3/2018 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 8KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA. HORREN BIDEZ ONETSI DA 190 EREDUA, “LAN ETEKINENGATIK, ENPRESA ETA LANBIDE JARDUERA BATZUENGATIK, SARIENGATIK ETA ERRENTA-EGOZPEN BATZUENGATIK PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO DIRU-SARREREN URTEKO LABURPENA”
BON N.º 14 - 19/01/2018
II. ERANSKINA. 190 EREDUA ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKO EUSKARRIAREN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
Abenduaren 16ko 219/2008 Foru Aginduaren bidez onetsi zen 190 eredua, “lan etekinengatik, enpresa eta lanbide jarduera batzuengatik, sariengatik eta errenta-egozpen batzuengatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena” aurkezteko. Horren helburua zen arau bakar batean biltzea 1999an hasiera batean onetsi zenetik izandako aldaketa guztiak.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautzen duen araudian, aldaketak izan dira urteetan zehar; horietako batzuek aipatutako eredua aldatu dute. Hori dela eta, komenigarritzat jotzen da horiek foru agindu honetan biltzea.
Foru agindu honetan 190 ereduari eragiten dion beste aldaketa bat sartu da (ez dago jasoa horren gaineko aurreko araudian).
Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak, lege hori hein batean aldatu zuen maiatzaren 9ko 4/2017 Foru Legearen bidez erantsia, berezitasun batzuk ezartzen ditu atxikipen eta informazio betebeharrei dagokienez, kirol eta kultura zerbitzuekin zerikusia duten jarduera batzuei eragiten dietenak, hala nola kirol jarduerak sustatzea eta praktikatzea xede duten irabazi-asmorik gabeko entitateek ordaindutako lan etekinen gaineko atxikipen eta informazio betebeharra ezartzea, bai eta kultur proiektu eta jarduerak sustatzea eta egitea xede dutenen gainekoa ere, kirolarekin lotutako jardueretan aritzen diren pertsonei edo kultur proiektu eta jarduera horiekin lotutako zerbitzuak ematen dituztenei, hurrenez hurren, betiere etekin horiek urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.
Hortaz, beharrezkoa da onestea foru agindu berri bat, 190 ereduaren aurreko araudi guztia, azken aldaketa hori barne, biltzen duena.
Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluaren arabera, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren aitorpena Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak ezarritako ereduan eginen dira, horrek zehaztutako moduan eta tokian.
Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. artikulua . 190 eredua onestea.
190 eredua onesten da, “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Laneko etekinei, enpresa eta lanbide batzuen jarduerei, sariei eta errenta egozketa batzuei buruzko atxikipenak eta konturako sarrerak. Urteko laburpena”, baita hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere (eranskinean daude), eta Interneten bidez aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura.
190 eredua telematikoki aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.
2. artikulua . 190 eredua aurkeztera behartuak daudenak.
1. 190 eredua aurkeztu beharko dute, atxikipenak edo konturako sarrerak egitea Nafarroari badagokio Estatuaren eta Foru Komunitatearen arteko hitzarmen ekonomikoan ezarritakoarekin bat, pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako entitateek, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura atxikipena edo sarrera egitera behartuta egonik, Zergari buruzko Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) 65. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako errentetako bat ordaintzen badute, zergatik salbuetsiak daudenak barne:
a) Lanaren etekinak, barne harturik Zergaren kargatik salbuetsitako dietak, eta mantenu eta egonaldi gastuetarako esleitutako kopuruak.
b) Enpresa eta lanbide jardueren etekinak:
Zenbatespen objektiboan, lanbide, nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta enpresa-jardueren ordainketak direnak bakarrik, Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluan adierazitako moduan, eta horren 64.2.b) artikuluak aipatzen dituen enpresa edo lanbide jardueretatik datozen etekinak.
c) Sariak, Zergaren Erregelamenduaren 64.2 artikuluaren c) letran aipatutako joko, lehiaketa, zozketa edo ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondorioz ematen direnean.
d) Pertsona edo entitate ez-egoiliarrei dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 52. bis.8 artikuluan aurreikusitako kasuetan.
2. Era berean, 190 eredua aurkeztu beharko dute Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategineko Berrogeita hamahirugarren xedapen gehigarriak aipatutako irabazi-asmorik gabeko entitateek, lan etekin gisa ordaindutako kopuruei dagokienez, betiere urtean pertsonako 3.600 eurotik gorakoak badira.
3. 190 eredua aurkeztera derrigortuak dauden entitateek, hots, Estatuak eta Foru Komunitateak eskatutako Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo direnek eta Hitzarmen Ekonomikoaren 10.1.f) artikuluan ezarritako etekinak ordaintzen dituztenek, etekin guztien eta horien atxikipenen txostena aurkeztuko diote Nafarroako Zerga Ogasunari, Zerga Administrazio bakoitzean sartu beharrekoa gorabehera.
3. artikulua . 190 eredua aurkezteko epea.
Urteroko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 190 eredua, aurre-aurreko urteko atxikipenei eta konturako sarrerei dagokienez.
4. artikulua . 190 eredua aurkezteko moduak .
Aipatutako eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 6. eta 7. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.
Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen telematiko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean argitaratuta daudenak
5. artikulua . 190 eredua aurkezteko gaikuntza .
Honako hauek aurkezten ahalko dute 190 eredua modu elektronikoz, Internet bidez:
1. Zergapekoek edo, hala dagokionean, haien legezko ordezkariek.
2. Tributuen aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat (kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen foru agindua, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko tributu zorren ordainketa).
6. artikulua . 190 eredua aurkezteko baldintza orokorrak .
