43/2018 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 30EKOA. HONEN BIDEZ BIGARREN JARDUERAKO EGOERA ARAUTZEN DA NAFARROAKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUKO SUHILTZAILE EDO SUHILTZAILE-KABO LANPOSTUAK BETETZEN DITUZTEN LANGILEENTZAT 
BON N.º 129 - 05/07/2018; corr. err., BON 1/08/2019
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
II. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERARAKO SARBIDEA
III. KAPITULUA. EGINKIZUNAK ETA LANTALDEAK
IV. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERAKO LANPOSTUAK ESLEITZEA ETA HORNITZEA
.
.
.V. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERAKO EGOERAN DAUDEN LANGILEAK
1. ATALA. ESKUBIDEAK
2. ATALA. BETEBEHARRAK
VI. KAPITULUA. JARRAIPEN BATZORDEA
Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluan jasotzen da bigarren jarduerako egoera, eritasuna edo istripua dela-eta bere lanpostuaren eginkizunak betetzeko ezindurik dauden prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioentzat, baita 60 urte bete dituztenentzat ere, edo 55 urte bete eta hala aukeratzen dutenentzat.
Bigarren jarduera egoera administratibo berezia da, helburu nagusi duena langileen gaitasun psikofisiko egokia bermatzea, betiere zerbitzuaren eraginkortasuna eta langileen segurtasuna bermatuta.
Aipatutako 55. artikuluak jasotzen du zer nolako eginkizunak izanen diren bigarren jarduerakoak, baina beharrezkoa da erregelamendu bat onestea, bigarren jardueraren esparruan bete beharreko zeregin berariazkoak garatzeko, baita egoera berezi horretara iristeko eta haren araubide aplikagarria garatzeko ere.
Aipatutako 8/2005 Foru Legearen azken xedapenetako lehenbizikoak Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio behar adina erregelamenduzko xedapen emateko hura garatzeko eta betearazteko. Hala, xedapen honen bidez garatu eta zehaztu nahi dira Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen xedapenetan bigarren jarduerari buruz jasotako aginduak.
Zehazki, bigarren jarduerako egoeran dauden langileek sostengu, prestakuntza eta laguntza eginkizunak beteko dituzte, eta inola ere ez dute esku hartuko ezbeharretan zuzenean. I. eranskineko taldeetako bateko lanpostuak beteko dituzte.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Kontseiluarekin eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
I. KAPITULUA. XEDAPEN OROKORRAK
1. Foru dekretu honen xedea da uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikulua garatzea (8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa). Bigarren jarduerako egoerari buruzkoa da aipatutako artikulua, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan suhiltzaile edo suhiltzale-kabo diren langileentzat.
2. Horretarako, erregelamendu honek honako alderdi hauek arautzen ditu:
a) Zer arrazoik ekarriko duen bigarren jarduerako egoerara igaro ahal izatea.
b) Bigarren jarduerako egoerara igarotzen diren langileek zer lanpostu beteko dituzten.
c) Bigarren jarduerako egoeran dauden langileek bete beharreko eginkizunak.
d) Bigarren jarduerako egoeran dauden langileen lan baldintzak.
e) Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko prozedura administratiboak, baita lanpostu horiek eskuratzea ere.
2. artikulua . Bigarren jardueraren definizioa.
Foru dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, bigarren jarduera egoera administratibo berezia da, funtsezko helburu duena Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituztenen gaitasun psikofisiko egokia segurtatzea, eta, hala, zerbitzuaren eraginkortasuna eta langileen segurtasuna bermatzea.
II. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERARAKO SARBIDEA
3. artikulua . Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko arrazoiak.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituztenak bigarren jarduerako egoerara igarotzeko arrazoiak hauek izanen dira:
a) Adina.
b) Gaixotasuna edo istripua, lanpostuko eginkizunak betetzeko ezintasuna dakarrena.
1. 55 urte betetzen direnean, suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituzten langileak automatikoki igaroko dira bigarren jarduerako egoerara.
2. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, norberak hala nahita, berariaz, eska daiteke zerbitzu operatiboan jarraitzea.
Eskaera idatziz aurkeztu beharko da, gutxienez ere 55 urte bete baino hiru hilabete lehenago. Epe horretan, osasun azterketa eta gaitasun fisikoko probak antolatuko dira, frogatuko dutenak lanpostua betetzeko behar diren baldintzak betetzen direla.
