(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2018 FORU LEGEA, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa Nota de Vigencia

BON N.º 73 - 17/04/2018Fecha de revisión: 30/11/2020



  ATARIKO TITULUA


  I. TITULUA. Xedapen orokorrak

  I. KAPITULUA. Adjudikazio botereak

  II. KAPITULUA. Kontratistak

  1. ATALA. Gaitasuna eta kaudimena

  2. ATALA. Lizitatzailea baztertzeko arrazoiak

  III. KAPITULUA. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa

  1. ATALA. Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa

  2. ATALA. Kontratu publikoen araubide juridikoa

  3. ATALA. Araubide bereziko kontratuak

  IV. KAPITULUA. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak

  V. KAPITULUA. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak

  1. ATALA. Xedapen orokorrak

  2. ATALA. Kontratazioaren plegu arautzaileak

  3. ATALA. Adjudikazioa prozedurak

  4. ATALA. Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak

  5. ATALA. Lizitazioen publizitatea

  6. ATALA. Lizitazio elektronikoa

  7. ATALA. Adjudikazioa

  VI. KAPITULUA. Kontratuak exekutatzea

  1. ATALA. Exekuzio printzipioak

  2. ATALA. Prezioak berrikustea

  3. ATALA. Kontratuen aldaketak

  VII. KAPITULUA. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk

  1. ATALA. Kontratu publikoen baliogabetasuna

  2. ATALA. Kontuen Ganbera eta Kontratazio Publikorako Batzordea

  3. ATALA. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak


  II. TITULUA. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak

  I. KAPITULUA. Kontratazio organoak

  1. ATALA. Eskumena administrazio kontratuetan

  2. ATALA. Kontratazio mahaia

  II. KAPITULUA. Kontratua prestatzeko administrazio jarduketak

  III. KAPITULUA. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak

  IV. KAPITULUA. Kontratisten ordainsariak

  V. KAPITULUA. Administrazio publikoen kontratuak azkentzea


  III. TITULUA. Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa

  I. KAPITULUA. Obra kontratua

  1. ATALA. Xedapen orokorrak

  2. ATALA. Obra kontratuak exekutatzea

  3. ATALA. Obra kontratua azkentzea

  II. KAPITULUA. Herrilanen emakidarako kontratua

  1. ATALA. Xedapen orokorrak

  2. ATALA. Emakidaren xede diren obrak egin aurreko jarduketak

  3. ATALA. Obrak exekutatzea

  4. ATALA. Emakidadunaren eskubide eta betebeharrak

  5. ATALA. Administrazioaren eskubide eta betebeharrak

  6. ATALA. Emakida azkentzea

  III. KAPITULUA. Zerbitzuen emakidarako kontratua

  1. ATALA. Xedapen orokorrak

  2. ATALA. Zerbitzuak emateko kontratua exekutatzeko araubidea

  IV. KAPITULUA. Hornidura kontratuak

  V. KAPITULUA. Zerbitzu kontratuak

  1. ATALA. Xedapen orokorrak

  2. ATALA. Obren proiektua idazteko zerbitzu kontratua eta obren zuzendaritza fakultatiborako zerbitzu kontratua batera adjudikatzea


ZIOEN AZALPENA

Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea onartzean, Foru Komunitateak aurrenekoz erabili zuen kontratazio publikoaren arloko legegintzarako duen eskumen osoa, Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1.d) artikuluan jasotakoa; hauxe dio letra horrek: “Nafarroari dagokio, bere foru araubidearen kariaz, administrazio kontratu eta kontzesioen gaineko eskumen osoa, betiere gai honetan Estatuak duen oinarrizko legeriaren funtsezko printzipioak errespetatuz”. Arlo honetan, funtsezko printzipio horiek zuzentarauetan jasotakoak dira; hau da, tratu berdintasuna, diskriminazio eza, elkarren onarpena, proportzionaltasuna eta gardentasuna”. Bestalde, Foru Hobetzearen 58.2 artikuluak honako hau ezartzen du: “Foru Komunitateari dagokio, halaber, Nazioarteko Tratatuak eta Itunak bere lurraldean betetzea, Nafarroako eskumenekoak diren gaiei eragiten dieten aldetik”, eta beraz, ordenamendu juridikoak onartu eta babestu egiten du Foru Komunitatearen eskumena, Europak kontratazio publikoaren arloan ematen dituen zuzentarauen transposizioa egitekoa.

6/2006 Foru Legea eman zen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko martxoaren 31ko 2004/18/EE Zuzentaraua - obra, hornidura eta zerbitzu kontratuak adjudikatzeko prozedurak koordinatzeari buruzkoa- onetsi ondoren, kontratuei buruzko foru legeria Europako zuzenbidera egokitzeko, zuzentarauaren transposizio hutsaz harago, beharrezkoa baitzen kontratuen gaineko legeria orokorki egokitzea nazioarteko eta Europako araudira eta jurisprudentziara.

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legeak indarra hartu ondoren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2007ko abenduaren 11ko 2007/66/EE Zuzentaraua eman zuten, Kontseiluaren 89/665/EEE eta 92/13/EEE zuzentarauak aldatu zituena, kontratu publikoen adjudikazioaren arloko errekurtso prozeduren eraginkortasuna hobetzeari dagokionez. Hori dela eta, Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea aldatu behar izan zen, zuzentarau berriaren aginduen transposizioa egiteko, eta foru araudian gardentasunerako aurreikusitako bitartekoak sendotu ziren; abagunea baliatu zen, gainera, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko otsailaren 16ko 2011/7/EB Zuzentarauaren transposizioa ere egiteko. Zuzentarau horrek merkataritzako eragiketetan dagoen berankortasunaren kontra egiteko neurriak ezarri zituen.

Horrela, Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea aldatzeko otsailaren 25eko 3/2013 Foru Legea eman zen, eta haren bidez Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia sortu, kontratuen legezkotasuna bermatzen duen organo goren gisa, kontratazio publikoaren arloko erreklamazioak ebazteaz arduratzen dena.

Ondoren beste foru lege batzuk ere eman dira, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea puntualki aldatu dutenak; horien artean, nabarmenenak ekainaren 18ko 14/2014 Foru Legea eta urtarrilaren 22ko 1/2015 Foru Legea dira.

2014an zuzentarau berri batzuk onetsi ziren, “laugarren belaunaldiko” deitutakoak, kontratazio publikoaren arloan Europako araudi berria osatu eta lehenagoko 2004/18/EE Zuzentaraua indargabetu zutenak. Kontratazio publikoari buruzko 2014/24/EB Zuzentaraua da bata, eta 2014/23/EB Zuzentarau berritzailea bestea, emakida kontratuen adjudikazioari buruzkoa, Europako araudian aurrekaririk ez duena.

Horrenbestez, beharra sortu da berriz kontratazio publikoaren arloko foru araudia Europako egoerara egokitzeko, eta horretarako onesten da foru lege hau.

II.–Foru legearen helburuak.

“Europako 2020 Estrategia”rekin bat, kontratazio publikoak zeregin garrantzitsua du, enplegu, produktibitate eta kohesio sozial handiagoak ekarriko dituen garapen ekonomikoko eredu bat sortzen lagundu beharko duen tresna den aldetik, funts publikoen erabilera efizientea bermatzearekin batera. Esparru horren barrenean, zuzentarauek xede hori lortzeko helburuak aurreikusten dituzte; esate baterako, merkatu lehiakorragoa sustatzea, enpresa txiki eta ertainek kontratazio publikoan parte-har dezaten erraztea, eta bitartekoak ematea kontratazio publikoa gizarte, ingurumen edo ikerketa politiketan tresna gisa erabiltzeko, modernizaziorako asmoarekin eta globalizazio ekonomikoaren testuingurua aintzat harturik.

Horiek dira, beraz, foru lege honek ere bere egiten dituen helburuak, eta Nafarroako ordenamendu juridikora ekarri nahi dituenak, guztiz aplikagarriak izan daitezen.

Europar Batasunaren ustetan, ezinbestekoa da merkatu bakarra eta lehiakorragoa sustatzea, gastu publikoan efizientzia handiagoa lortzeko bitartekoa izan dadin; izan ere, lehia handitzeak kalitate-prezio erlazio onena lortzeko aukera ematen duela ulertzen du, eta kontzeptu hori hemendik aurrera funtsezkoa izanen da zuzentarau berrien eta foru lege honen baitan egiten den edozein adjudikaziotan. Aldi berean, ulertu da erdietsi nahi ditugun efizientzia eta lehiakortasuna lortzeko beharrezkoak direla arau errazagoak eta eraginkorragoak, adjudikazio botereen lana ez ezik lizitazioetan parte hartzen duten enpresa eta profesionalena ere errazteko.

Bestetik, lehen esan bezala, foru lege honen helburu nagusietako bat enpresa txiki eta ertainek kontratazio publikoan parte har dezatela lortzea da, Europar Batzordeak berak ezarritakoarekin bat, zeinak “Merkatu Bakarraren Aktara bidean, merkatuko ekonomia sozial lehiakorraren alde” izeneko COM(2010)608 agirian hau adierazi baitzuen: Enplegurako potentzial handiena enpresa txiki eta ertainek dute; merkatu bakarrean bete behar duten zereginari arreta berezia eman beharko zaio, eta haien kezkei erantzuteko jarduketa berariazkoak bete beharko dira”. Horretarako, azpimarratzekoak dira prozedura errazteko neurriak, batetik, eta zama administratiboen jaitsiera, bestetik, foru lege honetan jaso direnak.

Kontratazio publikoa genero berdintasunaren, gizarte, ingurumenaren edo ikerketaren arloko politiketan tresna gisa erabiltzeak garrantzi handiagoa du orain, ulertu delako lotura zuzena dutela interes orokorrarekin, eta funts publikoak erabiltzeko modu egokia direla, kontratu bakoitzak bete nahi duen helburu zehatzagotik harago. Horregatik, “klausula horizontalak” dei daitezkeenak ezartzen dira foru lege honetan, honako arloetan: gizon eta emakumeen arteko genero berdintasunaren arloko eta gizarte-, lan- eta ingurumen-gaietako araudia kontratuaren fase guztietan betetzen dela zaindu eta exigitu behar da, lizitatzaileen hautaketatik hasi eta kontratua exekutatu arte; eta beharkizun horiek ez betetzeak justifikatzen ahal du prozedura batetik kanpo uztea, eskaintza bat ez onartzea edo jadanik adjudikatutako kontratu bat suntsiaraztea.

Modernizazioa da, dudarik gabe, arau honen trabeskako beste ardatz bat; horren adierazgarri da, batetik, lizitazio elektronikoa nahitaezkotzat jasotzen duela, eta, bestetik, jarduketa gehienbat publikoa duten esparruetan (hezkuntza, osasuna, lurraldearen antolamendua, etab.) berrikuntza sustatzeko ahalegina, zerbitzu publikoen funtzionamendua optimizatzeko eta, horrela, gastuan efizientzia handiagoa lortzeko.

Modernizazioari dagokionez, halaber nabarmendu daiteke gardentasuna areagotzeko eta ustelkeriaren kontra egiteko neurriak jaso direla; inondik ere, garrantzi berezia dute neurri horiek, krisi ekonomikoaren egoera ikusita eta kontratazio publikoaren erabilera okerrari buruzko albisteak ugaldu direla kontuan hartuta.

Azkenik, foru lege honek kontratazio publikoan inplikatutako eragile desberdinen esperientzia baliatu nahi du erregulazioaren zenbait alderdi hobetzeko, hala nola kontratu-baliogabetasunaren arrazoiak eta zigorren araubidea.

Horren xedea da, finean, kontratazio publikoaren arloko europar araudiaren eskakizunak Foru Komunitatearen esparruan jasotzea, eta, azken buruan, hobeki betetzea adjudikazio-botere guztien jarduna gidatu behar duten interes publikoko helburuak.

III.–Egitura eta edukia

Foru lege honen egiturak ez dio jarraitzen aurreko paradigmari: zati orokorraren erregulazioa Administrazio Publikoen kontratazio ereduari jarraikiz ezarri zen orduan, eta, hortaz, gainerako adjudikazio botereei hein batean bakarrik aplikatzen ahal zitzaien; eta horiek, gainera, arau berekiak zituzten, beste liburu batean ezarriak. Foru lege honetan, ordea, kontratu publikoen gaineko erregulazio orokorra ezartzen da, adjudikazio botere guztiei aplikatzen ahal zaiena, zein den ere haien izaera; ondoren, Administrazio Publikoei dagozkien berezitasunak aurreikusten dira.

Aurrekoari jarraikiz, foru lege honek egitura hau du: atariko titulu bat, hiru titulu, hemezortzi xedapen gehigarri, hiru xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat.

Atariko tituluak zortzi artikulu ditu, eta bertan jasotzen dira arauaren xedea, esparru objektiboa eta subjektiboa, eta oinarrizko printzipioak, Europako jurisprudentziak landutakoak eta zuzentarauetan positibizatu direnak, operadore juridikoek nahitaez aintzat hartu beharrekoak foru legea interpretatu eta aplikatzean.

Esparru subjektiboari dagokionez, nabarmentzekoa da berariaz sartuak izan direla foru lege honen mendeko entitateen artean honakoak: Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko 8/2007 Lege Organikoaren mendeko erakundeak, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan araututako erakunde sindikalak, enpresaburuen erakundeak eta haietako edozeinekin lotura duten fundazioak eta elkarteak, bi baldintza hauek betetzen dituztenak: interes publikoko helburuak betetzea, hein batean bada ere, eta merkatuan jardutea galerarik jasan gabe; eta, bestalde, haien jarduerarik gehiena administrazio publikoek finantzatua izatea, zuzenean nahiz zeharka. Horrek esan nahi du ulertzen dela entitate horiek bi baldintzak betetzen badituzte “adjudikazio botere” kontzeptuan sartzen direla, zeinak berarekin baitakar zuzentarauaren eta -ondorioz- foru lege honen aplikazio esparruari loturik egotea. Kontzeptu hori, aurreko erregulaziotik honetara aldatu ez bada ere, jurisprudentziak modulatu egin du, eta horren arabera aplikatu beharko da.

Aplikazioaren esparru objektiboan, argiago adierazi da zein diren arau honetatik kanpo utzitako kontratuak eta negozio juridikoak, eta zenbait kasu zehaztu dira, hala nola ondare arloko kontratuak, baita kasu berriren bat gehitu ere, kanpaina politikoak egiteko xedea duten kontratuak, kasu, ez baitira foru lege honen arauen mende egonen.

Era berean, baliabide berekiei egindako enkarguen gaineko erregulazio berria ezartzen da; foru legeak “ente instrumental” deitzen ditu baliabide bereki horiek. Teknika hori, jurisprudentzian eraikia eta orain 2014/24/EB Zuzentarauak jasotzen duena, lehia librearen salbuespentzat hartzen da, eta, horrenbestez, hura erabiltzeko baldintza zorrotz batzuk ezartzen dira, aurreko legeetan jasotakoak baino estuagoak, legez kanpoko zuzeneko adjudikazioak saihesteko, zeinei kontratu publikoen gaineko Europako zuzenbidearen urraketarik astunen irizten baitzaie. Baldintza horien artean nabarmendu beharra dago ente instrumentalak bere jardueraren %80 egin beharko duela, gutxienez, hura kontrolatzen duen adjudikazio boterearentzat, eta gutxienez enkarguaren xede diren prestazioen %50 hark berak exekutatzeko moduko bitartekoak eduki beharko dituela.

“Xedapen orokorrak” izeneko I. tituluak adjudikazio botere guztiei aplikatu beharreko kontratazio publikoaren araubide orokorra ezartzen du.

Titulu honen I. kapituluaren izena “Adjudikazio botereak” da, eta, “adjudikazio botere” eta “kontratazio organo” kontzeptuen definizioa aurrenekoz ezartzeaz gain, haien arteko elkarlanerako bi tresna ere jasotzen ditu, haien erosketak biltzeko eta, horrela, gastu publikoan efizientzia handiagoa ahalbidetuko dieten bi motatako onurak izateko: eskalako ekonomiarenak eta karga administratiboen murrizketarenak. Erosketa-zentralak eta baterako kontratazioa arautzen dira, horien erabilera sustatzeko behar den segurtasun juridikoa emateko.

“Kontratistak” izeneko II. kapituluan, ustelkeriaren kontra egiteko neurriak sendotzeko helburuaz, kontratatzeko debekuen erregulazio berria ezartzen da, eta haien kasuak gehitzen; hobekuntza teknikoei dagokienez, berriz, halako deklarazio baterako eskumena, prozedura eta ondorioak aldatzen dira.

Europan ezarritako dinamika berriarekin bat, interesdun bat prozeduratik kanpo uzteak kontratazio publikoaren printzipioak betetzeko hartzen den azken neurria behar du izan. Prozedura batetik kanpo uztea arauaren salbuespena da; izan ere, interesdun orok izan behar du aukera kontratazio publikoaren prozeduretan parte hartzeko, eta horrela, batetik, aukera ematen zaie lizitatzaileei haien fidagarritasuna frogatzeko eta lizitaziotik kanpo ez gelditzeko behar diren neurriak hartu dituztela frogatzeko, debekurako ezarritako arrazoietakoren bat betetzen badute ere, eta, bateragarritasunaren baldintza bereziak arautzean, adierazten da kontratazio organoak beste lizitatzaileei jakinaraziko diela hastapeneko fasean parte hartu zuen izangaiak edo lizitatzaileak eskuratu zuen informazio bera, eta eskaintzak aurkezteko epe egokiak ezarriko dituela; berdintasuna bitarteko horiekin bermatzerik ez dagoenean baizik ez du lizitatzailea prozeduratik kanpo utziko.

Bestetik, kaudimen ekonomikorako eskatzen ahal den negozio bolumenari muga ezartzen zaio, enpresa txiki eta ertainek kontratazio publikoaren merkatuan parte har dezaten laguntzearren. Nolanahi ere, zenbateko hori, kontratuaren balio zenbatetsia halako bat eta erdi egiten duena, ongi ulertu beharra dago, gehieneko muga baita, eta aplikatuko da betiere proportzionaltasunaren printzipioarekin bat, helburu bakarrarekin: lizitazioan parte hartzen duten enpresek edo profesionalek modu egokian bete ahal izatea kontratutik erator daitezkeen finantza konpromisoak. Horrela, nahitaezkoa du kontratazio organoak kasuz kasu baloratzea zer kaudimen eskatuko den, eta balorazio hori eginda, gerta daiteke kontratuaren balio zenbatetsia halako bat eta erdi egiten duen negozio zifra gehiegizkoa izatea eta, ondorioz, legez kanpokoa, lehia proportziorik gabe murriztu eta norgehiagoka eta berdintasun printzipioak urratzen dituelako.

III. kapituluan, “Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa” izenekoan, jasotzen da obra kontratuari, hornidura kontratuari eta zerbitzu kontratuari (azken honen kasuan, orain arteko izendapena, “laguntzakoa”, baztertuta) dagokien araubide juridiko berariazkoa, bai eta obra nahiz zerbitzuen emakidak ere; horien xedapenetan ez da garrantzizko aldaketarik egin, ez bada eragiketa arriskuaren kontzeptua erantsi dela emakida kontratuetan, eta zerbitzu eta hornidura kontratuen gehieneko iraupenari dagokiona, bost urtera luzatu baita, esparru akordioen kasuan izan ezik, lau urteko gehieneko iraupena ezarri delako.

Berritasunen artean, kontratu mistoaren erregulazio berria dago, prestaketari eta adjudikazioari aplikatu beharreko araubidea zehazten duena, kontuan hartuta kontratuaren xede nagusiak objektiboki bereiz daitezkeen prestazioak dituen edo ez.

Emakidei dagokienez, foru legean aurrenekoz ageri da hemen kontzeptu hau: “eragiketa arriskua”; kontzeptu hori emakida kontratuen adjudikazioari buruzko 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB Zuzentarauak jaso zuen.

Arestian aipatutako helburuekin bat, kapitulu honetan foru legearen apustu irmoetako bat jasotzen da, zerbitzu kontratu batzuetarako (gizarte, osasun eta kultura arloetan) araubide berezi bat ezartzen duelako haien ezaugarri bereziak kontuan hartuta.

Alde batetik, kontratuen erreserba mantentzen da bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea eta laneratzea helburu duten entitateentzat. Zuzentarauaren 36. kontuan hartuzkoa oso adierazgarria da gai horri dagokionez, eta jorratu beharreko bidea seinalatzen du, hauxe aipatzen baitu: “Enpleguak eta okupazioak gizarteratzen laguntzen dute, eta aukera berdintasuna bermatzeko funtsezko elementuak dira, denon onerako. Testuinguru horretan, tailer babestuek zeregin garrantzitsua izan dezakete. Gauza bera esan daiteke beste enpresa sozial batzuez, haien helburu nagusia denean gizarteratzeari eta laneratzeari sostengua ematea, edo desgaituak nahiz egoera ahulean daudenak integratzea, hala nola langabeak, gizatalde behartsuetako kideak edo gizartean nolabait bazterturik dauden beste talde batzuetakoak.”

Beste aldetik, pertsonen arretarako zenbait kontratu erreserbatzeko aukera berri bat ezartzen da (foru lege honen II.B eranskinean aipatutakoak bakarrik), irabazi-asmorik gabeko entitateei adjudikatzeko, betiere arauak ezarritako mugen barrenean. Betiere ezartzen da osasungintzaren, gizartearen, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan erreserbaturiko kontratuen zenbatekoa izanen dela aurreko aurrekontu-ekitaldian adjudikaturiko kontratuen zenbatekoaren %1ekoa, gutxienez ere.

IV. kapituluak “Kontratu publikoen kontratu-kudeaketarako printzipioak eta arauak” erregulatzen ditu, eta bertan berritasun nabarmenak daude.

Foru lege honek sorten gaineko erregulazio berria ezartzen du, ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean erabilitako arauaren norabidea aldatzen duena eta kontratazio organoari eskatzen diona kontratua sortaka zatitzea, halako moduz non haietakoren bat erreserbatuta utziko baitzaio 36. artikuluan aipaturiko entitateen parte-hartzeari, salbu eta kasu zehatz bakoitzean arrazoitu egiten bada ez dela komeni hala egitea. Horrela, sorta bereizien adjudikazioa lortzeko aukera ematen zaie negozio bolumen txikia izateagatik kontratu handiagoak exekutatzerik izanen ez luketen enpresei. Gainera, eskaintza integratzailearen erregulazioa ezartzen da, zenbait sortatarako baterako eskaintza gisa.

V. kapituluan “Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak” arautzen dira. Kapitulu honek 7 atal ditu, berritasun garrantzitsuekin, bai zuzentarauak eragindakoak bai operadore juridikoek azken urteotan bildu duten esperientziatik heldu direnak.

Berritasun nabarmen horietako lehena “merkatuko aurrekontsultak” deitutakoak dira. Zuzentarauak berak jasotzen du orain aukera hori, adjudikazio botereentzat agerikoa zen behar bati erantzuteko: merkatuko egoeraren berri izatea, kontratazio prozedura modu egokian diseinatzeko. Gaur arte, enpresa batek kontratazio espedientearen prestaketan edonola ere parte hartzeak berarekin zekarren gero horretan lizitatzeko ezintasuna. Erregulazio berriarekin, espedientearen prestaketan parte hartzen duen enpresak parte hartzen ahalko du ondoren prozeduran lizitatzaile bezala, baldin eta kontratazio organoak behar diren neurriak hartzen baditu mesede-traturik edo lehiarako abantailarik egon ez dadin.

Orain arte, kontratazio organoak ahalmena zuen erantzukizunpeko adierazpen bat eskatzeko, lizitazio-unean lizitatzailearen nortasuna eta gaitasuna frogatzekoa. Erregulazio berriari esker, eskaera hori erregela bihurtzen da, prozeduretako zama administratiboa arintzearren bai lizitatzaileentzat bai adjudikazio botereentzat beraientzat. Horretarako, Europako kontratazio-agiri bakarra sortzen da, Europa osorako onartutako eredu ofiziala, lizitatzailearentzat erantzukizunpeko adierazpena izan dadin, kontratazio publikoaren prozeduretan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituela bertan jasoz. Agiri hori erabiltzea nahitaezkoa izanen da prozeduraren balio zenbatetsia Europar Batasuneko gutxienekoa baino gehiagokoa denean, eta, gainerakoan, kontratazio organoak erabakiko du erabili edo ez.

Berritasun tekniko gisa, kontratuaren prestaketa erraztea xede, “kontratazioa arautzen duten pleguak” jasotzen dira, eta haietan biltzen dira, baldintza partikular, juridiko, administratibo eta ekonomikoak ez ezik, agindu teknikoak ere. Biek agiri bakar bat osatuko dute, beraz, non zati guztiek koherentzia izan behar baitute.

Etiketa bat agiri bat da, zeinak frogatzen baitu obra, zerbitzu edo produktu jakin batek aldez aurretik ezarritakoak diren kalitate baldintza batzuk betetzen dituela. Aurrerantzean, adjudikazio botereek etiketak aipatu behar dituzte, sozialak nahiz ingurumen arlokoak, kontratu baten xedearen ezaugarriak zehazten dituztenean, betiere baldintza batzuk betetzen badira: etiketa eskuratzeko ezarritako baldintzak obra, ondasun edo zerbitzuei dagozkien baldintzak izatea, eta ez enpresen ezaugarriei dagozkienak, etiketak erakunde independenteek emanak izatea, eta interesdun guztien eskura dauden irizpide objektiboetan oinarrituta egotea. Edozein kasutan, etiketa baliokideak edo ezarritako ezaugarriak betetzen direla frogatzen duten beste frogabide batzuk onartu beharko dira.

Prozedura negoziatuak garrantzi handiagoa izanen du orain, eta kontratuaren balio zenbatetsiaren arabera behar diren publizitate arauak betez, aukera ematen die kontratazio organoei beraien beharretarako hobeki egokitutako produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko, gai ez direnean beraien beharretarako bitarteko onenak zein diren definitzeko edo merkatuak eskaintzen dituen soluzioak ebaluatzeko.

Jadanik aipaturikoaren ildotik, testu honetan berrikuntza sustatzeko prozedura berri bat jaso da, “berrikuntzarako elkartzea” izenekoa; arau berekiak izanen ditu prozedura honek, hartu nahi duen kontratazio esparru zehatzera egokitua.

Zenbateko txikiko kontratuak adjudikatzeko prozedura arin bat izatea beharrezkoa dela iritzita, prozedura berri bat gehitu da, “prozedura erraztua” deitutakoa, zeinetan kudeaketa unitateak, sektoreaz duen ezagutza baliatuz eta lehia behar bezala babesteko asmoarekin, kasuko kontratua exekutatzeko egokiak iruditzen zaizkion enpresak gonbidatzen baititu parte hartzera, betiere errespetatuz adjudikaziorako irizpideak, parte-hartzaile guztiek ezagutzen dituztenak, objektiboak eta xedearekin lotura dutenak, baina, aldi berean, eskaintzak aurkezteko epe laburragoekin eta kaudimena frogatu beharrik gabe; halatan, prozeduraren amaiera azkartzen da, eta administrazioaren behar txikiak zentzuzko epeetan betetzen ahal dira. Egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, enpresa gehiagori parte hartzeko aukera emateko, gonbidapena gutxienez haietako bosti egiteko betebeharra ezartzen da. Eta prozedura honen iruzurrezko erabilerarako disuasio neurri bat ezartzen da, gutxienez bi eskaintza izatearen betebeharra alegia, non ez den behar bezala justifikatzen bat baino gehiago lortzerik ez izana.

Prozedura arauturik gabeko kontratazioak egiteko aukerari eusten zaio, zenbatekoak 15.000 euro baino txikiagoak direnean, hornidura edo zerbitzuen kasuan, eta 40.000 euro baino txikiagoak, obren kasuan. Horietarako, foru lege honek araubide berezi bat ezartzen du, eginiko negozioen zenbateko txikia aintzat hartuz; eta, aldi berean, zenbateko txikiko kontratuen adjudikazioaren gardentasuna areagotzeko neurri bezala, proposatzen da adjudikazio horiek modu agregatuan argitara daitezela, kontratazio-organoaren eta kontratistaren arabera, hiru hilabetean behin.

Era berean, kontratuen kudeaketa hobetzeko sistemei dagokienez, zuzentarauak orain berariaz ezarri du esparru akordio bateko alderdi direnek ezin dutela aldaketarik izan akordioak indarra duen bitartean, eta kontratazio prozeduraren hasieratik argi identifikatuta egon beharko dutela. Betebehar hori foru lege honen testuan ere jaso da. Testu honetako beste berritasun bat da ahalbidetzen duela, esparru akordio batean enpresak hautatzeko, foru legean bertan aurreikusitako adjudikazio prozeduretatik edozein erabiltzea.

Eta aipatzekoa da, halaber, erosketarako sistema dinamikoen sinplifikazioa, hemendik aurrera ez baita beharrezkoa izanen eskaintza indikatiborik egitea, eta horrek erraztuko du enpresa interesatuak sartzea.

Gutxieneko lizitazio epeak nabarmen murriztu dira aurreko erregulazioarekin alderatuta, prozedurak sinplifikatu eta arintze aldera. Nolanahi ere, zehaztu beharra dago lizitazio epeak proportzionaltasun printzipioaren arabera izan behar duela kontratuaren xederako egokia, eta, berriz ere, beharrezkoa izanen dela kontratazio organoak “ad casum” balorazioa egitea; horrela, zehaztu beharko du zein epe den pertinentea kontratu zehatz horretarako. Eta gerta liteke, balorazio hori egin ondoren, legez ezarritako gutxieneko epea aski ez izatea eta, beraz, legez kanpoko suertatzea, lehiaren eta tratu berdintasunaren printzipioak urratzeagatik.

24/2014 Zuzentarauaren berritasun nagusietako bat da lizitazio elektronikoa nahitaezkoa izanen dela orokorrean, zuzentarauak berak ezarritako epeetan. Horrek esan nahi du lizitatzaileek modu osoki telematikoan aurkezten ahalko dituztela beren eskaintzak, eta jakinarazpenak elektronikoak izanen direla. Betebehar horri erantzuteko, Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataforma sortzen da, foru lege honen mende dauden entitate guztiek erabili beharrekoa; horrela, enpresek prozeduretan parte hartzea errazten da, tresna bakar bat ezagutu beharko dutelako, edozein izanik ere kontratua lizitatzen duen entitatea.

Funts publikoen erabilera hobea izan dadin, neurri funtsezko bat ezartzen du zuzentarauak; alegia, kontratu publikoen adjudikazioa eskaintza ekonomikorik onenaren alde egin behar dela. Horretarako, lehentasuna izanen du erosten diren ondasun edo zerbitzuen kostuaz gainera kalitatea ere baloratzen duten irizpideak kontuan hartzeak. Kostu hori, gainera, prezio hutsarena izan daiteke, edo prezioa ez ezik gastuaren eraginkortasunaren inguruko beste kontzeptu batzuk ere har ditzake; bizi-zikloaren kostua, adibidez. Foru lege honetan aurrenekoz jasotzen dira “bizi-ziklo” eta “bizi-zikloaren kostu” kontzeptuak, eta bigarren horrek biltzen ditu obren, zerbitzuen eta horniduren bizi-ziklo osoan zehar izandako kostu guztiak. Kostu horiek izan daitezke bai barnekoak (besteak beste, ikerketa eta garapen, ekoizpen, garraio, energia-kontsumo, mantentze-lan eta deuseztatzearenak) bai kanpoko ingurumen faktoreekin lotutakoak (adibidez, berotegi efektuko gas emisioak, lehengaien erauzketak sortutako kutsadura edo produktuaren fabrikazioak eragindakoa). Azken kostu horiek kontuan har daitezke soilik haien balio ekonomikoa zenbatetsi eta egiaztatzen ahal bada. Gainera, kalkulu metodoek orokorrak izan beharko dute betiere (ez kontratazio prozedura zehatz bati bakarrik aplikatzekoak), objektiboak, eta lizitatzaileei ez diete ahalegin neurrigaberik eginarazi behar, beharrezkoa den informazioa aurkezteari dagokionez.

Adjudikazio irizpideei dagokienez, halaber azpimarratzeko modukoa da kontratua exekutatzearekin zerikusia duten langileen esperientzia baloratzeko aukera, baldin eta frogatzen bada horrek emaitzaren kalitatean eragina izan dezakeela.

Eskaintza baxuegien erregulazioa aldatu da, betebehar hau ezartzeko: pleguak berak adieraztea, kasuz kasu, kontratu bakoitzaren inguruabar zehatzak kontuan hartuta, zein eskaintza hartuko diren baxuegitzat. Beste betebehar hau ere erantsi da: gizarte, lan edo ingurumen arloko zuzenbidea urratzeagatik prezioa pleguaren arabera baxuegia duen eskaintza oro errefusatzea. Ulertu behar da betebehar hori lehen aipatutako gizarte, ingurumen eta lan arloko “klausula horizontal” horren beste adierazpide bat dela.

Gardentasunaren printzipioa hobeki betetzeko, adjudikazio guztien publizitatea eskatzen da, edozein dela ere haien zenbatekoa, ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legean ez bezala, bertan xedatuaren arabera 50.000 euro baino gehiagoko balio zenbatetsia zuten kontratuen adjudikazioa baizik ez baitzen argitaratu behar.

VI. kapituluan “Adjudikazio botereen kontratuak exekutatzeko guztientzako arauak” jasota daude.

Administrazio Publiko ez diren adjudikazio botereek egindako kontratu publikoak exekutatzea, oro har, haien izaera pribatuari dagozkion arauen mende dago, Zuzenbide Zibilaren eta Merkataritzako Zuzenbidearen mende, alegia; baina VI. kapituluan arau horren zenbait salbuespen ezartzen dira, kontratazioaren funtsezko printzipioen betetzean zuzeneko eragina dutela ulertuta. Horregatik, adjudikazio botere guztiei aplikatzekoa zaien kapitulu horrek, bere kokapen sistematikoarekin bat, gai hauei buruzko arauak jasotzen ditu: kontratuen aldaketa eta kontratuak exekutatzeko, azpikontratatzeko eta hirugarrenei lagatzeko baldintza bereziak. Horien helburua da gardentasunaren eta tratu berdintasunaren printzipioak bermatzea kontratuaren iraunaldi osoan zehar.

Kontratuen aldaketari dagokionez, foru legegileak egoki iritzi dio 24/2014 Zuzentarauan aurreikusten diren aukerekin bat datorren erregulazio bat egiteari; hortaz, kontratu-aldaketako gehieneko portzentajea %50era igo da, kontuan hartuz lege testu honetan, kontratu publikoei buruzko zuzentarauan bertan bezalaxe, ez direla jadanik obra osagarriak aurreikusten.

Era berean, testu honetan kontratu-lagapenari buruz aurreikusten den erregulazioan jasota dago 2013ko erreformak ezarritako araubidea, zuzentarauaren edukiarekin eta kontratazio publikoaren printzipioak bermatzeko borondatearekin bat datorrela iritzita.

Kontratua exekutatzeko baldintza bereziak “klausula horizontalaren” beste adierazpide bat dira, gizarte, lan eta ingurumen arloetan. Foru lege honetan gai horri buruz ezartzen den erregulazioa aurrekoaren antzekoa bada ere, esan beharra dago adjudikazio botereentzat aukerarik onena direla, dudarik gabe, zuzentarauetan ageri den aurrerapen nahia (gizarte, ingurumen nahiz lan arloan) bere egiteko.

Zigorretarako araubide berria ezarri da, egituratuagoa, adjudikazio botereei haien aplikazioa errazteko asmoz.

VII. kapituluan araututa daude “Erreklamazioak eta kontratazioen kontrolerako beste neurri batzuk”, eta horiek ere adjudikazio botere guztiei aplikatu beharrekoak dira.

Lehenengo eta behin, ahalmen berri bat ematen zaio Kontuen Ganberari, bere eskumen esparruaren barruan gomendioak egin ditzan, kontratuen arloko jarduera hobetzeko.

Halaber, Kontratazio Publikorako Batzordearen eginkizun hau jasotzen da: Europar Batzordeari txostenak bidaltzea hiru urtean behin, estatistika-ondorioetarako.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren independentzia areagotzearren, zuzenean atxikitzen da kontratazio alorrean eskudun den departamentura, eta langile propioz hornitzen da.

Beste berritasun garrantzitsu bat da erakunde sindikalak, zenbait inguruabarretan, erreklamazio berezia aurkezteko legitimaziodun subjektu bezala aitortuak direla, esanbidez. Halaber, berritasuna da erreklamazioaren esparru objektiboa hedatu egiten dela emakiden erreskaterako erabakietara.

Foru lege honen II. titulua Administrazio Publikoek egindako kontratuen gaineko arau berariazkoei buruzkoa da.

III. tituluan, berriz, administrazio publikoen kontratuen araubidea jaso da; garrantzizko aldaketa gutxi izan ditu, salbu eta obra eta zerbitzu emakiden araubideari dagokionez.

Emakida kontratuen adjudikazioari buruzko 23/2014 Zuzentarauaren transposizioa ere egiten du foru lege honek, eta hura onetsi izana berritasun handia izan da, ez baitago horren aurrekaririk Europako araudian gai honi buruz. Aurreko paragrafoetan kontratuen prestaketaz eta adjudikazioaz esandako guztia emakidetan aplikatu beharrekoa da, baina III. tituluan funtsezko kontzeptu bat ageri da, obra eta zerbitzuen emakidetan baizik ez daitekeena eska; “eragiketa arriskua”, alegia. Eragiketa arriskua honako hau da: merkatuko arriskuen mende egotea, horrek enpresari hondar-galera soil ez diren galerak eragin diezazkiokeenean, eta, foru lege honetan ezarritakoari jarraikiz, horiek kontratistari eskualdatzea (osotara ez bada, hein handi batean bai, behintzat) “sine qua non” baldintza bihurtzen denean emakida bat izateko. Kontzeptu berri honek, beraz, ñabardurak eta baldintzak eransten dizkio erregulazio osoari, zeina, gainerakoan, kontratazio publikoari buruzko foru araudian ezarrita zegoenaren antzekoa baita.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua. Foru legearen xedea.

Foru lege honen xedea da hurrengo artikuluetan aipatzen diren pertsona eta entitateek Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen-eremuan egiten dituzten kontratu publikoak arautzea.

2. artikulua. Kontratazio publikoaren printzipioak.

1. Foru lege honen mendeko entitateek honako printzipio hauek betez aplikatuko dute foru lege hau, Europako zuzentarauen eta jurisprudentziaren argitan interpretatuak: tratu berdintasuna, diskriminazio eza, elkarren aitortza, proportzionaltasuna, gardentasuna eta integritatea. Era berean, eraginkortasun eta efizientzia printzipioekin bat jardunen dute.

2. Foru lege hau aplikatzean, baztertu eginen da edozein akordio, praktika murriztaile edo abusuzko praktika, baldin eta bidea ematen badu edo eman badezake lehia oztopatu, ezindu, murriztu edo faltsutzeko, lehiaren defentsarako legerian aurreikusitako moduan.

3. Kontratazio publiko orotan, nahitaez txertatuko dira, zeharkakotasunez, gizarte- eta ingurumen-irizpideak, baldin eta, betiere, kontratuaren xedearekin zerikusirik badute, uste osoz jotzen baita irizpide horien txertaketak kalitate-prezio erlazio hobe bat ezartzen duela kontratuko prestazioan, bai eta funts publikoen erabileraren efizientzia handiago eta hobea ere. Halaber, kontratazio publikorako irispidea erraztuko zaie enpresa txiki eta ertainei, bai eta ekonomia sozialeko enpresei ere.

Printzipio hori eraginkortasunez mamitzearren, kontratu publikoek nahitaez eduki beharko dituzte adjudikazio-irizpideak, bai eta gizarte- edo ingurumen-izaerako exekuzio-eskakizunak ere.

4. Foru lege honen mendeko entitateek behar diren neurriak hartuko dituzte, genero berdintasun, ingurumen, gizarte edo lan arloari dagokienez arau indardunetan ezarritako betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

5. Foru lege honen mendeko entitateek programatu eginen dute kontratazio publikoaren jarduera, zeina aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko epeetan garatuko baitute, eta aldez aurretik jakinaraziko dute beren kontratazio-plana, beren aurrekontuen onespenarekin batera, eta hori, alde batera utzirik aurretiazko informazioaren iragarkia, 90. artikuluan aurreikusia.

3. artikulua. Aplikazio esparru objektiboa.

Foru lege honen ondorioetarako, kontratu publiko dira enpresa edo profesional batek edo batzuek foru lege honen mendeko entitate batekin edo batzuekin idatziz eginiko kostubidezko kontratuak, haien xedea denean obrak egitea, produktuak hornitzea, zerbitzuak ematea edo lan eta zerbitzuen emakidak, bai eta foru lege honen 5. artikuluan aurreikusitakoak ere.

Kontratuak kostubidezko izaera duela ulertuko da kontratistak onura ekonomikoren bat eskuratzen duenean, zuzenean nahiz zeharka.

4. artikulua. Aplikazio esparru subjektiboa.

1. Foru lege hau ondoko entitateek egiten dituzten kontratu publikoei aplikatuko zaie:

a) Nafarroako Parlamentua, Kontuen Ganbera eta Nafarroako Arartekoa.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoak.

c) Nafarroako toki entitateak eta haien erakunde autonomoak, toki administrazioari buruzko foru legeriaren ondoriozko berezitasunekin.

d) Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

e) Enpresa-entitate publikoak eta zuzenbide publikoko entitateak, partzuergoak, merkataritza- eta lan-sozietateak, fundazioak edo beste entitate batzuk edo horietako edozeinen elkarteak, nortasun juridikoa badute, publikoa nahiz pribatua, eta aurreko letretan aipatutako entitateei loturik badaude edo haien mendekoak badira, eta betiere baldintza hauek guztiak betetzen badituzte:

Lehena.–Beren jardueraren bidez, neurri batean bederen, interes publikoko helburuak betetzea, industria edo merkataritza izaerarik ez dutenak, eta enpresa arriskurik beren gain ez hartzea.

Bigarrena.–Administrazio publikoek, zuzenean edo zeharka, haien jardueraren erdia baino gehiago finantzatzea edo haien gain nagusitasunezko eragina izatea, haien kudeaketa kontrolatzen duten mekanismoen bitartez edo haien administrazio, zuzendaritza nahiz zaintza organoetako kideen erdiak baino gehiago hautatzea ahalbidetzen duten mekanismoen bitartez.

2. Foru lege honen aplikazioaren ondorioetarako, Nafarroako Administrazio Publikotzat hartuko dira aurreko apartatuko a), b), c) eta d) letretan aipatutako entitateak.

3. Foru lege honen mendeko erakundeen artean daude Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko 8/2007 Lege Organikoaren mendeko erakundeak, Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan araututako erakunde sindikalak, enpresaburuen erakundeak eta haietako edozeinekin lotura duten fundazioak eta elkarteak, artikulu honen 1. apartatuko e) letran ezarritako baldintzak betetzen badira.

5. artikulua. Beste entitate batzuek egindako kontratuetara zabaltzea.

Duten xedea dela eta, foru lege honen mende daude, halaber, foru lege honen esparru subjektiboan sarturik ez dauden entitate batzuen kontratu hauek ere:

a) Foru lege honen I. eranskinean aipatzen diren ingeniaritza zibileko prestazioak xede dituzten obra kontratuak, bai eta ospitaleak, kirol-, kultur, josteta- eta aisia- zentroak, eskola- eta unibertsitate-eraikinak eta administrazio-erabilerako eraikinak eraikitzeko obra kontratuak ere, baldin eta, pertsona edo entitate pribatuek sinatuak izanik, 100eko 50 baino gehiagoko zuzeneko diru-laguntza jaso badute kontratazio publikoko betebeharrak dituzten entitateengandik.

b) Pertsona edo entitate pribatuek aurreko letran aipatuta dauden obra kontratuei loturik sinatzen dituzten zerbitzu kontratuak, baldin eta kontratazio publikoko betebeharrak dituzten entitateek 100eko 50 baino gehiagoko zuzeneko diru-laguntza eman badiete.

c) Herri-lanen emakidadunen obra-kontratu eta -azpikontratuak.

d) Konpentsazio batzordeen eta pareko entitateen kontratuak, sistema orokorrak edo urbanizazioko herri-lanak exekutatzen dituztenean.

6. artikulua. Kapital mistoko sozietateekiko kontratuak.

1. Kontratu publikoak kapital mistoko sozietate bati adjudikatzen ahalko zaizkio zuzenean, kapital publiko eta pribatua dituenari alegia, baldin eta bazkide pribatua hautatu bada sozietate horrek exekutatzea xede duen kontratuaren adjudikazioari dagokionez foru lege honen I. tituluan ezarritako arauekin bat, eta betiere, ez bada aldaketarik egiten kontratuaren xede eta baldintzetan, bazkide pribatua hautatzerakoan kontuan hartu ziren horietan hain zuzen.

2. Bazkide pribatua hautatzeko prozedura arautzen duten pleguetan bazkide horren eta adjudikazio-boterearen arteko erlazioa definitzen duten elementu guztiak jasoko dira, bai eta adjudikazio-boterearen eta kapital mistoko sozietatearen arteko kontratu-erlazioari dagozkionak ere; eta, bereziki, sozietateari adjudikatu behar zaion kontratu publikoa edo emakida, sozietatearen estatutuak eta izenpetu beharreko akziodun-itunak, halakorik bada. Era berean, argi eta zehatz adierazi beharko dira kapital mistoko sozietateari adjudikatutako kontratu publikoa edo emakida luzatu edo aldatzeko aukerak ere.

3. Sozietate horrek geroago egiten dituen kontratuak foru lege honen xedapenen mende egonen dira, adjudikazio boterearen izaera baldin badu.

7. artikulua. Lege honetatik kanpo dauden negozio juridikoak Nota de Vigencia.

1. Honako hauek foru lege honen aplikaziotik kanpo daude, duten izaeragatik eta berariaz araututa egoteagatik:

a) Foru lege honen 8. artikuluan xedatutakoari jarraituz entitate instrumental bati egindako enkarguak.

b) Zerbitzu publiko bat ematean ezartzen diren harreman juridikoak, zerbitzu publikoa ematen duen Administrazioaren edo kontratistaren eta zerbitzua baliatzeko ordaintzen duten erabiltzaileen artean, aplikazio orokorreko tarifa, tasa edo prezio publiko bat ordaindu behar dutenean.

c) Arbitraje eta adiskidetze zerbitzuei dagozkien kontratuak.

d) Xede gisa kanpaina politikoekin lotutako zerbitzuak dituzten kontratuak, sartuta daudenak CPV 79341400-0 kodean (iritzi publikoko ikerketa, azterlan eta inkestak egiteko zerbitzuak) eta 92111230-3 eta 92111240-6 kodeetan (propagandako pelikulak eta bideozintak ekoiztea), alderdi politiko batek hauteskunde kanpaina baten testuinguruan adjudikatuak direnean.

e) Baloreak edo beste finantza tresna batzuk jaulki, erosi, saldu edo eskualdatzearekin lotutako finantza zerbitzuei dagozkien kontratuak, finantza tresnen merkatuei buruzko Europako araudi indardunari jarraikiz. Era berean, arau honetatik kanpo daude Espainiako Bankuak emandako zerbitzuak eta Finantza Egonkortzeko Funts Europarrarekin eta Egonkortasun Mekanismo Europarrarekin egindako eragiketak, bai eta mailegu kontratuak eta diruzaintzako eragiketak ere, horiek lotuta nahiz lotu gabe egon balore edo beste finantza tresna batzuk jaulki, saldu, erosi edo eskualdatzearekin.

f) Ikerketa-erakunde publikoek egindako zerbitzu- eta hornidura-kontratuak, haien xede baldin badira ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko proiektuak exekutatzeko beharrezkoak diren prestazioak edo produktuak, edo zerbitzu teknikoak, haien emaitzen aurkezpena eta lorpena trafiko juridikoan sartzeko moduko itzulketa zientifiko, teknologiko edo industrialen loturik daudenean eta horien gauzatzea erakundeko ikerketa taldeen esku utzi denean norgehiagokako prozesuen bitartez.

g) Merkataritza-aurreko izaera duten zerbitzuetarako kontratuak. Horretarako, CPV 73000000-2 a, 73120000-9, 73300000-5, 73420000-2 eta 73430000-5 kodeak egonen dira sartuta, salbu eta bi baldintza hauek betetzen badira:

1. Etekinak kontratazio organoarenak beste inorenak ez izatea, bere jardueran aritzeko erabiltzekoak.

2. Emandako zerbitzua kontratazio organoak ordaintzea osotara.

h) Adjudikazio botere publikoek beraien artean edo beste administrazio, erakunde eta entitate publiko batzuekin egindako lankidetza hitzarmenak, bai eta Foru Komunitateko Administrazioak zuzenbide pribatuaren mendeko pertsona fisiko edo juridikoekin egindako lankidetza hitzarmenak ere, horien gaineko arau berariazkoei jarraikiz, betiere horien xedea eta kausa sartuta ez badaude foru lege honek edo arau administratibo bereziek araututako kontratuetan.

i) Lankidetza horizontala eskumenen kudeaketa bateraturako, industriaz edo merkataritzaz kanpoko jardueretan, helburua denean eraginkortasuna eta efizientzia; hitzarmen bidez artikulatu beharko dira. Bazter uzteko, beharrezkoa izanen da:

Lehena.–Hitzarmenak egiazko lankidetza ezartzea parte hartzen duten adjudikazio botereen artean, zerbitzu publikoko betebeharrak batera betetzeko, elkarrekiko eskubide eta betebeharrak ezarriz, ordainsariez edo lansariez gain.

Bigarrena.–Hitzarmena arautzen duten gaiak interes publikokoak baizik ez izatea.

Hirugarrena.–Parte hartzen duten adjudikazio botereek akordioaren esparruan bidezkoak diren jarduerei esker lortzen duten negozio bolumenaren %20 gehienez ere egitea merkatuan.

Laugarrena.–Hitzarmenak berarekin ez ekartzea parte hartzen duten adjudikazio botereen arteko finantza transferentziarik, salbu eta obren, zerbitzuen edo horniduren egiazko kostuaren itzulketari dagozkionak.

Bosgarrena.–Adjudikazio botereetan parte-hartze pribaturik ez egotea.

j) Nafarroako Administrazio Publikoek irabazi-asmorik gabeko entitateekin egiten dituzten itunak, zeharka kudeatzekoak pertsonentzako gizarte-, kultura-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzuen ematea, eta lotura-hitzarmenak, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren 66. eta hurrengo artikuluetan eta Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 77. artikuluan ezarritako moduan, zerbitzu horien besterik gabeko finantzaketa, edo lizentziak edo baimenak ematea adjudikazio botereak aurretiaz ezarritako baldintzak betetzen dituzten entitate guztiei, mugarik edo kuotarik gabe, horiek eraenduko baitira beren berariazko araudian, baldin eta, betiere, hark publizitate nahikoa bermatzen badu eta gardentasun-printzipioaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioaren araberakoa bada.

k) Kasuan kasuko udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultur, kirol edo antzeko alorretako entitate eta elkarteen parte-hartzea -hala nola musika-bandak, dantza-taldeak, txarangak, kirol klubak eta antzekoak, ingurumenaren defentsarakoak, ehiza nahiz arrantzakoak- Nafarroako toki entitateek antolatutako edo sustatutako jarduera kulturaletan, festetakoetan, artistikoetan, kirol arlokoetan eta folklore-dibulgaziokoetan, baldin eta parte-hartze hori, zeinak ez baitu kontraprestazio-izaerarik izanen, gauzatzen bada horretarako sinatutako lankidetza-hitzarmenen babesean; hitzarmenok diru-laguntza publikoen arloko legedian xedatutakoarekin bat formalizatzen ahalko dira.

2. Foru lege hau ez zaie aplikatuko honako kontratuei: nazioarteko akordio baten ondoriozko kontratuak, Europar Batasunaren Tratatuaren arabera eginak, obra bat amankomunean egin edo ustiatzeko obra zein hornidura batzuei dagozkienak, edo proiektu bat batera egin edo ustiatzeko zerbitzuei dagozkienak.

3. Foru lege hau kontratu publikoei ez zaie aplikatuko sekretu deklaratzen direnean, edo haiek exekutatzean segurtasun neurri bereziak hartu behar direnean, indarra duten lege, erregelamendu edo administrazio xedapenen arabera, betiere justifikatu bada babesten diren funtsezko interesak ezin direla bermatu esku-hartze txikiagoa dakarten neurrien bidez.

8. artikulua. Ente instrumentalei egiten zaizkien enkarguak Nota de Vigencia.

1. Foru lege hau ez da aplikatuko berari loturik dauden adjudikazio botereek beren ente instrumentalei egitea erabakitzen duten enkarguetan, enkargu horiek obra, hornidura eta zerbitzu kontratuei eta obra eta zerbitzu emakidei dagozkien prestazio berekienak direnean.

2. Artikulu honen ondorioetarako, ente instrumentaltzat joko dira berezko nortasun juridikoa izan eta ondoko baldintzak betetzen dituzten entitateak:

a) Enkargua egiten duen entitatearekiko erabakitze-autonomiarik ez izatea, hark kontrola egiten dielako, bere zerbitzu edo unitateen gain egiten duenaren antzekoa. Horretarako, frogatu beharko da eragin erabakigarria dagoela pertsona juridiko kontrolatuaren helburu estrategikoen eta erabaki garrantzitsuen gainean.

b) Kapital pribatuaren zuzeneko parte-hartzerik ez izatea.

c) Haien jardueren %80 baino gehiago egitea kontrola egiten dien adjudikazio botereak edo adjudikazio botere horrek kontrolatutako beste pertsona juridiko batzuek ardurapean utzi dizkieten zereginen jardunean.

Portzentaje hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira negozio bolumen orokorraren batez bestekoa; adjudikazio botereari emandako zerbitzuengatik jasandako gastuek zenbat egiten duten, horiek alderaturik entitate instrumentalak edozein entitateri eginiko prestazioengatik izan dituen gastu guztiekin; edo fidagarria den beste edozein jarduera-adierazle alternatibo. Hori guztia, enkargua formalizatu aurreko hiru ekitaldiei buruzkoa.

Baldin eta entitate instrumentalaren eraketaren edo jarduera-hasieraren datarengatik edo entitatearen jardueren berrantolaketarengatik negozio-bolumen orokorra edo beste jarduera-adierazle alternatibo bat, aurreko paragrafoan ezarritakoari jarraituz, ez badaude eskuragarri enkargua formalizatu aurreko hiru ekitaldiei dagokienez, edo indarrekotasuna galdu baldin badute, aski izanen da frogatzea jarduera mailaren kalkulua bat datorrela errealitatearekin; batez ere, negozio proiekzioen bitartez.

Letra honetan ezarritako baldintzaren egiazko betetzea enkargua jaso duen entitatearen urteko kontuen osagai den memorian jaso beharko da, eta, horrenbestez, urteko kontuen gaineko auditorian egiaztatu beharko da.

d) Ente instrumentalaren izaeraren berariazko deklarazioa, Kontratazio Atarian iragarritakoa, enkarguak zein arlotakoak izan daitezkeen ere adierazirik.

3. Halaber, foru lege honen aplikaziotik kanpo geldituko dira entitate instrumentalek beraiek, adjudikazio botere gisa, haien kontrolatzaile den adjudikazio botereari edo adjudikazio botere beraren beste entitate instrumental batzuei egiten dizkieten enkarguak.

4. Era berean, foru lege honen aplikaziotik kanpo geldituko dira adjudikazio botere berak kontrolatzen dituen pertsona juridikoen arteko kontratuak, betiere kapital pribatuaren zuzeneko parte-hartzerik ez badago kontratuaren adjudikazioa jasotzen duen pertsona juridikoan Nota de Vigencia.

5. Entitate instrumental bat adjudikazio botere batena baino gehiagorena izan daiteke aldi berean.

Kasu horretan, ulertuko da ente instrumentalak erabakitze-autonomiarik ez izatearen baldintza betetzen dela adjudikazio botereek batera egiten dutenean pertsona juridikoaren gaineko kontrola.

Horretarako, baldintza guzti-guzti hauek bete beharko dira:

a) Pertsona juridiko kontrolatuaren erabakitze-organoak adjudikazio botere parte-hartzaile guztien ordezkariek osatuta egotea. Ordezkari bakoitzak adjudikazio botere horietako batzuk ordezka ditzake, edo guztiak.

b) Adjudikazio botere horiek, batera, eragin erabakigarria eduki ahal izatea pertsona juridiko kontrolatuaren helburu estrategikoetan eta erabaki garrantzitsuetan.

c) Pertsona juridiko kontrolatuaren interesak ez izatea berarengan eragina duten adjudikazio botereen interesen kontrakoak.

6. Nahitaez bete beharreko aginduen bidez mamituko dira enkarguak, eta betiere adjudikazio botereari dagokio behar bezala exekutatzen direla gainbegiratzea.

Enkargua egiten duen adjudikazio botereak ordaindu beharreko zenbatekoa ez da handiagoa izanen hura exekutatzeko beharrezkoak diren kostu errealen itzulketa baino.

Baldin enkarguen balioa zenbateko txikiko kontratuetarako araubide berezirako ezarritako baliotik gorakoa bada, haiek egiteko agindua Kontratazio Atarian argitaratuko da, labur azalduta agindua justifikatzen duten egitatezko inguruabarrak eta zuzenbideko oinarriak, eta enkarguak ez dira exekutatzen hasiko iragarkia argitara eman eta hamar egun natural iragan baino lehen.

Enkarguaren zenbatekoa Europako gutxienekoa baino handiagoa denean, hura egiteko agindua Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean ere argitaratu beharko da, eredu ofizialen arabera, onetsi eta berrogeita zortzi eguneko gehieneko epean.

7. Ente instrumentalek enkarguaren xede den prestazioaren zati handiena exekutatzeko behar diren baliabide material eta teknikoak izan beharko dituzte. Enkargua exekutatzeko beharrezkoa denean hirugarrenek prestazioak egitea, kontratu horien adjudikazioa foru lege honetako arauen mende egonen da.

Enkarguaren xedea betetzeko beharrezkoak izanik hirugarrenekin kontratatu diren prestazioen zenbatekoa ez da handiagoa izanen enkarguaren zenbatekoaren %50 baino.

Salbuespen gisa, kontratazio-portzentaje hori gainditzen ahalko da, baldin eta zorrozki justifikatzen bada arrazoi justu bat badela, enkargua exekutatzean ekonomia, eraginkortasuna edo efizientzia erdiestekoa; esate baterako, merkatuaren ezaguera berezia, enpresa-antolamendua hobea izatea prestazio edo jardueraren osotasuna egiteko, edo bestelako arrazoiak, justifikatuko dutenak ezen enkarguak azken prestazioari balio erantsia ezarriko diola. Justifikazioa erantsi eginen zaio enkargua formalizatzeko agiriari, eta Nafarroako Kontratazio Atarian harekin batera emanen da argitara.

8. Entitate instrumentalek ezin izanen dute parte hartu beren entitate nagusiak deitzen dituen adjudikazio prozeduretan.

9. Foru lege honen 7. artikuluko 1. apartatuko h) letran aipatzen diren lankidetza-hitzarmenen esparruan, zilegi izanen da ente instrumentalak zer entitateren mende dauden, entitate horren eskutik ekarriak izatea, akordio horietan ezarritako lankidetza-harremanetan erabiliak izateko. Lankidetza-hitzarmen bakoitzak zehaztu egin beharko du zer interes publiko amankomunek justifikaturik sinatu den, bai eta egin beharreko jarduerak eta alderdietako bakoitzari dagokion ekarpena ere.

10. Artikulu honetan xedatutakoa urratuz entitate instrumentalei egiten zaizkien enkarguei ezarriko zaien zehapena erabateko deuseztasuna izanen da.

I. TITULUA. Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA. Adjudikazio botereak

9. artikulua. Adjudikazio botereak.

1. Adjudikazio botereak foru legen honen aplikazio esparru subjektiboan sartuta dauden entitateak dira.

2. Adjudikazio botereen ordezkari gisa kontratuak sinatzeko ahalmena legezko, erregelamenduzko edo estatutuzko xedapen bidez esleitua duten organoei kontratazio organo deitzen zaie, foru lege honen aplikazioaren ondorioetarako.

10. artikulua. Erosketazentralak.

1. Adjudikazio botereek obra, hornidura eta/edo zerbitzu kontratuak egiten ahalko dituzte, xede horretarako soilik sortutako erosketa-zentral baten bidez, eta erosketa-zentral horrek kontratazio organoaren izaera izanen du beti.

2. Adjudikazio botereak foru lege honi jarraikiz sortzen diren erosketa-zentralei atxikitzen ahalko zaizkie, arau hauek betez betiere:

a) Esanbidezko egintza baten bidez, adjudikazio botereak adieraziko du erosketa-zentralean parte hartzeko borondatea duela eta kasuko atxikitze-baldintza zehatzak onartzen dituela.

b) Esanbidezko egintza baten bidez, erosketa-zentraleko organo eskudunak atxikipena onartuko du.

3. Erosketa-zentral baten sorkuntza Kontratazio Atarian argitaratu beharko da, berariaz aipatuz zein diren haren xedea eta hura osatzen duten adjudikazio botereak.

11. artikulua. Baterako kontratazioa.

1. Bi adjudikazio boterek edo gehiagok erabakitzen ahalko dute kontratazio zehatz batzuk batera izapidetzea.

2. Kontratazio prozedura bat baterako kontratazioaren bitartez garatzen denean osoki, adjudikazio botere interesdun guztien izenean eta haien kontura, haiek baterako erantzukizuna izanen dute foru lege honen ondorioz dituzten betebeharrak betetzeko. Aurrekoa halaber aplikatuko da adjudikazio-botere bakar batek administratzen duenean prozedura, bere kontura eta gainerako adjudikazio-botere interesdunen kontura.

