(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

49/2018 FORU DEKRETUA, UZTAILAREN 4KOA, ZEINAREN BIDEZ ALDATZEN BAITA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA

BON N.º 135 - 13/07/2018



Atariko

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak, 19.1.6 artikuluan, ezartzen du ezen Administrazio Publikoetako zenbait esparru eta sektorek zilegi dutela aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarri bat erabiltzea, zeinak barnean hartuko baititu lanpostuen %90 arte, baldin eta horiek aurrekontua badute eta aldi baterako eta modu jarraian bete badira gutxienez ere 2016ko abenduaren 31aren aurreko hiru urteetan.

Azterturik Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako datuak eta bat etorriz aipatu Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen artikulu horretan ezarritako egonkortze tasaren arauekin, guztira 361 lanpostu ateratzen dira Administrazio Erroaren esparruan, aipatu legean ezarritako egonkortze tasak barne hartzen dituen sektoreei dagozkienak, lan publikoaren eskaintzan sartzeko.

Behin 361 lanpostuak hautatutakoan, beharrezkoa da horietatik 27 egiturazko lanpostu plantillan finkatzea, zeinak aldi baterako langileek betetzen baitituzte eta zeinak ez baitaude proiektu jakin bati lotuta, 2018ko lan enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko aipatu 3/2017 Legearen 19.1.6 artikuluan ezarritako egonkortze tasarekin bat etorriz.

Horrenbestez, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko 27 lanpostu sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara jakitearen beharkizunei buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko uztailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuk sortzea, egiturazko enplegua finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Lanpostu batzuk sortu dira plantilla organikoan; ondotik aipatzen dira, eta zuzkidura ekonomikoa dute gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Zaintzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 10513 eta 10514 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Zaintzaile gerontologikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D maila, 10515 eta 10516 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10517, 10518, 10519 eta 10520 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, destinoa Tuteran duena, 10521 zenbakia duena plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

-Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (laneko arriskuen prebentzioa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71461 eta 71462 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71464 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu Zentralak:

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, B mailakoa, 71465 zenbakia duena plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, Erriberriko OOLTari atxikia, D mailakoa, 71489 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea.

-Zerbitzu anitzetako enplegatuak. Hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 71492, 71493, 71494, 71495, 71496, 71497, 71498, 71499, 71500, 71501, 71502, 71503 eta 71504 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostuak, azalpen zatian adierazi direnak, finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko dira.

2. artikulua . Lanpostu elebidunak eta euskarazko jakitemaila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan eta haren erakunde autonomoetan.

Bat.-Plantilla organikoaren lanpostu elebidunak zehazten dira, bai eta bakoitzaren euskarazko jakite-maila ere. Hona hemen zerrenda:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, haur hezitzaile lanposturako, Sanduzelaiko Haur Eskolarako, 2914 eta 2926 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunaren lanposturako, destinoa Donezteben duena, 6232 zenbakia duena plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Nafarroako Ospitalegunea:

-Zazpi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, administrari laguntzaileen lanposturako, 62225, 66476, 68557, 69367, 69403, 69528 eta 70686 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Bederatzi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, administrari laguntzaile lanposturako, honela banatuta: Altsasuko OOLTan aritzeko, 69451 zenbakia duena plantilla organikoan; Zizur-Etxabakoizko OOLTan aritzeko, 70107 zenbakia duena plantilla organikoan; Uharteko OOLTan aritzeko, 70732 zenbakia duena plantilla organikoan; Izabako OOLTan aritzeko, 70024 zenbakia duena plantilla organikoan; Iturramako OOLTan aritzeko, 67875 zenbakia duena plantilla organikoan; Arrosadiko OOLTan aritzeko, 66823 zenbakia duena plantilla organikoan; Arrotxapeko OOLTan aritzeko, 67580 zenbakia duena plantilla organikoan eta Zaraitzuko OOLTan aritzeko, 66606 zenbakia duena plantilla organikoan; Atarrabiako OOLTan aritzeko, 69464 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala.

-Lanpostu elebidun bat, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari laguntzaileen lanposturako, 70797 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

-Zortzi lanpostu elebidun, euskarazko B2 jakite-maila dutenak, basozain lanposturako, 1455, 2380, 2391, 2408, 8129, 8602, 9824 eta 10099 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Bi.-Plantilla organikoan, honako lanpostu elebidun hauetako euskarazko jakite-mailaren baldintza aldatzen da:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Oinarrizko Osasun Laguntza.

-Bi lanpostu elebidun, euskarazko C1 jakite-maila dutenak, bata Aurizko OOLTko administrari laguntzaileen lanposturako, 66611 zenbakia duena plantilla organikoan, eta bestea Uharteko OOLTan aritzeko, 66616 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hiru.-Aldi baterako lanpostu horiek betetzen ari direnek lan horietan jarraituko dute lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko beste edozein arrazoi gertatu arte, salbu 2914 eta 2926 zenbakiak dituzten haur hezitzaileen lanpostuen kasuan. Horietan, lanpostua aldi baterako betetzen duten langileek 2018ko abuztuaren 15a arte jarraituko dute horiek betetzen.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko uztailaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808795

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web