Barne gaietan eskumenak dituen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez adieraziko da zerbitzu operatiboan jarraituko duela.
Urtero berritu daiteke zerbitzu operatiboan jarraitzeko aukera, aurreko paragrafoetan ezarritako beharkizun eta baldintza berberetan.
3. 55 urte beteta zerbitzu operatiboan jarraitzen duten langileek aldi baterako konpentsazio bat jasotzeko eskubidea izanen dute, honela banatuta: 72 ordu, zerbitzu operatiboan eginiko lehenengo urtean; 144 ordu, bigarrenean; 216 ordu, hirugarrenean; 288 ordu, laugarrenean; eta 360 ordu, bosgarrenean.
Operatiboan jarraitzeagatiko konpentsazioa, urte bakoitzean, denbora-tarte horretan zerbitzu operatiboan lan eginiko ordu-kopuruarekiko proportzionala izanen da.
Interesdunak hala nahi izanez gero, operatiboan jarraitzeagatiko konpentsazio-orduak sortzen diren urtean hartzen ahalko dira osorik, edo, bestela, ordu-poltsa batean metatu, langileak erretiroa hartu aurreko aldian jarraian hartzeko. Aukera urtez urte eginen da, konpentsazioa sortzen den urtea baino lehenago.
Metatutako orduen poltsa erabiltzeko eta lan-bizitzaren azken aldian orduak hartzen hasteko eskaerak berekin ekarriko du eskatzailea automatikoki bigarren jarduerako egoerara igarotzea, ordu horiek hartzen hasten den unetik.
Operatiboan jarraitzeagatiko konpentsazio-orduak ez dira ezein kasutan ordainduko, salbu eta zerbitzu-harremana behin betiko akitzen baldin bada gerora sortutako arrazoien ondorioz. Kasu horretan, hartzeko dauden ordu metatuak ekonomikoki konpentsatuko dira, eta une horretan konpentsazio ekonomikorako ezarrita dauden aurreikuspenak aplikatuko dira
.
4. 60 urte betetzean, langilea nahitaez igaroko da bigarren jarduerako egoerara
.
5. artikulua . Gaixotasuna edo istripua.
1. Suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen postuak betetzen dituzten langileak bigarren jarduerako egoerara igaroko dira, baldin gaixotasunagatik edo istripuagatik ezindurik gelditzen badira beren postuko eginkizun operatiboak betetzeko.
2. Artikulu honetan aipatutako arrazoiengatik bigarren jarduerako egoerara igarotzeko prozedura honela has daiteke:
a) Interesdunak eskatuta
b) Ofizioz has dezake Barne gaietan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiak.
3. Administrazioan laneko arriskuen prebentzioaren arloko gaietan eskumena duen unitate administratiboak erabakiko du langileak eginkizun operatiboak betetzeko ezintasuna duen edo ez. Behar den irizpen medikoa emanen du, eta eskumena duen organoari igorriko dio.
4. Behin-behinekoz eta, gehienez ere, bi urtez egon ahal izanen da langilea artikulu honetan araututako arrazoiengatik bigarren jarduerako egoeran. Epe hori bukatzean, bigarren jarduerako egoera berraztertuko du administrazioko unitate administratibo eskudunak.
6. artikulua . Bigarren jarduerako egoera deklaratzeko prozedura.
Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen zuzendaritza nagusiak ebazpena emanen du, eta hartan adieraziko du funtzionarioa bigarren jarduerako egoerara igaro daitekeen edo ez eta, hala bada, bigarren jardueran zer egunetatik aurrera hasiko den zehaztuko du, eta zerbitzu operatiboan lanpostu hutsa sortuko du.
7. artikulua . Zerbitzu operatibora itzultzea.
1. Adinagatik deklaratutako bigarren jardueraren kasuetan, zerbitzu operatibora itzultzeko aukera izanen da, interesdunak eskatuta, behin bakarrik, baldin, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, frogatzen bada lanpostuan aritzeko behar diren baldintzak betetzen direla. Horretarako, osasun azterketa eginen da, eta gaitasun fisikoko probak gainditu beharko dira.
