(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1/2018 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, uztailaren 4koa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa; abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzkoa; martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga; eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina.

BON N.º 138 - 18/07/2018



Texto

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren I. tituluan, arautzen dira Nafarroako tributu-araubidea Estatuko tributu araubide orokorrarekin harmonizatzeko irizpideak.

Esparru horren barnean, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 32., 35. eta 36. artikuluek ezartzen dute ezen balio erantsiaren gaineko zerga, zerga bereziak eta berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga ordainarazteko, Nafarroak aplikatuko dituela une oro Estatuko lurraldean indarra duten funtsezko arau eta arau formal berak. Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik funtsean aldendu gabe.

Gainera, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 14.2 artikuluak ezartzen du ezen zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenetan Foru Komunitateak aplikatuko dituela Estatuko tasa berberak.

Bestetik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 54.1 artikuluan, Nafarroako Gobernuaren araugintzarako ahalmena erregulatzean ezartzen duenez, tributu-araubide erkidearen aldaketa batek behartzen badu –Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat– Foru Komunitatean aplikatzera Estatuan indarra duten arau funtsezko eta formazko berberak, Nafarroako Gobernuak tributu arloko foru legeak aldatzeko behar diren foru lege mailako arauak eman ditzake, Nafarroako Parlamentuak eskuordeturik. Aipatu 14/2004 Foru Legearen 54.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren xedapen horiei, aipatu legegintzarako eskuordetzearen ondorio direnean, “tributu harmonizaziorako legegintzako foru dekretu” izena emanen zaie.

Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak aldatu egin du honako hauei buruzko araudia: balio erantsiaren gaineko zerga, zerga bereziak, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziari dagozkion atxikipenak.

Balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez, aldatzen du beren kideei bat-egite, batasun edo entitate autonomoek zuzenean emandako zerbitzuengatiko salbuespena, kenkarietarako eskubiderik sortzen ez duen eta zergari atxikirik ez dagoen edo hura ordaintzetik salbuetsirik dagoen jarduera batean ari diren pertsonak direnean zerbitzu horiek ematen dituztenak; kentzen du indarrean dagoen fakturako 90,15 euroko muga Europar Batasunetik kanpoko turistak eskatu ahal izan dezan itzul dakiola bere erosketen balio erantsiaren gaineko zerga; itsasoko edo aireko bidaiarien garraioetako salbuespenean, jatorria edo helmuga denean portu edo aireportu bat zergaren aplikazioaren eremutik kanpo dagoena, ezartzen du ezen barnean egonen direla garraio titulu bakar baten babesean aireko konexioak dituzten garraioak; ezartzen du aplikatuko dela %10eko tasa murriztua zinema aretoetako sarreretan eta baldintzak leuntzen direla %4ko tasa murriztua aplikatzeko mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako egoitza-arretan, eguneko eta gaueko zentroetan, etxeko laguntzan eta telelaguntzan; Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuek edo profesionalek telekomunikazioez, irrati-difusioz edo telebistaz eta bide elektronikoz emandako zerbitzuei aplikatzen zaien araubide bereziari dagokionez, kentzen du erkidegoan identifikatzera behartuta ez egotearen baldintza, zeren zerga administrazioak identifikatuko baitu erkidegoan finkatu gabeko enpresaburu edo profesionala, elektronikoki jakinaraziko duen zenbaki baten bidez.

Bestalde, gauzatzen ditu Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen manu batzuk, eta aldaketak egiten ditu berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergan, 1., 2. eta 3. tarifetan.

Orobat, zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren kasuan, salbuesteko zenbatekoa handitzen du, 2.500 eurotik 40.000 eurora. 2020. urtetik aurrera gauzatuko da benetan zenbatekoaren igoera hori, zeren ezartzen da ezen Estatuko 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea indarrean sartu aurreko zozketen sarietarako zenbateko salbuetsia 2.500 eurokoa izanen dela, egun horretatik eta 2018ko abenduaren 31ra arte egindakoen zenbatekoa 10.000 euro izanen dela, eta 2019. urtean egindako zozketetarako, 20.000 eurokoa.

Horrenbestez, aldatu direnez abenduaren 28ko 37/1992 Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa; abenduaren 28ko 38/1992 Legea, Zerga Bereziei buruzkoa; urriaren 29ko 16/2013 Legea, zeinaren bidez ezartzen baitira ingurumenaren arloko fiskalitate neurriak eta tributu eta finantza arloetako beste neurri batzuk; eta zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia, zeina arautzen baita azaroaren 28ko 35/2006 Legean (Lege hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa da eta hein batean aldatzen ditu sozietateen gaineko, ez-egoiliarren errentaren gaineko eta ondarearen gaineko zergei buruzko legeak); beharrezkoa da legegintzako foru dekretu hau, tributu harmonizazioari buruzkoa, ematea, berritu daitezen, halaber, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa; abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea, Zerga Bereziei buruzkoa; martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen 2. artikuluan araututako berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga; eta zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia, arautu baita pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean. Hori dena Foru Komunitatean aplika daitezen, aipatutako zergei dagokienez, Estatuan indarra duten arau substantibo eta formal berberak.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 4an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenbiziko artikulua. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea.

Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen agindu hauek aldatu dira, eta ondoren azaldu bezala gelditu:

Bat.–17.1.20 artikulua. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

“20. Beren kideei bat-egite, batasun edo entitate autonomoek zuzenean emandako zerbitzuak, interes ekonomikoko batasunek emandakoak barne, baldin eta horiek osatzen dituztenak badira kenkarirako eskubiderik ematen ez duten eta zergari atxikirik ez edo hura ordaintzetik salbuetsirik dagoen jarduera batean ari diren pertsonak, honako baldintza hauek gertatzen direnean:

a) Aipatu zerbitzu horiek zuzen eta esklusiboki erabil daitezela aipatu jarduera horretan, eta beharrezkoak izan daitezela haiek burutzeko.

b) Kideek elkarrekin egindako gastuetatik dagokien zatia besterik ez dezatela jaso.

c) Egiten den jarduera salbuetsia ez izatea 1. apartatu honetako 10., 12., 13., 14., 15., 22., 23., 25. eta 28. puntuetan dagoen bat.

Salbuespena aplikatuko da, halaber, aurreko b) letran aurreikusitako baldintza beteta, kenketaren hainbanakoa %10etik beherakoa denean eta zerbitzua ez bada zuzenean eta soilik erabiltzen kenketarako eskubidea sortzen duten eragiketetan.

Salbuespenak ez ditu hartuko merkataritzako sozietateek emandako zerbitzuak.”

Bi.–18.2.A) a) artikulua. 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“a) Salbuespena gauzatzeko, erosketetan jasandako zerga itzuliko da”.

Hiru.–19.13 artikulua. 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“13. Itsasoko edo aireko bidaiarien garraioak, jatorria edo helmuga denean portu edo aireportu bat zergaren aplikazioaren eremutik kanpo dagoena.

Ulertuko da atal honen barnean daudela garraio titulu bakar baten babesean aireko konexioak dituzten garraioak.”

Lau.–37.Bat.2.6 artikulua. Ondorioak 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu.

“6. Honako hauetarako sarrera: liburutegiak, artxiboak eta dokumentazio zentroak, museoak, arte galeriak, pinakotekak, zinema aretoak, antzokiak, zirkuak, zezenketa jaialdiak, kontzertuak eta zuzeneko gainerako kultur ikuskizunak.”

Bost.–37.Bat.2.3 artikulua. Ondorioak 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu.

“3. Telelaguntzaren zerbitzua, etxez etxeko laguntzarena, gaueko eta eguneko zentroena eta egoitzako laguntzarena, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 15. artikuluko 1. apartatuko b), c), d) eta e) letretan aipatzen direnak; betiere, zentro edo egoitzetako plaza itunduetan ematen badira, edo enpresei esleitutako lehiaketa administratibo baten ondoriozko prezioekin, edota zerbitzu horiei lotutako prestazio ekonomikoaren ondorioz –baldin eta prestazio horrek prezioaren %10etik gora estaltzen badu–, aipatutako legean xedatutakoa aplikatuta.

Sei.–108.octiesdecies.Bi.a) artikulua. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“a) “Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburua edo profesionala”: jarduera ekonomikoaren egoitza Erkidegotik kanpo duten enpresaburu edo profesionalak, Erkidegoaren lurraldearen barnean establezimendu iraunkor bat ez dutenak.”

Zazpi.–108.noniesdecies.Bat.a) artikulua. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“a) Araudi berezi honetan dituen eragiketen hasiera, aldaketa edo bukaera deklaratzea. Deklarazio hori bide elektronikoz aurkeztuko da.

Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak, bere zergapeko jardueren hasiera deklaratzean, identifikazio datu hauek erantsiko ditu: izena, postaren helbidea eta posta elektronikoarena, internet guneen helbide elektronikoak (halakorik erabiliz gero), zer zenbakiren bidez dagoen identifikatuta bere jardueraren egoitza duen hirugarren lurraldeko zerga arloko administrazioaren aurrean, eta deklarazio bat, adierazteko bere jarduera ekonomikoaren egoitza ez duela Erkidegoaren lurraldean ezarri eta ez duela establezimendu iraunkorrik bertan. Orobat, Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak informazio horretan izan daitekeen edozein aldaketaren berri emanen du.

Kanariar Uharteetan, Ceutan edo Melillan finkatutako enpresaburuen edo profesionalen kasuan, haien zergapeko jardueren hasiera deklaratzean eman beharreko informazioan adieraziko ditu izena, posta helbidea eta posta elektronikoarena, erabiltzen dituen internet guneen helbide elektronikoak eta Espainiako zerga arloko administrazioak esleitutako identifikazio fiskaleko zenbakia.