190 eredua elektronikoki aurkezteko, honako baldintza orokor hauek bete beharko dira:
a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) eduki beharko du.
b) Eredua elektronikoki aurkezteko, beteko dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.
7. artikulua . 190 eredua elektronikoki aurkezteko prozedura .
Aitorpenak Internet bidez aurkezteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:
a) Web formulariotik:
1. Sartu 190 eredua aurkezteko tramitera, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunaren atalean.
2. Bete aitorpena aurkezteko beharrekoak diren datu guztiak.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili.
Aitorpena zuzen egina bada, sistemak baliozkotuko du. Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
b) Nafarroako Foru Ogasunak garatutako laguntza programatik:
1. Aitorpena laguntza programa erabiliz bete.
2. Aitorpena bete ondoren, baliozkotu egin behar da, aurkeztu aurretik.
3. Aitorpena baliozkotu ondoren, Internet bidez igortzen ahalko da.
4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena baliozkotu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.
c) Salbuespen gisa, aurkeztu beharreko adierazpenak 12.000 erregistro baino gehiago baditu, eredu informatiboen formulario osagarritik:
1. Eredu informatiboen formulario osagarrian (994) sartu Ogasunarekiko tramiteen zerbitzuaren bitartez, Nafarroako Atarian.
2. Egin beharreko aitorpenaren eredua hautatu: M190.
3. Transmititu beharreko aitorpenaren fitxategia erantsi.
Fitxategi horien edukia II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen araberakoa izanen da.
Akatsik atzemanez gero, formularioaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena behar bezala bete ondoren, aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia emanen du aditzera sistemak, eta inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
8. artikulua . 190 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa, Internet bidez, egiteko prozedura .
Aitorpenen Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko, bi prozedura hauetako bat erabiliko da:
a) Web-eko inprimakitik abiatuta prozesu hau erabiliko da:
1. Nafarroako Zerga Ogasunaren web-orritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.
2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.
3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzen egina bada, sistemak balidatuko du. Akatsik atzemanez gero, datu-orriaren bidez emanen da horren berri, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.
b) Nafarroako Zerga Ogasunak prestatutako laguntza programatik abiatuta, prozesu hau segitu beharko da:
1. Aitorpena betetzea, laguntza-programa erabiliz.
2. Aitorpena bete ondoren, balidatu egin behar da, aurkeztu aurretik.
3. Aitorpena balidatu ondoren, Interneten bidez igortzen ahalko da. Igorpen berean aitorpen bat baino gehiago sar daiteke, betiere eredu, ekitaldi eta urte berekoak baldin badira.
4. Aitorpena igorri ondoren, sistemak erantzun eginen du ordainagiri-zenbakia eta aurkezpenaren eguna eta ordua emateko. Igorpena balidatu eta prozesatu ondoren, haren emaitza laguntza programan eskura dauden loteen kontsultatik aztertzen ahalko da.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.
Foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, indargabeturik geldituko da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 16ko 219/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako lan etekinen, enpresa eta lanbide jarduera batzuen, sarien eta errenta-egozpen batzuen atxikipen eta konturako diru-sarreren urteko laburpenerako 190 eredua onetsi eta ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak eta Interneten bidez telematikoki aurkezteko prozedura ezarri ziren.
Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz, 2017ko informazioari dagokionez.
Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
II. ERANSKINA. 190 EREDUA ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKO EUSKARRIAREN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK
A) Euskarrien ezaugarriak.
Arau honen xedeko informazioa ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:
-Mota DVD-R edo DVD+R.
-4,7 GB gehienez.
-UDF artxibo sistema.
-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.
B) Diseinu logikoak.
Erregistroen azalpena.
Atxikitzaile bakoitzarentzat edo konturako diru-sarrerak egin behar dituen bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:
1. mota: Aitortzailearen erregistroa. identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
2. mota: hartutakoaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.
Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortutako dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.
Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan eta karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.
Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.
Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, ikurrik gabe eta paketatu gabe.
Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.
Aurkezpena multzoan egiten denean (atxikitzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian atxikitzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen atxikitzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motako erregistroa); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.
Fitxategiko lehen erregistroak (0 mota, aitorpena kolektiboki aurkezten denean, edo 1. mota, banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 488. idazgunearen eta 500.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.
