(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

2/2018 FORU AGINDUA, URTARRILAREN 8KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ ONESTEN BAITA 188 EREDUA: “PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN ETA ESTABLEZIMENDU IRAUNKORRA DUTEN EZ-EGOILIARREN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN KONTURAKO DIRU-SARREREN ETA ATXIKIPENEN URTEKO LABURPENA, BIZI EDO BALIAEZINTASUN ASEGURU KONTRATUEN BIDEZ ETA KAPITALIZAZIO ERAGIKETEN BIDEZ LORTUTAKO KAPITAL HIGIGARRIAREN ERRENTEI EDO ETEKINEI DAGOKIENEZ” Nota de Vigencia

BON N.º 14 - 19/01/2018; corr. err., BON 25/01/2018



  ERANSKINA. 188 EREDUA ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKO EUSKARRIAREN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK Nota de Vigencia


Atariko

Abenduaren 29ko 260/1999 Foru Aginduaren bidez, 188 eredua onetsi zen: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez”. Kontuan izanik ia hogei urte igaro direla foru agindu hori onetsi zenetik, eta hainbat aldaketa izan dituela urteetan zehar, komenigarritzat jotzen da foru agindu berri bat onestea, aurrekoa indargabetzen duena, eta, hala, aipatutako ereduaren arauketa eguneratzea.

Gainera, azkeneko aldaketa bat gehitu da ereduaren erregistroko diseinuetan. Zehaztasun tekniko bat da, “Atxikipenaren %” eremuan, eta ez da aipamenik egiten atxikipen mota zehatzaz, zeina aldatu baitaiteke dena delako zergaren araudi substantiboan. Gainera, kendu dira A gakoa (hartzailearen erregistroko 152. idazgunea) eta “Informazio osagarria” eremua (hartzailearen erregistroko 92. idazgunetik 104.era bitartekoak).

Ondorio horietarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari dagokienez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 90.5 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori) 48.6 artikuluak ahalmena ematen diote Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari, hurrenez hurren, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren azken xedapenetan bigarrenak (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori), orobat, gaikuntza ematen dio Ogasuneko ministroari aipatutako zergaren konturako ordainketen aitorpen ereduak onesteko, baita horiek aurkezteko modua, tokia eta epeak ezartzeko ere, eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren azken xedapen bakarrak Ogasuneko ministroa baimentzen du behar diren xedapenak emateko hura aplikatzeko. Ulertu behar da ezen Ogasuneko ministroari egindako gaikuntza horiek Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari eginak direla, oinarritzat harturik, besteak beste, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua . 188 eredua onestea.

188 eredua onesten da: “Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena, bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez” baita hori ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak ere. I. eranskinean jaso dira.

188 eredua paper inprimatuaren bidez aurkez daiteke, edo ordenagailuz zuzenean irakur daitekeen euskarri batean, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. artikulua . 188 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

Honako hauek daude beharturik 188 eredua aurkeztera: pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako entitateak, Administrazio Publikoak barne, baldin eta, beharturik egonik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren (establezimendu iraunkorrak) errentaren gaineko zergaren atxikipena edo konturako sarrera egitera, legezko araudian eta zerga horiek arautzen dituzten erregelamenduetan ezarritakoari jarraikiz, ordaintzen badituzte bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentak edo etekinak, betiere atxikipenak edo konturako sarrerak Nafarroako Foru Komunitateari badagozkio, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat.

3. artikulua . 188 eredua aurkezteko tokia eta epea.

Nafarroako Zerga Ogasuneko edozein bulegotan aurkeztu beharko da 188 eredua, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitarteko epean, aurreko urte naturaleko atxikitako zenbatekoei eta egindako konturako diru-sarrerei dagokienez.

4. artikulua . 188 eredua aurkezteko moduak.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduarekin bat (haren bidez arautu ziren aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, aitorpen informatiboak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkezteko beharra duten kasuak), 188 eredua modu hauetako bat erabiliz aurkeztuko da:

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinean adierazitako erregistro diseinuen arabera.

Euskarriko aurkezpena banaka izanen da, baldin fitxategiak atxikitzaile edo konturako sarrera egiteko betebeharra duen bakar baten datuak baditu, edo taldeka, baldin atxikitzaile edo konturako sarrera egiteko betebeharra duen pertsona baten baino gehiagoren datuak baditu.