Kontratazio prozedura bat ez denean osotara garatzen adjudikazio botere interesdunen izenean eta haien kontura, haien baterako erantzukizuna batera egin diren zatien gainekoa izanen da soilik. Adjudikazio botere bakoitza izanen da foru lege honen ondorioz dituen betebeharrak betetzearen erantzule bakarra, bere izenean eta bere kontura egiten dituen zatiei dagokienez.

II. KAPITULUA. Kontratistak

1. ATALA. Gaitasuna eta kaudimena

12. artikulua. Kontratistak.

1. Foru lege honen mendeko kontratuak jardute-gaitasun osoa duten pertsona natural edo juridikoek egiten ahalko dituzte, espainiarrek nahiz atzerritarrek, kontratatzeko debekurik edo bateraezintasunik ez badute, interes gatazkan ez badaude eta eskatutako kontratu-prestazioa exekutatzeko behar adinako kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala dutela frogatzen badute.

2. Era berean, lizitatzaileak kasuko enpresa- edo lanbide-gaikuntza izan beharko du, kontratuaren xedea den jarduera edo prestazioa egiteko beharrezkoa dena.

13. artikulua. Lizitazioa baterako partehartzearekin Nota de Vigencia.

1. Kontratazio organoek aldi baterako enpresa-elkarteekin edo batera parte hartzen duten lizitatzaileekin kontratatzen ahalko dute. Parte-hartze horretarako agiri pribatu bat egin behar da; bertan, lizitatzaileek batera aurkeztu nahi dutela adierazi, lizitatzaile bakoitzaren partaidetza portzentajea zehaztu, eta ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu beharko dute, kontratuak sortzen dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko ahalmenak izanen dituena hura azkendu arte; horrek ez du eragotziko kobratu edo ordaintzeko ahalmen mankomunatuak izatea.

2. Nolanahi ere, kontratistek erantzukizun solidarioa izanen dute hartu dituzten betebeharren gainean.

3. Ez da beharrezkoa izanen aldi baterako enpresa-elkartea eskritura publiko bidez eratzea, kontratua haren alde adjudikatzen ez den bitartean.

14. artikulua. Lizitatzailearen jardutegaitasuna frogatzea Nota de Vigencia.

1. Lizitatzaileak adjudikazio prozedura bakoitzean frogatu beharko ditu bere jardute-gaitasuna eta bere ordezkaritza.

2. Berariazko legeetan hala ezartzen den kasuetan, zilegi izanen da lizitatzaileari eskatzea froga dezala inskribatuta dagoela, lizitazioaren unean, kontratuko prestazio den jarduera exekutatzeko gaikuntza ematen dion lanbide edo merkataritza erregistro batean.

3. Europar Batasuneko kide diren estatuetako edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetako enpresa ez espainiarren kasuan, frogatu beharko dute ezen, ezarrita dauden estatuko legeriaren arabera, kasuan kasuko prestazioa emateko gaikuntza dutela.

Enpresa horiek ezarrita dauden estatuko legeriak kontratuko prestazioa estatu horretan egiteko baldintza gisa jartzen duenean baimen berezia edukitzea edo erakunde jakin bateko kide izatea, enpresek frogatu egin beharko dute baldintza hori betetzen dutela.

4. Zerbitzu kontratuak adjudikatzeko prozeduretan, lizitatzaileek beren jatorrizko herrialdean dena delako zerbitzua egin ahal izateko baimen bereziren bat edo erakunderen bateko kide izan behar duten kasuetan, baimen hori badutela edo erakunde horretako kide badirela frogatzeko eskatzen ahalko zaie.

15. artikulua. Europar Batasunetik kanpoko enpresak eta elkarrekikotasun printzipioa.

1. Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikokoak ez diren estatuetako enpresek frogatu beharko dute badaukatela jarduteko gaitasuna beren jatorrizko estatuko legeriaren arabera, eta kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko edo profesionala ere bai; eta, horrez gain, aurkeztutako dokumentazioari Espainiako kasuko ordezkaritza diplomatikoaren txosten bat erantsiko diote, frogatzen duena enpresa atzerritarraren jatorrizko estatuak ere bere aldetik onartzen duela espainiar enpresek administrazioarekiko kontratazioan parte har dezatela, funtsean antzekoa den moduan.

Obra kontratuetan beharrezkoa izanen da, gainera, enpresa horiek sukurtsalen bat irekita izatea Espainian, beren eragiketak egiteko ahaldunak edo ordezkariak izendatuta izatea, eta Merkataritzako Erregistroan inskribaturik egotea.

2. Munduko Merkataritza Antolakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetako enpresen kasuan, ez da eskatuko aurreko apartatuan aipatutako elkarrekikotasun txostena.

16. artikulua. Lizitatzailearen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa.

1. Lizitatzaileak kontratua exekutatzeko kaudimen ekonomiko eta finantzarioa duela frogatu beharko du. Kaudimen ekonomiko eta finantzariotzat ulertuko da enpresaren egoera ekonomiko eta finantzario egokia, halakoa non izaera horietako ezein gorabeherak ez duen arriskuan jarriko kontratuaren behar bezalako exekuzioa. Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren maila kontratu bakoitzean zehaztuko da, eta kontratuaren lizitazio aurrekontuaren araberakoa eta proportzionala izanen da.

2. Lizitatzaileen kaudimen ekonomiko eta finantzarioa frogatzeko, bide hauetako bat edo batzuk erabili ahalko dira:

a) Finantza entitateek egindako adierazpenak, eta, profesionalen kasuan, lanbide arriskuengatiko kalte-ordainen asegurua dutela frogatzeko agiria.

b) Balantzeak edo balantze-laburpenak aurkeztea, pertsona fisiko edo juridikoa ezarrita dagoen herrialdeko legeriak haiek argitaratu beharra ezartzen duen kasuetan.

c) Negozio bolumen orokorrari buruzko adierazpena, eta, hala behar denean, kontratuaren xedearen antzekoa den jarduera-arloko negozio bolumenari buruzkoa, eskueran dauden azken hiru ekitaldietakoa gehienez ere, lizitatu behar duenaren sorrera-egunaren edo jardueren hasiera-egunaren arabera, negozio bolumen horren erreferentziak eskura dauden heinean.

Urteko gutxieneko negozio bolumen exigitua ez da izanen kontratuaren balio zenbatetsia halako bat eta erdi baino handiagoa, salbu eta behar bezala justifikatutako kasuetan, hala nola obren, zerbitzuen edo horniduren izaerarekin lotutako arrisku bereziekin zerikusia dutenetan. Kasu horretan, baldintza hori pleguetan ezartzeko arrazoi nagusiak adieraziko dira.

Kontratua sortetan banatzen denean, irizpide hau sorta bakoitzari aplikatuko zaio. Hala ere, kontratazio-organoak zilegi izanen du sorta-multzoak erreferentzia gisa hartuz ezartzea lizitatzaileei eskatutako urteko gutxieneko negozio-bolumena, baldin eta adjudikazio-hartzaileari aldi berean exekutatu beharreko zenbait sorta adjudikatu bazaizkio.

d) Urteko kontuak onestearen betebeharra mugaeguneratuta daukan azken ekitaldi ekonomikoaren itxiera-unean ondare garbia edo aktiboen eta pasiboen arteko ratioa berdina edo handiagoa izatea lizitazio-iragarkian ezarritakoa baino, edo prozeduran parte hartzeko gonbidapenean eta kontratuko pleguetan ezarritakoa baino. Aktiboaren eta pasiboaren arteko ratioa kontuan hartu ahalko da baldin eta adjudikazio-botereak kontratazio-pleguetan zehazten baditu datu hori baloratzeko erabiliko diren metodo eta irizpideak. Metodo eta irizpide horiek gardenak, objektiboak eta ez-diskriminatzaileak beharko dute izan.

e) Zinpeko adierazpen bat, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako borrokaren arloko araudia betetzeari buruzkoa.

f) Apartatu honetako aurreko letretan jasotako bitartekoez gain, kontratazio-organoak exigitu ahalko du enpresaburuaren hornitzaileentzako batez besteko ordaintze-epeak ez dezala gainditu, galera-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duen sozietate bat izanez gero, berankortasunari buruzko araudia kontuan harturik berariaz ezartzen den muga.

3. Kontratuei buruzko iragarkietan, pleguetan eta prozedura negoziatuetako gonbidapenetan, kaudimena frogatzeko zein bide erabiliko diren adieraziko da, aurreko apartatuan aipatutakoen artetik.

4. Baldin eta, arrazoi justifikatu bat tarteko, lizitatu behar duenak ez badu modurik eskatutako erreferentziak aurkezteko, zilegi izanen du bere kaudimen ekonomiko eta finantzarioa frogatzea kontratazio organoak egoki deritzon beste edozein dokumenturen bidez.

17. artikulua. Lizitatzailearen kaudimen tekniko edo profesionala Nota de Vigencia.

1. Lizitatzaileak kontratua exekutatzeko kaudimen tekniko edo profesionala duela frogatu beharko du. Kaudimen tekniko edo profesionaltzat jotzen da kontratua behar bezala exekutatzeko behar den gaikuntza tekniko edo profesionala, dela aurretik antzeko kontratuetan aritzearen esperientzia izatearen ondoriozkoa, dela behar adina langile eta bitarteko tekniko edukitzearen ondoriozkoa. Kaudimen tekniko edo profesionalaren maila kontratu bakoitzean zehaztuko da, eta kontrataturiko prestazioaren ezaugarrien araberakoa eta proportzionala izanen da.

2. Lizitatzailearen kaudimen tekniko edo profesionala frogatzeko, bide hauetako bat edo gehiago erabiltzen ahalko da:

a) Gehienez ere azken bost urteetan egindako obren zerrenda. Berme gisa, obra garrantzitsuenak behar bezala exekutatu direla dioten ziurtagiriak erantsiko dira, eta horietan datu hauek ageriko dira: obra-exekuzioaren zenbatekoa, data eta lekua, adierazita lanbidearen arauei jarraituz egina den, gorabeherarik gabe eta ongi buruturik. Adjudikazio botereek kontuan hartu ahalko dituzte aurreko aldietan eginiko obren frogak, horrela jokatzea komenigarri egiten duten inguruabarrak aurretiaz justifikatzen badira.

b) Gehienez ere azken hiru urteetan egindako hornidura nagusien edo zerbitzu nagusien zerrenda, bertan jasorik bakoitzaren zenbatekoa, data eta hartzaile publiko edo pribatua nor den. Zuzenbidean onar daitekeen edozein froga erantsiko da berme gisa. Adjudikazio botereek kontuan hartu ahalko dituzte aurreko aldietan emandako zerbitzuen frogak, horrela jokatzea komenigarri egiten duten inguruabarrak aurretiaz justifikatzen badira.

c) Langile teknikoak edo erakunde teknikoak aipatzea, enpresakoak nahiz kanpokoak izan, eta bereziki kalitate-kontrolaren arduradunak; eta, obra kontratuen kasuan, enpresak obren exekuziorako dauzkanak.

d) Instalazio teknikoen, hornitzaileak edo zerbitzu-emaileak kalitatea bermatzeko jarritako neurrien eta haren enpresak azterlan eta ikerketak egiteko dituen baliabideen deskripzioa.

e) Lizitatzaileak kontratua exekutatzean hornidura katea kudeatzeko eta jarraipena egiteko aplikatzen ahal dituen sistemen aipamena.

f) Foru lege honen mendeko entitateek egindako kontrola, edo, haien izenean, pertsona fisiko edo juridikoa ezarrita dagoen estatuko erakunde ofizial eskudun batek egindakoa, betiere erakunde horren adostasuna tarteko dela, produktu edo zerbitzuak konplexuak direnean edo salbuespenez xede partikular baterako erabili behar direnean. Kontrol horretan honakoak aztertuko dira: hornitzailearen ekoizpen ahalmena edo zerbitzu-emailearen gaitasun teknikoa, eta, beharrezkoa balitz, azterlan eta ikerketak egiteko dituen baliabideak, bai eta kalitatea kontrolatzeko neurriak ere.

g) Kontratua exekutatzeko ardura duten langileen titulazio akademiko eta profesionalak aurkeztea, baldin eta adjudikaziorako irizpide gisa ebaluatzen ez badira.

h) Ingurumen-kudeaketaren arloan lizitatzaileak hartzen ahal dituen neurrien azalpena, bidezkoa bada, obra-, zerbitzu- eta hornidura-kontratuak adjudikatu behar direnean.

i) Adierazpena, enpresak edo profesionalak azken hiru urteetan batez beste izandako urteko plantilla eta zuzendaritza taldea deskribatzen dituena.

j) Adierazpena, enpresak edo profesionalak kontratuaren exekuziorako eskueran izanen dituen makina, material eta ekipo teknikoei buruzkoa.

k) Lizitatzaileak azpikontratatuko duen kontratu zatiaren eta esku hartuko duten azpikontratisten aipamena, foru lege honetan xedatutakoaren arabera.

l) Horniduran sartuko diren produktuen laginak, deskribapenak edo argazkiak, zeinen egiazkotasuna entitate kontratatzailearen eskariz ziurtatu ahalko baita, aurkeztea, edo kalitate-kontrolaren ardura eta eskumen aitortua duten institutu edo zerbitzu ofizialek jaulkitako ziurtagiriak aurkeztea, produktuen egokitasuna xeheki ziurtatzen dutenak, zehaztapen edo arauei erreferentzia eginez.

m) Hornidura-kontratuetan zilegi izanen da enpresei kaudimen tekniko zehatz bat eskatzea, hornidura-katearen kudeaketa-sistemen trazabilitatea ziurtatzekoa, halatan bermatzearren bete egiten direla Lanaren Nazioarteko Erakundearen oinarrizko konbentzioak eta giza eskubideak. Horren ziurtapena produktu teknologikoen erosketan exigitu ahalko da, bai eta bidezko merkataritzaren merkatuan alternatiba bat daukaten produktuen erosketan ere.

3. Kontratuei buruzko iragarkietan, pleguetan eta prozedura negoziatuetako gonbidapenetan, kaudimena frogatzeko zein bide erabiliko diren adieraziko da, aurreko apartatuan aipatutakoen artetik.

18. artikulua. Lizitatzailearen kaudimen ekonomiko eta teknikoa beste enpresa batzuen erreferentziaren bidez baloratzea Nota de Vigencia.

Bere kaudimena frogatzeko, lizitatzailea beste enpresa batzuen kaudimenean oinarritzen ahalko da, haiekin dituen loturen izaera juridikoa edozein dela ere.

Sozietate-talde batean gailen diren pertsona juridikoen kasuan, kontuan hartzen ahalko dira taldeko sozietateak, betiere pertsona juridiko gailenek frogatzen badute egiazki dituztela eskueran sozietate horien bitartekoak, beharrezkoak direnak kontratuak exekutatzeko.

36. artikuluan arauturiko arrazoi sozialengatik erreserbatutako kontratuen kasuan, lizitatzailea laneratzeko eta gizarteratzeko enpresa bat baldin bada, kaudimen gisa aurkeztu ahalko du Gizartetik bazterturik dauden pertsonei zuzendutako gizarteratze eta laneratze egitarauak garatzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretuaren edota beste autonomia erkidego batzuetan aplikatzekoak diren arauen babesean sorturiko laneratze eta gizarteratze zentro gisa zeukana. Hala, lizitatzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren edo halako zentroak sailkatu eta erregistratzen dituen administrazio-organoaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko du, eta bertan jasoko da laneratzeko eta gizarteratzeko enpresak jarraitzen duela laneratze eta gizarteratze zentroak garatutako jarduerarekin.

Kaudimena azpikontratazioaren bitartez frogatzen denean, lizitatzaileak agiri bat aurkeztu beharko du, azpikontratistekin kontratu-exekuziorako konpromiso formala dagoela frogatzen duena, eta kasu horretan haien guztien kaudimena metatu eginen da. Halaber, 16. eta 17. artikuluetan ezarritako moduan eta baldintzetan frogatu beharko du azpikontratistek badituztela kontratua exekutatzeko behar diren baliabideak

19. artikulua. Bateragarritasunbaldintza bereziak.

1. Kontratua prestatzeko agiriak egiten parte hartu duen pertsona fisikoa edo juridikoa prozeduratik kanporatuko da, soilik, ez dagoenean beste modurik tratu berdintasunaren eta lehia librearen printzipioa betetzen dela bermatzeko.

Kontratuaren prestaketan parte hartu zuen pertsona prozeduratik kanpo utzi aurretik, entzutea eman beharko zaio.

2. Kontratazio organoak beste interesdunei jakinaraziko die beste lizitatzaile batek parte hartu duela prestaketa-agiriak egiten, bai eta prestakuntza fasean parte hartu zuen pertsona hark eskura izan zuen informazio bera ere, eta eskaintzak aurkezteko epe egokiak ezarriko ditu.

3. Edozein kontraturen exekuzioa zaindu, gainbegiratu, kontrolatu eta zuzendaritza egitea xede duten kontratuak ezin izanen zaizkie adjudikatu kontratu horien adjudikazio-hartzaile diren enpresa edo profesionalei, ez eta horiekin lotutako enpresei ere.

20. artikulua. Lotutako enpresak.

1. Foru lege honen ondorioetarako, lotutako enpresatzat honakoak joko dira: edozein enpresa, zeinetan kontratistak nagusitasunezko eragina baitauka zuzenean edo zeharka, jabetza, partaidetza finantzarioa nahiz erregulazio-arauak direla medio; edo kontratistarengan nagusitasunezko eragina duen enpresa.

2. Nagusitasunezko eragina dagoela uste izanen da, presuntzio gisa, baldin eta enpresa batek, zuzenean edo zeharka, beste bateko kapital sozial harpidetuaren gehiengoa badu, edo enpresak jaulkitako partaidetzei dagozkien botoen gehiengoa badu, edo bestela, enpresako administrazio, zuzendaritza edo zaintza organoko kideen erdiak baino gehiago izendatzeko ahalmena badu.

21. artikulua. Kalitatea bermatzeko ziurtagiriak.

1. Adjudikazio botereek exigitzen dutenean erakunde independenteek eginiko ziurtagiriak aurkez daitezela, lizitatzaileak kalitate-ziurtapeneko arau jakin batzuk betetzen dituela frogatzekoak, erreferentzia egin beharko diete unean-unean indarrean dauden ziurtapenari buruzko europar arauetan oinarrituriko kalitate-ziurtapeneko sistemei.

2. Botere horiek onartu eginen dituzte Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetan ezarritako erakunde baimenduek eginiko ziurtagiri baliokideak. Halaber, kalitatea ziurtatzeko neurri baliokideei buruzko beste froga batzuk onartuko dizkiete lizitatzaile izanen diren pertsonei, ziurtagiri horiek eskuratu ezin badituzte edo ezarritako epean halakorik lortzeko inolako aukerarik ez badute.

2. ATALA. Lizitatzailea baztertzeko arrazoiak

22. artikulua. Kontratatzeko debekuak.

1. Ondoko egoera hauetako batean dauden pertsonek edo entitateek ezin izanen dute inolako kontraturik egin foru lege honen mendeko entitateekin, eta lizitazio prozeduretatik kanpo geldituko dira:

a) Epai irmozko zigorra hartu izana delitu hauengatik: terrorismoa, erakunde edo talde kriminal bat eratzea edo horren kide izatea, legez kanpoko elkartea, alderdi politikoen legez kanpoko finantzaketa, gizakien salerosketa, negozioetako ustelkeria, eraginen trafikoa, funtzionario-eroskeria, iruzurrak, Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontrako delituak, langileen eskubideen kontrako delituak, genero-indarkeria, prebarikazioa, bidegabeko eralgitzea, funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak, kapitalen zuritzea, edo lurraldearen antolamendu eta hirigintzari nahiz ondare historiko eta ingurumenaren babesari dagozkien delituak. Edo lanbidean, ofizioan, industrian edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza bereziaren zigorra jaso izana epai irmoz.

Kontratatzeko debekuak barrenean hartuko ditu erantzule penal deklaratutako pertsona juridikoak, bai eta zuzenbidezko nahiz egitatezko administratzaile edo ordezkariak apartatu honetan aipatzen den egoeran dauzkatenak ere, karguak edo ordezkaritzak indarra duen bitartean eta kargua uzten duten arte.

b) Zehapen irmoa jaso izana beren zintzotasuna zalantzan jartzen duen arau-hauste astuna egiteagatik, honako gaietan: arlo profesionala, merkatuko diziplina, lehia faltsutzea, laneratzea, aukera berdintasuna, desgaituen diskriminazio eza edo atzerritarrei buruzko araudia. Edo arau-hauste oso astuna egiteagatik ingurumen, gizarte edo lan arloan, edo sexu jazarpenagatik edo sexuagatiko jazarpenagatik, araudi indardunean ezarritakoarekin bat.

c) Lan-arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunak direla-eta aipatuta agertzea zehapen-erregistroan, zeina araututa baitago Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak emandako maiatzaren 15eko 156/2008 Foru Aginduan, laneko arriskuen prebentzioan arau-hauste oso astunak egitearen ondoriozko zehapenen argitarapena arautu eta dagokion erregistroa sortzen duen horretan.

d) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatua izatea, edozein prozeduratan kaudimengabe deklaratuak izatea, konkurtsoan deklaratuak izatea -salbu horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartu duenean-, kontu-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaiturik egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako desgaikuntza aldia bukatu gabe dagoela.

e) Kontratatzeko debekua izatea, zehapen administratibo baten ondorioz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean edo estatuko araudi baliokidean aurreikusitakoari jarraikiz.

f) Eguneraturik ez egotea indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga arloko edo Gizarte Segurantzako betebeharretan, erregelamenduz ezartzen den moduan; edo, 50 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, gutxienez langileen ehuneko 2 ezgaituak izatearen baldintza ez betetzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duenak, 42. artikuluak ezarritakoaren arabera, erregelamenduz ezartzen den moduan; edota, 250 langile baino gehiagoko enpresen kasuan, ez betetzea Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoko 45. artikuluaren araberako berdintasun plan bat edukitzearen betebeharra.

g) Pertsona fisikoa edo pertsona juridikoaren administratzaileak sarturik egotea Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko goi kargudunen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legean edo Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bateginean aipatzen diren kasuetakoren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren kargu hautetsietako edozein izatea, bertan ezarritako baldintzetan.

Debekua pertsona juridikoei ere aplikatuko zaie, haien kapitalean parte-hartzea baldin badute, aipatutako legerian ezarritako modu eta zenbatekoekin, edozein administrazio publikotako langileek eta goi kargudunek, bai eta administrazio horien zerbitzuko kargu hautetsiek ere.

Bi kasu horietan, debekuak bere barrenean hartzen ditu aurreko paragrafoetan aipatzen diren pertsonen ezkontideak, elkarbizitza afektiboko pareko harremanaren bidez lotutako pertsonak, aurreko eta ondorengo ahaideak, bai eta bigarren graduko ahaideak ere, odol nahiz ezkontza bidezkoak, baldin eta interes-gatazka gertatzen bada kontratazio organoaren titularrarekin edo kontratazio-ahalmena eskuordetu zaien organoen titularrekin edo lehenbiziko hura ordezten dutenekin. Debekuak adin txikiko ondorengo ahaideak ere hartuko ditu, aipatutako pertsonek haien lege ordezkaritza dutenean.

h) Kontratatu diren pertsonei buruz “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu izana Estatuko Administrazio Orokorreko Goi Karguen Jardunari buruzko martxoaren 30eko 3/2015 Legearen 15.1 artikuluak edo autonomia erkidegoetako kasuan kasuko arauek aipatzen duten urraketa, bete zuten karguaren eskumenekin zuzeneko zerikusia duten enpresa edo sozietate pribatuetan zerbitzuak ematen hasi direlako kargua utzi zuten egunaren ondoko bi urteetan. Kontratatzeko debekuak iraunen du pertsona kontratatua enpresaren antolaketaren barrenean dagoen bitartean, bi urtez gehienez, goi kargua uzten duenetik kontatzen hasita.

i) Faltsutzea egin izana foru lege honen 55. artikuluak aipatzen duen erantzukizunpeko adierazpena egitean edo bere gaitasun eta kaudimenari buruzko beste edozein datu ematean; edo, berari egozten ahal zaion zio batengatik, betebeharra urratu izana, Nafarroako Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan inskribatutako enpresaren nortasun eta ordezkaritzari buruzko ziurtagiriaren balioa mugatzen duen informazioa jakinaraztekoa. Ziurtagiri hori Kontratazio Publikoaren Batzordeak baimendutakoa izanen da.

j) Adjudikazio prozedura batean bidegabeki kendu izana bere proposamena; edo, ezarritako epean ez betetzeagatik bere aldeko adjudikazio proposamena egiteko eskatzen den dokumentazioa, kontratua bere alde adjudikatzea galarazi izana, tartean doloa, errua edo zabarkeria dagoela.

k) Bere alde adjudikatutako kontratua foru lege honetan aurreikusitako epeetan formalizatu ez izana, adjudikazio-hartzaileari egozten ahal zaion zio batengatik.

l) Foru lege honen mendeko lehenagoko kontraturen bateko klausulak bete ez izana, pleguetan ezarritako exekuzio-baldintza bereziak barne, ez-betetze hori arau-hauste astun edo oso astuntzat definituta dagoenean pleguetan edo kontratuan, eta betiere zigorrak edo kalte-galeren ordaina ezartzea eragin badu.

m) Foru lege honetan aipatzen diren adjudikazio botereetako edozeinek izenpeturiko kontratu baten suntsiarazpena eragitea, kausa batengatik zeinaren errudun deklaratuak izan baitira.

2. Kontratatzeko debekuek orobat eraginen diete beste enpresa batzuei, baldin eta, ikusita haien kudeatzaileak nor diren edo beste inguruabar batzuk, presuntzio gisa pentsatzekoa bada enpresa horiek jarraipen bat direla debeku horiek zeuzkaten beste enpresa batzuena, edo enpresa horietatik eratorriak direla eraldaketa, bat-egite edo ondorengotza bidez.

3. 1. apartatuko a) letran ezarritako kontratatzeko debekurako zioa gertatu ez dela frogatzeko, nahikoa izanen da aurrekari penalen ziurtagiri bat, edo, kasua bada, lizitatu behar duen pertsona fisiko edo juridikoaren jatorriko herrialdeko agintaritza judizial edo administratibo eskudunak emandako agiri baliokide bat. Gainerako kasuetan froga nahikoa izanen da Europar Batasuneko kide den kasuan kasuko estatuko agintari eskudunak emandako ziurtagiri administratiboa edo judiziala aurkeztea.

Lizitatzaileak, agiri horren ordez, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izanen du, entitate kontratatzaileari zuzendua. Bertan adieraziko du kontratazio-debekurako zio horiek ez direla berarengan gertatzen.

4. Lizitatzailearen egoera pertsonalaz zalantzak badaude, kontratazio-debekurako ziorik ba ote dagoen jakitearekin lotutakoak, lizitatzaileari eskatuko zaio aurreko apartatuan aipatu diren agiriak aurkezteko, eta adjudikazio botereek agintaritza eskudunetara jotzen ahalko dute beharrezkoa den informazioa eskuratzeko. Informazioa beste estatu batean ezarrita dagoen pertsona bati buruzkoa denean, estatu horren laguntza eskatzen ahalko da.

23. artikulua. Kontratatzeko debekua dagoela xedatzea Nota de Vigencia.

1. Aurreko artikuluko 1. apartatuko a) eta b) letretan ezarrita dauden kontratatzeko debekuak estatuko legerian aurreikusitakoari egokituko zaizkio haien aplikazioari eta eragin-eremuari dagokienez.

2. Apartatu bereko c), d), e), f), g) eta h) letretan ezarrita dauden kontratatzeko debekuak daudela automatikoki xedatuko dute kontratazio organoek, eta debeku horiek iraunen dute haien zio diren egoerek dirauten bitartean.

3. Aurreko artikuluko i), j), k), l) eta m) letretako kasuetan, kontratatzeko debekua berariaz deklaratu beharko du organo eskudunak, eta haren jardun-esparruari eraginen dio soilik.

4. Aurreko apartatuan aipatzen diren kontratatze-debekuaren deklarazioak Kontratazio Publikorako Batzordeari jakinaraziko zaizkio, zertarako eta, interes publikoei egindako kalteak ikusirik eta bidezkoa bada, kontratazio publikoaren alorrean eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuaren titularrari proposa diezaion haiek hedatzea foru lege honen mendeko adjudikazio botere guztiengana.

5. Aurreko apartatuetan xedatutakoa gorabehera, kontratatze-debekurako zioa aplikatzeko moduko egoeran dagoen pertsona orok, salbu eta aurreko artikuluko 1. apartatuko a) letran aipaturikoek, zilegi izanen du frogak aurkeztea, bere fidagarritasuna erakusteko behar adinako neurriak hartu dituela agerian uztekoak. Froga horiek aski direla iritziz gero, lizitatzailea ez da geldituko kontratazio-prozeduratik kanpo.

Horretarako, lizitatzaileak frogatu beharko du egindako edozein kalteri dagokion kalte-ordaina ordaindu duela eta arau-hauste penal edo falta gehiagorik ez izateko neurri egokiak hartu dituela. Nolanahi ere, aurreko artikuluko 1. apartatuko f) letran aurreikusitakoari dagokionez, ulertuko da pertsona edo entitate batek bere fidagarritasuna frogatu duela baldin eta bere ordainketa-betebeharrak betetzen baditu edo ordaintzeko akordio lotesle bat egiten badu adjudikazio proposamena baino lehenago, zor den zenbatekoa kontratuaren balio zenbatetsiaren %4 baino txikiagoa denean.

Neurriak aski ez direla iritziz gero, ukitutako pertsonak erabaki horren motibazio bat jasoko du.

24. artikulua. Debekuak deklaratzearen eskumena eta horretarako prozedura Nota de Vigencia.

1. Foru Komunitateko Administrazioaren, haren erakunde autonomoen eta hari loturiko entitateen esparruan, kasuko departamentuko titularrari dagokio kontratatzeko debekua deklaratzearen eskumena.

Foru lege honen mendeko gainerako administrazio publikoetan, kontratatzeko debekua deklaratzearen eskumena kasuko administrazioaren araudiaren araberakoa izanen da.

Adjudikazio botereak administrazio publikoaren izaera ez duenean, kontratatzeko debekua deklaratzearen eskumena adjudikazio boterea atxikia duen departamentu edo erakundeko titularrari dagokio, edo haren gaineko tutoretza duenari. Adjudikazio boterea administrazio batekin baino gehiagorekin lotuta baldin badago, kontrola edo partaidetzarik handiena duen administrazioko kasuko organoaren titularrak izanen du eskumena.

2. Nafarroako Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroko egiaztagiriaren baliozkotasunari eragiten dioten datuak jakinarazteko betebeharra urratu egin badu berari egozten ahal zaion arrazoi batengatik, kontratatzeko debekua deklaratzeko eskumena kontratazio publikoaren arloko eskumena duen departamentuaren titularrak izanen du, Kontratazio Publikoaren Batzordeak proposamen loteslea egin ondoren.

3. Debeku-deklarazioa beharrezkoa denean, debekuaren norainokoa eta iraupena foru lege honen garapenerako arauetan ezartzen den prozedurari jarraikiz zehaztuko dira, kontuan harturik, kasua bada, doloa edo ageriko fede gaiztoa egon den eta interes publikoei eragindako kaltearen zer-nolakoa. Iraupena ez da izanen bost urte baino gehiagokoa.

4. Kontratatzeko debekua deklaratzeko prozedura ezin abiaraziko da hiru urte baino gehiago iragan badira data hauetatik:

a) Datu faltsuak eman ziren egunetik edo kasuko informazioa Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroari jakinarazi beharko zitzaion egunetik, 22.1. artikuluko i) letraren kasuan.

b) 22.1. artikuluko j) letran aurreikusitako kasuetan, kontratuaren adjudikazioa egin zen egunetik aurrera, baldin eta arrazoia bada proposamenak bidegabeki kentzea; edo adjudikazioa egin beharko zen egunetik aurrera.

c) 22.1. artikuluko k) letran aurreikusitako kasuan, kontratua formalizatu beharko zatekeen datatik aurrera.

d) Kasua 22.1. artikuluko l) letran aurreikusitakoa denean, entitate kontratatzaileak kontratuaren funtsezko baldintzen ez-betetzearen berri izan zuenetik, kontratua exekutatzeko baldintza berezien ez-betetzea barne, pleguan hala ezarri baldin bada.

e) Kontratuaren suntsiaraztea irmoa den egunetik, 22.1. artikuluko m) letran aurreikusitako kasuan.

5. Foru lege honen mendeko administrazio publikoek kontrataziorako debekua deklaratzeko egiten dituzten prozeduretan, Kontratazio Publikorako Batzordeak erabaki-proposamen loteslea eginen du, kontratazio organoak prozedura abiatu ondoren.

Kontrataziorako Batzordeak edozein bidetatik jakiten badu kontratazio-debekurako ziorik egon daitekeela, espedientea abiarazi ahalko du, ofizioz, eta ukitutako entitateari edo entitateei lankidetza eskatu, espedientearen instrukziorako beharrezkoa dena.

6. Foru Komunitatean ere aplikatuko dira kontratatzeko debekuen deklarazioak, Estatuko administrazio orokorrak eginak direnean, edo, deklaratutako debekuaren eragin-esparrua Nafarroakoaz bestelako autonomia- edo toki-esparrua bada, administrazio hark eragin orokorra eman dienean.

25. artikulua. Kontratatzeko debekuaren ondorioak hedatzea eta Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan izena ematea.

1. Kontratazio Publikorako Batzordeari jakinaraziko zaizkio kasuan kasuko prozeduretan emandako epai, zehapen eta ebazpen irmo guztiak, kontratatzeko debekua hedatzeko espedienteak instruitzeko, debeku hori Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan inskribatzeko edo dagokion erabakia hartzeko.

Halaber, Kontratazio Publikorako Batzordeak Estatuko Kontratazio Administratiboko Batzorde Aholku-emaileari eta autonomia erkidegoetan eskumena duten organoei jakinarazi beharko dizkie Foru Komunitatearen esparruan emanikoak izanik kontratatzeko debekua ekar lezaketen zehapen eta ebazpen irmoak.

Estatuko Administrazio Orokorreko Kontratazio Administratiboko Batzorde Aholku-emaileak, era berean, zilegi izanen du kontratatzeko debekuen espedienteen instrukziorako behar diren datu eta aurrekari guztiak eskatzea.

Erregelamendu bidez zehaztuko diren moduan eta epeetan, Kontratazio Publikorako Batzordeak foru lege honen aplikazio-eremuko administrazioei igorriko die kontratatzeko debekua daukaten pertsona fisiko edo juridikoen zerrenda.

2. Kontratatzeko debekuak Nafarroako Lizitatzaileen Borondatezko Erregistroan inskribatuko dira, kontratatzeko debekuaren esparrua eta debekua deklaratu duen organoa Kontratuei buruzko Foru Lege honen mendeko entitateen barrenean daudenean. Inskripzio hori iraupena amaitu eta hiru hilabetera iraungiko da, eta aipatutako epea iragan ondoren ofizioz egin beharko da inskripzio horren ezereztea erregistroan.

26. artikulua. Toki Administrazioko bateraezintasunen berezitasunak.

Populazioa 2.000 biztanle baino gutxiagokoa duten Nafarroako toki entitateetan, tokiko hautetsien bateraezintasunaren ondorio bakarra abstentzio-arrazoi bat egotea izanen da, baldin eta kontratazio prozeduran eska daitezkeen tramite bakarrak badira aldez aurreko kreditu erreserba egitea, aplikatzekoa den aurrekontu arloko legeriarekin bat, eta kasuan kasuko faktura aurkeztea.

III. KAPITULUA. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa

27. artikulua. Kontratuen kalifikazioa.

Kontratu publikoen araubide juridikoa eta haiek obra, obra-emakida, zerbitzu-emakida, hornidura edo zerbitzu gisa kalifikatzea kapitulu honetan jasotako arauekin bat zehaztuko dira.

1. ATALA. Foru lege honen mendean dauden kontratuen definizioa

28. artikulua. Obra kontratuaren definizioa.

1. Obra kontratua xede hau duena da:

a) Foru lege honen I. eranskinean aipatzen diren jardueretako bati dagozkion obrak exekutatzea, edo haien proiektua egin eta exekutatzea, batera.

b) Subjektu kontratugileak zehaztutako beharrei erantzuten dien obra bat egitea, edozein bitarteko erabiliz.

2. “Obra” gisa ulertuko da eraikuntza edo ingeniaritza zibileko lan multzo baten emaitza, zeregin gisa duena bere horretan funtzio ekonomiko edo tekniko bat betetzea.

29. artikulua. Hornidurakontratuaren definizioa.

1. Hornidura-kontratua xede hau duena da: produktuak erostea, haien errentamendu finantzarioa, haien epekako errentamendu edo salmenta, erosteko aukerarekin nahiz gabe. Era berean, hornidura-kontratutzat hartuko da xede bezala duena produktuen hornidura eta, osagarri gisa, muntatze- eta instalatze-obrak egitea.

2. Honako hauek betiere joko dira hornidura-kontratutzat:

a) Xede hauek dituztenak: telekomunikazio-ekipamenduak eta -sistemak edo informazioaren tratamendukoak eskuratzea eta errentamenduan hartzea, baita haien gailuak eta programak ere, eta azken horiek erabiltzeko eskubidea lagatzea, salbu eta neurrira garatutako ordenagailu-programen eskurapenerako kontratuak, zerbitzu-kontratutzat hartuko baitira.

b) Fabrikaziokoak, zeinen bitartez, enpresak entregatu beharreko gauza edo gauzak egin behar baitira entitate kontratugileak aldez aurretik ezarri dituen ezaugarri berezi batzuen arabera; are entitate kontratugile horrek bere gain hartzen duenean beharrezkoak diren materialak, denak edo batzuk, jartzeko betebeharra.

c) Halako kontratuak non enpresaburuak bere gain hartzen baitu ondasun batzuk hurrenez hurren eta prezio unitarioan entregatzeko betebeharra, kontratua izenpetzen den unean kopuru osoa guztiz zehaztu gabe, entrega horiek eskuratzailearen beharrei baldintzatuta egoteagatik.

3. Espainiako Ondare Historikoa osatzen duten ondasunen eskuraketak beren legeria bereziaren bidez arautuko dira.

30. artikulua. Zerbitzukontratuaren definizioa.

1. Zerbitzu-kontratua da obra- edo hornidura-kontratuaren xedeaz bestelako bat daukana, eta horren bidez enpresa edo profesional bati enkargatzen zaio prezio baten truke zerbitzu bat ematea; halaber, halakotzat hartuko dira adjudikazio-hartzaileak zerbitzua hurrenez hurren eta prezio unitarioan exekutatzeko betebeharra bere gain hartzen duenekoak.

2. Zerbitzuak kontratugileari emanen zaizkio edo, kontratugilearen kontura, hirugarren bati edo publikoari oro har.

3. Botere publikoek berezkoa duten agintaritza erabiltzea eskatzen duten zerbitzuak ez dira kontratu hauen xede izanen.

31. artikulua. Herrilanen emakidarako kontratuaren definizioa.

Herri-lanen emakidarako kontratua obra kontratuaren xede bera duena da, baina honela ordaintzen dena: obra ustiatzeko eskubidearekin soilik, edo eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketa-arriskua emakidadunari eskualdatuz.

32. artikulua. Zerbitzuemakidarako kontratuaren definizioa.

Zerbitzu-emakidarako kontratuaren kasuan, xedea da zerbitzu bat ematea, honela ordainduz: zerbitzua ustiatzeko eskubidearekin soilik, edo eskubide hori gehi prezio bat emanez, eta eragiketa-arriskua emakidadunari eskualdatuz.

33. artikulua. Kontratu mistoak.

1. Kontratu mistotzat hartzen da beste mota bateko kontratu bati edo batzuei dagozkien prestazioak dituena. Haren adjudikazioa eraenduko duten arauak honela zehaztuko dira:

a) Kontratuak foru lege honen mendeko obra, zerbitzu edo hornidura kontratuei, biri edo gehiagori, dagozkien prestazioak biltzen dituenean, prestazio nagusiaren izaera hartuko da aintzat.

b) Kontratu mistoak obra, zerbitzu edo hornidura kontratuen prestazioak biltzen dituenean, batetik, eta obrak edo zerbitzuak emateko kontratuak, bestetik, hauxe eginen da:

Lehena.–Prestazio desberdinak ezin badira bereizi, prestazio nagusiaren izaera hartuko da aintzat.

Bigarrena.–Prestazio desberdinak bereizten ahal badira eta erabakitzen bada kontratu bakarra adjudikatzea, aplikatuko dira obra, hornidura edo zerbitzu kontratuei buruzko arauak, baldin eta kontratu horiei dagozkien prestazioen balio zenbatetsia Europako gutxienekoa adinakoa edo hori baino handiagoa bada. Bestela, obra- eta zerbitzu-emakidarako kontratuei dagozkien arauak aplikatuko dira.

2. Kontratu mistoan aurreikusirik daudenean foru lege honek araututako kontratuen prestazioak eta, haiekin batera, hark araututakoez bestelako kontratu batzuetako prestazioak, honako arau hauek hartuko dira kontuan adjudikazioari aplikatu beharreko arauak zehazteko:

a) Prestazio desberdinak ezin badira bereizi, prestazio nagusiaren izaera hartuko da kontuan.

b) Prestazioak bereizten ahal badira eta kontratu bakarra egitea erabakitzen bada, foru lege honetan jasotako arauak aplikatuko dira.

3. Kontratu mistoetan prestazio bakoitzaren araubide juridikoa aplikatuko da, prestazio nagusiarekin bateragarria den neurrian.

4. Kontratu misto bat egiteko, nahitaezkoa izanen da hura osatzen duten prestazioak zuzenean elkar loturik egotea eta premia zehatz bat asetzeko unitate funtzionaltzat hartuak izan beharra.

2. ATALA. Kontratu publikoen araubide juridikoa

34. artikulua. Kontratuen araubide juridikoa Nota de Vigencia.

1. Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen araubide juridikoak izaera administratiboa izanen du, non eta legeak ez duen besterik xedatzen.

Kontratu horiek arautuko dira, haien prestaketari, adjudikazioari, ondorioei eta azkentzeari dagokienez, foru lege honen xedapenen eta erregelamenduen bidez. Osagarri gisa, administrazio zuzenbideko gainerako arauak aplikatuko dira eta, horrelakorik ezean, zuzenbide pribatuko arauak.

Kontratazio organoak du kontratuak interpretatzeko, betetzean sortzen diren zalantzak ebazteko, suntsiaraztea erabakitzeko eta horren ondorioak zehazteko prerrogatiba. Prerrogatiba horiek erabiliz hartzen diren erabakiei erreklamazioa edo errekurtsoa aurkezten ahalko zaie, foru lege honetan eta administrazio zuzenbideko gainerako arauetan xedatutakoarekin bat.

Administrazioaren kontratu pribatuak arautuko dira, haien prestaketari eta adjudikazioari dagokienez, eta berariazko administrazio araurik ezean, foru lege honen eta bera garatzen duten xedapenen bidez; eta, haien efektuei eta azkentzeari dagokienez, berriz, zuzenbide pribatuko arauen bidez.

Ondareari buruzko legeriak arautuko ditu jabari publikoko ondasunen gaineko baimenak eta kontzesioak eta ondare-ondasunak ustiatzeko kontratuak, baita salerosketa, dohaintza, errentamendu eta trukaketa kontratuak eta ondasun higiezinen, jabetza gorpuzgabeen eta balore negoziagarrien gaineko antzeko negozio juridikoen kontratuak ere. Espainiako Ondare Historikoko ondasunen eskuraketak ere ondare legeriaren bidez arautuko dira.

2. Administrazio publikoaren izaerarik ez duten adjudikazio botereek egiten dituzten kontratuen araubide juridikoa honako hau izanen da:

a) Kontratuen prestaketari eta adjudikazioari dagokienez, kontratuak foru lege honen bidez arautuko dira.

b) Ondorioei eta azkentzeari dagokienez, zuzenbide pribatuko arauak aplikatuko zaizkie, salbuespena izanik foru lege honetan exekuzio-, aldatze- eta azpikontratatze-baldintza bereziei buruz ezarritakoa.

3. Adjudikazio botere izan gabe foru lege honen 5. artikuluaren arabera beren xedearengatik foru lege honen mende dauden entitateek egindako kontratuen araubide juridikoa izanen da artikulu honen 2. apartatuan ezartzen dena.

4. Adjudikazio boterearen izaerarik ez duten gainerako entitate publikoek egindako kontratuetan printzipio hauek errespetatu beharko dira: berdintasuna, diskriminaziorik eza, gardentasuna, publizitatea eta lehia librea.

5. Baldin eta 4.1 e) artikuluaren zentzuan administrazio publikoei lotuak edo haien mendekoak diren entitateek eginiko jarduerak badira, eta foru lege honen xedapenen mendekoak, administrazio-bidean aurkaratzen ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz, entitate kontratatzailea atxikita dagoen edota haren zaintza dagokion departamentu, organo, ente edo erakundearen titularraren aurrean. Entitate kontratatzailea administrazio bati baino gehiagori lotuta badago, organo eskuduna izanen da kontrola edo partaidetzaren gehiengoa dueña.

35. artikulua. Jurisdikzio eskuduna.

1. Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa arautzen duen legean xedatutakoarekin bat, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezten ahalko da bide administratiboa amaitzen dutelarik afera hauei buruzkoak diren erabakien kontra:

a) Foru lege honen mendeko kontratuen prestaketa eta adjudikazioa.

b) Administrazio publikotzat hartuak diren adjudikazio botereek egindako kontratu publikoen ondorioak eta azkentzea.

c) Administrazio publikotzat hartuak ez diren adjudikazio botereek egindako kontratu publikoetan sortzen diren desadostasunak, kontratuen aldaketei, azpikontratazioari eta exekuzio-baldintza bereziei dagozkienak.

d) Kontratuen aldaketak, azpikontratazioa eta exekuzio-baldintza bereziak, foru lege honen 5. artikuluan aurreikusitako kontratuetan.

e) Foru lege honetan arautzen diren kontratazio-arloko erreklamazio bereziak ebazte aldera Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak emandako ebazpenen kontra aurkezten diren errekurtsoak.

2. Ordena jurisdikzional zibila izanen da eskuduna, bere araudiarekin bat, administrazio publikotzat hartuak ez diren adjudikazio botereek egindako kontratu publikoak exekutatu eta azkentzeari dagokionez sortzen diren desadostasunak ebazteko, artikulu honen 1. apartatuan aurreikusitako salbuespenekin.

3. Ordena jurisdikzional zibila izanen da eskuduna, bere araudiarekin bat, adjudikazio botereak izan gabe, foru lege honen 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, xedea dela-eta haren mende dauden entitateek egindako kontratu publikoak exekutatu eta azkentzeari dagokionez sortzen diren desadostasunak ebazteko, artikulu honen 1. apartatuan aurreikusitako salbuespenekin.

4. Ordena jurisdikzional zibila izanen da eskuduna, bere araudiarekin bat, adjudikazio boteretzat hartuak ez diren entitate publikoek egindako kontratu publikoei dagokienez sortzen diren desadostasunak ebazteko.

5. Baldin eta 4.1 e) artikuluaren zentzuan administrazio publikoei lotuak edo haien mendekoak diren entitateek eginiko jarduerak badira, administrazio-bidean aurkaratu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz, entitate kontratatzailea atxikita dagoen edota haren zaintza dagokion departamentu, organo, ente edo erakundearen titularraren aurrean. Entitate kontratatzailea administrazio bati baino gehiagori lotuta badago, organo eskuduna izanen da kontrola edo partaidetzaren gehiengoa duena.

3. ATALA. Araubide bereziko kontratuak

36. artikulua. Arrazoi sozialengatik erreserbatutako kontratuak Nota de Vigencia.

1. Adjudikazio botereek irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro bereziei edo gizarte-ekimeneko enplegu zentro bereziei edo laneratze-enpresei erreserbatu beharko diete zerbitzuetarako, obretarako, horniduretarako eta zerbitzu-emakidarako kontratuen adjudikaziorako prozeduretan parte hartzeko aukera.

Foru lege honen aplikazioaren ondorioetarako, ekimen sozialeko enplegu zentro berezitzat jotzen dira irabazi-asmorik gabeko entitate pribatu baten edo batzuen (elkarteak, fundazioak edo ekonomia sozialeko bestelako entitateak) zuzeneko partaidetza edo sustapena %90 baino gehiagokoa dutenak, zeinek betebehar gisa beren gain hartu baitute, estatutuetan edo fundatze-erabakietan, beren etekin guztiak berrinbertitzea desgaitasuna dutenentzako enplegu-aukerak sortzeko.

2. Zilegi izanen da erreserbak kontratuaren xede osoari eragitea nahiz haren sorta bati edo batzuei bakarrik. Betiere beharrezkoa izanen da prestazioak entitate horien berezitasunei egokitzea.

Erreserba egin ahalko da 1. apartatuko entitate-tipologia guztietarako nahiz haietako baten baterako.

3. Kontratazio zentralizatuaren xede diren sektoreetan, kontratazio organoek horretatik kanpo kontratatzen ahalko dute, kontratua erreserbatzeko hautua egiten badute, baldin eta kontratazio zentralizatuko prozedurako pleguetan salbuespen hori aurreikusi baldin bada.

4. Erreserbatzen diren kontratuen zenbatekoa, gutxienez, aurreko aurrekontu-ekitaldian adjudikatutako kontratuen zenbatekoaren %6koa izanen da.

5. Foru lege honen mendeko entitate guztiek ezarri eta argitaratu beharko dute zein diren erreserbako %6 hori betetzera iristeko baldintzak, ekitaldi bakoitzean adjudikatzeko aurreikuspena duten kontratuekin, eta sortaka banatuz erreserbatzeko aukera aztertu ondoren. Betetze hori ezin erdietsiko dela aurreikusten bada, erreserba horien berariazko helburuak lortzeko alternatibak ezarri beharko dituzte.

Alternatiben artean, erabakitzen ahalko da erreserba egiterik ez dagoen kontratuetan kontratista nagusiari baldintza hauetako bat eskatzea:

–Irabazi-asmorik gabeko EZB batekin, ekimen sozialeko EZB batekin edo laneratze enpresa batekin azpikontratatzea enpresa mota horiek eman egiten dituzten zerbitzu osagarriak.

–Langileen ordezkoak edo langile gehiago behar izanez gero, froga dezala enplegu zerbitzuei eta/edo enplegu agentziei edo Eskubide Sozialetako Departamentuari igorri diela lanpostu horiek desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonekin betetzeko enplegu eskaintza.

–Desgaituentzako edo gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako lan-praktikaldiak antola ditzala.

6. Lizitazio-iragarkian aipatu beharko da artikulu honetan jasotzen den gizarte-arrazoiengatiko kontratu-erreserba.

7. Baldin eta, kontratu erreserbatu baten prozedura bete ondoren, inolako eskaintzarik aurkeztu ez bada, edo eskaintzak egokiak ez badira, kontratua berriz lizitatzen ahalko da hasieran aurreikusitako erreserba egin gabe, ez badira funtsean aldatzen kontratuaren hasierako baldintzak. Nolanahi ere, kontratu horren zenbatekoa kontuan hartuko da artikulu honen 4. apartatuan aipatutako portzentajea biltzeko.

8. Kontratu erreserbatuetan ez da eskatuko berme-eratzerik, behin-behinekorik nahiz behin betikorik, non eta ez den, salbuespen gisa, horretarako beharra espedientean arrazoitzen.

9. Kontratu erreserbatuetan baimenduko den gehieneko kontratazio-portzentajea kontratuaren prezioaren %20koa izanen da, salbu eta azpikontratazioa egiten bada beste enplegu zentro berezi batekin edo laneratze enpresa batekin, edo kontratuaren adjudikazio-hartzaile den laneratze enpresaren sustapen-entitatearekin, baldin eta, betiere, aurretiaz entitatea laneratze eta gizarteratze zentro gisa kalifikatu bada eta entitatearen langileetatik laneratze prozesuak jasan dituztenen portzentajea 100eko 50ekoa bada gutxienez ere; kasu horretan, foru lege honek aurreikusten duen azpikontratazio-araubide orokorra aplikatuko da.

10. Foru Komunitateko sektore publikoaren parte diren entitate guztiak behartuta egonen dira urtero argitaratzera enplegu zentro bereziei eta laneratze enpresei erreserbaturiko kontratuen zerrenda eta kontratu horien guztizko zenbatekoa.

37. artikulua. Kontratuetarako arau bereziak osasun, gizarte, kultura eta hezkuntza arloetan.

Foru lege honen II.A) eranskinean jasotako kontratuen adjudikazioa, osasun, gizarte, kultura edo hezkuntza arloan, honako arau hauen bidez eginen da:

a) Lizitazio iragarkia foru lege honetako 89. artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratuko da.

b) Kualifikazio subjektibo berezi bat eskatzen ahalko da, prestazioa betetzeko esperientzia eta bitartekoen egokitasun eta eskuragarritasuna frogatzen dituena.

c) Bazterketa sozialeko edo genero indarkeriako egoeran dauden pertsonentzako zuzeneko arretako prestazioak direnean, edo gizarte zerbitzuen arloko foru araudiak unean-unean Nafarroako gizarte zerbitzuen sistema publikoan sartzen dituen prestazioak direnean, onarpen-baldintza gisa eskatzen ahalko da enpresek edo profesionalek froga dezatela egiaz badauzkatela bitartekoak eta esperientzia, erabiltzaile-kategoria desberdinek dituzten beharrizan berariazkoak asetzeko, egoera ahul eta zaurgarrian daudenenak barne, erabiltzaileak inplikatu eta erantzukide izateko eta zerbitzuari balio erantsirik handiena ematen dioten berrikuntzako soluzioak lortzeko.

d) Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onena duen eskaintza zehazteko adjudikazio-irizpidetzat aintzat hartuko da eskaintzaren balio erantsia handiena izatea, ikuspuntu hauetatik: zerbitzuen kalitatea eta haien iraupen-, irisgarritasun-, ordaingarritasun-, eskuragarritasun- eta erabatekotasun-bermea.

38. artikulua. Osasungintzaren, gizartearen, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan erreserbaturiko kontratuak.

1. Adjudikazio botereek foru lege honen II.B eranskinean aurreikusitako kontratuak erreserbatzen ahalko dituzte, osasun, gizarte, kultura eta hezkuntza arloetan, baldintza hauek guztiak betetzen dituzten erakundeentzat:

a) Haien helburu edo xedeen artean egotea foru lege honen II.B eranskinean aurreikusitako zerbitzuak ematea.

b) Etekinak berriz inbertitzea erakundearen helburua lortzeko; etekinak banatu edo berriz banatzen badira, parte-hartzeari lotutako arrazoien arabera egin beharko da banaketa hori.

c) Kontratua gauzatzen duen erakundearen zuzendaritza- edo jabetza-egiturak langileen jabetzan edo partaidetza-printzipioetan oinarriturik egotea edo langileen, erabiltzaileen edo interesdunen partaidetza aktiboa eskatzen duten printzipioetan.

2. 750.000 euro baino gehiagoko kontratuetan baldintza hauek ere bete beharko dira:

a) Kontratuaren gehieneko iraupena, balizko luzapenak barne, ez da hiru urte baino gehiagokoa izanen.

b) Kasuko adjudikazio botereak aurreko hiru urteetan erakundeari adjudikatu ez izana, artikulu honi jarraikiz eta zerbitzu beretarako, 750.000 euro baino zenbateko handiagoko kontraturik.

3. Kontratu horien adjudikazioa foru lege honen 37. artikuluan aurreikusitakoarekin bat eginen da. Kasuan kasuko lizitazio iragarkietan aipatu beharko da osasun, gizarte, kultura edo hezkuntza arloko erreserba, artikulu honetan aurreikusitakoa.

4. Osasungintzaren, gizartearen, kulturaren eta hezkuntzaren arloetan erreserbaturiko kontratuen zenbatekoa aurreko aurrekontu-ekitaldian adjudikaturiko kontratuen zenbatekoaren %1ekoa izanen da, gutxienez ere.

5. Ekonomia sozialeko, ekonomia solidarioko eta irabazi-asmorik gabeko entitateak beharko dira izan artikulu honen arabera erreserbaturiko kontratuen onuradun.

IV. KAPITULUA. Kontratu publikoen kontratu kudeaketarako printzipioak eta arauak

39. artikulua. Kontratuaren xedea.

1. Foru lege honen babesean egindako kontratuaren xedea zehatza izan beharko da.

2. Prestazio bat edo elkarrekin zerikusia duten batzuk banatuta erabili edo aprobetxatzeko modukoak badira, edo xedearen izaerak hala eskatzen badu, haietako bakoitzaren kontratazio independentea aurreikusten ahalko da.

3. Halere, kontratu baten xedea ezin izanen da zatitu haren zenbatekoa murrizteko eta, halatan, publizitate baldintzak edo jarraitu beharreko adjudikazio prozedura saihesteko.

40. artikulua. Bideragarritasun azterlanak.

Kontratuaren tramitazioa hasi aurretik, bideragarritasun azterlan bat eginen da balio zenbatetsia 5.000.000 euro baino gehiagokoa duten eta ondoren ustiatuak izateko modukoak diren kontratazioetarako. Obra- eta zerbitzu- emakidarako kontratuetan bideragarritasun azterlana nahitaezkoa izanen da beti. Bideragarritasun azterlanean baloratuko dira, besteak beste, inbertsioaren iraunkortasuna eta errentagarritasun ekonomikoa, finantzarioa eta soziala; eta, bereziki, genero-eragina. Behar den kasuetan, bideragarritasun azterlanak ustiapen-gastuei buruzko aurreikuspena jasoko du, gutxienez ere hamar urteko eperako.

41. artikulua. Sortak diseinatzea.

1. Oro har, kontratuak sortatan banatuko dira, eta horietakoren bat erreserbatu beharko da foru lege honen 36. artikuluan aipaturiko entitateen parte-hartzerako. Kontratazio organoak erabakitzen duenean kontratuaren xedea sortatan ez banatzea, edo sorta bakar bat ere erreserbatu gisa ez kalifikatzea erabakitzen duenean, arrazoitu egin beharko du.

2. Sortakako banaketa egiten denean, sorta edo prestazio bereizi bakoitzaren adjudikazioari aplikatu behar zaizkion prozedura- eta publizitate-arauak zehaztuko dira multzoaren balio metatuaren arabera, ezarritako moduan kalkulatuta, salbu eta 7. artikuluan aurreikusitako salbuespenen bat gertatzen denean.

3. Sortaka adjudikatutako kontratuetan, sorta bakoitzak kontratua izanen du, pleguan bestelako aurreikuspena ezarri ezean. Sorta bat baino gehiago biltzen dituzten eskaintzak aurkeztuz gero, kontratu bakarra eginen da horientzat.

4. Kontratuaren xedea sortatan ez banatzea justifikatzeko balio duten arrazoiak hauek dira, besteak beste:

a) Banaketak lehia murrizteko arriskua eragin dezakeela.

Irizpide hau aplikatzeko, kontratazio-organoak aurretiazko txostena eskatu beharko dio kasuko lehia-defentsako Foru Komunitateko agintaritzari, inguruabar hori gertatzeari buruzko iritzia eman dezan.

b) Kontratuaren xedean sartuta dauden prestazioak modu independentean egiteak kontratuaren exekuzio egokia eragotzi ahal izatea ikuspuntu teknikotik; edo xedearen izaerak berarekin ekartzea prestazio desberdinen exekuzioa koordinatu beharra.

Irizpide hau aplikatzeko, eta adjudikazio boterea 4. 1 e) artikuluan jasotako entitateetako bat baldin bada, aurretiazko txostena eskatu beharko dio zer administrazio publikoren mendean dagoen, administrazio horri.

5. Pleguan honako muga hauek ezartzen ahalko dira:

a) Pertsona fisiko edo juridiko bakar batek zenbat sortatarako aurkez dezakeen eskaintza.

b) Lizitatzaile bakoitzari zenbat sorta adjudikatzen ahal zaizkion.

6. Kontratazio organoaren iritziz egokia denean aurreko apartatuko a) eta b) letretan aipatzen diren mugetako bat ezartzea, pleguan adierazi beharko du berariaz.

Aurreko apartatuko b) letran aipatzen den muga ezartzen denean, adierazi beharko da, gainera, zer irizpide edo arau aplikatuko diren pertsona batek kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik oneneko eskaintza egiten duenean adierazitako gehienekoa baino handiagoa den sorta kopuru baterako.

7. Kontratazio organoak baimena ematen badu lizitatzaile berari sorta bat baino gehiago adjudikatzeko, sorta-konbinazioak adjudikatzen ahalko ditu, baldin eta baldintza hauek guzti-guztiak betetzen badira:

a) Aukera hori ezarrita egotea kontratua arautzen duen pleguan. Aurreikuspen horrek zehaztu beharko du zer konbinazio onartuko diren, kasua bada, bai eta haietako bakoitzean eskatutako kaudimena eta gaitasuna ere.

b) Aldez aurretik konparaziozko ebaluazio bat egina izatea, zehazte aldera ea pertsona jakin batek sorta-konbinazio jakin baterako aurkeztutako eskaintzek, batera hartuta, hobeki beteko ote lituzketen pleguan sorta horiei dagokienez ezarritako adjudikazio irizpideak, kasuko sorta bereizietarako aurkeztu diren eskaintzek baino, azken horiek bakarka hartuta.

42. artikulua. Kontratu publikoen, esparruakordioen eta erosketasistema dinamikoen balio zenbatetsia kalkulatzeko metodoa.

1. Foru lege honetan aurreikusitako ondorio guztietarako, kontratuen balio zenbatetsia zenbateko osoak emanen du, BEZa kontuan hartu gabe.

