551E/2017 FORU AGINDUA, ABUZTUAREN 28KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ EZARTZEN DIRA DESGAITASUNARI ARRETA EMATEKO ETA AUTONOMIA SUSTATZEKO ESTRATEGIAREN HELBURUAK ETA ERANTZUKIZUNAK
BON N.º 192 - 04/10/2017
Desgaitasuna da nor bere gain bizitzeko jarduera funtsezkoak egiteko mugapena. Mendekotasuna da arrazoi fisikoak, psikikoak edo intelektualak direla-eta eguneroko bizitzarako laguntza handiak behar dituzten pertsonen egoera.
Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen onespenak aldaketa ekarri zuen mendekotasuna duten pertsonak artatzeko ereduan, zerbitzu publikoen aldetik artatuak izateko eskubidea eskuratu baitzuten.
Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsitako Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak osasuneko lehentasunezko 12 estrategia ezartzen ditu, eta horietako bat da Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategia.
Osasun Plana gauzatzeko palanken eta tresna estrategikoen artean, kontuan hartzen da “Osasuna politika guztietan” izenekoa, eta, horregatik, beharrezkoa da departamentuen arteko politikak egitea. Horregatik eratu zen departamentu arteko batzorde bat, baita departamentu arteko lantalde batzuk ere, “Desgaitasunari Arreta Ematea eta Autonomia Sustatzea” gaiari heldu diotenak, besteak beste.
Nolanahi ere, beharrezkoa ikusten da, Osasun Planeko gainerako estrategietan bezala, Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiari behar dituen tresnak ematea, esaterako estrategiako Batzorde Tekniko bat, ahalbidetuko dituena jarraipen egokia, ebaluazioa eta kontuak ematea Osasun Planaren Koordinazio Batzordeari, eta, orobat, hark zuzendaritza organoei eta oro har Nafarroako gizarteari.
Osasun Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.
Horregatik, beharrezkoa ikusi da erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programen koordinatzaileak eta estrategiako Batzorde Teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena foru agindu honetan finkatuko dira.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1.º Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren helburuak ezartzea. Hona hemen:
a) Biztanleriaren hilkortasun goiztiarra eta saihesteko modukoa gutxitzea.
b) Morbilitatea eta larritasuna gutxitzea, batez ere ezgaitasun handienak sortzen dituzten eritasunei dagokienez.
c) Desgaitasuna gutxitzea eta autonomia sustatzea.
d) Norberak hautemandako osasuna eta osasunarekin ikusteko duen bizi-kalitatea hobetzea.
e) Bizimodu osasungarriak sustatzea eta osasunerako arriskuak gutxitzea.
f) Osasun arloan ahalduntzea eta norberaren zainketa sustatzea.
g) Osasuneko emaitzetan desparekotasunak gutxitzea.
i) Osasun Sistemaren iraunkortasunari ekarpena egitea.
2.º Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren helburuak eta eginkizunak onestea. Hona hemen:
a) Honako hauek eratuko dute estrategiaren egitura teknikoa:
1. Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren arduradun teknikoa.
2. Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren programen koordinatzaileak.
3. Estrategiako Batzorde Teknikoa.
b) Estrategiaren arduradun teknikoaren eginkizunak: arduradun tekniko bat izendatuko da Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiko burutzan, eta eginkizun hauek izanen ditu:
1) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren zuzendaritza teknikoa bere gain hartzea Nafarroa osoan.
2) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren garapen osoa bultzatzea, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusitako helburuak betetzeko, desgaitasunari arreta emateari eta autonomia sustatzeari dagokienez.
3) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategia garatzeko behar diren egitura funtzionalak proposatzea.
4) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren emaitzak ebaluatzeko sistema garatzea.
5) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiari buruzko prestakuntza jarduerak sustatzea Nafarroako Asistentziarako Sare Publikoan.
6) Berariazko webgune bat kudeatzea osasunaren atarian, desgaitasunari arreta ematearekin eta autonomia sustatzearekin lotuta.
7) Osasun Departamentua ordezkatzea beste erakunde eta instituzio batzuek desgaitasunari arreta emateari eta autonomia sustatzeari buruz antolatutako foro teknikoetan.
8) Pazienteek parte hartzeko bideak sustatzea desgaitasunari arreta emateari eta autonomia sustatzeari dagokienez.
9) Jarraibide tekniko egokiak ematea, estrategiaren programetako protokoloak eta ekintzak benetan aplikatzen direla bermatzeko.
10) Beharrezko teknologien eta sistemen garapena bultzatzea arazoak, arrisku-faktoreak eta osasunaren desberdintasunak atzemateko, Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategia garatzen laguntzearren.
11) Estrategiaren batzorde teknikoaren bileren deialdia egitea eta egiaztatzea egiten direla eta kideak bertaratzen direla.
12) Bere gain hartzea urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan prestatu behar izatea estrategiaren ebaluazioari buruzko urteko txostena eta kasuan kasuko urterako aurreikusitako ekintza plana.
c) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren koordinatzaileen eginkizunak: koordinatzaile bat izendatuko da programa bakoitzeko buru, eta ondoko eginkizun hauek hartuko ditu bere gain kasuan kasuko programari dagokionez:
1) Irizpideak eta protokoloak ezartzea programetako bakoitzean aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta jarraibideak proposatzea benetan aplika daitezen.
