132/2017 FORU AGINDUA, AZAROAREN 2KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ARAU-ZEHAZTASUNAK ETA TEKNIKAK ARAUTZEN DIRA, GARATZEN DUTENAK BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN ERREGISTRO LIBURUAK NAFARROAKO ZERGA OGASUNAREN ZERBITZU TELEMATIKOEN BIDEZ ERAMATEKO MODUA, ETA, OROBAT, TRIBUTUEN ARLOKO BESTE ARAU BATZUK ALDATZEN DIRA
BON N.º 220 - 15/11/2017; corr. err., BON 16/11/2017, BON 30/11/2017
I. ERANSKINA. NAFARROAKO ZERGA OGASUNAREN ZERBITZU TELEMATIKOEN BIDEZ ERAMANDAKO BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN ERREGISTRO LIBURUEN EDUKIARI BURUZKO ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK
II. ERANSKINA. HERRIALDEEN EDO LURRALDEEN KODEAK
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kudeaketan baliabide elektronikoei bultzada emateko 91/2017 Foru Dekretu onetsi berriak (haren bidez aldatu baitira Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamendua -martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia-; Fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua -apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia-; azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua -haren bidez arautu baitzen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena eta aldatu baitziren zerga edukia duten beste arau batzuk-; abenduaren 30eko 276/2002 Foru Dekretua -haren bidez aldatu baitziren ordainen bidez zergen arloko zor batzuk kitatzeko sistema-; eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua -maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsia-), lehenbiziko artikuluan, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren aldaketa ezarri du, arautzeko, besteak beste, sistema berri bat Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak eraman daitezen Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, eta, horretarako, fakturazio-erregistroak ia berehalakoan eta elektronikoki ematen dira.
Sistema honen helburua da tributuen kontrola hobetzea, eta tresna bat da zergadunari laguntzeko, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko aitorpenak egiteko.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluak xedatzen du ezen erregelamendu horren 53.1 artikuluan ezarritako betebeharra gauzatuko dela Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez, eta, horretarako, enpresaburu eta profesionalek eta zergaren gainerako subjektu pasiboek elektronikoki emanen dituztela fakturazio erregistroak, baldin hilabete naturalarekin bat egiten duten likidazioaldia badute, erregelamendu horren 62.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, baita sistema berria hautatzen duten beste batzuek ere, hots, enpresa handiek (6.010.121,04 eurotik gorako fakturazioa dutenak), Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Hileko Itzulketen Erregistroan inskribaturik daudenek, Entitate Taldearen Araubide Berezian daudenek eta beren borondatez sistema aukeratze dutenek, egoki den zentsu aitorpenaren bidez.
Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena (F-50 eredua) aurkeztetik salbuetsita egonen dira horiek denak, baita Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko urteko aitorpen informatiboa (340 eredua) aurkeztetik ere.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 54. eta 55. artikuluek gaikuntza ematen diote Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren titularrari behar diren zehaztasunak ezar ditzan, foru agindu bidez, fakturen tipologiak identifikatzeko, baita zerga arloan eragina duen bestelako informazioa sartzeko ere, hain zuzen ere azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3. eta 5. artikuluek aipatutako informazioa sartzeko (aipatutako foru dekretu horren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena).
Horrenbestez, foru dekretu honen bidez arau-zehaztasunak eta teknikak arautzen dira, garatzen dutenak Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko modua, ezarri baitzen Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan.
Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez bidali beharko da informazio hori, web zerbitzu baten bidez edo, behar denean, formulario elektroniko baten bidez, kontuan izanik mezu informatikoen formatua eta diseinua zein den Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoetan.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 50 ter.3 eta 62.4 artikuluek ezartzen dute Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak onetsiko dituela zergaren aitorpen-likidazioa egiteko ereduak.
Horrenbestez, xedatzen dut:
1. artikulua . Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko betebeharra duten zergapekoak.
1. Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) ezartzen da zer enpresaburuk edo profesionalek eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren zer beste subjektu pasibok eraman behar dituzten zergari buruzko erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez.
2. Orobat, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eraman beharko dituzte sistema hori aukeratzen duten enpresaburu, profesional edo Balio Erantsiaren gaineko Zergaren beste subjektu pasibo batzuek, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 59.bis artikuluarekin bat (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua).
2. artikulua . Egindako fakturen erregistro liburuan eman beharreko informazioaren xedea eta edukia.
1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.3. artikuluan aipatutako informazio guztia jasoko da egindako fakturen erregistro liburuan.
2. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.3 artikuluko a), d) eta e) letretan aurreikusitako fakturen tipologiak identifikatzeko beste zehaztapen batzuei buruzko informazioari dagokionez, behar denean honako zehaztapen hauen berri eman beharko da:
a) Faktura Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluan aipatzen den bezala egin ote den (erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 7. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitakoari jarraikiz luzatutako fakturen berri ematerakoan, baita erregelamendu bereko 6. artikuluan araututako fakturen berri ematerakoan ere, faktura motaren gako bera erabiliko da, eta haiek identifikatzeko marka berariazko bat gehituko.
Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz luzatutako fakturen berri ematerakoan –aipatu erregelamenduaren 6.1 artikuluko d) letran aurreikusitakoari jarraikiz hartzailearen Identifikazio Fiskalerako Zenbakia eman beharrik ez dagoenean–, baita erregelamendu bereko 7. artikuluan araututako fakturen berri ematerakoan ere, faktura motaren gako bera erabiliko da, eta haiek identifikatzeko marka berariazko bat gehituko .
b) Ea faktura zuzentzaile gisa har daitekeen faktura, Fakturazio betebeharrak eta zuzenketaren arrazoiaren identifikazioa arautzen dituen Erregelamenduaren 15. artikuluan xedatutakoaren arabera. Faktura zuzentzaileen kasuan, eta fakturazio erregistro horiek elektronikoki ematearen ondorioetarako bakarrik, faktura zuzentzaileen identifikazioa aukerakoa izanen da.
c) Ea igorritako fakturen erregistroa dagokion aurretik egindako faktura erraztu batzuk ordezteko egindako faktura bati. Kasu honetan, eta fakturazio erregistro horiek elektronikoki ematearen ondorioetarako bakarrik, faktura erraztuen identifikazioa aukerakoa izanen da.
d) Ea emandako fakturazio erregistroa dagokion fakturen laburpen-idazpen bati, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 54.4. artikuluan ezarritakoaren arabera.
e) Fakturen identifikazioa, baldin hartzaileak edo hirugarren batek egin baditu Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatuaren arabera; baita aipatu erregelamenduaren bigarren edo seigarren xedapen gehigarrian edo Energiarako Estatu Idazkaritzaren 2015eko abenduaren 4ko Ebazpenaren III. eranskineko 1.4 apartatuan aurreikusitakoari jarraikiz hirugarrenen batek luzatutako fakturen identifikazioa ere (Energiarako Estatu Idazkaritzaren ebazpen horren bidez, gasaren merkatu antolatuaren arauak, atxikipen kontratua eta ebazpenak onetsi ziren) .
f) Eragiketaren xedearen izaera identifikatzea, bereiziz ea ondasunen entrega bat den edo zerbitzu emate bat, baldin hartzaileak ez badu identifikazio fiskaleko zenbakia edo, izanik ere, hura “N” letraz hasten bada.
3. Orobat, komunikatu beharko da zerga arloan eragina duen honako informazio hau, hain zuzen ere Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 5. artikuluetan aipatutakoak:
a) Bidaia-agentziek identifikatu beharko dituzte zerbitzu emateak frogatzen dituzten fakturak, baldin horien kontratazioan bitartekari gisa parte hartzen badute besteren kontura eta izenean, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduaren hirugarren xedapen gehigarriko beharkizunak beteta.
b) Negozio-lokalen errentamendu-eragiketengatik egindako fakturen identifikazioa. Errentamenduak atxikipenik ez badu, komunikatu beharko dira katastroko erreferentziak eta errentamenduko higiezinak kokatzeko behar diren datuak.
c) Honako hauek identifikatu beharko dira: besteak beste, kobrantza-eginkizunak dituzten sozietateek, elkarteek, lanbide elkargoek eta beste entitate batzuek hirugarrenen kontura egindako kobrantzak, zerbitzu-sari profesionalengatik edo jabetza intelektualaren edo industrialaren edo egile-jabetzaren ondoriozko eskubideengatik, eta, orobat, beren bazkide, elkartekide edo elkargoko kideen kontura egindako beste kobrantza batzuk.
d) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kargapeko entrega diren ondasun higiezinen eskualdaketengatik kontraprestazio gisa jasotzen diren zenbatekoak.
e) 6.000 eurotik gorako zenbatekoak, eskudirutan jaso baldin baditu zergaldian pertsona edo entitate bakar batek, Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 4.1.h) aurreikusitako moduan.
f) Entitate aseguratzaileek komunikatu beharko dituzte aseguruen arloko eragiketak, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 2.c), 3.1 eta 3.2.i) artikuluetan aurreikusi bezala (aipatutako foru dekretuaren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena), galarazi gabe artikulu honen aurreko apartatuetan aurreikusitakoa fakturak egiten diren kasuetarako.
Apartatu honen e) eta f) letretan jasotako eragiketei buruzko informazioa urtero eman beharko da, zer zergaldiri buruzkoak diren, hurrengo urteko urtarrilaren lehenbiziko 30 egun naturalen barnean, kontuan izanik eragiketa horiek zer pertsonarekin edo entitaterekin egin dituzten, horietako bakoitzaren arabera multzokaturik, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako aldi baterako egozpen irizpideekin bat (aipatutako foru dekretuaren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena).
4. Foru agindu honen I. eranskinean zehaztutako gakoen arabera emanen da honako hauei buruzko informazioa: fakturen kategoria, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide motak, edo zerga arloan eragina duten eragiketak, aurreko apartatuetan aipatuak.
Foru agindu honen 8. artikuluan aipatutako mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera igorri beharko da informazio hori.