Balio zenbatetsia kalkulatzeko metodoaren hautaketa ez da eginen kontratua kasuko publizitate- eta adjudikazio-arauen aplikaziotik kanpo uzteko asmoarekin.

2. Balio zenbatetsia kalkulatzean honakoak hartu behar dira aintzat:

a) Lizitazioaren zenbatekoa, zeinak barne hartuko baititu, gutxienez ere, aplikatzekoak diren hitzarmen kolektibo sektorialen eta indarreko lan-araudiaren aplikaziotik eratorritako kostuak, kontratuaren exekuzio materialetik eratorritako beste kostu batzuk, egitura-gastu orokorrak eta onura industriala.

b) Balizko beste edozein aukera mota eta kontratuaren balizko luzapenak.

c) Parte-hartzaileentzako sariak edo ordainketak.

d) Aurreikusitako goranzko aldaketa guztiak, lizitazioaren zenbatekoaren gainean kalkulatuak.

3. Adjudikazio botere bat unitate funtzional bereiziek osatua denean, banakako unitate funtzional guztietarako zenbatetsitako balio osoa hartuko da kontuan.

Aurrekoa gorabehera, unitate funtzional bereizi bat modu autonomoan arduratzen bada bere kontratazioaz edo kontratazioaren kategoria jakin batzuez, balioak kasuan kasuko unitatearen mailan kalkula daitezke.

Aurreko paragrafoan aipatzen den inguruabarra gertatzen dela ulertuko da unitate funtzional bereizi horrek berariazko finantzaketa eta eskumenak dituenean kontratuaren adjudikazioari dagokionez.

4. Balio zenbatetsiaren kalkulua merkatuko ohiko prezioak kontuan hartuta egin beharko da, eta balioa izanen du lizitazio iragarkia bidaltzen den unean, edo, horrelako iragarkirik behar ez bada, kontratazio organoak kontratu-adjudikazioko prozedura hasten duen unean.

Baldin eta kontratu batean haren exekuziorako enplegaturiko pertsonen soldataren kostua kontratuaren guztizko prezioaren parte bada, lizitaziorako oinarrizko aurrekontuak xeheki eta lanbide-kategoriaka bereizirik adieraziko ditu erreferentziazko lan-hitzarmenetik abiatuta zenbatetsitako soldata-kostuak.

5. Obra kontratuetan eta herri-lanen emakidarako kontratuetan, balio zenbatetsiaren kalkuluan kontuan hartu beharko da obren zenbatekoa, bai eta haiek exekutatzeko beharrezkoak diren eta adjudikazio botereak kontratistari eskuragarri utzi dizkion hornidura eta zerbitzuen balio zenbatetsi osoa ere.

6. Aurreko apartatuan aurreikusitakoaz gain, obra- eta zerbitzu-emakidetarako kontratuen balio zenbatetsiaren kalkuluan kontuan hartuko dira ondoko kontzeptuak, bidezkoa denean:

a) Obra edo zerbitzuen erabiltzaileek ordaindutako tasa eta isunetatik eratorritako errenta, adjudikazio-boterearen izenean bildutakoetatik desberdinak badira.

b) Adjudikazio-botereak edo beste edozein agintaritza publikok emakida-hartzaileari emandako ordainketa edo abantaila finantzarioak, edozein forma dutela ere, zerbitzu publikoko betebeharren bat betetzeagatiko konpentsazioa eta inbertsio publikorako diru-laguntzak barne.

c) Emakida exekutatzearen truke hirugarrenek emandako subsidio edo abantaila finantzarioen balioa, edozein forma dutela ere.

d) Emakidaren parte den edozein aktiboren salmentaren prezioa.

e) Adjudikazio-botereak emakida-hartzaileari eskuragarri jarritako hornidura eta zerbitzu guztien balioa, beharrezkoak badira obren exekuziorako edo zerbitzuak emateko.

7. Hornidura kontratuetan, xedea produktuen finantza-errentamendua, errentamendua edo epekako salmenta bada, kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzeko oinarritzat hartu beharreko balioa honakoa izanen da:

a) Iraupen mugatuko kontratuetan, iraupena hamabi hilabetekoa edo gutxiagokoa denean, kontratuaren iraunaldirako zenbatetsitako balio osoa; hamabi hilabete baino gehiagoko iraupena badute, haren balio osoa, hondar-balio zenbatetsia barne.

b) Iraupen mugagabeko kontratuen kasuan, hileko balioa bider 48.

8. Hornidura edo zerbitzu kontratu aldizkakoetan edo epe jakinean berritu behar diren horietan, kontratuaren balio zenbatetsia kalkulatzeko oinarritzat zenbateko hauetako bat hartuko da:

a) Aurreko ekitaldian edo aurreko hamabi hilabeteetan adjudikatutako elkarren segidako antzeko kontratuen benetako balio osoa, hasierako kontratuaren ondoko hamabi hilabeteetarako aurreikusitako kantitate edo balio aldaketen arabera doitua, ahal bada.

b) Lehenbiziko entregaren ondoko hamabi hilabeteetan adjudikatutako edo, ekitaldiak hamabi hilabete baino gehiago irauten badu, ekitaldian zehar adjudikatutako elkarren segidako kontratuen balio zenbatetsi osoa.

9. Zerbitzu kontratuei dagokienez, haien balio zenbatetsia kalkulatzeko oinarritzat hartuko dira zenbateko hauek:

a) Aseguru zerbitzuetan, ordaindu beharreko prima eta beste ordain mota batzuk.

b) Banku zerbitzuetan eta beste finantza zerbitzu batzuetan, lansariak, komisioak, interesak eta beste ordain mota batzuk.

c) Proiektu bati dagozkion kontratuetan, lansariak, ordaindu beharreko komisioak eta beste ordain mota batzuk, bai eta lehiaketan parte hartzen dutenentzat ezartzen diren primak edo kontraprestazioak ere, halakorik bada.

d) Zenbateko osoa zehaztu gabe duten zerbitzu kontratuetan, berrogeita zortzi hilabeteko edo gutxiagoko iraupen jakina baldin badute, iraupen osoari dagokion balio zenbatetsi osoa. Iraupena berrogeita zortzi hilabete baino gehiagokoa edo zehaztugabea baldin bada, hileko zenbatekoa bider 48.

10. Kontratuak sorta bereizietan eta aldi berean adjudikatzean, sorta horien guztien balio zenbatetsia hartu beharko da kontuan.

7. eta 8. apartatuetan xedatutakoa gorabehera, adjudikazio botereek banakako sortatan adjudikatzen ahalko dituzte kontratuak, balio zenbatetsia Europako gutxienekoa adinakoa edo handiagoa duten kontratuetarako aurreikusitako publizitate arauak aplikatu gabe, betiere kasuan kasuko sortaren balio zenbatetsia, BEZa kenduta, 80.000 euro baino gutxiagokoa bada, hornidura edo zerbitzuen kasuan, edo 1.000.000 euro baino gutxiagokoa, obren kasuan. Halere, horrela adjudikatutako sorten balio metatua, Europako gutxienekoa adinako edo gehiagoko balio zenbatetsia duten kontratuetarako aurreikusitako publizitate arauak aplikatu gabe adjudikatutakoena, ez da handiagoa izanen proposatutako obra, antzeko horniduren eskurapen aurreikusia edo zerbitzu-emate proiektua zatitu deneko sorta guztien balio metatuaren %20 baino.

11. Esparru-akordioen eta erosketa-sistema dinamikoen kasuan, balio hau hartuko da kontuan: esparru-akordioaren edo erosketa-sistema dinamikoaren iraunaldi osorako aurreikusitako kontratu-multzoaren gehieneko balio zenbatetsia.

12. Berrikuntzarako elkartzearen prozeduran, kontuan hartuko da elkartzearen iraunaldi osoan zehar eginen direla aurreikusitako ikerketa- eta garapen-jardueren gehieneko balio zenbatetsia, eta aurreikusitako elkartzearen amaieran exekutatu edo eskuratuko direla aurreikusitako hornidura, zerbitzu edo obren gehieneko balio zenbatetsia.

43. artikulua. Kontratuen prezioa eta finantzaketa.

1. Kontratuek prezio ziurra eta merkatura egokitua izanen dute, eta kontratistari ordainduko zaio egiazki exekutaturiko prestazioaren arabera eta hitzartutakoarekin bat.

2. Kontratuetan aurreikusten ahalko da prezio osoa edo haren zati bat euroaz beste diru batean ordaintzea. Kasu horretan, dagokion dibisan adieraziko da diru horretan ordaindu beharreko zenbatekoa, eta kontratuaren zenbateko osoak eurotan egiten duenaren kalkulua ere adieraziko da.

3. Foru lege honen testuan kontratuen zenbatekoa aipatzen denean, ulertuko da haietan ez dagoela sarturik Balio Erantsiaren gaineko Zerga, berariaz kontrakoa adierazten denean izan ezik.

4. Kontratuan finkatutako prezioak gorantz nahiz beherantz aldatzen edo eguneratzen ahalko dira; foru lege honetan aurreikusitako moduan, administrazio publikoen kontratuak direnean, edo kontratuan itundutako moduan, beste kasuetan, kontratuaren exekuzioan zehar gertatzen diren gorabehera ekonomikoak kontuan hartzeko.

5. Kontratazio-organoek zainduko dute prezioa egokia izan dadila kontratua egiazki betetzeko, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua finkatzean merkatu-prezio orokorra aintzat harturik haren zenbatekoa egokiro zenbatetsiz; eta, kasua bada, balio anormalak edo neurrigabeak dituzten eskaintzei buruzko arauak aplikatuz.

Lan-kostuak kalkulatu beharrekoak diren adjudikazioetan, aintzat hartu beharko dira kontratatu beharreko jarduera kokaturik dagoen sektorean aplikatzekoa den esparrurik apaleneko sektore-hitzarmen kolektiboko baldintza ekonomikoak.

6. Haien izaerak eta xedeak horretarako bide ematen dutenean, kontratuetan prezioen aldaketarako klausulak jasotzen ahalko dira, epeekin edo errendimenduarekin loturiko helburu batzuen betetzearen araberakoak, bai eta kontratuko klausulak ez betetzeagatiko zigorrak ere, eta zehatz-mehatz ezarri beharko dira aldaketa horiek egiteko kasuak eta horiek zehazteko arauak.

7. Salbuespen gisa, kontratuak behin-behineko prezioekin egiten ahalko dira, baldin eta agerian geratzen bada, prozedura negoziatu bat edo lehia-elkarrizketa bat tramitatu ondoren, kontratuaren exekuzioak hasi behar duela prezioa zehaztea posible izan baino lehen, prestazioen konplexutasunagatik edo teknika berri bat erabili beharra dagoelako, edo informaziorik ez dagoelako antzeko prestazioen kostuei eta prezio ziur bat zehaztasunez negoziatzeko aukera eman dezaketen elementu tekniko edo kontabilitatekoei buruz.

8. Behin-behineko prezioekin egindako kontratuetan, prezioa honen arabera zehaztuko da, lizitazioaren zenbatekoa gainditu gabe: kontratistak egiaz izandako kostuak, eta adostu den etekina. Horretarako, beti zehaztuko dira kontratuan alderdi hauek:

a) Behin betiko prezioa zehazteko prozedura, erreferentzia eginez egiazko kostuei eta etekina kalkulatzeko formulari.

b) Adjudikazio-hartzaileak prestazioen kostua zehazteko aplikatu beharko lituzkeen kontabilitate-arauak.

c) Adjudikazio-hartzaileak produkzio kostuaren elementu teknikoen eta kontabilitatekoen gainean egin ditzakeen kontrol dokumentalak eta ekoizpen prozesukoak.

9. Kontratuetan prezioaren ordainketa geroratua debekatzen da, salbu eta ordainketa-sistema finantza-errentamenduaren bidez edo eroste-aukera duen errentamendu sistemaren bidez ezartzen denean, bai eta lege honek edo beste batek berariaz baimentzen duen kasuetan.

44. artikulua. Kontratuaren gutxieneko edukia.

1. Kontratuetan aipamen hauek derrigorrean jaso behar dira, salbu eta jadanik pleguetan bilduta badaude:

a) Alderdien identifikazioa.

b) Sinatzaileek kontratua izenpetzeko gaitasuna izatearen frogatzea.

c) Kontratuaren xedearen eta motaren definizioa, kontuan harturik gizarte-, ingurumen- eta berrikuntza-arloetako jakingarriak.

d) Kontratuari aplikatu beharreko legeriaren aipamena.

e) Kontratua osatzen duten dokumentuen zerrenda.

f) Prezio ziurra, edo hori zehazteko modua.

g) Kontratuaren iraupena edo kontratua exekutatzen hasteko eta amaitzeko kalkulatzen diren datak, bai eta luzapenarena edo luzapenenak, halakorik aurreikusi baldin bada.

h) Prestazioen harrera, entrega edo onarpenerako baldintzak.

i) Ordaintzeko baldintzak.

j) Kontratua suntsiaraztea bidezkoa den kasuak.

k) Aurrekontu-kreditua edo programa edo kontabilitate-errubrika, zeinaren kontura ordainduko baita prezioa, kasua bada.

l) Kontratistari konfidentzialtasun betebeharra ezartzen bazaio, betebehar horren irismena; bai objektiboa, bai denboran zeharrekoa.

m) Enpresa kontratistak duen betebeharra, kontratuaren exekuzio-aldi osoan zehar betetzekoa hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritako arauak eta baldintzak. Hitzarmen hori, gutxienez ere, izanen da kontratatu beharreko jarduera kokaturik dagoen sektorean aplikatzekoa den azken hitzarmen sektoriala, esparrurik baxueneko eta hurbilenekoa, indarduna edo aurreraeraginezkoa.

n) Zerbitzu-kontratuetan eta zerbitzu-emakidakoetan, enpresa kontratistaren betebeharra, gutxieneko plantilla bati eta kontrataren iraunaldi osoan zehar lanegun bermatuen kopuru bati eustearena.

2. Kontratuan ez da estipulaziorik jasoko, alderdientzat eskubide eta betebeharrik ezartzen duenik pleguetan bildutakoez edo, kasua bada, adjudikazio-hartzailearen eskaintzan zehaztutakoez bestelakorik.

45. artikulua. Kontratuen iraunaldia.

1. Kontratu publikoen iraupena ezartzeko, kontuan hartuko dira honakoak: prestazioen izaera, finantzaketaren ezaugarriak, eta horien ematea aldizka norgehiagokan jarri beharra.

Kontratuan luzapen bat edo gehiago aurreikusten ahalko dira, baldin eta haren ezaugarriak ez badira aldatzen luzapenen iraunaldian, eta adjudikaziorako norgehiagoka egina bada kontratuaren gehieneko iraupena kontuan hartuta, luzapenak barne.

Luzapena berariaz erabakiko da, bi aldeek adostu ondoren.

2. Hornidura- eta zerbitzu-kontratuen gehieneko iraupena bost urtekoa izanen da, luzapen guztiak barne, non ez den epe luzeagoa behar, salbuespeneko arrazoiak tartean direlako, prestazioaren xedeari dagozkionak eta berariaz justifikatu beharrekoak.

Esparru-akordio batek edo erosketa-sistema dinamiko batek gehienez lau urte iraunen du, kontratuaren dokumentazioan behar bezala justifikatu behar diren aparteko kasuetan izan ezik.

3. Aurreko apartatuan xedatutakoa gorabehera, zerbitzu-kontratuak obra- edo hornidura-kontratuen osagarri direnean, indarraldi luzeagoa izan dezakete, kontratu nagusiaren iraunaldia edo likidazioaldia gaindituko ez duena.

Ondorio horietarako, lan osagarritzat joko dira kontratu nagusiaren xede diren prestazioa edo prestazioak egoki egiteko beharrezkotzat jotzen den xedea dutenak.

4. Administrazioari laguntza juridikoa emateko eta hura auzietan defendatzeko kontratuetan ez da aplikatuko artikulu honetako 2. apartatuan ezarritako muga; kasuko prozedura administratibo edo judizialak behin betiko amaitu arte behar beste iraun dezake kontratuak.

5. Herri-lanen emakiden gehieneko iraupena hogeita hamar urtekoa izanen da, salbu eta salbuespenezko inguruabarrengatik epe luzeagoa behar bada.

6. Bost urte baino gehiagoko epea duten emakiden kasuan, iraunaldia ez da luzeagoa izanen emakidadunak egindako inbertsioak amortizatzeko eta inbertitutako kapitalaren gaineko etekin bat izateko arrazoizkotzat jotzen den denbora baino, kontuan harturik kontratuko helburu berariazkoak erdiesteko behar diren inbertsio guztiak. Kalkulurako kontuan hartzen diren inbertsioetan bai hasierakoak bai emakidaren bizitzan egindakoak sartuko dira.

Emakida kontratuak ezin izanen dira luzatu.

V. KAPITULUA. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak

1. ATALA. Xedapen orokorrak

46. artikulua. Lizitazio epeak finkatzea.

1. Eskaintzak eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko epeak ezartzeko, kontuan hartuko da horiek prestatzeko beharrezkoa izan daitekeen arrazoizko denbora, kontratuaren konplexutasuna ere aintzat hartuta eta, betiere, foru lege honetan ezarritako gutxieneko epeak errespetatuz.

2. Foru lege honetan edo pleguetan ezarritako aurretiazko epean interesdunak egindako informazio eskeari erantzun ez bazaio, kontratazio organoak behartuta egonen dira eskaintzak eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko hasierako epea luzatzera.

Epea ez da luzatuko baldin eta eskatutako informazio osagarria muntagabea bada baliodun den eskaintza edo eskaera bat egiteari dagokionez.

Epearen luzapena, nolanahi ere, interesdunak eskatutako informazioaren garrantziaren proportziokoa izanen da.

3. Pleguan edo baldintza arautzaileetan aldaketa nabarmenak sartzeak berarekin ekarriko du epe berri bat hastea eskaintzak eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko.

47. artikulua. Epeen zenbaketa eta proposamenen aurkezpena.

1. Foru lege honetan ezarritako epe guztiak egun naturaletan zenbatuko dira, berariaz kontrakoa xedatu ezean.

2. Eskaintzak ez direnean Nafarroako Lizitazio Elektronikoaren Plataformaren bitartez aurkeztekoak, eskaerak eta proposamenak aurkeztuko dira kontratazio-organoak ipintzen dituen bitartekoak erabiliz, eta utziko dira berariaz horretarako izendatzen den lekuan.

48. artikulua. Merkatuko aurrekontsultak.

1. Kontratazio organoek merkatuko azterlanak egiten ahalko dituzte, eta kontsultak hirugarrenei (adituak edo agintari independenteak edo merkatuan aktibo diren enpresak edo profesionalak), lizitazioa behar bezala prestatzeko eta beren planen berri haiei emateko eta prozeduran parte hartzeko eskatuko dituzten baldintzak haiei jakinarazteko. Kontratazio organoak aholkularitza hori erabiltzen ahalko du lizitazio prozedura planifikatzeko, baita haren tramitazioan zehar ere.

Kontratazio organoak, ordea, ezin izanen dizkie adierazi prozeduran parte hartzen dutenei beste parte-hartzaileek proposatutako soluzioak, eta, beraz, aurkeztutako soluzioak entitate kontratatzaileak baizik ez ditu ezagutuko osotara; hark neurtuko ditu eta, beharrezkoa bada, kontratuaren xedearen definizioari gehituko dizkio.

2. Merkatuko aurrekontsultak Kontratazio Atariaren bitartez eginen dira lehentasunez, lehia ez faltsutzeko edo diskriminazio ezaren eta gardentasunaren printzipioak ez urratzeko. Kontratazio Ataria ez erabiltzeko erabakia, halakorik hartuz gero, behar adina arrazoitu beharko da espedientean.

3. Aurrez kontsultatutako enpresa edo lizitatzaileren batek parte hartzen badu lizitazioan, horren berri eman beharko zaie gainerako parte-hartzaileei, eta informazio eta dokumentazio bera eman haiei ere, halako moduan non merkatuko aurrekontsultetan parte hartzeak pizgarririk edo abantailarik sor ez dezan parte hartzen duten enpresei kontratuak adjudikatzean.

4. Merkatuko aurrekontsulten prozesuaren emaitza ezin da izan kontratuaren xedea hain zehatz eta mugatua izatea non parte-hartzaileetako bakar baten ezaugarri teknikoekin bat etorriko den, horrek lehiaren murrizte justifikatugabea ekarriko lukeelako.

49. artikulua. Lizitazioari buruzko informazioa eskuratzea.

1. Pleguak eta gainerako dokumentazio osagarria libreki, zuzen, osorik eta dohainik eskuratzeko modua eman behar da Kontratazioaren Atariaren bidez, lizitazio iragarkia argitaratzen den egunetik.

2. Salbuespen gisa, informazioa bitarteko ez elektronikoen bidez eskuratu daiteke, kasu hauetan:

a) Sarbide elektronikoa galarazten duten inguruabar teknikoak daudenean.

b) Konfidentzialtasun arrazoiengatik.

c) Obra- eta zerbitzu-emakiden kasuan, segurtasun arrazoiengatik.

Kasu horretan, lizitazio iragarkian edo aukeratutako hautagaientzako gonbidapenean inguruabar horretaz ohartaraziko da.

3. Lizitazioan interesa dutenek Kontratazio Atariaren bidez lortuko dute pleguei buruzko informazio gehigarria eta gainerako dokumentazio osagarria, eskatu eta hiru eguneko epean, salbu eta lizitazioa arautzen duten pleguetan beste epe bat ezartzen bada.

50. artikulua. Kontratazio mahaiaren eskuhartzea.

1. Kontratu publikoak adjudikatzeko kontratazio mahai bat osatu beharko da 60.000 euro baino gehiagoko balio zenbatetsia dutenean, zerbitzu eta hornidura kontratuen kasuan, eta 200.000 euro baino gehiagokoa dutenean, obra kontratuen kasuan.

Emakida kontratuak adjudikatzeko, beti nahitaezkoa izanen da kontratazio mahai bat eratzea.

2. Mahai horretako kideak kontratazio-organoaren mendeko langile izanen dira; horietako batek zuzenbidean lizentziatua edo graduatua izan beharko du, eta halaber egonen dira kasuko arloan eskudun diren langile teknikoak eta kontrol ekonomikoaren eginkizuna daukaten langileak. Baxuegitasun-presuntziopean erortzen diren eskaintzak aurkezten badira, arloan espezializatuak diren zerbitzuek eman beharko dute kasuko txostena.

Balio zenbatetsia, BEZik gabe, 10.000.000 euro baino gehiagokoa duten kontratuetan, kontratazio mahaian egonen da, aurrekoez gainera, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordeak hautatutako ordezkari bat, kontratazio organoak eskatuta.

Salbuespen gisa, eta espedientean justifikatu ondoren, administraziotik kanpoko pertsonak mahaikide tekniko izendatzen ahalko dira, kontratuko jardueraren sektorean esperientzia dutenak.

Halaber, teknikari horiek aholkulari izendatzen ahalko dira, eta hizpidearekin baina botorik gabe esku hartzen ahalko dute.

3. Mahaiko kideen izendapena Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu beharko da. Izendapena iraunkorra izan daiteke edo berariazkoa, kontratu bat edo gehiago adjudikatzeko. Kontratazio mahaiko kideak administrazio prozedura arautzen duen legerian ezarritako abstentzio edo errekusatze kausen menpe egonen dira.

51. artikulua. Kontratazio Mahaiaren eginkizunak Nota de Vigencia.

1. Kontratazio Mahaiaren eginkizunak ondokoak dira:

a) Nortasunaren eta, halakorik denean, ordezkaritzaren egiaztagiriak kalifikatzea, bai eta kontratatu ezin izateko arrazoiei dagozkien agiriak ere.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa nahiz gaitasun tekniko edo profesionala balioestea.

c) Hautagaitza aurkeztu duten parte-hartzaileak onartu eta, kasua bada, aukeratzea, horrela aurreikusten den prozeduretan, eta eskaintza aurkezteko gonbidapena egitea.

d) Eskaintza teknikoaren balorazioa.

e) Eskaintza ekonomikoak irekitzea eta ekitaldi horretan gertatzen diren gorabeherak ebaztea.

f) Eskaintzaren bat baxuegia ote den baloratzea, foru lege honetan ezarritako prozedura izapidetu ondoren.

g) Adjudikazio proposamena jasoko duenari eskatzea pleguaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa aurkez dezala.

h) Kontratua adjudikatzeko proposamena egitea kontratazio organoari.

i) Proposamenak kalifikatu eta baloratzeko behar diren eginkizun guztiak, bai eta adjudikaziorako proposamena egiteko behar direnak eta legeetan ematen zaizkion gainerakoak ere.

2. Kontratazio mahaiak zuzentzeko moduko akatsak atzematen baditu nortasuna, gaitasuna edo kaudimena frogatzen dituen dokumentazioan, 5 eguneko gutxieneko epea emanen dio ukitutakoari horiek zuzentzeko, eta hala egin ezean ez dela onartuko ohartaraziko du.

3. Kontratazio mahaiko kideei bermatzen zaie eskubidea izanen dutela beren iritzia adierazteko, gehiengoarenaren kontrakoa bada, eta beren kontrako jarreraren arrazoiak aktan ager daitezen.

4. Kontratazio mahaiak, bere proposamena egin aurretik, beharrezkotzat jotzen dituen txosten guztiak eskatzen ahalko ditu, kontratuaren xedearekin zerikusia dutenak.

52. artikulua. Interesgatazkak ebaztea.

Kontratazio-organoek neurri egokiak hartu beharko dituzte iruzurraren, faboritismoaren eta ustelkeriaren aurka borrokatzeko, eta lizitazio-prozeduretan sor litezkeen interes-gatazkak prebenitu, detektatu eta eraginkortasunez konpontzeko, halatan saihestearren edozein lehia-distortsio, eta bermatzearren prozeduraren gardentasuna eta hautagai eta lizitatzaile guztien tratu-berdintasuna.

Interes-gatazka dagoela ulertuko da egoera honetan: adjudikazio botereko langileek, edo haren izenean jarduten duen kontratazio zerbitzuen hornitzailekoek, kontratazio prozeduraren garapenean parte hartzen badute edo emaitzan eragina izan badezakete, interes finantzario, ekonomiko edo pertsonala dutenean, zuzena edo zeharkakoa, itxuraz kontratazio prozeduraren testuinguruan haien inpartzialtasuna edo independentzia zalantzan jar dezakeena.

Interes-gatazka egonez gero, lizitatzaileak zilegi izanen du ukitutako pertsona errekusatzea, Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko legerian aurreikusitakoarekin bat.

Balizko interes-gatazka baten berri duten pertsonek edo entitateek berehala jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari.

53. artikulua. Proposamenak lizitazioan.

1. Proposamenek bat etorri beharko dute lizitazioa arautzen duten pleguekin, eta proposamen-aurkezteak berarekin dakar haiek salbuespenik edo erreserbarik gabe onartzea.

2. Proposamenak isilekoak izanen dira ireki arte, horrek ukatu gabe enkante elektroniko batean edo lehia-elkarrizketa batean parte hartzen dutenei eman behar zaien informazioa.

3. Lizitatzaile bakoitzak ezin izanen du proposamen bat baino gehiago aurkeztu, horrek ukatu gabe aldaerak onartzeaz eta enkante elektroniko batean prezio edo balio berriak aurkezteaz xedatutakoa. Halaber, banakako proposamena aurkeztu duenak ezin izanen du baterako parte-hartzea duen proposamenik izenpetu. Arau horiek hautsiz gero, ez da onartuko lizitatzaile horrek sorta edo kontratu bakar baterako izenpetutako proposamen bat bera ere.

4. Era berean, lotutako enpresek aldibereko eskaintzak aurkezten badituzte, eskaintza horiek ez dira onartuko.

54. artikulua. Konfidentzialtasuna eta isiltasuna.

1. Foru lege honen mendeko adjudikazio botereek ez dute jakinaraziko lizitatzaileak emandako informazio tekniko edo merkataritzakoari buruzko inolako daturik, enpresa-estrategiaren parte baldin bada eta lizitatzaileek berariaz konfidentzial izendatu badute; bereziki, ez dira jakinaraziko sekretu tekniko edo komertzialak eta eskaintzen alderdi konfidentzialak. Edozein kasutan ere, konfidentzialtasunaren deklarazioak ez du kaltetuko gardentasunaren, publizitatearen eta parte-hartzaile bakoitzari eman beharreko informazioaren arloko betebeharrak betetzea.

Lizitatzaileak ezin izanen du konfidentzialtasunaren deklarazioa bere proposamen osora zabaldu. Hala egiten badu, kontratazio organoak zehaztu beharko du, arrazoiturik, zein den sekretu teknikoei edo merkataritzakoei eragiten ez dien dokumentazioa.

2. Kontratistak isilpean gorde beharko ditu kontratuaren xedearekin zerikusia duten datu edo aurrekariak, publikoak edo agerikoak ez direnak, eta kontratuaren exekuzioa dela-eta jakiten dituen datuak. Kontratazio organoak, halere, kontratuaren izaera eta inguruabarrak kontuan izanik, kontratistari betebehar hori kentzen ahalko dio, egokia iruditzen bazaio.

55. artikulua. Kontratatzeko baldintzak justifikatzea.

1. Proposamenei erantzukizunpeko adierazpena erantsi beharko zaie, lizitatzaileak sinatua, eta bertan honakoak adierazita:

a) Gaitasun juridikoari eta jarduteko gaitasunari dagozkien baldintzak betetzen dituela eta, hala bada, sinatzaileak behar den ordezkari izaera baduela.

b) Kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionalaren arloko baldintzak betetzen dituela.

c) Kontratatzeko debeku egoeran ez dagoela. Adierazpen horretan adieraziko da, halaber, indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen betetzea egunean duela.

d) Kontratuaren xede diren prestazioak exekutatzeko gainerako lege baldintzak betetzen dituela, bai eta kontratazio pleguetan ezarritakoak ere.

e) Espainiako edozein ordenatako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dela gorabehera guztietarako, legokiokeen jurisdikzio-foruari uko eginik, atzerriko enpresen kasuan.

f) Beste entitate batzuen idatzizko konpromisoa daukala bitartekoak atxikitzeaz edo baliabideak erabiltzeaz, hala denean.

2. Behin-behineko bermea eratzea eskatzen denean, eratu izana frogatzen duen agiria ekarriko da.

3. Aldi baterako enpresa-elkarte bat eratzea aurreikusten denean, adjudikazio-hartzaile gertatuz gero hura eratzeko konpromisoa aurkeztuko da.

4. Bi pertsona fisiko edo juridikok edo gehiagok batera parte hartzen dutenean, agiri pribatu bat aurkeztu beharko dute, bertan adierazita: hori egiteko borondatea, bakoitzaren partaidetza portzentajea, eta izendatu duten ordezkari edo ahaldun bakarra, kontratuak sortzen dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko ahalmenak izanen dituena hura azkendu arte.

5. Posta elektronikoko helbide bat ematea, bertara egiteko prozedurako edozein faseri dagozkien jakinarazpenak.

6. Prozedura murriztuetan, negoziatuetan, lehia-elkarrizketan eta berrikuntzarako elkartzean parte hartzeko eskaeren kasuan, aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, eskaerei erantsi beharko zaie prozeduretan hautagaiak hautatzeko behar den dokumentazioa, dagokion pleguan ezarritakoa.

7. Aurreko apartatuetan aipatzen diren inguruabarrak bete beharko dira eskaintzak edo parte-hartzeko eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta iraun egin beharko dute kontratua burutzeko unean.

8. Betiere, adjudikazio proposamena bere alde izanen duen pertsonak gehienez zazpi eguneko epea izanen du, eskaera egiten zaionetik, eskatzen diren agiriak eta baldintzak badituela eta baliozkoak direla frogatzeko.

56. artikulua. Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

1. Erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko betebeharra adieraztearekin batera, pleguan hura egiteko eredua ere jasoko da.

2. Europako gutxienekoa adinako balio zenbatetsia edo handiagoa duten kontratuen kasuan, pleguan jasoko den eredua kontrataziorako Europako agiri bakar indardunaren araberakoa izanen da.

57. artikulua. Aldaeren onargarritasuna.

1. Adjudikazioan aintzat hartu behar direnean prezioaz bestelako irizpide batzuk, kontratazio organoak, arrazoiturik, baimendu edo eska dezake aldaerak aurkeztea, betiere baldintza hauekin: pleguetan aurreikusirik egotea, zehatz-mehatz adieraztea aldaera horien betebeharrak, mugak, motak eta ezaugarriak, eta haiek baloratzeko modua ezartzea.

2. Hornidura- edo zerbitzu-kontratuak adjudikatzeko prozeduretan, aldaerak aurkeztea baimendu edo eskatu duten kontratazio organoek ezin izanen dute haietako bat ezetsi, horretarako arrazoi bakarra bada aldaera aukeratua izanez gero ondorioa litzatekeela zerbitzu-kontratu bat egitea hornidura-kontratu baten ordez, edo hornidura-kontratu bat egitea zerbitzu-kontratu baten ordez.

2. ATALA. Kontratazioaren plegu arautzaileak

58. artikulua. Kontratazioaren plegu arautzaileak.

1. Lizitazio prozeduretan aurretiaz finkatuko dira aldeen eskubide eta betebeharren alderdi juridiko, administratibo eta ekonomikoak zehazteko itun eta baldintzak, eta horiei “kontratazioaren plegu arautzaile” deituko zaie.

2. Kontratua formalizatzeko agiriak kontratazio pleguen edukiarekin bat etorriko dira, zeinen baldintzak haien osagaitzat hartuko baitira.

59. artikulua. Baldintza partikularrak Nota de Vigencia.

1. Kontratazioaren plegu arautzaileetan jasoko dira kontratu baten baldintza partikularrak, haren alderdi juridiko, administratibo eta ekonomikoei dagokienez.

2. Baldintza partikularrek honakoak zehaztu beharko dituzte, besteak beste:

a) Parte-hartzaile bakoitzaren betebeharra, helbide elektroniko bat aurkeztekoa, jakinarazpenak bide telematikoak erabiliz egiteko.

b) Prozedura irekietan, lizitatu behar duenaren kaudimenari buruzko irizpideak eta horiek frogatzeko modua. Prozedura murriztuetan, negoziatuetan eta lehia-elkarrizketetan adierazi egin beharko dira kontratistak aukeratzeko irizpideak eta horien haztapena. Irizpide horiek zerikusia izan beharko dute lizitatzen duenaren gaitasun, kaudimen eta esperientziarekin.

c) Kontratua adjudikatzeko irizpideak, haietako bakoitzari emandako haztapen erlatiboa, irizpideren bat funtsezkotzat joko den edo irizpideren batean eskaintza baztertzeko gutxieneko puntuaziorik eskatuko den zehaztuko da, deusetan ukatu gabe teknikoki desegokiak diren edo kontratuaren behar bezalako exekuzioa bermatzen ez duten eskaintzak baztertzeko ahalmena.

d) Ezarriko diren gizarte-, lan- eta ingurumen-kontsiderazioak; kontratuko alderdien eskubide eta betebeharrak definitzen dituzten itun eta baldintzak; kontratu-lagapenaren aurreikuspena, lagapen hori 108. artikuluan ezarritakoari jarraikiz posible ez den kasuetarako izan ezik; adjudikazio-hartzailea behartuta egotea gutxienez ere langileen ordainsari-baldintzak betetzera, aplikatzekoa den hitzarmen kolektibo sektorialari jarraikiz; eta lege honek eta honen garapen-arauek eskatutako gainontzeko aipamenak. Kontratu mistoen kasuan, haien efektuei, betetzeari eta azkentzeari aplikatzekoa zaien araubide juridikoa zehaztuko da, aintzat harturik haietan bildutako prestazio ezberdinei aplikatzekoak zaizkien arauak.

e) Adjudikazio proposamena onartuko zaion pertsonak aurkeztu beharko duen dokumentazioa.

f) Aldaketak egitea erabakitzen bada, horien kasuak, norainokoa eta mugak, berariaz adierazita gehienez ere uki dezaketen adjudikazio-zenbatekoaren gaineko portzentajea, eta egiaz exekutatutako unitate kopurua aldatzeko ahalmena erabiltzeko aukera –foru lege honen 144. artikuluan arautua da ahalmen hori–, eta haien portzentajea.

g) Zerbitzu-kontratuetan eta zerbitzu-emakidakoetan, kontrataren iraunaldi osoan zehar gutxieneko plantilla bati eta bermaturiko lanegunen kopuru bati eustearen betebeharra, bereizketa eginez, beharrezkoa balitz, lanbide-kategorien, zerbitzuen eta abarren artean; eta gerta litezkeen absentzietan ordezkapenak bermatzearen betebeharra.

h) Kontratu bat betetzeak berekin dakarrenean entitate kontratatzaileek kontratistari datu pertsonalak komunikatzea, adierazi beharko da datu horiek zer helbururekin komunikatzen diren Nota de Vigencia.

3. Horrez gain, prozedura negoziatuetan eta lehia-elkarrizketetan, baldintza partikularrek honakoak ezarriko dituzte: negoziazioaren alderdiak eta irizpideak, horien haztapena, nola eginen den, konfidentzialtasun arauak eta nola amaituko den.

60. artikulua. Agindu teknikoak Nota de Vigencia.

1. Kontratazioa arautzen duten pleguetan jasoko dira kontratua exekutatzeko beharrezkoak diren zehaztapen teknikoak, “agindu tekniko” deituko direnak. Agindu horiek ekoizpen edo prestazioaren prozesu edo metodo berariazkoaren gainekoak izan daitezke, edo haren bizitza zikloko beste fase bateko prozesu berariazkoaren gainekoak, betiere kontratuaren xedearekin loturik badaude eta proportzionalak badira haren balio eta helburuekin. Europar Batasuneko arau batek kontratuari aplikatu beharreko irisgarritasun baldintzak ezartzen baditu, arau hori agindu teknikoetan aipatu beharko da.

2. Agindu teknikoak egiteko, kontuan hartu beharreko irizpideak izanen dira desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasunari, erabiltzaile guztientzako diseinuari, iraunkortasunari eta ingurumen-babesari buruzkoak, modalitate hauetako batean:

a) oru lege honen 61. artikuluan jasotako zehaztapenei erreferentzia eginez, adierazitako lehentasun-ordena berean, <<edo baliokidea>> aipamena gehituta.

b) Errendimenduaren edo eskakizun funtzionalen aipamena egitea.

c) Ezaugarri batzuei dagokienez, a) letrako zehaztapen teknikoei erreferentzia eginez; eta, beste batzuei dagokienez, errendimenduaren edo eskakizun funtzional batzuen arabera.

3. Agindu teknikoen formulazioa edozein izanda ere, ezin izanen da eskaintza bat baztertu baldin eta lizitatzaileak frogatzen badu bete egiten dituela aurreko apartatuko a) letran aipatutako zehaztapen teknikoetan eskatzen diren baldintzen baliokideak, edo kontratuko errendimendu-eskakizun nahiz eskakizun funtzionalen baliokideak. Horretarako frogabide izanen dira, besteak beste, fabrikatzailearen dokumentazio teknikoa edo Europar Batasuneko araudiari jarraituz onartutako erakunde baten proba-txostena.

4. Agindu teknikoak errendimenduaren edo eskakizun funtzionalaren aipamenaren bitartez definitzen direnean, behar bezain zehatzak izan beharko dute, lizitazioan interesa duten pertsonei kontratuaren xedea ezagutzeko modua emateko.

61. artikulua. Zenbait zehaztapen teknikoren definizioa.

Foru lege honen ondorioetarako, honela ulertuko dira termino hauek:

1) “Zehaztapen teknikoa”:

a) Obra-kontratu publikoak direnean, nagusiki kontratazio pleguetan jasotako agindu teknikoen multzoa, non definitzen baitira material, produktu edo hornidura bati eskatzen zaizkion ezaugarriak, eta modua ematen den haren taxuera zehazteko, adjudikazio botereak nahi duen erabilerari erantzun diezaion; era berean, kalitatea ziurtatzeko prozedurak, terminologia, sinboloak, frogak eta frogatze-metodoak, ontziratzea, markatzea eta etiketatzea, erabilera-jarraibideak eta ekoizpen-prozesu eta -metodoak, obren bizi-zikloko fase guztietan; barne hartzen ditu, halaber, proiektua egiteko eta obrak kalkulatzeko arauak, obren froga, kontrol eta harrera baldintzak, bai eta eraikuntza-teknika edo -metodoak eta adjudikazio botereak erregelamendu orokorren nahiz berariazkoen bidez agin ditzakeen gainerako baldintza tekniko guztiak, amaitutako obrei eta horiek osatzen dituzten material edo elementuei dagokienez.

b) Hornidura- edo zerbitzu-kontratu publikoak direnean, produktu edo zerbitzu bati eskatzen zaizkion ezaugarriak definitzen dituen agiri batean jasotako zehaztapena; esate baterako, kalitate mailak, portaera mailak ingurumen eta klima aldetik, behar guztietarako diseinua (desgaitasuna dutenen irisgarritasuna barne) eta bat-etortzearen, errendimenduaren, produktu-erabileraren, haren segurtasunaren edo tamainaren ebaluazioa; halaber, produktuari aplikatzen ahal zaizkion eskakizunak alderdi hauei dagokienez: salmentarako izena, terminologia, sinboloak, frogak eta froga metodoak, ontziratzea, markatzea eta etiketatzea, erabilerarako jarraibideak, ekoizpen-prozesuak eta -metodoak horniduraren edo zerbitzuaren bizi-zikloaren edozein fasetan, bai eta bat-etortzearen ebaluaziorako prozedurak ere.

2) <<Araua>>: aitortutako normalizazio-erakunde batek onetsitako zehaztapen teknikoa, aplikazio errepikatu edo jarraitu baterakoa, berau betetzea derrigorrezkoa ez denean eta kategoria hauetan sarturik badago:

a) <<Nazioarteko araua>>: nazioarteko normalizazio erakunde batek ezarritako araua, jendearen eskura jarria.

b) <<Europako araua>>: Europako normalizazio erakunde batek ezarritako araua, jendearen eskura jarria.

c) <<Nazioko araua>>: normalizazio erakunde nazional batek ezarritako araua, jendearen eskura jarria.

3) <<Europako ebaluazio teknikoa>>: eraikuntzako produktu baten prestazioen ebaluazio dokumentatua, haren funtsezko ezaugarriei dagokienez, Europako kasuan kasuko ebaluazio agiriarekin bat.

4) <<Zehaztapen tekniko komuna>>: IKTen arloko zehaztapen teknikoa, 1025/2012 Erregelamenduaren (EB) 13. eta 14. artikuluekin edo haren ordezko arauarekin bat egina.

5) <<Erreferentzia teknikoa>>: Europako normalizazio erakundeek egindako edozein agiri, Europako arauez bestelakoa, merkatuko beharren bilakaerari egokitutako prozeduren araberakoa.

62. artikulua. Lehia libreari oztopo teknikoak jartzeko debekua.

1. Kontratuetako agindu teknikoek ahalbidetu beharko dute lizitatu behar duena berdintasun-baldintzetan aurkeztea, eta ezin izanen dute ondorio gisa ekarri enpresen arteko lehia librerako oztopo justifikatugabeak sortzerik.

2. Ez da zilegi izanen agindu teknikoek fabrikazio edo jatorri jakin bateko produktuak edo prozedura bereziak aipatzea, halako moduz non ondorioa izanen den enpresa edo produktu jakin batzuei mesede egitea edo enpresa edo produktu horiek baztertzea, salbu eta horrelako agindu teknikoak kontratuaren xedea definitzeko ezinbestekoak direnean. Bereziki, debekaturik dago markak, patente edo ereduak edo jatorri zehatz bat aipatzea.

Hala ere, horrelako aipamenak onartuko dira, atzean <<edo baliokidea>> hitzak jarrita, baldin eta kontratuaren xedea agindu tekniko behar bezain zehatz eta ulergarrien bitartez definitzerik ez badago.

63. artikulua. Agindu teknikoak jakinaraztea.

Kontratatzeko interesa duten enpresek eta profesionalek foru lege honen mendeko entitateei informazioa eskatzen ahalko diete, kontratuetan erabili ohi dituzten edo erabili asmo dituzten agindu teknikoei buruz.

Agindu teknikoak interesdunek eskura ditzaketen agirietan jasorik baldin badaude, nahikoa izanen da adjudikazio botereak jakinarazpenean agiri horiek aipatzea.

64. artikulua. Adjudikazio irizpideak.

1. Kontratuak kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik oneneko eskaintzari adjudikatuko zaizkio. Eskaintza hori zein den ezartzeko baliatu beharreko irizpideak pleguetan ezarriko dira, eta betebehar hauek bete beharko dituzte:

a) Lotura izanen dute kontratuaren xedearekin.

b) Modu zehatz eta objektiboan azalduko dira.

c) Eskaintzak egiazko lehia baldintzetan ebaluatuko direla bermatuko dute.

2. Ulertuko da adjudikazio-irizpide bat kontratuaren xedeari lotuta dagoela haren xede diren prestazioei buruzkoa denean, edozein ikuspegitatik eta haien bizitza-zikloaren edozein etapatan, ondokoetan parte hartzen duten faktoreak barne:

a) Ekoizteko, emateko edo merkaturatzeko prozesu berariazkoan.

b) Bizi-zikloko beste edozein etapatako prozesu berariazko batean.

3. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik oneneko eskaintza honako modu hauetako bat erabiliz zehaztuko da:

a) Kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlaziorik onenarekin lotutako irizpideak soilik kontuan hartuz, hala nola prezioa, bizi-zikloaren kostua edo beste parametroren bat.

b) Kostuaren eta eraginkortasunaren arteko erlazioarekin lotutako irizpideak kontuan hartuz, kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onena duen eskaintza identifikatzeko aukera ematen duten irizpide kualitatiboekin batera. Irizpide kualitatibo horiek, besteak beste, alderdi hauen ingurukoak izan daitezke:

Lehena.–Kalitatea, balio teknikoa barne, ezaugarri estetiko eta funtzionalak, irisgarritasuna, diseinu unibertsala edo erabiltzaile guztientzako diseinua, ezaugarria sozialak, ingurumen arlokoak edo berritzaileak, eta merkaturatzea eta haren baldintzak; kontratua exekutatzean merkataritza ekitatiboan oinarritutako produktuen hornidurari edo erabilerari dagozkien irizpideak barne.

Bigarrena.–Kontratua exekutatu behar duten langileen antolaketa, kualifikazioa eta esperientzia, betiere langile horien kalitateak eragin nabarmena izan badezake hobeki exekutatzeko.

Hirugarrena.–Salmenta ondoko zerbitzua eta laguntza teknikoa eta entrega-baldintzak, hala nola noiz egin behar den entrega hori, entrega-prozesua eta entrega- edo exekuzio-epea.

c) Irizpide kualitatiboak kontuan hartuta soilik; kasu horretan kostuaren faktoreak prezio finko baten izaera hartuko du.

4. Adjudikatzeko irizpide ugari erabiltzen direnean, puntuazioaren erdia gutxienez formula objektiboak aplikatuz kalkulatu beharko da; pleguetan ezarriko dira formula horiek, bakoitzaren haztapen erlatiboa ere adierazita. Prestazioek izaera artistikoa edo intelektuala dutenean, puntuazioaren %20 gutxienez formula objektiboen bitartez lortuko da. Haztapen hori adierazteko balio zerrenda bat finkatzen ahalko da, gehieneko zabalera egokiarekin.

Pleguek ezarriko dute irizpideetakoren bat funtsezkoa den, edo haietakoren batean ba ote dagoen gutxieneko puntuaziorik, lortu ezean eskaintza baztertzea ekartzen duenik.

5. Hobekuntzak salbuespenez baizik ez dira erabiliko adjudikatzeko irizpide gisa, eta haien haztapena ez da izanen puntuazio osoaren %10 baino gehiagokoa. Ulertuko da hobekuntzak direla proiektuan edo agindu teknikoetan zehaztuta zeuden prestazioen osagarri direnak, prestazio horien izaera aldatu gabe betiere.

Edozein kasutan, pleguetan adjudikazio-irizpide gisa hobekuntzak aurreikusten direnean, ezarri behar da zein alderdiren ingurukoak izanen diren, betebeharrak eta haien haztapena.

6. Adjudikazio irizpide sozialek guztizko puntuazioaren %10eko haztapena eduki beharko dute gutxienez ere; horretarako, balioetsiko dira kontratuaren xedearekin zerikusia daukaten aferak, hala nola desgaitasuna daukaten pertsonen edo gizarte-bazterketako egoeran nahiz arriskuan dauden pertsonen laneratze eta gizarteratzea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; lanaren, familiaren eta bizitza pertsonalaren uztartzea; lan- eta soldata-baldintzen hobekuntza; profesional gazteen eta profesionalen entitate edo sozietate txikien parte-hartzea; enplegu zentro bereziekin eta laneratze enpresekin azpikontratatzea; irizpide etikoak eta kontratu-prestazioari aplikaturiko erantzukizun sozialari dagozkionak; prestazioan diharduten langileen prestakuntza, haien osasunaren babesa edo parte-hartzea; edo ildo bereko beste batzuk.

65. artikulua. Bizizikloaren kostua.

1. Produktu edo obra baten edo zerbitzu-emate baten bizi-zikloak haren existentziaren fase guztiak hartzen ditu, lehengaien eskurapen edo baliabideen sorreratik hasita hura deuseztatu, desegin eta amaitu arte, barne hartuta egin beharreko ikerketa eta garapena, ekoizpena, merkaturatzea eta haien baldintzak, garraioa, erabilera eta mantentze-lana.

2. Bizi-zikloaren kostuak barne hartuko ditu ondoko kostu hauek, denak edo zati bat, produktu, zerbitzu edo obra baten bizi-zikloan zehar:

a) Kontratazio organoak edo beste erabiltzaile batzuek ordaindutako kostuak, hala nola eskurapenekoak eta erabilerakoak, zeinen artean baitago energiaren eta beste baliabide batzuen kontsumoa; mantentze-lanetakoak eta bizitza amaierakoak, nola baitira bilketa- eta birziklatze-kostuak.

b) Kanpoko ingurumen faktoreei egotzitako kostuak, betiere haien diru-balioa zehaztu eta egiaztatu ahal bada. Kostu horietan sartzen ahalko dira berotegi efektuko gasen emisioen kostuak eta beste emisio kutsagarri batzuenak, bai eta klima-aldaketa apaltzeko beste kostu batzuk ere.

3. Kontratazio organoek bizitza zikloaren kostuan oinarritutako planteamendu baten bidez ebaluatzen dituztenean kostuak, pleguetan adierazi beharko dute zein datu eman beharko dituen lizitatzaileak, bai eta entitate adjudikatzaileak zer metodo erabiliko duen ere bizi-zikloaren kostuak ezartzeko, datu horietan oinarrituta.

Kanpoko ingurumen faktoreei egotzitako kostuak ebaluatzeko erabilitako metodoak baldintza hauek guztiak bete beharko ditu:

a) Objektiboki egiaztagarriak eta ez-diskriminatzaileak diren irizpideetan oinarrituta egotea.

b) Interesdun guztien eskura egotea.

c) Eskatutako datuak enpresa edo profesional normalki arretatsuek zentzuzko ahaleginarekin emateko modukoak izanen dira, bai eta hirugarren herrialdeetakoek emateko modukoak ere, herrialde horiek Kontratazio Publikorako Akordioan edo Batasunarentzat bete beharrekoak diren nazioarteko beste akordio batzuetan parte direnean.

Kasuko hornidura edo zerbitzuaren kategoria berariazkorako kalkulua egiteko metodo komun bat badago, horren erabilera nahitaezkoa izanen da. Halakorik ez balego, erabilitako metodoak ez lieke bidegabeko onurarik ez kalterik ekarri beharko enpresa edo profesional jakin batzuei.

66. artikulua. Kontratuak exekutatzean bete beharreko eskakizun sozialak eta ingurumenaren eta genero berdintasunaren arloetakoak.

1. Pleguetan kontratua exekutatzeko moduari buruzko baldintza bereziak sartzen ahalko dira, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, berrikuntzarekin lotutakoak, sozialak, ingurumenaren edo enpleguaren arlokoak, betiere Europar Batasuneko Zuzenbidearekin bateragarriak eta haren ezaugarrien arabera egokituak, eta kontratuaren xedearekin lotura badute haren bizi-zikloko faseetako edozeinetan.

Txertatu ahalko diren ingurumen-arloko kontsiderazioen artean daude soltean edo ontzi berrerabilgarrietan egitea produktu-hornidura, ontzi edo bilgarriak berreskuratu edo berrerabiltzea, hondakinen edo produktuen bilketa eta birziklatzea kontratistaren kontura egitea, produktu edo zerbitzuen efizientzia energetikoa, energia-aurrezpen eta -efizientziako neurriak erabiltzea, negutegi-efektuko gasen murrizketa, uraren kudeaketa iraunkorragoa, iturri berriztagarrietatik heldutako energia erabiltzea, produktu ekologikoak erabiltzea, edo kontratuaren exekuzioaren eragina jasan dezaketen baliabide naturalen mantentze edo hobetzea.

Izaera sozialeko beste klausula batzuen artean txertatuko diren neurriak dira kontratu-exekuzioari atxikitako pertsonen artean desgaituak, behartsuak edo talde ahuletako kideak sartzea, enplegu-zentro bereziak edo laneratze-enpresak azpikontratatzea, kontratua exekutatzeko pertsona gehiago kontratatzea, laneko istripuak prebenitzeko neurriak, ekitatezko eta hurbileko merkataritzan oinarrituriko produktuak erabiltzea, berdintasun planak aplikatzea, edo beste edozein, desgaitasunen bat duten edo gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzea sustatzen duena, edo langabeziaren murrizketa, batez ere gazteenaren, emakumeenaren eta iraupen luzekoarena, lantokian emandako prestakuntza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, lanaren, bizitza pertsonalaren eta familiakoaren uztartzea, kontratu-exekuzioari atxikitako pertsonan lan-baldintzen hobetzea, prestakuntza eta laneko osasuna eta segurtasuna babestea, edo kontratu-prestazioan irizpide etikoak eta gizarte-erantzukizunekoak aplikatzea.

2. Betekizun horiek ezin izanen dira ezkutuko zehaztapen tekniko, aukeraketa irizpide edo adjudikazio irizpideak izan, eta, halaber, ezin izanen dute bereizkeriarik eragin, eta, horrela, kontratua exekutatzeko kaudimen teknikoa duen edozein lizitatzailek bete ahal izateko modukoak izanen dira.

3. Nolanahi ere, pleguetan honakoei buruzko ohartarazpenak jaso beharko dira:

a) Kontratuak errespetatu egin behar ditu lege-, erregelamendu- eta konbentzio-mailetako xedapenak, indarrean daudenak honakoei dagokienez: fiskalitatea, Gizarte Segurantza, ingurumenaren babesa, enpleguaren babesa, genero-berdintasuna, sexuagatiko jazarpena edo jazarpen sexuala, lan-baldintzak, laneko arriskuen prebentzioa eta lan-arloko gainerako xedapenak, desgaituen laneratze eta gizarteratzea. Halaber errespetatu behar ditu desgaituen kopuru edo portzentaje zehatz bat kontratatzearen betebeharra eta, batez ere, kontratatu beharreko jarduera kokaturik dagoen sektorean esparrurik baxueneko azken hitzarmen kolektibo sektorialak ezarritako baldintzak.

b) Eskaintza ekonomikoak egokia izan behar du adjudikazio-hartzaileak aurre egin ahal izateko kasuan kasuko sektoreko hitzarmenaren aplikaziotik heldu den kostuari, gutxienez ere; aintzat harturiko soldaten orduko prezioak ezin izanen dira inolaz ere baxuagoak izan orduko prezioak, gehi hitzarmeneko orduko prezioari buruzko hobekuntzak gehi Gizarte Segurantzako kostuak baino.

c) Zerbitzu-kontratuaren eta zerbitzu-emakidako kontratuaren kasuan, kontratazioa eginen da, 67. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, langile guztien subrogazioa bermatzearen baldintzapean, beste enpresa batekoak izanagatik ere kontratuaren xede den jarduera egiten ari badira.

d) Kontratu bat betetzeak berekin dakarrenean entitate kontratatzaileek datu pertsonalak jakinaraztea kontratistari, kontratua betetzeko baldintza berezia eta funtsezkoa izanen da datuen babesaren arloko Espainiako eta Europar Batasuneko araudiaren menpe egon dadila kontratista. Aurrekoa aplikatuz, kontratistak betebehar hauek izanen ditu bereziki:

Lehena.–Kontratua formalizatu aurretik adierazpen bat aurkeztea, zeinean azaltzen baitu non kokatuta egonen diren zerbitzariak, haiekin lotutako zerbitzuak emateko baliatuko direnak.

Bigarrena.–Kontratua formalizatu aurretik adieraztea aurreikusirik ote duten zerbitzariak edo haiekin lotutako zerbitzuak azpikontratatzea, bai eta azpikontratistaren izena ere, zeinak bete beharko baititu kontratu-zati hori betetzeko beharrezkoak diren kaudimen baldintzak.

Hirugarrena.–Aurreko adierazpenean emandako informazioari dagokionez, kontratuaren bizitzan zehar gertatzen den edozein aldaketa jakinaraztea Nota de Vigencia.

4. Kontratazio organoek zilegi izanen dute exekuzio-baldintza bereziak ezartzea, enpresa adjudikazio-hartzailea behartzen dutenak ekitate- eta gardentasun fiskaleko irizpideekin exekutatzera kontratua, indarreko zerga-legeriari jarraikiz. Horretarako, zilegi izanen da lizitatzaile diren enpresa guztiei erantzukizunpeko adierazpen bat exigitzea, exekuzio-baldintza berezi hori betetzeko konpromisoa onartzekoa. Erantzukizunpeko adierazpen horiek publikoak izanen dira.

67. artikulua. Lan kontratuetan subrogazioa egiteko baldintzei buruzko informazioa.

1. Subrogazio-baldintzak izanen dira kontratuaren xede den jardueraren hitzarmen kolektibo sektorialean ezarritakoak, halako hitzarmena egonez gero eta bertan subrogazioa arautuz gero. Ez badago kontratuaren xede den jarduerari aplikatzekoa den hitzarmen sektorialik, edo, egonda ere, subrogazioa arautzen ez badu, subrogatu beharko dira beste enpresa batekoak izan arren kontratuaren xede den jarduera egiten ari diren langile guztiak.

Kontratazio-organoak kontratua berriro lizitatzeko asmoaren berri eman beharko dio lantokiko ordezkaritza sindikalari, horrek gehienez ere hamabost eguneko epean informatu ahal izan dezan ezen, aplikatzekoa den hitzarmen kolektibo sektoriala egonik, subrogatu beharreko langileei lantokian aplikatu beharreko lan-baldintzak altuagoak direla. Ordezkaritza sindikalak aplikatu behar diren baldintzei buruzko txostena eman ondoren, baldintza horiek pleguan jaso beharko dira.

2. Enpresa berria subrogatu eginen da aurrekoak zeuzkan lan-eskubide eta -betebeharretan, bai eta Gizarte Segurantzarekikoetan, pentsio-konpromisoak barne, haien berariazko araudiak ezarritakoari jarraikiz, bai eta, oro har, hartuak leuzkakeen babes sozial osagarriaren arloko betebehar guztietan. Kontratuaren enpresa adjudikazio-hartzaileak kontratuaren zati bat besteren esku uzteko aukera dagoela aurreikusiz gero, bigarren enpresa horrek jarduera hori egiten zuten langile guztiak subrogatu beharra daukala jasoko da; enpresa berria aurrekoaren eskubide eta betebehar laboraletan eta Gizarte Segurantzarekikoetan subrogatuta geratzen da, pentsio konpromisoak barne, araudi espezifikoan aurreikusitakoaren arabera, eta, oro har, gizarte-babes osagarriaren arloan bere gain hartutako betebehar guztiei dagokienez.

Kontratazio-organoaren mendeko zerbitzuek pleguan bertan lizitatzaileei behar den informazioa eman beharko diete subrogazioak ukitzen dituen langileen kontratuetako baldintzei buruz, neurri horrek ekarriko dituen lan-kostuen ebaluazio zehatza egin ahal izateko. Halaber, adierazita utzi beharko da informazio hori ematen dela artikulu honetan ezarritakoa betez.

Ondorio hauetarako, adjudikatu beharreko kontratuaren xede den prestazioa ematen ari zen enpresa, ukitutako langileen enplagatzaile izaera duenean, behartuta egonen da aipaturiko informazioa kontratazio-organoari ematera, horrek eskaturik. Informazio horren zati bezala, betiere aurkeztu beharko dira subrogatuko diren langileen zerrendak, honakoak adierazita: aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboa eta langile bakoitzaren kategoria, kontratu-mota, lanaldia, antzinatasun-data, kontratuaren muga-eguna eta urteko soldata gordina, bai eta subrogazioak ukitzen dituen langile guztiei aplikatzekoak diren indarreko itun guztiak. Betebehar hori ez betetzeak zigor bat ekarriko du, adjudikazio-prezioaren %0,1ekoa, informazioaren ematea atzeratzen den egun bakoitzeko, betebehar hori guztiz bete arte.

Administrazioak kontratua amaitzen duen enpresak emandako informazioa egiaztatuko du kontratua arautzen duten pleguetan hura sartu baino lehen, eta enpresaburu berriari jakinaraziko dio aurreko kontratistak emandako informazioa.

3. Artikulu honetan langile-subrogazioari buruz xedaturikoa halaber izanen zaie aplikagarri kooperatibetako bazkide langileei, atxikita daudenean subrogatu den zerbitzu edo jarduerara.

