(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

319E/2018 FORU AGINDUA, ABUZTUAREN 10EKOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, DIABETESAREN ATALA SORTZEN DUENA

BON N.º 168 - 30/08/2018



Atariko

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakunde autonomo honen osasun laguntzako egitura dagokion mailako araudiko xedapenen bidez ezarriko dela.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasun Departamentuko titularraren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasuneko kontseilariaren urriaren 29ko 111/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzua sortu zen.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritzak txosten bat egin du. Bertan Diabetesaren Atala sortzeko eskatu du, honako arrazoi hauetan oinarrituta:

-Gaixotasun honek garrantzi handia du, bai gaixotasuna pairatzen duten pazienteen kopuruarengatik, baita dituen ondorioengatik ere.

-Paziente horiek arreta premia berariazkoak dituzte.

-Jada ezarrita dagoen kronikoen estrategiaren barnean, paziente diabetikoentzako arreta garatzea eta sustatzea beharrezkoa da.

-Nafarroako Ospitaleguneko gainontzeko zerbitzuekin eta Oinarrizko Osasun Laguntzarekin bitartekari eta erreferente den pertsona ikusgai jartzea beharrezkoa da.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua . Diabetesaren Atala sortzea.

Diabetesaren Atala sortzen da, eta Endokrinologia eta Nutrizioko Zerbitzuari atxikitzen zaio.

2. artikulua . Eginkizunak.

Nafarroako Ospitaleguneko Diabetesaren Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Ospitaleko Arretaren eta Oinarrizko Osasun Laguntzaren artean koordinazio egokia lortzea, paziente diabetikoari arreta homogeneoa emateko. 2 motako diabetes mellitusa (DM2) duten pazienteen Arretarako Gida eguneratzea Oinarrizko Osasun Laguntzan.

b) Diabetesari buruzko informazioa emateko sistema azkar eta eraginkor bat sortzea.

c) Informazio zirkuitu eraginkorrak antolatzea laguntza maila guztien eta pazientearen artean.

d) DM duten gaixoei egin beharreko arreta prozesuaren kudeaketa ezartzea eta egokitzea, profesional bakoitzaren eskumenak argi zehaztuta gera daitezen eta haien arteko harremanak arinak izan daitezen. Bide klinikoak antolatzea (esate baterako: oin diabetikoaren bide klinikoa), baita osasun laguntzako prozesu integratuak ere (esate baterako: erretinopatia diabetiko aurreratua).

e) Adin pediatrikoa helduei transferitzeko programak sortzea.

f) Diabetesa dutenen bizi kalitatea hobetzea, metabolismoaren kontrol egokia eginez.

g) 1 eta 2 motako DM duten pertsonen gluzemia eta arrisku faktoreak hobeto kontrolatzea.

h) Laborategiko determinazioetan eta odol kapilarraren analisietan teknikak eta prozedura analitikoak estandarizatzen direla bermatzea (gluzemia, HbA1c eta abar).

i) Diabetesaren konplikazioak prebenitzea eta diagnostiko goiztiarra egitea.

j) Sortzen diren konplikazioak tratatzea (batzuetan, eta ahal denean, laguntzako prozesu integratuen bidez): erretinopatia diabetikoa, nefropatia, oin diabetikoa edo bide klinikoak.

k) Inplikatutako profesionalen artean komunikatzeko bideak ezartzea (online, telefonoa, deribazio ereduak eta abar), kontsultak, oharrak eta iradokizunak egiteko, besteak beste.

l) Zerbitzuak berak edo beste batzuek bideratu dituzten eta ospitaleratuta dauden pazienteei sendabidea ematea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea (ospitaleratzea programatua nahiz larrialdikoa izan). Altaren ondoko medikazioa eta jarraipen anbulatorio goiztiarra kontziliatzea.

m) Bereizmen handiko kontsultak sustatzea, pazienteak hainbat aldiz profesional desberdinengana jo beharrik izan ez dezan.

n) Diabetesari buruzko “ad hoc” ikerketa ildoak finkatzea eta ikerketa lanak egitea.

o) Kalitatea neurtzeko adierazleen erabilera sustatzea, hobetzeko estrategiak zehaztuta, Diabetesari Arreta Integrala emateko Programan zehaztutako arauen aldakortasuna gutxitu eta betetze maila areagotzeko.

p) Asistentziaren kalitatea ebaluatzea. DM1aren kontsultaren jarraipena eta ebaluazioa egitea.

q) Diabetesaren Hezkuntza Terapeutikoaren programa egituratu bat diseinatzea eta ezartzea sektore guztiendako, diabetesa duten pertsonen eta beren familien autozainketa eta parte hartze aktiboa sustatzeko gaixotasuna kontrolatzeko prozesuan.

r) Arazo kronikoak eta patologia anitzak dituzten pazienteentzako estrategia garatzea, DM2ari dagokionez.

s) DM1aren erregistroa mantentzea.

t) Diabetesa diagnostikatzeko eta terapiak egiteko teknologia berriak erabiltzen hastea, bereziki DM1 motako diabetesari begira.

u) Diabetesaren Eguneko Ospitalea sortzea.

v) Diabetesari buruzko prestakuntza ematea Oinarrizko Osasun Laguntzako eta arreta espezializatuko medikuei, erizaintzako langileei -plantakoei, hezitzaileei, loturakoei zein kontsultetakoei- eta populazio osoari.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 10ean.-Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1810311

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web