3. artikulua . Jasotako fakturen erregistro liburuan eman beharreko informazioaren xedea eta edukia.
1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 55.4. artikuluan aipatutako informazio guztia jasoko da jasotako fakturen erregistro liburuan. Horren ondorioetarako, honako hauei buruzko informazioa eman beharko da, egoki denean:
a) Faktura Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 6. edo 7. artikuluan aipatzen den bezala egin ote den (erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 7. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitakoari jarraikiz luzatutako fakturen berri ematerakoan, baita erregelamendu bereko 6. artikuluan araututako fakturen berri ematerakoan ere, faktura motaren gako bera erabiliko da, eta haiek identifikatzeko marka berariazko bat gehituko .
b) Ea igorritako fakturazio erregistroa dagokion fakturen laburpen-idazpen bati, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 55.5. artikuluan ezarritakoaren arabera.
c) Inportazioen kasuan, aduanako agiriaren berri eman beharko da. Kasu horietan, aditzera eman beharko da zein den balio erantsiaren gaineko zerga likidatzen den aduanako agiriaren zenbakia, edo, bestela, aduanako likidazio osagarriarena .
d) Fakturaren, kontabilitateko frogagiriaren edo aduanako agiriaren kontabilitateko erregistroaren data.
2. Komunikatu beharko da zerga arloan eragina duen honako informazio hau, hain zuzen ere Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3., 4. eta 5. artikuluetan aipatutakoak:
a) Negozio-lokalen errentamendu-eragiketengatik jasotako fakturen identifikazioa.
b) Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatutako fakturak egiten dituzten bidaia-agentziek (apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) bitartekari modura eta besteren kontura ari diren zerbitzu-emateen berri eman beharko dute (hain zuzen ere, aipatutako hirugarren xedapen gehigarriko 7.b) apartatuan aipatzen dira zerbitzu-emate horiek) .
c) Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 104.1 eta 2 artikuluak aipatutako pertsona edo entitateek komunikatu beharko dituzte ondasunen edo zerbitzuen eskuratzeak bazter utzirik enpresaburuen edo profesionalen era guztietako jarduerak, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 3.3 artikuluan aurreikusi bezala (foru dekretu haren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena).
d) Orobat, entitate aseguratzaileek komunikatu beharko dituzte aseguruen arloko eragiketak, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 2.c), 3.1 eta 3.2.i) artikuluetan aurreikusi bezala (aipatutako foru dekretuaren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena), galarazi gabe artikulu honen aurreko apartatuan aurreikusitakoa fakturak jasotzen diren kasuetarako.
e) Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen aplikaziopean dauden entitateak eta, orobat, Zergari buruzko Foru Legearen 17.3 artikuluan aipatzen diren izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuak behartuak daude edozein enpresa edo lanbide jardueratatik kanpo eskuratutako ondasun edo zerbitzuen berri ematera, Fakturazio arloko betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 3. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan ezarrita dagoen bezala .
Apartatu honen b) eta d) letretan jasotako eragiketei buruzko informazioa urtero eman beharko da, zer zergaldiri buruzkoak diren, hurrengo urteko urtarrilaren lehenbiziko 30 egunen barnean, kontuan izanik eragiketa horiek zer pertsonarekin edo entitaterekin egin dituzten, horietako bakoitzaren arabera multzokaturik, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitako aldi baterako egozpen irizpideekin bat (aipatutako foru dekretuaren bidez arautu zen hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena).
3. Foru agindu honen I. eranskinean zehaztutako gakoen arabera emanen da honako hauei buruzko informazioa: fakturak, kontabilitateko frogagiriak, aduanako agiriak, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide motak, edo zerga arloan eragina duten eragiketak, aurreko apartatuetan aipatuak.
Foru agindu honen 8. artikuluan aipatutako mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera igorri beharko da informazio hori.
4. artikulua . Inbertsio ondasunen eta Europar Batasunaren barneko zenbait eragiketaren erregistro liburuan eman beharreko informazioaren xedea eta edukia.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduaren (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsia) 56. eta 57. artikuluan aurreikusitako edukia jasoko da inbertsio ondasunen eta Europar Batasunaren barneko zenbait eragiketaren erregistro liburuan.
Foru agindu honen 8. artikuluan aipatutako mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera igorri beharko da informazio hori.
Martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 57.3 artikulua garatzearren, kontsigna bidez egindako ondasunen salmenten erregistroak identifikatzeko erabiliko den kodifikazioak bermatu beharko du erregistro bakoitza zalantzarik gabe identifikatzen dela, eta, hala dagokionean, harekin lotuta dagoen bidalketaren edo jasotzearen erregistroa ere identifikatzen dela .
5. artikulua . Fakturazioaren arloan faktura errazteko baimen batekin egindako fakturei buruz eman beharreko informazioa, baita Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 53.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera baimendutako erregistro sistemei buruz eman beharreko informazioa ere (aipatutako erregelamendua martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).