Araubide honen ondorioetarako, zerga arloko administrazioak zenbaki banarekin identifikatuko ditu Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuak edo profesionalak.

Zerga arloko administrazioak bide elektronikoz jakinaraziko dio Erkidegoan finkatu gabeko enpresaburuari edo profesionalari zer identifikazio zenbakia esleitu zaion.”

Bigarren artikulua. 20/1992 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Zerga Bereziei buruzkoa.

2019ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, indarrik gabe uzten dira 7. artikuluko 12. apartatua eta 8. artikuluko 2. e) apartatua.

Hirugarren artikulua. 11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa, bigarren artikulua.

2018ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen 2. artikuluko 11. apartatua honela idatzita geldituko da, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zergari dagokionez:

“Hamaika apartatua. Zerga-tasa.

1. 1. tarifa:

Zerga atmosfera berotzeko ahalmenaren araberakoa izanen da.

Zerga-tasa kalkulatzeko, 0,015 koefizientea aplikatuko zaio gas fluordun bakoitzak atmosfera berotzeko duen ahalmenari; dena den, gehienez ere 100 euro ordainduko dira kilogramo bakoitzeko, honako epigrafe hauei jarraiki:

EPIGRAFEA

BEROTEGI-EFEKTUKO GAS FLUORDUNA

ATMOSFERA BEROTZEKO AHALMENA (PCA)

TASA
EURO/KG

1.   1

Sufre hexafluoruroa.

22.  800

100

1.   2

HFC-23.

14.  800

100

1.   3

HFC-32.

675

10,13

1.   4

HFC-41.

92

1,38

1.   5

HFC-43-10mee.

1.   640

24,6

1.   6

HFC-125.

3.   500

52,5

1.   7

HFC-134.

1.   100

16,5

1.   8

HFC-134a.

1.   430

21,45

1.   9

HFC-152a.

124

1,86

1.   10

HFC-143.

353

5,3

1.   11

HFC-143a.

4.   470

67,05

1.   12

HFC-227ea.

3.   220

48,3

1.   13

HFC-236cb.

1.   340

20,1

1.   14

HFC-236ea.

1.   370

20,55

1.   15

HFC-236fa.

9.   810

100

1.   16

HFC-245ca.

693

10,4

1.   17

HFC-245fa.

1.   030

15,45

1.   18

HFC-365mfc.

794

11,91

1.   19

Perfluorometanoa.

7.   390

100

1.   20

Perfluoroetanoa.

12.  200

100

1.   21

Perfluoropropanoa.

8.   830

100

1.   22

Perfluorobutanoa.

8.   860

100

1.   23

Perfluoropentanoa.

9.   160

100

1.   24

Perfluorohexanoa.

9.   300

100

1.   25

Perfluoroziklobutanoa.

10.  300

100

2. 2. tarifa.

2. 1 epigrafea.–Prestakinak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,015 koefizientea aplikatuko zaio prestakinetik eratorritako atmosfera berotzeko ahalmenari, betiere bost.2 apartatuan xedatua kontuan hartuta eta kilogramo bakoitzeko gehienez ere 100 euro ordainduko direla.

3. 3. tarifa.

3. 1 epigrafea.–1. tarifako gas birsortuak eta birziklatuak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,50 koefizientea aplikatuko zaio 1. tarifan zehaztutako tasari.

3. 2 epigrafea.–2. tarifako prestakin birsortuak eta birziklatuak: zerga-tasa kalkulatzeko, 0,50 koefizientea aplikatuko zaio 2. tarifan zehaztutako tasari.”

Laugarren artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren manu hauek (testu bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) testu hau izanen dute:

Bat.–Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria, 2. apartatua, lehen paragrafoa. 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Karga berezitik salbuetsita egonen dira 40.000 euroko zenbateko osoa edo hori baino txikiagoa duten sariak. Zenbateko osoa 40.000 eurotik gorakoa duten sariek tributatu egin beharko dute, zenbateko hori gainditzen duen zatiari dagokionez.”

Bi.–Hogeita seigarren xedapen iragankorra gehitzea. 2018ko uztailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

“Hogeita seigarren xedapen iragankorra gehitzea.–Zenbait loteria eta apusturen sarien karga berezitik salbuetsitako zenbatekoa 2018. eta 2019. ekitaldietarako.

2018ko uztailaren 5aren aurretik egindako jokoetako sariak salbuetsita egonen dira foru lege honen hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan aurreikusitako zenbatekoan, kontuan harturik 2017ko abenduaren 31n indarrean den idazketaren arabera.

Zenbateko hori 10.000 eurokoa izanen da, 2018ko zergaldian 2018ko uztailaren 5etik aurrera egindako jokoetarako, eta 20.000 eurokoa 2019ko zergaldian egindako jokoetako sarietarako.”

Azken xedapen bakarra .–Indarra hartzea.

Tributu harmonizazioari buruzko legegintzako foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, ezartzen dituen ondorioekin.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1808806

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web