133/2018 FORU AGINDUA, URRIAREN 18KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA 199 EREDUA (“KREDITU ENTITATEEK TXEKEEKIN EGITEN DITUZTEN ERAGIKETAK IDENTIFIKATZEKO URTEKO AITORPEN INFORMATIBOA”)
BON N.º 220 - 14/11/2018
ERANSKINA. 199 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN ARTXIBOEN ETA EREDU HORI ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO EUSKARRIEN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
Foru dekretu honen xedea da testu arau-emaile bakarrean bategitea 199 ereduaren arauketa (199 eredua, “Kreditu entitateek txekeekin egiten dituzten eragiketak identifikatzeko urteko aitorpen informatiboa”).
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen eredu hori. Gero, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 34/2002 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren erregistroen diseinua, zeinetara egokitu behar ziren ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak, horien bidez aurkeztuko baita aipatutako eredua.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren 62.8 artikuluak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erregelamendua) ezartzen du kreditu entitateek nahitaezko dutela urteko aitorpen informatibo bat aurkeztea, non identifikatuko baitira txekeekin egin dituzten eragiketak. Horrekin bat, aipatutako artikuluaren 23. apartatuak ezartzen duenez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria eskuduna da ezartzeko nola, noiz, zer epetan eta zer prozeduraren bidez aurkeztuko den foru agindu honen bidez onetsitako aitorpen informatiboa.
Horrenbestez, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat, baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako ahalmen orokorrean ezarritakoarekin bat ere,
AGINDU DUT:
1. artikulua . 199 eredua onestea.
1. Onesten dira 199 eredua (“Kreditu entitateek txekeekin egiten dituzten eragiketak identifikatzeko urteko aitorpen informatiboa”) eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak. Eranskinean jaso dira.
2. 199 ereduaren aurkezpena, 4. artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri bidez eginen da.
2. artikulua . 199 eredua aurkeztera behartuak daudenak.
Kreditu entitateak daude 199 eredua aurkeztera beharturik, Nafarroako Zerga Ogasunari komunikatzeko txekeekin egiten diren eragiketa hauek:
a) Kreditu entitateen txeke igorpenak, salbu banku-kontu baten kontra igortzen direnak.
b) Kreditu entitateak txekeak ordaintzea, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean.
c) Pertsona desberdinek igorritako txekeak ordaintzea, 3.000 eurotik gorakoak, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean.
3. artikulua . 199 eredua aurkezteko epea.
Urteroko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 199 eredua, aurre-aurreko urte naturaleko informazioari dagokionez.
4. artikulua . 199 eredua aurkezteko moduak.
199 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkeztuko da, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera.
5. artikulua . Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.
1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
a) 199 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar diren lekuetan adieraziko dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.
Bulego hartzailean zigilatu ondoren, 199 ereduaren laburpen-orriaren “interesdunarentzako alea” gordeko du beretzat aitortzaileak, aurkeztu izanaren frogagarri izan dadin.
b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:
1. Zergaldia.
2. Aurkezpen eredua: 199.
3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
4. Aitortzailearen sozietate-izena.
5. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.
6. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.
7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.
8. Erregistroen kopurua, guztira.
Datu horiek adierazteko, aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.
Fitxategiak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.
2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile baten baino gehiagoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:
a) Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 199 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, jasotzaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.
Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.
b) 199 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.
Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.
Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean komunikatuko zaio.
c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:
1. Zergaldia.
2. Aurkezpen eredua: 199.
3. Aurkezlearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
4. Aurkezlearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.
5. Aurkezlearen helbidea, udalerria eta posta kodea.
6. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.
7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.
8. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.
9. Aurkeztutako aitortzaileen kopurua, guztira.
10. Zerrendako hartzaileen kopurua, guztira.
Datu horiek adierazteko, aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.
Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.
3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien harrerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinuaren eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, aitorpen informatiboa baliogabetzat hartuko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera zergapekoari.