2. Ezintasuna ekarri duen gaixotasunagatik edo istripuagatik deklaratutako bigarren jarduerako kasuetan, zerbitzu operatibora itzultzeko aukera izanen da, baldin zerbitzu emateko behar diren baldintza fisikoak eta psikikoak berreskuratzen badira. Hala dela frogatzeko, administrazioan laneko arriskuen prebentzioaren arloko gaietan eskumena duen unitate administratiboak irizpena eman beharko du, eta foru dekretu honen 6. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko da.
III. KAPITULUA. EGINKIZUNAK ETA LANTALDEAK
8. artikulua . Bigarren jarduerako egoeran dauden langileen eginkizunak.
1. Bigarren jarduerako egoeran dauden langileen eginkizuna da larrialdian sostengu teknikoa ematea, fase hauetan:
a) Gertakariaren aurretik: prebentzio eta zabalkunde lanak egitea.
b) Gertakarian: logistika lanak egitea.
c) Gertakariaren ondotik: lehengoratzeko eta normaltasuna berrezartzeko lanak.
2. Zehazki, larrialdian sostengu teknikoa emateko eginkizunak honako hauek izanen dira:
a) Larrialdiaren eremuko prebentzioa.
b) Herritarrentzako informazioa eta zabalkundea.
c) Suteen kontrako babesari dagokionez, ikuskapenak egitea eta legea betetzen dela zaintzea.
d) Irakaskuntza eta barne prestakuntza.
e) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren zerbitzu operatiboan hitzartutako taldeei prestakuntza eta trebakuntza ematea.
f) Laguntza teknikoa eta logistikoa.
g) Prestakuntzarako eta zabalkunderako ikus-entzuneko materiala eta edukia argitaratzea eta garatzea.
h) Mobilizazio operatiboak koordinatzea eta haien jarraipena egitea.
i) Esku-hartzeen kudeaketa eta horietarako sostengu informatikoa ematea.
j) Baliabideak mobilizatzea eta jarraipena egitea.
k) Suhiltzaile boluntarioen etxeen sarerako sostengua ematea, eta mantentzeaz eta prestakuntzaz arduratzea.
l) Prestakuntzaren eta mantentzearen eremuko laguntza logistikoa.
m) Ibilgailuen, makinen, tresnen eta zerbitzuko beste lanabes batzuen mantentze-lanak eta konponketak.
n) Ekipo berezien berrikuspena eta mantentze-lanak.
ñ) Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak berezko dituen gune eta instalazioetako mantentze-lanak eta konponketak.
o) Arloei eta zerbitzu operatiboei sostengu logistikoa eta teknikoa emateko beste batzuk, honako hauetan: ureztaketa gailuak, ariketak, simulakroak, jardunaldi teknikoak eta era guztietako jarduerak.
p) Arlo operatiborako sostengu zuzena edo zeharkakoa diren gainerakoak.
9. artikulua . Bigarren jarduerako lanpostuen taldeak.
1. Bigarren jarduerako egoeran deklaratutako langileek bete ditzaketen lanpostuak taldeka antolatuta daude.
Talde bakoitzak ezarrita izanen ditu honako hauek: Zerbitzuaren egituran integratutako eta plantillan jasotako menpekotasun funtzional eta organikoa, helburu berariazko batzuk, eginkizunak, ordutegiak, kasua bada prestasuna, gutxieneko eta gehieneko kide kopurua, kokapena edo destinoa eta lehentasuna.
2. Barneko esparruan eskumenak dituen departamentuko titularrak aldatzen ahal ditu aurreko apartatuan aipaturiko taldeak eta taldeon ezaugarriak, lan-baldintzak eta lehentasunak, foru dekretu baten bidez, langileen ordezkariek edo zerbitzuko zuzendariak proposatuta. Horretarako, aldez aurretik, erregelamendu honen 19. artikuluaren arabera eratutako jarraipen-batzordearen mende jarriko da
.
3. Barne gaietan eskumenak dituen departamentuko titularrak aldatu ahal izanen ditu talde horien ezaugarriak, lan baldintzak eta lehentasunak, foru dekretu baten bidez, langileen ordezkariek edo zerbitzuko zuzendariak proposatuta. Horretarako, aldez aurretik, erregelamendu honen 19. artikuluaren arabera eratutako jarraipen batzordearen menpe jarriko da
.
IV. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERAKO LANPOSTUAK ESLEITZEA ETA HORNITZEA
10. artikulua . Esleipen funtzionala
.
Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaritzak foru dekretu honen 9. artikuluan aipatutako eta I. eranskinean ezarritako taldeetako postu batera esleituko ditu bigarren jarduerako egoerara iritsitako langileak. Irizpide hauen arabera eginen da esleipen hori:
a) Postuaren eginkizunak betetzeko egokitasun teknikoa.
b) Gaitasun psikofisikoa, ezarritako agindu medikoen arabera, baldin eta langilea gaixotasunagatik edo istripuagatik iritsi bada bigarren jarduerako egoerara.
c) Taldean lanpostu hutsak izatea.
11. artikulua . Lanpostuak esleitzeko lehiaketa.
1. Urteko azken hiruhilekoan, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariak lanpostuak esleitzeko lehiaketa baterako deialdia eginen du, bigarren jarduerako egoeran dauden funtzionarioentzat, sarbidea edozein izanik ere; bertan, taldeetako lanpostu hutsak agertuko dira, gehienez ere egoera horretan dauden langile adina.
2. Lehiaketako postu eta taldeen zerrenda eguneratua izanen du deialdiak.
3. Talde bati atxikita egon eta lehiaketa batean parte hartzen ahalko duten pertsonen gehieneko kopurua talde bakoitza osatzen duen gutxieneko lanpostu-kopuruaren balioaren 1/3 izanen da, eta hala egonen da ezarrita bigarren jarduerako lanpostuen taldeak arautzen dituen foru aginduan.
Talde batean egonik, lehiaketan parte har dezaketen pertsonen lehentasuna ezartzeko, lehenik egonen dira taldean antzinatasun handiena dutenak, eta, berdinketarik gertatuz gero, bigarren jardueran eginiko denboraren arabera ebatziko da, eta, hala ere berdinketa gertatuz gero, kontuan hartuko da Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko antzinatasuna
.
4. Hauxe izanen da lanpostu hutsak aukeratzeko lehentasun irizpidea: Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan emandako zerbitzuak, eta, berdinketarik izanez gero, izangai zaharrenaren alde eginen da.
5. Hautaketa sistema publikoa izanen da. Lehenbiziko txandan, deialdiko lanpostu hutsak aukeratuko dira. Gero, bigarren txandan, lehenbiziko txandan sortutako lanpostu hutsak eta lehenbiziko txandan eskaini baina bete ez direnak eskainiko dira, eta hala behin eta berriz.
6. Lehiatzaileak, medikuaren aginduarengatik, aukeran dituen taldeak mugaturik baditu, edo bigarren jarduerako egoerara nahitaez igaro bada 60 urte betetzeagatik, beste talde bati atxiki dakioke, nahiz eta horrek berarekin ekarri taldeari dagokion gehieneko atalasea gainditzea.
12. artikulua . Behinbehineko esleipena
.
1. Urtean zehar bigarren jarduerako egoeran sartzen diren langileei, lanpostu hutsak dituen taldeko lanpostu bat esleituko zaie behin-behinean, harik eta lanpostuak esleitzeko lehiaketa ebatzi arte; atxikipen horrek ez du inolako eskubiderik sortuko.
2. Behin-behineko esleipena duten langile horiek behartuak daude lanpostuak esleitzeko deitzen den lehenengo lehiaketan parte hartzera. Lehiaketan parte hartzen ez badute, zerbitzuaren zuzendaritzak lehiaketako lanpostuetako bat esleituko die, zerbitzuaren beharren arabera.
3. Baldin eta taldeak arautzen dituen foru-agindua onetsi edo aldatzeak talde bat kentzea badakar, egokitze-lehiaketa bat eginen da, urteko esleipen-lehiaketaren aurretik, ezabatuko den taldean lanpostua duten langileentzat.
13. artikulua . Lanpostuan jarraitzea
.
Bigarren jarduerako postu batera esleitutako langileak ez dira handik beste nonbaitera aldatzen ahalko salbu eta gutxieneko atalasea bete gabe badago 1. lehentasuneko talde batean. Kasu horretan, postuan antzinatasun txikiena duena aldatuko da lanpostutik, eta behin bakarrik, hurrengo esleipen-lehiaketa arte, lanposturako eskubidea galdu gabe; antzinatasun-maila bereko kasuetan, zerbitzuko antzinatasun txikiena hartuko da kontuan, eta, hala ere berdinketa gertatzen bada, zozketa bidez erabakiko da.