2. Paper inprimatuan, baldin, uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, nahitaezkoa ez bada ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aurkeztea.

Inprimaki hori Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean inprimakiak sortzeko dagoen zerbitzuaren bidez bakarrik lortuko da, http://hacienda.navarra.es helbidean, eta automatikoki eguneratuko da, foru agindu hau indarrean sartuta izan daitezkeen aldaketekin.

5. artikulua . 188 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a) 188 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horiek behar bezala sinaturik egon beharko dute, eta bertan agertuko dira atxikitzailearen edo konturako diru-sarrera egitera behartutakoaren identifikazio datuak eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak. Ondorio horietarako, orobat, baliozkoak izanen dira laguntzen programak -Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak halakoa eskura jartzen duenean- sortutako laburpen-orriak, edo karatulak, 1. artikuluak onetsitako aitorpen ereduaren eduki eta egiturei egokituak.

Bulego hartzailean zigilatu ondoren, 188 ereduaren laburpen-orriaren “interesdunarentzako alea” gordeko du beretzat aitortzaileak, aurkeztu izanaren frogagarri izan dadin.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarri bat edo batzuk, kanpoaldean etiketa bat itsatsita, zeinetan honako datu hauek emanen baitira, hurrenkera honetantxe nahitaez:

1. Urtea.

2. 188 ereduaren aurkezpen eredua.

3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aitortzailearen izen-deiturak edo sozietatearen izena.

5. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

7. Pertsona horren telefono zenbakia eta luzapena.

8. Erregistroen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko, aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Fitxategiak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 188 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, hartzaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

188 ereduaren laburpen-orrian aurkezleari buruz eskatzen diren gainerako datuak ez dira beteko.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) 188 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aurkezpen kolektiboko aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, edo konturako diru-sarrera egitera behartutako guzti-guztiei, behar bezala sinatuak eta beteak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak. Ondorio horietarako, orobat, baliozkoak izanen dira laguntzen programak -Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak halakoa eskura jartzen duenean- sortutako laburpen-orriak.

Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, aipatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarria, etiketa bat izanen duena erantsita kanpoko aldean. Hartan, aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe nahitaez:

1. Urtea.

2. 188 ereduaren aurkezpen eredua.

3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aurkezlearen izen-deiturak edo sozietatearen izena.

5. Aurkezlearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

6. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

7. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

8. Erregistroen kopurua, guztira.

9. Aurkeztutako aitortzaileen kopurua, guztira.

10. Aurkeztutako hartzaileen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarri bat baino gehiago aurkezten badira, denek etiketa bana izanen dute dagokien segida-zenbakia jarrita: l/n, 2/n eta abar, “n” izanik euskarri guztien kopurua. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. letretan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien harrerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinuaren eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen ditzala aurkeztutako euskarri informatikoak dituen akats funtsezkoak. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, aitorpena aurkeztu gabetzat hartuko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera zergapekoari.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra

Foru agindu hau indarrean sartuta, indargabeturik geldituko da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 260/1999 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, 188 ereduak onetsi ziren, pezetatakoa eta eurotakoa, konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena aurkeztekoak, hain zuzen ere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren konturako diru-sarreren eta atxikipenen urteko laburpena aurkeztekoak, bizitza edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errentei edo etekinei dagokienez. Horrez gainera, 188 eredu horien barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarriekin ordezteko diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2017. urteari dagozkion 188 ereduko aitorpenetan, zeinak 2018an aurkeztuko baitira.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA. 188 EREDUA ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO MODUKO EUSKARRIAREN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK Nota de Vigencia

ERANSKINA

A) Euskarrien ezaugarriak.

Arau honen xedeko informazioa ordenagailuaz zuzenean irakurtzeko euskarrietan aurkezteko, euskarriek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

-DVD-R edo DVD+R.

-4,7 GB gehienez.

-UDF artxibo sistema.

-Alde bakarrekoa eta geruza bakunekoa.

B) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Atxikitzaile bakoitzarentzat edo konturako diru-sarrerak egin behar dituen bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota: Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpen-orria. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota: hartutakoaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da, eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat aitortutako dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex. D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex. C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (atxikitzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian atxikitzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen atxikitzailearen datuak (1. motako erregistroa), eta, ondoren, hartzaileak (2. motako erregistroa); gero, hurrengo atxikitzailearen datuak, eta, ondoren, hartzaileak; eta horrela hurrenez hurren.

Fitxategiko lehen erregistroak (0. mota aitorpena kolektiboki aurkezten denean edo 1. mota banaka aurkezten denean) 13 karaktereko eremua izanen du, 238. idazgunearen eta 250.aren artean, zigilu elektronikoa jartzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialen bidez bakarrik jarriko da zigilu hori. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

188 EREDUA

A) 0 erregistro mota: Baterako aurkezpena

(Idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0' (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘188'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga-ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak).

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

1.  motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDEA.

Eremu hau bederatzitan banatzen da:

58-59

SG. Bide publikoaren siglak.

60-79

BIDE PUBLIKOA. Bide publikoaren izena. Alfabetikoa izan behar du eta, beraz, izenean zenbakiak izanez gero letraz jarriko dira (adibidez: maiatzaren 2a maiatzaren bia izanen da). Errepidea baldin bada, km laburdurarekin bukatuko da.

80-84

ZENBAKIA. Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

ESKAILERA.

87-88

SOLAIRUA.

89-90

ATEA.

91-95

POSTA KODEA. Aurkezlearen helbideari dagokiona. Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

96-107

UDALERRIA. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenebiziko hamabiak jarriko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

PROBINTZIAREN KODEA. Hartzailearen erregistroa (2. mota) “PROBINTZIAREN KODEA” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa.

Baterako euskarrian sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua jarriko da. (Zergapetutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Euskarri kolektiboan sartutako hartzaile guztien kopurua jarriko da. (Zergapetutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C': informazioa euskarrian aurkezten bada (DVD-R edo DVD+R).

‘T': transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

TELEFONOA. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

134-173

IZEN-DEITURAK. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-237

-

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Aurkezpen kolektiboetako zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

188 EREDUA

B) 1. erregistro mota: Aitortzailearen erregistroa

(idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

“1” konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

Konstantea: ‘188'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenari dagozkion zerga-ekitaldiaren lau zifrak

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da, eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak).

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, EDO SOZIETATEAREN IZENA.

Pertsona fisikoa bada, honela jarriko da: lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izena osorik, nahitaez ordena horretan.

Pertsona juridikoa bada, sozietatearen izen osoa jarriko da.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

‘C': informazioa euskarrian aurkezten bada (DVD-R edo DVD+R).

‘T': transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA. Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

IZEN-DEITURAK. Lehenbiziko deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa, hurrenkera horretantxe.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenaren frogagiriaren zenbakia jarriko da.

188 ereduan adierazi beharreko aitorpenaren identifikazio zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 188 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Aitorpen bat, salbuespenez, bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA: “C” bat adieraziko da, aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren hartutakoak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA: “S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zerga-ekitaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada. Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Baldin eta “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “C” bat jarri bada, osatzen duen aitorpenari dagokion frogagiri zenbakia idatziko da, zeroak jarriz bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan.

Baldin eta “AITORPEN OSAGARRIA” eremuan “S” bat jarri bada, ordezten duen aitorpenari dagokion identifikazio zenbakia idatziko da, bidalketaren identifikazioari dagozkion azken hiru idazguneetan zeroak jarriz. Beste edozein kasutan, zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

“KONTURAKO SARREREN ETA ATXIKIPENEN OINARRIAN” zeinu positiboa duten hartzaile guztien (erregistroak) kopurua idatziko da. Hartzaile bera erregistro bat baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

145-159

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan (119-130 idazguneak) zeinu positiboarekin adierazten diren diru kopuru guztien batura ikurrik eta dezimalik gabe idatziko da.

160-174

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN ZENBATEKOA, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK” eremuan (135-147 idazguneak) adierazten diren diru kopuru guztien batura zeinurik eta dezimalik gabe idatziko da.

175-183

Zenbakizkoa

HARTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

“KONTURAKO SARREREN ETA ATXIKIPENEN OINARRIAN” zeinu negatiboa eta/edo zero duten hartzaile guztien (erregistroak) kopurua idatziko da. Hartzaile bera erregistro bat baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den adina aldiz konputatuko da.

