | %68,87 | 9. 455,65 | %10,48 | 18. 622,44 | %20,65 | 90. 189,81 | |
4. HAUR HEZKUNTZA GMHZ (LOE) | 1. | 0,913 | 0. 739 | 67. 282.30 | %70,60 | 10. 321,31 | %10,83 | 17. 695.47 | %18,57 | 95. 299,08 |
2. | 1,087 | 0. 261 | 56. 120.09 | %68,15 | 8. 528,72 | %10,36 | 17. 695.47 | %21,49 | 82. 344,28 | |
5. MERKATARITZAKO KUDEAKETA ETA MARKETINA GMHZ | 1. | 1,043 | 0. 696 | 71. 119.95 | %70,69 | 11. 010,17 | %10,94 | 18. 481,97 | %18,37 | 100.612,09 |
2. | 0,261 | 0. 000 | 11. 043.70 | %69,04 | 1. 582,30 | %9,89 | 3. 370,70 | %21,07 | 15. 996,70 | |
5. MARKETINA ETA PUBLIZITATEA GMHZ | 1. | 1,174 | 0. 565 | 71. 589.53 | %71,04 | 10. 698.90 | %10,62 | 18. 481.97 | %18,34 | 100.770,40 |
2. | 1,130 | 0. 391 | 63. 012.63 | %69,29 | 9. 441.77 | %10,38 | 18. 481,97 | %20,32 | 90. 936,37 | |
6. SALMENTEN ETA MERKATARITZAKO GUNEEN KUDEAKETA GMHZ (LOE) | 1. | 1,174 | 0. 566 | 71. 628.95 | %70,62 | 11. 311,31 | %11,15 | 18. 481.97 | %18,22 | 101.422,23 |
2. | 1,131 | 0. 479 | 66. 438.35 | %69,63 | 10. 491,64 | %11,00 | 18. 481,97 | %19,37 | 95. 411,96 | |
7. SAREKO SISTEMA INFORMATIKOEN ADMINISTRAZIOA GMHZ (LOE) | 1. | 1,217 | 0. 652 | 76. 798.51 | %71,26 | 11. 623,17 | %10,78 | 19. 352,74 | %17,96 | 107.774,42 |
2. | 1,304 | 0. 329 | 67. 954.50 | %69,67 | 10. 228,29 | %10,49 | 19. 352.74 | %19,84 | 97. 535,53 | |
8. AUTOMATIZAZIOA ETA ROBOTIKA INDUSTRIALA GMHZ | 1. | 0,870 | 1. 043 | 77. 230.53 | %69,46 | 12. 052,70 | %10,84 | 21. 897,63 | %19,70 | 111.180,86 |
2. | 1,348 | 0. 261 | 67. 163.69 | %67,50 | 10. 481,65 | %10,53 | 21. 857,08 | %21,97 | 99. 502,42 | |
9. GMHZ FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA | 1. | 0,696 | 1. 043 | 69. 868.06 | %66,16 | 10. 825,19 | %10,25 | 24. 912,50 | %23,59 | 105.605,75 |
2. | 1,304 | 0. 304 | 67. 007.17 | %65,69 | 10. 083,56 | %9,89 | 24. 912,50 | %24,42 | 102.003,23 | |
10. GARRAIOAREN KUDEAKETA GMHZ | 1. | 0,783 | 0. 696 | 60. 076.24 | %68,94 | 9. 427,89 | %10,82 | 17. 639.30 | %20,24 | 87. 143.43 |
2. | 1,435 | 0. 000 | 60. 740.35 | %69,36 | 9. 198,31 | %10,50 | 17. 639,30 | %20,14 | 87. 577.96 | |
10. GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA GMHZ (LOE) | 1. | 0,783 | 0. 696 | 60. 076.24 | %69,10 | 9. 427.89 | %10,54 | 17. 639.30 | %20,36 | 87. 143,43 |
2. | 1,130 | 0. 304 | 59. 644.54 | %69,25 | 9. 032,37 | %10,19 | 17. 639.30 | %20,55 | 86. 316,21 | |
10. GARRAIOAREN ETA LOGISTIKAREN KUDEAKETA ON LINE GMHZ (LOE) | 1. | 0,391 | 0. 522 | 36. 774.41 | %69,44 | 5. 670,41 | %10,41 | 10. 635.97 | %20,16 | 53. 080,79 |
2. | 0,609 | 0. 261 | 35. 873.06 | %69,09 | 5. 531,43 | %10,36 | 10. 635.97 | %20,56 | 52. 040,46 | |
3. | 0,652 | 0. 217 | 36. 029.61 | %69,15 | 5. 555,56 | %10,37 | 10. 635.97 | %20,49 | 52. 221,14 | |
4. | 0. 261 | 11. 043.70 | %69,17 | 1. 582,30 | %9,63 | 3. 370,70 | %21,19 | 15. 996,70 | ||
11. PLATAFORMA ANITZEKO APLIKAZIOEN GARAPENA GMHZ | 1. | 1,348 | 0. 435 | 73. 769.94 | %71,04 | 11. 310,50 | %10,89 | 18. 762.88 | %18,07 | 103.843,32 |
2. | 1,130 | 0. 435 | 64. 744.89 | %69,26 | 9. 973,34 | %10,67 | 18. 762.88 | %20,07 | 93. 481,11 | |
12. ANATOMIA, PATOLOGIA ETA ZITOLOGIA GMHZ | 1. | 0,957 | 0. 739 | 69. 122.76 | %68,64 | 10. 744,31 | %10,67 | 20. 830,23 | %20,69 | 100.697.30 |
2. | 1,261 | 0. 000 | 53. 377.87 | %64,82 | 8. 143,44 | %9,89 | 20. 830,23 | %25,29 | 82. 351,54 | |
12. ANATOMIA PATOLOGIKOA ETA ZITODIAGNOSTIKOA GMHZ (LOE) | 1. | 1,261 | 0. 435 | 70. 218.54 | %69,17 | 10. 464.46 | %10,31 | 20. 830,23 | %20,52 | 101.513.23 |
