(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

11/2018 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 14KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 60 - 26/03/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Aldeko txostena egina du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz eta ingelesez jakin beharrari eta burutzak betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak martxoaren 14ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu bat sortu da plantilla organikoan; ondotik aipatzen da, eta zuzkidura ekonomikoa du gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

-Nafarroako Zerga Ogasuna:

Erdi mailako tituludun lanpostu huts bat, lan araubidekoa eta lanaldi partzialekoa (aldizkako langile finkoa), B mailakoa, euskarazko C1 jakite-mailarekin, eta 10479 zenbakia duena plantilla organikoan. Donezteben du destinoa.

2. artikulua. Lanpostu elebidun baten eta haren euskarazko jakitemailaren ezarpena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuan.

Lanpostu elebidun bat ezartzen da, euskarazko C1 jakite-maila duena, administrari laguntzaile lanpostua, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomokoa. 6825 zenbakia du plantilla organikoan.

3. artikulua. Ingelesezko jakitemaila aldatu eta esleitzen zaie Garapen Ekonomikorako Departamentuko zenbait lanposturi.

1. Ingelesezko B2 jakite-maila esleitzen zaio Administrazio Publikoko teknikari lanpostu bati (arlo juridikoa), plantilla organikoan 7464 zenbakia duenari, alegia, baita Enpresa Zientzietako diplomadun lanpostu bati ere, hots, plantilla organikoan 2646 zenbakia duenari. Biak ala biak Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita daude.

2. Lanpostu horiek betetzen ari diren langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1803699

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web