(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

24/2018 FORU LEGEA, azaroaren 19koa, I+G+B eta energia berriztagarriak sustatzeko kreditu berezia eta kreditu-gehigarria ematekoa.

BON N.º 227 - 23/11/2018



ATARIKOA

Agerian geratu da Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontu-kontsignazioa ez dela aski aurre egiteko zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, ez eta Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei ere.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta krediturik ez badago edo kontsignatutakoa aski ez bada, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, foru lege proiektu bat bidaliko diola Nafarroako Parlamentuari, kreditu berezi bat eta/edo kreditu-gehigarri bat ematekoa.

Era berean, foru lege honek, partida izendunak sortuz, eragile horiei laguntzak zuzenean emateko gaitzen du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.2.a) artikuluan xedatutakoarekin bat.

1. artikulua. Kreditu berezi bat ematea.

1. 276.000 euroko kreditu bat ematen da, aurre egiteko, batetik, zentro teknologikoen finantzaketa beharrei, eta, bestetik, Erminetako minizentral hidroelektrikoaren eta haren ingurunearen leheneratze kolektiborako proiektu integralak, Garesko Udalak sustatutakoak, dakartzanei.

Kreditu hori aurrekontuko partida hauetan aplikatuko da:

Texto 

PARTIDA

Texto 

ZENBATEKOA

Texto 

820005 82100 4309 467303 partida, “I+D Automoción y Mecatrónica” (NAITEC) Fundazioari transferentzia egitea, bikaintasun zentroa garatzeko.

Texto 

1.   000.000 euro

Texto 

820005 82100 4819 467306 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako.

Texto 

150.000 euro

Texto 

820001 82200 7609 425203 partida, “Garesko Udalerako transferentzia, Erminetako minizentral hidroelektrikoa eta haren ingurunea leheneratzeko”

Texto 

126.000 euro

Texto 

2. artikulua. Kreditu bereziaren finantzaketa.

Kreditu berezi hau aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

Texto 

PARTIDA

Texto 

ZENBATEKOA

Texto 

820005 82100 7309 467302 partida, I+G+B Automozioa eta mekatronika. CETENA Fundazioa, bikaintasun zentroa garatzeko.

Texto 

1.   000.000 euro

Texto 

820005 82100 7819 467303 partida, I+G+B Elikakatea. CNTA Plan estrategikoaren ezarpenerako.

Texto 

150.000 euro

Texto 

820001 82200 2276 425200 partida, Energia Planerako laguntza teknikoa

Texto 

100.122 euro.

Texto 

820000 82300 6040 421100 partida, Ibilgailuak erostea

Texto 

22.  155 euro.

Texto 

820000 82300 2273 421100 partida, Informatika zerbitzuak

Texto 

3.   723 euro.

Texto 

3. artikulua. Kreditugehigarria ematea.

3. 100.000 euroko kreditu-gehigarria ematen da, ekitaldian zentro teknologikoak izan ditzakeen beharretarako.

Zenbateko hori aurrekontu partida honetan aplikatuko da: 820005 82100 7309 467300 partida, I+G+B Energia. Funtsak ematea CENER-CIEMAT Fundazioari maileguen amortizaziorako.

4. artikulua. Kreditugehigarriaren finantzaketa.

Kreditu-gehigarri hori aurrekontuko partida hauen kargura finantzatuko da:

Texto 

PARTIDA

Texto 

ZENBATEKOA

Texto 

810001 81100 4701 422200 partida, Enpresen eraketa sustatzeko dirulaguntza

Texto 

80.  000.00

Texto 

810003 81430 4709 431302 partida, Enpresentzako kanpo sustapeneko ekintzak Nafarroako 20142020 EGEF PE

Texto 

80.  000.00

Texto 

810007 81210 7701 422206 partida, Industrian inbertitzeko dirulaguntzak. Nafarroako 20142020 EGEF PE

Texto 

1.   195.000,00

Texto 

810008 81200 7709 458100 partida, Ekintzailetza plana. Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna sustatzea

Texto 

120.000,00

Texto 

820005 82100 4701 467302 partida, Ikertzaileak eta langile teknologikoak kontratatzeko laguntzak; industriako doktoregoak; ikertzaileen mugigarritasuna

Texto 

158.000,00

Texto 

820005 82100 7701 467303 partida, I+G proiektuetarako dirulaguntzak, Nafarroako 20142020 EGEF PE

Texto 

659.000,00

Texto 

820005 82100 7701 467305 partida, I+G proiektu estrategikoetarako dirulaguntzak. Nafarroako RIS3

Texto 

302.000,00

Texto 

830002 83200 6010 432100 partida, Ederbidea proiektuko azpiegiturak eta obrak

Texto 

262.000,00

Texto 

840001 84310 6091 453200 partida, azterlanak eta proiektuak

Texto 

244.000,00

Texto 

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2018ko azaroaren 19an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1814206

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web