2) Kasuan kasuko programari buruz Osasun Planean aurreikusitako ekintzen garapena bultzatzea.
3) Emaitzak erregistratzeko eta ebaluatzeko irizpideak zehaztea, bide emanen baitute desgaitasunari arreta emateko eta autonomia sustatzeko programa bakoitzari dagozkion adierazleak lortzeko.
4) Prestakuntzaren edukiak proposatzea prebentzioaren, osasunaren sustapenaren eta helduen autozainketaren arloan.
5) Ikerkuntzaren erronkak proposatzea desgaitasunari arreta ematearen eta autonomia sustatzearen arloan.
6) Irizpide teknikoak zabaltzea desgaitasunari arreta ematearen eta autonomia sustatzearen arloan.
7) Programaren ebaluazioa prestatzea.
d) Estrategiako Batzorde Teknikoa estrategia koordinatzeko eta aholkularitza emateko erakunde teknikoa da. Eginkizun hauek hartzen ditu bere gain:
1) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategia Nafarroan ezartzeko behar diren neurriak proposatzea.
2) Sostengua ematea estrategiaren arduradunari.
3) Estrategiaren garapen eraginkorra planifikatzea eta helburu eta adierazle gakoak proposatzea, estrategiari lotutako kontratu-programetan eta kudeaketa hitzarmenetan erantsi beharrekoak.
4) Estrategiaren hedapen eraginkorraren segimendua egitea, oztopoak analizatzea eta horiek zuzentzeko neurriak proposatzea.
5) Estrategien aldaketa operatiboak proposatzea.
6) Programen arteko jarduketak koordinatzea.
7) Nafarroan desgaitasunari arreta emateari eta autonomia sustatzeari dagokienez garatutako berariazko protokoloak bateratu eta eguneratzea aldian-aldian.
8) Prestakuntza plana diseinatzea.
9) Erregistroen protokolo informatizatuak onestea, eta beharrezko informazio sistemak garatzea estrategiaren ebaluazioa egiteko adierazleak eskuratzeko.
10) Adierazleak ezartzea, desgaitasunari arreta emateari eta autonomia sustatzeari buruzko emaitzak aztertzea osasun zentro eta esparruen arabera, eta Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren urteko azken ebaluazioa onestea, zeina Osasun Planaren Koordinazio Batzordeari igorriko baitzaio.
11) Bere funtzionamendu araubidea ezartzea, batzordeko idazkaria izendatzea, eta prestakuntzaren eta ikerkuntzaren arloko arduraduna aukeratzea.
12) Behar denean, batzorde iraunkorra eratzea, eta, kasu horretan, batzordeak onetsiko ditu haren osaera eta eginkizunak.
e) Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiako Batzorde Teknikoak kide hauek izanen ditu:
1) Estrategiaren arduradun teknikoa; lehendakari eginkizunak beteko ditu.
2) Programa bakoitzaren koordinatzaileak.
3) Osasun Mentaleko Tarteko Baliabideen Arloko Zerbitzuko burua, Osasun Mentaleko Kudeatzailetza ordezkatuz.
4) Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko fakultatiboa, Nerea Egues Olazabal, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua ordezkatuz.
5) Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea eta Arreta eta Zainketa Soziosanitarioen Unitarioko burua, Oinarrizko Osasun Laguntza ordezkatuz.
6) Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria, Osasun Departamentua ordezkatuz.
7) Ospitalizazioko eta Urgentziazko Zainketen zuzendariordea, Nafarroako Ospitalegunea ordezkatuz.
8) Osasun Zerbitzuen Plangintza, Antolamendu eta Kontratazio Ataleko burua, Osasun Planeko unitate teknikoari laguntza emateko pertsona gisa.
9) Francisco Fernández Nistal, CERMIN-Desgaitasunak dituzten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien Batzorde Betearazleko kidea, herritarren ordezkari.
3.º Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eraginkortasun Zerbitzuko Arreta Soziosanitarioaren Ataleko buru den Mercedes Ferro Montiu izendatzea Nafarroako Desgaitasunari Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Estrategiaren arduradun tekniko.
4.º Programen koordinatzaile izendatzea honako hauek:
- Cristina Ibarrola Guillen: Ariketa Terapeutikoaren eta Errehabilitazio Funtzionalaren oinarrizko mailako Programaren koordinatzailea.
- Nieves Ascunce Elizaga: Desgaitasun Sentsorialari Aurrea Hartzeko eta Arreta Emateko eta Autonomia Sustatzeko Programaren koordinatzailea.
- Ana Fernández Navascués: Zaintzailea Gaitzeko eta Sostengatzeko Programaren koordinatzailea.
- Montse de la Fuente Hurtado: Etxeko Laguntza Soziosanitarioaren Programaren koordinatzailea.
- Javier Abad Vicente: Eriondoa Egoitza Batean Errehabilitazio Fisiko nahiz Psikikoan Pasatzeko Programaren koordinatzailea.
- Nicolás Martínez Velilla: Adinekoen Hauskortasunari Arreta Emateko eta Arazoei Aurrea Hartzeko Programaren koordinatzaileak.
5.º Izendapenak ukitutakoei igortzea eta foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2017ko abuztuaren 28an.-Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1710395