4. Baldin eta administrazio publiko batek erabakitzen badu zuzenean ematea kasuan kasuko egunera arte eragile ekonomiko batek emana zen zerbitzu bat, behartuta egonen da zerbitzu hori ematen ari ziren langileak subrogatzera, eta haiek beren lanpostuan iraunen dute harik eta lanpostu horiek funtzio publikoari buruzko araudi aplikagarriari jarraikiz betetzen diren arte.

5. Baldin eta adjudikatu beharreko kontratuaren xede den prestazioa ematen aritu den enpresa enplegu zentro berezi bat bada, adjudikazio-hartzaile suertatzen den enpresa behartuta egonen da aipaturiko kontratuaren exekuzioan ziharduten pertsona desgaitu guztien enplegatzaile gisa subrogatzera.

6. Kontratazioaren plegu arautzaileak nahitaez jasoko du kontratistari zigorrak ezartzea, 146. artikuluan adierazitako mugapean, kontratistak artikulu horretan ezartzen den betebeharra urratzearen kasuan.

7. Baldin eta, behin subrogazioa gauzaturik, lan-kostuak handiagoak izanen balira aurreko kontratistak kontratazio-organoari emandako informaziotik ondorioztatzen direnak baino, kontratistak zuzeneko akzioa izanen du aurreko kontratistaren aurka.

8. Era berean, eta ezertan ukatu gabe kasua bada aplikatzea urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa, kontratazioaren plegu arautzailean beti xedatu beharko da kontratistaren betebeharra dela subrogazioak ukitutako langileei ordaindu gabeko soldaten erantzule izatea, bai eta sortutako Gizarte Segurantzarako kotizazioena ere, are kontratua suntsitu eta kontratista berriak langile haiek subrogatzen dituenean, betebehar hori kontratista berriarena inola ere izan gabe. Kasu horretan, behin soldata horiek ordaindu gabe daudela frogatuta egon ondoren, Administrazioak kontratistari zor zaizkion kopuruak atxikiko ditu, soldata horien ordainketa bermatzeko, eta ez du behin betiko bermea itzuliko harik eta soldata horien ordainketa frogatzen den arte.

68. artikulua. Etiketak.

1. Foru lege honen ondorioetarako, “etiketa” da kasuko obrek, produktuek, zerbitzuek, prozesuek edo prozedurek zenbait baldintza zehatz betetzen dituztela berresten duen edozein agiri, ziurtagiri edo egiaztagiri.

2. Kontratazio organoek ingurumen eta/edo gizarte arloetako ezaugarri bereziak dituzten obrak, hornidurak edo zerbitzuak kontratatzeko asmoa dutenean, behartuta egonen dira agindu teknikoetan, adjudikazio irizpideetan edo kontratua exekutatzeko baldintzetan berariazko etiketa bat exigitzera, obrek, zerbitzuek edo hornidurek eskatzen diren baldintzak betetzen dituztelako frogabide gisa, baldin eta, betiere, baldintza hauek guztiak betetzen badira:

a) Etiketa lortzeko eskatutako baldintzak kontratuaren xedearekin lotutako alderdien ingurukoak izatea bakarrik, eta egokiak izatea xede hori osatzen duten obren, horniduren edo zerbitzuen ezaugarriak definitzeko.

b) Etiketa lortzeko eskatzen diren baldintzen oinarria objektiboki egiaztatzen ahal diren irizpideak izatea, diskriminatzaileak ez direnak.

c) Etiketak hartzea prozedura ireki eta garden baten arabera, zeinetan parte hartzen ahalko duten zerikusia duten alderdi guztiek, hala nola, gobernuko erakundeek, kontsumitzaileek, gizarte solaskide, fabrikatzaileek, banatzaileek eta gobernuz kanpoko erakundeek.

d) Etiketak interesdun guztien eskura egotea.

e) Etiketa lortzeko eskatzen diren baldintzak hirugarren batek jarriak izatea, hau da enpresaren eragin erabakigarria jaso ezin dezakeena.

3. Etiketa batek 2. apartatuko b), c), d) eta e) letretan aurreikusitako baldintzak betetzen dituenean, baina kontratuaren xedearekin loturarik ez duten baldintzak ezartzen dituenean, kontratazio organoek ez dute etiketa eskatuko, baina haren ordez agindu teknikoak etiketa horretako zehaztapen xeheen arabera definitzen ahalko dituzte, edo, kasua bada, kontratuaren xedearekin lotutako zatien arabera, xede horren ezaugarriak definitzeko egokiak badira.

4. Berariazko etiketa bat eskatzen duten kontratazio organoek onartu beharko dituzte etiketa guztiak, obrek, hornidurek edo zerbitzuek hura lortzeko eskatzen diren baldintzen baliokideak diren beste batzuk betetzen dituztela frogatzen badute.

Enpresa edo profesional batentzat ezinezkoa izan baldin bada kontratazio organoak adierazitako berariazko etiketa edo etiketa baliokidea lortzerik eskaintzak aurkezteko epean, agerikoa denez berari ezin egotz dakizkion arrazoiengatik, kontratazio organoak beste frogabide egoki batzuk onartuko ditu, kontratista izanen denak eman beharreko obrek, hornidurek edo zerbitzuek eskatutako berariazko etiketaren baldintzak betetzen dituztela frogatzeko.

5. Kontratazio organoek eskatzen ez badute pleguetan obrek, hornidurek eta zerbitzuak etiketa bat lortzeko eskatzen diren baldintza guztiak betetzea, adierazi beharko dute zer baldintza diren horiek.

6. Baliokidetasunaren frogaren zama interesdunak hartuko du bere gain beti.

69. artikulua. Froga txostenak, ziurtatzea eta beste frogabide batzuk.

1. Kontratazio organoek eskatzen ahalko dute lizitatzaileak proba txosten bat aurkeztea, adostasuna ebaluatzeko erakunde batena, edo erakunde horrek emandako ziurtagiri bat, eskatutako agindu teknikoak, adjudikazio irizpideak edo kontratua exekutatzeko baldintzak betetzen dituztela frogatzeko.

Kontratazio organoek eskatzen dutenean adostasuna ebaluatzeko erakunde zehatz batek emandako ziurtagiriak aurkeztea, adostasuna ebaluatzeko beste erakunde baliokide batzuek emandako ziurtagiriak ere onartu beharko dituzte organoek.

Foru lege honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ulertuko da “adostasuna ebaluatzeko erakundea” kalibrazio, saiakuntza, ziurtatze eta ikuskatze lanak betetzen dituena dela eta araudi indardunarekin bat egiaztaturik dagoena.

2. Modu osagarrian, kontratazio organoek beste frogabide egoki batzuk ere onartu beharko dituzte, artikulu honetako lehen apartatuan aurreikusitakoak ez direnak, fabrikatzailearen txosten tekniko bat esate baterako, kasuan kasuko enpresak ez baditu ziurtagiri edo froga txosten horiek, ez eta finkatutako epeetan lortzeko aukerarik ere, betiere horiek ez izateko arrazoia ezin bazaio egotzi enpresari, eta txosten horri esker frogatzen ahal bada eman behar dituen obrek, hornidurek edo zerbitzuek agindu teknikoak, adjudikazio irizpideak edo kontratua exekutatzeko baldintzak betetzen dituztela, kasuan kasukoa.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa ezartzen da ezertan kaltetu gabe kontratazio-organoen boterea, egoki diren neurriak hartzekoa hautagaiek eta lizitatzaileek paragrafo horretan jasotzen diren betebeharrak bete egiten dituztela lizitazio-prozeduran zehar egiaztatzeko.

Lehen paragrafoan jasotako betebeharren urraketak eta, batez ere, soldaten ordainketan gertaturiko urraketa edo atzerapen errepikatuek edo soldata-baldintza baxuagoak aplikatzeak hitzarmen kolektiboetatik eratorriak direnak baino, astuna eta dolozkoa denean, erakarriko dute pleguak aipatu beharreko zigorrak ezartzea.

70. artikulua. Behinbehineko eta behin betiko bermeak eratzea.

1. Pleguan, salbuespen gisa eta arrazoiturik, behin-behineko bermea eratzea eskatzen ahalko da, lizitazioaren aurrekontuaren %2 adinako zenbatekoarekin gehienez ere, prozeduran parte hartzeko baldintza gisa.

Berme horrek ziurtatuko du eskaintzak mantenduko direla kontratua formalizatu arte, eta adjudikazioa lortu ez duten parte-hartzaileei itzuliko zaie kontratua adjudikatu ondoren.

2. Kontratua formalizatu baino lehen behin betiko bermea eratzea aurreikusten ahalko du pleguak, eta haren zenbatekoa, gehienez ere, adjudikazioaren zenbatekoaren %4 izanen da.

Berme hori kontratistak betebeharrak betetzearekin lotuta egonen dira berme-epea amaitu arte; bereziki, berandutzagatiko zigorren ordainketa eta kontratua exekutatu bitartean kontratistak eragin ditzakeen kalte eta galeren konponketa bermatzeko izanen dira.

Bermeak bahitu beharko dira kontratua, kontratistaren erruak eragindako ez-betetzea dela eta, suntsiarazten denean.

3. Bermeak modu hauetako edozeinetan eratzen ahalko dira:

a) Eskudirutan.

b) Abalaren bidez. Espainian eragiketak egiteko baimena duen banku, aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba edo elkarrekiko bermerako sozietate batek emandako abala izanen da, lehenbiziko errekerimenduan kobratzen ahal dena.

c) Kauzio aseguruaren kontratua aurkeztuz, kauzioaren arloan aritzeko baimena duen aseguru entitate batekin egina.

3. ATALA. Adjudikazioa prozedurak

71. artikulua. Adjudikaziorako prozedura motak.

1. Foru lege honetan araututako kontratuak prozedura hauetako baten bidez adjudikatuko dira:

a) Prozedura irekia.

b) Prozedura murriztua.

c) Prozedura negoziatua.

d) Prozedura negoziatua lizitazio deialdirik gabe.

e) Lehia-elkarrizketa.

f) Berrikuntzarako elkartzea.

g) Proiektuen lehiaketa.

h) Prozedura erraztua.

i) Zenbateko txikiko kontratuetarako araubide berezia.

2. Kontratazio organoak prozedura irekia edo murriztua erabiltzen ahalko du.

Gainerako prozedurak salbuespeneko izaera izanen dute eta foru lege honetan baimentzen diren kasuetan baizik ez daitezke erabili, arrazoiturik.

72. artikulua. Prozedura irekia.

Prozedura irekian, interesa duten enpresa eta profesional guztiek aurkezten ahal dituzte beren eskaintzak.

73. artikulua. Prozedura murriztua Nota de Vigencia.

1. Prozedura murriztuan edozein enpresak edo profesionalek eskatzen ahal du prozeduran parte hartzea, baina kontratazio organoak hautatzen dituen enpresa edo profesionalei bakarrik eginen zaie gonbidapena eskaintza aurkezteko.

2. “Kontratazio-organoak adieraziko du prozeduran parte hartzera gonbidatuko dituen enpresaburuen gutxieneko kopurua, zeina ez baita bost baino gutxiagokoa izanen. Hautaketa-irizpideak betetzen dituzten hautagaien kopurua gutxieneko kopuru hori baino baxuagoa denean, kontratazio-organoak zilegi izanen du prozedura jarraitzea eskaturiko baldintzak betetzen dituztenekin, eta debeku izanen da prozeduran parte hartzea eskatu ez duten enpresaburuei horretara gonbita egitea, edo baldintza horiek betetzen ez dituzten hautagaiei.

3. Kontratazio organoak eta hautatu diren hautagaiek batera adostuta ezartzen ahalko dute eskaintzak aurkezteko epea, betiere denentzako epe bera baldin bada eskaintzak prestatu eta aurkezteko.

74. artikulua. Prozedura negoziatua.

1. Prozedura negoziatuan kontratazio organoak kontratuaren baldintzak kontsultatu eta negoziatzen ditu enpresa edo profesional batekin edo gehiagorekin, eta nahi duen eskaintza aukeratzen du, modu arrazoituan. Prozedura hori erabiliko da adjudikazio botereek ezin dutenean zehaztu beraien beharrak betetzeko bitartekorik onenak zein diren edo merkatuak eskain ditzakeen konponbide teknikoak, finantzarioak edo juridikoak ebaluatu.

2. Negoziazioetan kontratazio organoek hautatutako enpresek edo profesionalek baizik ez dezakete parte hartu. Negoziazioan onartzen diren hautagaien kopurua mugatzen ahalko da, baina ez da inoiz hiru baino gutxiagokoa izanen. Muga horren berri eman beharko da pleguetan, hautagaiak aukeratzeko irizpideekin eta haien haztapenarekin batera. Irizpide horiek lotura izan beharko dute lizitatzailearen gaitasun, kaudimen eta esperientziarekin.

3. Prozedura negoziatuak ondoz ondoko fasetan garatzen ahalko dira, negoziazio fasean aztertu beharreko soluzio kopurua gutxitzeko, pleguan adierazitako adjudikazio irizpideak aplikatuz. Kontratazio organoak pleguan adieraziko du aukera horretaz baliatuko den.

75. artikulua. Prozedura negoziatua lizitazio deialdirik gabe.

1. Lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatua kasu hauetan erabiltzen ahalko da:

a) Prozedura ireki edo murriztu batean, parte hartzeko eskaerarik edo eskaintza egokirik aurkeztu ez bada, betiere kontratuaren hasierako baldintzak nabarmen aldatzen ez badira.

b) Hornidura kontratuetan, dena delako produktuak fabrikatzen direnean ikerketak, esperimentuak, azterlanak edo garapen-lana egiteko bakarrik. Edonola ere, xedapen honen arabera adjudikatutako kontratuek ez dute barne hartuko serieko ekoizpena, helburu duena produktuaren merkataritza-bideragarritasuna ezartzea edo ikerketa eta garapeneko kostuak berreskuratzea.

c) Kontratua ezinbestez enpresa edo profesional jakin batek exekutatu behar duenean, arrazoi tekniko edo artistikoak edo esklusibotasun eskubideen babesarekin zerikusia duten arrazoiak tarteko.

d) Behar beharrezkoa den neurrian, presa handiko arrazoiengatik, entitate kontratatzailearentzat ustekabekoak diren gertaeren ondorioz, prozedura ireki, murriztu edo negoziatuetan araututako epeak betetzerik ez duenean.

e) Hornidura kontratuen kasuan, hasierako hornitzaileak egindako entrega gehigarrietarako, baldin eta ohiko erabilerako hornigaiak edo instalazioak zati batean berritzea badira edo dauden hornigaiak edo instalazioak zabaltzea, hornitzaile aldaketa batek behartzen badu entitate kontratatzailea ezaugarri tekniko desberdinak dituen materiala erostera, eta horrek erabileran eta mantentze-lanetan proportziorik gabeko bateraezintasunak edo arazoak sortzen baditu.

f) Obra edo zerbitzu berriak egin behar direnean, adjudikazio botere berek adjudikatutako hasierako kontratu baten titularra den eragile ekonomikoari enkargatutakoen antzekoen errepikapenak direnak. Betiere, obra edo zerbitzu horiek oinarrizko proiektu bati lotuko zaizkio, eta proiektu hori prozedura ireki, murriztu edo negoziatu batean adjudikatutako hasierako kontratu baten xede izandakoa izanen da. Oinarrizko proiektu horretan aipatuko da zenbat obra edo zerbitzu gehigarri egon litezkeen eta zein baldintzatan adjudikatuko diren.

g) Lehengaien poltsa batean kotizatu eta erositako hornidurak direnean.

h) Aukerako erosketen kasuan, baldin eta hornigaiak abantaila bereziak dituen aukera batez baliatuz erosten ahal badira, denbora epe oso labur batean gertatu denean aukera hori eta erosketa prezioa merkatuko ohikoa baina nabarmen apalagoa denean.

i) Salgaiak edo zerbitzuak abantaila bereziak dituen baldintzetan erosteko aukera dagoenean, bai merkataritza jarduerari behin betiko utzi behar dion hornitzaile bati, bai konkurtso prozedura batean edo likidazioa ekarriko duen bestelako prozedura batean sartuta dagoen sozietate baten administratzaileei edo likidatzaileei.

j) Zerbitzu kontratua proiektu lehiaketa baten ondorioa denean, foru lege honen xedapenekin bat antolatuta, hura erregulatzen duten arauei jarraikiz, eta lehiaketaren irabazleari edo irabazleetako bati adjudikatu behar zaionean. Kasu horretan, lehiaketaren irabazle guztiei emanen zaie negoziazioetan parte hartzeko gonbidapena.

2. Gonbidapenean ezarriko dira negoziazioaren alderdiak eta irizpideak, haien haztapena, nola eginen den, konfidentzialtasun arauak eta nola amaituko den.

3. Hasierako eskaintza aurkezteko epea kasu bakoitzean zehaztuko da. Lizitatzaileen arteko lehia eta tratu-berdintasuna bermatzeko adinako epea ezarriko da, eskatzen den prestazioaren izaera eta zenbatekoa kontuan izanik.

76. artikulua. Lehiaelkarrizketa.

1. Lehia-elkarrizketetan, kontratazio organoak elkarrizketa zuzentzen du parte hartzea eskatu duten eta hautatu diren enpresa eta profesionalekin. Elkarrizketa horren bitartez, parte-hartzaile bakoitzak soluzio egokienak eskaintzen ditu entitate kontratatzailearen beharrak asetzeko, eta soluzio horien gainean eskaintza bat egiteko gonbidapena luzatuko zaio lizitatzaileari.

2. Prozedura hori erabiltzen ahalko da kontratazio organoaren iritziz prozedura ireki, murriztu edo negoziatuen bidez ez dagoela emaitza onik lortzerik, horretarako arrazoiak emanda. Ondorio horietarako, ulertzen da kontratu bereziki konplexuak direla soluzio berritzaileak dituzten obrak, zerbitzu intelektualak, informazioaren eta komunikazioen teknologiekin lotutako proiektu handiak.

Prozedura hori ez da erabili behar merkatuan eskuragarria dauden zerbitzu eta horniduren kasuan, enpresa edo profesional desberdinek eman ditzaketenak.

3. Kontratazio organoak sariak edo ordainketak aurreikus ditzake elkarrizketan parte hartzen dutenentzat, kontratuaren xede diren behar tekniko edo funtzionalen soluzioa ekartzen laguntzeko.

4. Kontratazio organoak beharrizan funtzionalei buruzko dokumentu deskribatzaile batean ezarriko ditu bere beharrizan eta betekizunak. Dokumentu horretan berean ezarri eta zehaztuko ditu, halaber, aukeratu dituen adjudikazio irizpideak, eta epe bat emanen du eskaerak aurkezteko.

5. Kontratazio organoak emandako informazioa ebaluatu ondoren gonbidapena jaso duten enpresek edo profesionalek baizik ez dute eskaintza aurkezten ahalko. Pleguan mugatzen ahalko da zenbat hautagairi bidaliko zaien prozeduran parte hartzeko gonbidapena. Kopurua ez da inoiz hiru baino gutxiagokoa izanen.

6. Parte-hartzaileak aukeratu ondoren, kontratazio organoak elkarrizketa hasiko du haiekin, bere beharrak asetzeko bitarteko egokienak zein diren ezarri eta zehazteko. Elkarrizketa horretan kontratazioaren alderdi guztiak eztabaidatzen ahalko dira.

7. Elkarrizketan, kontratazio organoek tratu bera emanen diete parte-hartzaile guztiei. Horretarako, ez da bereizkeriaz jokatuko informazioa ematean, parte-hartzaile batzuei mesede ez egiteko beste batzuen aldean.

Parte-hartzaile batek proposatutako soluzioak edo emandako isilpeko beste datu batzuk ez zaizkie inolaz ere jakinaraziko gainerako parte-hartzaileei haren adostasunik izan gabe. Adostasuna ematekotan, ez da izanen uko orokorra eginez, berariazko informazioa nahita jakinarazteko baizik.

8. Lehia-elkarrizketak ondoz ondoko faseetan garatzen ahalko dira, elkarrizketan aztertu beharreko soluzio kopurua gutxitzeko, deskribapen dokumentuan adierazitako adjudikazio irizpideak aplikatuz. Kontratazio organoak deskribapen dokumentuan adieraziko du aukera horretaz baliatuko den edo ez.

9. Kontratazio organoak elkarrizketan jarraituko du, bere beharrei erantzuten ahal dien soluzioa edo soluzioak ezartzeko moduan egon arte.

10. Elkarrizketa itxitzat eman, eta parte-hartzaileei horren berri eman ondoren, kontratazio organoak azken eskaintza aurkezteko gonbidapena eginen die, elkarrizketa fasean aurkeztu eta zehaztutako soluzioan edo soluzioetan oinarritutako azken eskaintza alegia. Eskaintza horietan jaso beharko dira proiektua gauzatzeko eskatu eta beharrezkoak diren elementu guztiak.

11. Kontratazio organoak eskatuta, eskaintzak argitu, zehatu eta doitzen ahalko dira. Halere, argitzeak, doitzeak edo informazio osagarria emateak ez du berekin ekarriko eskaintzaren edo kontratazioaren funtsezko elementuak aldatzea, bereziki deskribapen memorian ezarritako behar eta baldintzak, eta inolaz ere ez dute lehia desitxuratuko edo bereizkeria dakarren ondoriorik izanen.

12. Kontratazio organoek jasotako eskaintzak ebaluatzeko, adjudikazio irizpide objektiboak erabiliko dituzte, deskribapen dokumentuan aldez aurretik zehaztu eta ezarriak.

13. Kontratua adjudikatzeko erabiliko den irizpide bakarra kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio onena izanen da.

14. Kontratazio organoak eskatuta, negoziazioak egiten ahalko dira eskaintzarik onena aurkeztu duenarekin, finantza konpromisoak edo eskaintzan jasotako beste baldintza batzuk berresteko, betiere negoziazio horrek eskaintzaren edo kontratazioaren funtsezko alderdiak aldatzea ez badakar, bereziki deskribapen dokumentuan ezarritako beharrak eta baldintzak, eta ez badu eragiten lehia desitxuratzeko arriskua, ez eta berezikeriarik ere.

77. artikulua. Berrikuntzarako elkartzearen prozedura.

1. Berrikuntzarako elkartzearen prozeduran, edozein enpresak edo profesionalak aurkezten ahal du parte hartzeko eskaera; lankidetzarako hitzarmen bat da, kontratazio organoaren eta enpresaburu edo profesional baten edo batzuen artekoa, xede honekin: ikerketa eta garapen lanak egitea obra, zerbitzu eta produktu berritzaileen inguruan, eta gero horiek erostea, merkatuan eskuragarri dauden soluzioek ez dituztenean asetzen kontratazio organoaren beharrak.

2. Prozedura honen bidez adjudikatzen diren kontratuak arau hauek zuzenduko dituzte:

a) Ikerketa eta garapen fasean, dagozkion pleguetan jasotako aginduak eta, osagarri gisa, zerbitzu kontratuaren gaineko arauak.

b) Prozedura honek eragindako obrak, zerbitzuak edo hornidurak exekutatzearen fasean, kasuan kasuko prestazioari dagokion kontratuaren gaineko arauak.

3. Plegu arautzaileek gai hauek ezarri behar dituzte:

a) Berrikuntzarako elkartzearekin bete gogo den beharra eta elkartzearen xedea identifikatzen duten zehaztapenak, nahitaez etekin edo eskakizun funtzional gisa adierazita, eta enpresek edo profesionalek eskatutako soluzioa identifikatzeko behar bezain zehatzak izan beharko direnak.

b) Hautagaiak aukeratzeko irizpideak.

c) Eskaintza aurkezteko gonbidapena jasoko duten hautagaien gutxieneko eta gehieneko kopuruak.

d) Hasierako eskaintzak eta gerora aurkezten diren guztiak negoziatzeko irizpideak.

e) Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideei aplikatu beharreko xedapenak.

f) Ezarri nahi den elkartzearen egitura eta, bereziki, haren iraupena, parte hartzen duten enpresen kopurua, kontratazio organoak ordaindu beharreko ordainsariak eta konpentsazioak eta horiek ordaintzeko baldintzak.

g) Ikerketa eta garapen prozesuaren iraupena eta fase kopurua eta fase horien hautapen izaera.

h) Fase horietako bakoitzean lortu beharreko helburuak eta egiaztapenerako bide emanen duten irizpideak.

i) Elkartzea bertan behera uzteko aukera, fase bakoitzean aurreikusitako helburuak erdiesten ez duen kidearekin edo kideekin, eta eskubide horretaz baliatzeko baldintzak.

j) Elkartzea zein enpresarekin egiten den, prozesutik sortutako kontratuak enpresa horri adjudikatzeko irizpideak, eta enpresak bat baino gehiago direnean, kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onenean oinarritutako negoziazio irizpideak.

4. Prozeduran parte hartzeko gonbidapena gutxienez 3 enpresa edo profesionali egin beharko zaie. Aukeraketa-irizpideak betetzen dituzten hautagaiak ezarritako gutxieneko kopurua baino gutxiago direnean, kontratazio organoak eskatutako baldintzak betetzen dituztenekin eramango du aurrera prozedura.

5. Hautagaiek kontratatzeko gaitasuna dutela egiaztatu ondoren, kontratazio organoak aukeratuko ditu aurrerago ikerketa eta berrikuntza proiektuak aurkeztu beharko dituztenak, lizitazioaren aurretik ezarritako irizpideekin bat, hau da, ikerketaren eta garapenaren arloetan eta soluzio berritzaileak egin eta aplikatzearen arloan hautagaiek duten gaitasunean oinarrituta.

6. Hautagaien aukeraketa amaituta, berrikuntzarako lankidetza hitzarmena formalizatuko da kontratazio organoaren eta enpresa edo profesional baten edo batzuen artean. Azken kasu horretan, bazkide bakoitzak bere aldetik eginen ditu ikerketa eta garapen jarduerak, baina enpresa edo profesional batzuek proposatutako soluzioak ez zaizkie jakinaraziko gainerakoei, lehenbizikoen baimenik gabe.

7. Kontratazio organoak aurkeztutako proposamenak negoziatuko ditu ikerketa eta garapen prozesuaren hurrengo faseetara igaroko diren enpresarekin edo enpresekin, haien edukia hobetzeko xedeaz, baina ez dira inolaz ere negoziazioaren gaia izanen pleguetan eskatutako gutxieneko baldintzak ezta adjudikazio irizpideak ere.

8. Pleguetan ezarri bezala fase bakoitzean ezarritako helburuak lortzen ez badira, kontratazio organoak enpresarekin edo profesionalarekin itundutako lankidetza-hitzarmena suntsiarazten ahalko du, edo, elkartzea enpresa edo profesional batzuekin egin bada, horien kopurua murrizten, pleguan ahalmen hori beretzat gorde baldin badu.

9. Aurreko apartatuan aipatutako kasuek, berrikuntzarako elkartzearen amaierari edo parte hartzen duten enpresaburuen kopurua gutxitzeari dagokionez, ez dute kalte-ordainetarako eskubidea sortuko, baina horrek ez ditu ukatuko egindako lanengatik zilegi izan daitezkeen konpentsazioak, kasuko pleguan aurreikusitakoak.

10. Ikerketa eta garapen faseak amaituta, kontratazio organoak aztertuko du emaitzak betetzen ote dituen hitzartutako etekinak eta kostuak, eta ondoriozko obrak, zerbitzuak edo hornidurak eskuratzeari dagokion bidezko erabakia hartuko du.

11. Enpresa edo profesional bakar batekin egindako berrikuntzarako elkartzeetatik sortutako kontratuak pleguan ezarritako moduan adjudikatuko zaizkio. Enpresa edo profesional batzuekin egindako berrikuntzarako elkartzeetatik sortutako kontratuak adjudikatuko dira kontratazio organoak ikerketa eta garapen faseetako azkenera iritsitakoekin negoziatu ondoren, kasuan kasuko pleguan aurreikusitako kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik onenaren irizpideari jarraikiz.

12. Obrak, zerbitzuak edo hornidurak eskuratzeak berarekin dakarrenean ondoz ondoko prestazioak egitea, eskuratzea lau urteko gehieneko epean egiten ahalko da soilik, obrak, zerbitzuak edo hornidurak eskuratzen direnetik hasita, non ez den epe luzeagoa behar salbuespeneko inguruabarrengatik.

78. artikulua. Prozedura murriztuetan, negoziatuetan, lehiaelkarrizketetan eta berrikuntzarako elkartzeetan aukeratutako hautagaientzako gonbidapenaren edukia.

1. Eskaintzak aurkezteko aukeratutako hautagaientzako gonbidapena idatziz eginen da, denentzat aldi berean eta, gutxienez ere honakoak adieraziko ditu:

a) Plegu arauemaileak eskuratzeko modua, edo eskatzeko helbidea.

b) Dokumentazio gehigarria eskatzeko mugaeguna.

c) Eskaintzak aurkezteko azken eguna, zein helbidetara igorri behar diren eta zein hizkuntzatan idatzi behar diren.

d) Argitaratutako lizitazio iragarkien erreferentzia.

e) Eskaintza aurkeztean erantsi beharreko dokumentazioa, halakorik egin behar bada.

f) Adjudikazio edo negoziazio irizpideak kontratuaren xedearekin lotutakoak.

g) Kontratua adjudikatzeko irizpideen haztapen erlatiboa, informazio hori lizitazio iragarkian agertu ezean.

79. artikulua. Proiektuen lehiaketa.

1. Plan edo proiektu bereziak egiteko, nagusiki lurralde antolamenduaren, hirigintzaren, arkitekturaren, ingeniaritzaren eta datu-prozesatzearen arloetan, kontratazio organoak proiektuen lehiaketa erabiliko du; horren ezaugarri nagusia da proiektuen lehiaketako parte-hartzaileekin loturarik ez duten pertsona fisikoek bakarrik osatutako epaimahai batek esku hartzen duela.

2. Kontratazio organoak aurretiaz onetsiko ditu lehiaketa eraentzeko arauak, eta deialdiaren iragarki bat argitaratuko du, non adieraziko baitu, kasua bada, zer kopuru finko pagatuko den parte-hartzaileentzako sari eta ordainketa gisa. Iragarkia zer agerkaritan argitaratu behar den zehazteko, parte-hartzaileentzat ezarri ahal diren sari edo ordainketei kalkulatzen zaien balioari erreparatuko zaio. Lehiaketaren ondoriozko kontratuen zenbatekoa konputatuko da, halakorik bada.

Prozedura murriztuaren bitartez aurrera eramaten diren proiektu-lehiaketetan proposamena aurkezteko hautatuak diren parte-hartzaileek eskubidea izanen dute arau eraentzaileek ezartzen duten diru-ordaina jasotzeko, zeina kalkulatuko baita haien proposamena aurkezteko beharrezkoak diren gastuen proportzioan.

Lehiaketari kalkulatzen zaion balioa 214.000 euros eurokoa edo gehiagokoa denean, iragarkia argitaratuko da Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, ezarritako eredu ofizialei jarraituz Nota de Vigencia.

3. Lehiaketak irekiak edo murriztuak izan daitezke. Proposamenen balioespena haien kalitateari eta haien balio tekniko, funtzional, arkitektoniko, kultural eta/edo ingurumenekoei buruzkoa izanen da. Lehiaketa murriztua egitea erabakiz gero, aukeratzeko irizpideek argiak, objektiboak eta bereizkeriarik gabekoak izan beharko dute. Lehiaketa egiteko arauetan ezarriko da zenbat hautagairi eginen zaien proiektua aurkezteko gonbidapena. Puntuaziorik onenak lortzen dituzten lehenbiziko 5 hautagaiak gonbidatu beharko dira, gutxienez ere.

4. Proiektuak izenik gabe aurkeztuko dira eta aurkezleen izenak ez dira jakinen harik eta epaimahaiak bere irizpena edo erabakia aditzera eman arte.

5. Epaimahaiak lokabetasun osoz emanen ditu bere erabaki edo irizpenak, eta lehiaketaren deialdiari buruzko iragarkian adierazitako irizpideak baizik ez du erabiliko. Hala ere, sektoreko araudiari jarraituz berariazko lanbide kualifikazioa eskatzen bada, epaimahaiko kideen gehiengoak, gutxienez, lanbide kualifikazio hori edo baliokidea eduki beharko du.

Epaimahaiko kideak administrazio prozedura arautzen duen legerian ezarritako abstentzio edo errefusatze arrazoien mende egonen dira.

6. Epaimahaiak lehiaketaren emaitzari buruzko txostena emanen du, kide guztiek sinatua. Bertan adieraziko da proiektu bakoitzak lehiaketako arauekin bat etorriz duen sailkapena, eta behar diren ohar eta gainerako argibideak erantsiko dira. Epaimahaiaren irizpena loteslea izanen da kontratazio-organoarentzat.

7. Kontratua proiektuen lehiaketa baten irabazleari adjudikatzeko, lehiaketaren jarraipena baldin badira eta baldintzetan aurreikusirik badago, lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatua erabiltzen ahalko da. Irabazle bat baino gehiago egonez gero, guztiei egin beharko zaie negoziazioan parte hartzeko gonbidapena.

80. artikulua. Prozedura erraztua.

1. Prozedura erraztuan, kontratazio organoak eskaintzak eskatzen dizkie gaikuntza duten zenbait enpresa edo profesionali, eta kontratua arrazoiturik adjudikatzen du. 60.000 euro baino gutxiagoko balio zenbatetsia duten zerbitzu eta hornidura kontratuetan eta 200.000 euro baino gutxiagoko balio zenbatetsia duten obra kontratuetan baizik ez da erabiltzen ahalko.

2. Kontratazio organoak, ahal dela, eskaintzak eskatuko dizkie gutxienez kontratua exekuta dezaketen 5 enpresa edo profesionali.

Posible ez balitz eskaera egitea 5 enpresa edo profesionali, arrazoiak justifikatuko dira eta gonbidatutako enpresak eta profesionalak aukeratzeko erabili den irizpidea adieraziko da.

3. Gonbidapenak idatziz bidali beharko dira, adjudikaziorako oinarri izanen diren irizpideak eta eskaintzak aurkezteko epea ezarriko dituen plegua erantsita. Lizitatzaileek eta/edo adjudikazio-hartzaileak ez dute kaudimena frogatu beharko, pleguetan berariaz eskakizun hori ezarri ezean.

4. Interesdun guztiek tratu bera jaso dezaten bermatuko da. Batez ere, ez da bereizkeriaz jokatuko informazioa ematean, batzuek beste batzuen aldean mesede egin diezaiekeen informaziorik izan ez dezaten.

5. Kontratazio organoak eskatutako eskaintzetatik bi gutxienez lortuko ez balitu, eskaintza gehigarri bat lortzen saiatu beharko da. Halakorik lortuko ez balu edo gonbidapen berri bat edo gehiago egitea ezinezkoa balitzaio, arrazoiak justifikatu beharko lituzke.

81. artikulua. Zenbateko txikiko kontratuen gaineko araubide berezia.

1. Zenbateko txikiko kontratuak dira balio zenbatetsia 15.000 euro baino gehiagokoa ez dutenak, hornidura edo zerbitzuen kasuan, edo 40.000 euro baino gehiagokoa ez dutenak, obra kontratuak direnean.

2. Kontratuaren tramitaziorako, aldez aurreko kreditu erreserba egitea besterik ez da eskatuko, hala egitea beharrezkoa izanez gero kontratazio organoa kide den adjudikazio botereari aplikatu beharreko aurrekontu- eta kontabilitate-araudiarekin bat. Kasuan kasuko faktura aurkeztea ere eskatuko da.

4. ATALA. Kontratazioaren kudeaketa hobetzeko sistemak

82. artikulua. Esparruakordioak.

1. Esparru-akordio bat negozio juridiko bat da, adjudikazio-botere bat edo batzuen eta enpresa edo profesional bat edo batzuen artean egina, eta xede du epe jakin batean zehar adjudikatuko diren zenbait obra-, hornidura- edo zerbitzu- kontratutan bete beharreko baldintzak ezartzea; bereziki, prezioei eta, kasua bada, aurreikusitako kopuruei buruzkoak.

Arau orokor gisa, esparru-akordioa hiru enpresa edo profesionalekin eginen da gutxienez, baldin eta eskaintza onargarrien kopurua edo aukeraketa irizpideak betetzen dituzten enpresa edo profesionalen kopurua nahikoa bada. Esparru-akordioa enpresa bakar batekin egiten ahalko da hala behar denean, kontratuaren xedea dela eta.

2. Esparru-akordioan parte hartuko duten enpresak edo profesionalak aukeratzeko, foru lege honetan ezarritako adjudikazio prozedurak bete beharko dira, eta bertan ezarritako adjudikazio irizpideak erabiliko dira aukeraketa egiteko.

3. Esparru-akordio baten zatiak ezin izanen dira aldatu haren indarraldian zehar.

83. artikulua. Esparruakordio batean oinarritutako kontratuen adjudikazioa.

1. Esparru-akordio batean oinarritutako kontratuek ezin izanen dute esparru-akordioaren edukian funtsezko aldaketarik egin.

2. Esparru-akordioa enpresa edo profesional bakarrarekin egiten denean, esparru-akordio horretan oinarritutako kontratuak bertan ezarritakoaren arabera adjudikatuko dira. Horrelako kontratuak adjudikatzeko, hala ere, enpresari edo profesionalari kontsulta egiten ahalko zaio idatziz, eta behar izanez gero bere eskaintza osatzeko eskatuko zaio.

3. Esparru-akordio bat zenbait enpresa edo profesionalekin egiten denean, bertan oinarritutako kontratuen adjudikazioa akordioan ezarritako edukia aplikatuz egiten ahalko da, aldeak lizitazio berri batera deitu gabe, eduki guztiak zehaztuta baldin badaude.

Kontratazio organoaren iritziz egokia denean, edo esparru-akordioan dena zehaztuta ez dagoenean, aldeei beste lizitazio baterako deia eginen zaie, esparru-akordioan bertan ezarritakoaren arabera, eta, behar izanez gero, haren edukia zehaztuko da. Lizitazioa prozedura honi jarraikiz gauzatuko da:

a) Adjudikatu beharreko kontratu bakoitzeko, kontsulta eginen zaie, idatziz, esparru-akordioan parte hartzen duten enpresa edo profesional guztiei.

b) Kontratu bakoitzari dagozkion eskaintzak aurkezteko behar adinako epea ezarriko da.

c) Eskaintzak idatziz aurkeztuko dira eta haien edukia isilpean gordeko da lizitazio epea amaitu arte.

d) Eskaintzarik onena aurkezten duen lizitatzaileari adjudikatuko zaio kontratua, esparru-akordioaren pleguan azaltzen diren adjudikazio irizpideen arabera.

4. Esparru-akordio baten babesean adjudikatutako kontratuen balio zenbatetsia 75.000 euro baino gutxiagokoa denean, izapide hauek bakarrik egin beharko dira: aurretiaz kreditua erreserbatzea, aplikatu beharreko aurrekontu-legediaren arabera beharrezkoa baldin bada hori, eta kasuko faktura aurkeztea, 3.000 euro baino gutxiagoko balio zenbatetsia duten kontratuetan izan ezik, faktura aurkeztea besterik ez baita exigituko haietan.

5. Esparru-akordio batean oinarritutako kontratuen iraupena haren indarraldia baino luzeagoa izan daiteke.

6. Adjudikazio botereak ez daude behartuta esparru akordio baten babeseko obrak, hornidurak edo zerbitzuak kontratatzera, esparru-akordio horretaz baliatuz.

84. artikulua. Erosketasistema dinamikoa.

Erosketa-sistema dinamikoa prozesu erabat elektronikoa da, iraupen mugatua duena. Prozesu osoan zehar edozein enpresak edo profesionalek parte hartzen ahal du, aukeraketa irizpideak betetzen baditu. Prozesu honen bidez erabilera arrunteko ondasun eta zerbitzuak kontratatzen dira, merkatuan eskuragarri daudenak, adjudikazio boterearen beharrak asetzeko.

Erosketa-sistema dinamikoaren ezarpenean prozedura murriztuari buruzko arauak beteko dira, hurrengo artikuluan aurreikusitako berezitasunekin.

85. artikulua. Erosketasistema dinamikoaren aplikazioa.

1. Erosketa-sistema dinamikoa aplikatzeko, jarduketa hauek eginen dira:

a) Lizitazio iragarki bat argitaratzea.

b) Pleguetan, besteak beste, ondokoak azalduko dira: sistemaren barrenean egin asmo diren erosketak, produktu, obra eta zerbitzuen kategoria banaketa, izaera, eta kopuru zenbatetsia, eta erosketa sistemari, erabilitako ekipo elektronikoari eta konexiorako modu eta zehaztapen teknikoei buruz behar diren informazio guztiak.

c) Nafarroako Kontratazioaren Atarian, iragarkia argitaratzen denetik sistema amaitu arte, eskura egonen dira pleguak, mugarik gabe, zuzenean eta osorik.

2. Erosketa-sistema dinamikoak dirauen bitartean, edozein enpresak edo profesionalek parte hartzeko eskaera aurkeztu ahal izanen du eta sisteman sartua izateko eskubidea izanen du.

Parte hartzeko eskaerak hamar eguneko epean aztertuko dira, eta lizitatzaileari jakinaraziko zaio erosketa-sistema dinamikoan onartzeko eskaera onartu zaion ala ez. Epe horretan erantzunik jaso ezean, eskaera baztertutzat joko da.

3. Banako erosketa bakoitzeko kontratu bat eginen da. Balio zenbatetsia Europar Batasuneko gutxienekoa baino gutxiagokoa duten kontratuak pleguan aurreikusitako irizpideak aplikatuz adjudikatuko dira.

4. Balio zenbatetsia Europar Batasuneko gutxienekoa adinakoa edo hori baino gehiagokoa duten kontratuak, erosketa-sistema dinamikoaren esparruan, prozedura honen bidez adjudikatuko dira:

a) Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean lizitazio iragarki erraztua argitaratuko da.

b) Kontratazio organoak eskaintza aurkezteko gonbidapena eginen die sisteman onartuta dauden enpresa guztiei, eta eskaintzak bidaltzeko behar adinako epea ezarriko du.

c) Eskaintzarik onena aurkezten duenari adjudikatuko zaio kontratua. Sistema dinamikoaren ezarpenerako argitaratutako lizitazio iragarkian azaltzen diren adjudikazio irizpideak erabiliko dira horretarako, gonbidapenean adierazitako zehaztasunak gehituta, behar izanez gero.

d) Erosketa-sistema dinamikoaren barrenean ezin izanen da lizitazio berri baterako deirik egin aurreko lizitazioa amaitu arte.

5. Kontratazio organoak ezin izanen die interesdunei edo onartutako lizitatzaileei ordainarazi erosketa-sistema dinamikoaren ezarpenaren eta exekuzioaren ondoriozko ezein gastu.

86. artikulua. Norgehiagoka elektronikoa.

1. Norgehiagoka elektronikoa prozesu errepikakorra da, dispositibo elektroniko batean oinarritua. Horren bidez, eskaintzen lehenbiziko ebaluazio osoa egin eta gero, prezio beheratuak edo eskaintza berriak aurkezten ahal dira eta ebaluaziorako metodo automatikoen bitartez sailkatzen ahal dira.

2. Kontratazio organoek norgehiagoka elektronikoa erabiltzen ahalko dute kontratuaren baldintzak zehatz-mehatz ezartzen ahal badira eta kontratua adjudikatzeko prozedura hauetako bat bada:

a) Prozedura irekia.

b) Prozedura murriztua.

c) Prozedura negoziatua.

d) Esparru-akordio bateko aldeak beste lizitazio batera deitzea.

e) Lizitazioak erosketa-sistema dinamiko baten esparruan.

f) Prozedura erraztua.

Zerbitzu edo obra kontratuak ezin izanen dira adjudikatu norgehiagoka elektronikoaren bidez baldin eta horien edukiak eginkizun intelektualak betetzea baldin badakar; adibidez, obra proiektuak egiteko kontratuak.

3. Norgehiagoka elektronikoaren gaiak izanen dira:

a) Prezioak, kontratua adjudikatzeko irizpide bakarra kostu txikiena denean.

b) Kuantifikagarriak eta zifratan edo portzentajetan adierazteko modukoak diren eskaintzako elementu objektiboen prezioak eta balio berriak, baldin eta kontratua adjudikatzen bada zenbait adjudikazio-irizpide kontuan hartuz.

4. Pleguetan, besteak beste, argibide hauek jasoko dira:

a) Norgehiagoka elektronikoan erabiliko diren balioak zein elementuri dagozkien, zenbagarriak eta zifra edo portzentaje bidez adierazteko modukoak badira.

b) Hala behar denean, aurkezten ahal diren balioen mugak, kontratuaren xedeari buruzko zehaztapenen araberakoak.

c) Prozeduran zehar lizitatzaileen eskura jarriko den informazioa, eta noiz eskuratzen ahal duten informazio hori.

d) Norgehiagoka elektronikoaren nondik norakoari buruz behar den informazioa.

e) Lizitatzaileak norgehiagokan aritzeko baldintzak eta, bereziki, eskaintza egiteko eskatuko diren gutxieneko aldeak, halakorik bada.

f) Erabili beharreko dispositibo elektronikoari eta konexio motei eta konexiorako zehaztapen teknikoei buruz behar den informazioa.

5. Ezin izanen da aldatu kontratuaren xedea, lizitazioaren iragarkian eta pleguetan definitutakoa.

87. artikulua. Norgehiagoka elektronikoaren aplikazioa.

1. Norgehiagoka hasi baino lehen, eskaintzen lehenbiziko ebaluazio osoa egin beharko da, kontratua adjudikatzeko irizpideei jarraituz.

2. Eskaintza berriak aurkezteko gonbidapena aldi berean eginen zaie onartutako lizitatzaile guztiei, bide elektronikoetatik. Erabili beharreko dispositibo elektronikoari banaka konektatzeko behar duten informazioa emanen zaie eta norgehiagoka elektronikoa zein egun eta ordutan hasiko den jakinaraziko. Gonbidapenak bidaltzen direnetik gutxienez bi egun baliodun iragan arte ezin izanen da norgehiagoka elektronikoa hasi.

3. Adjudikazioarako irizpide bat baino gehiago kontuan hartzen direnean, gonbidapenarekin batera, eskaintzari adjudikazio irizpideen arabera egin zaion ebaluazio osoaren emaitza ere bidaliko da.

4. Gonbidapenean adierazi beharko da zein formula matematiko erabiliko den norgehiagoka elektronikoan zehar sailkapen elektroniko berriak egiteko, eskaintzak aurkeztu ahala. Kalitatearen eta prezioaren arteko erlaziorik oneneko eskaintza aukeratzeko ezarritako irizpide guztien haztapena jasoko da formula horretan. Salbuespen gisa aldaerak onartzen badira, aldaera bakoitzerako formula desberdin bat eman beharko da.

5. Norgehiagoka elektronikoaren fase bakoitzean, dispositibo elektronikoak parte-hartzaile guztiei berehala eta etenik gabe eskainiko die beren sailkapena jakiteko behar duten informazioa, gutxienez, eta onartutako parte-hartzaileen kopurua adieraziko die.

Gainera, aurkeztutako beste prezio eta balio batzuei buruzko datuak ematen ahalko dira, eta unean uneko lizitazio fasean zenbat parte-hartzaile ari diren adierazten ahalko da, hori guztia kontratua arautzen duten pleguetan aurreikusita egonez gero.

Prozeduran zehar inola ere ezin izanen da parte-hartzaileen identitatea aditzera eman.

6. Prozedurari modalitate hauetako baten edo gehiagoren bidez emanen zaio amaiera:

a) Parte hartzeko gonbidapenean ezarri diren eguna eta ordua heltzen direnean.

b) Gutxieneko aldeei buruzko baldintzak betetzen dituen prezio edo balio gehiago jasotzen ez denean. Modalitate hau hautatuz gero, gonbidapenean zehaztu beharko da azken eskaintza jaso zenetik zenbat denbora iragan behar den norgehiagoka elektronikoa amaitutzat eman ahal izateko.

c) Norgehiagoka elektronikoaren prozeduran parte hartzeko gonbidapenean ezarritako fase guztiak amaitzen direnean.

Norgehiagoka elektronikoari amaiera emateko modalitatea c) letran azaldutakoa bada, edo b) eta c) letretako modalitateak batera hautatzen badira, parte hartzeko gonbidapenean prozeduraren fase bakoitzaren egutegia jarri beharko da.

7. Norgehiagoka elektronikoa amaitu ondoren, kontratua prozesuaren emaitzen arabera adjudikatuko da.

5. ATALA. Lizitazioen publizitatea

88. artikulua. Nafarroako Kontratazio Ataria.

1. Nafarroako Kontratazioaren Ataria, Kontratazio Publikorako Batzordearen mende dagoen Interneteko ataria, foru lege honen mendeko entitateen lizitazioen publizitaterako bitarteko ofiziala izanen da.

2. Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez antolatuko da gardentasuna kontratazio publikoan. Atari hori informazioa emateko funtsezko tresna bat izanen da, eta, informazio horretan, honako hauek adierazi beharko dira:

a) Entitate eta kontratazio organoei buruzko informazio orokorra; esate baterako, harremanetarako helbidea, telefono zenbakiak, posta helbidea eta posta elektronikoaren kontua.

b) Aurreikusitako lizitazioei buruzko informazioa. Aldez aurreko informaziorako iragarkiek honako informazio hau jasoko dute, gutxienez ere:

1. Zer entitatek egiten duen deialdia.

2. Kontratazio-modalitatea.

3. Kontratu-mota.

4. Kontratazio-prozedura.

5. Xedearen deskribapena.

6. Balio zenbatetsia.

7. Aurreikusitako lizitazio-data.

8. CPV kodea.

9. Kasua bada, Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala.

c) Abian dauden lizitazioei buruzko informazioa, aldez aurreko informaziorako iragarkirako sarbidearekin eta, gainera, honako informazio hau:

1. Artikulu honen 2. apartatuko b) letran aipaturiko informazio guztia.

2. Kontratazio organoa.

3. Adjudikazio irizpideak -batez ere, prezioa-, eta gizarte, ingurumen, genero eta berrikuntzaren arloetako irizpideak.

4. Lizitazio prezioa.

5. Eskaintzak edo eskaerak aurkezteko epea.

6. Eskaintzak aurkezteko tokia.

7. Kontratazio Atarian zer datatan argitaratu den.

8. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean zer datatan argitaratu den.

9. Kontratuaren exekuzio-epea edo iraupena.

10. Epe-luzapenetarako aukerak.

11. Kontratuaren pleguen eta, egonez gero, gainerako dokumentazio osagarriaren eskuragarritasun erabatekoa.

12. Kontratazio mahaien osaera.

d) Adjudikatu gabe utzitako kontratuak eta deuseztaturiko lizitazioak, horietarako arrazoiak adierazita.

e) Adjudikatutako kontratuak, lizitazioari dagokion informazioa eskuragarri jarririk, bai eta:

Lehena.–Lizitatzaile-kopurua.

Bigarrena.–Parte-hartzaile diren enpresa txiki eta ertainen kopurua.

Hirugarrena.–Lizitatzaileen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Laugarrena.–Adjudikazio-hartzailearen izena eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

Bosgarrena.–Adjudikazioaren zenbatekoa.

Seigarrena.–Adjudikazio-data.

Zazpigarrena.–Adjudikazioaren argitaratze-eguna eta kontratazio-mahaien aktak, zeinetan nahitaez jasota ageri beharko baita eskaintza ekonomikoen eta proposamen teknikoen konparazio-koadroa, haietako bakoitzak irizpide bakoitzagatik lorturiko puntuazioarekin, bai eta arrazoiketaren laburpen bat ere.

Zortzigarrena.–Kontratu-formalizazioaren data.

f) Epe-luzapena izan duten kontratuak, aurreko apartatuetako informazioa eskuragarri jarririk eta, bereziki, epe-luzapenaren iraupena.

g) Aldatutako kontratuak, adjudikazioari dagokion informazioa eskuragarri jarririk, bai eta:

Lehena.–Aldaketa-mota.

Bigarrena.–Aldaketaren zenbatekoa.

Hirugarrena.–Aldaketak egiten duen portzentajea, adjudikazioaren zenbatekoarekiko.

Laugarrena.–Aldaketa egin deneko data.

Bosgarrena.–Aldaketaren arrazoia eta justifikazioa.

h) Suntsiarazitako kontratuak, aurreko apartatuetako informazio guztia eskuragarri jarririk eta, horrez gain, suntsiarazpenen arrazoiak eta ondorioak.

i) Bukaturiko kontratuak, aurreko apartatuetako informazioa eskuragarri jarririk eta, horrez gain, honakoa:

Lehena.–Kontratuaren amaieran egindako likidazioaren zenbatekoa.

Bigarrena.–Kokntrataturiko prestazioaren amaierako kostuak zenbateko adjudikatuaren aldean izandako desbiderapena.

Hirugarrena.–Kontratu-lagapenari eta azpikontratazioari buruzko informazioa, lagapen-hartzaileen edo azpikontratisten nortasuna zehaztuta, bai eta azpikontrataturiko kontratu bakoitzaren zenbatekoa eta adjudikazio-prezioaren gainean egiten duen portzentajea ere.

Laugarrena.–Prezio-berrikuspenari buruzko informazioa eta kontratisten ez-betetzeagatik ezarritako zigorrei buruzkoa.

j) Entitate bakoitzak adjudikaturiko zenbateko txikiko kontratuei buruzko informazioa, hiru hilabetean behin eguneratua, adjudikazio-hartzailea nor den eta zenbatekoa zein izan den zehaztuta.

k) Datu estatistikoak, kontratazio organoen arabera, urtealdika zehazten dutenak foru lege honetan aurreikusitako prozedura eta moduen bitartez adjudikatutako kontratuek aurrekontu-bolumenaren ikuspegitik egiten duten portzentajea.

l) Maiz egiten diren galderei buruzko informazioa eta kontratuen edukia argitzeko azalpenak.

3. Artikulu honetako 2. apartatuan aipatzen den informazioa ez da argitara emanen, espedientean justifikatu ondoren, isilpeko edo erreserbatuaren deklarazioa duten kontratuen kasuan, eta kontratu horiek segurtasun neurri bereziak hartuta beteko dira indarreko legeriarekin bat.

89. artikulua. Balio zenbatetsia Europako gutxienekoaren bera edo handiagoa duten kontratuen publizitatea.

1. Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu beharko da, Europar Batasunak ezarritako prozedura eta eredu ofizialei jarraituz, kontratu bat, esparru-akordio bat edo erosketa-sistema dinamiko bat egiteko, baldin eta haren balio zenbatetsiak ondoko gutxienekoak adinakoak edo horiek baino gehiagokoak badira:

a) 214.000 euros euro, hornidura eta zerbitzu kontratuetan eta zerbitzuak emateko kontratuetan, salbu eta apartatu honen c) letran jasotakoak Nota de Vigencia.

b) 5.350.000 euro, obra kontratuetarako eta herri-lanen emakidarako kontratuetarako Nota de Vigencia.

c) 750.000 euro, foru lege honetako 37. artikuluan aipatzen diren gizarte zerbitzuen kontratuetarako.

2. Kontratazio organoek frogatu egin beharko dute iragarkiak noiz bidali diren.

3. Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera igorri beharko da beste edozein publizitate egin baino lehen. Iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian ere emanen da argitara, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu izanaren berrespena jaso ondoren, edo bidalketa jaso izanaren berrespenetik 48 ordura. Betiere, beste publizitate horretan adierazi beharko da igorpen haren data, eta ezin izanen da Europar Batasuneko iragarkian ezarritakoaz bestelako zehaztapenik egin.

4. Iragarkietan kontratuaren xede diren prestazio eta produktu multzoak zehaztuko dira, Kontratuetarako Hiztegi Batuan (CPV edo Common Procurement Vocabulary) ageri diren partiden aipamena eginez.

5. Iragarkian dagoen informazioa eskaintza publikotzat joko da eta adjudikazio boterearentzat loteslea izanen da eskaintzak aurkezteko epea amaitu arte, kontratua eten edo hartan atzera egiten den kasuetan izan ezik.

90. artikulua. Aldez aurreko informaziorako iragarkiak.

1. Kontratazio organoek aldez aurreko informaziorako iragarki bat argitaratuko dute, lizitatzeko asmoa duten obra-, hornidura-, zerbitzu-, herri-lanen emakidarako edo zerbitzu-emakidarako kontratuak ezagutzera ematearren. Argitalpen horri esker proposamenak aurkezteko epeak laburtzen ahalko dira, iragarkia kontratuaren lizitazioari buruzko iragarkia argitaratu aurretik igorri baldin bada (12 hilabetetik 35 egunera bitarte).

2. Iragarki horiek Nafarroako Kontratazio Atarian eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, kontratuen balio zenbatetsia Europako gutxienekoa adinakoa edo hori baino gehiagokoa baldin bada.

91. artikulua. Gutxieneko lizitazio epeak, balio zenbatetsia Europako gutxienekoaren bera edo handiagoa duten kontratuetan.

1. Europako gutxieneko balio zenbatetsia edo handiagoa duten kontratuetan gutxieneko epe hauek errespetatu beharko dira:

a) Prozedura irekietan, eskaintzak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarkia igortzen den egunetik hasita.

b) Prozedura murriztuetan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarkia igortzen den egunetik hasita, eta eskaintzak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, gonbidapena igortzen den egunetik hasita. c) Behar bezala justifikatutako presako kasuetan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea laburtzen ahalko da eta hamabost egunekoa izan iragarkia igortzen den egunetik hasita, eta eskaintzak aurkezteko epea hamar egunekoa, gonbidapena igortzen den egunetik hasita.

c) Prozedura negoziatuetan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, iragarkia igortzen den egunetik hasita, eta eskaintzak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, gonbidapena igortzen den egunetik hasita.

d) Lehia-elkarrizketetan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, lizitazio iragarkia igortzen den egunetik hasita.

e) Berrikuntzarako elkartzeetan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egunekoa izanen da, lizitazio iragarkia igortzen den egunetik hasita.

2. Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak baliabide elektronikoak erabiliz aurkezterik ez dagoenean, prozedura irekietan, murriztuetan eta negoziatuetan aurkezteko gutxieneko epea bost egun luzatuko da.

3. Aldez aurreko informaziorako iragarki bat argitaratu baldin bada, eskaintzak aurkezteko gutxieneko epea, prozedura irekietan, murriztuetan eta negoziatuetan, hamabost egunekoa izatera laburtu ahalko da.

92. artikulua. Aukerako publizitatea Europar Batasunean.

Europar Batasunean derrigorrezko publizitaterik behar ez duten kontratuak Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean iragartzen ahalko dira, Europar Batasuneko publizitaterako ezarritako modalitate eta epeetan.

93. artikulua. Balio zenbatetsia Europako gutxienekoarena baino txikiagoa duten kontratuen publizitatea.

1. Balio zenbatetsia Europako gutxienekoarena baino txikiagoa duten lizitazioak Nafarroako Kontratazio Atarian iragarriko dira, salbu eta lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuak, prozedura erraztuak eta zenbateko txikiko kontratuetarako araubide bereziko prozedurak.

2. Lizitazio deialdia beste bitarteko batzuetan ere iragartzen ahalko da, informazioa emateko bakarrik, eta iragarkiak ez du eragin juridikorik izanen epeak ezartzeko eta eskaintza edo eskabideak aurkezteko.

94. artikulua. Gutxieneko lizitazio epeak, balio zenbatetsia Europako gutxienekoarena baino txikiagoa duten kontratuetan.

1. Balio zenbatesia Europako gutxienekoarena baino txikiagoa duten kontratuetan gutxieneko epe hauek errespetatu beharko dira:

a) Prozedura irekietan eskaintzak aurkezteko epea gutxienez hamabost egunekoa izanen da, lizitazio iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.

b) Prozedura murriztuetan eta negoziatuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egunekoa izanen da, iragarkia argitaratzen den egunetik hasita, eta eskaintzak aurkezteko epea hamar egunekoa izanen da, gonbidapena igortzen den egunetik hasita.

c) Lehia-elkarrizketetan eskaerak aurkezteko epea gutxienez hamar egunekoa izanen da, lizitazio iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.

d) Berrikuntzarako elkartzeen prozeduretan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea gutxienez hamar egunekoa izanen da, lizitazio iragarkia argitaratzen den egunetik hasita.

e) Prozedura erraztuan eskaintzak aurkezteko gutxieneko epea bost egunekoa izanen da.

2. Aldez aurreko informaziorako iragarki bat argitaratu baldin bada Kontratazio Atarian, eskaintzak aurkezteko gutxieneko epea, prozedura irekietan, murriztuetan eta negoziatuetan, bost egunez laburtu ahalko da.

6. ATALA. Lizitazio elektronikoa

95. artikulua. Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataforma Nota de Vigencia.

1. Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataforma, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordearen mende dagoen web tresna bat da, foru lege honen mendeko entitateen lizitazioetan eskaintza eta parte hartzeko eskaerak aurkezteko bitarteko ofiziala. Hura erabiltzea nahitaezkoa izanen da lizitatzailearentzat, berdin delarik zein den lizitatzailearen nortasun fisiko edo juridikoa.

2. Kontratu publikoak zenbateko txikiko kontratuen araubide berezia eta foru lege honen 75.1.c) artikuluko kasuetako bat ez den beste prozedura batez adjudikatu behar direnean, horien lizitazioa Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataformaren bidez eginen da.

3. Nafarroako lizitazio elektronikoaren plataforman aurkeztuko da abian diren lizitazioei dagokien dokumentazio guztia, dokumentazioa ireki arteko konfidentzialtasun-bermearekin; horrez gain, kontratazio organoarekin harremanetan jartzeko modua egonen da, hark eskaintzari buruz eskatutako zuzenketak edo argibideak egite aldera, eta eskaintzak irekiko dira, prozedurak horretara behartzen duenean. Kontratazio publikoko ondorio guztietarako, tankeratuko da foru lege honen aplikaziopean dauden entitate guztien egoitza elektroniko bezala eta erregistro laguntzaile bezala.

