(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

100/2017 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 8KOA, ARAUBIDE BEREZIKO KIROL IKASKETEN BARRENEAN ESKALADAKO KIROL TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN.

BON N.º 114 - 14/06/2018



  ERANSKINA


Atariko

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol teknikarien prestakuntza garatu eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol jarduera edo modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan eta kirol munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuak, araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duenak, kirol ikasketak ziklo hierarkizatuetan antolatzen direla ezartzen du, eta ziklo horiek, berriz, kirol prestakuntzako multzo eta moduluetan (posible da moduluka eta multzoka eskaintzea). Errege dekretu horren bigarren xedapen iragankorrak ezartzen du abenduaren 19ko 1913/1997 Errege Dekretuaren babesean ezarritako ikasketen indarraldia, harik eta hor zehaztutako modalitate eta espezialitateetan titulu eta ikasketa berriak sortzen diren arte, eta, halaber, aipatutako ikasketei aplikatu beharreko alderdi jakin batzuk zehazten ditu.

Horregatik, harik eta aipatutako dekretuaren garapenean kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari titulu berriak sortu edo horiek aldatzen diren arte, indarrean jarraitzen dute horiek ezarri zituen martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuak, ikasketa komunek eta ikasketa horietan sartzeko probek eta baldintzek.

Aldi berean, aipatutako urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedaturikoa betetzeko, hezkuntzako administrazio eskudunek modalitateen curriculuma ezarriko dute, eta, bidezkoa bada, kirol espezialitateena, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.4 artikuluarekin bat, betiere kontuan hartuta zein den kirol sistemaren egoera haien eskumeneko lurraldean, ikasketak beren kualifikazio beharrekin bat etor daitezen.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dituen abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua garatzeko asmoz, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluaren ondorioz Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan dituen eskumenak erabiliz, foru dekretu hau ematen da, Eskaladako kirol teknikariaren titulua lortzera bideratuta dagoen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena. Curriculum honen bidez martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretua garatzen da, Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/1011 Foru Dekretuak eredu bat zehaztu du araubide bereziko kirol ikasketen curriculuma garatzeko, kirol modalitate eta espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara egokitzeko modukoa, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere. Horregatik, Eskaladako kirol teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan honako elementu hauek jorratzen dira, titulu honen curriculuma osatzen baitute: lanbide profila, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Titulu honen lanbide profila arau honen 3. artikuluan planteatu eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko alderdi hauek ditu: lanbide profilaren deskribapena, gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan duen tokia, eta erantzukizuna lan egoeretan.

Kirol eremuan duen tokiari dagokionez, zenbait jarraibide ematen dira tituludunak bere jardunean izanen duen lan eta lanbide testuinguruari buruz, eta adierazten da zein sektore produktibotan arituko den eta zeintzuk diren bete ditzakeen lanposturik aipagarrienak.

3

5. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, moduluen izena, iraupena eta sekuentziazioa daude, eta bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten moduluen garapena. Modulu guztietan, curriculumak egitura bera du: multzo komun bat, zeharka lantzen diren modulu zientifiko eta tekniko orokorrez osatua; berariazko multzo bat, espezialitate bakoitzari dagokion kirol prestakuntza zientifiko eta teknikorako moduluak dituena; multzo osagarri bat, baliabide teknologikoak erabiltzeko eta beste hizkuntza batzuetan hizkuntza gaitasuna lortzeko prestakuntza-edukiak dituena; eta prestakuntza praktikoaren multzo bat, ikasmaila edo gradu bakoitzeko multzo komuna, berariazkoa eta osagarria gainditu ondoren eginen dena.

4

Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzeko eta aurrera egiteko baldintzei dagokienez, 6. artikuluan arautzen dira Eskaladako kirol teknikarien ikasketetan sartzeko proba berariazkoak eta eskatzen diren kirol betebeharrak (hori guztia 3. eranskinean garatzen da).

5

Azkenik, foru dekretu honetan arautzen den azken elementua 9. artikuluan azaltzen da (4. eranskina du lotua), hau da: irakasleek eduki beharreko titulazioa, tituluen baliokidetasunak irakaslanaren ondorioetarako, tituluen baliokidetasunak prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendua eta sartzeko probak egiteko, eta ikastetxe publikoetako irakasleen betebeharrak.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Eskaladako kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori araubide bereziko kirol ikasketen barrenean kokatzen da.

2. artikulua. Identifikazioa.

Eskaladako kirol teknikari titulua ondoko elementuen bidez identifikatzen da:

a) Izena: Eskaladako kirol teknikaria.

b) Maila: araubide bereziko kirol ikasketen erdi maila.

c) Iraupena: 1.120 ordu.

d) Araubide bereziko ikasketak, mendiko kiroletako eta eskaladako espezialitatean.