0 MOTAKO ERREGISTROA: AURKEZPEN KOLEKTIBOA
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA | ||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘0' (zero). | ||
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea: ‘190'. | ||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Euskarrian sartutako aitorpenen zergaldiari dagozkion lau zifrak. | ||
9-17 | Alfazenbakizkoa | AURKEZLEAREN IFZ. Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | ||
18-57 | Alfabetikoa | AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | ||
58-109 | Alfazenbakizkoa | AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA. Eremu hau bederatzitan banatzen da: | ||
58-59 | Bide publikoaren siglak. | |||
60-79 | Bide publikoaren izena. | |||
80-84 | Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du. | |||
85-86 | Eskailera. | |||
87-88 | Solairua. | |||
89-90 | Atea. | |||
91-95 | Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa. | |||
96-107 | Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe. | |||
108-109 | Probintziaren kodea. Eskuarki, probintziaren kodeari dagozkion bi digituak adieraziko dira. | |||
110-114 | Zenbakizkoa | ATXIKITZAILEAK, GUZTIRA. Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate atxikitzaile guztien kopurua jarriko da. (Zergapetutako 1. motako erregistroen kopurua). | ||
115-123 | Zenbakizkoa | HARTZAILEAK, GUZTIRA. Euskarri kolektiboan sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da. Kopuru horrek bat etorri behar du 1. motako erregistroetako 136tik 144ra bitarteko idazguneetan ematen diren kopuruen baturarekin, euskarrian sartutako atxikitzaileei dagozkien erregistroekin alegia. (Zergapetutako 2. motako erregistroen kopurua). | ||
124 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako hauetako bat emanen da: | ||
‘C': | Euskarria (DVD-R edo DVD+R). | |||
‘T': | transmisio telematikoa. | |||
125-173 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da: | ||
125-133 | Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa. | |||
134-173 | Izena eta deiturak. 1. motako erregistroan atxikitzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | |||
174-487 | ZURIUNEZ BETETZEKOA. | |||
488-500 | Alfazenbakizkoa | ZIGILU ELEKTRONIKOA. | ||
Eremu hau laguntza programek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira. | ||||
-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. -Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. -Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. -Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | ||||
1. MOTAKO ERREGISTROA: ATXIKITZAILEA
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘1' (bat). | |||
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea: ‘190' | |||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak. | |||
9-17 | Alfazenbakizkoa | ATXIKITZAILEAREN IFZ. Atxikitzailearen IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta IFZ arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | |||
18-57 | Alfabetikoa | ATXIKITZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA. Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan. Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe. | |||
58 | Alfabetikoa | EUSKARRI MOTA. Gako hauetako bat emanen da: | |||
‘C': | informazioa euskarrian aurkezten bada (DVD-R edo DVD+R). | ||||
‘T': | transmisio telematikoa. | ||||
59-107 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONA. Eremu hau bitan banatzen da: | |||
59-67 | Telefonoa. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa. | ||||
68-107 | Izena eta deiturak. Aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | ||||
108-120 | Zenbakizkoa | AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. Aitorpenari dagokion dokumentuaren zenbakia jarriko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lehen hiru idazguneetan, ‘190' kode iraunkorra. | |||
121-122 | Alfabetikoa | AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA. Aitorpen arruntetan, zuriuneak utziko dira eremu honetan. Salbuespen gisa bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez: | |||
121 | Aitorpen osagarria. “C” bat jarriko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea. | ||||
122 | Ordezko aitorpena. “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu. | ||||
123-135 | Zenbakizkoa | AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA. “Aitorpen osagarria” eremuan “C” idatzi bada (121. idazgunea) edo “S” (122. idazgunea), ordezten duen aitorpenari dagokion egiaztagiriaren zenbakia idatziko da. Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Beste edozein kasutan zeroz beteko da. | |||
136-144 | Zenbakizkoa | HARTUTAKOEN KOPURUA, GUZTIRA. Atxikitzaile honentzako euskarrian aitortutako hartutakoen guztirako kopurua adieraziko da, hartutakoaren gakoa kontuan hartu gabe (2. motako erregistroen kopurua). | |||
145-160 | Alfazenbakizkoa | HARTUTAKOEN ZENBATEKOA, GUZTIRA. Eremu hau bitan banatzen da: | |||
145 | HARTUTAKOEN ZEINUA: Eremu alfabetiko hau hartutakoaren zenbatekoa (1. motako erregistroko 146 idazgunetik 160 idazgunera) lortzeko baturaren emaitza 0 (zero) baino txikiagoa denean beteko da. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||
146-160 | HARTUTAKOEN ZENBATEKOA: Zenbakizko eremu honetan ordainduriko hartutakoetan (82 idazgunetik 94ra, 109tik 121era, 256tik 268ra, eta 283tik 295era, “Hartutakoa” 2. motako erregistroari dagozkionak) adierazten diren diru kopuruen batura adieraziko da (dezimalen komarik gabe), hartutakoaren gakoa kontuan hartu gabe. Hartzaileen erregistroetan “N” bat jarri bada honako eremuetan: “Hartutako osoaren zeinua”, “Gauzatan hartutakoaren zeinua” edo “Lanerako ezintasunaren ondorioz hartutako osoaren zeinua” eta “Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoaren zeinua” (2. motako erregistroko 81, 108, 255 eta 282 idazguneak, hurrenez hurren), aurreko ekitaldietan behar ez bezalako hartutakoak itzultzeagatik edo gehiegi pagatzeagatik, diru kopuru horiek minus zeinuarekin zenbatuko dira batura honetan adierazi behar diren zenbatekoak batzean. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||
