(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

36/2018 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 97 - 22/05/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du suhiltzaileen gidari laguntzaileen lanpostuak sortzea eta suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuak amortizatzea. Horretarako zergatiak dira zerbitzuaren beharrak eta baso-suteei aurrea hartzeko kanpainaren berrantolaketaren ondorioz Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan sortu diren antolaketa arrazoiak. 2018ko oihanetako udako kanpainaren beharrei buruzko ekitaldi publikoa eginda, suhiltzaile-peoi laguntzaileen lanpostuen artean amortizatu beharreko zenbakiak identifikatu dira.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Etxezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 7774 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Suhiltzaile-peoi laguntzailea. Hamabost lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), E mailakoak, 9512, 9515, 9521, 9527, 9535, 9536, 9538, 9545, 9546, 9553, 9561, 9566, 9567, 9573 eta 9587 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 38500 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71439 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10491 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Suhiltzaileen gidari laguntzailea. Hamabost lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), D mailakoak, 10492, 10493, 10494, 10495, 10496, 10497, 10498, 10499, 10500, 10501, 10502, 10503, 10504, 10505 eta 10506 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Erdi mailako teknikaria (estatistikaria). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10508 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

-Osasun dokumentazioko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10507 zenbakia duena plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1806474

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web