(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

46/2018 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 20KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

BON N.º 128 - 04/07/2018



Atariko

Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak proposamena egin du lanpostuak sor daitezen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan, egiturazko enplegua finkatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera, egiturazko enplegua finkatzeko.

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren plantilla organikoan; zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan. Hona hemen:

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, Tuterako Enplegu Agentziari atxikia, B mailakoa, 10528 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionario araubidekoa, Lodosako Enplegu Agentziari atxikia, B mailakoa, 10529 zenbakia duena plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko ekainaren 20an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1808186

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web