146-158 | Hartutakoen guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
159-160 | Hartutakoen guztirako zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
161-175 | Zenbakizkoa | ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da “Egindako atxikipenak”, “Kontura egindako diru-sarrerak” eta “Lanerako ezintasunaren ondorioz egindako atxikipenak” eta “Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik kontura egindako diru-sarrerak” eremuetan (“Hartutakoa” 2. motako erregistroari dagozkion 95etik 107ra, 122tik 134ra, 269tik 281era eta 296tik 308ra arteko idazguneak, hurrenez hurren) jasotako kopuruen batura, zein diren ere hartutakoari dagozkion gakoak edo azpigakoak. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||
161-173 | Atxikipenen edo konturako sarreren guztirako zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
174-175 | Atxikipenen edo konturako sarreren zenbateko osoaren zati dezimala. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||
176-225 | Alfazenbakizkoa | HARREMANETARAKO PERTSONAREN POSTA ELEKTRONIKOA: Hemen jasoko da harremanetarako pertsonaren posta elektronikoa. | |||
226-487 | ZURIUNEAK | ||||
488-500 | Alfazenbakizkoa | ZIGILU ELEKTRONIKOA. Eremu hau laguntza programa ofizialek betetako aurkezpenetarako baino ez da. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira. | |||
-Zenbateko guztiak positiboak izanen dira. -Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. -Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. -Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. -Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | |||||
190 EREDUA
2. motako erregistroa: Hartutakoa
IDAZGUNEAK | MOTA | EREMUEN DESKRIPZIOA | |||||||
1 | Zenbakizkoa | ERREGISTRO MOTA. Konstantea: ‘2' (bi). | |||||||
2-4 | Zenbakizkoa | AURKEZTEKO EREDUA. Konstantea: ‘190'. | |||||||
5-8 | Zenbakizkoa | EKITALDIA. Aitorpenaren zergaldiari dagozkion lau zifrak. | |||||||
9-17 | Alfazenbakizkoa | ATXIKITZAILEAREN IFZ. 1. motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi. | |||||||
18-26 | Alfazenbakizkoa | HARTZAILEAREN IFZ. Hartzailea pertsona fisikoa bada, bere Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) jasoko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio Fiskaleko Zenbakia arautzen duen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz. Hartzailea errenta-egozpenaren araubideko entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaraunspen jasogabea, etab.), haren IFZ jarriko da. Tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan 14 urtetik beherako pertsonak identifikatzeko, 14 urtetik beherako pertsonaren datuak azaldu beharko dira, bere IFZ barne, bai eta bere legezko ordezkariaren IFZ ere. J gakoko hartutakoetan, adieraziko da nork betetzen dituen PFEZren FLaren TBaren 52. bis artikuluak aipatzen dituen baldintzak (4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa). Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. | |||||||
27-35 | Alfazenbakizkoa | LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ. Hartzailea 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren IFZ (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan. Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, eta kontrol karakterea izanen da azken idazgunea. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian. | |||||||
36-75 | Alfabetikoa | HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA. a) Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe. b) Errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe. 1. motako erregistroan atxikitzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da. | |||||||
76-77 | Zenbakizkoa | PROBINTZIAREN KODEA. Hartzailearen helbideari dagokion probintziaren kodea adieraziko da. Atzerriko egoiliarrendako, 98 idatziko da. 190 ereduan ez dira inola ere sartuko Espainiako lurraldean egoitza ez duten pertsona edo entitateei dagozkien hartutakoak, baldin eta horiek ez badira PFEZaren peko zergadunak, galarazi gabe, hala badagokio, hartutako horiei dagokien informazioa egoitza ez dutenen errentaren gaineko zergaren atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpenean sartzea (296 eredua), hala aipatzen baita zerga horren erregelamenduaren 15.2 artikuluan (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuak onetsia). | |||||||
ARABA | 01 | LEÓN | 24 | ||||||
ALBACETE | 02 | LLEIDA | 25 | ||||||
ALACANT | 03 | LUGO | 27 | ||||||
ALMERÍA | 04 | MADRIL | 28 | ||||||
ASTURIAS | 33 | MÁLAGA | 29 | ||||||
ÁVILA | 05 | MELILLA | 52 | ||||||
BADAJOZ | 06 | MURTZIA | 30 | ||||||
BARTZELONA | 08 | NAFARROA | 31 | ||||||
BURGOS | 09 | OURENSE | 32 | ||||||
CÁCERES | 10 | PALENTZIA | 34 | ||||||
CÁDIZ | 11 | LAS PALMAS | 35 | ||||||
KANTABRIA | 39 | PONTEVEDRA | 36 | ||||||
CASTELLÓ | 12 | ERRIOXA | 26 | ||||||
CEUTA | 51 | SALAMANCA | 37 | ||||||
CIUDAD REAL | 13 | S. C. TENERIFEKOA | 38 | ||||||
KORDOBA | 14 | SEGOVIA | 40 | ||||||
CORUÑA | 15 | SEVILLA | 41 | ||||||
CUENCA | 16 | SORIA | 42 | ||||||
GIRONA | 17 | TARRAGONA | 43 | ||||||
GRANADA | 18 | TERUEL | 44 | ||||||
GUADALAJARA | 19 | TOLEDO | 45 | ||||||
GIPUZKOA | 20 | VALENTZIA | 46 | ||||||
HUELVA | 21 | VALLADOLID | 47 | ||||||
HUESCA | 22 | BIZKAIA | 48 | ||||||
BALEAR UHARTEAK | 07 | ZAMORA | 49 | ||||||
JAÉN | 23 | ZARAGOZA | 50 | ||||||
78 | Alfabetikoa | HARTUTAKOAREN GAKOA. Gako alfabetiko hauei dagokiena adieraziko da. | |||||||
A | Besteren konturako langileak. Besteren konturako langileei gauzatan egindako ordainketak hartutakoaren “A” gako honetan aitortuko dira, betiere hartutakoaren “Y” edo “Z” gakoetan adierazi ez badira. | ||||||||
B | pentsiodunak eta hartzeko pasiboak jasotzen dituztenak. | ||||||||
C | Langabeziako sorospenak edo prestazioak. | ||||||||
D | Ordainketa bakarreko langabeziako prestazioak. | ||||||||
E | Kontseilukideak eta administratzaileak. | ||||||||
F | Ikastaroak, hitzaldiak, mintegiak eta antzekoak eta obra literario, artistiko edo zientifikoak egitea. | ||||||||
G | Lanbide-jardueren etekinak. | ||||||||
