(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2018 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 17KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 16 - 23/01/2018



Atariko

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

Maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuak aldatu duen martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren 1. artikuluaren bidez, irakasleen lan publikoaren eskaintza onetsi zen; besteak beste, maisu-maistren 73 lanpostu huts onetsi ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak. 2. artikuluan xedatzen da lan publikoaren eskaintza honetan dauden irakasleen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztuko direla plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen betiere.

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztea. Lanpostuak martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsitako lan publikoaren eskaintzan daude.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko urtarrilaren 17ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Maisumaistren 73 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztea. Lanpostu horiek martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuan daude (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, Hezkuntza Departamentuko maisu-maistren 73 lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta:

- Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30012, 30015, 30031, 30033, 30075, 30119, 30125, 30141, 30143, 30161 eta 30190.

- Haur Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30211, 30217, 30260, 30282, 30284, 30306, 30316, 30335, 30376, 30378, 30412 eta 30418.

- Lehen Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (gaztelania). Hogeita hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30423, 30431, 30432, 30437, 30442, 30452, 30466, 30471, 30473, 30476, 30479, 30486, 30494, 30496, 30501, 30503, 30505, 30521, 30538, 30549, 30573, 30574 eta 30601.

- Lehen Hezkuntza espezialitateko maisu-maistrak (euskara). Hogeita zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 30604, 30626, 30648, 30663, 30667, 30672, 30689, 30709, 30714, 30721, 30733, 30737, 30739, 30743, 30760, 30764, 30782, 30784, 30788, 30795, 30797, 30802, 30828, 30831, 30847, 30854 eta 30862.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1800803

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web