(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

88/2017 FORU DEKRETUA, IRAILAREN 27KOA. HONEN BIDEZ ALDATZEN DA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA.

BON N.º 196 - 10/10/2017



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara, ingelesa eta frantsesa jakitearen beharkizunei buruzkoak. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko irailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

-Erdi mailako tituluduna (administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8470 zenbakia duena plantilla organikoan.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3901 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Aeronautikako teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6177 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

-Psikopedagogoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3900 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 878 eta 6909 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Garbiketako langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 32230 eta 33760 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 67774 eta 71227 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Profesionalen Zuzendaritza.

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 62423 eta 63155 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Gizarte-langilea. Bi lanpostu huts, lan-araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 71187 eta 71188 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 60867 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-Erizaina. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62803, 62966 eta 65023 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Erizaintzako laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61383, 62018 eta 69057 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Gobernanta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64004 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Lorezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 63070 zenbakia duena plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia:

-Erdi mailako teknikaria - osasun-hezitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 65678 eta 64344 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-Kalitatearen ikuskatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 5491 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10378 zenbakia duena plantilla organikoan.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10383 zenbakia duena plantilla organikoan.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia.

-Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10379 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, lan-araubidekoa eta lanaldi partzialekoa, D mailakoa, 10380 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

-Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10381 zenbakia duena plantilla organikoan.

Hezkuntza Departamentua

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

-Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 39094 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

-Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10387 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

-Erizain espezialista (Familiako eta Komunitateko Erizaintza). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71422 eta 71423 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Profesionalen Zuzendaritza:

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71424 zenbakia duena plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Gizarte-langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71425 eta 71426 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-Erizain espezialista-obstetriko-ginekologikoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71427, 71428 eta 71429 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Informazio sistemetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71430 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Farmaziako teknikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71431 eta 71432 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71433 zenbakia duena plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71434 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71435 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua.

-Gazteriaren arloko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10384 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10382 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua. Lanpostuak birmoldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

Enpleguko goi mailako tituludun bihurtuko dira, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, zenbaki hauekin identifikatutako goi mailako tituludunen lanpostuak: 6223, 6234, 9456, 9822 eta 10100.

3. artikulua. Euskararen jakite mailak esleitu zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako lanpostu batzuei.

1. Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaio lanpostu honi: haur-hezitzaileen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2906 zenbakiarekin identifikatua plantillan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolari atxikia. Halaber, beharkizun hori kentzen zaio lanpostu honi: haur-hezitzaileen lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6148 zenbakiarekin identifikatua plantillan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Nuestra Señora de los Ángeles Haur Eskolari atxikia.

2. Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaie lanpostu hauei: administrari laguntzailearen bi lanpostu, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantillan 4528 eta 10114 zenbakiekin identifikatuak, atxikirik daudenak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Nafarroako Berdintasunerako Institutuari eta idazkaritza tekniko nagusiari, hurrenez hurren.

3. Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaio lanpostu honi: hezkuntzako ikuskatzailearen lanpostu bat, funtzionarioaren araubidekoa, A mailakoa, 31733 zenbakia duena plantilla organikoan, Hezkuntza Departamentuari atxikia.

4. Euskarazko 2. jakite maila esleitzen zaio lanpostu honi: etxezaina, lanpostu bat, funtzionarioaren araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 30424 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuari atxikia.

5. Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaie lanpostu hauei: administrari laguntzailearen lanpostuak, funtzionarioaren araubidekoak, D mailakoak, 33075 eta 35625 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan, Hezkuntza Departamentuari atxikiak.

6. Lanpostu horiek betetzen dituzten aldi baterako langileek lan horietan jarraituko dute lanpostuak behin betiko bete arte, edo haien kontratua bukatzeko arrazoietako bat gertatzen den arte.

4. artikulua. Ingelesaren eta frantsesaren jakite mailak esleitzen zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako lanpostu batzuei.

1. Ingeleseko C1 jakite-maila eta frantseseko C1 jakite-maila esleitzen zaizkio Hizkuntza Komunitarioetako goi mailako teknikariaren lanpostu bati, atxikia baitago Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuari, plantilla organikoan 7926 zenbakiarekin identifikatua.

2. Ingeleseko B2 jakite-maila esleitzen zaio Hizkuntza Komunitarioetako erdi mailako teknikariaren lanpostu bati, atxikia baitago Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, plantilla organikoan 9769 zenbakiarekin identifikatua.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko irailaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1711280

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web