2. | 1,130 | 0. 391 | 63. 012.63 | %67,55 | 9. 441.77 | %10,12 | 20. 830,23 | %22,33 | 93. 284,63 | |
13. ARTE GRAFIKOEN INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA GMHZ | 1. | 0,391 | 1. 348 | 68. 771.78 | %64,21 | 10. 978,33 | %10,25 | 27. 346,89 | %25,53 | 107.097,00 |
2. | 1,130 | 0. 478 | 66. 380.80 | %63,85 | 10. 229,69 | %9,84 | 27. 346.89 | %26,31 | 103.957,38 | |
14. FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUA GMHZ (LOE) | 1. | 0,783 | 0. 913 | 68. 496.71 | %66,30 | 10. 572,15 | %10,23 | 24. 238,39 | %23,46 | 103.307,25 |
2. | 1,522 | 0. 090 | 67. 895.22 | %66,40 | 10. 110,53 | %9,89 | 24. 238,39 | 23,71% | 102.244,14 | |
15. GIZARTERATZEA GMHZ | 1. | 1,131 | 0. 609 | 71. 474.10 | %71,15 | 11. 286,86 | %11,24 | 17. 695,47 | %17,62 | 100.456,43 |
2. | 0,870 | 0. 609 | 60. 424.05 | %68,93 | 9. 541,88 | %10,88 | 17. 695,47 | %20,19 | 87. 661,40 |
Oinarrizko Lanbide Heziketa |
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA | IKASMAILA | IRAKASLEEN RATIOA | LANGILEEN SOLDATAK | MODULUA (%) | GASTU ALDAKORRAK | MODULUA (%) | BESTE GASTU BATZUK | MODULUA (%) | MODULUA, GUZTIRA | |
Titularra | Agregatua | |||||||||
MERKATARITZA ZERBITZUAK | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %66,24 | 9. 154,98 | %11,55 | 17. 593,77 | %22,21 | 79. 232,88 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %66,24 | 9. 154,98 | %11,55 | 17. 593,77 | %22,21 | 79. 232,88 | |
ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %65,77 | 9. 154,98 | %11,47 | 18. 157.54 | %22,75 | 79. 796,65 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %65,77 | 9. 154,98 | %11,47 | 18. 157.54 | %22,75 | 79. 796,65 | |
BULEGO-INFORMATIKA | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %65,77 | 9. 154,98 | %11,47 | 18. 157,54 | %22,75 | 79. 796,65 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %65,77 | 9. 154,98 | %11,47 | 18. 157,54 | %22,75 | 79. 796,65 | |
ARTE GRAFIKOAK | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,51 | 9. 154.98 | %10,90 | 22. 324,88 | %26,59 | 83. 963,99 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,51 | 9. 154.98 | %10,90 | 22. 324,88 | %26,59 | 83. 963,99 | |
ELEKTRIZITATEA ETA ELEKTRONIKA | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,32 | 9. 154,98 | %10,87 | 22. 580,93 | %26,81 | 84. 220,04 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,32 | 9. 154,98 | %10,87 | 22. 580,93 | %26,81 | 84. 220,04 | |
FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,17 | 9. 154,98 | %10,85 | 22. 774.68 | %26,98 | 84. 413,79 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %62,17 | 9. 154,98 | %10,85 | 22. 774.68 | %26,98 | 84. 413,79 | |
ERAIKINEN ZAHARBERRITZE- ETA MANTENTZE-LANAK | 1. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %60,46 | 9. 154,98 | %10,55 | 25. 173,02 | %29,00 | 86. 812,13 |
2. | 0,522 | 0. 783 | 52. 484.13 | %60,46 | 9. 154,98 | %10,55 | 25. 173,02 | %29,00 | 86. 812,13 | |
Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasle titularren ratioak astean zuzeneko 23 irakastorduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira. Bigarren Hezkuntzako irakasle titularren eta irakasle agregatuen ratioak astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatu dira. |
GASTUAREN AZALPENA | 1 LANGILERIA GASTUAK | 2 ONDASUN ARRUNTAK ETA ZERBITZUAK | 3 FINANTZA GASTUAK | 4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 5 KONTINGENTZIA FUNTSA | 6 INBERTSIO ERREALAK | 7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK | 8 FINANTZA-AKTIBOAK | 9 FINANTZA-PASIBOAK | GUZTIRA |