4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
1. Indarrik gabe uzten dira foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapenak.
2. Zehazki, indarrik gabe uzten dira azaroaren 9ko 278/2001 Foru Dekretua, eta otsailaren 4ko 34/2002 Foru Dekretua, 199 ereduari dagokionez.
Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbizikoz aplikatuko da behin indarra hartuta 2018ko informazioa emateko aurkezten diren aitorpenetan.
Iruñean, 2018ko urriaren 18an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
ERANSKINA. 199 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN ARTXIBOEN ETA EREDU HORI ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO EUSKARRIEN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
a) Euskarrien ezaugarriak.
Arau honen xedeko informazioa ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
-Mota: DVD-R edo DVD+R.
-Edukiera: 4,7 GB gehienez.
-UDF artxibo sistema.
-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.
B) Diseinu logikoak.
-Erregistroen azalpena.
Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:
1. mota.-Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
2. mota.-Aitortuaren erregistroa eta baimenduaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenak zenbat aitortu eta baimendu dituen, hainbat erregistro izanen dira, diferenteak izanik aitortuenak eta baimenduenak.
Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.
Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.
Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.
199 EREDUA A.-1. ERREGISTRO MOTA Aitortzailearen erregistroa |
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. ‘1’ konstantea. | |
2-4 | Zenbakizkoa | AITORPEN EREDUA. Konstantea: ‘199’. | |
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenaren zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak. | |
9-17 | Alfazenbakizkoa | AITORTZAILEAREN IFZ. Aitortzailearen IFZ adieraziko da. Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak). | |
18-57 | Alfazenbakizkoa | AITORTZAILEAREN SOZIETATE-IZENA. Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe. Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko. | |
58 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako hauetako bat emanen da: | |
‘C’: | Informazioa euskarrian aurkezten bada (DVD-R edo DVD+R). | ||
‘T’ | Transmisio telematikoa. | ||
59-107 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da: | |
59-67 | TELEFONOA: zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa. | ||
68-107 | DEITURAK ETA IZENA: lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe. | ||
108-120 | Zenbakizkoa | AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 199 kodea izanen dira. | |
121-122 | Alfabetikoa | AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA. Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez: | |
121 | AITORPEN OSAGARRIA: “C” bat adieraziko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea. | ||
122 | ORDEZKO AITORPENA: “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu. | ||
123-135 | Zenbakizkoa | AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. “ORDEZKO AITORPENA” eremuan “S” jarri bada, eta soilik kasu horretan, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia jarriko da. Beste edozein kasutan, zeroz beteko da. | |
136-144 | Zenbakizkoa | AITORTUAK, GUZTIRA. Aitortzaileari dagokion euskarrian ageri diren aitortuen erregistro guztien kopurua jarri beharko da. Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da. (2. motako erregistroen kopurua). | |
145-162 | Alfazenbakizkoa | ERAGIKETEN ZENBATEKOA, GUZTIRA. Zenbakizko eremua, 18 idazgunekoa. Aitortuaren erregistroetako “Eragiketaren zenbatekoa” eremuetan (169 idazgunetik 183ra) adierazi diren kopuru guztien batura idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |
