(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

92/2017 FORU DEKRETUA, URRIAREN 4KOA. HONEN BIDEZ ALDATZEN DA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA.

BON N.º 203 - 20/10/2017; corr. err., BON 21/12/2017



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz, ingelesez eta frantsesez jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia:

-Ikerketa teknologikoko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3899 zenbakia duena plantilla organikoan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6253 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Zerga Ogasuna:

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1153 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Garbitzailea. Bi lanpostu huts, lan-araubidekoak, E mailakoak, 6336 eta 6338 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 6319 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

-Industriako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 6721 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 9769 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Enpresa zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, B mailakoa, 10389 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Zerga Ogasuna:

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10390 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10391 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, ingelesezko B1 jakite maila duena, 10392 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Burutza bat eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Aldatu egiten da maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez bete ahal izateko). Aldaketaren ondorioz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko Hornidura Bulegoko burutzari (6456 zenbakiko lanpostua) C edo D maila ematen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

3. artikulua. Euskararen jakite mailak esleitu zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako lanpostu batzuei.

1. Euskarazko E3 jakite maila esleitzen zaio lanpostu honi: kazetaria, lanpostu bat, funtzionarioaren araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 58 zenbakia duena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikia.

2. Euskarazko E3 jakite maila esleitzen zaie lanpostu hauei: administrari laguntzailearen bi lanpostu, funtzionarioaren araubidekoak, D mailakoak, 30862 eta 33983 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Hezkuntza Departamentuaren Nafarroako Eskola Kontseiluari atxikiak.

4. artikulua. Aldatu egiten da eta ingelesezko eta frantsesezko jakite maila esleitzen zaie Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko zenbait lanposturi.

1. Aldatu egiten da frantsesezko jakite maila eta B2 jakite maila esleitzen zaio goi mailako tituludun lanpostu bati, 10363 zenbakia duena plantilla organikoan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikia.

2. Ingelesezko B2 eta frantsesezko B2 jakite maila esleitzen zaio administrari lanpostu bati, 5935 zenbakia duena plantilla organikoan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikia.

3. Ingelesezko B2 jakite maila esleitzen zaio administrari laguntzaile lanpostu bati, 1031 zenbakia duena plantilla organikoan, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxikia.

4. Lanpostu horiek betetzen dituzten aldi baterako langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko arrazoietako bat gertatzen den arte.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko urriaren 4an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1711532

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web