7. ATALA. Adjudikazioa

96. artikulua. Partehartzaileen onarpena.

Eskaintzak aurkezteko epea amaituta, prozeduran lizitatu dutenek parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten aztertuko da, pleguan ezarritakoari jarraikiz.

Nortasuna, gaitasuna, kaudimen ekonomiko eta finantzario eta tekniko edo profesionala frogatzeko dokumentazioan zerbait falta bada edo zalantzarik sortzen badu, ukitutako pertsonari eskatuko zaio aurkeztu dituen ziurtagiri eta agiriak zuzendu edo osatzeko. Horretarako bost eguneko epea emanen zaio gutxienez.

Zuzentzeko epea iraganik, eskatutako informazioa osatu ez bada, lizitatzailea prozeduratik kanpo utziko da, eta agiri bidez jasoko da horren berri.

97. artikulua. Eskaintzak irekitzea eta baloratzea Nota de Vigencia.

Eskaintzan irizpide kualitatiboak daudenean, irizpide horiei buruzko dokumentazioa eta formula bidez zenbatetsi daitezkeen irizpideei buruzkoa bereizirik aurkeztuko dira.

Formulak aplikatuz zenbagarriak ez diren irizpideen ebaluazioa barne ekitaldi batean eginen da; bertan, teknikoki desegokiak diren eskaintzak edo kontratuaren behar bezalako exekuzioa modu egokian bermatzen ez dutenak bazter uzten ahalko dira. Guztiaren berri agiri bidez jaso beharko da.

Kontratazio organoaren iritziz, aurkeztutako eskaintzaren bat iluna edo zehaztugabea iruditzen bazaio, argibide osagarriak eskatu ahal izanen ditu, betiere lizitatzaileen arteko tratu berdintasunaren printzipioa errespetatuz, lizitatzaileek ezin izanen baitute aldatu aurkeztutako eskaintza. Erantzuteko epea gutxienez bost egunekoa eta gehienez hamar egunekoa izanen da.

Balorazio hori egin eta gero, edo onartutako eskaintzak aztertuta, Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko dira, gutxienez hiru egun lehenago, formula bidez zenbatesten ahal diren irizpideei buruzko dokumentazioa jendaurrean irekitzeko tokia, eguna eta ordua. Eskaintzaren zati hori isilpean gorde behar da Kontratazio Atarian adierazitako unea arte. Behin dokumentazioa irekita, jendaurrean jarriko da pertsona lizitatzaile bakoitzak formula bidez zenbatetsi ezin diren irizpideen balorazioan lortutako puntuazioa, bai eta aurkeztutako eskaintzak formula bidez zenbatesten ahal diren irizpideetan lortutakoa ere.

98. artikulua. Eskaintza baxuegiak.

1. Pleguan ezarriko dira eskaintza bat, lizitazio prezioaren edo aurkeztutako gainerako eskaintzen erreferentzia hartuta, baxuegitzat hartzeko baldintzak, prestazioaren xedea eta merkatuko baldintzak kontuan hartuta.

Aurkezturiko eskaintza baxuegi batek kontratazio-organoari pentsarazten dionean ez dela erregularki beteko, eskaintza errefusatu baino lehen horren berri emanen zaio kasuko pertsonari, egoki deritzon justifikazioa aurkez dezan bost eguneko epean.

Lizitatzaileari zuzendutako informazio-eskaera argiro adierazi beharko da, halako moduan non eskaintzaren bideragarritasuna guztiz eta behar bezala justifikatzeko modua izanen duten, eskaintzaren baxuegitasuna zein parametrotan oinarriturik definitu den zehazturik.

2. Eskaintzaren justifikazioa alderdi hauei buruzkoa izan daiteke, besteak beste:

a) Produktuak fabrikatzeko prozedurak, zerbitzuak emateak edo eraikitzeko metodoak ahalbidetzen duen aurrezkia.

b) Lizitatzaileak soluzio tekniko eta baldintza guztiz lagungarriak izatea produktuak eta zerbitzuak emateko edo obrak exekutatzeko.

c) Lizitatzaileak proposaturiko hornidura, zerbitzu edo obren originaltasuna.

d) Europar Batasuneko zuzenbidean, zuzenbide nazionalean, lan hitzarmenetan edo ingurumen, gizarte eta lan arloko nazioarteko zuzenbideko xedapenetan, 24/2014 Zuzentarauaren XIV. eranskinean jasotakoetan, ezarrita dauden betebeharrak, ingurumen, gizarte edo lan arloan aplikatzekoak direnak, betetzea.

e) Aurreko letran jasotako betebeharrak azpikontratistek betetzea.

f) Lizitatzaileak Estatuaren laguntza jasotzeko aukera izatea. Kontratazio organoak erabakitzen badu eskaintza atzera botatzea estatuko laguntza legez kanpokoa delakoan, Europar Batasuneko Batzordeari jakinarazi beharko dio.

3. Kontratazio organoak lizitatzaileak emandako informazioa ebaluatuko du, eta eskaintza atzera botatzen ahalko du soilik aurkeztutako agiriek ez badute modu egokian justifikatzen proposatutako prezioa edo kostuak.

Prozeduran, kasuko zerbitzuaren aholkularitza teknikoa eskatu beharko da.

4. Edonola ere, kontratazio organoek eskaintzak baztertuko dituzte egiaztatzen badute baxuegiak direla azpikontratazioari buruzko araudia urratzen dutelako edota ez dituztelako betetzen ingurumen, gizarte edo lan arloetan aplikatzekoak diren betebeharrak, nazionalak edo nazioartekoak, indarrean dagoen hitzarmen kolektibo sektorialak ez betetzea barne, foru lege honetan ezarritakoari jarraikiz.

99. artikulua. Eskaintzen balorazioan gertatzen diren berdinketak ebazteko irizpideak.

1. Bi eskaintzaren edo gehiagoren artean berdinketa gertatzen bada, berdinketa ebazteko irizpide hauetako bat aplikatuko da (irizpideak pleguetan jaso beharko dira):

a) Genero berdintasunaren arloan jardunbide onak egin izana frogatzea.

b) %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten langile finkoen ehuneko handiena, betiere enpresa edo profesionalak bere plantillan langileen ehuneko 2 baino gehiagoko portzentajea badu desgaitasun batekin, kaudimena frogatzeko unean.

c) Laneratze enpresaren izaera izatea, Laneratze enpresen araubidea arautzen duen abenduaren 13ko 44/2007 Legearekin edo une horretan indarra duen araudiarekin bat.

d) Behin-behineko langileen portzentaje txikiena izatea, betiere %10 baino gehiagokoa ez bada.

e) Irabazi-asmorik gabeko erakundea izatea, nortasun juridikoa duena, izaera soziala edo asistentziala duten prestazioei dagozkien kontratuetan.

f) Bidezko merkataritzako erakundea dela aitortua izatea, kontratuaren xedea bidezko merkataritzaren alternatiba duten produktuak direnean.

2. Pleguan ezarritako aurreko irizpide horiek aplikatu ondoren berdinketak irauten badu, zozketaren bidez hautsiko da.

3. Berdinketak ebazteko irizpideak aplikatzeko beharrezkoa balitz, behar diren agiriak eskatuko zaizkie enpresa ukituei, eta gutxienez bost eguneko epea emanen die agiriok aurkezteko.

4. Pleguan bestelakorik aurreikusi ez bada, berdinketak hausteko irizpideak artikulu honen 1. apartatuan aipatzen diren ordenan aztertuko dira.

100. artikulua. Kontratuen adjudikazioa Nota de Vigencia.

1. Kontratazio organoak hilabeteko gehieneko epean adjudikatuko du kontratua eskaintza ekonomikoa irekitzeko ekitalditik hasita, non ez den beste epe bat ezarri agirietan.

Epe horietan adjudikazioa ematen ez bada, lizitazioan parte hartzeko onartutako enpresek beren proposamenak bertan behera uzten ahalko dituzte inolako zigorrik jaso gabe.

2. Kontratazio organoaren adjudikazioa bat etorriko da kudeaketa unitateak edo Kontratazio Mahaiak egindako proposamenarekin, proposamen horrek ordenamendu juridikoa urratzen duen kasuetan izan ezik; hala denean, Nafarroako Kontratazio Publikorako Batzordeak horri buruzko txosten loteslea eman ondoren, lizitazioa baliogabetu eginen da, salbu eta arau-hausteak adjudikaziorako proposatu den lizitatzailea baino ukitzen ez badu; kasu horretan, adjudikazioa emanen zaio eskaintzen balorazioaren araberako zerrendako hurrengo lizitatzaileari, arau-hausteak eragiten ez badio, betiere.

3. Adjudikazioa arrazoitua izanen da, eta, gutxienez, honakoak jasoko ditu: hautagai bat edo eskaintza bat atzera botatzeko arrazoiak, hautatutako eskaintzaren ezaugarriak eta onurak, eta adieraziko du, halaber, adjudikazioaren eraginkortasuna eteteko epea eta bidezkoak diren inpugnazio bideak; lizitazioan interesa duten guztiei jakinaraziko zaie.

101. artikulua. Kontratuak burutzea Nota de Vigencia.

1. Kontratu publikoak burutzen dira eskumena duen kontratazio-organoak egindako adjudikazioaren bidez, edozein izanik ere erabilitako adjudikazio-prozedura.

2. Adjudikazioaren eraginkortasuna arau hauei jarraikiz geldituko da etenda:

a) Obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetan, haien balio zenbatetsia Europar Batasuneko gutxienekoa baino txikiagoa bada, hamar egun naturaleko epean zehar, adjudikazioaren jakinarazpena igortzen den egunetik hasita.

b) Obra, hornidura eta zerbitzu kontratuetan, haien balio zenbatetsia Europar Batasuneko gutxienekoa adinakoa edo hori baino gehiagokoa delarik, bai eta obra- eta zerbitzu-emakidetan ere, hamabost egun naturaleko epean zehar, adjudikazioaren jakinarazpena igortzen den egunetik hasita.

Horretarako, adjudikazioaren jakinarazpena igorri zen egunaren berri ematen duen ziurtapen bat egon beharko da.

3. Adjudikazio egintza eten eginen da kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bat aurkezte hutsagatik, harik eta erreklamazio hori ebatzi arte.

4. Esparru-akordioetatik eta erosketa-sistema dinamikoetatik sortutako kontratuek adjudikazioa jakinarazten den egunetik aurrera izanen dute eraginkortasuna.

5. Nolanahi ere, kontratazio organoak eskubidea izanen du adjudikazio prozedura huts deklaratzeko, arrazoiak emanez, eta baldin eta jasotako eskaintzak bat ez badatoz ezarritako irizpideekin.

6. Kontratuak agiri administratiboan formalizatuko dira 15 egun naturaleko epean, esleipenaren etenaldia amaitzen denetik aurrera. Administrazio agirian formalizatutako kontratuak edozein erregistro publikotan sarrera izateko aski titulu izanen dira.

7. Kontratistari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik kontratua behar den epean formalizatzen ez bada, kontratazio organoak bi aukera izanen ditu: kontratua suntsiaraztea, interesdunari entzun ondoren, eta lizitaziorako jarritako bermeak atxikitzea edo interesdunari penalizazioa ezartzea, kontratuaren balio zenbatetsiaren ehuneko 5ekoa hain zuzen, eta kalte-ordain osagarria eskatzea portzentaje horren gainetik eragindako kalte eta galerengatik; edo beste epe bat ematea, luzaezina, kontratuaren exekuzioa atzeratzen den kasuetarako kontratazioa arautzeko agirietan aurreikusten den penalizazio araubidea aplikatuta.

8. Kontratua behar zen epean formalizatu ez izanaren arrazoiak Administrazioari egozten ahal bazaizkio, kontratistak kontratua suntsiarazteko eta dagokion kalte-ordaina emateko eskatu ahalko du.

9. Kontratua formalizatu arte ezin izanen da kontratuaren gauzatzea hasi, ezertan ukatu gabe larrialdiko kontrataziorako, presaz izapidetzen diren kontratuetarako eta faktura izan ezik beste agiririk eskatzen ez den prozeduretarako aurreikusitakoa.

102. artikulua. Adjudikazioen publizitatea.

1. Kontratuen adjudikazioak, zenbateko txikiko kontratuak adjudikatzeko araubide bereziaren bidez egiten direnak salbu, Nafarroako Kontratazio Atarian argitaratuko dira, kontratua adjudikatzen denetik hasita hogeita hamar eguneko epean. Lizitazio iragarkirik argitaratu ez denean, kontratuen adjudikazioaren iragarkietan hori arrazoitzeko egitatezko inguruabarren eta zuzenbideko oinarrien azalpen laburra ere jasoko da.

Europar Batasuneko gutxieneko balio zenbatetsia edo hori baino gehiagokoa duten kontratuen adjudikazioak Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, kontratua adjudikatzen denetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

2. Esparru-akordio batean edo erosketa-sistema dinamiko batean oinarritutako kontratuak multzoka bidaliko dira argitaratzeko Kontratazio Atarian eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, hala dagokionean, hiruhilekoa amaitu eta ondoko hogeita hamar egunetan.

3. Kontratazio organo bakoitzak argitaratuko ditu Nafarroako Kontratazioaren Atarian, hiru hilabetean behin eta enpresa edo profesional bakoitzari dagozkionak bilduta, ekitaldi horretan zenbateko txikiko kontratuak adjudikatzeko araubide bereziaren bidez egindako adjudikazioak.

4. Kontratazio-organoek idatzizko txosten bat prestatuko dute obra-, hornidura- edo zerbitzu- kontratu edo esparru-akordio bakoitzari buruz, bai eta erosketa-sistema dinamiko bat ezartzen duten bakoitzean ere, eta hartan honako hauek jasoko dira, gutxienez ere:

a) Adjudikazio-boterearen izena eta helbidea, eta kontratuaren, esparru-akordioaren edo erosketa-sistema dinamikoaren xedea eta prezioa.

b) Kasua bada, hautaketa kualitatiboaren edo eskaintzen eta soluzioen kopuruaren murriztapenaren emaitzak, foru lege honek prozedura murrizturako, negoziaziodun lizitazioarenerako, lehia-elkarrizketarenerako eta berrikuntzarako elkartzearenerako ezartzen duenari jarraikiz. Zehazki:

1) Hautaturiko hautagaien edo lizitatzaileen izenak eta haien hautaketa justifikatzen duten arrazoiak.

2) Bazter utzitako hautagaien edo lizitatzaileen izenak eta haien bazterketa justifikatzen duten arrazoiak.

c) Baxuegitzat jotako eskaintzak baztertu izanaren arrazoiak.

d) Adjudikazioi-hartzailearen izena eta haren eskaintza onartu izanaren arrazoiak; bai eta, ezaguna baldin bada, adjudikazio-hartzaileak hirugarrenekin azpikontratatzeko asmoa duen kontratu-partea edo esparru-akordioaren partea; eta, baldin badaude eta une horretan ezagunak baldin badira, kontratista nagusiaren azpikontratisten izenak.

e) Negoziaziodun-lizitazioko prozeduretarako eta lehia-elkarrizketako prozeduretarako, zer inguruabarrek justifikatzen duten prozedura horiek erabiltzea.

f) Aurretiazko argitarapenik gabeko prozedura negoziatuei dagokienez, zer inguruabarrek justifikatzen duten prozedura hori erabiltzea.

g) Kasua bada, adjudikazio-botereak zer arrazoirengatik erabaki duen kontratu edo esparru-akordio bat ez adjudikatzea edo egitea, edo uko egin dion erosketa-sistema dinamiko bat ezartzeari.

h) Kasua bada, zer arrazoirengatik erabili diren elektronikoez bestelako komunikabideak eskaintzen aurkezpen elektronikorako.

i) Kasua bada, detektaturiko interes-gatazkak eta horiei dagokienez harturiko neurriak.

j) Kasua bada, enpresek kontratuko dokumentuak prestatze aldera aurretiaz parte hartzean zer neurri hartu diren.

Kontratu-formalizazioaren iragarkian apartatu honetan eskatzen den informazioa biltzen denean, adjudikazio-botereek zilegi izanen dute iragarki horri erreferentzia egitea.

103. artikulua. Ente kontratatzaileak kontratuaren adjudikazioari uko egitea eta adjudikazio prozeduran atzera egitea.

1. Kontratuaren adjudikazioari uko egiten ahalko zaio behar bezala justifikatutako interes publikoko arrazoiengatik soilik. Kasu horretan, ez da haren xedearen lizitazio berririk sustatzen ahalko ukoa arrazoitzeko alegatutako arrazoiek beren horretan dirauten bitartean.

2. Prozedurari uko egiteko oinarria kontratua prestatzeko arauetan edo adjudikatzeko prozedura arautzen dutenetan arau-hauste bat egin izana izan beharko da, zuzentzeko modukoa ez dena, eta hala gertatzen dela justifikatu beharko da. Uko egiteak ez du galaraziko lizitazio prozedura berri bat berehalakoan hastea.

3. Kontratua egiteari edo prozedurari uko egitea kontratazio organoak baizik ez du erabakitzen ahal, adjudikazioa egin aurretik.

4. Kontratazio organoak uko egiten badio kontratu bat egiteari, horretarako kasuko deialdia egin ondoren, edo adjudikatzeko prozedurari ekitea erabakitzen badu, lizitatzaileei jakinaraziko die, eta erabaki horren berri Europako Batzordeari ere emanen dio kontratuaren iragarkia “Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean” argitaratu baldin bada.

VI. KAPITULUA. Kontratuak exekutatzea

1. ATALA. Exekuzio printzipioak

104. artikulua. Arriskua eta mentura.

Kontratu publikoak kontratistaren arrisku eta menturara exekutatuko dira, eta haiek exekutatzen ari den bitartean gerta daitezkeen galera, matxura edo kalteak kontratistaren kontura izanen dira, interesdunak horietarako asegurua egitea ukatu gabe.

105. artikulua. Zergen, lanaren, gizartearen, ingurumenaren babesaren, enpleguaren, lanbaldintzen eta generoberdintasunaren arloetako xedapenei dagozkien betebeharrak.

1. Kontratazio-neurriek egoki diren neurriak hartuko dituzte, xedatze aldera kontratuen exekuzioan kontratistek bete egiten dituztela ingurumenaren, gizartearen edo lanaren arloetan aplikatzekoak diren betebeharrak, ezarrita datozenak Europar Batasunaren zuzenbidean, zuzenbide nazionalean, hitzarmen kolektiboetan edo Estatuarentzat lotesleak diren ingurumen-, gizarte- eta lan-arloetako nazioarteko zuzenbideko xedapenetan; bereziki, foru lege honetan jasotakoetan.

2. Aurreko apartatuan adierazitakoa ezartzen da ezertan kaltetu gabe kontratazio-organoen boterea, egoki diren neurriak hartzekoa hautagaiek eta lizitatzaileek apartatu horretan jasotzen diren betebeharrak bete egiten dituztela lizitazio-prozeduran zehar egiaztatzeko.

3. Lehen apartatuan jasotako betebeharren urraketak eta, batez ere, soldaten ordainketan gertaturiko urraketa edo atzerapen errepikatuek edo soldata-baldintza baxuagoak aplikatzeak hitzarmen kolektiboetatik eratorriak direnak baino, astuna eta dolozkoa denean, erakarriko dute 146. artikuluak aipatzen dituen zigorrak ezartzea.

4. Kontratazio-organoak pleguan seinalatu ahalko du zer erakundetatik lor dezakeen lizitatzaile izanen denak informazio egokia honako arlo hauetako betebeharrei buruz: fiskalitatea, Gizarte Segurantza, ingurumenaren babesa, enpleguaren babesa, genero-berdintasuna, sexuagatiko jazarpena edo jazarpen sexuala, lan-baldintzak, laneko arriskuen prebentzioa eta lan-arloko gainerako xedapenak, desgaitasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratzea, desgaitasuna duten pertsonen kopuru edo portzentaje zehatz bat kontratatzea, eta, batez ere, kontratatu beharreko jarduera kokaturik dagoen sektorean esparrurik baxueneko azken hitzarmen sektorialak ezarritako baldintzak.

5. Lehen apartatuak aipatzen duen informazioa eskaintzen denean, kontratazio-organoak kontratu-adjudikazioko prozedura bateko lizitatzaileari edo hautagaiei eskatuko die adieraz dezatela beren eskaintzak prestatzean kontuan hartu dutela zer betebehar eratortzen diren hainbat arlotako indarreko xedapenetatik, nola baitira zerga-arloa, ingurumenaren babesa, enpleguaren babesa, genero-berdintasuna, lan-baldintzak, laneko arriskuen prebentzioa, desgaitasuna daukaten pertsonen gizarteratze eta laneratzea, desgaitasuna daukaten pertsonen kopuru edo portzentaje zehatz bat kontratatzeari dagokiona, eta ingurumenaren babesa.

6. Horrek ez du galaraziko 96. artikuluan xedatua aplikatzea, balio anormalak edo proportziorik gabeak jasotzen dituzten eskaintzen egiaztapenari buruzkoa.

106. artikulua. Gizarte, etika edo ingurumen arloko edo bestelako baldintza bereziak, kontratuexekuziokoak.

1. Kontratazio-organoek baldintza bereziak ezarriko dituzte kontratu-exekuzioari dagokionez, baldin eta ez badute loturarik kontratuaren xedearekin, ez badira zuzenki edo zeharka deskriminatzaileak, Europar Batasuneko zuzenbidearekin bateragarri badira eta hala lizitazio-ragarkian nola pleguetan adierazten badira.

Betiere nahitaezkoa izanen da kontratazioaren plegu arautzailean ezartzea hurrengo apartatuan zerrendatzen diren exekuzio-baldintza berezietako bat, gutxienez ere.

2. Exekuzio-baldintza horiek, bereziki, ekonomikoak, berrikutzari edo ingurumenari lotuak edo sozialak diren kontsiderazioei buruzkoak izan ahalko dira.

Zehazki, honako helburu hauek erdiesteko ingurumen-arloko kontsiderazioak ezarri ahalko dira: negutegi-efektuko gasen emisioen murrizketa; kontratu-exekuzioaren ondorioz ukiturik gerta daitezkeen ingurumen-balioen mantentzea edo hobekuntza; uraren kudeaketa jasangarriagoa; energia berriztagarrien erabileraren sustapena; produktu-birziklatzearen eta ontzi berrerabilgarrien erabileraren indartzea; edo solteko produktu-banaketaren eta ekoizpen ekologikoaren bultzada.

Kontsiderazio sozialak nahiz enpleguari buruzkoak honako helburu hauetakoren batekin ezarri ahalko dira: Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioan aitorturiko eskubideak gauzatzea; legeria nazionalak exigitzen duena baino desgaitu-kopuru handiagoa kontratatzea; lan-merkatuan txertatzeko zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen enplegua sustatzea laneratze-enpresen bitartez, batez ere desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonena; merkatu horretan gizonen eta emakumeen arteko desberdinkeriak ezabatzea, lanean gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzen duten neurrien aplikazioa erraztuz; emakumeek lan-merkatuan parte-hartze handiagoa izan dezaten erraztea, bai eta lanaren eta familiaren uztartzea ere; langabezia borrokatzea, batez ere gazteena, emakumeena eta iraupen luzekoa; lantokianj prestakuntza eman dadin sustatzea; lantokian segurtasuna eta osasunaren babesa bermatzea, bai eta aplikatzekoak diren hitzarmen kolektibo sektorialen eta lurralde-mailakoen betetzea ere; laneko istripuak prebenitzeko neurriak; Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuko 145. artikuluan definitzen den enplegu-estrategia koordinatuari erreferentzia eginez ezartzen diren bestelako helburu batzuk; edo oinarrizko lan-eskubideen errespetua bermatzea ekoizpen-katean zehar, Lanaren Nazioarteko Erakundearen oinarrizko konbentzioak bete daitezen exigituz, barne harturik garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizle txikiei mesede egitearen aldeko kontsiderazioak, haiekin aldekoak dituzten merkataritza-harremanak eduki ondoren, nola baitira gutxieneko prezio baten ordainketa, ekoizleentzako sari bat edo merkataritza-kate osoan gardentasun eta trazagarritasun handiago bat egotea.

3. Pleguek zilegi izanen dute exekuzio-baldintza berezi horiek urratzearen kasurako zigorrak ezartzea, edo haiei gutsezko kontratu-betebeharren izaera ematea.

4. Kontratuaren parte diren exekuzio-baldintza berezi guztiak orobat exigituko zaizkie kontratuaren exekuzioan parte hartzen duten azpikontratista guztiei.

107. artikulua. Azpikontratazioa.

1. Zilegi izanen da kontratuko prestazioak azpikontratatzea, izaeraz guztiz pertsonalak direnak izan ezik, lizitatzaileak bere kaudimena frogatzeko unean azpikontratisten zerrenda osoa aurkeztu duenean, foru lege honen 18. artikuluan ezarritako moduan. Zerrenda horrekin batera azpikontratistaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, kontratuaren baldintzak betetzeari eta 22. artikuluko inguruabarretan ez egoteari buruzkoa.

Azpikontratistak ordezten ahalko dira, aldez aurretik frogatzen bada ordezkoak ordeztuaren besteko kaudimen ekonomiko eta finantzario, tekniko edo profesionala duela gutxienez ere, eta entitate kontratatzaileak baimen berariazkoa ematen badu.

Obra kontratuen kasuan eta instalazio batean adjudikazio botereak zuzenean gainbegiratuta eman behar diren zerbitzuei dagokienez, kontratua adjudikatu ondoren, eta, beranduenez, kontratua exekutatzen hasten denean, kontratazio organoak eskatuko dio kontratista nagusiari kasuko obra edo zerbitzu horietan esku hartzen duten azpikontratisten izena, harremanetarako datuak eta legezko ordezkariak jakinarazteko, une horretan ezagutzen baditu. Adjudikazio botereak kontratista nagusiari exijituko dio jakinaraz diezaiola kontratuaren iraunaldian zehar informazio horretan gertatzen den edozein aldaketa.

2. Hala ere, behin kontratua formalizaturik, kontratuaren xede nagusia betetzeko lagungarriak diren prestazioen azpikontratazioa onartuko da, baldin eta kontratazioaren plegu arautzailean hala aurreikusita badago, ondoko baldintzak betetzen direnean:

a) Administrazioari idatziz jakinaraztea kontratuaren adjudikazio-hartzailearen eta bere azpikontratistaren artean izenpetutako kontratua, artikulu honetako 1. apartatuan aurreikusitako informazio guztiarekin batera. Azpikontrataziorako berariazko baimena beharko da.

b) Foru lege honetan edo kontratazioaren plegu arautzailean kontratistari prezioa ordaintzeko ezarritako baldintzak baino okerragoak ez izatea kontratuaren adjudikazio-hartzailearen eta azpikontratistaren arteko kontratuan ezartzen direnak.

c) Azpikontratistak adierazpen bat aurkeztea, kontratatzeko bateraezintasunik ez izateari eta aplikatzeko den hitzarmen kolektibo sektorialean jasotako lan baldintzak gutxienez errespetatzeko konpromisoa hartzeari buruzkoa.

3. Ordainketa atzeratzen bada, azpikontratistak kobrantza gastuengatiko kalte-ordaina eta interesak jasotzeko eskubidea izanen du, merkataritzako eragiketetako berandutza arautzen duten legeetan xedatutakoaren arabera.

4. Betiere adjudikazio-hartzailea izanen da kontratua behar bezala betetzeaz administrazioaren aurrean erantzun behar duen bakarra, eta berak bakarrik izanen ditu azpikontratistekiko betebeharrak, 6. apartatuan xedatutakoa ukatu gabe.

5. Pleguak baimentzen ez dituen prestazioak azpikontratatzea legez kanpokoa izanen da eta kontratua suntsiaraztea ekarriko du.

6. Kontratazio-organoak zilegi izanen du administrazio-klausulen pleguetan aurreikustea azpikontratistei zuzeneko ordainketak egitea, ezertan galarazi gabe kontratista nagusiari ordaintzeko betebeharrak betetzea, eta, betiere, horrek bere azpikontratistari ordaindu ez diola frogatzen bada. Azpikontratistaren alde eginiko ordainketak kontratista nagusiaren kontura egindakotzat joko dira, eta kontratazio-organoari dagokionez eutsiko diote kontu onerako ordainketen izaera berari, obra-ziurtagiriek bezalaxe.

108. artikulua. Kontratua hirugarrenei lagatzea.

1. Kontratutik heldu diren eskubideak eta betebeharrak hirugarren bati laga ahal izanen zaizkio, baldin eta lagatzailearen kualitate tekniko edo pertsonalak adjudikazioan erabakigarriak izan ez badira, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean bakarrik, eta, betiere, horrek ez badakar kontratuaren beste funtsezko aldaketarik edo helburua ez bada foru lege honen aplikazioa saihestea:

a) Lagapena gertatzea pleguetan aurreikusitako klausula argi baten aplikazioaren ondorioz, betiere hasierako prestazioaren %20 gutxienez exekutatu bada, exekuzioaren hasieratik gutxienez urtebete igaro bada eta kontratazio organoak berariaz baimentzen badu.

b) Hasierako kontratistaren lekua hartzen bada oinordetza unibertsala edo partziala gertatzen delako sozietateen berregituraketa edo egituren aldaketa baten ondorioz, barne direla enpresa-eskuratzeak, enpresen edo enpresa-adarren edo jarduera-adarren fusioak, banantzeak, zatitzeak, ekarpenak edo transmisioak; edo hasierako kontratista konkurtso egoeran baldin badago, baita likidazio-fasea irekita dagoenean ere.

2. Konkurtso egoeraren kasua gertatzen denean, kontratu-lagapeneko proposamena jakinarazi egin beharko zaio kontratazio organoari, lagapenaren hartzaile izateko aukera eman diezaien lizitazioan parte hartutako gainerakoei, sailkapen ordenaren arabera. Horiek aukera horri uko egiten badiote, lagatzaileak libreki aukeratzen ahalko du lagapen-hartzailea.

3. Lagapen-hartzaileak ez du kontratatzeko debekurako arrazoirik izan behar, lagatzaileari eskatzen zaion kaudimen ekonomiko, finantzario, tekniko edo profesional bera izan beharko du, eta hori frogatu, kontratazio organoak eskatzen badio.

4. Lagapen-hartzailea lagatzaileari dagozkion eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da.

2. ATALA. Prezioak berrikustea

109. artikulua. Bidezkotasuna eta mugak.

1. Foru lege honen mende dauden entitateek egindako kontratu publikoen prezioak aldizka eta aurrez ezarrita berrikusten ahalko dira, betiere foru lege honetan ezarritako moduan. Prezioa kontratuaren edozein ordain edo kontraprestazio ekonomikoa dela ulertuko da, Administrazioak nahiz erabiltzaileek ordaindutakoa.

Prezioen berrikuspena kontratu hauetan bakarrik egiten ahalko da: obra kontratuetan, Administrazio Publikoen ekipamendu kontratuetan, erregaiak hornitzeko kontratuetan eta inbertsioa berreskuratzeko aldia bost urtekoa edo handiagoa duten kontratuetan, espedientean justifikatu ondoren.

Prezioen berikuspena egiteko ezinbestekoa izanen da kontratuaren zenbatekoaren ehuneko 20 gutxienez exekutatuta egotea eta formalizatu zenetik bi urte iraganik izatea, erregaiak hornitzeko kontratuen kasuan salbu.

Ez dira inola ere berrikusten ahalko amortizazioei lotutako kostuak, finantza kostuak, gastu orokorrak edo egiturakoak eta industria mozkina.

2. Ezin izanen da egin kontratuen prezioen aldizkako berrikuspen aurrez ezarria edo aldizkakoa ez dena.

110. artikulua. Berrikuspen formulak.

1. Prezioen berrikuspena eginen da kontratazio organoak kontratazioaren plegu arautzailean erabakiko dituen izaera ofizialeko formula edo indizeen bidez. Formula horiek aldaezinak izanen dira kontratuaren indarraldian, eta prezioen berrikuspena ezarriko dute data bakoitzean, eskaintzak aurkezteko epearen azken datarekiko edo adjudikazioaren datarekiko, betiere adjudikazioa hiru hilabeteko epean egiten bada eskaintzak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita, edo hiru hilabeteko epe hori amaitzen den datari dagokionez, adjudikazioa ondoren egiten bada.

2. Kontratu mota zehatz baterako Estatuko Administrazio Orokorrak formula ereduak onesti baldin baditu, kontratazio organoak ezin izanen du berrikuspen formula desberdin bat ezarri pleguetan eta kontratuan.

111. artikulua. Berrikuspen prozedura.

1. Berrikuspen formulak erabiliko dira kalkulatzeko, prezio-indizeak aplikatuz, berrikuspen koefizienteak data bakoitzean, aurreko artikuluan adierazitako erreferentzia-datarekiko, eta emaitzak aplikatuko zaizkie egindako prestazioen zenbatekoei Nota de Vigencia.

2. Obra eta fabrikazio-hornidura kontratuetan prezioen berrikuspen formulak erabiltzen direnean, berrikuspena eginen da formula horien bidez lorturiko koefizientea aplikatuz egindako prestazioan likidatutako prezioaren gainean.

112. artikulua. Berrikuspena, exekuzioaren berandutze kasuetan.

Berrikuspen klausula kontratista berandutzan erori den denboraldietan aplikatzen denean, eta bidezko izan daitezkeen zigorrak galarazi gabe, kontuan hartuko diren prezioen indizeak izanen dira kontratuan prestazioa epearen barruan egiteko ezarri diren datei dagozkienak, salbu benetako exekuzio-denboraldiari dagozkienek koefiziente txikiagoa sortzen dutenean, orduan azken horiek aplikatuko baitira.

113. artikulua. Berrikuspenaren zenbatekoaren ordainketa.

Berrikuspenen zenbatekoa ordainduko da dagokion abonamendua edo deskontua ziurtagirietan edo ordainketa partzialetan eginez, edo, salbuespenez, amaierako ziurtagirian edo kontratuaren likidazioan, aipatu ziurtagiri edo ordainketa partzialetan sartu ezin izan direnean.

3. ATALA. Kontratuen aldaketak

114. artikulua. Kontratuak aldatzea.

1. Kontratu publikoak interes publikoko arrazoiengatik baizik ez dira aldatzen ahalko, funtsezko edukiari eragin gabe, eta aldaketak beharrezko egiten dituen arrazoi objektiboari erantzuteko ezinbestekoak direnak eginen dira soilik. Aldaketa guztien zenbateko metatua ez da inola ere kontratuaren adjudikazio prezioaren %50 baino gehiagokoa izanen.

2. Aldaketa batek kontratuaren funtsezko edukiari eragiten diola ulertuko da baldintza hauetako bat betetzen denean:

a) Aldaketak ezartzen dituen baldintzek, hasierako kontratazio prozeduran jasota egon balira, hasieran aukeratutako hautagaiez beste batzuk aukeratzea ahalbidetzea, edo hasieran onartutakoaz beste eskaintza bat onartzea, edo kontratazio prozedurarako parte-hartzaile gehiago erakartzea.

b) Aldaketak kontratuaren edo esparru akordioaren oreka ekonomikoa aldatzea kontratistaren onerako.

c) Aldaketak nabarmen handitzea kontratuaren edo esparru akordioaren aplikazio eremua.

d) Kontratazio organoak hasiera batez adjudikazio-hartzaile izendatutako kontratistaren ordez beste kontratista bat jartzea foru lege honetan aurreikusitakoak ez diren baldintzetan.

3. Artikulu honetako 1. apartatuan aurreikusitako mugak errespetatuta, kontratuak kasu hauetan aldatzen ahalko dira:

a) Adjudikazio entitate arretatsu batentzat ustekabekoak diren inguruabarrak gertatzea.

b) Aukera hori berariaz aurreikusi denean pleguetan. Aukera hori modu argi, zehatz eta nabarian adierazi beharko da, eta norainokoa eta mugak zehaztuta, berariaz adierazita gehienez ere kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren zer portzentajeri eragin diezaioketen. Foru lege honetan jasota tramiteez gain gehiago behar badira aldaketarako, pleguak adieraziko du bete beharreko prozedura.

c) Aldaketaren balioa adjudikazio zenbatekoaren edo emakidaren balioaren %10 baino txikiagoa denean.

4. Kontratua ezin izanen da aldatu kasu hauetan:

a) Aldaketaren xedea denean kontratistak kontratua gauzatzean egindako akatsak edo horien ondorioak zuzentzea, kontratuaren betebeharrak edo kontratistaren erantzukizuna eskatuz eta betez konpondu daitezkeenean.

b) Hasierako kontratuan edo proiektuan ez badaude ere, aprobetxamendua bereizirik izan dezaketen obra, zerbitzu edo hornidurak direnean.

5. Aurreko eskakizunak betetzen dituzten eta kontratuan ezarritako unitateak gehitzea, gutxitzea, kentzea edo ordeztea dakarten aldaketak nahitaez onartu beharko ditu kontratistak. Unitateak kendu edo murrizten direnean kontratistak ez du eskubiderik izanen inolako kalte-ordainik eskatzeko.

6. Artikulu honetan baimentzen ez diren kontratu aldaketa guztiak legez kanpokoak izanen dira. Obrak, zerbitzuak edo hornidurak kontratatu behar badira beharrezko egiten dituzten arrazoi objektiboei erantzuteko, lizitazio berri bat egin beharko da haietarako.

115. artikulua. Prezioak ezartzea kontratua unitate berriak sartuz aldatzen denean.

1. Obra kontratuetan egiten den aldaketa unitate berriak sartzea denean, alegia, kontratuan egon ez diren unitateak edo ezaugarri oso desberdinak dituztenak gehitzen badira, kontratazio organoaren eta kontratistaren arteko negoziazioaren bidez finkatuko dira prezioak. Adostasunik lortu ezean, kontratistak Kontratazio Publikorako Batzordeari arbitrajea eskatzen ahalko dio prezioak ezartzeko, edo bestela unitate berriak exekutatzeari uko egiten ahalko dio.

Kontratistak uko egiten badio unitate berriak exekutatzeari, kontratazio organoak prozedura erraztuaren bidez lizitatzen ahalko du horien exekuzioa.

2. Hornidura eta zerbitzu kontratuetan, aldaketa egiten bada kontratuan ez dauden edo ezaugarri oso desberdinak dituzten unitate berriak sartzeko, prezioak negoziazio prozesu batean ezarri beharko dira. Kontratazio organoaren eta kontratistaren arteko akordiorik ez badago, organoak prozedura erraztuaren bidez lizitatzen ahalko ditu unitate berri horiek.

Hala ere, prozedura hori ezin izanen da erabili baldin eta segidako aldaketen zenbatekoa pleguan adierazitako portzentajea baino handiagoa bada, edo, edozein kasutan, kontratuaren adjudikazio prezioaren %50 baino gehiagokoa.

VII. KAPITULUA. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk

1. ATALA. Kontratu publikoen baliogabetasuna

116. artikulua. Kontratu publikoen baliogabetasunerako kausak.

1. Hauek dira kontratu publikoen baliogabetasunerako kausak:

a) Adjudikazio-hartzaileak foru lege honetan adierazitako kausaren bat izatea lizitaziotik baztertua izateko.

b) Kontratistak kaudimen ekonomiko eta finantzario, tekniko edo profesionalik ez izatea, hori behar bezala frogatzen denean.

c) Kontratu baten adjudikazioa aldez aurreko lizitazio iragarkirik gabe egitea, iragarkia aginduzkoa denean foru lege honetako arauekin bat.

d) Prozedura negoziatua egiazko negoziaziorik gabe erabiltzea norgehiagoka posible den kasuetan.

e) Kontratua formalizatzea foru lege honetan ezartzen den adjudikazioaren eraginkortasunaren etenaldia hautsiz, edo adjudikazioaren kontra kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bat izapidetzen ari delarik.

2. Administrazio publikoek izenpetutako kontratuen baliogabetasunaren berariazko kausak hurrengo apartatuetan aipatzen dira:

a) Administrazio prozedurari buruzko legerian ezarritako deuseztasun kausa orokorrak.

b) Erabateko deuseztasunerako kausa da krediturik ez egotea edo aski ez izatea, kasuan kasuko administrazio publikoari aplikatu beharreko aurrekontu arloko arauetan ezarritakoaren arabera, larrialdiko prozeduretan izan ezik.

c) Kontratistak gaitasun juridikorik edo jarduteko gaitasunik ez izatea eta zuzenbide zibilean kontratuei dagokienez onartzen diren gainerako baliogabetasun kausak, kontratazio administratiboari aplikatu beharrekoak. Kausa horiek ordenamendu zibilean ekintzak betetzeko ezarrita dauden betebeharren eta epeen mende egonen dira, baina horiek baliatzeko prozedura administrazio egintza eta kontratuen baliogabetasunerako xedatutakoari lotuko zaio.

3. Administrazio zuzenbideko deuseztagarritasun kausak dira foru lege honetan xedatutakoaren eta gainerako ordenamendu juridikoaren kontrako gainerako arau-hausteak.

4. Administrazio publikoaren izaera ez duten adjudikazio botereen kontratuen baliogabetasunerako kausak Zuzenbide Zibilean edo Merkataritzakoan ezarritakoak, baita adjudikazio boterearen izaera ez duten beste entitate batzuen kontratuenak ere, foru lege honen 5. artikuluan aurreikusirik daudenenak.

Lizitazioaren edo kontratuaren adjudikazioaren egintzei dagokienez ezarritako gainerako arauak ez betetzeak haren deuseztagarritasuna ekarriko du.

117. artikulua. Kontratu publikoen baliogabetasunaren ondorioak.

1. Kontratua edo adjudikazioa prestatzeko egintzen baliogabetasunaren deklarazioak, irmoa denean, berarekin ekarriko du edozein kasutan kontratuarena berarena, eta hori likidazio fasean sartuko da; aldeek elkarri itzuli beharko dizkiote kontratuaz baliatuz hartu dituzten gauzak, eta hori posible edo komenigarri ez bada, haien balioa itzuliko da. Errudun suertatzen den alderdiak ordaindu beharko dizkio kontrakoari pairatutako kaltegalerak.

2. Prestaketarako ez diren egintzen deuseztasunak edo adjudikazioarenak beroriek eta beren ondorioak bakarrik ukituko ditu.

2. ATALA. Kontuen Ganbera eta Kontratazio Publikorako Batzordea

118. artikulua. Kontuen Ganberaren fiskalizazio lana.

1. Foru lege honen mendeko pertsona eta entitateek Kontuen Ganberara igorriko dituzte kontratu publikoen inguruan eskatzen zaizkien datu, agiri eta aurrekari guztiak, kontratuen izaera eta zenbatekoa edozein direla ere.

2. Halaber, Kontuen Ganberak, bere fiskalizazio-eginkizuna gauzatzerakoan, gomendatu ahalko du zenbait neurri hartzea irregulartasunak edo praktika desegokiak zuzentzeko, edota foru lege honen mendeko adjudikazio-botereen kontratu-jarduera optimizatzeko.

119. artikulua. Kontratazio Publikorako Batzordea.

1. Kontratazio Publikorako Batzordea kide anitzeko organo bat da, bere eginkizunetan independentea eta Nafarroako Gobernuan kontratazio publikoaren arloko eskumena duen departamentuari atxikia organikoki, foru lege honen 4. artikuluan aipatzen diren entitateen kontratazio publikoaren sistemaren jarduna egokia izatea zaintzeko zeregina betetzen duena.

2. Kontratazio publikoaren arloko eskumena duen departamentuaren burua izanen da Kontratazio Publikorako Batzordeko buru, eta batzordekide, berriz, foru lege honen mendeko administrazioen eta erakundeen ordezkariak, bai eta lizitazioetan esku hartzen duten enpresen eta profesionalen ordezkariak eta erakunde sindikalen ordezkariak ere. Batzordeko kide izanen da, halaber, Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko lehendakaria. Edonola ere, Batzordeko kideek kontratazio publikoaren arloan prestakuntza berezia izan beharko dute.

3. Kontratazio Publikorako Batzordeak Osoko Bilkura eta batzordeak izanen ditu bere jarduna betetzeko. Bertan, organo egonkor gisa, batzorde iraunkorra egonen da.

4. Kontratazio Publikorako Batzordeak eginkizun hauek ditu, besteak beste:

a) Txostenak egin eta, behar denean, kontratazio sistemaren alderdi administratiboak, teknikoak eta ekonomikoak ukitzen dituzten arauak, neurriak edo jarraibideak proposatzea.

b) Adjudikaziorako irizpide eta baremoak prestatzea, foru lege honen mendeko pertsona eta entitateek erreferentzia gisa erabil ditzaten.

c) Informazioa ematea foru lege honen mendeko pertsona eta entitateei eta kontratazio publikoak ukitzen dituen erakunde profesional, sindikal eta enpresa-arlokoei, gai horrekin zerikusia duten aferei buruz, horien gaineko iritzia eskatzen zaionean.

d) Nafarroako Gobernuari proposatzea eredu normalizatuak onets ditzala, kontratuen prestaketari, adjudikazioari eta aldaketari buruzko agirienak.

e) Txostenak ematea lizitazio baten emaitza argitaratu gabe uztearen bidezkotasunari buruz.

f) Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Kontratazio Administratiboaren Aholku Batzordeari erregelamenduz ezarritako kontratuen gainean eman behar zaion informazio estatistikoa zentralizatzea, nazioarteko arauak betetzeko.

g) Nafarroako Kontratazioaren Ataria kudeatzea.

h) Prezioen ezarpenaren inguruko arbitrajeak ebaztea Administrazioaren obra kontratuetan.

i) Nafarroako Parlamentuan aurkeztea, horretarako zehazten den batzordean, urtealdiko txosten bat, zehaztuko dituena, batetik, zer esku-hartze izan dituen organo horrek, eta, bestetik, zer proposamen egiten dituen kontratazio-sistema efizientea izan dadin eta, hala, zama administratiboak sinplifikatzeko.

j) 2014/24 Zuzentarauak gobernantzaren arloan eskatzen dituen betebeharren berri ematea. Zehazki, ez-betetze berariazkoak edo arazo sistemikoak atzematen dituenean, bere baliabidez edo horren gaineko informazioa jaso duelako, egoera horren berri ematea Kontuen Ganberari, organo jurisdikzionalei, eskumena duten egitura nazionalei eta Nafarroako Parlamentuari.

k) Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideen izendapena proposatzea.

l) Erregelamenduz ezartzen diren beste guztiak, Nafarroako Foru Komunitatean kontratazio publikoaren sistemak ongi funtzionatzeko behar direnak.

5. Bereziki, Kontratazio Publikorako Batzordeari dagokio gainbegiratze-txosten bat aurkeztea Europako Batzordeari hiru urtean behin, bidezkoa bada, bertan informazioa jasoz aplikazio okerraren edo segurtasun juridikoaren faltaren eragile ohikoenei buruz; adibidez, arauak aplikatzean gerta daitezkeen egiturazko arazoak edo arazo errepikakorrak, enpresa txiki eta ertainek kontratazio publikoan duten partaidetza-mailari buruz.

6. Kontratazio Publikorako Batzordeak foru lege honen mendeko entitateentzako zuzeneko gomendioak edo gomendio orokorrak ematen ahalko, kontratazio publikoari buruzko azterketetatik edo kontratu partikular batetik ateratzen diren ondorioak guztientzat interesgarriak izanez gero.

7. Kontrataziorako Batzordearen osaketa, antolaketa eta jardunbidea, bai eta kideek jaso beharreko lansariak ere, halakorik bada, erregelamenduz garatuko dira. Osaeran eta barne antolamenduan batzordea osatzen duten sektore guztietako ordezkarientzako lekua egon beharko da.

120. artikulua. Kontratuen Erregistroa.

1. Kontratazio Publikorako Batzordearen mendean kontratuen erregistro bat egonen da, foru lege honen mendeko adjudikazio botereek egiten dituztenak ezagutzeko bide emanen duena, bai eta haiek betetzeak sortutako gorabeherak ere.

2. Foru lege honen mendeko adjudikazio botereek Kontratazio Publikorako Batzordeari jakinaraziko dizkiote formalizatzen dituzten kontratu guztiak, prozedura elektronikoaren bidez, Kontratazio Publikorako Batzordeak horren ustiapenerako zehazten dituen ezaugarriei eta formatuari loturik.

3. Nafarroako Kontratazioaren Atarian kontratuen adjudikazioari buruzko iragarkiak argitaratzeak Kontratuen Erregistrora zuzenean igortzea eraginen du.

4. Kontratazio Atariak Kontratuen Erregistroaren edukirako sarbidea eskainiko du.

3. ATALA. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak

121. artikulua. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia Nota de Vigencia.

1. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegia independentzia funtzionala duen organo bat da, organikoki atxikia kontratazio publikoaren alorrean eskudun den departamentuari, eta eginkizun du zuzenbideari jarraikiz ebaztea kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziak, eta foru lege honetan araututako kautelazko neurriak hartzea.

2. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak buru bat eta beste bi kide izanen ditu, hirurak Foru Komunitateko Administrazioaren, Nafarroako toki entitateen edo foru lege honen menpeko beste entitate batzuen zerbitzuko jarduneko funtzionarioak, beren izendapenerako zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna izatea eskatu bazitzaien; haien hautapena Nafarroako Gobernuak eginen du, Kontratazio Publikorako Batzordeak igorritako proposamenarekin bat, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena egin ondoren. Hautapena sei urterako izanen da, eta kideok ezin izanen dute berriz hautatuak izan. Epe horretarako ordezkoak ere hautatzen ahalko dira, kargua hutsik dagoenerako, edo titularra kanpoan edo eri dagoen kasuetarako. Epaimahaibururik ez badago, hura falta bada edo eri badago, haren ordez arituko da antzinatasunik handiena duen epaimahaikide titularra, eta adinean zaharrena, hurrenkera horretan. Nafarroako Parlamentuari izendapenaren berri emanen zaio.

3. Auzitegiko buruak hamar urteko esperientzia profesionala izan beharko du gutxienez; ahal dela, kontratazio publikoarekin zuzeneko zerikusia duen administrazio-zuzenbidearen esparruan.

Kideek bost urte baino gehiagoz izan beharko dute beren lanbide-jardunean arituak; ahal de.a, kontratazio publikoarekin zuzeneko zerikusia duen administrazio-zuzenbidearen esparruan.

4. Auzitegiko kideak independenteak eta aldaezinak izanen dira, eta ez zaie eragozpenik eraginen Auzitegian emandako iritzi edo erabakiengatik; arrazoi hauengatik baizik ez dira kargutik kenduko:

a) Zer agintalditarako izendatzen dituzten, hura amaitzeagatik.

b) Dimisioa emateagatik.

c) Espainiako nazionalitatea edo funtzionario izaera galtzea.

d) Eginkizunetan aritzeko gaitasun eza, izendatu ondotik sortua.

e) Beren betebeharren ez-betetze astuna.

f) Askatasunaz gabetzeko zigorra jasotzea edo delitu batengatik lan edo kargu publikoan aritzeko desgaitze erabatekoa edo berezia.

c) d), e) eta f) letretan ezarritako arrazoiengatik Auzitegiko kide izateari uzteko, beharrezkoa izanen da Kontratazio Publikorako Batzordeak espedientea izapidetzea, eta Nafarroako Gobernuari bere proposamen loteslea igortzea, auzitegiak berak txostena eman ondoren.

5. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideen zeregina bateragarria izanen da Administrazioan duten lanpostuan jardutearekin, eta erregelamenduz ezartzen diren dietak jasoko dituzte ordainetan, funtzionario diren aldetik dituzten lansariekin bateragarri direnak. Arduraldi esklusiboko araubide bat erregelamendu bidez ezarriko da auzitegiko kideak bi zereginetan aritzen ez direnerako.

6. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kide izatea bateraezina izanen da honakoekin:

a) Nafarroako Administrazio Publikoetako aurrekontuetako funtsak erabiltzeko ahalmenak dituzten administrazio organoetako titular izatea.

b) Norberak edo beste norbait ordezkatuz parte hartzea kontratazio publikoaren merkatuan.

c) Kontratu publikoen lizitatzaile edo adjudikazio-hartzaile diren enpresetan zuzendari, kudeatzaile, administratzaile, kontseilukide, bazkide kolektibo izatea, edo enpresetan horietan zuzeneko esku-hartzea dakarren beste edozein izaera edukitzea.

7. Abstentzio eta errekusatze kausak izanen dira oro har epaile eta magistratuentzat ezarritakoak eta administrazio prozeduraren legerian oro har ezarritakoak, aurrekoekin bateragarriak diren heinean.

Era berean, abstentzio edo errekusatze arrazoiak izanen dira aurkaratutako kontratu publikoaren kudeaketan parte hartzea, kontratu publiko horretan aholkularitza juridikoa ematea, bai eta foru lege honen mendeko Nafarroako Foru Komunitateko erakundeei, Foru Komunitateko Administrazioko departamentuei edo haren erakunde autonomoei edo Toki Administrazioko entitateei aholkularitza juridikoa emateko eginkizuna duen organoaren burutza ere, aurkaratutako kontratuari buruzko txostena organo horri atxikitako langileek egina denean.

8. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren erabakiak eta ebazpenak kideen gehiengoaz hartuko dira. Bozketan berdinketa gertatuz gero Auzitegiko buruak erabakiko du, bere kalitatezko botoarekin, edo haren eginkizunak betetzen dituenak. Kide guztiek dute boto partikularra egiteko eskubidea; idatziz arrazoituta, erabaki edo ebazpenei erantsiko zaie.

Apartatu honetan aurreikusirik ez dagoen guztian kide anitzeko organoak arautzen dituen administrazio arloko legeria aplikatuko da.

9. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko idazkaria berariaz horretarako hautatua izanen da bost urte baino gehiagoz jardunean dirauten funtzionarioen artetik, zeinak Zuzenbidean lizentziatuak izanen baitira eta prestakuntza berezia izanen baitute kontratazio publikoaren gaian.

Halaber, bere jardunean aritzean, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak bitarteko propioak izanen ditu.

122. artikulua. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia.

1. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari aurkeztu ahalko diote kontratu publiko baten lizitazioan eta adjudikazioan interesdun diren enpresek, profesionalek eta pertsonek, bai eta erakunde sindikalek ere.

2. Aurkaratzeko modukoak izanen dira lizitaziotik bazter uzten dituzten edo haien aukerak kaltetzen dituzten kontratazio pleguak, tramite egintzak edo behin betikoak, foru lege honen mendeko entitate batek adjudikazio prozedura batean egindako adjudikazio egintzak, emakidak erreskatatzeko erabakiak eta, legez kanpoko adjudikazio egintzak izan daitezkeen neurrian, ente instrumental bati egindako enkargua edo kontratu baten aldaketa.

3. Erreklamazioa modu telematikoan aurkeztuko da soilik, Nafarroako Kontratazioaren Atarian aurreikusitako aplikazioaren bidez, eta doakoa izanen da kasu guztietan.

123. artikulua. Legitimazioa Nota de Vigencia.

1. Erreklamazio berezia zuzeneko edo zilegizko interes bat frogatzen duen edonork aurkezten ahalko du. Halaber aurkezten ahalko dute aurkaratzen den kontratuaren xedearekin lotutako interesak ordezkatzen dituzten elkarteek, betiere elkarte horietako kideen interes kolektiboak babesteko baldin bada.

Errekurtso hau aurkezteko legitimatuta egonen dira erakunde sindikalak ere, funtsatuki deduzi daitekeenean errekurri daitezkeen egintza edo erabakiek inplikatzen dutela kontratu-exekuzioko prozesuan enpresaburuak gizarte- edo lan-arloko betebeharrak urra ditzan, prestazio-ematean parte hartzen duten langileei dagokienez.

2. Enpresa batek baino gehiagok batera parte hartzen dutenean lizitazio batean edo aldi baterako enpresa-elkartea eratzeko konpromisoarekin, haietako edozeinek aurkezten ahalko du erreklamazioa, betiere bere eskubide edo interes legitimoak kaltetu baldin badira edo erreklamazioaren xede diren erabakien eragina jaso badezakete.

Konpromisoaren enpresa sinatzaileetako batek ez badu erreklamazioa aurkeztu nahi, auzitegiari jakinarazten ahalko dio, ebazpena eman aurreko prozedurako edozein unetan. Kasu horretan ez-agertutzat joko da, eta auzitegiak erabakitzen badu isuna jartzea ausarkeriagatik edo asmo txarrengatik, isuna erreklamazioa egin duen edo duten entitateei baizik ez zaie eskatzen ahalko.

3. Nafarroako toki entitateetako kideek zilegi dute erreklamazio berezia aurkeztea aurkaratutako egintza eta akordioen kontra bozkatu badute, hala xedatzen baitu Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 63. Artikuluak.

124. artikulua. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio bereziaren araubidea Nota de Vigencia.

1. Erreklamazio berezia aukerakoa eta ordezkoa da, eta eragozten du arrazoi berean oinarritutako beste edozein errekurtso administratibo aldi berean aurkeztea, horrek galarazi gabe beste arrazoi batzuetan oinarritutako beste zenbanahi erreklamazio edo errekurtso aurkeztea beste organo batzuetan.

2. Kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezia aurkezteko epea hamar egunekoa da, honela kontatzen hasita:

a) Iragarki bat eta haren dokumentazioa aurkaratzeko epea hasiko da lizitazio iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik; edo, han argitaratzea beharrezkoa ez denean, iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian agertu eta biharamunetik; edo esleipenaren iragarkia argitaratu eta biharamunetik, beharrezkoa ez denean lizitazio iragarkia argitaratzerik.

b) Aurkaratutako egintza jakinarazi eta biharamunetik hasita, lizitatzaileek tramitazio eta adjudikazio egintzen kontrako errekurtsoa aurkezteko.

c) Enkargua ente instrumental bati egiteari buruzko iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

d) Ente instrumental batentzako kontratuaren edo enkarguaren aldaketari buruzko iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Arrazoi hauetako baten bat soilik hartu beharko da erreklamazio bereziaren oinarritzat:

a) Adjudikazio-hartzaileak foru lege honetan adierazitako kausaren bat izatea lizitaziotik baztertua izateko.

b) Adjudikazio-hartzaileak kaudimen ekonomiko eta finantzario, tekniko edo profesionalik ez izatea.

c) Lizitazioan edo kontratuaren adjudikazioan publizitateari, norgehiagokari eta gardentasunari buruzko arauak ez betetzea; bereziki, finkatu eta aplikatutako adjudikazio irizpideak kontuan ez hartzea.

d) Ente instrumentalendako enkarguak foru lege honetan agindutakoa hautsiz betetzen direnean, lizitazioaren xede izan behar zutela iritzita.

e) Kontratuen aldaketak, hasierako kontratuan aurreikusirik egon nahiz ez, foru lege honetan agindutakoa hautsiz egiten direnean, lizitazioaren xede izan behar zutela iritzita. Kasu horretan, erreklamazioa egiteko legitimazio aktiboa soilik izanen dute hasierako kontratuaren lizitazioan onartutakoek.

f) Emakidak erreskatatzeko erabakiak.

4. Kontratu baten tramite egintzak, adjudikazioa, esparru-akordio bat aurkaratzeak, edo ente instrumental bati egindako enkargu bat aurkaratzeak berarekin ekarriko du aurkaratutako egintza etenda gelditzea aurkeztutako erreklamazioaz Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak erabakia eman arte.

Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak salbuespenez jaso dezake aurreko paragrafoan aipatzen den etendura, betiere arrazoituz eta entitate kontratatzaileak aurretik eskatuta, etendura mantentzeak interes publikoari kalte larria eragin diezaiokeenean.

5. Baldin eta adjudikazio-egintza balitz errekurriturikoa eta, oraindik ebatzi gabe egonik erreklamazioa, muga-egunera iritsiko balitz adjudikazioa errekurritzen zaion kontratuaren aitzinetiko kontratua, kasu horretan zilegi izanen da, interes publikoarengatik beharrezkoa denean prestazioen jarraitutasuna, jatorrizko kontratua luzatzea, harik eta kontratu berriaren exekuzioa hasten den arte; gehienez ere sei hilabetez, eta kontratuko gainerako baldintzak aldatu gabe.

6. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiaren erabakiek administrazio bidea amaitzen dute, eta ematen diren unetik dira exekutiboak eta lotesleak. Lizitazioa edo enkargua sustatzen duen entitateari dagokio haiek berehala betetzea.

7. Atal honetan ezartzen ez den orotan, Administrazio Prozedura Erkidearen gaineko legerian errekurtsoei buruz xedatutakoa aplikatuko da.

125. artikulua. Kautelazko neurriak Nota de Vigencia.

1. Kontratu publiko baten lizitazioan eta esleipenean interesa dutenek Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari eskatu ahal izanen diote, gainera, aurreko artikuluan ezarritako epeetan, alegatutako arau-haustea zuzentzeko edo ukitutako interesei kalte gehiago ez eragiteko kautelazko neurriak har daitezela, esleipen prozeduran hartutako edozein erabaki edo prozedura bera etetea ere barne dela.

Erreklamazioa behar den epean aurkezten ez bada, eskaera indarrik gabe geratuko da, bai eta kautelazko neurriak ere, halakorik bada.

2. Kautelazko neurriak eskatzeko idazkia, eskatzaileak bere eskaera oinarritzeko baliatzen dituen dokumentuak nahitaez erantsirik, telematikoki aurkeztuko da Nafarroako Kontratazioaren Atarian, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari zuzenduta. Erreklamazioa osagabea bada, bi egun balioduneko epea emanen da hura osatzeko.

3. Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak kontratuaren administrazio espedientea edo dokumentazioa eskatuko dio ukitutako entitateari. Kontratazio organoak bi egun balioduneko epea izanen du hori aurkeztu eta egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko. Epe hori iraganik, eskatutako dokumentazioa aurkeztu zein ez, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak ebazpen arrazoitua emanen du bost egun balioduneko epean. Epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, non ez den egintzaren bat edo lizitazio prozedura eteteko eskatzen; halakoetan, epearen barrenean ebazpenik jakinarazten ez bada, etenduraren eskaera onartu egin dela ulertuko da.