1. Baldin faktura bat egiten bada fakturazioa errazteko baimena oinarri harturik, baimen hori emanik Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan xedatutakoarekin bat (apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua), identifikatu beharko da halako baimen baten babesean egindako faktura dela. Inguruabar horien arabera egindako faktura bati dagokion fakturazioaren erregistroa lehenbiziko aldiz igorri aurretik, baimenaren kopia bat bidali beharko da, dokumentazio osagarria aurkezteko aurreikusitako atalaren bidez. Baimenaren bidalketan lortutako erregistro-zenbakia eman beharko da baimenaren baldintzapean egindako fakturei dagozkien fakturazio erregistroen bidez.
2. Zergari buruzko erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramatera beharturik dauden Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek, baldin baimena lortu badute Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.5 artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua), horrelako baimenen babesean ematen diren erregistroetan identifikatu beharko dute beren burua. Horrelako fakturazioaren erregistroa lehenbiziko aldiz igorri aurretik, baimenaren kopia bat bidali beharko da, dokumentazio osagarria aurkezteko aurreikusitako atalaren bidez. Baimenaren bidalketan lortutako erregistro-zenbakia eman beharko da egoki den fakturazio erregistroen bidez.
3. Bi kasuetan, foru agindu honen 8. artikuluan aipatutako mezu informatikoen formatuaren eta diseinuaren arabera igorri beharko da informazio hori.
4. Baldin, Nafarroako Zerga Ogasunaren baimen baten bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro libururen bat eramatetik salbuetsia badago subjektu pasiboa (Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.5 artikuluan ezarritako libururen bat -martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua-), ez du izanen aipatutako baimenaren kopia bidaltzeko betebeharrik.
6. artikulua . Fakturazio erregistroak emateko baldintza orokorrak.
1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko, erregistro liburu bakoitzean kontsignatu beharreko fakturazio erregistroak elektronikoki emanen dira.
Erregistro liburuaren titular den subjektu pasiboak berak edo hura ordezkatzen duen hirugarren batek emanen ditu fakturazio erregistro horiek elektronikoki, Internet bitartez telematikoki, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat, baita tributuen kudeaketan lankidetza soziala arautzen duen araudiarekin bat ere.
2. Fakturazio erregistroen berri elektronikoki ematea honako baldintza hauen pean egonen da:
a) Erregistro liburuaren titular den subjektu pasiboak Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ) izan beharko du.
b) Erregistro liburuaren titular den subjektu pasiboak fakturazio erregistroak eman ditzake ziurtagiri elektroniko baten bidez, hain zuzen ere une oro indarrean den araudiaren arabera Nafarroako Zerga Ogasunak onar dezakeen ziurtagiri elektroniko baten bidez. Baimenduta dauden ziurtapen zerbitzuak eta ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; Interneteko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.
Ahaldunek edo behar bezala baimendutako laguntzaile sozialek ematen dituztenean erregistroak elektronikoki, haiek izan beharko dute onartutako ziurtagiri elektronikoa.
3. Balio Erantsiaren gaineko Zerga Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eraman behar dituzten enpresaburuek edo profesionalek eta beste subjektu pasibo batzuek mezu informatikoak bidaliz eman beharko dituzte fakturazio erregistroak, hurrengo artikuluetan aurreikusitako prozedura, formatu eta diseinuarekin bat.
7. artikulua . Fakturazio erregistroak elektronikoki emateko prozedura.
1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetako fakturazio erregistroak, Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramaten direnak, elektronikoki emateko, honela egin daiteke:
a) XML formatuko mezuen trukean oinarritutako web-zerbitzuen bidez. Mezu horietako bakoitzak fakturazio erregistro kopuru gehieneko bat izanen du igorpen bakoitzeko. Nafarroako Zerga Ogasunak Interneten duen web-orrian zehaztutakoa izanen da gehieneko kopuru hori.
b) Formulario elektronikoa erabiliz. Baimenduko da fakturazio erregistroak banaka ematea.
2. Fakturazio erregistroak elektronikoki emateko unean berean, Nafarroako Zerga Ogasunak, web-zerbitzuen bidez, erantzun mezu bat emanen du; hartan, agertuko dira onartutako fakturazio erregistroak, erroreekin onartutakoak eta uko egindakoak. Eta, horrekin batera, agertuko da zergatik sailkatu diren horrela.
Baldin fakturazio erregistro bakar bat behintzat onartzen bada edo erroreekin onartzen bada, mezu informatikoak egiaztatzeko kode seguru bat ere izanen du, 16 karakterekoa, baita aurkezpen eguna eta ordua ere, fakturazio erregistro aurkeztu eta onartuen frogagiri gisa.
Artikulu honen 1.b) atalean aurreikusitako web formularioa erabiltzen bada, Nafarroako Foru Ogasunaren erantzuna banaka emanen da erregistro bakoitzerako, egiaztatzeko kode seguru bat gehituta igorpen bakoitzeko.
Baldin fakturazio erregistroa “onartua erroreekin” egoeran gelditzen bada, zuzenketa egokiak egin beharko lirateke, eta erregistro-zuzenketa egin. Baldin fakturazio erregistroa ukatu egiten bada, zuzenketa egokiak egin beharko lirateke, eta berriz ere aurkeztu.