184-198

Zenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Zenbakizko eremua, 15 idazgunekoa.

Hartzailearen erregistroetan “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan (119-130 idazguneak) zeinu negatiboarekin adierazten diren diru kopuru guztien batura ikurrik eta dezimalik gabe idatziko da.

199-237

-

ZURIUNEAK.

238-250

Alfazenbakizkoa

ZIGILU ELEKTRONIKOA.

Banakako aurkezpenetan zigilu elektronikoa jartzeko eremua. Nafarroako Zerga Ogasunak, kasua bada, ematen dituen programa ofizialek soilik beteko dute. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

* Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

188 EREDUA

C) 2. motako erregistroa: Hartzailearen erregistroa

(idazguneak, mota eta eremuen deskripzioa)

IDAZGUNEAK

MOTA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘2' konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘188'.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1.  motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1.  motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

18-26

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN IFZ.

Pertsona fisikoa bada, hartzailearen IFZ jarriko da, honako hauetan aurreikusitako arauekin bat: uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua (haren bidez onetsi zen Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra) eta otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua (haren bidez ezarri ziren Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen arauak).

Hartzailea pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia etab.), haren Identifikazio Fiskalerako Zenbakia jasoko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Hartzailea adingabea bada eta IFZrik ez badu, eremu hau bete gabe utzi, eta “LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ” izeneko eremua, beteko da: hartan, haren legezko ordezkariaren IFZ (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Hartzailea adingabea bada, eremu honetan haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) adieraziko da.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

HARTZAILEAREN DEITURAK ETA IZENA, SOZIETATEAREN IZENA EDO IZENDAPENA.

a)  Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

b)  Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Hartzaileak helbidea duen probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera:

01. ARABA

03. ALACANT

05. ÁVILA

07. BALEAR UHARTEAK

09. BURGOS

11. CÁDIZ

13. C. REAL

15. CORUÑA

17. GIRONA

19. GUADALAJARA

21. HUELVA

23. JAÉN

25. LLEIDA

27. LUGO

29. MÁLAGA

31. NAFARROA

33. ASTURIAS

35. LAS PALMAS

37. SALAMANCA

39. KANTABRIA

41. SEVILLA

43. TARRAGONA

45. TOLEDO

47. VALLADOLID

49. ZAMORA

51. CEUTA

02. ALBACETE

04. ALMERÍA

06. BADAJOZ

08. BARTZELONA

10. CÁCERES

12. CASTELLÓ

14. KORDOBA

16. CUENCA

18. GRANADA

20. GIPUZKOA

22. HUESCA

24. LEÓN

26. ERRIOXA

28. MADRIL

30. MURTZIA

32. OURENSE

34. PALENTZIA

36. PONTEVEDRA

38. SANTA CRUZ TENERIFEKOA

40. SEGOVIA

42. SORIA

44. TERUEL

46. VALENTZIA

48. BIZKAIA

50. ZARAGOZA

52. MELILLA

78

Zenbakizkoa

MODALITATEA.

Beti bete beharko da eremu hau. Ondoren azaltzen diren zenbakietako edozein idatziko da adierazteko hartzaile bakoitzari ordaindutako errentaren edo ondasun higigarrien kapitalaren modalitatea, xehetasun honen arabera:

1 Baldin ondoko eremuan idazten den errenta edo ondasun higigarrien kapitala diruzkoa bada.

2 Baldin ondoko eremuan idazten den errenta edo ondasun higigarrien kapitala gauzatan bada.

79-91

Alfazenbakizkoa

ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ERRENTAK EDO ETEKINAK.

Eremu honetan idatzi beharreko zenbatekoa, kasu bakoitzean egoki den zeinuarekin, honako hau izanen da:

Baldin hartzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna bada, idatziko da hartzaile bakoitzari dagozkion zeinu bereko kapital higigarriaren errenten zenbatekoen batura, hain zuzen ere bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako kapital higigarriaren errenten batura.

Baldin hartzailea sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboa bada, edo ez-egoiliarren (establezimendu iraunkorrak) errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna, idatziko da hartzaile bakoitzari dagozkion zeinu bereko errenten zenbatekoen batura, hain zuzen ere bizi edo baliaezintasun aseguru kontratuen bidez eta kapitalizazio eragiketen bidez lortutako errenten batura.