145-160 | Eragiketen zenbateko osoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da. | ||
161-162 | Zenbatekoaren dezimalen zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||
163-250 | ZURIUNEAK. | ||
(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. (*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. (*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. (*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. |
199 EREDUA B.-2. ERREGISTRO MOTA Aitortuaren erregistroa |
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA | ||||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘2’. | ||||
2-4 | Zenbakizkoa | AITORPEN EREDUA. Konstantea: ‘199’. | ||||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi. | ||||
9-17 | Alfazenbakizkoa | AITORTZAILEAREN IFZ. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi. | ||||
18-26 | Alfazenbakizkoa | AITORTUAREN IFZ. Aitortuak Espainian esleitutako IFZ badauka, honela adieraziko da: Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak). Aitortua pertsona juridikoa edo errenta-egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia adieraziko da. Baldin pertsona juridikoak badira, edo entitateak, adingabeak edo ezintasuna dutenak eta IFZ badute, eremu hau betetzeaz gain “Ordezkariaren IFZ” eremua ere bete beharko da, eta, hartan, adieraziko da legezko ordezkariaren IFZ (ahalordeduna, baimendua, aita, ama edo tutorea). Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Aitortuak adingabeak badira edo ezintasuna dutenak baina IFZrik ez badute, eremu hau ez da beteko, baizik “Legezko ordezkariaren IFZ” izeneko eremua; hartan, adieraziko da haren legezko ordezkariaren IFZ (aita, ama edo tutorea). Baldin aitortuak ez badira Espainiako egoiliarrak, eremu hau eduki gabe (espazioak) utz daiteke, betiere “Atzerriko kodea” eremuan (116tik 130erako idazguneak) jartzen bada jatorrizko herrialdeko nortasun zenbaki balioduna. | ||||
27-35 | Alfazenbakizkoa | LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ. Baldin aitortuaren ordezkariaren bidez kobratzen bada txekea, eremu honetan ahalordedunaren edo pertsona baimenduaren IFZ jarriko da. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian. Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Esaterako, aitortua adingabea bada edo ezintasuna duena, eremu honetan jarriko da legezko ordezkariaren IFZ (aita, ama edo tutorea), edo aitortua entitate bat bada lauki honetan jasoko da ahalordedunaren edo pertsona baimenduaren IFZ. | ||||
36-75 | Alfazenbakizkoa | AITORTUTAKOAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATE IZENA EDO IZENA. Hartzaileen edo, hala denean, aitorpen honen xedeko txekeak kobratzeko aurkezten dituzten pertsonen deiturak eta izena jarriko dira eremu honetan, edo, hala denean, izena eta sozietatearen izena. a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. Aitortua adingabea edo ezintasuna duena bada, adingabearen edo ezintasuna duenaren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan. b) Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe. | ||||
76-115 | Alfazenbakizkoa | ORDEZKARIAREN IZEN-DEITURAK. Baldin aitortua ordezkatzen duen pertsonaren bidez kobratzen bada txekea, eremu hau betetzeaz gain, bete beharko da “Aitortuaren deiturak eta izena edo sozietatearen izena” izeneko eremua (36 idazgunetik 75era), eta hartan adieraziko dira hartzailearen datuak. | ||||
116-130 | Alfazenbakizkoa | ATZERRIKO KODEA. Aitortua ez bada Espainiako egoiliarra eta IFZrik ez badu, adieraziko dira zergaduna bere egoitzako herrialdean edo lurraldean identifikatzeko balio duten digitu zenbakizkoak eta alfabetikoak. | ||||
131-132 | Zenbakizkoa | PROBINTZIAREN KODEA. Oro har, eragiketan esku hartzen duen aitortzailearen sukurtsalaren helbidearen probintziaren bi digituak jarriko dira, edo, behar denean, erkidego autonomoarenak, honako zerrenda honen arabera: | ||||
