(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

78/2018 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 26KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 188 - 27/09/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra .Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu bat sortu da plantilla organikoan; ondotik aipatzen da, eta zuzkidura ekonomikoa du gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10572 zenbakia duena plantilla organikoan.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko irailaren 26an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811792

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web