3. Arrazoi teknikoengatik ezin badira Internet bidez erregistroak eman fakturazio erregistro bakoitzerako erregelamenduz ezarritako epean, edo erregistroen ematea ezin osatu bada aurretik emandako fakturazio erregistroak ezin direlako kontsultatu, epea bukatu eta hurrengo lau egun naturaleko epean emateko aukera izanen da.
8. artikulua . Mezu informatikoen formatua eta diseinua.
Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramaten diren erregistro liburuetako fakturazio erregistroak elektronikoki emateko erabiltzen diren mezu informatikoak egoki diren erregistro eremuetara egokituko dira, edukien arabera, hain zuzen ere foru agindu honen I. eranskinean zehaztutakoetara, eta Nafarroako Zerga Ogasunak Interneten duen webguneko formatu eta diseinuetara egokituko dira mezu horien formatua eta diseinua.
Xedapen gehigarri bakarra. Erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eramateko betebeharra ezarri aurretiko jardunari buruz eman beharreko informazioa, betiere betebehar hori ezartzen den ekitaldiari dagokiona .
1. Subjektu pasiboak, balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bitartez eraman beharra ekitaldiko lehenbiziko egunaz beste batean baldin badute, behartuak egonen dira betebehar hori ezarri aurreko denbora tarteari dagozkion fakturazio erregistroak ere bidaltzera, betebehar hori ezartzen den ekitaldi berekoak hain zuzen. Erregistro horietan epealdi horretan egindako eragiketen informazioa jaso beharko da, baldin eta eragiketa horiek erregistro liburuetan jaso behar baldin badira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 54.3, 55.4 eta 57 artikuluetan, erregelamendu beraren 53.6 artikuluan aipatzen diren pertsona eta entitateei dagokienez, ezarritakoari jarraikiz (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).
Informazio hori ematean, aditzera eman beharra dago eragiketa horiek balio erantsiaren gaineko zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bitartez eraman beharraren aurre-aurreko denbora tarteari dagozkiola, foru agindu honen I. eranskinean identifikazio mota honetarako ageri diren zehaztapen tekniko zehatzei jarraikiz.
Informazio hori foru agindu honen 7. eta 8. artikuluetan aurreikusitako prozeduraren, formatuaren eta diseinuaren arabera bidali beharko da.
Denbora tarte horri dagozkion fakturazio erregistroak bidaltzeko epea betebeharra ezarri zen datatik ekitaldi horretako abenduaren 31ra bitartekoa izanen da.
2. Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez eraman beharreko inbertsio ondasunen erregistro liburuan –martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 56. artikuluan aurreikusia–, ekitaldi osoari dagozkion oharrak sartuko dira.
3. Foru agindu honen 2.3 eta 3.2 artikuluen azken paragrafoan aurreikusitakoari jarraikiz urtean behin ematen den informazioan ekitaldi osoari dagozkion eragiketak ere sartuko dira.
Azken xedapenetan lehenbizikoa
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak urtarrilaren 23an emandako 8/2009 Foru Agindua aldatzen da. Agindu horren bidez, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa egiteko 340 eredua onetsi zen.
Bat.-2. artikulua aldatzen da. Honela geldituko da idatzita:
“2. artikulua. 340 eredua aurkeztera behartuak daudenak.
340 eredua (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko aitorpen informatiboa) aurkeztu beharko dute BEZaren Hileko Itzulketaren Erregistroan izena emanik duten subjektu pasiboek (erregistro hori arautu da Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua arautzen duen martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren 20. artikuluan), betiere Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik tributatu behar badute edo, Estatuaren Administrazioan eta Nafarroako Foru Komunitatean tributatu behar izanez gero, helbide fiskala Nafarroako lurraldean badute, salbu aurreko zergaldian araubide erkideko lurraldean egin badituzte eragiketa guztien %75 edo gehiago, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritakoarekin bat.
Aurreko lerroaldean xedatutakoa alde batera utzirik, 340 eredua aurkeztetik salbuetsirik egonen dira subjektu pasibo horiek zeinak, Zergaren Erregelamenduaren 53.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, zergaren erregistro liburuak Nafarroako Zerga Ogasunaren zerbitzu telematikoen bidez aurkeztu behar baitituzte.”
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 427/2013 Foru Agindua aldatzen da. Foru agindu haren bidez aldatu zen F-65 eredua (“Aukera eta ukoak. Zentsu bereziak -BEZa-. Jarduera hasi aurreko jakinarazpena”) eta onetsi ziren aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura, eta irailaren 15eko 280/2006 Foru Agindua aldatu zen (foru agindu horren bidez onetsi zen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hiruhileko aitorpen-likidazioa egiteko F-69 eredua, eta ezarri ziren haren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura, baita Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hileko aitorpen-likidazioa egiteko F66 ereduaren Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura ere); orobat, uztailaren 3ko 130/2009 Foru Agindua aldatu zen (foru agindu haren bidez arautu ziren kasu horiek non nahitaezkoa den baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztea aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk).