3. artikulua. Lanbide profila eta lanbide jarduera.

Tituluaren lanbide profila, lanbide gaitasunari buruzko unitateak, lanbide gaitasunak, kirol eremuan hartzen duen tokia, eta lan egoeretako erantzukizuna foru dekretu honen 1 A) eranskinean zehazten dira lehen ikasmailarako, eta 1 B eranskinean, bigarren ikasmailarako, betiere Mendi kiroletako eta eskaladako espezialitateetan kirol teknikari eta goi mailako kirol teknikari tituluak ezarri, dagozkien gutxieneko ikasketak onetsi eta haietara sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituen martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. atalean eta 8. atalean ezarritakoarekin bat, hurrenez hurren.

4. artikulua. Ikasketen helburua.

Eskaladako kirol teknikari tituluko ikasketen helburua da ikasleari behar bezalako prestakuntza ematea honako hauetarako:

a) Eskaladako espezialitate honetan behar den gaitasun teknikoa eta profesionala duela bermatzea, baita behar bezalako heldutasun profesionala ere, etorkizunean ikasketa gehiago egitera eta bere burua kualifikazioen aldaketetara egokitzera bultzatuko duena.

b) Dagokion kirol modalitatearen ezaugarriak eta antolaketa ulertzea eta bere zereginetatik datozen eskubideak eta betebeharrak ezagutzea.

c) Dagozkion zereginak segurtasun baldintzetan betetzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

5. artikulua. Curriculuma.

1. Eskaladako kirol teknikarien curriculuma osatzen duten moduluak eta haien iraupena eta sekuentziazioa foru dekretu honen 2 A) eranskinean jaso dira.

2. Ikasketa hauek ematen dituzten ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute Eskaladako kirol teknikarien ikasketen modulu bakoitzerako. Programazioaren zehaztapena, hura garatzen duten lan unitateen bitartez eginen da.

3. Kirol ikasketa hauetako moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, II. kapituluan agindutakoarekin, eta martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren III. eranskineko 3. eta 5. ataletan ezarritakoari jarraikiz.

6. artikulua. Araubide bereziko kirol ikasketetan sartzea eta aurrera egitea.

1. Foru dekretu honetan arautzen diren araubide bereziko erdi mailako kirol ikasketetan sartzeko prozedurak abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko ditu, izan ere, dekretu horren bidez araubide bereziko kirol ikasketen antolamendua eta garapena arautu ziren Nafarroako Foru Komunitatean.

2. Gainera, Eskaladako kirol teknikari tituluko ikasketetan sartzeko berariazko probak eta kirol betebeharrak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritakoak izanen dira.

7. artikulua. Ebaluazioa eta ziurtapena.

Ikasketa hauen ebaluazioei eta ziurtapenei dagokienez, otsailaren 28ko 248/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

8. artikulua. Ondorio akademiko eta profesionalak.

Eskaladako kirol teknikari tituluak martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren IV. kapituluan adierazten diren ondorio akademiko eta profesionalak izanen ditu.

9. artikulua. Ikasketa hauek irakasteko bete beharrekoak.

1. Materialaren eta segurtasunaren arloan bete beharrekoei eta erantzukizunei dagokienez, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean 1. eta 2. ataletan xedatutakoari jarraikiko zaio, hurrenez hurren.

2. Irakasleek eduki beharreko tituluak, tituluen baliokidetzak irakaslanaren ondorioetarako, prestakuntza praktikoaren multzoaren segimendurako tituluen baliokidetzak, ikastetxe publikoetako irakasleen titulazioa eta irakasle/ikasleen erlazio numerikoa foru dekretu honen 4. eranskinean ezarritakoak izanen dira, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuaren VI. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

10. artikulua. Irakasle espezialistak.

1. Kirol ikasketen moduluak ikastetxe publikoetan irakasteko, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 49., 50. eta 51. artikuluetan modulu horiek irakasteko gaitasunari buruz xedatutakoari jarraikiko zaio.

2. Multzo espezifikoko moduluak irakasteko eskumena irakasle espezialistei eta Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei dagokie, baldin egoki den kirol modalitatean edo espezialitatean onetsitako maila goreneko titulua badute.

