(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

67/2018 FORU DEKRETUA, ABUZTUAREN 22KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 169 - 31/08/2018



Atariko

Hezkuntza Departamentuak proposatu du lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Gobernuaren 2018ko maiatzaren 9ko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren Irakaskuntzako Aholkularien plantillan bederatzi lanpostu sortzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lehena.-Ondoren azaltzen diren lanpostuak sortzen dira Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren plantilla organikoan, haientzat behar bezalako zuzkidura ekonomikoa izanik indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

-Irakaskuntzako aholkulariak. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 39097, 39098 eta 39099 zenbakia dutenak.

-ILZko aholkulariak. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, plantilla organikoan 39100, 39101, 39102, 39103, 39104 eta 39105 zenbakia dutenak.

Azken Xedapenetako Lehena .Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810551

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web