Eremu hau honela banatzen da:

79

ZEINUA: Alfabetikoa. Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

80-91

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 12 idazgunekoa. Lehen adierazitako kopurua adieraziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

92-104

Alfazenbakizkoa

INFORMAZIO OSAGARRIA.

Lauki honetan idatziko da:

Aurrezki sistematikoaren banakako plan batera ekarritako baliabide ekonomikoen bidez eratutako biziarteko errenta baten kasuan, eskubide ekonomikoak osorik edo partez aurreratzen direnean, salbuetsitako errentaren zenbatekoa, biziarteko errenta eratzeko unean komunikatua. Aurreratzeari dagozkion etekinak sartzen diren erregistro berean emanen da informazio hori.

Eremu hau bitan banatzen da:

92

ZEINUA: afabetikoa.

Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan, zuriuneak utziko dira.

93-104

ZENBATEKOA: zenbakizkoa.

Zeinurik gabe eta euroaren zentimoetan idatziko da; hortaz, zenbatekoek ez dute inoiz dezimalen komarik izanen.”

105-117

Zenbakizkoa

MURRIZKETAK (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren -ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia- laugarren xedapen iragankorra).

Zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

Eremu hau beteko da bakar-bakarrik baldin etekinen hartzailea bada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergadun bat. Hartan, zeinurik eta dezimalik gabe idatziko da aplikatu diren murrizketen zenbatekoa, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren -ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia- laugarren xedapen iragankorrean aipatutako murrizketena. Aurrekoa gorabehera, eremu honetan zero adieraziko da baldin “ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ERRENTAK EDO ETEKINAK” eremuan adierazitako zenbatekoa negatiboa bada.

Eremu horretan ez da inolako zenbatekorik jarriko, baldin errenten hartzailea bada sozietateen gaineko zergari lotutako subjektu pasiboa edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna (establezimendu iraunkorrak).

118-130

Alfazenbakizkoa

ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA.

Eremu honetan idatzi beharreko zenbatekoa, kasu bakoitzean egoki den zeinuarekin, honako hau izanen da:

Baldin hartzailea bada pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna, honako kenketa honen emaitza idatziko da: “ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ERRENTAK EDO ETEKINAK” eremuan idatzitako zenbatekoa ken “MURRIZKETEN ZENBATEKOAK (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren -ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia- laugarren xedapen iragankorra)” eremuan idatzitako zenbatekoa.

Baldin hartzailea bada sozietateen gaineko zergari lotutako subjektu pasiboa, edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari lotutako zergaduna (establezimendu iraunkorrak), adieraziko da “ONDASUN HIGIGARRIEN KAPITALAREN ERRENTAK EDO ETEKINAK” eremuan jasotako zenbateko bera, zeinu berarekin.

Eremu hau honela banatzen da:

118

ZEINUA: Alfabetikoa. Arestian azaldu den zenbatekoa negatiboa bada, “N” bat jarriko da. Bestelako edozein kasutan zuriuneak utziko dira.

119-130

ZENBATEKOA: zenbakizko eremua, 12 idazgunekoa. Lehen adierazitako kopurua adieraziko da, zeinurik eta dezimalik gabe.

131-134

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN %.

Aplikatutako atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea idatziko da, hain zuzen ere indarreko araudiaren arabera une bakoitzean aplikatzekoa dena.

Ekitaldian zehar atxikipen portzentaje bat baino gehiago erabili bada, azkenekoa bakarrik adieraziko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

131-132

OSOA. Zenbakizkoa. Zati osoa. Portzentajearen osoko zatia jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

133-134

DEZIMALA. Zenbakizkoa. Zati dezimala. Portzentajearen zati dezimala jarriko da (ez badu, ZEROAK jarri).

135-147

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAK ETA KONTURAKO SARRERAK.

zenbakizko eremua, 13 idazgunekoa.

“ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan adierazitako zenbatekoari “ATXIKIPENAREN %” eremuan atxikipenak edo konturako sarrerak egiteko adierazi den portzentajea aplikatzearen ondoriozko emaitza adieraziko da, zeinurik eta dezimalik gabe. Aurrekoa gorabehera, eremu honetan zero adieraziko da baldin negatiboa bada “ATXIKIPENEN ETA KONTURAKO SARREREN OINARRIA” eremuan adierazitako zenbatekoa.

148-151

Zenbakizkoa

SORTZAPENAREN ZERGA-EKITALDIA.

Eremu hau beteko da baldin urteko laburpenean adierazitako kapital higigarriaren errenta edo etekin batzuk baldin badira sortzapena edo galdagarritasuna aitorpenaren xede den ekitaldiaren aurreko ekitaldietan duten zenbateko ordainduei buruzkoa; kasu horietan, behar diren gainerako datuak jartzeaz gain, sortzapen ekitaldiaren lau zifrak adieraziko dira eremu honetan. Ekitaldi desberdinetan sortutako zenbatekoak ordaintzen zaizkionean hartzaile berari, haien datuak erregistro desberdinetan banatuta azalduko dira, erregistro bakoitzean ekitaldi bakar bateko datuak ager daitezen.

152

Alfabetikoa

GAKOA.

Hurrengo gakoetatik egoki dena idatzi beharko da:

B

Gako hau idatziko da baldin “INFORMAZIO OSAGARRIA” laukian idazten bada salbuetsitako errentaren zenbatekoa, hau hain zuzen ere: aurrezki sistematikoaren banakako plan batera ekarritako baliabide ekonomikoen bidez eratutako biziarteko errenta baten kasuan, eskubide ekonomikoak osorik edo partez aurreratzen direnean, salbuetsitako errenta, biziarteko errenta eratzeko unean komunikatua.

153

Alfabetikoa

BIZIARTEKO ERRENTA BERMATUA.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (onetsi zena martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez) 42. artikuluan aipatutako biziarteko errenta bermatuak merkaturatzen dituzten aseguru-entitateek gako hauetako bat markatu beharko dute:

A

Biziarteko errenta bermatu baten aitorpenaren xede den urtean eraturik egotea. Gako hori azaldu beharko da, orobat, baldin aitortuak, lortutako ondare-irabaziengatik jasandako atxikipenaren zenbatekoa erabiltzen badu, urte horretan berean, biziarteko errenta bermatu bat eratzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 42. artikuluan adierazi bezala. Martxoaren 30eko 439/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.

B

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak, guztiz edo partez, aldez aurretik eskuratzea.

Gainerako kasuetan, eremu hau hutsik utziko da.

154-161

Zenbakizkoa

ERAKETAREN EDO AURRERAPENAREN DATA.

Biziarteko errenta bermatuaren eraketaren edo aurrerapenaren data adieraziko da. Aitorpenari dagokion ekitaldian biziarteko errenta bermatua eratu eta aurreratu bada, eragiketa bakoitzari buruzko informazioa aitorpen erregistro berezitu batean adierazi beharko da.

Eremu hau hirutan banatzen da:

154-157

Zenbakizkoa

Urtea

158-159

Zenbakizkoa

Hilabetea

160-161

Zenbakizkoa

Eguna

162-185

Alfazenbakizkoa

BIZIARTEKO ERRENTA BERMATUAREN IDENTIFIKAZIOA.

Biziarteko errenta bermatua merkaturatzen duen aseguru-entitateak erabiltzen duen zenbakia edo kodea adieraziko da, identifikatzeko.

186-195

Zenbakizkoa

JARRITAKO PRIMA.

Aitortuak biziarteko errenta bermatua eratzeko jarritako primaren zenbatekoa adieraziko da.

Zenbatekoa euro-zentimotan adieraziko da; hortaz, inoiz ez da dezimalik azalduko.

196-210

Zenbakizkoa

ASEGURUEN ONDORIOZKO ETEKINAK, ONURADUNA HARTZEKODUN HIPOTEKARIOA DENEAN.

Baldin gertatzen badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren (-ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia-) berrogeita bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren inguruabarrak, adierazi beharko da atxikipenik ez duen etekina.

Zenbatekoa euro-zentimotan adieraziko da; hortaz, inoiz ez da dezimalik azalduko.

211-250

-

ZURIUNEAK.

-Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

-Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

-Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

-Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

-Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F1800289

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web