H | Nekazaritzako, abeltzaintzako, oihangintzako eta enpresako jardueretako etekinak, zenbatespen objektiboan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan aipatzen denaren arabera. | ||||||||
I | Jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinak, aholkularitza teknikoarenak, ondasun higigarrien errentamendua, etab., etekin horiek hartzaileak izandako jarduera ekonomikoaren ondoriozkoak badira. | ||||||||
J | Errenta-egozpenak, irudirako eskubideak lagatzeagatik. | ||||||||
K | Joko, lehiaketa eta abarretan lortutako sariak. | ||||||||
L | Errenta salbuetsiak eta zergaren kargatik salbuetsitako dietak. | ||||||||
Y | Enplegatuei emandako maileguetako interesen hobariengatik gauzatan egindako ordainketa. | ||||||||
Z | Kontribuzioak edo langileei egozten ahal zaizkien ekarpenak, pentsio planen pareko prestazioak ordaintzeko sistema alternatiboetan sartutako enpresa edo entitateek eginak. | ||||||||
79-80 | Zenbakizkoa | AZPIGAKOA. Bakarrik B, E, F, G, H, I, K, L eta Y gakoetarako. Gainerako kasuetan, zero jarri hutsuneetan. | |||||||
Hartutakoaren B gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | Gizarte Segurantzaren pentsioak eta Klase Pasiboen hartzekoak. Azpigako hau jarriko da lanerako ezintasunagatik hartutakoak direnean, langileari zuzenean ordaintzen dizkionak Gizarte Segurantzako araubide publikoren batek edo klase pasiboek edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzari laguntza ematen dion mutualitateak. Enplegatzaileak zuzenean ordaintzen baditu prestazio horiek (Gizarte Segurantzarekiko lankidetzarako akordioaren arabera), A gakoan jasoko dira. | ||||||||
02 | - | ||||||||
03 | Azpigako hau B gakoko hartutako guztietan adieraziko da, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||
Hartutakoaren E gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | Kontseilukidea edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langile gisa dagoena. | ||||||||
02 | Kontseilukidea edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean besteren konturako langile gisa dagoena, baldin etekinak heldu badira entitate batzuetatik non negozio-zifra garbia, betiere etekinen ordainketaren aurreko azken zerga-ekitaldian, 100.000 eurotik beherakoa den. | ||||||||
03 | Kontseilukidea edo administratzailea, Gizarte Segurantzako araubide berezian langile autonomo gisa dagoena, baldin etekinak heldu badira entitate batzuetatik non negozio-zifra garbia, betiere etekinen ordainketaren aurreko azken zerga-ekitaldian, 100.000 eurotik beherakoa den. | ||||||||
04 | E gakoko hartutako guztietan, 01, 02 eta 03 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||
Hartutakoaren F gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | Hartutakoak zergatik salbuetsitako literatura, zientzia edo arte sariei dagozkienean idatziko da azpigako hori. | ||||||||
02 | Azpigako hau F gakoko hartutako guztietan adieraziko da, 01 azpigakoaren pean azaldu behar ez direnetan. | ||||||||
Hartutakoaren G gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | zergaren Erregelamenduko 78.1. artikuluan orokorrean ezarritako atxikipen-tasa aplikatu behar zaien hartukizunak. | ||||||||
02 | Zergaren Erregelamenduko aipatu artikulu horretan berariaz ezarritako atxikipen tasa aplikatzekoa denean udal diru-biltzaileei, kanpo laguntzaileen zerbitzuak erabiltzen dituzten aseguru bitartekariei, eta “Estatuko Loteria eta Apustuak” enpresa entitate publikoko ordezkari komertzialei ordaindutako etekinetarako. | ||||||||
03 | Zergaren Erregelamenduaren (onetsi zena martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez) 95.1 artikuluan ezarritako murriztutako atxikipen tasa lanbide jarduera hasten duten zergadunei ordaindutako etekinetarako aplikatzekoa denean, bai hasiera hori gertatzen den zergaldian eta bai hurrengo bietan ere. | ||||||||
Hartutakoaren H gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | Abeltzaintzako jarduera, haragitarako zerri azienda ustiatzen duena, eta hegazti-hazkuntza; eta nekazaritza, patata ekoizten duena. Basogintzakoa, batez besteko mozketa epea 30 urtetik gorakoa duena. | ||||||||
02 | Aurreko 01 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
03 | Nekazaritzako jarduerak, brokolia eta muxika ekoizten dutenak, bi kasuetan industriarako. | ||||||||
04 | Aurreko 03 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
05 | Zerealak, lekaleak eta gizakiaren kontsumorako onddoak lortzera bideratutako jarduera; bai eta abeltzaintzakoa ere, esnetarako behi azienda ustiatzeko. Basogintzako jarduera, batez besteko mozketa epea 30 urtekoa edo laburragoa duena. | ||||||||
06 | Aurreko 05 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
07 | Nekazaritzako jarduera, olio-landareak eta zitrikoak ekoizten dituena; orobat, oihangintza, erretxina ateratzen duena, eta beste azpigako batzuetan berariaz sartu gabeko abeltzaintzako beste jarduera batzuk. | ||||||||
08 | Aurreko 07 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
09 | Nekazaritzako jarduera, “Errioxa” jatorri-deiturako ardotarako mahatsa, sustraiak, tuberkuluak, bazka, zitrikoak ez diren frutak, tabakoa eta beste azpugakoetan espresuki aipatzen ez diren nekazaritzako bestelako produktuak lortzekoa. | ||||||||
10 | Aurreko 09 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
11 | Ehungintzarako landareak eta mahaiko mahatsa ekoiztera bideratutako jarduera, nekazariek, abeltzainek eta basogintzako jardueren titularrek egindako zerbitzu osagarriak, eta hegaztiak hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuak. | ||||||||
12 | Aurreko 11 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
13 | Hegaztiak ez gainerako ganadua hazi, zaindu eta gizentzeko zerbitzuetan egiten den jarduera. | ||||||||
14 | Nekazari eta abeltzainek bestelako lan eta zerbitzu osagarrietan egiten duten jarduera. | ||||||||
15 | Jarduera, azukre-erremolatxa lortzekoa; eta abeltzaintzakoa, haragitarako behi-aziendaren, haragitarako ardi-aziendaren eta haragitarako ahuntz-aziendaren ustiapena, eta untxi-hazkuntza. | ||||||||
16 | Aurreko 15 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