Bat.-2. artikulua. Bi letra berri, i) eta j), eransten dira, testu hau dutenak:
“i) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, komunika dezaten Zergaren erregistro Liburuak eramateko sisteman beren borondatez sartzen edo salbuesten direla, hain zuzen ere Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.6 artikuluan aipatutako sisteman.
j) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, komunika dezaten ezen faktura egiteko betebeharra, hain zuzen ere Fakturazio betebeharrak arautzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatutakoa, hartzailearen edo hirugarren baten bidez egiten ari dela, erregelamendu horren 5.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.”
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak otsailaren 28an emandako 25/2011 Foru Agindua aldatzen da. Foru agindu horren bidez onetsi ziren 715 eta 745 ereduak (atxikipenen eta konturako diru-sarreren aitorpena egiteko, enpresa edo lanbide, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduera eta sari eta errenta egozpen zehatzen lan etekinei buruzko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta).
Bat.-5. artikulua (745 eredua aurkeztera behartutakoak) aldatzen da, eta honela geldituko da idatzita:
“Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera, Nafarroako Foru Komunitateari 745 eredua aurkeztu beharko diote honako pertsona eta entitate hauek: martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluaren 3. apartatuak aipatzen dituen inguruabarrak dituzten eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan xedatutakoaren arabera atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta egonda, ordaindu dituztenak aurreko artikuluko diru errentak edo gauzazko errentak, atxikipena edo konturako sarrera behar dutenak, aitorpenaren xede den hilabetean.”
Bi.-6. artikuluaren (745 eredua aurkezteko epea eta ordaintzeko modua) 1. apartatua aldatzen da, eta honela geldituko da idatzita:
“1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, 745 ereduaren aurkezpena eta, hala denean, haren zenbatekoaren ordainketa eginen da hilabeteko likidazioari dagokion aldiaren ondoko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean, edo otsaileko azken egunera arteko epean urtarrilari dagokion diru-sarreren aitorpenaren kasuan. Hala ere, ekainari dagokiona abuztuaren 5era arteko epean egin daiteke, uztailari dagokiona irailaren 20ra arteko epean, eta abenduari dagokiona, urtarrilaren 31ra arteko epean.”
Azken xedapenetan laugarrena .Indarra hartzea.
Foru agindu honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra. Azken xedapenetan bigarrenak, ordea, 2017ko abenduaren 1ean hartuko du indarra.
Iruñean, 2017ko azaroaren 2an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.
I. ERANSKINA. NAFARROAKO ZERGA OGASUNAREN ZERBITZU TELEMATIKOEN BIDEZ ERAMANDAKO BALIO ERANTSIAREN GAINEKO ZERGAREN ERREGISTRO LIBURUEN EDUKIARI BURUZKO ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK
Aipatu gabeko eranskina.
II. ERANSKINA. HERRIALDEEN EDO LURRALDEEN KODEAK
ISO KOD. | HERRIALDEAK ETA LURRALDEAK |
AF | AFGANISTAN |
AL | ALBANIA |
DE | ALEMANIA (Helgoland uhartea barne) |
AD | ANDORRA |
AO | ANGOLA (Kabinda barne) |
AI | AINGIRA |
AQ | ANTARTIKA |
AG | ANTIGUA ETA BARBUDA |
SA | SAUDI ARABIA |
DZ | ALJERIA |
AR | ARGENTINA |
AM | ARMENIA |
AW | ARUBA |
AU | AUSTRALIA |
AT | AUSTRIA |
AZ | AZERBAIJAN |
BS | BAHAMAK |
BH | BAHRAIN |
BD | BANGLADESH |
BB | BARBADOS |
BE | BELGIKA |
BZ | BELIZE |
BJ | BENIN |
BM | BERMUDA |
BY | BIELORRUSIA |