V. KAPITULUA. BIGARREN JARDUERAKO EGOERAN DAUDEN LANGILEAK
1. ATALA. ESKUBIDEAK
14. artikulua . Eskubideak.
Galarazi gabe Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan ezarritakoa, bigarren jarduerako egoeran dauden langileek honako eskubide hauek izanen dituzte:
a) Suhiltzaile izaerari eustea.
b) Bere eginkizunak betetzeko egoki den prestakuntza jasotzea.
c) Laneko arrisku berariazkoei buruzko informazio guztia jasotzea, laneko arriskuen prebentzioan indarrean den legeriaren arabera, baita norberaren babeserako bitarteko egokiak izatea ere, beren lana segurtasunez egiteko.
d) Dagozkien ordainsariak jasotzea.
e) Ematen den zerbitzua hobetzeko proposamenak egitea.
f) Ezarritako aldian behingo osasun azterketak izatea.
g) Lana egiteko behar den ekipamendua izatea.
h) Destino operatiboko suhiltzaileen etxean jarraitzea, baldin etxe horretan lanposturik bada.
15. artikulua . Ordainsariak.
1. Lanpostu operatiboan zituen ordainsari kontzeptu guztiak jasoko dituzte bigarren jarduerako egoerara igarotzen diren langileek.
2. Ordainsari aldakorren kasuan, azaroaren 4ko 225/2002 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera ordainduko dira. Foru dekretu haren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek txandaka, gauez eta jaiegunetan lan egiten dutenean hartu beharreko diru konpentsazioak.
2. ATALA. BETEBEHARRAK
16. artikulua . Betebeharrak.
Galarazi gabe Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan ezarritakoa, bigarren jarduerako egoeran dauden langileek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Beren arduradunek agindutako eginkizunak betetzea.
b) Talde bakoitzerako ezarritako lan ordutegia betetzea.
c) Erregelamendu honetan ezarritako eginkizunak betetzea.
d) Esleipen-taldean ezarritako prestakuntza eta birziklatze ikastaro guztiak egitea.
e) Ezarritako proba mediko eta/edo profesional guztiak egitea eta gainditzea.
1. Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko jarduneko zerbitzu operatiboan dauden langileentzat ezarritako urteko lanaldia izanen dute bigarren jarduerako egoeran dauden langileek ere.
2. Eguneroko lanaldia talde bakoitzarentzat ezarriko da, eta aukera egonen da ordutegi berezi bat ezartzeko –txandei, gauei eta jaiegunei dagokienez– talde bakoitzaren funtzioen ezaugarrien arabera
.
18. artikulua . Prestasuna.
1. Dituzten eginkizunengatik prestasuna behar duten lantaldeetako kideek guardia lokalizatuko sistema bat izanen dute ezarria. Aldi horietan, lanera joatea eskatuz gero, hara agertzeko gehieneko denbora hogeita hamar minutukoa izanen da.
2. Guardia lokalizatuak egiten dituzten taldeek ordu murrizketarekin konpentsatuko dituzte orduak: hamabost minutu ordu lokalizatu bakoitzeko.
VI. KAPITULUA. JARRAIPEN BATZORDEA
19. artikulua . Jarraipen batzordea.
1. Erregelamendu honen xedeari dagokionez, jarraipen batzordea eratu da, kontsultarakoa. Barneko gaietan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiaren ebazpenaren bidez izendatuko dira kideak, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak eta Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek proposatuta.
2. Gehienez ere 10 lagunek osatuko dute jarraipen batzordea, eta ordezkaritza paritarioa izanen da Administrazioaren eta erakunde sindikalen aldetik.
3. Jarraipen Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Erregelamendu hau aldatzeko proposamenak egitea, eta, kasua bada, aldaketa-proposamenak aztertzea.
b) Lanpostuak esleitzeko lehiaketa aztertzea.
c) Taldeen ezaugarriak, lan baldintzak eta lehentasunak aldatzeko proposamenak aztertzea, erregelamendu honen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.
d) Erregelamendu honen edukiarekin lotutako beste edozein eginkizun.
4. Jarraipen Batzordeak berak eman ditzake bere antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko arauak.
Langile baten kasuan desberdinak baldin badira bigarren jarduerako egoerako destinoa eta egoera operatiboko azken destinoa, administrazioak baliabide materialak erabili ahal izanen ditu langile hori bere lanpostua dagoen tokira zuzenean sartzeko.
