(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

92/2018 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 7KOA, NAFARROAKO URREZKO DOMINA EMATEN DIONA SARAY BULARREKO MINBIZIAREN NAFARROAKO ELKARTEARI

BON N.º 222 - 16/11/2018



Atariko

Maiatzaren 23ko 38/2018 Foru Dekretuak Nafarroako Urrezko Domina emateko arauak ezartzen ditu. Urrezko Domina Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorezko sari gorena da, gizartea hobetzen, balio demokratikoak sendotzen eta Nafarroa kanpoan proiektatzen nabarmendu diren pertsona, erakunde, entitate eta kolektiboen lana aitortzeko helburua duena. Arau honek ezartzen du domina emateko aldez aurretik deialdi publikoa egingo dela, instituzioek, entitateek, elkarteek eta pertsona fisikoek zein juridikoek beren hautagaitzak aurkez ditzaten.

2108Ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 29koan, argitaratu zen Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren abuztuaren 6ko 35/2018 Foru Aginduaren bidez, proposamenak aurkezteko deialdi publikoa onetsi eta aurkeztutako hautagaitzak aztertzeko eta baloratzeko epaimahaia izendatu zen. Epaimahaiak hiru aukeratuko ditu aurkeztu direnen artean, eta Nafarroako Gonbernuari aurkeztuko dizkio.

Aipatu foru dekretuaren 7.2 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak epaimahaiak hautatzen dituen hiru hautagaitzen artean bat aukeratu eta domina hari ematea onetsi behar duela.

Epaimahaiak aurkeztu dituen hautagaitzak ikusita, Nafarroako Gobernuak SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearena hobetsi du. Elkarte hau irabazi-asmorik gabeko entitatea da, mota askotako laguntza -psikosoziala, taldekoa, lanekoa, estetikoa eta prestakuntzarako aholkularitza- ematen die gaixotasun honek jotako emakumeei eta beren senitartekoei, eta gaixoei gaixotasuna gainditzen eta bizitza errealean eta gizartean berriz sartzen laguntzen die. Gainera, SARAY elkarteak, bertan lan egiten duten pertsonen eta bere boluntario ugarien jardun etengabearekin, jarduerak antolatzen ditu gizarte osoa inplikatzeko, bularreko minbizia ikertzeko proiektuei ekonomikoki laguntzen die eta bere helburuak zabaltzeko plataforma eta sare sozialetan parte hartzen du. Hori guztia jokatzeko modu eredugarria da, elkartasunezkoa eta osasunaren zaintza sustatzekoa, eta horrek guztiak gizartea hobetzen du era nabarmenean.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak erabaki du ohorezko erakusgarri gorena SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazortziko azaroaren zazpiko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nafarroako Urrezko Domina SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari ematea.

2. Domina ematea Nafarroako Egunaren aurtengo ekitaldien barruan egingo da.

3. Foru dekretu hau SARAY Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkarteari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Iruñean, 2018ko azaroaren 7an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1813606

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web