(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

119/2017 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 27KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 2 - 03/01/2018



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Horrekin batera, zenbait departamentuk eta erakunde autonomok honakoa proposatu dute: plantilla organikora biltzea plantilla organikoan egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzea eta egiturazko enplegua finkatzea arautzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan.

Bestalde, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du hiru lanpostu hauen barne igoera murriztua: liburutegiko laguntzaileak, D mailakoak; liburutegiko arduradunak, C mailakoak izatera pasatuko dira.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara eta ingelesa jakitearen beharkizunei buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6217 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

- Mandataria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 59 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

- Kudeaketako teknikaria*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 31226 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

- Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10431 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), 10432 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

- Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 39095 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

- Erdi mailako teknikaria (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10433 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Osasun Departamentuan, egiturazko enplegua finkatzeko, azaroaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

Bat.-Osasun Departamentuan lanpostu huts hau sortzen da:

Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71439 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostua Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko da.

Hiru.-Aldi baterako, langile berberak beteko du aipatu lanpostu hutsa, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

3. artikulua. Zenbait lanpostu sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.-Lanpostu bat sortzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa du indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua:

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

- Kazetaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), 10434 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostua indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren partiden kargura finantzatuko da.

4. artikulua. D mailako liburutegiko laguntzaileentzako igoera murriztua.

1. Hiru lanpostu hauek sortzen dira, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiari atxikiak: liburutegiko arduradunak, C mailakoak.

2. Deialdian ezarririko betebeharrak bete eta hautaproba murriztuak egin eta gainditzen dituzten langileak lanpostuez jabetzean izanen dute eragina aipatutako lanpostuek. Hautaproben deialdia organo eskudunak eginen du, Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluan xedaturikoaren arabera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioek parte har dezakete lanpostu horiek betetzeko egiten diren hautaprobetan, D mailakoak badira eta liburutegiko laguntzaileen izendapena badute. Lanpostuaz jabetzeko orduan, hautaprobaren ondoren, sortutako lanpostuetarako zenbat izangai izendatzen diren, horrenbeste lanpostu geldituko dira amortizaturik automatikoki.

4. Igoera murriztu honen aplikazio eremukoak izanik, hautapen prozesuan parte hartzen ez duten langileek, edo, hartan parte hartuta, gainditzen ez dutenek, beren mailan eta lanpostuan jarraituko dute. Lanpostu horiek “iraungitzekoak” izanen dira.

5. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioak lanpostu elebidunak eta euskarazko jakitemaila zehaztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan.

1. Administrari laguntzaile izateko lanpostu bat zehazten da, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari atxikia eta plantilla organikoan 639 zenbakia duena.

2. Liburutegiko arduradun izateko lanpostu batzuk zehazten dira, elebidunak (euskarazko C1 jakite-maila), Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikiak eta 30080, 30415, 32009, 32123, 32787, 33623, 36085 eta 36780 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

3. Lanpostu horiek betetzen ari direnek lan horietan jarraituko dute lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko beste edozein arrazoi gertatu arte.

6. artikulua. Ingelesezko jakitemaila aldatu eta esleitzen zaie Garapen Ekonomikorako Departamentuko zenbait lanposturi.

1. Ingelesezko B1 jakite-maila esleitzen zaie lanpostu hauei: administrari izateko 2 lanpostu, 3821 eta 4581 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, eta administrari laguntzaile izateko 3 lanpostu, 3511, 8145 eta 8146 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Garapen Ekonomikorako Departamentuari atxikiak denak.

2. Lanpostu horiek betetzen ari diren langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak ohiko prozeduraz behin betiko bete arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1715157

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web