17 | Nekazaritzako jarduera, fruitu lehorra, barazkiak eta olibondoaren produktuak lortzekoa; eta abeltzaintzakoa, aurrerako zerri-aziendaren, aurrerako behi-aziendaren, esnetarako ardi-aziendaren eta esnetarako ahutz-aziendaren ustiapena, eta erlezaintza. | ||||||||
18 | Aurreko 17 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
19 | “Nafarroa” jatorrizko deiturako ardotarako mahatsa ekoitzen duen jarduera eta beste azpigako batzuetan berariaz aipatzen ez dena. | ||||||||
20 | Nekazaritzako jarduerak, kotoia ekoizten dutenak. | ||||||||
21 | Aurreko 20 azpigakoaren barreneko jardueren ondoriozko produktuak eraldatu, landu edo manufakturatzen diren kasuetan. | ||||||||
25 | Azpigako hau adieraziko da pagatutako dirua jarduera ekonomikoen zenbatespen objektiboko ordaina denean (Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamendua onetsi zuen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren 78.6 artikuluan jasotako jarduera ekonomikoak, hau da, errepide bidezko salgaien garraioa eta aldaira zerbitzua). | ||||||||
Hartutakoaren I gakoan erabili beharreko azpigakoa: | |||||||||
01 | Azpigako hau beteko da pertsona edo entitate aitortzaileak irudi eskubidea ustiatzeko eskubidea lagatzeak eragindako etekinengatik ordaindutako hartutakoak direnean. | ||||||||
02 | Azpigako hau beteko da pertsona edo entitate aitortzaileak kasu hauten ordaindutako hartutakoak direnean: jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinak, aholkularitza teknikoarenak, ondasun higigarrien errentamendua, etab., etekin horiek hartzaileak izandako jarduera ekonomikoaren ondoriozkoak badira. | ||||||||
Hartutakoaren K gakoan erabili beharreko azpigakoa: | |||||||||
01 | Azpigako hau jarriko da joko, zozketa edo ausazko konbinazio publizitate helbururik gabekoetan, Jokoa arautzen duen 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sar daitezkeenetan (halakoen ezaugarria da dirua edo bestelako ondare elementuak arriskuan jartzea -eta horregatik galerak izateko aukera- saria edo irabazia lortzeko posibilitatearen truke) parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkien hartutakoak direnean. Sari horien guztirako zenbatekoa adieraziko da, zergaldi berean lortutako jokoaren ondoriozko galeretan zenbatekoa murrizteko jasotzaileak duen eskubidea ukatu gabe. | ||||||||
02 | Azpigako hau jarriko da mendi publikoetan egindako oihan aprobetxamenduen ondorioz auzotarrek lortutako ondare-irabaziei dagozkien hartutakoak direnean. | ||||||||
03 | Azpigako hau jarriko da hartutakoak joko, zozketa edo publizitate helbururen bat duten ausazko konbinazioetan parte hartzearen ondoriozko sariei dagozkienean, haietan parte hartzeagatik dirurik jarri behar ez eta, beraz, 13/2011 Legearen 3.a) artikuluan “jokoa” zehazten duen definizioan sartzen ez direnetan. Hemen sartzen dira komunikabideetan garatutako programen ondoriozko sariak, bai eta 13/2011 Legearen 3.i) artikuluan zehazten diren publizitate eta sustapen helburua duten ausazko konbinazioen ondoriozkoak ere. | ||||||||
Hartutakoaren L gakoan erabili beharreko azpigakoak: | |||||||||
01 | Bidai gastuetarako dietak. | ||||||||
02 | Terrorismo ekintzen ziozko prestazio publiko ez ohikoak eta terrorismoaren aurkako borrokan emandako dominetatik eta kondekorazioetatik heldu diren pentsioak. | ||||||||
03 | GIB duten pertsonek jasotako laguntzak. | ||||||||
04 | Gerra Zibileko (1936-1939) lesio edo mutilazioetarako pentsioak. | ||||||||
05 | Langilea kanporatzeko edo lanetik gelditzeko kalte-ordainak. | ||||||||
06 | Ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handirako prestazioak. | ||||||||
07 | Desgaitasunagatiko klase pasiboen araubideko pentsioak. | ||||||||
08 | Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko k) letraren lehenbiziko, bigarren eta hirugarren lerroaldeetan ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden prestazio, pentsio eta hartzeko pasiboak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). | ||||||||
09 | Harreragatik hartutakoak, edo jasotzen direnak egoitzetako edo eguneko zentroetako egonaldia finantzatzeko 65 urte edo gehiagoko adindunei, edo desgaitasuna dutenei, edo babesgabetasun egoeran dauden adingabeei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko j) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita daudenak (testu bategin hori ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen). | ||||||||
10 | Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko h) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden bekak. | ||||||||
11 | Literatura, arte edo zientzia arloetako sariak. | ||||||||
12 | Goi mailako kirolariendako laguntza ekonomikoak. | ||||||||
13 | Ordainketa bakarreko langabeziako prestazioak. | ||||||||
14 | Espainiako Estatuak nazioarteko bake edo gizabide misioetan parte hartzeagatik pagaturiko eskersariak. | ||||||||
15 | Atzerrian egindako lan-etekinak. | ||||||||
16 | Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluko q) letran ezarritakoaren ondorioz salbuetsita dauden ehorzketaren edo lurperatzearen prestazioak. | ||||||||
17 | Osasun sistema publikoaren eremuan tratamendua jasotzearen ondorioz C hepatitisa garatu duten pertsonentzako laguntzak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren o) letran ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||
19 | Familiakoak zaintzeko eta laguntza pertsonalizatua emateko zerbitzuari loturiko prestazio ekonomiko publikoak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko Legearen ondoriozkoak, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren j) letrako bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||
20 | Honako kasu hauetan emandako prestazio publikoak: jaiotzagatik, adopzioagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik, adingabeak hartzeagatik, zurztasunagatik, haur bat baino gehiago erditu edo adoptatzeagatik, minbiziak edo beste edozein gaixotasun larrik jotako seme-alaba adingabeak zaintzeagatik. Bai eta familiaren arloan kasuan kasuko deialdien bidez emandako laguntzak ere, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 7. artikuluaren k) letraren laugarren lerroaldean ezarritakoaren arabera salbuetsirik daudenak. | ||||||||