Apartatu honetan xedatutakoak ez du ukatuko adjudikazio egintza edo ente instrumental bati enkargua egitea besterik gabe etetea, egintza horien aurka kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezi bat aurkezten denean.

4. Kautelazko neurriak edozein unetan eten, aldatu edo errebokatzen ahalko dira, ofizioz edo alderdi interesdunek eskatuta, horretarako oinarri hartuz gerora gertatu diren edo neurriak hartu zirenean ezagun ez ziren inguruabarrak, salbu eta foru lege honen 124.4 artikuluan adierazitako etenduran, kasu horretan xedapen horri berari jarraituko baitzaio. Ebazpen horren kontra ez da errekurtsorik onartuko, deusetan galarazi gabe bidezko diren errekurtsoak jarri ahal izatea prozedura nagusian ematen diren ebazpenen kontra.

126. artikulua. Erreklamazioa izapidetzea.

1. Erreklamazioa telematikoki aurkeztuko da, Nafarroako Kontratazioaren Atarian, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari zuzendua, erregelamenduz zehazten diren baldintzak betez, foru lege honetan ezarritako epeetan.

2. Erreklamazio idatzian honakoak jaso beharko dira:

a) Aurkaratzen den egintzaren komunikazioaren edo jakinarazpenaren kopia bat, edo egintza horren argitalpenaren zehaztapena, adierazita zer prozeduratan izan zen egintza hori.

b) Dokumentu bat, auzian agertutakoaren ordezkaritza eta erreklamazioa jartzeko legitimazioa aktiboa frogatuko dituena.

c) Bere uzi juridikoen oinarri den dokumentua edo dokumentuak, eta erabili nahi dituen gainerako frogabideak.

d) Behar izanez gero, kautelazko neurrien eskaera, haiek justifikatuta.

3. Erreklamazioa osagabea bada, bi egun balioduneko epea emanen da hura osatzeko.

4. Behin erreklamazioa jarrita, Auzitegiko Idazkaritzak egun horretan bertan emanen dio horren berri kontratazio-organoari, eta erreklamazio-idazkiaren kopia igorriko dio. Halaber, kontratazio-espedientea edo kontratuaren dokumentazioa eskatuko dio kontratua izapidetu duen entitateari, eta azken horrek ondorengo bi egun balioduneko epean igorri beharko dio, bere eskubideak aldezteko egoki deritzen alegazioekin batera.

Espedientea edo dokumentazioa aurkibide batekin aurkeztuko dira, non kronologikoki ordenatuta zerrendatuko diren espedientea osatzen duten artxiboak; prozeduran parte hartutako guztiak bilduko dituen zerrenda bat ere erantsiko da, bakoitza bere helbide elektronikoarekin eta IFZarekin. Espedientean kontratazio organoaren iritziz informazio konfidentziala dagoenean, auzitegira igorri beharko da posta elektronikoaz edo beste edozein baliabide telematikoz, Kontratazio Atariaren bidez aurkezten den espediente edo dokumentazioaren gainerakoaz gain.

Espedientea edo dokumentazioa ez badira osorik epe horretan igortzen, erreklamazioa ebazteko epea etenda geldituko da osorik igorri arte. Kasu horretan, etena gehienez ere bost egunekoa izanen da, eta behin egun horiek pasatuta, Auzitegiak izapideekin jarraituko du. Horrek ez du esan nahi, hala ere, kontratazio-espedientea edo kontratuaren dokumentazioa igortzeko ardura zuten pertsonek ez dutenik erantzukizunik izanen; erantzukizun hori administrazio publikoren baten zerbitzuan lan egiten duten langileena den kasuan, indarreko legediak ezarritakoaren arabera eskatuko zaie. Administrazio publiko ez diren entitateen kasuan, aplikatzekoa den araudiaren arabera eskatzen ahalko da erantzukizuna.

5. Administrazio espedientea edo kontratuaren dokumentazioa jasorik, erreklamazioa gainerako interesdunei jakinaraziko zaie, hiru egun balioduneko epean bidezkotzat jotzen dituzten alegazio edo frogak aurkez ditzaten.

6. Interesdunek eskatzen badute edo prozedurak hala exijitzen badu, epe bat egotea erabakitzen ahalko da, bost egun baliodunekoa gehienez ere, egoki jotzen den froga oro egin dadin; frogak egin aurretik, interesdun guztiei emanen zaie horren berri. Auzitegiak ukatu egin dezake proposatutako froga, baldin eta ez badu egokitzat edo beharrezkotzat jotzen. Froga kontraesan-printzipioaren arabera eginen da, eta egoki jotzen den edozein dokumentu aurkezten ahalko da. Behin froga eginda, froga horren balorazioa eginen da, eta aldeek, bi egun balioduneko epean, beren behin betiko uziak aurkeztuko dituzte. Froga egitearen ondoriozko gastuak froga egitea eskatu zuenak ordaindu beharko ditu. Froga egiten den denbora-tartean, etenda geldituko da Auzitegiak ebazpena emateko duen epea.

127. artikulua. Erreklamazioa ebaztea Nota de Vigencia.

1. Erreklamazioari buruzko ebazpena hogei egun balioduneko epean emanen da, hura aurkezten denetik hasita. Epe hori iraganik ebazpen espresurik jakinarazi ez bada, interesdunak ulertzen ahalko du erreklamazio berezia ezetsi egin dela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteari begira, eta, entitate kontratatzailearen kasuan, espedientearen tramitazioarekin jarraitzearen ondorioetarako, eta, behar denean, kontratua betearaztearen ondorioetarako.

2. Prozedura amaitzen duen ebazpena eskaeraren araberakoa izanen da, eta bertan, behar bezala arrazoituta, adjudikazio prozeduran legez kanpo hartu diren erabakien deuseztatzeari buruz erabakiko da, bai eta bereizkeriazko ezaugarri tekniko, ekonomiko edo finantzarioak honakoetatik kentzeari buruz: lizitazio iragarkitik, aldez aurreko iragarkitik, kontrataziorako pleguetatik edo lizitazioarekin edo adjudikazioarekin zerikusia duten gainerako dokumentuetatik. Auzitegiak erabateko deuseztasuna dagoela uste badu, horri buruzko ebazpena emanen du, aldeek alegatu ez dutenean ere; betiere, interesdunak horren jakinaren gainean jarriko ditu, eta hiru egun balioduneko alegazio epea emanen die.

3. Erreklamazioa ez onartzeko arrazoiak honakoak izanen dira:

a) Epez kanpo aurkeztea.

b) Erreklamazio-egileak legitimaziorik ez izatea.

c) Eskabidearen akatsak ez zuzentzea.

d) Auzitegiak eskumenik ez izatea.

e) Erreklamazioak inolako funtsik ez izatea.

f) Foru lege honetan edo bere garapen-araudian ezarritako bide telematikotik kanpo aurkeztea.

4. Auzitegiak hautematen badu ausarkeriaz edo fede txarrez jokatu dela erreklamazioa jartzean edo kautelazko neurriak eskatzean, erreklamazio-egileari isun bat ezartzea erabaki ahalko du; Auzitegiak justifikatu egin beharko du, betiere, zer arrazoirengatik jartzen dion isuna eta zer inguruabar hartu dituen kontuan zenbatekoa zehazteko. Isuna jartzeko, nahitaezkoa izanen da erreklamazioan adierazitako uziak guztiz ezetsi izana.

Isunaren zenbatekoa 1.000 eta 30.000 euro bitartekoa izanen da, eta zenbatekoa zehaztuko da hautemandako fede txarraren eta interes publikoari zein gainerako parte-hartzaileei eragindako kaltearen arabera. Apartatu honetan aipatzen diren zenbatekoak eguneratzen ahalko dira kontratazio publikoaren arloko eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez.

128. artikulua. Auzitegiaren erabakien gaineko argibideak.

Kontratazio organoak edo kontratazio publikoaren arloko erreklamazio berezirako prozeduran interesduna den batek, bertan agertu denak, uste baldin badu auzitegiaren erabakian kontzeptu ilunen bat edo akats materialen bat dagoela, erreklamazioa aurkezteko aipatutako bide telematiko bera erabiliz eskatzen ahalko du hura argitu edo zuzentzea, jakinarazpena jaso eta hiru egun balioduneko epean.

Auzitegiak iritzia eman beharko du eskatutako argitze edo zuzentzeari buruz eskaera jaso eta hurren hiru egun balioduneko epean.

129. artikulua. Erabakiak exekutatzea.

1. Erreklamazio bereziaren prozedura amaitzen duten erabakiak aurkaratutako egintzaren egileak betearaziko ditu bertan ezartzen den moduari zorrotz lotuta.

Erabakian ezartzen bada lizitazio prozeduraren deuseztatzea, kontratuaren adjudikazioa egiteko, kontratazio organoak lizitazio berria deitu beharko du. Prozedura atzera eramatea bidezkoa denean, auzitegiak agindutako tramite deuseztatzea ez da eragozpen izanen egintza eta tramiteen balioa mantentzeko, arau-haustea egin ez balitz edukiz aldatuko ez ziratekeenen kasuan.

2. Erabakian ezartzen denean erreklamazio egileari isuna ezartzea, horretara behartutakoek ordainketa egin beharko dute, diru-bilketa borondatezko aldian egiteko tributu legeetan aurreikusitako epeetan. Horretarako, isuna edo kalte-ordaina ezartzen duen erabakiari kasuko zorraren sarrera egin izanaren agiria erantsiko zaio.

130. artikulua. Alderdiak epatzea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organoengana.

1. Auzitegiaren erabaki baten kontra administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkezten denean, auzitegiak, administrazio espedientea eskatzeko eginbidea, organo judizialarena, jaso ondoren, errekurtsoaren xede izan den egintzaren egilea den kontratazio organoa epatuko du dagokion salan, bai eta prozeduran agertutako gainerako interesdunak ere.

2. Aurreko apartatuan aipatutako epatzea administrazioarekiko auzi-jurisdikzioa arautzen duen legean aurreikusitako moduan eginen da.

II. TITULUA. Administrazio Publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak

131. artikulua. Itunak egiteko askatasuna.

Administrazio Publikoek komenigarri deritzeten kontratu, itun edo baldintzak hitzartzen ahalko dituzte, baldin eta interes publikoari, ordenamendu juridikoari edo administrazio zuzenaren printzipioei aurka egiten ez badiete, eta haien arabera bete beharko dituzte, foru lege honek entitate horien alde ezarritako eskumenak ukatu gabe.

132. artikulua. Kontratatzeko baldintza orokorrak.

Foru lege honen mendeko administrazio publiko bakoitzaren esparruan, baldintza orokorrak onesten ahalko dira, kontratazioaren alderdi juridikoak, teknikoak eta ekonomikoak arautzeko.

Kontratazioa arautzen duten plegu horiek, bereziki baldintza partikularrak ez dira izanen lege-xedapenen zerrenda soilak; ezin izanen dute baldintza orokorrekin bat ez datorren baldintzarik eduki, kasu berezietan izan ezik, eta horrelako kasuetan Kontratazio Publikorako Batzordeak txostena egin beharko du aurretik.

Kontratazio organoak baldintza partikularren eredu orokorrak onesten ahalko ditu bere eskumeneko eremuan erabil daitezen, kasu zehatz bakoitzari egokituta.

I. KAPITULUA. Kontratazio organoak

1. ATALA. Eskumena administrazio kontratuetan

133. artikulua. Eskumena.

Entitate bakoitzaren beraren antolaketari buruzko araudiak mugatuko du kontratazio publikoaren arloko eskumena.

2. ATALA. Kontratazio mahaia

134. artikulua. Kontratazio mahaiaren osaera.

1. Kontratazio mahaia organo profesional espezializatu bat da, kontratazio organoari laguntzekoa, eta haren kide izanen dira mahaiburua eta adjudikazio boterearen zerbitzuko langileen artetik izendatutako lau mahaikide, gutxienez. Mahaikideetako bi kasuan kasuko kontratuaren arloko teknikari espezializatuak izanen dira, beste bat kontu-hartzaile ariko da, eta laugarrena Zuzenbideko lizentziaduna edo graduduna izanen da, titulazio hori behar duen lanpostu batean diharduena, eta idazkari lanak eginen ditu.

2. Nafarroako Parlamentuan, Arartekoan, Kontuen Ganberan, Nafarroako Toki Administrazioko erakundeetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan, kontratazio mahaiaren osaera kasuan kasuko arauei lotuko zaie, eta artikulu honetan xedatutakoa arau horien osagarria izanen da.

135. artikulua. Proposamenen balorazioa eta adjudikazio proposamena kontratazio mahairik eratzen ez denean.

1. Adjudikazio prozeduran kontratazio mahairik osatzen ez bada, haren eginkizunak kontratazio organoko zerbitzu teknikoek beteko dituzte. Behar adinako langile teknikorik ez badago, ondokoek emanen dute txosten hori: kontratuaren xede den gaiarekin zerikusia duten lanak egiten dituzten edo espedientearen izapidetzean zuzenean parte hartu duten bi langilek, gutxienez.

2. Kontratua kudeatzen duen unitatearen ardura izanen da parte-hartzaileak onartzea edo, hala behar denean, hautagaiak aukeratzea, behar diren txosten tekniko eta juridikoak egin ondoren. Gainera, kontratua adjudikatzeko proposamena eginen du eskaintza baloratzeko txosten teknikoei jarraituz.

136. artikulua. Adjudikazio proposamenak.

1. Kontratazio mahaiak edo kontratua kudeatzen duen unitateak adjudikaziorako egiten dituen proposamenetan lehentasun-hurrenkeran agertuko dira eskaintza onargarria egin dutenak, lortu dituzten puntuazioak adierazita. Adjudikaziorako irizpide bakarra eskainitako prezioa denean, nahikoa izanen da adjudikaziorako proposamenean eskaintza bakoitzaren zenbatekoa jartzea.

2. Adjudikazio proposamenek ez dute inolako eskubiderik sortzen harik eta adjudikazio ebazpena onetsi arte.

II. KAPITULUA. Kontratua prestatzeko administrazio jarduketak

137. artikulua. Espediente motak.

Kontratazio espedienteak izapidetze arruntekoak, izapidetze aurreratukoak eta larrialdikoak izan daitezke.

138. artikulua. Izapidetze arrunteko kontratazio espedientea Nota de Vigencia.

1. Edozein kontratu egin aurretik kontratazio espedientea izapidetu beharko da, foru lege honetan aurreikusitako salbuespenak salbuespen. 3. apartatuan aipatzen diren dokumentuek osatuko dute espedientea, eta horietan azalduko da zergatik diren helburu publikoak betetzeko beharrezkoak edo komenigarriak kontratuaren xede diren prestazioak.

2. Kontratuak prestatuko dira beren xedearen arabera eskudun den unitatearen kontrolaren eta erantzukizunaren pean. Unitate horri, foru lege honen ondorioetarako, kontratua kudeatzen duen unitatea deituko zaio.

3. Kontratazio espedientea kontratuaren unitate kudeatzaileak emandako txosten arrazoitu baten bidez hasiko da; txosten horretan ase gogo diren beharren izaera eta neurria azalduko da, bai eta hauek ere: beharrak asetzeko xedearen egokitasuna, kontratuaren xede diren prestazioen ezaugarriak eta balio zenbatetsia, prezioa merkatuarekin bat datorren, adjudikazio irizpideak kontratuaren xedearekin lotura duten, kontrataziorako prozeduraren hautaketa eta kaudimen irizpideak, behar berariazkoak eta ondasun eta zerbitzuen hartzaileen behar berariazkoak eta inguruabarrak, eta beharrezkotzat jotzen diren beste guztiak. Kontratu bat betetzeak berekin dakarrenean entitate kontratatzaileek datu pertsonalak jakinaraztea kontratistari, adierazi beharko da datu horiek zer helburutarako jakinarazten diren.

Beharrari buruzko txostenaz gain, espedienteak honakoak ere jasoko dira:

a) Kontratua arautzen duten pleguak, kontratazio organoak onetsitakoak gastua baimendu aurretik edo aldi berean.

b) Kreditu erreserbari buruzko dokumentua.

c) Txosten juridikoa.

d) Kontu-hartzailearen fiskalizazioa Nota de Vigencia.

4. Kontratazio espedientea osaturik, kontratazio organoak ebazpen arrazoitua emanen du hura onesteko eta adjudikazio prozedurari hasiera emateko, salbu eta prozedura erraztuan, lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuan eta zenbateko txikiko kontratuetarako prozedura berezian. Ebazpen horretan gasturako baimena ere jasoko da.

5. Jatorri desberdinetako ekarpenekin finantzatuko diren kontratuetan, espedientean egiaztatu beharko dira horien guztien eskuragarritasuna eta horien ordainketaren ordena.

139. artikulua. Izapidetze aurreratuko espedientea.

1. Kontratazio espedienteak izapidetu ahal izanen dira, eta are kontratua adjudikatu ere, nahiz eta kontratuaren exekuzioa hurrengo ekitaldian hasi behar izan, urte batean edo gehiagotan egin behar den gorabehera. Horretarako, kredituak hitzartzen ahalko dira, aplikatu beharreko aurrekontu-arauetan ezartzen diren mugekin.

Horrelako kasuetan, pleguek honako baldintza ezarri beharko dute adjudikazioa egiteko: kasuan kasuko ekitaldian kontratutik datozen betebeharrak finantzatzeko kreditu aski eta egokia izatea.

2. Europar Batasuneko gutxienekoa baino balio zenbatetsi txikiagoa duten obra kontratuak, urte anitzeko diru-laguntzen bidez finantzatu beharrekoak badira, kontratu bakarrean adjudikatzen ahalko dira, prozedura irekiaren edo murriztuaren bidez, eta kontratu hori diru-laguntzak jaso ahala exekutatuko da.

Lehenbiziko urteko zatia edo fasea bere eskaintzan adierazitako baldintzen arabera beteko du adjudikazio-hartzaileak. Administrazioaren eta kontratistaren artean negoziatuko dira obra unitateak eta bigarren urte edo faseko nahiz hurrengoetako epea, eta ados jarri ezean, fase bakoitza lizitazio deialdirik gabeko prozedura negoziatuaren bidez adjudikatzen ahalko da, baldin eta hasierako kontratua adjudikatu zenetik bost urte iragan ez badira.

140. artikulua. Larrialdiko espedientea.

1. Hondamen egoerak, arrisku larriko egoerak edo segurtasun publikoa arriskuan jartzen duten beharrizanak direla-eta administrazioak berehala jardun behar duenean, kontratazio espedienteak honako izapidetze berezia izanen du:

a) Eskumena duen kontratazio organoak, administrazio espedienterik izapidetu beharrik izan gabe, gertaturikoa konpontzeko edo sorturiko beharrari aurre egiteko beharrezkoa dena egitea agin dezake eta libreki kontratatu ere, xede osoa edo zati bat, foru lege honetan ezarritako formazko betekizunak errespetatu behar izan gabe, are kreditu aski izateko eskakizuna bera ere.

b) Salbuespeneko araubide honetako jarduketak egin ondoren, kontratazio organoak horiek eta horietarako gastua onetsiko ditu, horien larrialdiko izaera teknikoki eta juridikoki justifikatu eta Kontu-hartzailetzak fiskalizazioa egin ondoren. Larrialdiko espedientearen bitartez eginiko kontratuak Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira beti.

2. Administrazioak proposaturiko xedea betetzeko behar diren gainerako jardueren inguruko prestazioak, larrialdikoak ez direnak, foru lege honetan ezarritakoari jarraituz kontratatuko dira.

III. KAPITULUA. Administrazio kontratuak exekutatzeko arau orokorrak

141. artikulua. Kontratua nola exekutatzen den gainbegiratu eta ikuskatzea.

1. Kontratua kudeatzen duen unitateak kontratua nola exekutatzen den gainbegiratu, ikuskatu eta kontrolatuko du, kontratazio publikoari buruzko legeriaren aplikazio egokia zainduko du eta hitzartutakoa zehatz-mehatz bete dadin behar diren jarraibideak ematen ahalko ditu.

2. Kontratista behartuta egonen da kontratatzaile den organoari justifikatzera, horretarako eskaera egiten zaion edozein unetan, bete egiten direla aplikatzekoa den hitzarmen kolektibo sektorialean ezarritako lan-baldintzak.

3. Kontratistak edo haren mendekoek kontratua behar bezala betetzeko eragozpen edo traba izan daitezkeen egintzak edo omisioak egiten badituzte, unitate kudeatzaileak neurri zehatzak hartzeko agintzen ahalko du, itundutakoa behar bezala betetzea lor dadin edo behar bezala betetzen segi dadin.

4. Kontratua kudeatzen duen unitateak emandako aginduak bete ezean zigorrak ezarriko dira. Pleguan zigor horiek aurreikusi behar dira.

142. artikulua. Administrazio kontratuen interpretazioa.

Kontratazio organoak ahalmena du administrazio kontratuak interpretatzeko eta haiek betetzeko orduan sor daitezkeen zalantzak ebazteko. Ahalmen horren erabilera dokumentatu eginen da espediente baten bitartez, kontratistari entzutea eman ondoren. Espedientean jasoko dira kontratazio organoko zerbitzuek emandako txosten tekniko eta juridiko egokiak, ezertan galarazi gabe Nafarroako Kontseiluak irizpena ematea kontratistak aurkako jarrera adierazi duenean.

143. artikulua. Aldaketa espedientea izapidetzea.

1. Kontratu batean aldaketak egin beharra dagoenean, kontratua kudeatzen duen unitateak edo, kasua bada, obren zuzendari fakultatiboak, proposamen bat idatziko du, eta hari erantsiko dizkioa aldaketak justifikatu, deskribatu eta baloratzen dituzten txosten teknikoak eta agiriak. Proposamena dela-eta kontratistari bost egunez entzutea emanen zaio, eta, gastua fiskalizatu ondoren, kontratazio organoak proposamena onetsiko du ebazpen arrazoituaren bidez eta, kasua bada, epea eta bermea birdoituko ditu.

Izapidetze horretan Nafarroako Kontseiluaren irizpena jasoko da, kontratistak aurkako jarrera adierazi duenean.

2. Kontratuen aldaketei adjudikazioari eman zitzaion publizitate bera emanen zaie.

3. Obra kontratuetan, aldaketa bat izapidetzearen ondorioz obren exekuzioa osorik edo zati batean eten behar denean, eta horrek interes publikoari kalte larriak eragiten badizkio, kontratua kudeatzen duen unitateak proposatuko du obrak behin-behinekoz jarraitzea, zuzendaritza fakultatiboak egin beharko duen proposamen teknikoan aurreikusten den moduan, betiere aldaketarako aurreikusitako gehieneko zenbatekoak kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren %20 gainditzen ez duenean eta hura finantzatzeko kreditu aski eta egokia baldin badago.

Honako izapide hauek eskatuko dira:

a) Obraren zuzendari fakultatiboaren proposamen tekniko arrazoitua, aldaketaren gehieneko balio zenbatetsia eta egin beharreko obren oinarrizko deskripzioa edukiko dituena.

b) Kontratua kudeatzen duen unitatearen txostena.

c) Kontratistari entzutea ematea, eskatu eta gehienez ere bost eguneko epean.

d) Kreditua dagoela frogatzen duen dokumentua, beharrezkoa balitz kontratazio organoaren araudiarekin bat datorrena.

e) Kontratazio organoaren erabaki arrazoitua.

Kontratazio organoak ebazpena ematen duenetik hasita, proiektu teknikoa sei hilabeteko epean onetsiko da eta aldaketa espedientea zortzi hilabeteko epean.

144. artikulua. Aldaketa espedienterik behar ez duten unitatealdaketak.

1. Pleguan hala aurreikusirik dagoen kasuetan, eta kontratuaren balio zenbatetsia kontuan hartu bada, egiaz exekutaturiko unitateen kopurua obra proiektuan edo hasierako kontratuan aurreikusitakoena baino handiagoa denean, besterik gabe sartuko dira kontratuaren egiaztagiri edo ordainketa partzialetan eta amaierako ziurtapenean, betiere, gastuaren igoera ez bada pleguan adierazitako portzentajea baino handiagoa; portzentaje hori ez da izanen kontratuaren adjudikazio prezioaren %10 baino gehiagokoa.

Hala ere, gauzatutako unitateen gehikuntzaren ondoren aldaketaren bat izapidetu beharra baldin badago, gehikuntza hori ere aldaketa espedientean sartu beharko da.

2. Edozein kasutan ere, unitate kopuruaren aldaketek egiten duten zenbatekoa eta kontratuaren beste aldaketa batzuek egiten dutena, batuta, ez dira pleguan adierazitako portzentajea baino handiagoak izanen; portzentaje hori ez da inola ere izanen kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren %50 baino gehiagokoa.

145. artikulua. Urte anitzeko gastua birdoitzea.

Administrazioak urteko diru-kopuruak doituko ditu kontratuaren exekuzio egokiaren arabera moldatzeko, erabiltzen ahal diren kredituetako gerakinak horretarako nahikoak badira.

Lan programa duten kontratuetan, urteko diru-kopuruak doituz gero lan programa berrikusi egin beharko da urteko diru-kopuru berriei egokitzeko. Lan programa egokituak kontratazio organoaren onespena beharko du.

146. artikulua. Ezbetetzearen ondoriozko zigorrak.

1. Pleguetan aurreikusi beharko da kontratistari zehapenak jartzea kasu hauetan, guztietan edo batzuetan:

a) Kontratuan zehaztutako prestazioen exekuzioa hein batean ez betetzea.

b) Kontratua akatsekin exekutatzea.

c) Kontratuaren exekuzio-baldintza bereziak ez betetzea.

d) Azpikontrataziorako ezarritako baldintzak haustea.

e) Eskaintzan sartutako langileak edo baliabide materialak kontratua exekutatzen erabiltzeko edo horretara atxikitzeko konpromisoa ez betetzea.

f) Kontratuaren unitate kudeatzaileak emandako aginduak ez betetzea, kontratu-exekuzioari dagozkion gaietan.

g) Lan edo gizarte arloko betebeharrak ez betetzea langileei dagokienez.

h) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko araudia ez betetzea.

i) Oro har, Administrazioari edo hirugarrenei kalteak eragiten dizkien ez-betetzeak edo akatsekin egindako betetzeak.

2. Kontratuaren adjudikazio-hartzaileak izandako ez-betetzeak pleguetan sailkatuko dira: arinak, astunak, edo oso astunak, ez-betetze mota, kontratistaren arduragabekeriaren maila, ez-betetzeak eragindako kalteen garrantzi ekonomikoa edo berrerortzea kontuan hartuta.

Edozein kasutan ere, foru lege honen 66. artikuluan aurreikusten diren kontratu-exekuzioko baldintza berezien ez-betetzeak oso astuntzat joko dira.

3. Kontratistaren ez-betetzeak pleguetan ezarritako sailkapenaren arabera zigortuko dira, eskala honen araberako zigorrarekin:

a) Ez-betetze arinak, adjudikazio zenbatekoaren %1ekoa gehienez.

b) Ez-betetze astunak, adjudikazio zenbatekoaren %1etik %5erainokoa.

c) Ez-betetze oso astunak, adjudikazio zenbatekoaren %5etik %10erainokoa. Zigor hori kontratuaren zenbatekoaren %20 adinakoa izaten ahalko da, foru lege honen 66. artikuluan aurreikusitako kontratu-exekuzioko baldintza bereziak betetzen ez direnean.

Kontratistari ezartzen ahal zaizkion zigorren gehieneko zenbateko osoa ez da adjudikazio zenbatekoaren %20 baino gehiagokoa izanen. Ez-betetzeak eragindako zigorrak adjudikazio zenbatekoaren %10 baino handiagokoak direnean, kontratatzeko debekua deklaratzeko prozedura hasten ahalko da.

147. artikulua. Epeak betetzea.

1. Kontratista beharturik dago kontratua betetzera hura egiteko finkatutako epe osoaren barruan, bai eta exekuzioa aurrera eramateko adierazitako epe partzialetan ere.

2. Kontratista berez eroriko da berandutzan, administrazioak aurretik ohartarazi behar izan gabe.

3. Kontratistaren berandutza kasuetan, berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, epe osoa nahiz epe partzialak betetzeari dagokionez, Administrazioak, kasuaren ezaugarriak kontuan hartuta, erabaki dezake kontratua suntsiaraztea edo eguneko zigorrak jartzea: 0,40 euro adjudikazio zenbatekoaren 1.000 euroko.

Kontratazio organoak erabakitzen ahalko du kontratazioaren plegu arautzailean sartzea aurreko paragrafoan jaso ez diren beste zigor batzuk, kontratuaren ezaugarri bereziak direla-eta hura behar bezala exekutatzeko beharrezkotzat jotzen duenean eta hala justifikatzen duenean espedientean.

4. Atzerapena kontratistari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik gertatzen denean, kontratista bere konpromisoak betetzeko prest agertzen bada, administrazioak luzapena emanen dio, galdu den denbora adinakoa, non eta kontratistak ez duen luzapen laburragoa eskatzen.

148. artikulua. Kaltegalerak eta zigorezarpena.

1. Aurreko bi artikuluetan aurreikusitako zigorrak ezartzeak ez du baztertzen Administrazioari kalte-ordaina ematea, baina hura bereizirik ezarri beharko da.

2. Zigorrak kontratazio organoak erabakita ezarriko dira, kontratuaren unitate kudeatzaileak proposatuta, kontratistari entzutea eman ondoren, eta gauzatuko dira kontratistari ordainketa oso edo partzial gisa eman beharreko zenbatekotik edo, kasua bada, eratutako bermetik egoki den kopurua kenduz.

149. artikulua. Hirugarrenei eragindako kaltegalerengatiko kalteordainak.

1. Kontratuaren exekuzioaren ondorioz hirugarrenei eragiten zaizkien kalte eta galera guztiak kontratistari egozten ahalko zaizkio. Administrazioak kalte-galerengatiko erantzukizuna honako kasuetan baino ez du izanen: baldin eta berak zuzenean emandako aginduen ondorioz gertatzen badira edo, obra kontratuetan, proiektuaren akatsen ondorioz gertatzen badira, proiektua berriz egitea ezertan galarazi gabe.

2. Administrazioari egozten ahal zaizkion kalteak ordaintzeko eskabidea izapidetuko da administrazio publikoen ondare erantzukizunaren arloan aplikatu beharreko legeen arabera. Baldin eta, lege horiek aplikatuta, administrazioa eta kontratista erantzule solidarioak direla ezartzen bada, administrazioak emanen du kalte-ordaina osorik eta kontratistaren aurka errepetituko du dagokion zatian.

150. artikulua. Administrazio publikoen kontratuak etetea.

1. Kontratazio organoak interes publikoko arrazoiengatik kontratua etetea erabakitzen badu, edo ordainketa lau hilabete baino gehiago atzeratzearen ondorioz kontratua eteten bada, akta eginen da, kontratua zergatik eten den eta horrek zer ondorio ekarriko dituen adierazten duena. Kontratua kudeatzen duen unitateko teknikari batek eta kontratistak sinatuko dute akta hori.

2. Obra kontratuetan obraren zuzendariak ere sinatuko du akta, eta aktari eranskin bat gehituko zaio, bertan ondokoak jasota: etenda geratu diren obra-zatia edo zatien zerrenda, exekutatutako obraren neurketa, eta obran bertan pilatuta dauden materialak, etenda geratu diren obra-zatietan bakarrik erabil daitezkeenak. Eranskina hamar egun baliodunetan gehitu beharko da edo, salbuespen gisa, bereziki konplexua denean, hilabeteko gehieneko epean.

3. Etendura erabakita, administrazioak kontratistari benetan jasan dituen kalteak eta galerak ordainduko dizkio.

151. artikulua. Administrazio kontratuak baliogabe deklaratzea.

1. Kontratazio organoak, ofizioz edo alde batek eskatuta, erabaki dezake foru lege honetan aurreikusitako arrazoiengatik kontratuak baliogabe deklaratzea, administrazio prozedurari buruzko legeetan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman ondoren, kontratistak kontrako jarrera adierazten duenean.

2. Deuseztasun eta deuseztagarritasun kasuetan kontratazio organoen egintzak eteteari dagokionez, foru lege honetan xedatutakoa beteko da, eta, modu subsidiarioan, Administrazio Prozeduraren arloko araudian eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean ezarritakoa.

3. Kontratu baten baliogabetasun deklarazio administratiboak nahaste larria sortzen badio interes publikoari, erabaki berean xedatzen ahalko da haren ondorioen jarraipena eta haren klausula beren pean, kaltea ekiditeko presako neurriak hartu arte.

IV. KAPITULUA. Kontratisten ordainsariak

152. artikulua. Kontratuen prezioa ordaintzea.

1. Kontratistak eskubidea izanen du egindako prestazioa ordain diezaioten, foru lege honetan eta kontratuan ezarritako moduan eta hitzartutako prezioaren arabera.

2. Prezioa ordaintzeko araubidea pleguetan ezarriko da. Era berean, eta ezertan ukatu gabe kasua bada aplikatzea urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritakoa, pleguan beti aurreikusi beharko da kontratistaren betebeharra dela subrogazioak ukitutako langileei ordaindu gabe utzitako soldaten erantzule izatea, bai eta sortutako Gizarte Segurantzarako kotizazioena ere, are kontratua suntsitu eta kontratista berriak langileak subrogatzen dituenean; betebehar hori ez da inola ere kontratista berriarena izanen. Kasu horretan, behin soldata horiek ordaindu gabe daudela frogatuta egon ondoren, Administrazioak atxiki eginen ditu kontratistari zor zaizkion kopuruak, soldata horien ordainketa bermatzeko, eta itzuli gabe utziko du behin betiko bermea harik eta soldata horien ordainketa frogatzen den arte, zeina ez baita okerragoa izanen merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako borrokaren alorrean indarra duen araudian ezarritakoa baino.

3. Tributu-arauetan eta Gizarte Segurantzari buruzkoetan ezarritakoaren kalterik gabe, kontratuaren exekuzioagatik zilegi diren konturako ordainketak honako kasuetan bakarrik enbargatu ahalko dira:

a) Kontratuaren exekuzioan kontratistaren langileriak irabazitako soldatak eta horietatik eratorritako kuota sozialak ordaintzeko.

b) Kontratuaren exekuzioa dela-eta kontratistak azpikontratistekiko eta hornitzaileekiko hartutako betebeharrak ordaintzeko.

153. artikulua. Azpikontratistei eta hornitzaileei ordaintzea.

1. Kontratista behartuta dago azpikontratistei edo hornitzaileei prezio adostua ordaintzera, jarraian adierazten diren epe eta baldintzetan.

2. Ezarritako epeak ezin izanen dira kaltegarriagoak izan berankortasunaren aurka borrokatzeko araudi indardunean jasotakoak baino, eta kontatuko dira kontratista nagusiak ondasunen edo zerbitzuen onarpena edo gauzatzea egiten duen egunetik aurrera, baldin eta azpikontratistak edo hornitzaileak legez ezarrita dauden epeetan entregatu badute faktura.

3. Onarpena gehienez ere hogeita hamar eguneko epean egin beharko da, ondasunak entregatzen direnetik edo zerbitzua ematen denetik. Epe beraren barruan adierazi beharko dira, kasua bada, desadostasun-arrazoiak. Baldin eta ez bada epe horretan egiten, ulertuko da ondasunak onartu direla edo zerbitzu-ematea adostasunez gauzatu dela.

4. Kontratista behartuta dago ezarritako epean ordaintzera fakturak, 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

Ordainketa berandutu egiten bada, azpikontratistak edo hornitzaileak eskubidea izanen du berandutze-interesak eta kobrantza-kostuengatiko ordaina kobratzeko, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko araudi indardunean ezarritako moduan.

154. artikulua. Konturako aurrerakinak ematea prestaketalanengatik.

Kontratistak konturako aurrerakinak hartzeko eskubidea izanen du kontratuaren exekuzioa prestatzeko egiten dituen lanengatik, baldin eta lan horiek kontratuaren xedearen barrenean sarturik badaude, pleguan ezartzen diren baldintzetan, betiere bermeen bidez aseguratzen badira.

155. artikulua. Ordaintzeko epea eta berandutzeinteresak.

1. Kontratazio organoek hogeita hamar egun naturaleko epean ordaindu beharko du kontratuaren prezioa, kontratazio organoaren erregistroan jasotzen denean dagokion faktura edo agiri baliokidea, frogatzen duena kontratua osorik edo partzialki egin dela. Obra kontratuetan, epe hori obra ziurtagiriak ematen direnetik hasiko da kontatzen.

Zalantzazkoa bada faktura edo ordainketa-agiri baliokidea jaso den data, administrazioari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ordaintzeko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ondasunak jaso diren egunetik edo zerbitzuak eman diren egunetik kontatzen hasita.

Zordunak faktura edo ordainketa-eskaera baliokidea jasotzen badu ondasunak edo zerbitzuak baino lehenago, ordaintzeko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ondasunak jaso diren egunetik edo zerbitzuak eman diren egunetik kontatzen hasita.

Zordunak faktura edo ordainketa-eskaera baliokidea jasotzen badu harrera- edo adostasun-egintza baino lehen edo egintza horrekin batera, ordaintzeko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, egintza hori izan denetik kontatzen hasita. Egintza hori ez bada ezarritako epean egiten kontratazio organoari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, epearen azken egunean egin dela ulertuko da.

2. Aurreko apartatuak aipatzen dituen epeak hirurogei egun naturalekoak izanen dira, osasun-laguntzako zerbitzuak eman eta horretarako onartuak dauden entitate publikoen kasuan.

3. Epe horiek ordainketarik egin gabe iraganez gero, zorrak berandutze-interesa sortuko du, ohartarazpen edo errekerimendurik egin beharrik izan gabe. Haren zenbatekoa izanen da kasuan kasuko seihilekoaren lehen egun naturalaren aurretik Europako Banku Zentralak birfinantzaketarako egin duen azken eragiketa nagusian aplikatutako interes tasa gehi ehuneko zortzi puntu, salbu eta pleguan tasa handiagoa ezartzen denean. Obra kontratuetan, ordea, berandutzerik izanez gero, berandutze-interesak kalkulatzeko hasierako eguna hau izanen da: obra ziurtagiriak eman ondoko hogeita hamargarren egun naturala.

4. Ordainketaren berandutzea lau hilabete baino gehiagokoa bada, kontratistak kontratuaren betetzea eten dezake, eta kontratazio organoari eman beharko dio horren berri hilabete lehenagotik, eten horren ondorioz sor daitezkeen eskubideak aitortzearen ondorioetarako, foru lege honetan ezarritako moduan.

5. Ordainketaren berandutza zortzi hilabete baino gehiagokoa bada, kontratistak eskubidea izanen du, halaber, kontratua suntsiarazi eta horren ondorioz eragiten zaizkion kalteen ordaina jasotzeko.

6. Berandutze-interesak eska daitezkeen kasuetan, kontratistak, gainera, 40 euroko kopuru finko bat kobratzeko eskubidea izanen du, izan dituen kobrantza-kostuen ordainetan, eta, gainera, 40 euro baino handiagoko kobrantza-kostu guztiengatiko ordain arrazoizko bat ere bai, frogatzen badu kostu horiek izan dituela kontratazio organoari egotz dakiokeen ordainketa-berandutzeagatik.

7. Behin 1. apartatuak aipatzen duen epea amaituta, kontratistek idatziz erreklamatzen ahalko diote kontratazio organoari bete dezala ordainketa-betebeharra, eta, kasua bada, berandutze-interesak ere erreklamatzen ahalko dizkiote. Hilabete pasatu eta ez badu erantzun, ulertuko da aitortu dela gaindituta dagoela ordainketaren epemuga; interesdunek, horrenbestez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute kontratazio organoaren jarduterik ezaren aurka, eta, kautelazko neurri gisa, zorraren berehalako ordainketa eskatzen ahalko dute.

156. artikulua. Kobratzeko eskubideak eskualdatzea.

Kontratistek kontratazio organoari kobratzeko eskubideak laga ahal izanen dituzte zuzenbidearen arabera. Kobratzeko eskubidearen lagapenak erabateko ondorioak izateko, ezinbesteko baldintza izanen da lagapen akordioaren jakinarazpen fede-emailea egitea.

Behin kontratazio organoak lagapen akordioaren berri izanik, ordainketa agindua lagapen-hartzailearen alde luzatu beharko da. Kontratazio organoari lagapenaren berri eman aurretik, kontratistaren aldeko ordainketa aginduek askapen ondorioak izanen dituzte.

V. KAPITULUA. Administrazio publikoen kontratuak azkentzea

157. artikulua. Kontratuak azkentzea.

Kontratuak betetzen direnean edo suntsiarazten direnean azkenduko dira.

158. artikulua. Kontratuak betetzea eta harrera.

1. Kontratistak kontratua bete duela ulertuko da kontratuaren xedea osorik burutua duenean, kontratazio organoaren adostasunez, kontratuan itundutako moduan.

2. Edozein modutan, kontratua bete dela egiaztatzeko, Administrazioak harrera- edo adostasun-egintza formal eta positibo bat eginen du, kontratuaren xedea burutzen edo entrega egiten denetik kontatzen hasita hamabost eguneko epean gehienez ere. Obra kontratuetan eta herri-lanen emakidarako kontratuetan, pleguak epe hori luzatzen ahalko du obrak amaitu eta hogeita hamar egun geroago arte.

159. artikulua. Administrazio kontratuen bermeepea.

1. Kontratuetan berme-epe bat finkatuko da, harrera edo adostasun datatik hasita kontatzekoa, eta hori administrazioaren eragozpenik gabe iragan denean, kontratistaren erantzukizuna iraungirik geldituko da.

Berme epetik kanpo geldituko dira beren izaeragatik edo berezko ezaugarriengatik hori beharrezkoa ez duten kontratuak; kontratazio espedientean behar bezala justifikatuko da hori, eta pleguan espresuki adieraziko.

2. Pleguan berme epea ezarriko da kontratuaren izaera eta konplexutasuna kontuan harturik. Berme epea gutxienez hiru urtekoa izanen da I. eranskineko “Higiezinen eta ingeniaritza zibileko obren eraikuntza orokorra” izeneko epigrafean ageri diren obra kontratuetan, eta gehienez bi urtekoa izanen da gainerako kontratuetan. Bi epe horiek harrerako egintza formala egiten den egunean hasiko dira. kontatzen.

3. Harrera partzialak aurreikusten diren kasuetan, hartutako unitateen berme-epea harrera partzialaren egunetik hasita zenbatuko da.

160. artikulua. Administrazio kontratuak suntsiarazteko arrazoiak.

1. Administrazio kontratuak suntsiaraziko dira hauetakoren bat gertatzen denean:

a) Kontratista indibiduala hiltzea edo ezgaiturik geratzea, edo kontratista den sozietatearen nortasun juridikoa iraungitzea, salbu eta jaraunsle edo oinordekoek kontratuarekin jarraitzea adosten denean. Enpresen edo enpresa-adarren bat-egite, zatiketa, ekarpen edo eskualdaketa kasuetan, ondorioz sortzen den entitatea edo entitate onuraduna kontratistaren eskubide eta betebeharretan subrogatuko da, kontratua formalizatzeko eskatzen den kaudimenari eusten baldin badio.

b) Edozein prozeduratan kaudimengabezia deklaratzea, eta, konkurtsorik egonez gero, likidazio aldia hastea, salbu eta, azken kasu horretan, kontratistak kontratua gauzatzeko bermeak eman eta Administrazioak aski irizten dienean.

c) Administrazioa eta kontratista ados jartzea baldin eta, interes publikoko arrazoien ondorioz, ez bada beharrezkoa edo ez bada komeni kontratuak irautea, eta, betiere, kontratistari egozten ahal zaion beste arrazoiren bat ez badago kontratua suntsiarazteko.

d) Aginduzkoak diren bermeak ez jartzea.

e) Epe barruan ez exekuktatzea, epea funtsezkoa denean.

f) Zigorrak kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren %20 adinakoak direnean, bakarka edo denak batera.

g) Ez betetzea kontratuaren exekuzio-baldintza bereziak, 66. artikuluan arautuak.

h) Administrazioa zortzi hilabete baino gehiagoz berandutzea ordainketa egiteko, kontratistak eskatzen duenean.

i) Kontratuaren exekuzio-aldian zehar kontratistak exekuzio horretan ari diren langileei soldatarik ez ordaintzea, edo indarreko hitzarmen kolektiboek langile horientzat ezartzen dituzten baldintzak larriki urratzea, kontratuaren exekuzio-aldian ere.

j) Kontratuko gainerako funtsezko betebeharrak ez betetzea.

k) Lan-gatazkak denboran zehar mantentzea edo kontratua betetzen duten langileek greba-eskubidea iraunkorki erabiltzea, kontratuaren exekuzio egokia ezindu egiten duenean.

l) Kontratuan espresuki ezartzen direnak.

m) Foru lege honetan adierazten diren gainerakoak.

2. Aurreko apartatuan aurreikusitako arrazoietako bat tartean egonda ere, kontratazio organoak zilegi izanen du, salbuespen gisa, kontratua exekutatzen jarrai dadin erabakitzea, baldin eta frogatzen badu kontratua suntsiarazteak kalte larria eragin diezaiokeela interes publikoari.

Artikulu honen k) letrak aipatzen duen arrazoiagatiko kontratu-suntsiarazpena erabakiko da, oro har, bakar-bakarrik kontratista den enpresan langileen ordezkariek hala eskaturik; salbu eta soldaten ez-ordaintzeak kaltetzen dituen langileak 66 eta 67. artikuluen araberako subrogazioa aplikatzekoa duten langileak direnean eta kontratista den enpresak zorretan utzitako soldaten zenbatekoak gainditu egiten duenean kontratuko adjudikazio-prezioaren ehuneko 5, ezen kasu horretan kontratu-suntsiarazpena zuzenean erabai ahalko du kontratazio-organoak, ofizioz.

3. Kontratazio organoak erabakiko du kontratua suntsiaraztea, ofizioz edo kontratistak eskaturik, prozedura honi jarraituz:

a) Kontratistari hamar eguneko entzutea emanen zaio, prozedura ofizioz hasten denean.

b) Gainerako interesdunei hamar eguneko entzutea emanen zaie. Kontratuan berme formala eskatu bada, entzutea eman beharko zaio abal-emaileari edo aseguratzaileari fidantza konfiskatzea proposatzen denean.

c) Kontratazio organoaren zerbitzu juridikoek txostena eginen dute.

161. artikulua. Kontratua suntsiaraztearen ondorioak.

1. Aldeak ados jartzen badira kontratua suntsiarazteko, aldeen eskubideak hitzartutakoaren araberakoak izanen dira.

2. Entitate kontratatzaileak kontratuaren betebeharrak ez betetzeak ekarriko du, izaera orokorrarekin, arrazoi horrengatik kontratistari eragindako kalte-galerak ordaindu behar izatea.

3. Kontratistak bere erruz betebeharrak ez betetzeagatik kontratua suntsiarazten denean, kontratistak kalte-galeren ordaina eman beharko dio entitate kontratatzaileari; hori ebazpen arrazoituan zehaztuko da, kontuan izanik, beste faktore batzuen artean, proiektaturiko inbertsioan edo hirugarrenei nahiz herritar guztiei eman beharreko zerbitzuan izandako atzerapena, eta funts publikoen kargura egin behar diren gastu handiagoen zenbatekoa. Betebeharrak betetzeko bermeak jarri badira, horietatik behar adinako kopurua konfiskatuko da kalte eta galera frogatuak estaltzeko. Berme horiek aski ez badira, kontratazio organoak zuzenbide publikoko diru-sarreretarako ezarritako mekanismoen bitartez hartzen ahalko du ordaina.

4. Kontratua suntsiarazten bada kontratuaren exekuzio-baldintzak ez betetzeagatik, horrek ekarriko du kontratatzeko debekua deklaratzeko espedienteari hasiera ematea, foru lege honen 22.1.m) artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Horrelakoetan, debekuaren iraupena bost urtekoa izango da.

5. Kontratua suntsiaraztea erabakitzen badu, kasuan kasuko administrazioak kontratuaren gainerako zatia lizitazioan bigarren gelditu zen enpresa edo profesionalari adjudikatzen ahalko dio, eta, horrek uko egiten badio, sailkapenean hurrengoak izan zirenei, sailkapen-ordenan.

III. TITULUA. Administrazio publikoen kontratuen araubide juridikoa

I. KAPITULUA. Obra kontratua

1. ATALA. Xedapen orokorrak

162. artikulua. Obra proiektua.

Obra kontratua adjudikatu baino lehen, foru lege honetan aurreikusitako salbuespenak salbuespen, proiektua prestatu, gainbegiratu, onetsi eta haren zuinketa egin beharko da. Proiektuak zehatz definituko du kontratuaren xedea.

Proiektuaren eta obraren baterako adjudikazioa egiten denean, obra exekutatu ahal izateko baldintza izanen da kontratazio organoak proiektua onetsi eta haren zuinketa egitea.

163. artikulua. Obra proiektuen edukia.

1. Administrazioak derrigorrez bete beharreko jarraibide teknikoen arabera prestatu beharko dira obra proiektuak, eta honakoak bilduko dituzte, gutxienez:

a) Obren xedea deskribatzen duen memoria. Bertan obren aurrekariak eta obrak egin aurreko egoera, bete beharreko premiak eta hautaturiko soluzioaren arrazoiak adieraziko dira, eta kontuan hartu beharreko edozein faktore zehatz-mehatz azalduko da.

b) Obrak erabat definituta egon daitezen behar diren plano orokorrak eta xehetasun planoak, bai eta bestelako planoak ere, zehazten dutenak lurren okupazioa, zortasunen eta gainerako eskubide errealen berrezarpena, halakorik egonez gero, eta exekuzioak ukituko dituen zerbitzuak.

c) Agindu tekniko partikularren plegua. Bertan obrak deskribatuko dira eta haien exekuzioa arautuko da: obra egiteko modua, exekutaturiko unitateen neurketa, kalitate-kontrola eta kontratistari dagozkion betebehar teknikoak adieraziko dira.

d) Aurrekontua, aurrekontu partzial batzuez osaturik egon daitekeena, eta prezio unitarioak, sailez sail emandakoak, hala behar denean, neurketen egoera eta hori balioesteko behar diren zehaztapenak adieraziko dituena.

e) Lanak egiteko programa edo obra plana, orientabide gisakoa, denbora eta kostua aurreikusten dituena, hala behar denean.

f) Obren zuinketaren oinarri izanen diren era guztietako erreferentziak.

g) Lege edo erregelamenduzko arauetan zehaztuta dauden dokumentazio guztia.

h) Segurtasun eta osasun azterlana edo, bidezko denean, segurtasun eta osasun arloko oinarrizko azterlana, obretako segurtasunari eta osasunari buruzko arauetan ezarritako moduan egina.

i) Efizientzia energetikoaren ziurtagiria.

2. Edonola ere, BEZa kontuan hartu gabe 300.000 euro baino gutxiagokoak diren obren proiektuetan, aurreko apartatuan aipatzen diren agiri horietakoren bat edo batzuk erraztu edo bateratu daitezke, eta are kendu ere, baldin eta aurkezten den dokumentazioa aski bada obra horiek zehaztu, exekutatu eta balioesteko.

Kontserbazio kontratuetan ez da beharrezkoa izanen neurketen egoera sartzea.

3. 2014/24/EB Zuzentarauaren 4. artikuluan ezarritako atalaseen balio bereko edo handiagoko proiektuen kontratu publiko eta lehiaketetan, kontratazio-organoek eskatu ahalko dute tresna elektronikoak erabiltzea proiektuetarako eta eraikinen diseinu elektronikorako, edota antzeko bitartekoak, lizitaziorako pleguetako edo lehiaketaren oinarrietako kasuko protokoloak erantsiz. Kasu horietan, adjudikazio-botereek sarbide alternatiboak eskainiko dituzte.

164. artikulua. Osotasunaren gaineko prezioa duten obrak.

Salbuespen gisa, obren izaerak ahalbidetzen duenean, osotasunaren gaineko prezioaren bidezko ordainketa-sistema ezartzen ahalko da, prezio unitariorik gabekoa, pleguan zehazten diren baldintzetan.

165. artikulua. Obren zuinketa eta lurren eskuragarritasuna.

1. Proiektua onetsirik, eta obren kontrataziorako espedientea izapidetu aurretik, zuinketa lana eginen da; hau da, obraren errealitate geometrikoa egiaztatzea eta proiektuaren bideragarritasunerako gainerako oinarrizko alderdiak ikuskatzea.

Zuinketa lana egin ondoan, haren emaitza jasotzen duen akta kontratazio espedienteari erantsiko zaio, proiektuarekin batean.

2. Espedienteari erantsiko zaio, halaber, arlo horretan eskumena duen administrazio unitateak emandako txostena, kontratatuko den proiektua edo horren fase jakin bat burutzeko behar diren lurren eskuragarritasuna deklaratzekoa.

Aurreko paragrafoan adierazitakotik salbuetsita daude bide azpiegituretako obrak eta azpiegitura hidraulikoenak, deusetan galarazi gabe lurren benetako okupazioa ez egitea okupazio akta formalizatu arte.

3. Proiektua onesten ahalko da, halaber, kontratazio espedientea onetsi eta adjudikazio prozedurari hasiera ematea agintzearekin batera, beti ere proiektua 163. artikuluan eta hurrengo artikuluan zehazturikoaren arabera behar diren dokumentuekin batera aurkeztu baldin bada.

166. artikulua. Proiektuaren eta obraren baterako kontratazioa.

1. Proiektua egiteko lana eta horri dagozkion obrak exekutatzeko lana batera kontratatzea salbuespeneko kasua izanen da, eta bakar-bakarrik honako egoera hauetan egiten ahalko da, espedientean behar bezala justifikatuz kasuko egoeraren gertatzea:

a) Arrazoi teknikok nahitaez behartzen dutenean enpresa obren azterlanei lotzera. Arrazoi horiek obraren xedearekin edo hura exekutatzeko teknikekin lotuta egon beharko dute.

b) Obraren aparteko neurria edo zailtasun tekniko bereziak direla eta, enpresen beraien bitarteko eta gaitasun teknikoekin egindako soluzioak behar direnean.

2. Edozein kasutan, kontratu mota hori lizitatzeko, kontratazio organoak aurreproiektu bat edo antzeko agiri bat egin beharko du, eta proiektuak bete beharreko oinarri teknikoak idaztera mugatzen ahalko da, soilik interes publikorako komeni dela justifikatzen bada.

3. Kontratistak kontratazio organoari aurkeztuko dio proiektua, gainbegiratu eta onesteko eta zuinketa egiteko. Akatsak edo prezio desegokien erreferentziak atzemanez gero, kontratistari horiek zuzentzeko eskatuko zaio, eta obra ezin izanen da exekutatzen hasi harik eta proiektua berriz gainbegiratu, onetsi eta haren zuinketa egin arte.

Kontratazio organoak eta kontratistak prezioen inguruan adostasunik lortzen ez badute, kontratistak ez du zertan obra exekutatu, eta izanen duen eskubide bakarra proiektua idazteko lanak kobratzea izanen da.

4. Kontratazio organoak obra egiteari uko egiten badio, edo hiru hilabeteko epean, edo, klausulen pleguan epe luzeagoa ezarriz gero, dagokion epe horretan erabakirik hartzen ez badu, orduan, kontratistak eskubidea izanen du proiektuaren prezioa ordain diezaioten, konpentsazio modura prezioa %6 handituta.

2. ATALA. Obra kontratuak exekutatzea

167. artikulua. Zuinketa egiaztatzea.

Pleguan ezartzen den epean (gehienez ere hilabete, kontratua formalizatzen denetik hasita) administrazioko zerbitzu teknikoek eta kontratistak zuinketa egiaztatuko dute. Horren emaitza akta batean formalizatuko da. Obrak exekutatzeko ezarritako epea hasiko da zuinketa egiaztatzeko akta formalizatu eta biharamunean.

168. artikulua. Ziurtagiriak ematea.

1. Ziurtagirien ordainketak konturako ordainketak dira, azken neurketaren emaitza egokia izanen delakoan egiten diren ordainketak alegia, eta berez ez dakarte ziurtagirietan sartutako unitateen onarpen edo harrerarik.

2. Obra kontratutik sortutako soldatak eta gizarte kuotak ordaintzeko bakarrik enbargatzen ahalko dira ziurtagiriak.

3. Administrazioak hilean behin edo, kasua bada, pleguan ezarritako maiztasunarekin emanen ditu obra exekutatuari dagozkion ziurtagiriak. Zuzendaritza fakultatiboak egindako zerrenda baloratua jaso eta hurrengo hamabost egunetan emanen ditu ziurtagiriak. Desadostasuna baldin badago, berehalakoan jakinaraziko zaio zuzendaritza fakultatiboari argitzeko, eta, beharrezkoa bada, zuzentzeko, eta hamabost eguneko epea etenda geldituko da partiden zerrenda berria jaso arte.

Zuzendaritza fakultatiboak kasuko epea amaitu ondoko bost egunetan aurkeztuko dio kontratuaren unitate kudeatzaileari obra exekutatuaren zerrenda baloratua, eta aldi berean kontratistari igorriko dio, adostasuna edo eragozpenak adieraz ditzan, dokumentu hura jaso ondoko hamabost egun naturaleko epean.

Epe horretan kontratistak alegaziorik egiten ez badu, zerrenda balioetsiarekin ados dagoela ulertuko da. Kontratistak alegazioak egiten baditu eta denak edo batzuk onartzen badira, alegaziook kontuan hartuko dira hurrengo ziurtagiria edo azken ziurtagiria idazteko orduan edo kontratuaren likidazioan.

169. artikulua. Obrak exekutatzea eta kontratistaren erantzukizuna Nota de Vigencia.

1. Obrak exekutatuko dira zorrotz betez pleguan jasotako estipulazioak eta kontratuaren oinarri den proiektua, eta obrako zuzendari fakultatiboak proiektuaren interpretazio teknikoa eginez kontratistari emanen dizkion jarraibideekin bat, baita kontratuaren erantzuleak emandakoekin ere, zeinek bere eskumenen esparruan.

2. Jarraibideak ahozkoak direnean, idatziz berretsi beharko dira espedientean jaso daitezen.

3. Obrak egin bitartean eta berme-epea bete arte, kontratista izanen da eraikuntzan atzemandako akats guztien erantzule.

170. artikulua. Ezinbesteko kasuak.

1. Ezinbesteko kasuetan eta kontratistaren aldetik zuhurtzigabekeriazko egintzarik ez badago, kontratistak kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanen du, kontratua exekutatzean egin zaizkion kalte-galerengatik.

2. Honakoak dira ezinbesteko kasuak:

a) Elektrizitate atmosferikoak eragindako suteak.

b) Hondamendia sortzen duten fenomeno naturalak, hala nola, lurrikarak, lur mugimenduak, uholdeak eta antzekoak.

c) Gerra garaian indarkeriaz eragindako kalteak, lapurreta zalapartatsuetan edo ordena publikoa larriki aztoratzean.

171. artikulua. Prezioak ezartzea kontratua unitate berriak sartuz aldatzen denean.

Obra kontratuetan ez da beharrezkoa izanen aldaketa espediente bat izapidetzea unitate berriak sartzeagatik baldin eta kontratazio organoak xedatu badu adjudikazioaren ebazpenean kudeaketa unitateari kreditu orokorra ematea, kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren %10ekoa gehienez, betiere portzentaje hori pleguan aurreikusirik badago eta kontratuaren balio zenbatetsian sartu baldin bada, foru lege honen 42. artikuluarekin bat.

Kreditu orokor hori erabili ahal izateko beharrezkoa izanen da zuzendaritza fakultatiboak txostena ematea, kontratistaren adostasunarekin. Txosten hori kontu-hartzaileak eta kontratuaren unitate kudeatzaileko arduradunak berretsi beharko dute, hala egin behar bada dagokion administrazio publikoari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera.

Kreditu orokor horren aplikazioa ziurtagiri edo ordainketa partzialetan eta kontratuaren amaierako ziurtagirian sartuko da besterik gabe.

Hala ere, geroago kontratuaren aldaketa izapidetu beharra badago, aurreko aldaketa horiek aldaketa espedientean sartu beharko dira.

Betiere, unitate kopuruaren gehikuntzaren zenbatekoa eta apartatu honetako aldaketen zenbatekoa baturik, ezin izanen da gainditu kontratuaren adjudikazio zenbatekoaren %50eko muga.

3. ATALA. Obra kontratua azkentzea

172. artikulua. Obren harrera.

1. Obrak amaiturik, 15 eguneko epean obrak hartzeko ekitaldi formala eginen da. Bertan ondokoak izanen dira: kontratua kudeatzen duen unitateak izendatutako fakultatibo bat, kontratazio organoa ordezkatuz; obrak zuzentzeko ardura duen fakultatiboa, eta kontratista, egokitzat jotzen dituen langileak lagun dituela. Obra amaierako akta eginen da ekitaldi hori dokumentatzeko.

2. Obrak behar bezala exekutatu badira, hala adieraziko da aktan, eta formalizatu eta biharamunean hasiko da berme-epea. Harrera aktaren datatik kontatuko den bi hilabeteko epean, amaierako ziurtagiria erabaki beharko da eta kontratistari jakinarazi, eta horri ordaindu ateratzen den saldoa, hala bada.

Obrak behar bezala exekutatu ez badira, berandutzagatiko zigorren kalterik gabe, obra-zuzendari den fakultatiboak zein akats ikusi diren adieraziko du, horiek zuzentzeko jarraibide zehatzak emanen ditu eta zuzentzeko epea ezarriko. Epe hori iraganik, kontratistak akatsak konpondu ez baditu beste epe bat eman ahal izanen zaio, luzaezina, edo bestela kontratua suntsiarazi dela deklaratuko da.