P NAFARROAKO PARLAMENTUA | 16. 553.270 | 1. 376.205 | 17. 929.475 | |||||||
0 LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | 269.246.005 | 44. 280.601 | 20. 194.065 | 9. 563.205 | 116.010 | 19. 469.312 | 362.869.198 | |||
1 OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA | 23. 855.420 | 16. 859.149 | 74. 645.468 | 559.255.976 | 4. 564.452 | 4. 629.368 | 20 | 9. 157.010 | 264.713.334 | 957.680.197 |
4 HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | 400.324.225 | 38. 294.146 | 7. 569 | 219.867.505 | 17. 404.707 | 14. 041.010 | 1. 016.878 | 690.956.040 | ||
5 OSASUN DEPARTAMENTUA | 548.696.056 | 343.023.800 | 10 | 164.501.229 | 27. 756.264 | 2. 640.000 | 31. 274 | 1. 086.648.633 | ||
7 LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA | 26. 108.294 | 18. 097.841 | 10 | 286.916.405 | 9. 009.309 | 70. 303.167 | 10 | 410.435.036 | ||
8 GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA | 16. 031.514 | 78. 675.484 | 110 | 30. 329.630 | 55. 877.278 | 63. 489.955 | 918.200 | 227.487 | 245.549.658 | |
9 ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA | 39. 332.199 | 131.142.199 | 10 | 259.907.122 | 3. 777.250 | 24. 369.833 | 458.528.613 | |||
A KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA | 14. 549.287 | 9. 297.470 | 20. 217.450 | 3. 850.616 | 8. 750.916 | 56. 665.739 | ||||
B HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA | 8. 721.530 | 7. 512.972 | 7. 186.600 | 837.911 | 114.000 | 24. 373.013 | ||||
C NAFARROAKO KONTSEILUA | 422.188 | 28. 000 | 450.188 | |||||||
AURREKONTUA, GUZTIRA | 1. 346.864.530 | 687.183.662 | 74. 653.177 | 1. 585.351.440 | 4. 564.452 | 132.705.908 | 185.229.116 | 29. 544.532 | 265.988.973 | 4. 312.085.790 |
DIRU-SARRERAREN AZALPENA | 1 ZUZENEKO ZERGAK | 2 ZEHARKAKO ZERGAK | 3 TASAK, PREZIO PUBLIKOAK ETA BESTELAKO DIRU-SARRERAK | 4 TRANSFERENTZIA ARRUNTAK | 5 ONDARE DIRU-SARRERAK | 6 INBERTSIO ERREALEN BESTERENTZEA | 7 KAPITAL TRANSFERENTZIAK | 8 FINANTZA-AKTIBOAK | 9 FINANTZA-PASIBOAK | GUZTIRA |
0 LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA | 5. 629.980 | 1. 125.594 | 19. 056.875 | 25. 812.449 | ||||||
1 OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA | 1. 848.107.157 | 1. 943.139.010 | 28. 867.310 | 90. 020 | 5. 830.840 | 28. 020 | 10 | 20. 320.553 | 302.156.434 | 4. 148.539.354 |
4 HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | 2. 034.450 | 701.759 | 49. 182 | 406.656 | 3. 192.047 | |||||
5 OSASUN DEPARTAMENTUA | 11. 651.230 | 135.020 | 321.000 | 250.057 | 12. 357.307 | |||||
7 LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA | 1. 789.950 | 8. 641.670 | 2. 942 | 10 | 11. 527.037 | 47. 196 | 22. 008.805 | |||
8 GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA | 3. 862.603 | 852.605 | 133.450 | 100.010 | 6. 032.911 | 260.850 | 11. 242.429 | |||
9 ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA | 42. 917.355 | 43. 809.741 | 51. 000 | 50. 000 | 100.000 | 86. 928.096 | ||||
A KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA | 827.790 | 315.040 | 106.197 | 10 | 252.000 | 1. 501.037 | ||||
B HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA | 129.310 | 374.956 | 504.266 | |||||||
AURREKONTUA, GUZTIRA | 1. 848.107.157 | 1. 943.139.010 | 97. 709.978 | 56. 046.405 | 6. 494.611 | 178.040 | 18. 216.681 | 40. 037.474 | 302.156.434 | 4. 312.085.790 |
Iragarkiaren kodea: F1815907