22 | Gizarte Zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, bai eta errenta bermatua eta langabeentzako laguntzak ere, baldin eta haien prestazioak eta sorospenak agortu badituzte (horiek biak Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako eskubideak arautzen dituen Foru Legean daude ezarrita). | ||||||||
23 | Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak. | ||||||||
25 | Salbuetsita dauden beste errenta batzuk. Azpigako honetan sartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga pagatzetik salbuetsita dauden beste errenta batzuk, 190 ereduan adierazi beharrekoak izanda aurreko azpigakoetan berariaz adierazi ez direnak (adibidez: kalte-ordainak erantzukizun zibilagatik, elikatzeko urteko sariak, Epe Luzeko Aurrezki Planak, APen kalte-ordainak, kalte-ordainak askatasun-gabetzean egoteagatik, aurrezki sistematikoko banakako planak). | ||||||||
Hartutakoaren Y gakoan erabiltzeko azpigakoak: | |||||||||
01 | Ohiko etxebizitza eskuratzeko mailegu hobaridunengatik gauzatan egiten diren ordainsariak. | ||||||||
02 | Beste ondasun higiezin batzuk eskuratzeko mailegu hobaridunengatik gauzatan egindako ordainsariak. | ||||||||
03 | Gauzatan egindako ordainsariak, bestelako helburuetarako mailegu hobaridunengatik. | ||||||||
81-107 | Alfazenbakizkoa | DIRUTAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK. Eremu hau hirutan banatzen da: | |||||||
81 | GUZTIRA HARTUTAKOAREN ZEINUA. Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||
82-94 | HARTUTAKOA OSORIK (DIRUTAN). zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da hartzaile bakoitzari urtean eta guztira ordaindutako diru kopuruen zenbatekoa, salbu eta “LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ HARTUTAKO OSOA” eremuan adierazi beharrekoak, pagatzaile berak ordainduak. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
82-92 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
93-94 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
95-107 | EGINDAKO ATXIKIPENAK. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Dirutan hartutakoak, aurreko eremuan adieraziak, direla eta, zeinurik eta dezimalen komarik gabe adieraziko da PFEZaren kontura atxikitako urteko zenbatekoa, kontuan izan gabe “Lanerako ezintasunaren ondorioz ordaindutako prestazioen gainean egindako atxikipenak” eremuan adierazi behar direnak, ordaintzaile berak eginak. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
95-105 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
106-107 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
108-147 | Alfazenbakizkoa | GAUZATAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK EZ DIRENAK. Eremu hau lautan banatzen da: | |||||||
108 | GAUZATAN HARTUTAKOAREN ZEINUA. Eremu hau beteko da hartzaileak ekitaldi honetan gauzatan hartutakoak itzultzen dituenean aurreko ekitaldian behar ez bezala edo gehiegi hartzeagatik. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||
109-121 | BALORAZIOA (GAUZATAN HARTUTAKOARENA). zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Zein den hartzailea, hark ekitaldian gauzatan hartutakoei dagozkien balorazioen batura adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe, konturako diru-sarreraren zenbatekoa behin ere sartu gabe. “Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioaren balorazioa” eremuan gauzatan hartutakorik bada adierazi beharrekoa, ez da eremu honetan sartuko. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
109-119 | Balorazioaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
120-121 | Balorazioaren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
122-134 | KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Gauzatan hartutakoak izanik aurreko eremuan adierazitakoei buruz ordaintzaileak kontura egindako diru-sarreraren urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako sarrerak “lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik kontura egindako diru-sarrerak” eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
122-132 | Kontura egindako diru-sarreren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
133-134 | Kontura egindako diru-sarreren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
135-147 | KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Pagatzaileak hartzaileari gauzatan ordainketarik jasanarazi badio, urtean kontura egindako diru-sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoei dagozkien konturako diru-sarrera jasanaraziak “konturako diru-sarrera jasanaraziak, lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan ordaindutako prestazioengatik” eremuan sartu behar badira, ez dira eremu honetan sartuko. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
135-145 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
146-147 | Konturako diru-sarrera jasanarazien zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
148-151 | Zenbakizkoa | SORTZAPENAREN ZERGALDIA. Aitorpen honen zergaldia ez denean bakarrik adieraziko da. Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira | |||||||
152 | Zenbakizkoa | CEUTA EDO MELILLA. 1 (bat) zenbakia jarriko da Ceutan edo Melillan jasotako errentak direnean. Zero bestela. | |||||||
153 | Zenbakizkoa | HARREMAN MOTA. Hartutakoak A gakoan sartzen direnean bakarrik: | |||||||
1: | Kontratu orokorra. | ||||||||
2: | urtebetetik beherako kontratua. | ||||||||
3: | Lan kontratu berezia. | ||||||||
4: | Noizbehinkako harremana, gizalanen edo eguneko soldaten arabera. | ||||||||
154-157 | Zenbakizkoa | JAIOTZE URTEA. (A, B eta C gakoetarako bakarrik). | |||||||
158-178 | Zenbakizkoa | ZEROZ BETE. | |||||||
179-180 | Zenbakizkoa | ONDORENGOEN KOPURUA, GUZTIRA. (A, B eta C gakoetarako bakarrik). | |||||||
181-193 | Zenbakizkoa | MURRIZKETAK. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||
181-191 | Murriztapenen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
192-193 | Murriztapenen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
