(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

109/2017 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 28KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 233 - 05/12/2017



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak adierazten du plantilla organikoko lanpostuak sortzeko beharra dagoela, haiek lan publikoaren 2017ko eskaintzan sartzeko helburuarekin.

Aldeko txostena eman du Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak.

Bestalde, martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza.

Foru Dekretu horren 1. artikuluaren bidez irakasleen lan publikoaren eskaintza onetsi zen; besteak beste, Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu huts onetsi ziren, funtzionarioen araubidekoak eta A mailakoak. 2. artikuluan xedatzen da enplegu publikoaren eskaintza honetan dauden irakasleen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntza zehaztuko direla plantilla organikoa aldatzeko foru dekretu batean, sartzeko hautaproben deialdia egin baino lehen betiere.

Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko 2018an deituko den hautapen prozeduraren deialdian sar daitezen. Lanpostuak martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) onetsitako enplegu publikoaren eskaintzan daude.

Era berean, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jotzen du Bigarren Hezkuntzako irakasleen 164 lanpostu hutsen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 27 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea, 2017ko enplegu publikoaren eskaintzan sartzeko.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara jakitearen beharkizunei eta lanpostu bat moldatzeari buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko azaroaren 28ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoan lanpostuak sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, ondotik adierazten diren lanpostuak sortuta:

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

- Suhiltzaileak. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10396, 10397, 10398, 10399, 10400, 10401, 10402, 10403, 10404, 10405, 10406 eta 10407 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Suhiltzaileak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate) eta 10408, 10409, 10410, 10411 eta 10412 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Foruzainak. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10413, 10414, 10415, 10416, 10417, 10418, 10419, 10420, 10421, 10422, 10423 eta 10424 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

- Foruzainak. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate) eta 10425, 10426, 10427, 10428 eta 10429 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

2. artikulua. Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea. Lanpostu horiek martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuan (maiatzaren 4ko 27/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatua) daude.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen 20 lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta:

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Gizartean eta Komunitatean Esku Hartzea (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30122, 30236, 30245 eta 30436.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30454, 30459, 30465, 30582, 30631, 30678, 30679, 30686, 30706 eta 30707.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30730, 30800, 30817, 30841, 30848 eta 30881.

3. artikulua. Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen lanpostu hutsen espezialitateak eta hizkuntzak zehaztea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen 164 lanpostu hutsen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen 27 lanpostu hutsen espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta:

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Ekonomia (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31167, 31209, 31378, 31441, 31455 eta 31601.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31667, 31937, 32909, 32978, 33097, 33143, 34186 eta 34353.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34850, 34939, 35074, 35116, 36587 eta 36967.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30993, 31099, 31427, 31431, 31501, 31553, 31635, 31659, 35042, 36157, 37672, 37753, 37883 eta 38004.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Fisika eta Kimika (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31686, 31737, 31740, 31760, 31827, 31841, 31866, 32138, 32152 eta 32173.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Geografia eta Historia (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32054, 32212, 32250, 32292, 32298, 32315, 32455, 32618, 32624 eta 36144.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Informatika (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32743, 32868, 32880, 32942, 33012, 33100, 33146 eta 33219.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hogei lanpostu huts. Espezialitatea: Ingelesa (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32106, 33418, 33434, 33439, 33604, 33717, 33719, 33723, 33746, 33761, 33783, 33843, 34023, 34081, 34085, 34122, 34160, 36300, 38601 eta 38864.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Ingelesa (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33339, 33770, 34431, 34433, 34438, 34507, 34635, 34849, 34955, 35076, 35085, 35161, 37622 eta 37642.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Bi lanpostu huts. Espezialitatea: Gizartean eta Komunitatean Esku Hartzea (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 33598 eta 35400.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamalau lanpostu huts. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31188, 31380, 31465, 31983, 32615, 32672, 33395, 33400, 33993, 34937, 35232, 35387, 35590 eta 37794.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamar lanpostu huts. Espezialitatea: Gaztelania eta Literatura (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32081, 32385, 32649, 32799, 32878, 32913, 32989, 33129, 33230 eta 33530.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Matematikak (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31965, 33568, 33661, 34096, 34255, 34997, 36209 eta 36964.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Hamazazpi lanpostu huts. Espezialitatea: Matematikak (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31308, 31466, 31596, 31813, 32052, 32634, 33127, 33256, 33271, 33408, 33466, 33600, 33680, 33903, 34278, 35016 eta 35178.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Bost lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 31075, 31090, 32386, 34716 eta 35005.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Hezkuntza-Orientazioa (euskaraz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 34838, 36156, 36972 eta 37973.

