(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

1/2018 FORU LEGEA, otsailaren 21ekoa, Nafarroako 2016ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

BON N.º 48 - 08/03/2018



Texto

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2016ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako izapideak, Kontuen Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2016ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 154. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra. Onetsi egiten dira Nafarroako 2016ko kontu orokorrak, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontuon edukia Nafarroako Atarian emanen da argitara.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1802691

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web