BO | BOLIVIA |
BA | BOSNIA-HERZEGOVINA |
BW | BOTSWANA |
BV | BOUVET UHARTEA |
BR | BRASIL |
BN | BRUNÉI (BRUNEI DARUSSALAM) |
BG | BULGARIA |
BF | BURKINA FASO (Volta Garaia) |
BI | BURUNDI |
BT | BHUTAN |
CV | CABO VERDEKO ERREPUBLIKA |
KY | KAIMAN UHARTEAK |
KH | KANBODIA |
CM | KAMERUN |
CA | KANADA |
CF | AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA |
CC | COCOS UHARTEAK (KEELING) |
CO | KOLONBIA |
KM | KOMOREAK (Komora Handia, Anjouan eta Mohéli) |
CG | KONGO |
CD | KONGOKO ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA (ZAIRE) |
CK | COOK UHARTEAK |
KP | IPAR KOREA (KOREAKO HERRI ERREPUBLIKA DEMOKRATIKOA) |
KR | HEGO KOREA (KOREAKO ERREPUBLIKA) |
CI | BOLI KOSTA |
CR | COSTA RICA |
HR | KROAZIA |
CU | KUBA |
TD | TXAD |
CZ | TXEKIAR ERREPUBLIKA |
CL | TXILE |
CN | TXINA |
CY | ZIPRE |
CW | CURAÇAO (lehen Holandarren Antilletan) |
DK | DANIMARKA |
DM | DOMINIKA |
DO | DOMINIKAR ERREPUBLIKA |
EC | EKUADOR (Galapago uharteak barne) |
EG | EGIPTO |
AE | ARABIAR EMIRERRI BATUAK (Abu Dabi, Dubai, Sharya, Ayman, Umm al-Qaiwain, Ras al-Jaima eta Fuyaira) |
ER | ERITREA |
SK | ESLOVAKIA |
SI | ESLOVENIA |
ES | ESPAINIA |
US | AMERIKETAKO ESTATU BATUAK |
EE | ESTONIA |
ET | ETIOPIA |
FO | FAROE UHARTEAK |
PH | FILIPINAK |
FI | FINLANDIA (Aland uharteak barne) |
FJ | FIJI |
FR | FRANTZIA (itsasoz bestaldeko departamendu frantsesak barne: Réunion, Guadalupe, Martinika eta Guyana Frantsesa) |
GA | GABON |
GM | GAMBIA |
GE | GEORGIA |
GS | HEGOALDEKO GEORGIAK ETA HEGOALDEKO SANDWICHAK |
GH | GHANA |
GI | GIBRALTAR |
GD | GRANADA (Hegoaldeko Grenadinak barne) |
GR | GREZIA |
GL | GROENLANDIA |
GU | GUAM |
GT | GUATEMALA |
GG | GUERNESEY (Kanaleko uharte anglo-normandiarra) |
GN | GINEA |
GQ | EKUATORE GINEA |
GW | GINEA BISSAU |
GY | GUYANA |
HT | HAITI |
HM | HEARD ETA MCDONALD UHARTEAK |
HN | HONDURAS (Santanilla uharteak barne) |
HK | HONG KONG |
HU | HUNGARIA |
IN | INDIA |
ID | INDONESIA |
IR | IRAN |
IQ | IRAK |
IE | IRLANDA |
IM | MAN UHARTEA |
IS | ISLANDIA |
IL | ISRAEL |
IT | ITALIA (Livigno barne) |
JM | JAMAIKA |
JP | JAPONIA |
JE | JERSEY (Kanaleko uharte anglo-normandiarra) |
JO | JORDANIA |
KZ | KAZAKHSTAN |
KE | KENYA |
KG | KIRGIZISTAN |
KI | KIRIBATI |
KW | KUWAIT |
LA | LAOS (LAO) |
LS | LESOTHO |
LV | LETONIA |
LB | LIBANO |
LR | LIBERIA |
LY | LIBIA |
LI | LIECHTENSTEIN |
LT | LITUANIA |
LU | LUXENBURGO |
XG | LUXENBURGO [Ezarpen bikoitzari buruzko (1986ko ekainaren 3ko) Hitzarmenaren eranskineko protokoloaren 1. lerroaldean aipatzen diren Sozietateek harturiko errentei dagokienez] |
MO | MACAO |
MK | MAZEDONIA (Jugoslaviako Errepublika ohia) |
MG | MADAGASKAR |
MY | MALAYSIA (Penintsulako Malaysia eta Ekialdeko Malaysia: Sarawak, Sabah eta Labuan) |
MW | MALAWI |
MV | MALDIVAK |
ML | MALI |
MT | MALTA (Gozo eta Comino barne) |
FK | MALDIVA UHARTEAK (FALKLAND UHARTEAK) |
MP | IPAR MARIANAK |
MA | MAROKO |
MH | MARSHALL UHARTEAK |
MU | MAURIZIO [Maurizio uhartea, Rodrigues uhartea, Agalega eta Cargados uharteak, Carajos Shoals (San Brandon uharteak)] |
MR | MAURITANIA |
YT | MAYOTTE (Grande Terre eta Pamandzi) |
UM | Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak (Baker, Howland, Jarvis, Johston, Kingman Reef, Midway, Navassa, Palmira eta Wake) |
MX | MEXIKO |
FM | MIKRONESIAKO ESTATUEN FEDERAZIOA (Yap, Kosrae, Truk, Pohnpei) |
MD | MOLDAVIA |
MC | MONAKO |
MN | MONGOLIA |
ME | MONTENEGRO |
MS | MONTSERRAT |
MZ | MOZANBIKE |
MM | MYANMAR (Birmania ohia) |
NA | NAMIBIA |
NR | NAURU |
CX | CHRISTMAS UHARTEA |