Gerta liteke foru dekretu hau indarrean sartzen denean bigarren jarduerako egoeran dagoen pertsona bat ez egotea atxikita I. eranskineko talde bakar bati ere. Pertsona horiek nahi ala ez parte hartu beharko dute lanpostuak esleitzeko deitzen den lehen lehiaketan. Lehiaketa ebatzi bitartean, taldeetako bati atxikiko zaizkio behin-behinean.
Barne gaietako eskumena duen departamentuko titularrari gaikuntza ematen zaio behar diren xedapen guztiak eman ditzan foru dekretu honetan xedatutakoa garatzeko eta betearazteko.
Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretua aldatzea.
61. artikuluari 6. apartatua gehitzen zaio, berria, testu honekin:
“6. Funtzionalki zein organikoki Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren mende egonen diren bigarren jarduerako taldeak ezarri ahal izanen dira, erregelamenduz. Talde horien ezaugarriak, lan baldintzak eta lehentasunak aldatu ahal izanen dira Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez.
Azken Xedapenetako Hirugarrena
Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2018ko maiatzaren 30ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
BIGARREN JARDUERAKO LANPOSTUEN TALDEAK (PDFA).
BIGARREN JARDUERAKO LANPOSTUAN ARITZEN DIRENEN IZEN ZERRENDA, 2017KO ABENDUAREN 1EKOA
1. Ibilgailuen eta lanabesen mantentze-lanak.
Adot Armendariz, Sebastian.
Larrasoain Tubio, Jon.
2. Arnas egiteko ekipo isolatuen eta ekipo berezien mantentze-lana.
Azkona Komas, Joseba.
Etxeberria Lakuntza, Carlos Fermin.
Oroz Abinzano, Arturo.
Zubikoa Miguel, Patxi Xabier.
3. Biltegi zentrala eta ekipoak.
4. Suhiltzaile Etxe Nagusiko Komunikazioen Zentrala.
Arrastia Larrion, Jesus.
Casajus Apestegui, Jesus Maria.
Insausti Lopez, Francisco Javier.
Lopez Leon, Diego.
Tapia Anaut, Francisco Javier.
5. Sarrerarako, mantentze sustapenerako eta sustapen bereziturako prestakuntza.
Zaratiegui Tellechea, Carlos Clemente.
6. Suhiltzaile boluntarioen sareari laguntza ematea.
Pasquel Ayechu, Tomas.
7. Basoetako suteen prebentziorako eta itzalketarako laguntza.
Braco Dominguez, Jesus Maria.
8. Suhiltzaileen etxeetako laguntzaileak.
-Cordovilla.
Andiarena Urabayen, Felix.
Aristu Eseverri, Pedro.
Moreno Ollobarren, Jesus.
-Iruña.
Armendariz Martinez, Juan Antonio.
Diaz Garcia De Amezaga, Jesus.
Goñi Santesteban, Arturo.
Ilundain Gainza, Fernando.
Larregui Larrayoz, Pedro Jose.
Moreno Merelo, Alfonso Carlos.
Ruiz De Galarreta Orcoyen, Alfredo.
Ruiz De Galarreta Orcoyen, Jose Miguel.
Uhalde Garcia, Pedro Maria.
Velazquez Garcia, Fernando.
Zelaia Txokarro, Xabier.
-Tutera.
-Lizarra.
Crespo Luquin, Angel Jose.
Jordana Ruiz, Ignacio.
Orcaray Ramirez, Jesus Maria.
-Tafalla.
Angos Jaso, Francisco Javier.
Ibañez Pagola, Juan.
Lopez Berruezo, Raul Ignacio.
Mendinueta Iribarren, Pedro Maria.
-Zangoza.
-Altsasu.
Villanueva Erice, Juan Jose.
-Oronotz.
Peña Roman, Francisco.
Tellechea Sein, Jose Ignacio.
-Auritz.
Zuñiga Asin, Francisco Javier.
-Nabaskoze.
-Azkoien.
Cerdan Elcid, Antonio.
9. Prebentzioa eta zabalkundea
10. Instalazioen eta tresneriaren mantentze-lanak
Azpiroz Zabaleta, Miguel Felix.
11. Arauzko ikuskapena suteen kontrako babesean.
12. Zerbitzu Operatiboan laguntza ematea, txandak kudeatzeko eta datuak biltzeko.