(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

76/2018 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 12KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 185 - 24/09/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu Bakarra.- Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 7245 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8710 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

-Etxezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 3113 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 3229 zenbakia plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia.

-Foruzaingoko komisario nagusia. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 148 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 68645 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

-Ondasun higigarrien goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 8616 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Goi mailako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 30351 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Liburutegiko laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 35959 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 7753 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3733 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Abeltzaintzako kontrolatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2233 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

-Basozain nagusi albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2378 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Basozain nagusiak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 1486 eta 1496 zenbakia dutenak.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 2325 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Atezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 2480 zenbakia duena.

2. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

-Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10553 zenbakia duena.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10554 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

-Gizarte-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10555 zenbakia duena.

-Terapeuta okupazionala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10556 zenbakia duena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Foruzaingoko inspektorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10557 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 71702 zenbakia duena.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

-Museoetako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10558 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10559 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10560 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10561 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Albaitaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10562 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10563 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

-Basogintzako ingeniari teknikoak. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10564 eta 10565 zenbakia dutenak.

-Basozainak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10566, 10567 eta 10568 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko irailaren 12an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1811327

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web