158/2017 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 20KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA, ZEINAREN BIDEZ FINKATZEN BAITIRA NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSAK SARTZEKO ETA DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO 2018KO EPEAK ETA DATAK
BON N.º 2 - 03/01/2018
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Ogasun Publikoari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak finkatuko du entitate laguntzaileek zein toki, epe eta modutan eta bestelako zer baldintzatan eginen duten diru-sarrera eta nola bidaliko duten informazioa.
Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. 2018. urtean, honako hauek izanen dira epeak eta egunak Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek diru-bilketari buruz prestatutako dokumentazioa aurkezteko eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean sartzeko:
HAMABOSTALDIAK | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (biak barne) | KONT. KOR. OROKORREAN SARTZEKO BALIO DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKAZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA | |||
Hilabeteak | Izen./hilab. | Ordena zenbakia | ||||
Urtarrila | 1.a | 1 | Abenduaren 21a | Urtarrilaren 5a | Urtarrilaren 10a | Urtarrilaren 11 |
Urtarrila | 2.a | 2 | Urtarrilaren 6a | Urtarrilaren 22a | Urtarrilaren 26a | Urtarrilaren 29a |
Otsaila | 1.a | 3 | Urtarrilaren 23a | Urtarrilaren 31 | Otsailaren 6a | Otsailaren 7a |
Otsaila | 2.a | 4 | Otsailaren 1a | Otsailaren 20a | Otsailaren 26a | Otsailaren 27a |
Martxoa | 1.a | 5 | Otsailaren 21a | Martxoaren 5a | Martxoaren 12a | Martxoaren 13a |
Martxoa | 2.a | 6 | Martxoaren 6a | Martxoaren 20a | Martxoaren 26a | Martxoaren 27a |
Apirila | 1.a | 7 | Martxoaren 21a | Apirilaren 5a | Apirilaren 10a | Apirilaren 11 |
Apirila | 2.a | 8 | Apirilaren 6a | Apirilaren 20a | Apirilaren 25a | Apirilaren 26a |
Maiatza | 1.a | 9 | Apirilaren 21a | Maiatzaren 7a | Maiatzaren 11 | Maiatzaren 14a |
Maiatza | 2.a | 10 | Maiatzaren 8a | Maiatzaren 21a | Maiatzaren 28a | Maiatzaren 29a |
Ekaina | 1.a | 11 | Maiatzaren 22a | Ekainaren 5a | Ekainaren 11 | Ekainaren 12a |
Ekaina | 2.a | 12 | Ekainaren 6a | Ekainaren 20a | Ekainaren 26a | Ekainaren 27a |
Uztaila | 1.a | 13 | Ekainaren 21a | Uztailaren 5a | Uztailaren 10a | Uztailaren 11 |
Uztaila | 2.a | 14 | Uztailaren 6a | Uztailaren 20a | Uztailaren 25a | Uztailaren 26a |
Abuztua | 1.a | 15 | Uztailaren 21a | Abuztuaren 6a | Abuztuaren 13a | Abuztuaren 14a |
Abuztua | 2.a | 16 | Abuztuaren 7a | Abuztuaren 20a | Abuztuaren 27a | Abuztuaren 28a |
Iraila | 1.a | 17 | Abuztuaren 21a | Irailaren 5a | Irailaren 11 | Irailaren 12a |
Iraila | 2.a | 18 | Irailaren 6a | Irailaren 20a | Irailaren 25a | Irailaren 26a |
Urria | 1.a | 19 | Irailaren 21a | Urriaren 5a | Urriaren 10a | Urriaren 11 |
Urria | 2.a | 20 | Urriaren 6a | Urriaren 22a | Urriaren 26a | Urriaren 29a |
Azaroa | 1.a | 21 | Urriaren 23a | Azaroaren 5a | Azaroaren 12a | Azaroaren 13a |
Azaroa | 2.a | 22 | Azaroaren 6a | Azaroaren 20a | Azaroaren 26a | Azaroaren 27a |
Abendua | 1.a | 23 | Azaroaren 21a | Abenduaren 5a | Abenduaren 11 | Abenduaren 12a |
Abendua | 2.a | 24 | Abenduaren 6a | Abenduaren 20a | Abenduaren 26a | Abenduaren 27a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2017ko abenduaren 20an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
Iragarkiaren kodea: F1714856