3. Harrera partziala egiten ahalko da erabilera publikorako ematen ahal diren faseetan egin daitezkeen obra zatietan, kontratuan ezarritakoaren arabera.

4. Salbuespen gisa, espedientean behar bezala frogaturik dauden interes publikoko arrazoi bereziengatik obren okupazioa edo obren erabilera publikoa erabakitzen bada aurretik harrera ekitaldi formalik egin gabe, obra horiek administrazioak hartutzat joko dira, berme-epea kontatzearen ondorioetarako.

5. Berme-epearen azken hamabost egunetan, obra zuzentzen duen fakultatiboak, ofizioz edo kontratistak eskaturik, obren egoerari buruzko txostena eginen du. Inolako akatsik atzematen ez bada, kontratista bere betebeharretatik aske geratuko da. Betiere, ezkutuko akatsei buruz xedatutakoa beteko da.

Txostenean obren exekuzioaren ondoriozko akatsak agertzen badira, haien erabileraren ondorio ez direnak, zuzendari fakultatiboak kontratistari jarraibide egokiak emanen dizkio horiek konpontzeko, eta epea ezarriko dio. Berme-epeak indarrean iraunen du akatsak behar bezala zuzendu arte.

6. Zilegi izanen da berme-eperik ez ezartzea baldin eta obrak xede praktiko iraunkorrik ez badu, edo obra mantentzeko lanak kontserbazio hutsetik haratagokoak badira, adibidez, dragatzeak.

173. artikulua. Obra kontratuaren likidazioa.

Berme-epea amaiturik, ordaindu gabeko betebeharrik badago, obraren zuzendari fakultatiboak likidazio proposamena eginen du gehienez ere hamar eguneko epean; hori kontratistari jakinaraziko zaio ados dagoen adieraz dezan, eta kontratista ados agertuz gero, kontratua likidatuko da gehienez ere hogeita hamar eguneko epean. Eratutako bermeak kitatu eginen dira, halakorik jarri bada.

Zuzendari fakultatiboa eta kontratista ados ez badaude proposamenean, adostasuna dagoen zatiaren ordainketa eginen da, eta gainerakoa Kontratazio Batzordearen arbitrajearen mende geldituko da.

174. artikulua. Ezkutuko akatsen gaineko erantzukizuna.

1. Foru lege honen I. eranskineko “Higiezinen eta ingeniaritza zibileko obren eraikuntza orokorra” epigrafeak biltzen dituen obra kontratuetan, kontratistak erantzukizuna izanen du baldin eta, kontratua behar bezala ez betetzearen ondorioz, eraikuntzaren edozein elementuk ezkutuko akatsen bat badu. Erantzukizunak hamabost urte iraunen du, berme-epea amaitzen denetik hasita.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaz gainera, kontratistak erantzukizuna izanen du baldin eta zimendu, euskarri, habe, forjatu, karga-horma edo bestelako egitura-elementuen akatsen ondorioz, hau da, eraikuntzari zuzenean erresistentzia mekanikoa eta egonkortasuna ematen dizkioten elementuen akatsen ondorioz, obran kalte materialik gertatzen bada, hamar urteko epean, obrak eragozpenik gabe onartzen diren edo obra onartzeko eragozpenak konpontzen diren egunetik hasita.

175. artikulua. Obra kontratua suntsiarazteko kausa berariazkoak.

Obra kontratua suntsiarazteko kausa berariazkoak hauek dira:

a) Zuinketaren egiaztapena arrazoi justifikaturik gabe berandutzea.

b) Kontratazio organoak obren hasiera etetea, sei hilabete baino luzeagoa den epean.

c) Aldeek berariaz edo isilbidez atzera egitea edo kontratazio organoak obrak etetea zortzi hilabete baino luzeagoa den epean.

d) Proiektuaren akats materialak, obren aurrekontuan gutxienez ere %20an eragina badute.

II. KAPITULUA. Herri-lanen emakidarako kontratua

1. ATALA. Xedapen orokorrak

176. artikulua. Herrilanen emakidarako kontratua.

1. Emakidaren xede diren herri-lanak emakidadunaren arrisku eta menturara egin eta ustiatuko dira. Berak hartuko ditu bere gain herri lanak egitearen eta ustiatzearen eragiketa-arriskua, foru lege honetan ezarritako moduan eta ondorioekin. Betiere hori guztia bateragarria izanen da lanak finantzatzeko edonolako sistemekin eta kontratazio organoak egin ditzakeen ekarpenekin. Ekarpen horiek inoiz ere ez dira izanen kontratuaren balio zenbatetsiaren %50 baino gehiagokoak.

2. Foru lege honen ondorioetarako, eragiketa-arriskua hau da: enpresak galerak izateko aukera, hondar-galera hutsak ez direnak, merkatuko arriskuen mende egotearen ondorioz. Eragiketa-arriskuak bere baitan hartzen ditu eskari arriskua eta hornidura arriskua, edo biak batera.

3. Kontratazio organoak ezartzen ahalko du emakidadunak lanen eraikuntza proiektua egin dezala bideragarritasun azterlanean edo aurreproiektuan zehaztutako eskakizunak betez. Ondorio horietarako, foru lege honen 163. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

177. artikulua. Herrilanen emakidarako kontratuaren edukia.

Herri-lanen emakidarako kontratuak ondokoak bilduko ditu derrigorrez, emakidak indarrean dirauen bitartean:

a) Herri-lanak ustiatzea, haien izaeraren eta helburuaren arabera.

b) Lanen kontserbazioa.

c) Lanak egokitu, zaharberritu eta modernizatzea, haietan kokatzen diren zerbitzuak edo jarduera ekonomikoak behar bezala egin ahal izateko ezaugarri tekniko eta funtzional egokiak izan ditzaten.

d) Behar diren berriztapenak eta konponketa handiak egitea, obra bakoitzak betiere elementu egokiak eduki ditzan bertan egiten diren zerbitzu eta jarduerak behar bezala bete ahal izateko, eskakizun ekonomikoen eta gizarteko eskarien arabera.

178. artikulua. Emakida azkentzea.

Emakida bete eta azkendutzat joko da hasieran ezarritako epea iragaten denean, edo erabaki diren luzapen nahiz murrizpenen ondoriozko epea iragaten denean.

179. artikulua. Merkataritza ustiapeneko eremu osagarriak.

1. Helburua kontuan izanik, herri-lanek, beren izaeraren arabera behar dituzten eremuez gainera, lur edo eremu gehiago hartzen ahalko dituzte, jarduera osagarriak, merkataritzakoak edo industriakoak egiteko, horiek beharrezkoak edo komenigarriak badira, obren erabiltzaileei eskaintzen dieten zerbitzuagatik, eta aparteko aprobetxamendu ekonomikorako gai badira; adibidez, ostalaritzako establezimenduak, zerbitzuguneak, aisiarako eremuak, aparkalekuak, merkataritzako lokalak eta ustiatzen ahal diren beste batzuk.

Jarduera osagarri horien ezarpenari dagokionez, pleguan ezarritakoa eta, hala behar denean, legerian edo hirigintzako planeamendu aplikagarrian xedatutakoa beteko da.

Eremu edo gune horiek kudeaketa bateratuaren eta administrazio publiko emakida-emailearen kontrolaren printzipioari lotuta egonen dira, eta obrarekin batera ustiatuko ditu emakidadunak, zuzenean edo hirugarrenen bidez, pleguan ezarritako moduan.

2. Emakidako obraren osagarri diren jardueretarako eremuan dauden ondasun eta instalazioak administrazioari emanen zaizkio emakida amaitzen denean, foru lege honetan ezarritako eran.

180. artikulua. Emakida kontratuaren bidez egiten diren herrilanen finantzaketa.

1. Emakidadunak osorik edo zati batean finantzatuko ditu emakidaren xede diren herri-lanak, eta betiere bere gain hartuko du eragiketa-arriskua, egindako inbertsioaren arabera.

2. Emakidadunak finantzaketa pribatua erabiltzen ahalko du kontratuko betebeharrak betetzeko. Horretarako, mailegu edo kredituak kontratatzen ahalko ditu kreditu entitateekin, indarra duen ordenamendu juridikoaren arabera. Kontratu horiek sinatu eta hilabeteko epean kontratazio organoari jakinarazi beharko zaizkio.

Halaber, emakida-hartzaileak beste finantzabide pribatu batzuk erabiltzen ahalko ditu, kontratazio organoak baimena emanez gero.

3. Errentagarritasun ekonomiko edo sozialeko arrazoiak daudenean, edo emakidaren xede diren lanen xede publikoa edo interes orokorrak eragindako eskakizun bereziak daudenean, Administrazioak baliabide publikoak jartzen ahalko ditu finantzaketarako, betiere hala zehaztu bada pleguan eta horien zenbatekoa kontuan hartu bada lizitazioaren iragarkian adierazitako balio zenbatetsian; era guztietara, emakidadunak arriskua bere gain hartzeko printzipioa errespetatu beharko da.

4. Emakida-emaileaz gain, beste administrazio publiko batzuek ere ekarpenak egiten ahalko dituzte emakidaren xede den herri-lanaren eraikuntza finantzatzeko, kasuan kasuko hitzarmenean ezartzen den moduan, eta Estatuko edo nazioarteko beste erakunde batzuek ere finantzaketan parte hartzen ahalko dute.

181. artikulua. Emakidadunaren ordainsaria.

Emakidadunari honela ordainduko zaio: obra erabiltzeagatik administrazioak edo erabiltzaileak ordaintzen duen prezioaren bidez zuzenean, merkataritza ustiapenerako eremu osagarrietatik ateratako errendimenduen bidez, eta, hala denean, foru lege honetan aurreikusitakoaren arabera administrazioak berak egiten dituen ekarpenen bidez. Betiere emakidadunak eragiketa-arriskua bere gain hartzearen printzipioa errespetatu beharko da.

182. artikulua. Herrilanen emakida eta herrilan bereiziak egitea.

1. Bi herri-lanek edo gehiagok elkarrekin lotura funtzionala dutenean, egindako obren zati bat erabiltzeagatik ordaindu behar ez bada ere herri lanaren emakidarako kontratuak ez du bere izaera galduko, baldin eta zati hori administrazio emakida-emailearen eskumenekoa ere bada, eta emakidaren ustiapenean eraginik badu.

2. Pleguan argi azalduko dira emakidaren xede diren obrei dagozkien alderdiak, foru lege honetan ezarritakoari jarraituz. Ondorio horietarako, ordaintzekoa den zatia eta ordaintzekoa ez dena bereiziko dira.

Lizitatu behar dutenek obren bi zatiak bereizten dituen ekonomia eta finantza plana aurkeztu beharko dute.

3. Nolanahi dela ere, emakidaren xede diren obrak erabiltzeagatik aplikatuko diren tarifak zehazterakoan, egindako obren zenbateko osoa hartuko da kontuan.

2. ATALA. Emakidaren xede diren obrak egin aurreko jarduketak

183. artikulua. Bideragarritasun azterlana.

1. Herri-lan bat emakidaren bidez egin eta ustiatzea erabaki baino lehen, emakida eman behar duen administrazioko organo eskudunak haren bideragarritasun azterlana egitea erabakiko du.

2. Bideragarritasun azterlanak hurrengo puntuei buruzko datu, analisi, txosten edo azterketak eduki beharko ditu, gutxienez ere:

a) Obraren helburua eta justifikazioa, eta obraren funtsezko ezaugarriak.

b) Obrak inguruko ekonomian eta gizartean ustez izanen duen eragina eta hura erabiltzeko sortuko den eskaria, eta emakidak ustez izanen duen errentagarritasuna, bereziki azterlan ekonomiko eta administratiboak erabilera araubideari eta aplikatu beharreko tarifei buruz.

c) Planeamendu sektorialari eta hirigintza eta lurralde planeamenduei buruz dauden datu eta txostenen balorazioa.

d) Ingurumen eraginaren azterlana, nahitaezkoa denean indarrean dagoen legediari jarraikiz. Gainerakoetan, ingurumen-azterketa, alternatibei eta behar diren zuzenketa eta babes neurriei buruzkoa.

e) Aztertutako alternatiben artean aukeratutako soluzioaren justifikazioa. Bide edo linea azpiegiturak direnean, trazaduraren ezaugarriak adieraziko dira.

f) Eraikuntza eta ustiapen aldietan obrak izanen dituen arrisku operatibo eta teknologikoak.

g) Egin beharreko inbertsioaren kostua, eta obra egiteko proposatzen den finantzaketa sistema. Gainera, finantzaketaren jatorria justifikatu behar da.

h) Emakidadunaren inbertsio, kostu eta diru-sarrera guztien egungo balio garbia, eragiketa-arriskuaren ebaluazioaren ondorioetarako.

3. Administrazio emakida-emaileak jendaurrean jarriko du bideragarritasun azterlana -epea beste hilabete batez luzatu ahalko da, aurreproiektuaren konplexutasunagatik-, eta ukitutako administrazioen organoetara igorriko da, haiek hilabeteko epean txostena egiteko, obra kasuko hirigintza-planeamenduan agertzen ez denean.

4. Jendaurreko izapide hori baliagarria izanen da, baita ere, ingurumen eraginaren azterlanari dagokiona betetzeko, ingurumen eraginaren adierazpena nahitaezkoa den kasuetan.

5. Administrazio emakida-emaileak erabaki ahalko du, era arrazoituan, aurreko apartatuetan aipaturiko bideragarritasun azterlana bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlan batez ordeztea, obren izaera edo xedearengatik edota beharrezkoa den inbertsioaren zenbatekoagatik uste badu halako azterlana nahikoa dela. Kasu horietan, administrazioak, horretaz gain, dagokion aurreproiektua edo proiektua prestatuko du emakida lizitatu aurretik, hurrengo artikuluko 3. eta 4. apartatuetan aurreikusitako izapideak ziurtatze aldera.

184. artikulua. Obren eraikuntza eta ustiapen aurreproiektua.

1. Obren konplexutasunaren eta haien ezaugarrien zehaztasun-mailaren arabera, administrazio emakida-emaileak, kasuko bideragarritasun-proiektua onetsirik, dagokion aurreproiektua idaztea erabaki ahalko du. Bertan jaso ahalko dira, obren izaerarekin bat, merkataritza ustiapeneko eremu osagarriak.

2. Obren eraikuntza eta ustiapen aurreproiektuak ondoko dokumentazioa jaso beharko du, gutxienez:

a) Oroitidazki bat, non azalduko baitira asebete beharreko beharrizanak, zehazturiko helburuari erantzuteko kontuan hartutako alderdi sozial, tekniko, ekonomiko, ingurumenezko eta administratiboak, eta proposatzen den konponbidearen justifikazioa. Oroitidazkiarekin batera jasoko dira dagozkion datu eta kalkulu oinarrizkoak.

b) Obrak zehazteko beharrezkoak diren kokapenari buruzko plano orokorrak eta osotasunekoak.

c) Obren exekuzio-gastuak jasoko dituen aurrekontua, egin beharrezko desjabetzeen kostua barne, gutxi gorabeherako neurketa eta balorazioetatik abiatuta. Desjabetzeen kostua kalkulatzeko aintzat hartuko da indarrean dagoen balorazioen arauzko sistema.

d) Obren erabilera- eta ustiapen-araubideari buruzko azterketa, finantzaketa-modua eta emakidan aplikatuko den tarifa-araubidea adierazita eta, kasua bada, merkataritza ustiapeneko eremuari legozkiokeen etekinek horietan duten eragina edo ekarpena jasota.

3. Aurreproiektua jendaurrean jarriko da hilabetez -epea beste hilabete batez luzatu ahalko da, aurreproiektuaren konplexutasunagatik-, obren ezaugarri eta kokapenaren inguruan egokitzat jotzen diren ohartarazpenak egin ahal izateko, bai eta haren onura publikoaren deklarazioari buruzko beste edozein inguruabar ere, eta ukitutako administrazioen organoetara igorriko da, horiek txostena egiteko. Jendaurreko izapide hori baliagarria izanen da, baita ere, ingurumen eraginaren azterlanari dagokiona betetzeko, ingurumen eraginaren adierazpena nahitaezkoa denean eta izapide hori lehenago egin ez denean aurreko artikuluaren 5. apartatuan aurreikusitako kasu bat izateagatik.

4. Administrazio emakida-emaileak obren aurreproiektua onetsiko du -bertan kontuan hartuko ditu aurkeztutako alegazioak eta ingurumen eraginaren adierazpeneko xedapenak jasoko ditu- eta obraren onura publikoaren aitorpen zehatza premiatuko du nahitaezko desjabetzeari buruzko legedian aurreikusitako ondorioetarako.

5. Kontratazioaren plegu arautzailean baimentzen denean eta bertan ezarritako moduan, emakidarako lizitatzaileek komenigarritzat jotzen dituzten aldaerak sartu ahalko dituzte aurreproiektuan.

185. artikulua. Obra proiektua eta proiektu horren zuinketa.

1. Administrazio emakida-emaileak obren ezaugarri guztiak zehazten dituen kasuetan, proiektua egin, gainbegiratu eta onetsiko da eta haren zuinketa eginen da, foru lege honetako artikuluetan xedatutakoari jarraituz.

2. Adjudikazio-hartzaileak proiektua aurkeztu behar duen emakidetan, obra kontraturako xedatutakoari lotuko zaizkio proiektuaren prestaketa, edukia, gainbegiratzea eta zuinketa.

186. artikulua. Herrilanen emakida arautzen duten pleguen edukia.

1. Herri-lanen emakidarako kontratuen pleguan alderdi hauek aipatu beharko dira, besteak beste:

a) Emakidadunari ordaintzeko sistema. Horren barrenean sartuko dira eskaintzan kontuan hartu beharreko aukera guztiak eta, halakorik bada, lanak egiten diren bitartean prezioak berrikusteko formulak eta ustiatzen diren bitartean kostuak eguneratzekoak, eta derrigorrez aipatuko da horrek tarifetan izanen duen eragina, emakidaren xedearen arabera.

b) Emakidaren ekonomia eta finantza plana. Berezko dituen alderdien artean, honakoak bilduko ditu: tarifen sistema, inbertsioa, eta ustiapen kostuak, errentagarritasun edo itzulerako barne tasa zenbatetsia, ordaintzeko betebeharrak, eta zuzeneko nahiz zeharkako finantza gastu zenbatetsiak. Berariaz aipatu beharko da zer nolako eragina izanen duten tarifetan, amortizazio aurreikuspenetan, emakidaren epean eta pleguak aurreikusitako beste aldagai batzuetan obra erabiltzeko eskariaren errendimenduek eta, halakorik bada, merkataritza ustiapeneko eremuetatik aterako diren mozkinek, eskaintzan aipatzen diren gutxieneko maila eta gehieneko maila, hurrenez hurren, iristen ez dutenean eta gainditzen dutenean.

c) Merkataritza eremuaren ustiapenetik atera behar diren mozkinen gutxienekoa; horren azpitik ezin izanen zaie heldu emakidaren elementu ekonomikoei.

d) Herri-lanen emakidarako kontratuaren xedearen zioz aitortzen ahal diren mozkin ekonomiko-finantzarioak eta tributuen arlokoak, eta administrazio edo entitate emakida-emaileak edo beste administrazio publiko batzuek egin litzaketen higiezin-ekarpenak edo bestelakoak.

e) Sozietate emakidadunaren konpromisoa, pleguan ezarritako kontabilitate eredua erabiltzekoa, araudi aplikagarriari jarraituz, merkataritzarako ustiatuko diren eremu osagarrien kudeaketari legokiokeena ere barne dela, ezertan galarazi gabe eremu osagarrietako etekinak, ondorio guztietarako, emakidaren etekinetan integratzea.

f) Sozietate emakidadunaren ezaugarri bereziak, halakorik bada.

g) Proiektua egiteko epea, behar denean; obrak egiteko epea, eta haiek ustiatzeko epea.

h) Lizitatzaileek aurkezten ahal dituzten aldaeren forma eta erregulazioa.

i) Aldeen eskubide eta betebehar berariazkoak, obren exekutatze eta ustiatze aldietan.

j) Zigorren araubidea, eta emakida bahitzea eragin dezaketen kasuak.

2. Pleguan ondokoa ezartzen ahalko da: lizitazioan bakarka edo beste batzuekin batera parte hartzen dutenek hala egiten ahalko dutela emakidaren titular izanen den sozietate bat eratzeko konpromisoarekin. Sozietatearen eraketa eta, hala behar denean, forma ere bai, berariazko legerian zenbait motatako emakidetarako ezarritakoari lotu beharko zaizkio.

187. artikulua. Eskaintzen edukia.

1. Lizitatzaileek beren eskaintzetan jorratuko dituzte pleguan eskatutako alderdiak. Honakoak izanen dira, gutxienez:

a) Etorkizuneko sozietate emakidadunaren sustatzaileen zerrenda, halako sozietaterik eratzea aurreikusten bada, eta haren ezaugarriak, bai juridikoak bai finantzarioak.

b) Obrak egiteko plana. Obrak hasteko, amaitzeko eta erabiltzen hasteko datak jarri behar dira.

c) Emakidaren ekonomia eta finantza plana. Berezko dituen alderdien artean, honakoak bilduko ditu: tarifen sistema, inbertsioa, eta ustiapen kostuak, errentagarritasun edo itzulerako barne tasa zenbatetsia, ordaintzeko betebeharrak, eta zuzeneko nahiz zeharkako finantza gastu zenbatetsiak. Berariaz aipatu beharko da zer nolako eragina izanen duten tarifetan, amortizazio aurreikuspenetan, emakidaren epean eta pleguan aurreikusitako beste aldagai batzuetan obra erabiltzeko eskariaren errendimenduek eta, halakorik bada, merkataritza eremuaren ustiapenetik aterako diren mozkinek, eskaintzan aipatzen diren gutxieneko maila eta gehieneko maila, hurrenez hurren, iristen ez dutenean eta gainditzen dutenean. Betiere, merkataritza eremuko errendimenduek ez badute gainditzen pleguan finkatutako gutxienekoa, errendimendu horiek ezin izanen dira kontuan hartu aurrean aipatutako elementuen berrikuspenaren ondorioetarako.

d) Obraren finantzaketa mistoa denean, baliabide publikoekin finantzatu beharreko portzentajearen proposamena, pleguan ezarritakoen azpitik dagoena.

2. Pleguan finkatutako moduan eta neurrian, lizitatzaileek komenigarri iruditzen zaizkien hobekuntzak eransten ahalko dituzte. Obraren egiturazko ezaugarrien, epearen, ustiapen araubidearen edo ingurumenari eta natur baliabideei kalterik ez egiteko neurriei dagozkien hobekuntzak izan daitezke, baita funtsezko hobekuntzak ere, baina ez kokapenari dagozkionak.

3. ATALA. Obrak exekutatzea

188. artikulua. Obrak exekutatzea.

1. Emakidako obrak foru lege honetan obra kontraturako xedatutakoaren arabera exekutatuko dira, atal honetan aipatzen diren berezitasunekin.

2. Administrazioak, obrak exekutatzeari begira, pleguan ondokoa ezartzen ahalko du: emakidadunak hirugarrenekin azpikontratatu behar duela emakidaren xede diren obren zenbateko osoaren %30, gutxienez. Lizitatzaileek portzentaje hori handitzen ahalko dute. Azpikontratazioaren portzentajea kontratuan agertu beharko da.

3. Emakidaren xede diren obrak exekutatu bitartean, azpikontratazioak bat etorri beharko du foru lege honetan oro har aurreikusitakoarekin. Halere, kaudimena frogatzeko unean jakinarazitako azpikontratistak ordezteko, foru lege honetan aurreikusitako lizitazio prozedura baten bidez egin beharko da.

4. Administrazioak obren zati bat bere kabuz egiten ahalko du, aparteko tratamendua ahalbidetzen duten ezaugarri bereziak badituzte.

189. artikulua. Obrak bukatzea.

1. Obrak bukatzen direnean, administrazio emakida-emaileak egiaztapen akta eginen du. Egiaztapen akta pleguan xedatutakoari jarraituz eginen da, eta haren edukia horrekin bat etorriko da.

2. Egindako herri-lanaren balorazio agiria erantsiko zaio egiaztapen aktari, eta, behar izanez gero, ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioan ezarritako baldintzak betetzen direla dioen adierazpena ere bai. Agiri hori kontratazio organoak emanen du eta egindako inbertsioa bertan adieraziko da.

3. Administrazio emakida-emaileak obren egiaztapen akta onesteak berekin ekarriko du obrak erabilera publikorako irekitzeko baimena. Orduan hasiko da obraren berme-epea, baldin eta emakidadunak ez, beste norbaitek egin badu obra, bai eta ustiapen fasea ere.

4. ATALA. Emakidadunaren eskubide eta betebeharrak

190. artikulua. Emakidadunaren eskubideak.

Orokorki ezarritako eskubideez gain, emakidadunak eskubide hauek izanen ditu:

a) Emakidak dirauen bitartean herri-lana ustiatzeko eta kontratuan ezarrita dagoen ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea, kontraprestazio ekonomiko gisa.

b) Emakidaren oreka ekonomikoari eusteko eskubidea.

c) Herri-lana egin, aldatu, zaindu eta ustiatzeko beharrezkoak diren administrazio emakida-emailearen ondasun publikoak erabiltzeko eskubidea. Eskubide horren barrenean sarturik egonen da obrak egiten ari diren bitartean azaleratzen den ura edo aurkitzen diren materialak erabiltzekoa, obrak egiteko bakar-bakarrik, kasuan kasuko ondasun publikoa kudeatzeko eskumena duen administrazioak baimena emanez gero.

d) Administrazioari ondasunak nahitaez desjabetzeko, zortasunak ezartzeko eta maizter-botaketa administratiboak egiteko prozedurak izapidetu ditzala eskatzeko eskubidea, horiek beharrezkoak badira herri-lana egin, aldatu eta ustiatzeko, eta emakidadunaren eskubideak erabili ahal izateko behar diren ekintza guztiak egin ditzala eskatzeko eskubidea. Kasu guztietan, desjabetu eta emakidari atxikita geratzen diren ondasun eta eskubideak jabari publikoan sartuko dira.

e) Emakida lagatzeko eskubidea 108. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta berau hipotekatzekoa, legean ezarritako baldintzetan, bi kasuetan kontratazio-organoaren aldez aurreko baimenarekin.

f) Bere kreditu-eskubideak titulu bihurtzeko ahalmena, legean aurreikusitakoari jarraikiz.

g) Hirugarrenekin kontratatzen dituen obrak nola egiten diren kontrolatzeko eskubidea, administrazioak onetsi dion planaren arabera. Eskubide horren barrenean, obren nondik norakoari buruzko informazioa eskatzen ahalko du, eta beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapen bisitak ere egiten ahalko ditu.

h) Obra exekutatzeko epearen luzapenerako eskubidea eta, horrez gainera eta horrekin loturik, emakida-epearen luzapenerakoa, baldin eta atzerapena ezinbesteko arrazoiengatik edo administrazio emakida-emaileari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik izan bada. Izandako atzerapenaren adinako luzapena emanen da gutxienez, non eta emakidadunak luzapen txikiagoa eskatzen ez duen.

i) Ordenamendu juridikoan aitortzen zaizkion gainerakoak edo pleguan zehazten direnak.

191. artikulua. Emakidadunaren betebeharrak.

1. Emakidadunaren betebehar orokorrak hauek dira:

a) Obrak kontratuan ezarritako moduan exekutatzea.

b) Herri-lana ustiatzea eta haren kudeaketaren eragiketa-arrisku bere gain hartzea, kontratuan ezarritako edo kontratazio organoak gero agindutako jarraitutasunarekin eta baldintzekin.

c) Nornahiri herri-lana erabiltzen uztea, berdintasunaren, unibertsaltasunaren eta bereizkeriarik ezaren printzipioen arabera ezarritako baldintzetan, tarifa ordainduta, halakorik bada.

d) Herri-lanaren ordena, kalitatea eta erabilera zaintzea. Jarraibideak eman ahal izanen ditu, administrazioari dagozkion polizia-ahalmenak ezertan eragotzi gabe.

e) Emakidari lotutako jabari publikoa babestea; bereziki, haren balio ekologikoak eta ingurumen-balioak zainduko ditu.

f) Nazionalitatearen araberako bereizkeriarik ezaren printzipioa errespetatzea, hirugarrenei adjudikatzen dizkien hornidura kontratuetan.

g) Ordenamendu juridikoan aitortzen zaizkion gainerakoak edo pleguan zehazten direnak. Edozein kasutan ere, aukera hau ezin izanen da erabili emakidaren eragiketa-arriskua mugatzeko.

192. artikulua. Herrilanaren erabilera eta kontserbazioa.

1. Emakidadunak herri-lanaren erabilerari, poliziari eta kontserbazioari buruzko arauak behar bezala aplika daitezen begiratu beharko du.

2. Herri-lana ustiatzeko ardura duten langileek, inguruan agintaritzaren agenterik ez dagoenean, behar diren neurriak hartzen ahalko dituzte herri-lana behar bezala erabil dadin, eta salaketak eginen dituzte, behar izanez gero. Horretarako, frogabide gisa erabili ahal izanen dira emakidadunaren langileek behar bezala kreditaturik eta administrazio eskudunak aurrez homologatutako bitartekoekin lortzen dituzten frogak, bai eta zuzenbidean onartzen den beste edozein frogabide ere.

3. Emakidadunak herri-lana erabiltzea galarazten ahalko die tarifa ordaintzen ez duten erabiltzaileei, ezertan ukatu gabe horri buruz sektoreko legerian ezarritakoa.

4. Emakidadunak herri-lana mantendu beharko du hura egokiturik aplikagarriak diren arau teknikoetan, ingurumen arauetan, irisgarritasunari eta oztopoak kentzeari buruzkoetan eta erabiltzaileen segurtasunari buruzkoetan une bakoitzean eta zientziaren aurrerapenaren arabera xedatutakora.

Pleguetan administrazioak mekanismo egokiak jarri beharko ditu emakidadunak ematen duen zerbitzuaren kalitatea neurtzeko, gutxieneko maila batzuk ezarriz, eta horiek urratzeak kontratuaren suntsiaraztea eragin dezake, eta hobariak eman edo zigor ekonomikoak ezartzen ahalko ditu, lortutako mailen arabera.

193. artikulua. Obra erabiltzeagatik ordaintzea.

1. Emakidadunak eskubidea izanen du obra erabiltzeagatik ordain diezaioten, pleguan ezarritako moduan eta artikulu honetan ezarritakoarekin bat.

2. Tarifak kontratazio organoak finkatuko ditu adjudikazioaren erabakian. Tarifak gehienekoak izanen dira eta emakidadunek tarifa txikiagoak aplikatzen ahalko dituzte komenigarria iruditzen zaienean.

3. Tarifak berrikusi eginen dira, pleguan zehazten den prozedurari jarraituz.

Emakidaren ekonomia eta finantza planean ezarriko da zenbateko eragina izanen duten tarifetan obra erabiltzeko eskariaren errendimenduek, eta, halakorik bada, merkataritza eremuaren ustiapenetik ateratako mozkinek, horiek eskaintzan aipatutako gutxieneko mailara iristen ez direnean edo gehieneko maila gainditzen dutenean, hurrenez hurren.

4. Administrazioak ordaintzen ahalko du obra erabiltzeagatiko saria, erabilera kontuan izanik eta pleguan aurreikusitako moduan.

5. Gainera, emakidari lotuta merkataritza eremurik badago, emakidadunak horren ustiapenaren bidez lortzen diren diru-sarrerak hartuko ditu ordain gisa, pleguan ezarritakoaren arabera.

6. Emakidadunak kontabilitatean bereiz jarri beharko ditu ekarpen publikoetatik datozen diru-sarrerak eta obraren erabiltzaileek ordaindutako tarifetatik datozenak, bai eta merkataritza eremuaren ustiapenetik datozenak ere, halakorik badago.

7. Ordainketa sistemaren osagarri izateko aurreikusten den sistemak, laguntza publikoak ematekoak edo erabileragatik ordaintzekoak, errespetatu beharko du beti eragiketa-arriskuaren egiazko transferentzia.

194. artikulua. Kontratuaren oreka ekonomikoari eustea.

1. Herri-lanen emakidarako kontratuaren oreka ekonomikoari eutsiko zaio haren adjudikazioa ematerakoan aintzat harturiko moduan, interes publikoa eta emakida-hartzailearen interesa kontuan izanik, hurrengo apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz.

2. Administrazioak kontratuaren oreka ekonomikoa berrezarri beharko du, alde baten edo bestearen mesedetan, honako kasu hauetan:

a) Administrazioak, interes publikoaren arrazoiengatik, obra ustiatzeko baldintzak aldatzen dituenean, foru lege honetan jasotako baldintzekin bat.

b) Administrazio kontratatzailearen jarduketek zuzenean kolokan jartzen badute emakidaren ekonomia.

c) Ezinbesteko arrazoiek zuzenean kolokan jartzen badute emakidaren ekonomia.

d) Eskaintzak egiteko unean aurreikusezinak ziren inguruabarrek galarazi egiten badute hitzartutako moduan exekutatzea emakida.

3. Aurreko apartatuan aipatutako kasuetan, kontratuaren oreka ekonomikoa berrezartzeko, kasu bakoitzean bidezkoak diren neurriak hartuko dira. Honelako neurriak hartzen ahalko dira: obra erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak aldatzea, emakidaren epea luzatu edo murriztea, foru lege honetan ezarritako mugen barruan, eta, oro har, eduki ekonomikoa duten kontratuko klausuletan edozein aldaketa egitea.

4. Eskaintzan ezarritako gehieneko ordainketa gainditzen den kasuetan, pleguak arautuko du nola itzuli behar zaion gaindikina administrazioari.

5. Aurreko apartatuetako kasuetan, emakidaren plan ekonomiko finantzarioa doitu beharko da, aldaketak kostuetan eragindako igoerak edo jaitsierak dituen ondorioak jasotzeko, behar diren aldaketak eginez, eta errentagarritasun edo itzulketako barne tasari eusteko.

195. artikulua. Emakidadunaren ezbetetzeengatik jarritako zigorrak.

1. Pleguetan emakidadunaren betebeharren ez-betetzeen katalogoa ezarriko da. Bertan ez-betetze arinak eta astunak bereiziko dira. Honako hauek zigorgarritzat joko dira: emakidadunak foru lege honetan ezarri diren debekuak osorik edo zati batean haustea; lege honen arabera derrigorrez egin behar diren jarduketak ez egitea, eta, bereziki, obrak egiteko ezarritako epeak ez betetzea; herri-lanaren erabilerari, poliziari eta kontserbazioari dagozkion betebeharrak betetzeko axolagabekeria; lanaren erabilera erabat edo neurri batean etetea, horretarako bidezko arrazoirik izan gabe, eta erabiltzaileei legez baimenduta dauden kopuruak baino handiagoak kobratzea.

2. Kontratazio organoak zigor ekonomikoak ezarriko ditu. Horiek pleguetan zehaztuko dira, ez-betetze motaren eta ustiapenaren garrantzi ekonomikoaren arabera. Zigorren zenbatekoa, eraikuntza fasean, obrak duen aurrekontu osoaren %10 izanen da gehienez ere. Baldin eta emakida ustiapen fasean badago, urteko zigorren zenbatekoa, gehienez, aurreko urtean herri-lana ustiatuz lortutako diru-sarreren %20 izanen da.

3. Ez-betetze astunek, gainera, emakidaren suntsiarazpena ekarriko dute, pleguan hala aurreikusten den kasuetan.

4. Foru lege honetan aurreikusten diren kasuez gain, emakida aldi baterako bahitzea ekar dezaketen ez-betetze astunak zehaztuko dira pleguan, ez-betetzearen ondorioz kasu bakoitzean ezar daitezkeen zigorretatik aparte.

5. Pleguan aurreikusitako zigor araubidea gorabehera, administrazioak emakidadunari isun hertsatzaileak ere ezartzen ahalko dizkio, ez-betetzeekin jarraitzen badu, baldin eta aurretik errekerimendua egin bazaio eta ezarri zaion epean bete ez baditu. Beste arau batean besterik zehaztu ezean, isunaren zenbatekoa 3.000 eurokoa izanen da egunean.

5. ATALA. Administrazioaren eskubide eta betebeharrak

196. artikulua. Obra eraikitzeko ekarpen publikoak.

1. Administrazio publikoek obra egiten edo finantzatzen laguntzen ahalko dute ekarpenak eginez. Ekarpenen zenbatekoa pleguan finkatuko da, edo lizitatzaileek finkatuko dute beren eskaintzetan, pleguan hala ezartzen bada.

2. Aurreko apartatuan aipatutako ekarpen publikoak kontratazio organoaren edo horretarako hitzarmena egina duen beste edozein administrazioren diruz bestelako ekarpenak izan daitezke, pleguan horiei buruz eginiko balioespenaren arabera.

Emakidadunari ematen zaizkion ondasun higiezinak emakidari atxikitako ondarean sartuko dira, obra proiektuan aurreikusitako xederako erabiliko dira eta emakida amaitzen denean administrazioari itzuliko zaizkio. Betiere, haien gain eragina duten hirigintzako edo sektorekako antolamendu planetan xedatutakoa bete beharko da.

197. artikulua. Ustiapenerako ekarpen publikoak.

Administrazio publikoek, eragiketa-arriskuaren transferentzia aldatu gabe, emakidadunari ekarpen hauek egiten ahalko dizkiote, obraren ustiapenaren bideragarritasun ekonomikoa laguntzeko:

a) Preziorako diru-laguntzak, itzuli beharreko aurrerakinak, partaidetza-maileguak, mendeko maileguak edo bestelakoak, kontratazio organoak onesten dituenak, obra ustiatzen hasten den unetik edo ustiapen aldian zehar eman daitezen, emakidaren bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa bermatzeko beharrezkoak izanen direla uste denean. Maileguen itzulketa eta interesen ordainketa, interesik sortzen bada, emakidan aurreikusitako baldintzei lotuko zaizkie.

b) Aparteko kasuetan, laguntzak, baldin eta, interes publikoko arrazoiengatik, komenigarria bada herri-lanaren erabilera sustatzea haren ustiapena gutxieneko errentagarritasunera iritsi baino lehen.

198. artikulua. Administrazioaren prerrogatibak eta eskubideak.

Orokorrean ezarritako prerrogatiba eta eskubideez gain, administrazioak honako hauek izanen ditu:

a) Herri-lana erabiltzeko gehieneko tarifak ezartzea, hala behar denean.

b) Emakidadunaren betebeharrak betetzen diren zaindu eta kontrolatzea. Horretarako, emakidaren xedearekin zerikusia duten zerbitzua, obrak, instalazioak, lokalak eta dokumentazioa ikuskatzen ahalko ditu.

c) Emakidan esku hartzea, foru lege honetan ezarritako kasuetan, eta ustiapena bere gain hartzea, emakida bahitzen den kasuetan.

d) Emakidadunari kasuan kasuko zigorrak ezartzea betebeharrak ez betetzeagatik.

e) Herri-lanaren erabilerari eta ustiapenari dagozkion polizia-eginkizunak betetzea, sektoreko berariazko legerian ezarritako eran.

f) Herri-lana erabiltzeko aldi baterako baldintzak ezartzea, interes orokorreko egoera bereziei konponbidea emateko beharrezkoak direnean. Bidezkoa bada, kalte-ordaina eman beharko du.

g) Ordenamendu juridikoan aitortzen zaizkion gainerakoak edo pleguan zehazten direnak.

199. artikulua. Herrilanaren aldaketa.

1. Foru lege honetan aurreikusitako moduan bakarrik, Administrazioak herri-lana aldatzea edo handitzea erabakitzen ahalko du, bai eta emakidaren xedearekin zuzeneko zerikusia duten obra osagarriak egitea ere, emakidak indarrean dirauen bitartean. Behar izanez gero, ekonomia eta finantza plana berrikusi eginen da inguruabar berriei egokitzeko.

2. Aldaketak emakidaren oreka ekonomikoari eragiten badio, foru lege honen 194. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

3. Beren ezaugarri fisiko eta ekonomikoak direla-eta ustiapen bereizia ahalbidetzen duten aldaketen kasuan beste lizitazio bat eginen da, haiek egin eta ustiatzeko.

200. artikulua. Emakidan eskuhartzea eta hura bahitzea.

1. Kontratazio organoak, emakidadunari entzun ondoren, emakida bahitzea erabakitzen ahalko du baldin eta emakidadunak, berarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, denbora baterako ezin badio aurre egin herri-lanaren ustiapenari eta horrek gizarteari kalte larria eragiten badio, edo bere betebeharren ez-betetze astuna eginez ustiapena arriskuan jartzen badu. Kontratazio organoaren erabakia emakidadunari jakinaraziko zaio, eta horrek ezartzen zaion epean akatsa zuzentzen ez badu, bahiketa erabakia bete eginen da. Halaber bahiketa erabakitzen ahalko da foru lege honetan jasotako gainerako kasuetan, eta bertan aurreikusitako ondorioak sortuko dira.

2. Bahiketa buruturik, administrazioak berak ustiatuko du herri-lana eta ezarritako kontraprestazioa jasoko du. Emakidadunaren langileak eta materialak erabiltzen ahalko ditu. Administrazioak kontu-hartzaile bat edo gehiago izendatuko du, enpresa emakidadunaren zuzendaritzako langile guztien edo batzuen ordez jarduteko. Bahitutako herri-lana emakidadunaren kontura eta arriskura ustiatuko da, eta bahiketa aldia amaitzen denean emakidadunari itzuliko zaio, gastu guztiak (kontu-hartzaileen ordainsariak barne) ordaindu ondoren geratzen den saldoarekin, eta ezarritako zigorren zenbatekoa kenduta, halakorik bada.

3. Bahiketa aldi baterakoa izanen da eta kontratazio organoak erabakiko du zenbat iraunen duen. Gehienez ere hiru urte irauten ahalko du, balizko luzapenak barne. Administrazioak, ofizioz edo emakidadunak eskaturik, bahiketa bertan behera uztea erabakiko du haren kausak desagertu direla egiaztatzen denean eta emakidadunak herri-lana behar bezala ustiatzen jarraitzeko moduan dagoela frogatzen duenean. Bahiketarako ezarritako epea iraganik, emakidadunak bere betebehar guztiak beteko dituela bermatu ez badu, kontratazio organoak emakida kontratua suntsiaraziko du.

4. Emakidadunaren ez-betetzeak ustiapenerako eragozpen larriak sortu arren emakida bahitzea bidezkoa ez den kasuetan, administrazioak emakidaren kudeaketan esku hartzen ahalko du; hau da, kudeaketa ekonomiko-finantzarioko zenbait egintza betetzeko baimena eskatu beharra ezartzen ahalko du. Horretarako, esku hartzeko araubidea ezartzen duen ebazpenean kontu-hartzailea izendatuko da eta haren ordainsariak emakidadunaren kontura izanen dira. Ebazpen hori artikulu honetako 1. apartatuan xedatutakoari jarraituz izapidetuko da.

Esku-hartzeak gehienez bost urte iraunen du. Epe hori amaitutakoan administrazioak emakida bahituko du, edo bestela, emakidaren ustiapen egokia bermatuta egonez gero, esku-hartzearen araubidea kenduko du.

6. ATALA. Emakida azkentzea

201. artikulua. Emakida azkentzearen ondorioak.

1. Emakidadunak administrazio emakida-emaileari itzuli beharko dizkio emakidako obrak, ongi zainduta eta erabiltzeko egoera egokian, bai eta haiek ustiatzeko behar diren ondasun eta instalazioak ere, kontratuan ezarritakoaren arabera. Hori guztia harrera aktan agertuko da.

2. Merkataritzako ustiapenerako eremurik badago, bertako ondasun eta instalazioak ere administrazio emakida-emaileari emanen zaizkio, aurreko apartatuan esandako egoera berean eta baldintza berak betez.

3. Emakidari eta haren merkataritza eremuen ustiapenari lotutako kontratu guztiak ere azkendu eginen dira.

202. artikulua. Emakida suntsiarazteko kausak.

1. Foru lege honetan orokorrean ezarritakoez gain, honako hauek ere emakida suntsiarazteko kausak dira:

a) Emakida-emailea eta emakidaduna ados jartzea.

b) Emakida bahituta egon daitekeen gehieneko epearen amaieran kontratistak bere betebehar guztiak beteko dituela bermatu ez izana.

c) Kontratazio organoa sei hilabete baino luzeagoa den epean berandutzea, kontratu bidez obligaziozko dituen kontraprestazioa, lurrak edo baliabide lagungarriak kontratistari entregatzean.

d) Kontratazio organoak herri-lanaren ustiapena erreskatatzea desjabetzeko kausa dagoenean eta desjabetze arloko legerian jasotako prozedurarekin bat.

e) Herri-lana ustiatzeari uztea, interes publikoko arrazoiengatik.

f) Administrazio emakida-emaileak kontratuaren ondoren hartutako erabakien ondorioz, herri-lanaren ustiapena ezinezkoa izatea.

g) Abandonua, aldeetako batek uko egitea eta emakidadunak kontratuko bere betebehar funtsezkoak eta zerbitzuaren kalitatearen gutxieneko maila ez betetzea.

2. Aldeek suntsiaraztea adosten ahalko dute baldin eta emakida emakidadunaren arau-hauste astunagatik bahituta ez badago, eta interes publikoko arrazoiak direla-eta kontratuaren iraupena beharrezkoa edo komenigarria ez bada.

3. Sozietate emakidadunak enpresen bat-egite batean parte hartzen badu, beharrezkoa izanen da aurretiaz administrazio baimena eskuratzea, entitate bereganatzaileak edo bat-egitearen ondorioz sortzen den entitateak emakidari eutsi ahal diezaion eta emakidak sortutako eskubide eta betebehar guztietan subrogatu ahal dadin.

4. Enpresak zatitu, ekarri edo eskualdatzen diren kasuetan, dena delako eragiketaren ondorioz sortzen den entitateak edo entitate onuradunak kontratuari eusten ahalko dio baldin eta kontratazio organoak horretarako baimena ematen badu berariaz, emakida adjudikatzeko ezarritako baldintzak kontuan hartuta, bai eta inguruabar horiek gertatzen direnean emakida-negozioa noraino dagoen garaturik ere.

203. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Emakida suntsiarazten denean, hala gertatzea emakidadunari ezin egotz dakiokeenean, administrazioak emakidadunari ordainduko dio lurrak desjabetzeko, eraikuntza obrak egiteko eta emakidaren ustiapenerako behar diren ondasunak eskuratzeko egindako inbertsioen zenbatekoa. Horretarako, kontuan hartuko da haien amortizazio gradua, emakida amaitzeko geratzen den denboraren eta ekonomi eta finantza planean ezarritakoaren arabera. Ordaindu beharreko zenbateko hori sei hilabeteko epean ezarriko da, pleguan beste epe bat ezarri ezean. Emakidadunak bere baliabideen artean hirugarrenen finantzaketa izan badu, haiekiko betebeharrak bete ondoren geratzen dena baino ez zaio ordainduko.

2. Kontratazio organoak sei hilabete baino gehiago atzeratzen badu emakidadunari kontraprestazioa, lurrak edo baliabide osagarriak ematea, kontratuak behartuta eman behar dituenak, emakidadunak kontratua suntsiarazten ahalko du eta hurrengo apartatuan ezarritako ondorioak sortuko dira; edo bestela zor zaizkion diru-kopuruen edo hitzartutako balio ekonomikoen legezko interesak ordaintzeko eskatzen ahalko du, alegia, kontraprestazioa betetzeko edo itundutako ondasunak emateko ezarritako epea mugaeguneratzen denetik aurrera sortutako interesak.

3. Herri-lanaren ustiapena erreskatatzen denean, bertan behera uzten denean interes publikoko arrazoiengatik edo ezinezkoa denean kontratua egin ondoren administrazio emakida-emaileak hartutako erabakien ondorioz, administrazio emakida-emaileak kalte-ordaina eman beharko dio emakidadunari sortutako kalte-galerengatik, horrek eragotzi gabe artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa. Kalte-ordainaren zenbatekoa zehazteko orduan, kontuan hartuko dira emakidadunak etorkizunean lor zitzakeen eta jasoko ez dituen mozkinak, eta horretarako azken bost urteetako ustiapenaren emaitzak aztertuko dira, ahal bada. Administrazioari eman behar ez dizkion obra eta instalazioen balio galera ere kontuan hartuko da, haien amortizazio graduari erreparatuta.

4. Kontratua emakidadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik suntsiarazten denean, fidantza konfiskatuko zaio eta, gainera, kontratazio organoari egindako kalte-galerak ordaindu beharko dizkio, konfiskatutako bermearen zenbatekoa gainditzen duten kopuruan. Gainera, beraren erruz emakida suntsiarazi izanaren ondorioz eman beharreko kalte-ordainen erantzulea izanen da.

5. Kontratua aldeen arteko adostasunez suntsiarazten denean, aldeen eskubideak haien artean modu baliozkoan hitzartutakoari lotuko zaizkio.

III. KAPITULUA. Zerbitzuen emakidarako kontratua

1. ATALA. Xedapen orokorrak

204. artikulua. Zerbitzuen emakidarako kontratuaren xedea eta esparrua.

1. Kontratu mota honen xedea administrazioaren titularitate edo eskumenekoak diren zerbitzuak ematea da, baldin eta partikularrek haien ustiapen ekonomikoa egitea posible denean eta eragiketa-arriskuaren transferentzia egiten bada. Botere publikoei datxekien agintaritza erabiltzea eskatzen duten zerbitzuak ez dira inola ere emakida bidez emanen.

2. Foru lege honen ondorioetarako, eragiketa-arriskua hau da: enpresak galerak izateko aukera, hondar-galera hutsak ez direnak, merkatuko arriskuen mende egotearen ondorioz. Eragiketa-arriskuak bere baitan hartzen ditu eskari arriskua eta hornidura arriskua, edo biak batera.

3. Kontratuak argi eta garbi adieraziko du kudeaketaren eremua zein den, bai maila funtzionalean bai lurraldeari dagokionean.

4. Legez publiko bihurtutako jardueren kasuan, herritarren aldeko prestazioen irismena zehaztu beharko da, bai eta zerbitzuaren prestazioari dagozkion izaera juridiko, ekonomiko eta administratiboa duten alderdiak arautu ere.

205. artikulua. Arau osagarriak.

Aurreko kapituluan ezarritakoa zerbitzuak emateko kontratuari ere aplikatuko zaio, kontratu mota horren izaerarekin bateragarria izanez gero.

206. artikulua. Pleguak eta obraren eta ustiapenaren aurreproiektua.

1. Zerbitzuaren araubide juridikoa arautzen duten arauekin bat, kontratazio pleguek ezarriko dituzte zerbitzua emateko baldintzak, eta, kasua bada, honakoak ere: erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak, horiek berrikusteko prozedurak, eta Administrazioari ordaindu beharreko kanona edo partaidetza.

2. Obrak exekutatzea barne hartzen duten kontratuetan, espedientearen tramitazioaren aurretik ustiapen aurreproiektua eta beharrezkoak diren lan osagarriena egin, eta haien onespen administratiboa eskuratu beharko da, obra-exekuzioari dagozkion agindu teknikoak zehaztuta. Kasu horretan aplikatzekoak izanen dira foru lege honetan herri-lanen emakidarako ezarrita dauden aginduak.

3. Kontratazio organoak, pleguaren izaera eta konplexutasuna kontuan hartuta, epe bat ezar dezake pleguan, lizitatzaileek haren edukiari buruz egokitzat jotzen dituzten azalpenak eskatu ahal izan ditzaten. Erantzunak lotesleak izanen dira eta argitara eman beharko dira lizitazio prozesuan berdintasuna eta norgehiagoka bermatzeko moduan.

207. artikulua. Kontratuaren edukia.

Zerbitzuak emateko kontratuetan, foru lege honetan arautzen diren klausula orokorrez gain, alderdi hauei buruzko manuak ere jaso beharko dira nahitaez:

a) Kontratuaren xedea diren prestazio nagusien identifikazioa.

b) Kontratistak bere gain hartzen duen eragiketa-arriskuaren baldintzak, prestazioen kostuen aldaketak dakartzan arriskuak eta haien egozpena zehaztuta, baita prestazio horien eskari arriskuen egozpena ere.

c) Kontratistari esleitutako etekin helburuak, bereziki hauei dagokienez: zerbitzuen prestazioen kalitatea, obren eta horniduren kalitatea eta Administrazioaren eskura zer baldintzatan jartzen diren.

d) Kontratistari ordaintzeko tarifa sistema ezartzea; inbertsio, funtzionamendu eta finantzaketa kostuen kalkulurako oinarriak eta irizpideak zehaztu beharko ditu, bai eta, kasua bada, kontratistak obren edo ekipamenduen ustiapenetik lor ditzakeen diru-sarrerak kalkulatzeko ere, ustiapena baimentzen bada eta Administrazioaren beharrak betetzearekin bateragarria bada.

e) Kontratua exekutatu bitartean ordainsariek izan ditzaketen aldaketak ezartzeko arrazoiak eta prozedurak.

f) Ordainketarako formulak eta, bereziki, Administrazioak ordaintzeko daukan zenbatekoa eta kontratistak Administrazioari zigor edo zehapenen ondorioz ordaindu behar dizkionak zer baldintzatan konpentsa daitezkeen, mugaeguneratze bakoitzean edo epe jakin batean.

g) Administrazioak kontratuaren exekuzioa kontrolatzeko formulak, batez ere etekin helburuei dagokienez, bai eta azpikontratazioa gertatzeko baldintzei dagokienez ere.

h) Kontratuaren betebeharrak betetzen ez direnean aplikatzekoak diren zigorrak eta zehapenak.

i) Akordio baten bidez edo, halakorik ez bada, Administrazioak bere aldetik erabakita, zein baldintzatan alda daitezkeen kontratuaren zenbait alderdi edo hura suntsiarazi, batez ere Administrazioaren beharrak aldatzen direnean, berrikuntza teknologikoak daudenean edo kontratistak lortutako finantzaketa baldintzak aldatzen direnean.

j) Administrazioak kontratuaren lagapen osoaren edo partzialaren gainean beretako gordetzen duen kontrol lana.

k) Kontratuaren xede diren lanen eta ekipamenduen erabilera kontratua amaitu ondoren.

l) Kontratistak bere betebeharrak betetzeari atxikitzen dizkion bermeak.

2. ATALA. Zerbitzuak emateko kontratua exekutatzeko araubidea

208. artikulua. Zerbitzuen emakida exekutatzea.

1. Kontratista emakidaduna beharturik dago zerbitzua kontratuan ezarritako ezaugarriak zorrotz betez eta bertan adierazitako epeetan antolatu eta ematera, eta, kasua bada, lanak kontratazio organoak onetsitako proiektuarekin bat egitera.

2. Edozein kasutan ere, Administrazioak beretako gordeko ditu kasuan kasuko zerbitzuen funtzionamendu egokia ziurtatzeko behar diren polizia ahalmenak.

209. artikulua. Betebehar orokorrak.

1. Zerbitzuen emakida duen kontratistak betebehar hauek izanen ditu:

a) Zerbitzua hitzartutako jarraitutasunarekin ematea eta partikularrei bermatzea eskubidea dutela hura erabiltzeko ezarri diren baldintzetan eta onetsitako tarifetan jasota dagoen kontraprestazio ekonomikoa ordainduz, hala denean.

b) Zerbitzuaren ordena egokia zaintzea, dagozkion jarraibideak emateko aukerarekin, aurreko artikuluan aipatutako polizia ahalmenak ukatu gabe.

c) Zerbitzuaren garapenak eskatzen dituen eragiketen ondorioz hirugarrenei eragiten zaizkien kalteak ordaintzea, non eta kaltea ez den eragiten administrazioari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik.

d) Emakidaren barruan hirugarrenei adjudikatzen zaizkien hornidura kontratuek errespetatu beharko dute nazionalitatean oinarritutako diskriminaziorik ez egiteko printzipioa, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresen edo Munduko Merkataritza Antolakundearen Kontratazio Publikoari buruzko Akordioa sinatu duten estatuetako enpresen kasuan.

2. Zerbitzuak emateko kontratuan, prestazio osagarriak baizik ez dira kontratatzen ahalko.

210. artikulua. Prestazio ekonomikoak.

1. Kontratistak eskubidea du kontratuan aurreikusitako kontraprestazio ekonomikoak jasotzeko, eta horietako bat izanen da zerbitzuaren erabileraren araberako ordainsari bat, zerbitzuaren ustiapenerako eskubidea baliatzeko. Kontraprestazio horrek tarifa izaera izanen du, eragiketa-arriskuaren transferentziaren funtsezko elementu gisa.

2. Hitzartutako kontraprestazio ekonomikoak kontratuan ezarritako moduan baizik ez dira berrikusten ahal, eskainitako errentagarritasuneko barne tasa aldatzerik izan gabe.

211. artikulua. Emakidaren oreka ekonomikoari eustea.

1. Zerbitzu emakidaren oreka ekonomikoa babestu beharko da adjudikazioa ematean onartu zen mailan, interes orokorra eta emakidadunarena kontuan hartuta, hurrengo apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz.

2. Kontratazio organoak zerbitzuaren garapenerako emandako erabakiek ondorio ekonomikorik ez badute, kontratistak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izanen horiengatik.

3. Era berean, kontratazio organoak kontratuaren oreka ekonomikoa berrezarri beharko du, alde baten edo bestearen mesedetan, honako kasu hauetan:

a) Pleguan aurreikusitako moduan emakidaren aldaketak egiten direnean, baldin eta funtsezkoak ez badira edo lehiaren eta tratu berdintasunaren printzipioaren kontrakoak.

b) Administrazio kontratatzailearen jarduketek zuzenean kolokan jartzen badute emakidaren ekonomia.

c) Ezinbesteko arrazoiek zuzenean kolokan jartzen badute emakidaren ekonomia.

d) Eskaintzak egiteko unean aurreikusezinak ziren inguruabarrek galarazi egiten badute hitzartutako moduan exekutatzea emakida.

4. Aurreko apartatuan aipatutako kasuetan, kontratuaren oreka ekonomikoa berrezartzeko, kasu bakoitzean bidezkoak diren neurriak hartuko dira. Honelako neurriak hartzen ahalko dira: erabiltzaileek ordaindu beharreko tarifak aldatzea, kontratuaren epea murriztea, eta, oro har, eduki ekonomikoa duten kontratuko klausuletan edozein aldaketa egitea. Halaber, kontratuaren epea luzatzen ahalko da, hasierako iraupenaren %10 gehienez ere, legez aurreikusitako gehieneko iraupenak errespetatuz betiere.

212. artikulua. Itzulketa.

1. Kontratuaren epea amaituta, zerbitzua Administraziora itzuliko da, eta kontratistak obrak eta instalazioak entregatu beharko ditu, kontratuaren arabera entregatu behar dituenak, kontserbazio eta funtzionamendu egoera egokietan.

2. Itzulketaren aurreko aldi batean, pleguan ezarritakoan, Administrazioko organo eskudunak behar diren xedapenak emanen ditu ondasunen entrega hitzartutako baldintzetan egin dadin.

213. artikulua. Kontraprestazio ekonomikoak eta baliabide laguntzaileak ez entregatzea.

Administrazioak ez badio ordaintze kontratistari kontraprestazio ekonomikoa, edo kontratuak hala behartuta entregatu beharreko bitarteko osagarriak aurreikusitako epeetan entregatu ezean, eta kontratua suntsiaraztea bidezkoa ez balitz, kontratistak eskubidea izanen du zor zaizkion kopuru edo balio ekonomikoen berandutze-interesa kobratzeko, foru lege honetan ezarritakoari jarraikiz.

214. artikulua. Emakidadunaren ezbetetzea.

Emakidadunaren ez-betetzearen ondorioz asaldura larria gertatzen bada zerbitzu publikoan, beste bitarteko batzuekin konpontzerik ez duena, kontratazio organoak hautatuko du kontratua suntsiaraztea edo esku-hartzea asaldura desagertu arte. Edozein kasutan, kontratistak egiaz eragin dituen kalte-galerak ordaindu beharko dizkio Administrazioari.

215. artikulua. Kontratua suntsiarazteko arrazoiak.

Zerbitzu publikoak emateko kontratua suntsiarazteko arrazoiak hauek dira, orokorrez gain:

a) Kontratazio organoa sei hilabete baino luzeagoa den epean berandutzea, kontratu bidez eman beharreko kontraprestazioa edo baliabide lagungarriak kontratistari entregatzean.

b) Administrazioak zerbitzua erreskatatzea desjabetzeko arrazoia dagoenean.

c) Zerbitzua bertan behera uztea, interes publikoa dela-eta.

d) Kontratua egin ondoren kontratazio organoak hartutako erabakien ondorioz, zerbitzua ustiatzea ezinezkoa izatea.

e) Kontratistaren ez-betetzea, zerbitzu publikoaren asaldura larria eragiten duena, kontratazio organoak behar bezala aztertu eta halakotzat hartzen duenean.

216. artikulua. Suntsiarazteko arrazoien aplikazioa.

Suntsiarazteko arrazoia kontratistaren heriotza edo gerora sortutako desgaitasuna denean, Administrazioak erabaki dezake kontratua haren oinordeekin edo jaraunsleekin jarraitzea, zerbitzuaren gaineko lege berariazkoetan berariaz kontrakoa xedatuta egon ezean.

217. artikulua. Suntsiaraztearen ondorioak.

1. Suntsiarazpen kasuetan, Administrazioak ordainduko dio kontratistari hark egin eta Administrazioaren jabetzan sartu behar diren obra eta instalazioen prezioa, haien egoera eta itzulketarako falta den denbora kontuan harturik.

2. Suntsiarazpenaren ondorio orokorrez gain, Administrazioak edo kontratistak kontratuaren betebeharrak ez betetzeak sortuko dituen ondorioak zerbitzuaren araudi berariazkoaren arabera kontratuari eragiten ahal diotenak izanen dira.

