(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

113/2017 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 13KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 239 - 15/12/2017



Atariko

Azaroaren 28ko 109/2017 Foru Dekretuaren bidez aldatu egin da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa. Foru dekretu hori 2017ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Aipatutako foru dekretuaren 4. artikuluan, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak egindako proposamena oinarri harturik, zehaztu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuk, zehazki, erizain espezialisten, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien eta zeladoreen lanpostu batzuk, elebidunak zirela eta bakoitzarentzat behar den euskara maila ezarri zen.

Gero, Osasun Departamentuak Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari eskatu zion elebidun izaera ken ziezaiela aurreko paragrafoan adierazitako foru dekretuaren bidez elebidun deklaratutako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladoreen eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuei.

2017ko abenduaren 11n, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak proposamen bat igorri du goian aipatutako zeladoreen eta erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarien lanpostuei elebidun izaera kentzeko, haietako bakoitzaren lanpostu zenbakia adierazita, Osasun Departamentuak egindako eskaera zuzena delakoan.

Ezaugarri hori plantilla organikoan zehazten denez, beharrezkoa da, Osasun Departamentuak planteatuta, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak onartu eta proposatu duen aldaketa jasotzea, hots: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako lanpostu batzuei euskaraz jakin beharra kentzea.

Aldaketa horrek ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 13ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Erabaki da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko lanpostu hauei kentzea elebidun izaera, euskarazko B2 jakite-maila baitzuten:

Bat. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitalegunean, plantilla organikoan 70695, 71299, 71300, 71301, 71302 eta 71304 zenbakia duten lanpostuak, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarienak; eta plantilla organikoan 69694, 69695, 70058, 70572, 70701, 70702 eta 70703 zenbakia dutenak, zeladoreenak.

Bi. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalean, plantila organikoan 62467 eta 62472 zenbakia duten lanpostuak, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikarienak; eta plantilla organikoan 62421 zenbakia duena, zeladoreena.

Hiru. Lanpostu horiek betetzen ari diren aldi baterako langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko beste edozein arrazoi gertatu arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko abenduaren 13an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1714363

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web