(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

51/2018 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 4KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 135 - 13/07/2018



Atariko

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak, 19.1.6 artikuluan, ezartzen du ezen Administrazio Publikoetako zenbait esparru eta sektorek zilegi dutela aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat erabiltzea, zeinak barnean hartuko baititu lanpostuen %90 arte, baldin eta horiek aurrekontua badute eta aldi baterako eta modu jarraian bete badira gutxienez ere 2016ko abenduaren 31aren aurreko hiru urteetan.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako datuak eta bat etorriz aipatu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen artikulu horretan ezarritako egonkortze tasaren arauekin, guztira osasun langileen 635 lanpostu ateratzen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, aipatu legean ezarritako egonkortze tasak barne hartzen dituen sektoreei dagozkienak, lan publikoaren eskaintzan sartzeko.

Behin 635 lanpostuak hautatutakoan, beharrezkoa da horietatik 36 egiturazko lanpostu plantillan finkatzea, zeinak aldi baterako langileek betetzen baitituzte eta zeinak ez baitaude proiektu jakin bati lotuta, 2018ko lan enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko aipatu 3/2017 Legearen 19.1.6 artikuluan ezarritako egonkortze tasarekin bat etorriz.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 36 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara jakitearen beharkizunei buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71459 eta 71460 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Laborategiko teknikari espezialista (LTE). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71463 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Antsoaingo OOLTari atxikia, 71466 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Mendillorriko OOLTari atxikia, 71467 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Orkoiengo OOLTari atxikia, 71468 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Berriozarko OOLTari atxikia, 71469 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Buztintxuriko OOLTari atxikia, 71470 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Orkoiengo OOLTari atxikia, 71471 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Barañaingo OOLTari atxikia, 71472 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Zarrakazteluko OOLTari atxikia, 71473 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila), Etxarri Aranazko OOLTari atxikia, 71474 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Noaingo OOLTari atxikia, 71475 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, Azkoiengo OOLTari atxikiak, 71476 eta 71477 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Garesko OOLTari atxikia, 71478 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, Tafallako OOLTari atxikiak, 71479 eta 71480 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Erizaina. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila), Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuari atxikiak, 71481, 71482, 71483 eta 71484 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Erizaina. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuari atxikiak, 71485, 71486, 71487 eta 71488 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71490 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista (ETE). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71491 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

-BFE/Anestesia eta Erreanimazioko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71505 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko pediatra. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Lodosako OOLTari atxikia, 71506 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, García Orcoyen Ospitaleari atxikia, 71507 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, Lodosako OOLTari atxikia, 71508 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLT). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71509, 71510 eta 71511 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia:

-BFE/Anestesia eta Erreanimazioko mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Reina Sofía Ospitaleari atxikia, 71512 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostuak, azalpen zatian adierazi direnak, finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko dira.

2. artikulua . Lanpostu elebidunak eta euskarazko jakitemaila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan eta haren erakunde autonomoetan.

Bat.-Plantilla organikoaren lanpostu elebidunak zehazten dira, bai eta bakoitzaren euskarazko jakite-maila ere. Hona hemen zerrenda:

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, osasun publikoko ikuskatzaile lanposturako, 67035 eta 67052 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea.

-Zortzi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, erizain lanposturako, 60995, 61815, 62057, 63584, 63867, 64389, 64638 eta 64697 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, Erizaintza obstetriko-ginekologikoaren arloko erizain espezialista lanposturako, 64524 eta 67552 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Sei lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari (EZLT) lanposturako, 661570, 61914, 62212, 62835, 65081 eta 6516 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko B1 jakite-maila dutenak, zeladore lanposturako, 63808 eta 65488 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, OOLTko pediatra lanposturako, bata Elizondoko OOLTan aritzeko, 60891 zenbakia duena plantilla organikoan, eta bestea Leitzako OOLTan aritzeko, 69439 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, OOLTko mediku lanposturako, bata Donezteko OOLTan aritzeko, 60721 zenbakia duena plantilla organikoan, eta bestea Lesakako OOLTan aritzeko, 61041 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko B2 jakite-maila duena, LZAko mediku lanposturako, Elizondoko OOLTan aritzeko, 69122 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Hamar lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, erizain lanposturako, honela banatuta: Antsoaingo OOLTan aritzeko, 68477 zenbakia duena plantilla organikoan; Berriozarko OOLTan aritzeko, 68479 zenbakia duena plantilla organikoan; Buztintxuriko OOLTan aritzeko, 71318 zenbakia duena plantilla organikoan; Zizur-Etxabakoizko OOLTan aritzeko, 71320 zenbakia duena plantilla organikoan; Txantreako OOLTan aritzeko, 60291 zenbakia duena plantilla organikoan; Uharteko OOLTan aritzeko, 71321 zenbakia duena plantilla organikoan; Izabako OOLTan aritzeko, 60982 zenbakia duena plantilla organikoan; Lesakako OOLTan aritzeko, 69223 zenbakia duena plantilla organikoan; Arrotxapeko OOLTan aritzeko, 60274 zenbakia duena plantilla organikoan; Sarrigurengo OOLTan aritzeko, 71324 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia.

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko B2 jakite-maila duena, OOLTko mediku lanposturako, 63233 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala.

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko B2 jakite-maila duena, BFE/Psikiatriako albokoaren lanposturako, 62132 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko B2 jakite-maila duena, psikologo kliniko espezialista lanposturako, 61435 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aldi baterako lanpostu horiek betetzen ari direnek lan horietan jarraituko dute lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko beste edozein arrazoi gertatu arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808791

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web