3. Hezkuntza Departamentuak Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan Gorputz Hezkuntzako espezialitatea duten kideei baimena ematen ahalko die irakasle espezialistei esleitutako kirol irakaskuntzako moduluak irakats ditzaten, horretarako gaituta badaude eta ezartzen den berariazko profila baldin badute, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 11ko 32/2013 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat, betiere egiaztatzen bada berariaz diseinatutako eta departamentuak aitortutako prestakuntza dutela, edo kirol modalitate eta/edo espezialitate horretako lanbide gaitasunei lotutako irakasle, lanbide edo kirol esperientzia dutela.

4. Hezkuntza Departamentuak irakasle espezialistak gehitzen ahalko ditu kirol ikasketen zenbait modulutan irakasle gisa jardun dezaten, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan ezarri bezala.

5. Urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluaren a), b) eta c) ataletan aipatzen diren pertsonek lan edo administrazio araubidean jardunen dute irakasle gisa, aplikatu beharreko araudiarekin bat, eta inola ere ez da gehieneko irakastordu kopururik ezarriko irakasle bakoitzeko eta ikasturte bakoitzeko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen xedapen gehigarria. Araudi subsidiarioa.

Foru dekretu honetan jasotzen ez diren alderdietan, martxoaren 3ko 318/2000 Errege Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio.

Bigarren xedapen gehigarria. Azaroaren 19ko 110/2014 Foru Dekretuan ezarritako curriculumaren aldaketa.

1. Lehen ikasmailako nahiz bigarren ikasmailako multzo komunak eta espezifikoak osatzen dituzten moduluetako orduen banaketa aldatzen da; banaketa hori martxoaren 4ko 110/2014 Foru Dekretuaren 2. eranskinean (Curriculuma) ezarri zen, foru dekretu haren bidez ezarri baitziren araubide bereziko kirol ikasketetan mendi ertaineko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

Orduen banaketa berria “A) Izena, iraupena eta sekuentziazioa” atalean jasoa dago, eta honakoa da:

a) Lehen ikasmaila.

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lehen ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izena eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak

15

-

15

Kirol irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak

10

5

15

Kirol entrenamendua

15

10

25

Kirolaren oinarri soziologikoak

5

-

5

Kirolaren antolaketa eta legeria

5

-

5

Lehen laguntzak eta higienea kirolean

40

10

50

GUZTIRA

90

25

115

BERARIAZKO MULTZOA

Lanbide garapena

15

-

15

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

25

55

80

Mendiko ingurumena

10

10

20

Mendi kiroletako segurtasuna

15

25

40

GUZTIRA

65

90

155

Multzo osagarria

30

30

Prestakuntza praktikoaren multzoa

150

150

ORDUAK, GUZTIRA

450

b) Bigarren ikasmaila.

Mendi ertaineko kirol teknikariaren bigarren ikasmailako ikasketetako prestakuntza moduluen izenak eta iraupena.

IZENA

TEORIA ORDUAK

PRAKTIKA ORDUAK

ORDUAK, GUZTIRA

MULTZO KOMUNA

Kirolaren oinarri anatomikoak eta fisiologikoak II

30

5

35

Kirolaren irakaskuntzaren eta entrenamenduaren oinarri psikopedagogikoak II

20

5

25

Kirol entrenamendua II

30

15

45

Kirolaren antolaketa eta legeria II

5

-

5

Kirolaren teoria eta soziologia

10

-

10

GUZTIRA

95

25

120

BERARIAZKO MULTZOA

Gidatzea mendi ertainean

10

50

60

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide garapena

10

-

10

Mendi kirolen entrenamendua

5

5

10

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

15

65

80

Mendiko ingurumena II

10

25

35

Segurtasuna mendi ertainean.

20

65

85

GUZTIRA

70

210

280

Multzo osagarria

30

30

Prestakuntza praktikoaren multzoa

200

200

ORDUAK, GUZTIRA

630

2. Hortaz, lehen ikasmailako eta bigarren ikasmailako modulu bakoitzerako ezarritako iraupena aldatzen da; iraupen hori martxoaren 4ko 110/2014 Foru Dekretuaren 2. eranskineko (Curriculuma) “B) Lanbide moduluen garapena” atalean ezarri zen, foru dekretu haren bidez ezarri baitziren araubide bereziko kirol ikasketetan mendi ertaineko kirol teknikari tituluaren egitura eta curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

Iraupen hori, ordu teoriko eta praktikoetan banakatua, xedapen gehigarri honen 1. atalean adierazitako orduen banaketaren tauletan ezarritakoa izanen da hemendik aurrera.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe utzi dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Ezarpena.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak 2018-2019 ikasturtetik aurrera ezartzen ahalko du foru dekretu honetan arautzen den curriculuma.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko azaroaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

ERANSKINA

ERANSKINA

Eskaladako kirol teknikaria

Iragarkiaren kodea: F1712965

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web