- Bigarren Hezkuntzako irakasleak. Zortzi lanpostu huts. Espezialitatea: Teknologia (gaztelaniaz). A maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32461, 32645, 33864, 34280, 34569, 34680, 35174 eta 35205.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Instalazio Elektroteknikoak (gaztelaniaz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 36988, 36990, 36997 eta 36998.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Lau lanpostu huts. Espezialitatea: Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-Lanak (euskaraz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30755, 31446, 32219 eta 33532.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Nekazaritzako Ekoizpeneko Lanak eta Ekipoak (gaztelaniaz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32701, 32715, 32993, 33147, 35439 eta 36992.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Bost lanpostu huts. Espezialitatea: Osasun eta Laguntza Prozedurak (gaztelaniaz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 30683, 30725, 31590, 31773 eta 31875.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Bi lanpostu huts. Espezialitatea: Osasun eta Laguntza Prozedurak (euskaraz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32555 eta 32714.

- Lanbide Heziketako irakasle teknikoak. Sei lanpostu huts. Espezialitatea: Sistema eta Aplikazio Informatikoak (gaztelaniaz). B maila, funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakiak plantilla organikoan: 32806, 33667, 33751, 34237, 36261 eta 36945.

4. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioak lanpostu elebidunak eta euskarazko jakitemaila zehaztuko ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetan.

1. Eskolazain izateko lanpostu bat zehazten da, elebiduna (euskarazko B2 jakite-maila dauka), Hezkuntza Departamentuari atxikia eta plantilla organikoan 35838 zenbakia duena.

2. Lanpostu hauek zehazten dira, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikiak: erizain espezialista obstetriko-ginekologikoa izateko lanpostu bat, plantilla organikoan 70246 zenbakia duena; Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari (EZLT) izateko lanpostuak, plantillan 70695, 71299, 71300, 71301, 71302 eta 71304 zenbakia dutenak; eta zeladore izateko lanpostuak, plantilla organikoan 69694, 69695, 70058, 70572, 70701, 70702 eta 70703 zenbakia dutenak.

3. Lanpostu hauek zehazten dira, elebidunak (euskarazko B2 jakite-maila daukate) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Mentalari atxikiak: Osasun Mentaleko erizain espezialista izateko lanpostuak, plantilla organikoan 71056 eta 71060 zenbakia dutenak; Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikari izateko lanpostuak, plantillan 62467 eta 62472 zenbakia dutenak; eta zeladore izateko lanpostu bat, plantillan 62421 zenbakia duena.

4. Liburutegiko arduradun izateko lanpostu bat zehazten da, elebiduna (euskarazko C1 jakite-maila dauka), Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia eta plantilla organikoan 32882 zenbakia duena.

5. Lanpostu horiek betetzen dituzten aldi baterako langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko arrazoietako bat gertatzen den arte.

5. artikulua. Lanpostu bat moldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

Informazio sistemetako erdi mailako teknikariaren lanpostua (plantilla organikoan 65874 zenbakia duena) moldatzen da sistema informatikoetako erdi mailako teknikariaren lanpostu bihurtzeko, funtzionarioen araubidekoa eta B maila duena.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1713785

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web