194-206 | Zenbakizkoa | GASTUAK. A, B, C, E.01 eta M gakoei eta L gakoko 05 eta 10 azpigakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||
194-204 | Gastuen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
205-206 | Gastuen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
207-219 | Zenbakizkoa | PENTSIO KONPENTSATZAILEAK. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||
207-217 | Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
218-219 | Ezkontidearentzako pentsio konpentsatzailearen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
220-232 | Zenbakizkoa | URTEKO KUOTAK, ELIKAGAIETARAKO. A, B eta C gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | |||||||
220-230 | Seme-alabendako elikagaietarako urteko kuoten zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
231-232 | Seme-alabendako elikagaietarako urteko kuoten zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
233-254 | ZURIUNEAK | ||||||||
255-294 | Alfazenbakizkoa | DIRUTAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK DIRENAK. A eta B.01 gakoei dagozkien hartutakoetarako bakarrik. Eremu hau hirutan banatzen da: | |||||||
255 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ OSORIK HARTUTAKOAREN ZEINUA: Aurreko ekitaldietan hartutakoak behar ez bezala edo gehiegi jasotzeagatik hartzaileak ekitaldian itzuli dituen diru kopuruak adieraziko dira eremu honetan. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||
256-268 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ (dirutan) OSORIK HARTUTAKOA: zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasuna dela eta, pagatzaileak langileari zuzenean ordaindutako hartutakoen urteko zenbateko osoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Gizarte Segurantzari laguntzeko akordioa dela bide (laguntza hori borondatezkoa edo nahitaezkoa izan), enplegatzaileak lanerako ezintasunaren prestazioa ordaintzen duenean, “HARTUTAKOAREN GAKOA” izeneko eremuan “A” gakoa adieraziko da. Bestelakoetan, hartutakoak B gakoan jasoko dira, 01 azpigakoan. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
256-266 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
267-268 | Osorik hartutakoaren zenbatekoaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
269-281 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ ORDAINDUTAKO PRESTAZIOEN GAINEAN EGINDAKO ATXIKIPENAK: zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasunaren ondorioz dirutan hartutakoak, aurreko eremuan adierazitakoak, direla-eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontura egiazki atxikitako urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Hartzaileren batek atxikipenik izan ez badu eremu hau zeroz beteko da. Zenbatekoak EUROTAN adierazi beharko dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
269-279 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
280-281 | Egindako atxikipenen zenbatekoaren zati hamartarra; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
282-321 | Alfazenbakizkoa | GAUZATAN HARTUTAKOAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZKOAK DIRENAK. A gakoari dagozkion hartutakoetarako bakarrik. Eremu hau lautan banatzen da: | |||||||
282 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN HARTUTAKOAREN ZEINUA: Eremu hau beteko da hartzaileak ekitaldi honetan lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoak itzultzen dituenean aurreko ekitaldian behar ez bezala edo gehiegi hartzegatik. Kasu horretan, “N” bat adieraziko da. Beste edozein kasutan, eremu honen edukia tarte bat izanen da. | ||||||||
283-295 | LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN HARTUTAKOAREN BALORAZIOA. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Gizarte Segurantzari laguntzeko akordioa dela bide (laguntza hori borondatezkoa edo nahitaezkoa izan), salbuespen gisa, lanerako ezintasunaren prestazioak gauzatan ordaintzen direnean, eremu honetan adieraziko da hartzaileari lanerako ezintasunaren ondorioz ekitaldian egiazki gauzatan pagaturiko hartutakoei dagozkien balorazioen batura, zeinurik eta dezimalen komarik gabe, PFEZren FLaren TBaren 16. ETA 21. artikuluetan ezarritakoaren arabera eta konturako diru-sarreraren zenbatekoa behin ere sartu gabe, “hartutakoaren gakoa” eremuan “A” gakoa idatzita. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
283-293: | Balorazioaren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
294-295: | Balorazioaren zenbatekoaren zati dezimala; halakorik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
296-308 | KONTURA EGINDAKO DIRU-SARRERAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN ORDAINDUTAKO PRESTAZIOENGATIK. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Lanerako ezintasunaren ondorioz gauzatan hartutakoak izanik aurreko eremuan adierazitakoei buruz ordaintzaileak kontura egindako diru-sarreraren urteko zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
296-306: | Kontura egindako diru sarreren zenbatekoaren osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
307-308: | Kontura egindako diru sarreren zenbatekoaren zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
309-321 | KONTURAKO DIRU-SARRERA JASANARAZIAK, LANERAKO EZINTASUNAREN ONDORIOZ GAUZATAN ORDAINDUTAKO PRESTAZIOENGATIK. zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa. Pagatzaileak, lanerako ezintasunaren ondorioz, hartzaileari gauzatan ordainketarik jasanarazi badio, urtean kontura egindako diru-sarreren zenbatekoa adieraziko da, zeinurik eta koma hamartarrik gabe. Zenbatekoak eurotan jarri behar dira. Eremu hau bitan banatzen da: | ||||||||
309-319: | Konturako diru-sarrera jasanarazien osoko zatia; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
320-321: | Konturako diru-sarrera jasanarazien zati dezimala; edukirik ez badu, zeroz beteko da. | ||||||||
322-500 | ZURIUNEAK | ||||||||
-Zenbateko guztiak positiboak izanen dira. -Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira. -Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira. -Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik. -Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den. | |||||||||
Iragarkiaren kodea: F1800327