3. Administrazioa sei hilabete baino gehiago atzeratzen badu kontratuak behartuta kontratistari eman behar dion kontraprestazioaren edo bitarteko osagarrien entrega, kontratistak eskubidea izanen du merkataritza eragiketen arloko berankortasunaren kontrako neurriak ezartzen dituen legean aurreikusitako berandutze-interesak ordain dakizkion, zor zaizkion zenbatekoengatik edo hitzartutako balio ekonomikoengatik, entregarako aurreikusitako epea amaitzen denetik aurrera, bai eta jasandako kalte-galerengatik ere.

4. Kontratuaren ondotik Administrazioak hartutako erabakien ondorioz, erreskatea, zerbitzua bertan behera uztea edo ustiatzerik eza gertatzen bada, artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa ukatu gabe, Administrazioak kalte-ordaina emanen dio kontratistari eragindako kalte-galerengatik, jasoko ez dituen etorkizuneko mozkinak barne, azken bosturtekoan ustiapenak izandako emaitzak eta administrazioari, amortizazioa maila dela-eta itzuli behar ez zaizkion lan eta instalazioen balio galera kontuan hartuta.

IV. KAPITULUA. Hornidura kontratuak

218. artikulua. Produktuak fabrikatzeko kontratuak.

Administrazioak zehaztutako ezaugarri bereziak izan behar dituzten produktuak fabrikatzeko kontratuak egiten direnean, horien araubide juridikoa kontratazio pleguetan zehaztuko da, obra kontratuari buruzko arauen aplikazio analogikoaren bidez.

219. artikulua. Errentamendua eta luzapena.

Hornidura kontratua errentamendu motakoa denean, kontratistak bere gain hartuko du kontratuaren xede den produktua mantendu beharra. Mantentze kanona ordaindu behar den kasuetan, kontzeptu horrengatik ordaintzen diren kopuruak eta errentamenduaren zenbatekoa bereiz finkatuko dira, gastua kontabilizatzearen ondorioetarako.

Errentamenduan, espresuki emandako luzapena baizik ez da zilegi izanen, eta luzapen horren epea kontratuaren hasierako indarraldiaren erdia izanen da gehienez ere.

220. artikulua. Informazioaren tratamendurako ekipamenduak edo sistemak hornitzeko kontratuak.

1. Hornidura kontratuak izanen dira informazioa tratatzeko ekipo eta sistemak, haien dispositiboak eta programak erosi edo errentatzeko kontratuak eta azken horien erabilera eskubidea lagatzekoak, bai eta telekomunikazioetako ekipo eta sistemenak ere.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, neurrira egiten diren ordenagailu-programak erosteko kontratua zerbitzu kontratutzat joko da.

2. Halaber, informazioa tratatzeko ekipoak eta sistemak, haien dispositiboak eta programak mantentzea ere horniduratzat joko da, eskurapenarekin edo errentamenduarekin batera kontratatzen denean.

3. Foru lege honen aplikazioaren ondorioetarako, ulertuko da:

a) Informazioa tratatzeko ekipoak direla makinak edo makina eta dispositibo multzoak, daudela elkarri loturik edo ez, informazioaren erabilera helburu batzuetarako prestatzeko behar diren eragiketak burutzeko gauza badira.

b) Ordenagailuko programa dela jarraibide edo adierazpide sekuentzia oro, sistema informatiko batean zuzenean edo zeharka erabilia izateko bada, edo eginkizun edo jarduera bat egiteko edo emaitza jakin bat lortzeko, edozein delarik ere hura adierazten eta finkatzen deneko era.

c) Programazioa dela programak sortu, aztertu, idatzi eta probatzeko eginkizunen multzoa, bai eta zerbitzu bat abian jartzeko eta klausula partikularren kasuan kasuko pleguan zehazten diren lan guztiak betetzeko behar diren prestaketa jarduerak ere bai.

d) Informazioa tratatzeko sistemak direla informazioa sartu, prozesatu, bildu, atera eta kontrolatzeko gai diren ekipo eta programez osaturiko sistemak, datu bidezko eragiketen sekuentzia bat betetzea xede dutenak.

e) Telekomunikazioetako ekipo eta sistemak direla informazioa arau tekniko jakinen arabera eta bide elektroniko, informatiko eta telematikoetatik igorri, garraiatu eta trukatzeko dispositiboen multzoak.

4. Horrelako hornidurak eskuratzeko prozedura murriztuetan, pleguan honakoa ezartzen ahalko da: aurkezten diren eskaintzak baloratzean egiaztatu behar dela eskaintza egokia den plegu horretan oinarrizkotzat jotzen diren eginkizunetarako, eta adjudikaziorik lortzen ez duten lizitatzaileei diru konpentsazioa eman behar zaiela lizitazioan egindako lan eta probengatik.

221. artikulua. Entregatzea eta hartzea.

1. Kontratista beharturik dago horniduraren xede diren ondasunak entregatzera kontratuan finkatutako denboran eta tokian, pleguan xedatutakoari jarraituz. Kontratistaren berandutza gerta dadin ez da behar izanen aurretik administrazioak hari ohartarazpena egitea.

Kontrako ituna salbu, horniduraren xede diren ondasunak hitzarturiko lekura garraiatzeko eta entregatzeko gastuak kontratistaren kontura izanen dira.

2. Kontratistak ez du eskubiderik izanen kalte-ordainik jasotzeko administrazioari ondasunak entregatu aurretik haietan izandako galera, matxura edo kalteengatik, salbu eta, jasotzean, administrazioa berandutu egin denean.

3. Ondasunak jasotzeko egintza formala horiek entregatu ondotik egiten denean, administrazioa izanen da horien zaintzeaz arduratuko dena bi egintza horien arteko denboran.

Harrera formala egiteko orduan ondasunak hartuak izateko egoeran ez badaude, horrela jasoko da harrera aktan eta kontratistari agindu zehatzak emanen zaizkio ikusitako akatsak zuzentzeko edo beste hornidura bat egiteko, itunduaren arabera. Gainera, bidezko diren zigorrak ezarten ahalko dira.

222. artikulua. Prezioaren ordainketa eta gauzazko ordainketa.

1. Kontratistak eskubidea izanen du egiaz eman eta administrazioak formalki hartutako horniduren prezioaren ordainketa jasotzeko, kontratuan ezarritako baldintzetan.

2. Espedientean behar bezala justifikatutako arrazoi teknikoak edo ekonomikoak direla eta, pleguan ezartzen ahalko da kontratuaren prezioaren zati bat dirutan ordaintzen ahalko dela eta bestea mota bereko beste ondasun batzuk emanez, azken horien zenbatekoa inolaz ere izan gabe lizitazio prezioaren %50 baino gehiagokoa.

Kasu horietan, entregatzen diren ondasunen lizitatzaileak emandako balorazioa izanen da kontratuaren adjudikazio irizpideetako bat.

3. Administrazioak ondasunak entregatzeko erabakia kontratazio organoak hartuko du, hornidura kontratua adjudikatzeko erabiltzen den prozedura berarekin, eta erabaki horrek, berez, inbentarioko baja ekarriko du eta, hala behar denean, dagozkion ondasunak desafektatzea.

223. artikulua. Berme epean gertatzen diren akatsak edo ezkutuko akatsak.

1. Berme-epean frogatzen bada hornidurako ondasunetan akatsak edo hutsak daudela, administrazioak eskubidea izanen du kontratistari desegokiak direnak ordeztu ditzan edo, aski bada, horiek konpon ditzan eskatzeko.

2. Berme-epean zehar administrazioak pentsatzen badu hornidurako ondasunak nahi den helbururako gai ez direla, kontratistari egozten ahal zaizkion akats edo hutsengatik, eta behar den egokitasuna lortzeko aipatu ondasunak ordeztea edo konpontzea aski izanen ez delako ustea badago, ondasunak hartzeari uko egiten ahalko dio, aipatu epea amaitu baino lehen, kontratistaren kontura utzirik, eta ordaintzeko betebeharraz salbuetsita geldituko da, edo, kasua bada, ordaindutako prezioa berreskuratzeko eskubidea izanen du.

224. artikulua. Hornidura kontratua suntsiarazteko arrazoi berariazkoak.

Hornidura kontratua suntsiarazteko arrazoi berariakzoak hauek dira:

a) Horniduraren hasiera etetea, administrazioari egozten ahal zaion arrazoiagatik, sei hilabete baino luzeagoa den epean, entregarako jarri den datatik, salbu pleguan epe laburragoa ezartzen bada.

b) Horniduran atzera egitea edo kontratazio organoak urtebete baino luzeagoa den epean hornidura etetea erabakitzea, salbu pleguan epe laburragoa ezartzen bada.

225. artikulua. Hornidura kontratua suntsiaraztearen ondorioak.

Oro har araututako ondorioez gain, kontratua suntsiarazteak ekarriko du ondasunak eta egindako ordainketen zenbatekoak elkarri itzultzea, eta hau administrazioarentzat posible edo komenigarri ez bada, honek ordaindu beharko du adostasunez jasotako horniduren prezioa.

V. KAPITULUA. Zerbitzu kontratuak

1. ATALA. Xedapen orokorrak

226. artikulua. Zehaztapena eta prezioa.

1. Ezin izanen da zerbitzu kontraturik egin aldi baterako laneko enpresekin.

2. Zerbitzu kontratuen xedea baldin bada jabetza industrial edo intelektualeko eskubide baten bitartez babes daitezkeen produktuak neurrira egitea edo erabilgarri jartzea, kontratazio organoak ustiapen ekonomikorako eskubide guztiak eskuratuko ditu, beren lurralde- eta denbora-hedadurarik handienarekin, pleguetan bestelakorik ezarri ezean.

3. Pleguan ezarriko da zerbitzu kontratuen prezioa ezartzeko sistema; prestazioaren osagaiak, exekuzio unitateak edo denbora unitateak izaten ahal ditu kontuan, edo osotasunaren gaineko balio bat ezarri, bereiztea posible edo komenigarria ez denean, edo tarifen araberako lansariak aplikatuta egin, edo aipatutako modalitate horietako batzuk batera erabili.

Prezioa ezartzen denean exekuzio unitate bidez, ez da beharrezkoa izanen kontratua aldatzeko espediente bat tramitatzea, betiere horrela ezarri baldin bada pleguan, prestazioa modu egokian exekutatzean kontratuan aurreikusitako unitateen kopuruarekiko egiaz exekutatutakoen kopuruan bakarrik gertatzen den aldaketarako; horiek likidazioan jasotzen ahalko dira, kontratuaren prezioaren %10 baino gehiagoko gastu igoera sortzen ez badute.

4. Zenbait zerbitzu konplexutan, zeinetan kontratuaren exekuzioak berarekin hasierako inbertsio-kostu batzuk baitakartza, eta aurreikusten delarik obrak edo sortutako ekipamenduak entitate kontratatzailearen ondarean sartuko direla kontratua amaitu edo suntsitzean, ordainsari sistema bat ezartzen ahalko da horiengatiko konpentsazio bat emateko.

227. artikulua. Herritarrentzako zuzeneko prestazioak dakartzaten zerbitzu kontratuen berezitasunak.

1. Herritarrentzako zuzeneko prestazioak dakartzaten zerbitzu kontratuetan, batik bat osasun eta gizarte zerbitzuetan, Administrazioak kasuan kasuko zerbitzuen funtzionamendu egokia ziurtatzeko behar diren polizia ahalmenak gordeko ditu.

2. Izaera horretako zerbitzu kontratu baten adjudikazio-hartzailearentzat, pleguak zenbait betebehar aurreikus ditzake: zerbitzua hitzartutako jarraitutasunarekin ematea, partikularrei bermatzea ezarri diren baldintzetan eta ezarritako kontraprestazio ekonomikoa ordainduta, halakorik bada, erabiltzeko eskubidea; zerbitzuaren funtzionamendu egokiaz arduratzea; zerbitzua betetzeak hirugarrenei eragiten ahal dizkien kalteen ordainak ematea, administrazioari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik eragindakoak direnak salbu; eta kontratuaren arabera entregatu behar dituen obrak eta instalazioak kontserbazio eta funtzionamendu egoera egokietan entregatzea.

228. artikulua. Hutsak konpontzea eta gabeziak zuzentzea obra proiektuetan.

1. Zerbitzu kontratuaren xedea obra proiektu bat osorik egitea denean, kontratazio organoak eskatuko du kontratistak zuzen ditzala hari egozten ahal zaizkion akatsak, gabezia teknikoak, akats materialak, egin gabekoak eta lege edo erregelamenduzko aginduen arau-hausteak, eta horretarako epe bat emanen dio, gehienez ere bi hilabetekoa.

2. Epe hori iraganik, akatsak zuzendu ez badira, Administrazioak, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta, erabaki dezake kontratua suntsiaraztea edo epe berria ematea kontratistari.

3. Lehenbiziko kasuan, bermea konfiskatuko da eta kontratista beharturik egonen da Administrazioari kalte-ordaina ordaintzera, kontratuaren prezioaren %20 adinakoa.

4. Bigarren kasuan, zuzendu gabeko akatsak zuzentzeko emandako epe berria hilabetekoa izanen da, luzaezina, eta kontratistak kontratuaren prezioaren %20 adinako zigorra jasoko du.

5. Ez-betetzea berriz gertatzen bada, kontratua suntsiarazten ahalko da, eta kontratista beharturik egonen da Administrazioari ordaintzera hitzartutako prezioa adinako kalte-ordaina, eta bermea galduko du.

229. artikulua. Kalteordainak, obrak exekutatzean proiektuaren hutsengatik gertatutako desbideratzeak direla eta.

1. Proiektuan aurreikusitako obra egiteko aurrekontuan kostu errealaren %20 baino gehiagoko aldea gertatzen bada, proiektuaren egileari leporatzen ahal zaizkion huts edo omisioen ondorioz, kalte-ordain sistema bat ezartzen ahalko da pleguan, alegia, proiektua egiteko kontratuaren prezioa jaistea aldearen portzentajearen arabera, gehienez ere prezioaren erdira murriztuz.

2. Kalte-ordainen baremoa honakoa izanen da:

a) Proiektuko hutsen edo egin gabekoen ondorioz gertatzen den desbideratzea %10etik %15era bitartekoa bada, dagokion kalte-ordaina kontratuaren prezioaren %5ekoa izanen da.

b) Proiektuko hutsen edo egin gabekoen ondorioz gertatzen den desbideratzea %15etik %20ra bitartekoa bada, dagokion kalte-ordaina kontratuaren prezioaren %15ekoa izanen da.

c) Proiektuko akatsen edo hutsuneen ondorioz gertatzen den desbideratzea %20 baino gehiagokoa bada, dagokion kalte-ordaina kontratuaren prezioaren %30ekoa izanen da.

3. Kontratistak kalte-ordain horren zenbatekoa ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean ordaindu beharko du. Espedientea izapidetu eta interesdunari entzutea eman ondoren emanen da ebazpena.

230. artikulua. Erantzukizuna, proiektuko akats edo hutsengatik.

1. Aurreko artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, kontratistak erantzukizuna izanen du baldin eta administrazioari nahiz hirugarrenei kalte edo galerarik eragiten bazaie obrak egiten edo ustiatzen diren bitartean, proiektuko akatsen edo hutsune teknikoen ondorioz edo kontratistari egozten ahal zaizkion akats material, omisio eta lege edo erregelamenduen kontrako arau-hausteen ondorioz.

2. Erantzukizunaren ondorioz kontratistari eskatzen ahal zaion kalte-ordainaren zenbatekoa proiekturako hitzartutako prezioa halako 5 izanen da gehienez ere, harrera egunetik aurrera hamar urteko epean. Hirugarrenei kalte-ordain gehiago eman behar bazaie, administrazioaren kontura izanen da.

231. artikulua. Kontratuak betetzea eta harrera.

1. Kontratua pleguetan ezarritakoari jarraikiz exekutatuko da eta kontratuaren arduradunak kontratistari hura interpretatzeko emandako jarraibideekin bat.

2. Kontratista izanen da egindako lanen kalitate teknikoaren eta egindako prestazioen eta zerbitzuen erantzulea, bai eta kontratuaren exekuzioan izandako omisioak, hutsegiteak, metodo desegokiak edo zuzenak ez diren burutzeak direla-eta administrazioari edo hirugarrenei eragindako ondorioena ere.

3. Kontratistaren prestazioek ez badituzte hartuak izateko baldintzak betetzen, kontratistari idatziz jarraibide egokiak emanen zaizkio, ikusitako akatsak zuzendu eta bere betebeharrak bete ditzan horretarako ezarriko zaion epean. Ez da bidezkoa izanen prestazioak hartzea harik eta jarraibide horiek bete arte, eta harrera egiten denean dagokion akta eginen da.

4. Zerbitzu kontratuak azkentzean, kontratuaren xede diren lanak egin dituzten pertsonak ez dira inola ere entitate kontratatzailearen langile finko bihurtuko.

232. artikulua. Zerbitzu kontratua suntsiarazteko arrazoi berariazkoak.

1. Zerbitzu kontratua suntsiarazteko arrazoi berariazkoak hauek dira:

a) Kontratua exekutatzearen hasiera etetea, Administrazioari egozten ahal zaion arrazoiengatik, sei hilabete baino luzeagoa den epean, kontratuan adierazitako egunetik aurrera, salbu pleguan epe laburragoa jarria bada.

b) Kontratuari uztea edo administrazioak urtebete baino luzeagoa den epean etetea erabakitzea, salbu pleguan epe laburragoa jarria bada.

c) Obra proiektuen kasuan, atzemandako akatsak horretarako emandako epean ez zuzentzea.

2. Kontratu osagarriak suntsitu eginen dira, betiere, kontratu nagusia suntsiarazten denean.

233. artikulua. Zerbitzu kontratua suntsiaraztearen ondorioak.

Oro har araututako ondorioez gain, zerbitzu kontratua suntsiarazteak eskubidea emanen dio kontratistari, edozein kasutan, kontratuaren arabera benetan egin dituen eta administrazioak hartu dituen lanen prezioa jasotzeko.

2. ATALA. Obren proiektua idazteko zerbitzu kontratua eta obren zuzendaritza fakultatiborako zerbitzu kontratua batera adjudikatzea

234. artikulua. Obren proiektua idazteko zerbitzu kontratua eta obren zuzendaritza fakultatiborako zerbitzu kontratua batera adjudikatzea.

1. Obra proiektuaren prestaketa eta obren zuzendaritza fakultatiboa, biak batera lizitatu eta adjudikatzen ahalko dira.

Lizitazio prozedura horri amaiera ematen dion ebazpenean proiektuaren prestaketa adjudikatu eta gastua onetsiko da, eta zuzendaritza fakultatiboa ere adjudikatuko da, onetsitako proiektuan oinarrituta adjudikatu behar den obra kontratua adjudikatzearen baldintzarekin. Baldintza hori pleguan jasoko da.

2. Beraz, 1. apartatuan xedatutakoaren ondorioz, obren zuzendaritza fakultatiboari dagokion gastua fiskalizatuko da obra kontratua adjudikatu eta gero, eta ordura arte ez da inolako eskubiderik sortuko proiektua egin duenarentzat.

Xedapen Gehigarria

Lehen .–Garapenarauak.

1. Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta betetzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak emanen ditu.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio:

a) Foru lege honen artikuluetan jarritako epeak eta zenbatekoak Europar Batasunak haien iraupenari eta zenbatekoari buruz ezarritakoari egokitzeko, eta haren testuan Europar Batasuneko zuzentarauen eranskinetatik eratorritako bidezko aldaketak sartzeko.

b) Kontratazio sistemaren alderdi administratibo, tekniko eta ekonomikoen gaineko arau, neurri edo jarraibideak onesteko. Horiek aplikagarriak izanen dira foru lege honen mendeko pertsona eta entitate guztientzat.

Bigarren .–Munduko Merkataritza Antolakundearen baitan egindako akordioei dagozkien baldintzak.

Kontratazio Publikoari buruzko Akordioaren 1., 2., 4. eta 5. eranskinetan eta Europar Batasunari dagozkion ohar orokorrei buruzko I. gehigarrian eta Batasunari eta Espainiako Estatuari betebeharrak ezartzen dizkieten gainerako nazioarteko akordioetan araututakoari dagokionez, foru lege honen mendeko entitateek akordio horien sinatzaileekin egiten dituzten lan, hornidura, zerbitzu kontratazioei eta enpresa eta profesionalei emanen dieten tratua ez da batasuneko lanei, hornidurei, zerbitzuei eta enpresa eta profesionalei baino okerragoa izanen.

Hirugarren .–Nazioarteko arauez baliatuz adjudikatutako kontratuak.

Foru lege hau ez zaie aplikatuko bestelako prozedura arauekin araututa dauden eta honako hauen bidez adjudikatu diren kontratu publikoei:

a) Kide den estatu baten eta hirugarren baten edo batzuen artean egindako nazioarteko akordio bat, Tratatuarekin bat egindakoa, estatu sinatzaileek obra edo hornidura bat batera egin edo ustiatzeko dena, edo estatu sinatzaileek proiektu bat egin edo ustiatzeko zerbitzuei dagokiena; akordio guztiak Batzordeari jakinaraziko zaizkio, eta Batzordeak kontsulta bat egiten ahalko du kontratu publikoen aholku komitean.

b) Nazioarteko akordio bat, soldaduen kokapenari dagokiona eta kide den estatu bateko edo hirugarren herrialde bateko enpresei dagokiena.

c) Nazioarteko antolakunde bateko berariazko prozedura.

Laugarren .–Segurtasunaren arloko kontratu publikoak.

Foru lege honen xedapenen mendeko entitateek segurtasun publikoaren arloan izenpetzen dituzten kontratuek -bereziki, Nafarroako Foru Komunitatearen barruan pertsonak eta ondasunak babestu eta segurtasun publikoa eta herritarren ordena zaindu eta mantentzeko jarduera guztiek- foru lege honen aginduei jarraituko diete.

Bosgarren .–Berariazko hitzarmenak esparru soziosanitarioan.

1. Irabazi asmorik gabeko entitate edo erakunde pribatuenak diren zentro eta zerbitzu sanitario eta soziosanitarioek zilegi dute, Foru Komunitateko administrazioaren osasun-plangintzaren araberako jarduera dutenean eta ase beharreko osasun publikoko edo osasungintzako beharrizanek justifikatzen dutenean, erabilera publikoko osasungintza-sareari zuzenean lotzea, berariazko lotura-hitzarmen bat sinatuz, inolako publizitaterik gabe.

Aipaturiko zentro eta zerbitzuekiko berariazko lotura-hitzarmenen izenpetzea eginen da kontuan izanik berdintasuna, osagarritasuna, optimizazioa eta baliabide publiko nahiz pribatuen erabilera egokiaren printzipioak. Loturak egiazki beharko du bideratuta egon osasun-zerbitzu publikoak duen gizarte-helburura eta unibertsaltasun, solidaritate eta efizientzia ekonomiko eta aurrekontukoaren xedeak erdiestera.

2. Berariazko lotura-hitzarmenak eraenduko dira xedapen honetan, erregelamenduz ezartzen direnetan eta, ordezko modura, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari aplikatzekoa zaion araubide juridiko eta administrazio prozedura erkidearen alorreko araudi indardunean.

3. Lotutako zentro eta zerbitzuek jarduera eta prestazio hitzartuak moldatu beharko dituzte administrazio sanitarioak une bakoitzean egiten duen programazio edo plangintza zehatzera, eta titulartasun publikoko zentroen ikuskapen eta kontrol sanitario, administratibo eta ekonomiko berberen pean geldituko dira. Sare publikoa osatzen duten zentroen eta zerbitzuen multzoari begira erregelamendu bidez ezartzen diren informazio sanitario eta estatistikoko betebeharrak beteko dituzte.

4. Hitzarturiko jarduera edo prestazioak honako modu hauetakoren batean finantzatu ahalko dira: a) prestazioen banakako ordainketa; b) prozesuka ordaintzea; c) zuzeneko ordainketa, aurrekontuan izendaturiko dirutik, hitzarmenaren xede den jardueraren batez besteko kostu estatistikoen arabera; d) per capita ordaintzea; hots, per capita ordainketa bat, atxikitako pertsona bakoitzeko, erabiltzen den per capita esleipeneko formularen arabera, edozein dela ere gaixo bakoitzari emandako zerbitzuen kopurua edo izaera. Kasu bakoitzean modurik egokiena hautatuko da, hitzartutako jardueraren izaera eta ezaugarrien arabera.

Lotutako zentroek eta zerbitzuek ezin izanen dute inolako etekin ekonomikorik lortu jarduera edo prestazio hitzartuen egiteagatik, alde batera utzirik jarduera horiek egiteko beharrezkoak diren kostu aldagarri, finko eta iraunkorren finantzaketa. Halaber, ezin izanen diote inolako onurarik ekarri entitateari edo erakunde titularrari, ez eta haren kideei ere.

5. Berariazko lotura-hitzarmenei indarraldi urteanitza emanen zaie, halatan bermatzearren hitzarturiko jarduera edo prestazioen egitearen egonkortasuna, ezertan galarazi gabe alderdi zehatzak ezartzea, haien indarraldia bukatu aurretik berrikusi eta, kasua bada, aldatu beharrekoak. Erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan berritu ahalko dira.

6. Sektore pribatu lotuak eutsi eginen dio mendean dituen zentro lotuen titulartasunari, bai eta horietan diharduten langileen lan-harreman edo harreman zibilenari ere.

Seigarren .–Eskaintza bat aurkezteko gonbidapenen edukia.

Lizitaziorako deialdia aldez aurreko informazio iragarki baten bidez egiten denean, adjudikazio botereek gonbidapena eginen diete ondoren hautagai guztiei, haien interesa berrets dezaten kasuko kontratuari buruzko informazio zehaztua kontuan hartuta, lizitatzaileen edo negoziazio bateko parte-hartzaileen hautaketa hasi baino lehen. Gonbidapenean datu hauek jarriko dira, gutxienez:

a) Ezaugarriak eta kopurua, kontratu osagarriei dagozkien aukera guztiak barne, eta, posible denean, aukera horiek egiteko kalkulatzen den epea; kontratuak berriztagarriak direnean, haien ezaugarriak eta kopurua, eta, posible denean, lizitazioaren xede izan behar diren obra, hornidura edo zerbitzuetarako lizitazio iragarkiak argitaratzeko kalkulatzen diren datak.

b) Prozedura mota: murriztua edo lizitazio negoziatua.

c) Kasua bada, horniduren entrega hasi edo amaitzeko data, edo obra edo zerbitzuen kasuan, exekutatzekoa.

d) Sarbide elektronikorik eskaintzerik ez dagoenean, kontratazio pleguetako eskabideak aurkezteko tokia eta azken eguna, bai eta zein hizkuntzatan aurkez daitezkeen ere.

e) Kontratuaren adjudikazioa jasoko duen adjudikazio boterearen helbidea.

f) Baldintza ekonomiko eta teknikoak, finantza bermeak eta eragile ekonomikoei eskatutako informazioa.

g) Lizitatzeko gonbidapenaren xedea den kontratuaren izaera: erosketa, finantza errentamendua, errentamendua edo alokairua erosteko aukerarekin, edo forma horietako batzuk.

h) Adjudikazio irizpideak eta haien haztapena, edo, dagokionean, irizpide horien garrantziaren ordena, informazio hori aldez aurreko informazio iragarkian ageri ez denean, ezta zehaztapen teknikoetan edo lizitatzeko edo negoziatzeko gonbidapenean.

Zazpigarren .–Lehia askearen kontrako praktikak.

Kontratazio organoek, Kontratazio Publikorako Batzordeak eta Nafarroako Kontratazio Publikoen Administrazio Auzitegiak Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuari jakinaraziko dizkiote lehiaren defentsaren gaineko legeriaren urratzea izan daitezkeen egitateak, haien eginkizunak betetzean jakiten dituztenak. Bereziki, jakinaraziko dute edozein zantzu, lizitatzaileen artean akordio, erabaki edo gomendio kolektibo edo praktika hitzartu edo nahita modu paraleloan egindakorik egoteari buruzkoa, haren xedea, emaitza edo balizko emaitza denean kontratazio prozesuan lehia oztopatu, murriztu edo faltsutzea.

Zortzigarren .–Kontrataziorako eskumenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan.

1. Kontratuak Foru Komunitateko Administrazioaren izenean eta hura ordezkatuz izenpetzeko ahalmena departamentuetako titularrei dagokie. Zuzendaritza nagusiek eskumena izaten ahalko dute, antolaketari buruzko kasuan kasuko arauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, arau horietan aurreikusten ahalko da kontratuen gaineko eskumenak ematea zuzendaritza nagusiak baino beheragoko unitateei.

2. Foru Komunitateko Administrazioko zuzendaritza nagusiek, idazkaritza nagusi teknikoek eta zerbitzu-zuzendaritzek zilegi izanen dute kasuan kasuko administrazio unitatearen funtzionamendurako beharrezko gertatzen diren gastu txikiak baimentzea, baldin eta, aurrekontuetan dirua izanik, gastuen zenbatekoa ez bada 15.000 euro baino handiagoa, BEZa aparte, zuzendaritza nagusien eta idazkaritza nagusi teknikoen kasuan, eta 5.000 euro baino handiagoa, zerbitzu-zuzendaritzen kasuan; salbu eta modu zentralizatuan antolatzen diren hornidurak eskuratzeko.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren esparruan, erakunde autonomoetan izan ezik, hornidura-kontratuak izenpetzeko eskumena kontratazio publikoaren arloan eskudun den departamentuari dagokio, aurreko apartatuan aipatutako hornidurak salbu. Nafarroako Gobernuak, foru dekretu bidez, hornidura-kontratuak izenpetzeko ahalmena ematen ahalko die kontratazio publikoaren departamentuari atxikitako zerbitzu-zuzendaritzen azpitik dauden administrazio unitateetako titular batzuei, kontratu horien balio zenbatetsia gehienez 60.000 eurokoa denean.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erakunde autonomoetan kontratuak egiteko ahalmena haien estatutuetan eraenduko da.

5. Nafarroako Gobernuak, ekonomia arloan eskudun den kontseilariak proposaturik, zilegi izanen du zenbait obra- edo zerbitzu-kontratu egiteko eskumena beste kontratazio-organo batzuen eskuetan uztea, foru dekretu bidez.

Kontratazio publikoaren arloan eskudun den departamentuko kontseilariak zilegi izanen du hornidurak kontratatzeko eskumena berrantolatzea, bai eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste kontratazio-organo batzuek dituzten hornidura-kontratazioko eskumenak, erakunde autonomoenak izan ezik, zentralizatzea ere, foru agindu bidez, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

Bederatzigarren .–Kontratatzeko baimena Nota de Vigencia.

1. Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako kontratazio organoek Nafarroako Gobernuaren baimena beharko dute kontratu hauek egiteko:

a) Balio zenbatetsia, BEZik gabe, 3.000.000 euro baino gehiagokoa dutenak; eta zenbateko txikiagoa dutenak, baldin eta, haien garrantzia kontuan hartuta, kontratazio organoak erabakitzen badu Nafarroako Gobernuari igortzea, hark baimendu ditzan.

b) Urte anitzeko kontratuak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legean aurreikusirikoarekin bat.

2. 4.1.e) artikuluak aipatzen dituen entitateek baimena eskatu beharko diote tutoretza egiten duen Administrazioari, BEZik gabeko balio zenbatetsia 3.000.000 euro baino gehiagokoa duten kontratuak onesteko, bai eta urte anitzekoak direnetarako ere, xedapen honen 1.b) apartatuan aurreikusitako baldintza berberetan.

Hamargarren .–Irakaskuntzarekin lotutako kontratuetarako araubide berezia.

Kontratuaren xedea irakaskuntza edo prestakuntzako jardueraren bat denean (Administrazioaren zerbitzuko langileentzako prestakuntza edo hobekuntza ikastaroak edo enplegurako prestakuntzako zentro publikoetan emandako prestakuntza ekintzak, bai eta mintegi, solasaldi, mahai-inguru edo hitzaldiak, kolaborazioak, zientzi artikuluak edo idatzizko materialen prestaketa ere), pertsona fisikoei adjudikatzekoak, eta espezialitate artistikoan eta antzeko jardueretan adjudikatzekoak diren kontratuetan, izapide hauek baizik ez dira egin beharko, aplikatzekoa den aurrekontu arloko legeriarekin bat: organo eskudunak hautaketa edo izendapena egitea, eta kasuan kasuko faktura aurkeztea.

Hamaikagarren .–Aldizkarien eta bestelako argitalpen espezializatuen harpidetzarako araubide berezia.

Aldizkarien eta bestelako argitalpen espezializatuen harpidetza egiteko, zein den ere haien euskarria, bai eta datu-base espezializatuetako informaziorako sarbidea kontratatzeko ere, betiere balio zenbatetsia 200.000 euro baino gutxiagokoa denean, bete beharreko izapide bakarrak izanen dira aldez aurreko kreditu erreserba, aplikatzekoa den aurrekontu-legeriaren arabera beharrezkoa bada, eta kasuan kasuko faktura aurkeztea. Kontratazio hori eginen da hornitzaileek aplikatzen dituzten baldintza orokorrak betez, ordaintzeko formulei dagozkienak barne, eta kasu hauetan prezioaren ordainketa eginen da kontratu hauek eraentzeko baldintzetan aurreikusitako moduan. Onargarria izanen da entrega edo prestazioa egin aurretik ordaintzea, betiere hori merkatuko ohituren araberakoa baldin bada.

Aurreko apartatuan aipatzen diren kontratuak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematikoen bidez egiten badira, entitate kontratatzaileak kontsumitzaile gisa hartuak izanen dira, informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuen gaineko legerian aurreikusitako ondorioetarako.

Hamabigarren .–Kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen araubidea Nafarroako Parlamentuari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari aplikatzea.

Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak erregelamenduz hautatuko dute errekurtsoak ebazteko organo bat ezartzea, Kontseiluaren 89/665/EE eta 92/13/EEE zuzentarauak aldatu zituen 2007ko abenduaren 11ko 2007/66/EE Zuzentarauaren eskakizunak beteko dituena kontratu publikoen adjudikazioaren arloko errekurtso-prozeduren eraginkortasuna hobetzeari dagokionez, edo beren lizitazioetan egiten diren erreklamazioak ebazteko eskaera egitea Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiari.

Hamahirugarren .–Bidaiarien garraiozerbitzuen emakidetarako epea Nota de Vigencia.

1. Foru lege honetan zerbitzuen emakidetarako iraupenaz xedatutakoak ez dira plikatuko bidaiarien garraio-zerbitzuen emakidetan 1370/2007 (EE) Erregelamenduan jaso bezala, emakida horien epea haien araudi berariazkoak zuzenduko baitu.

2. Kontratazio publikoaren arloan erreklamazio bereziaren xede izan daitezke, Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian, foru lege honen 122. artikuluaren 2. apartatuan zerrendatutako egintzak, jorratzen dituztenak bidaiarien garraio publikoko kontzesioak, 1370/2007 (EE) Erregelamenduaren ildotik.

Hamalaugarren .–Arkitektura, ingeniaritza, aholkularitza eta hirigintza zerbitzuen kontratazio publikorako berariazko arauak.

Prestazio intelektualen izaera aitortzen zaie arkitektura, ingeniaritza, aholkularitza eta hirigintza zerbitzuei, Kontratazio Publikoari buruzko 2014/24/EB Zuzentarauan jasotako aurreikuspenetatik eratorritako ondorioekin.

Hamabosgarren .–Jendeari erantzuteko zerbitzuetan euskararen presentzia sustatzea.

Kontratua betetzeak jendeari erantzuteko zerbitzu bat ematera behartzen duenean, enpresa azpikontratatuek euskara plan bat prestatuko dute, jendeari erantzuteko lanpostuetan diharduten pertsonak hizkuntza horretan prestatu ahal izateko.

Hamaseigarren .–Langile publikoen prestakuntza.

Adjudikazio-organoetako, kudeaketa-organoetako eta administrazio-espedienteen kontu-hartzailetzaren ardura duten organoetako kide guztiek prestakuntza jasoko dute berdintasun, irisgarritasun eta ingurumen arloetan, legezko betebeharrak betetzen direla zaintze aldera. Horretarako, Nafarroako Gobernuak langile publikoentzako prestakuntza-jardunaldiak antolatuko ditu, eta intereseko eskuliburuen argitalpenean lagunduko du.

Hamazazpigarren .–Nekazaritzaelikagaien kalitatea.

Hornidura- edo zerbitzuemate-kontratuen edukian sartuta dagoenean nekazaritza-elikagaien erabilera, adjudikazio-botereek haien kalitatea exigitzen edo lehenesten duten alderdiak erantsi beharko dituzte, osasunari eta elikadurari, izaera ekologiko edo organikoari, eta elikadura-subiranotasun eta -segurtasunari buruzkoak, kontuan hartuko dutenak produktuen bizitza-zikloa edo garraioaren eta ontziratzearen emisioen eta lehengaien minimizazioa.

Horretarako, agindu teknikoak eta/edo adjudikazio-irizpideak eta/edo exekuzio-betebeharrak ezarri beharko dira osotasunari buruz edo produktu-aurrekontu, -portzentaje edo -kopuru zehatz bati buruz, honako parametro hauek edo antzeko beste batzuk bilduko dituztenak:

a) Hurbileko zirkuituetako produktuak izatea; betiere, haien bilketa-, hilketa- edo eraldaketa-tokitik hornidura-tokirainoko garraioan karbono dioxidoaren (CO²) eta negutegi-efektuko gasen isurtzea minimizatu egin bada.

b) Elikagai freskoak izatea, armosfera kontrolatuko ganberarik behar izan ez dutenak, ez eta ultraizozte-prozedurarik jasan ere.

c) Sasoiko produktuak izatea, Espainiako Elikadura Kodeko deskripzioaren araberakoak.

d) Nekazaritza edo abeltzaintza ekologikoko produktuak izatea, Nafarroako Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluaren zigiluekin kreditatuak eta ziurtatuak (ES-ECO-025-NA), edo antzeko beste batzuekin.

e) Bioaniztasun-ezaugarriak dauzkaten produktuak izatea, edo barietate tradizionaletakoak, edo arraza autoktonoetakoak, bai eta lurzoru gainean garaturiko laboreetako produktuak izatea.

f) Genetikoki eraldatutako produktuen edo produktu transgenikoen debekua eta bazterketa.

g) Ontziratzea esklusiboa eta berrerabilgarria, edo birziklagarria, eta/edo konposta egiteko modukoa, daukaten produktuak izatea.

h) Merkaturatze-bide laburrak edo zuzenekoak erabiltzea, edo bestela banaketa- eta merkaturatze-kateko bitartekarien kopurua minimizatzea.

i) Lan- eta soldata-baldintza duinak, produkzio-kostuak errespetatuz eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak finkaturiko erreferentziako errenta bermatuz, Nekazaritza-ustialekuak modernizatzeko 19/1995 Legea aplikatuz eta 150/2002 Legegintzako Foru Dekretu bidez edo horien ordezko arauen bidez ezarrita.

j) Sentsibilizazio-ekintza osagarriak ingurumen, elikadura eta osasun, nekazaritza ekologiko edo elikadura-subiranotasun eta -segurtasunaren alorretan.

Hemezortzigarren .–Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa.

1. Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoak beteko ditu, Nafarroaren lurralde-esparruan, iruzur, ustelkeria, interes-gatazka eta beste kontratazio-irregulartasun astunetako kasuak prebenitu, antzeman eta egokiro jakinarazteko eginkizunak, indarreko araudiaren arabera.

2. Nafarroako Parlamentuak denik eta informazio zabalena jasoko du Bulegoarengandik, kontratazio publikoaren eta arlo honetan abiarazten diren arau-hobekuntzako ekimenen kontrola eta zaintza posible egiteko.

3. Kontratazio organoek, Kontratazio Publikorako Batzordeak eta Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak Bulegoari jakinaraziko diote beren eginkizunetan dihardutelarik jakiten duten edozein egitate, osotasun-printzipioan eragina izan dezakeena.

Hemeretzigarren.– Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko kideen izendapena Nota de Vigencia.

Foru legearen 121.2 artikuluan aurreikusten da Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko burua eta beste bi kideak ezin direla berriz hautatu, baina hori aplikatuko da bakarrik Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak indarra hartu ondotik egindako izendapenetan, eta espresuki jaso beharko da izendapenaren ekintzan.

Hogeigarren.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemako eragile publikoek egindako kontratuei aplikatzekoa zaien araubidea Nota de Vigencia.

Bere jardueraren izaera berezia ikusita, zenbateko txikiko kontratutzat joko dira, edozein kasutan ere, 50.000 euroko edo gutxiagoko balio zenbatetsia duten hornidura edo zerbitzu kontratuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemako eragile publikoek egindakoak, baldin eta kontratazio organoaren zerbitzu orokorretara edo azpiegituretako zerbitzuetara bideratzen ez badira.

Ondorio horietarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Espainiako Sistemako eragile publikoen artean sartzen dira, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak ezarri bezala, honako hauek: unibertsitate publikoak, ikerketa-erakunde publikoak, fundazioak, partzuergoak eta Estatuko Administrazio Orokorreko gainerako exekuzioko eragileak, aurrekoen gisako ikerketa-erakunde eta entitateak, beste administrazio publikoen menpekoak direnak, ikerketa biomedikorako fundazioak, eta Osasun Sistema Nazionaleko zentro, erakunde eta partzuergoak.

Xedapen Iragankorra

Lehenengo .–Foru lege honen aplikazioa.

Foru lege honetan xedatutakoa aplikatuko zaie legeak indarra hartzen duen egunean administrazio klausula partikularren pleguak edo baldintza arautzaileak onetsita ez dituzten kontratuei.

Bigarren .–Lizitazioarau iragankorrak.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 24/2014 Zuzentarauaren 90.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, foru lege honen mendeko entitateak ez dira beharturik egonen beren kontratu publikoak modu elektronikoan lizitatzera 2018ko urriaren 18a arte, salbu eta erosketa-sistema dinamikoen, norgehiagoka elektronikoaren edo erosketa zentralek lizitatutako kontratuen kasuan.

2. Foru lege honen mendeko entitateek Nafarroako Kontratazio Atariko Lizitazio Elektronikoaren Plataforma erabiltzen ahalko dute jardunean hasten denetik aurrera. Nolanahi ere, 2018ko urriaren 18tik aurrera derrigorrez erabili beharko dute denek.

Hirugarren .–Gardentasun betebeharrak.

Foru lege honetan jasotako gardentasun-betebeharrek, bereziki Kontratazio Atariko iragarkien edukiari buruzkoek, ez direnean zuzenean heltzen Europako Batzordeak onetsitakoak diren kontratazio publikoaren alorreko iragarki-argitalpenerako inprimaki normalizatuen edukitik, indarra hartuko dute foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta urtebete geroago.

Xedapen Indargabetzaile

Bakarra .–Indargabetzen diren xedapenak.

Indargabetuta gelditzen dira foru lege honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak; bereziki, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legea.

Azken Xedapen

Bakarra .–Foru legeak indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunen buruan hartuko du indarra, bigarren xedapen iragankorraren 1. apartatuak salbu, zeinak argitaratu eta biharamunean hartuko baitu indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2018ko apirilarejn 13an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

I. ERANSKINA

28. 1.a) artikuluan jasotako jardureak (obrak)

CPV eta NACE bat ez datozenean, CPV nomenklatura erabiliko da.

NACE Rev.2 (1)

CPV KODEA

F ATALA

ERAIKUNTZA

Saila

Taldea

Klasea

Azalpena

Oharrak

45

Eraikuntza

Sail honetakoak dira:

–Eraikuntza berriak, zaharberritze obrak eta konponketa arruntak.

45000000

45,1

Obren prestaketa

45100000

45,11

Higiezinen eraispena; lur mugimenduak

Sail honetakoak dira:

–Eraikinak eta bestelako egiturak eraitsi eta botatzea,

–Obretako hondakinak kentzea,

–Lur mugimenduetako lanak: hondeaketa, betelana eta obra eremuen berdinketa, zangak irekitzea, harriak kentzea, leherketak etab.,

–Meategiak prestatzea:

–Lurpeko obrak, estalkia garbitzea eta meategiak prestatzeko beste jarduera batzuk.

Ondokoak ere sail honetakoak dira:

–Obra tokiak drainatzea,

–Nekazaritza lurrak eta basoak drainatzea.

45110000

45,12

Zulaketak eta zundaketak

Sail honetakoak dira:

–Eraikuntzarako, helburu geofisiko edo geologikoetarako eta bestelako helburuetarako zulaketa, zundaketa eta laginketak.

Ez dira sail honetakoak:

–Petrolioa eta gas naturala ateratzeko putzuak zulatzea (ikusi 11.20),

–Ur putzuak zulatzea (ikus 45.25),

–Meategietako putzuak hondeatzea (ikus 45.25),

–Petrolioaren eta gas naturalaren hobien prospekzioak eta azterlan geofisiko, geologiko edo sismikoak (ikus 74.20).

45120000

45,2

Higiezinen eta ingeniaritza zibileko obren eraikuntza orokorra

45200000

45,21

Eraikinen eta ingeniaritza zibileko beste obra batzuen (zubiak, tunelak etab.) eraikuntza orokorra

Sail honetakoak dira:

–Eraikin mota guztiak eraikitzea, ingeniaritza zibileko lanak eraikitzea:

–Zubiak (errepideetako gaineko pasabideak barne), bidezubiak, tunelak eta lurpeko pasabideak,

–Energia, komunikazio eta kondukzio sare handiak,

–Hirietako hoditeriak eta energia eta komunikazio sareak instalatzea,

–Hirietako obra osagarriak,

–Eraikin aurrefabrikatuak in situ muntatzea.

Ez dira sail honetakoak:

–Gasa eta petrolioa ateratzearekin zerikusia duten zerbitzuak (ikus 11.20),

–Eraikin aurrefabrikatu osoak muntatzea norberak fabrikatutako piezak erabiliz, hormigoizkoak izan ezik (ikus 20, 26 eta 28. sailak),

–Estadio, igerileku, gimnasio, tenis zelai, golf zelai eta beste kirol instalazio batzuetako ekipamenduak egitea, eraikinak izan ezik (ikus 45.23),

–Eraikin eta obretako instalazioak (ikus 45.3),

–Eraikin eta obretako akabera (ikus 45.4),

–Arkitektura eta ingeniaritzako jarduerak (ikus 74.20),

–Eraikuntza obrak zuzentzea (ikus 74.20).

45210000

Hauek izan ezik:

- 45213316

45220000

45231000

45232000

45,22

Estalkiak eta itxiturak egitea

Sail honetakoak dira:

–Teilatuak egitea,

–Teilatuetako estalkiak egitea,

–Eraikinak eta balkoiak iragazgaiztea.

45261000

45,23

Autobide, errepide, lurreratzeko zelai, trenbide eta kirol zentroak egitea

Sail honetakoak dira:

–Autobideak, kaleak, errepideak eta ibilgailuen edo oinezkoen zirkulaziorako bestelako bideak egitea,

–Trenbideak egitea,

–Lurreratzeko pistak egitea,

–Estadio, igerileku, gimnasio, tenis zelai, golf zelai eta beste kirol instalazio batzuetako ekipamenduak egitea, eraikinak izan ezik,

–Errepide eta aparkalekuetan seinaleak pintatzea.

Ez dira sail honetakoak:

–Aurreko lur mugimenduak (ikus 45.11).

45212212 eta DA03

45230000

Hauek izan ezik:

- 45231000

- 45232000

- 45234115

45,24

Obra hidraulikoak

Sail honetakoak dira:

–Ondokoak eraikitzea:

–Ubide nabigagarriak, portuetako eta ibaietako instalazioak, kirol portuak, esklusak etab.

–Presak eta dikeak,

–Dragatzeak,

–Lurpeko obrak.

45240000

45,25

Eraikuntzako beste lan espezializatu batzuk

Sail honetakoak dira:

–Hainbat motatako egiturek behar duten elementuren batean espezializatzen diren eta berariazko gaitasun edo materialak behar dituzten eraikuntza jarduerak,

–Zimendatze obrak, piloteak sartzeko lanak barne,

–Ur putzuak egin eta zulatzea, meategietako putzuak hondeatzea,

–Norberak egin ez dituen altzairuzko piezak muntatzea,

–Altzairua kurbatzea,

–Adreiluak eta harriak jartzea,

–Aldamioak eta lan-plataformak muntatu eta desmuntatzea, horien alokairua barne,

–Industrietako labeak eta tximiniak muntatzea.

Ez dira sail honetakoak:

–Aldamioak alokatzea, muntatu eta desmuntatu gabe (ikus 71.32).

45250000

45262000

45,3

Eraikin eta obretako instalazioak

45300000

45,31

Instalazio elektrikoa

Sail honetakoak dira:

etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea:

–Kableak eta material elektrikoa,

–Telekomunikazio sistemak,

–Berokuntza instalazio elektrikoak,

–Etxebizitzetako antenak,

–Suteen kontrako alarmak,

–Lapurreten kontrako alarma sistemak,

–Igogailuak eta eskailera mekanikoak,

–Tximistorratzak etab.

45213316

45310000

Hauek izan ezik:

- 45316000

45,32

Isolatze lanak

Sail honetakoak dira:

–Etxeetan eta bestelako eraikuntzetan isolamendu termikoa, akustikoa edo bibrazioen kontrakoa jartzea.

Ez dira sail honetakoak:

–Eraikinak eta balkoiak iragazgaiztea (ikus 45.22).

45320000

45,33

Iturgintza

Sail honetakoak dira:

–Etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea:

–Iturgintzako instalazioa eta sanitarioak,

–Gas aparatuak,

–Berotze, aireztatze eta hozte sistemetako eta aire girotuko aparatuak eta hodiak,

–Suteen itzalgailu automatikoen instalazioa.

Ez dira sail honetakoak:

–Berokuntzako instalazio elektrikoak jarri eta konpontzea (ikus 45.31).

45330000

45,34

Eraikin eta obretako beste instalazio batzuk

Sail honetakoak dira:

–Errepide, portu eta aireportuetako argitze eta seinale sistemak jartzea,

–Etxeetan eta bestelako eraikuntzetan jartzea beste inon sailkatuta ez dauden aparatu eta gailuak.

45234115

45316000

45340000

45,4

Eraikin eta obretako akabera

45400000

45,41

Entokatzea

Sail honetakoak dira:

–Etxeen eta bestelako eraikuntzen barrualdean eta kanpoaldean igeltsua eta iztukua ematea, kasuan kasuko zerrendako materialak barne.

45410000

45,42

Zurgintzako instalazioak

Sail honetakoak dira:

–Zurez edo bestelako materialez egindako ate, leiho eta markoak, sukalde ekipatuak, eskailerak, lanerako altzariak eta antzekoak instalatzea, norberak eginak ez badira,

–Barruko akaberak, hala nola sabaiak, hormetarako zurezko estalkiak, trenkada mugikorrak etab.

Ez dira sail honetakoak:

–Zoruan parketa eta zurezko beste estalki batzuk jartzea (ikus 45.43).

45420000

45,43

Zoruak eta hormak estaltzea

Sail honetakoak dira:

–Etxeetan eta bestelako eraikuntzetan ondokoak jartzea:

–Zeramika, hormigoiz edo harri landuz eginiko estaldurak, horma eta zoruetarako,

–Parket eta bestela zur-estaldurak zoruetarako, eta moketa eta linoleo estaldurak zoruetarako,

–Kautxua edo material plastikoak barne,

–Terrazo, marmol, granito edo arbelezko estaldurak, horma eta zoruetarako,

–Paper pintatuak.

45430000

45,44

Pintatzea eta kristalak jartzea

Sail honetakoak dira:

–Eraikinen barrualdea eta kanpoaldea pintatzea,

–Ingeniaritza zibileko obrak pintatzea,

–Kristal, ispilu eta abarrekoak jartzea.

Ez dira sail honetakoak:

–Leihoak jartzea (ikus 45.42).

45440000

45,45

Eraikin eta obretako bestelako akaberak

Sail honetakoak dira:

–Igerileku pribatuak instalatzea,

–Eraikinen kanpoaldea lurrunez, hondar zorrotadaz edo antzekoez garbitzea,

–Eraikinetako bestelako akabera obrak, beste inon aipatzen ez direnak.

Ez dira sail honetakoak:

–Eraikin eta obren barrualdea garbitzea (ikus 74.70).

45212212 eta DA04

45450000

45,5

Eraiki edo eraisteko ekipoa eta langilea alokatzea

45500000

45,50

Eraiki edo eraisteko ekipoa eta langilea alokatzea

Ez dira sail honetakoak:

–Eraiki edo eraisteko ekipoa eta makineria langilerik gabe alokatzea (ikus 71.32).

45500000

(1) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1893/2006 Erregelamendua (EEE), 2006ko abenduaren 20koa, jarduera ekonomikoen europar sailkapena ezartzen duena.

II.A. ERANSKINA

37. artikuluan jasotako kontratuak, pertsonentzako zerbitzuenak

CPV KODEA

AZALPENA

75200000-8; 75231200-6; 75231240-8; 79611000-0; 79622000-0 [Etxeko langileen hornidura zerbitzuak] 79624000-4 [Erizaintzako langileen hornidura zerbitzuak] eta 79625000-1 [Medikuntzako langileen hornidura zerbitzuak] 85000000-9tik 85323000-9ra; 98133100-5, 98133000-4; 98200000-5; 98500000-8 [Enplegatuak dituzten etxe pribatuak] eta 98513000-2 98514000-9ra [Partikularrentzako lanesku zerbitzuak, partikularrentzako agentzia langileen zerbitzuak, partikularrentzako administrarien zerbitzuak, partikularrentzako aldi baterako langileak, etxeko lanetan laguntzeko zerbitzuak eta etxeko zerbitzuak]

Gizarte eta osasun zerbitzuak eta haiei lotutakoak

85321000-5 eta 85322000-2, 75000000-6 [Administrazio publikoaren, defentsaren zerbitzuak eta gizarte segurantzaren zerbitzuak], 75121000-0, 75122000-7, 75124000-1; 79995000-5etik 79995200-7ra; Hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak 80000000-4tik 80660000-8ra; 92000000-1etik 92342200-2ra; 92360000-2tik 92700000-8ra;

79950000-8 [Erakusketak, azokak eta biltzarrak antolatzeko zerbitzuak], 79951000-5 [Mintegiak antolatzeko zerbitzuak], 79952000-2 [Ekitaldietarako zerbitzuak], 79952100-3 [Kultur ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak], 79953000-9 [Jaialdiak antolatzeko zerbitzuak], 79954000-6 [Festak antolatzeko zerbitzuak], 79955000-3 [Moda desfileak antolatzeko zerbitzuak], 79956000-0 [Azokak eta erakusketak antolatzeko zerbitzuak]

Gizarte, hezkuntza, osasun eta kultura arloko zerbitzu administratiboak

75300000-9

Nahitaezko afiliaziokoak diren gizarte segurantzaren zerbitzuak

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32014L0024&from=ES-ntr1-L_2014094ES.01022901-E0001

75310000-2, 75311000-9, 75312000-6, 75313000-3, 75313100-4, 75314000-0, 75320000-5, 75330000-8, 75340000-1

Gizarte prestazioen zerbitzuak

98000000-3; 98120000-0; 98132000-7; 98133110-8 eta 98130000-3

Beste zerbitzu batzuk, sozialak eta pertsonalak, sindikatuek, erakunde politikoek, gazte elkarteek emandako zerbitzuak eta elkarteek emandako beste zerbitzu batzuk barne

98131000-0

Erlijio zerbitzuak

55100000-1etik 55410000-7ra; 55521000-8tik 55521200-0ra [55521000-8 Etxerako otorduak emateko zerbitzuak, 55521100-9 Etxez etxe otorduak emateko zerbitzuak, 55521200-0 Otorduak emateko zerbitzuak]

55520000-1 Otorduak kanpotik emateko zerbitzuak, 55522000-5 Garraio enpresei otorduak emateko zerbitzuak, 55523000-2 Beste enpresa eta erakunde batzuei otorduak emateko zerbitzuak, 55524000-9 Eskoletan otorduak emateko zerbitzuak

55510000-8 Taberna zerbitzuak, 55511000-5 Taberna zerbitzuak eta kafetegiko beste zerbitzu batzuk bezero jakin batzuentzat, 55512000-2 Taberna kudeatzeko zerbitzuak, 55523100-3 Eskoletarako otordu zerbitzuak

Ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak

79100000-5etik 79140000-7ra; 75231100-5

Zerbitzu juridikoak, 19.2.d) artikuluan aipatzen direnez bestelakoak

75100000-7tik 75120000-3ra; 75123000-4; 75125000-8tik 75131000-3ra

Beste zerbitzu administratibo batzuk eta gobernu zerbitzuak

75200000-8tik 75231000-4ra

Komunitaterako zerbitzuak ematea

75231210-9tik 75231230-5era; 75240000-0tik 75252000-7ra; 794300000-7; 98113100-9

Kartzelekin lotutako zerbitzuak, segurtasun publikoko zerbitzuak eta salbamendu zerbitzuak, 19.2.f) artikuluan jasotakoak ez direnak

79700000-1 a 79721000-4 [Ikerketa eta segurtasun zerbitzuak, Segurtasun zerbitzuak, alarma sistemen zainketa zerbitzuak, Zainketa zerbitzuak, Lokalizazio sistemarekin lotutako zerbitzuak, Iheslariak bilatzeko zerbitzuak, Patruila zerbitzua, Identifikazio ikurrak emateko zerbitzuak, Ikerketa zerbitzuak eta Detektibe agentzien zerbitzuak] 79722000-1 [Grafologia zerbitzuak], 79723000-8 [Hondakinak analizatzeko zerbitzuak]

Ikerketa eta segurtasun zerbitzuak

98900000-2 [Lurraldez kanpoko erakunde eta entitateen emandako zerbitzuak] eta 98910000-5 [Lurraldez kanpoko erakundeen eta entitateen zerbitzu berariazkoak]

Nazioarteko zerbitzuak

64000000-6 [Posta eta telekomunikazioetako zerbitzuak], 64100000-7 [Posta eta bidalketa azkarreko zerbitzuak], 64110000-0 [Posta zerbitzuak], 64111000-7 [Egunkari eta aldizkariekin lotutako posta zerbitzuak], 64112000-4 [Gutunekin lotutako posta zerbitzuak], 64113000-1 [Fardelekin lotutako posta zerbitzuak], 64114000-8 [Posta leihatilako zerbitzuak], 64115000-5 [Posta-kutxen alokairua], 64116000-2 [Posta zerrenda zerbitzuak], 64122000-7 [Barne postako zerbitzuak]

Posta zerbitzuak

50116510-9 [Pneumatikoak birkautxuztatzeko zerbitzuak], 71550000-8 [Errementaritza zerbitzuak]

Askotariko zerbitzuak

II.B. ERANSKINA

38. artikuluan jasotako kontratuak, pertsonentzako zerbitzuenak, erreserbatuak izan daitezkeenak

751210000

Hezkuntzako administrazio zerbitzuak

751220007

Osasun laguntzarekin lotutako administrazio zerbitzuak

751230004

Ostatu arloko administrazio zerbitzuak

796220000

Etxeko langileak bilatzeko zerbitzuak

796240004

Erizaintzako langileak bilatzeko zerbitzuak

796250001

Sendagileak bilatzeko zerbitzuak

801100008

Eskolaurreko irakaskuntza zerbitzuak

803000007

Goi mailako irakaskuntza zerbitzuak

804200004

Ikaskuntza elektronikorako zerbitzuak

804300007

Helduentzako unibertsitate irakaskuntzako zerbitzuak

805110009

Langileen prestakuntza zerbitzuak

805200005

Prestakuntzarako instalazioak

805900006

Tutoretza zerbitzuak

850000009tik

853230009ra

Osasuneko eta gizarte laguntzako zerbitzuak

925000006

Liburutegi, artxibo eta museo zerbitzuak eta beste kultur zerbitzu batzuk

926000007

Kirol zerbitzuak

981330004

Izaera sozialeko elkarteek emandako zerbitzuak

981331108

Gazte elkarteek emandako zerbitzuak

III. ERANSKINA

105. artikuluak aipatzen dituen gizarte- eta ingurumen-alorretako nazioarteko hitzarmenen zerrenda

2. ATALA

–LANE-Lanaren Nazioarteko Erakundearen 87. hitzarmena, askatasun sindikalari eta sindikatze-eskubidearen babesari buruzkoa.

–LANEren 98. hitzarmena, sindikatze-eskubideari eta negoziazio kolektiboari buruzkoa.

–LANEren 29. hitzarmena, lan behartuari buruzkoa.

–LANEren 105. hitzarmena, lan behartuaren abolizioari buruzkoa.

–LANEren 138. hitzarmena, gutxieneko adinari buruzkoa.

–LANEren 111. hitzarmena, diskriminazioari (enplegua eta okupazioa) buruzkoa.

–LANEren 100. hitzarmena, ordainsari-berdintasunari buruzkoa.

–LANEren 182. hitzarmena, haur-lanaren modurik okerrenei buruzkoa.

–Vienako hitzarmena, ozono-geruza babestekoa, eta horren Montrealgo Protokoloa, ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa.

–Hitzarmena, hondakin arriskutsuen eliminazioaren kontrolari eta mugaz gaindiko garraioari buruzkoa (Basileako hitzarmena).

–Stockholmeko Hitzarmena, kutsagai organiko iraunkorrei buruzkoa.

–Rotterdameko Hitzarmena, nazioarteko merkataritzaren xede diren zenbait pestizidari eta produktu kimiko arriskutsuri aplikatzekoa zaien aurretiazko adostasun funtsaturako prozedurari buruzkoa (Rotterdam, 1998ko irailaren 10a), eta haren hiru protokolo erregionalak.

Iragarkiaren kodea: F1804944

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web