NP | NEPAL |
NI | NIKARAGUA (Corn uharteak barne) |
NE | NIGER |
NG | NIGERIA |
NU | NIUE UHARTEA |
NF | NORFOLK UHARTEA |
NO | NORVEGIA (Jan Mayen uhartea eta Svalbard artxipelagoa barne) |
NC | KALEDONIA BERRIA (Loyalté uharteak barne: Maré, Lifou eta Ouvéa) |
NZ | ZEELANDA BERRIA |
IO | INDIAKO OZEANOKO BRITANIAR LURRALDEA (Chagos artxipelagoa) |
OM | OMAN |
NL | HERBEHEREAK (Europako zatia) |
BQ | HERBEHEREAK (Karibeko zatia: Bonaire, San Eustakio eta Saba; lehen Holandarren Antilletan) |
PK | PAKISTAN |
PW | PALAU |
PA | PANAMA (Kanaleko eremu ohia barne) |
PG | PAPUA-GINEA BERRIA [Ginea Berriaren ekialdea; Bismarck artxipelagoa (Bretainia Berria, Irlanda Berria, Lavongai eta Almirantego uharteak barne); Iparraldeko Salomon uharteak (Bougainville eta Buka); Trobriand uharteak, Woodlark uharteak, Entrecasteaux uharteak eta La Lousiade artxipelagoa] |
PY | PARAGUAI |
PE | PERU |
PN | PITCAIRN (Henderson, Ducie eta Oeno uharteak barne) |
PF | FRANTSES POLINESIA [hauek denak barne: Marchesses uharteak, Société uhartea (Tahiti barne), Gambier uharteak, Tuamotú uharteak eta Austral uharteak, (Clipperton barne)] |
PL | POLONIA |
PT | PORTUGAL (Azoreak eta Madeira artxipelagoak barne) |
PR | PUERTO RICO |
QA | QATAR |
GB | ERRESUMA BATUA (Britainia Handia eta Ipar Irlanda) |
RW | RWANDA |
RO | ERRUMANIA |
RU | ERRUSIAKO FEDERAZIOA |
SB | SALOMON UHARTEAK |
SV | EL SALVADOR |
WS | SAMOA (Mendebaldeko Samoa) |
AS | SAMOA ESTATUBATUARRA |
KN | SAN CRISTÓBAL ETA NIEVES (Saint Kitts eta Nevis) |
SM | SAN MARINO |
SX | SAN MARTIN (hegoaldea; lehen Holandarren Antilletan) |
PM | SAINT-PIERRE ETA MIKELUNE |
VC | SAINT VINCENT ETA GRENADINAK |
SH | SANTA HELENA (Ascension uhartea eta Tristán da Cuhna artxipelagoa barne) |
LC | SANTA LUZIA |
ST | SAO TOME ETA PRINCIPE |
SN | SENEGAL |
RS | SERBIA |
SC | SEYCHELLE UHARTEAK [Mahé uharteak, Praslin uhartea, La Digue, Fragata eta Silhouette, Almirante uharteak (horien artean, Desroches, Alphonse, Plate eta Coëtivy); Farquhar uharteak (horien artean Providence); Aldabra uharteak eta Cosmoledo uharteak] |
SL | SIERRA LEONA |
SG | SINGAPUR |
SY | SIRIA (ARABIAR ERREPUBLIKA) |
SO | SOMALIA |
LK | SRI LANKA |
SZ | SWAZILANDIA |
ZA | HEGOAFRIKA |
SD | SUDAN |
SS | HEGO SUDAN |
SE | SUEDIA |
CH | SUITZA (Büsingen Alemaniako lurraldea eta Campione Italiako udalerria barne) |
SR | SURINAM |
TH | THAILANDIA |
TW | TAIWAN |
TZ | TANZANIAKO ERREPUBLIKA BATUA (Tanganika eta Zanzibar eta Pemba uharteak) |
TJ | TAJIKISTAN |
PS | PALESTINAR LURRALDE OKUPATUAK (Zisjordania eta Gazako lur zerrenda) |
TF | FRANTSES LURRALDE AUSTRALAK (Nouvelle Amsterdam, Saint Paul, Crozet eta Kerguelén uharteak barne) |
TL | EKIALDEKO TIMOR |
TG | TOGO |
TK | TOKELAU UHARTEAK |
TO | TONGA |
TT | TRINIDAD ETA TOBAGO |
TN | TUNISIA |
TC | TURK ETA KAIKO UHARTEAK |
TM | TURKMENISTAN |
TR | TURKIA |
TV | TUVALU |
UA | UKRAINIA |
UG | UGANDA |
UY | URUGUAI |
UZ | UZBEKISTAN |
VU | VANUATU |
VA | VATIKANO HIRIA (Egoitza Santua) |
VE | VENEZUELA |
VN | VIETNAM |
VG | BIRJINA UHARTE BRITANIARRAK |
VI | BIRJINA UHARTE ESTATUBATUARRAK |
WF | WALLIS ETA FUTUNA UHARTEAK (Alofi uhartea barne) |
YE | YEMEN (Ipar Yemen eta Hego Yemen) |
DJ | DJIBUTI |
ZM | ZAMBIA |
ZW | ZIMBABWUE |
QU | ZERRENDAN AGERI EZ DIREN BESTE HERRIALDE EDO LURRALDE BATZUK |
XB | EUROPAKO BANKU ZENTRALA |
XU | EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEAK |
XN | EUROPAR BATASUNEKO ERAKUNDEAK ETA EUROPAKO BANKU ZENTRALA EZ BESTE NAZIOARTEKO ERAKUNDEAK |
Iragarkiaren kodea: F1712631