(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

115/2017 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 20KOA, ZEINAREN BIDEZ ZEHAZTEN BAITA ZER EGUN IZANEN DIREN BALIOGABE 2018. URTEAN, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO.

BON N.º 247 - 28/12/2017



Atariko

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan, lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, autonomia erkidego bakoitzeko toki entitateen egun baliogabeak ere sartuko dira egutegian.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 614/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 30ean emandako 1213/2017 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2018ko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da, epeen zenbaketarako, 2018. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2018. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 1a eta 6a; martxoaren 29a eta 30a; apirilaren 2a; maiatzaren 1a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 3a, 6a, 8a eta 25a.

2. artikulua. Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 1213/2017 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko abenduaren 20an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiciado kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1714816

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web