ARABA | 01 | LEÓN | 24 | |||
ALBACETE | 02 | LLEIDA | 25 | |||
ALACANT | 03 | LUGO | 27 | |||
ALMERÍA | 04 | MADRIL | 28 | |||
ASTURIAS | 33 | MÁLAGA | 29 | |||
ÁVILA | 05 | MELILLA | 52 | |||
BADAJOZ | 06 | MURTZIA | 30 | |||
BARTZELONA | 08 | NAFARROA | 31 | |||
BURGOS | 09 | OURENSE | 32 | |||
CÁCERES | 10 | PALENTZIA | 34 | |||
CÁDIZ | 11 | LAS PALMAS | 35 | |||
KANTABRIA | 39 | PONTEVEDRA | 36 | |||
CASTELLÓ | 12 | ERRIOXA | 26 | |||
CEUTA | 51 | SALAMANCA | 37 | |||
CIUDAD REAL | 13 | S. C. TENERIFEKOA | 38 | |||
KORDOBA | 14 | SEGOVIA | 40 | |||
CORUÑA | 15 | SEVILLA | 41 | |||
CUENCA | 16 | SORIA | 42 | |||
GIRONA | 17 | TARRAGONA | 43 | |||
GRANADA | 18 | TERUEL | 44 | |||
GUADALAJARA | 19 | TOLEDO | 45 | |||
GIPUZKOA | 20 | VALENTZIA | 46 | |||
HUELVA | 21 | VALLADOLID | 47 | |||
HUESCA | 22 | BIZKAIA | 48 | |||
BALEAR UHARTEAK | 07 | ZAMORA | 49 | |||
JAÉN | 23 | ZARAGOZA | 50 | |||
133-135 | Zenbakizkoa | HERRIALDE KODEA. Espainiako egoiliar ez direnen kasuan, XXX idatziko da. Aitortuaren bizilekua dagoen herrialdearen kodea izanen da XXX, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak abenduaren 23an emandako 429/2004 Foru Aginduaren IV. eranskineko herrialde edo lurraldeen gakoen arabera. Egoiliarren kasuan, 133 idazgunetik 135era zeroekin beteko dira. | ||||
136-138 | Zenbakizkoa | AITORTUEN KOPURUA. Aitorpenaren xede den eragiketan esku hartzen duten subjektuen kopurua. Garrantzitsua: aitorpen honen xede den txeke beraren hartzaile bakoitzeko erregistro bat bete beharko da. | ||||
139-146 | Zenbakizkoa | ERAGIKETAREN DATA. Eragiketaren data adieraziko da, urtearen lau digituak jarrita, hilabetearen biak (01etik 12ra) eta egunaren biak (01etik 31ra), UUUUHHEE formatuarekin. | ||||
147-148 | Zenbakizkoa | ERAGIKETAREN GAKOA. Kode hauetako bat jarriko da: | ||||
01 | Kreditu entitateak igortzea txekea, salbu banku-kontu baten kontra igortzen direnean. | |||||
02 | Kreditu entitate batek igorritako txekea ordaintzea, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean. | |||||
03 | Pertsona desberdin batek igorritako txekeak ordaintzea, 3000 eurotik gorakoak, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean. | |||||
149-168 | Alfazenbakizkoa | TXEKEAREN ZENBAKIA. Txekearen identifikazio kodea ezkerretara doitua jarri beharko da. | ||||
169-183 | Zenbakizkoa | ERAGIKETAREN ZENBATEKOA. Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa. Eragiketaren zenbatekoa adieraziko da, ikurrik eta koma dezimalik gabe. Zenbatekoak eurotan adieraziko dira. Euroa ez den beste moneta batean baldin badaude txekeak, zenbatekoak 3.000 euroak gainditzen dituzten zehazteko, eurotan duten balioa jarri beharko da: a) Euroa onartu duten Europar Batasuneko estatu kideenak ez diren moneten kasuan, Europako Banku Zentralak argitaratutako eta Espainiako Bankuari komunikatutako euroaren kanbio ofizialaren arabera. b) Euroa onartu duten Europar Batasuneko estatu kideen moneten kasuan, euroaren eta moneta horren artean modu ezeztaezinean jarritako bihurketa-tasaren arabera. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||
169-181 | Eragiketaren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da. | |||||
182-183 | Eragiketaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da. | |||||
Halaber, eragiketari lotutako hainbat aitortu daudenean, haietako bakoitzean jarriko da egotz dakiokeen zenbatekoa, bakoitzaren partaidetza portzentajearen arabera | ||||||
184-187 | Zenbakizkoa | SUKURTSALAREN KODEA. Eragiketa honetan esku hartzen duen aitortzailearen sukurtsalaren kodea jarriko da. | ||||
188-250 | ZURIUNEAK | |||||
(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. (*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. (*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. (*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | ||||||
Iragarkiaren kodea: F1812851