(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

37/2017 FORU DEKRETUA, MAIATZAREN 24KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 111 - 09/06/2017



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Hainbat lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute, 2017ko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan aurreikusi eta finantzatu baitira.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz eta ingelesez jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Orobat, estamentuen eta espezialitateen eranskinaren eguneratzea jasotzen da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago eranskin hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko maiatzaren 24ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

- Bide, ubide eta portuetako ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 3849 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Obra zibileko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2121 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia.

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6624 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia.

- Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 6504 zenbakia duena plantilla organikoan.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

- Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 9657 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Sukaldeko laguntzailea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 3319, 3320, 6599 eta 7764 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10227 zenbakia duena plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 34538 zenbakia duena plantilla organikoan.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

- Gazteriaren arloko goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 5059 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

- Basozain nagusia. Lnpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 6781 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

- Topografiako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10348 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Zundatzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10349 zenbakia duena plantilla organikoan.

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA

Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia.

- Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10350 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Barne Zuzendaritza Nagusia.

Garraioen kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10351 zenbakia duena plantilla organikoan.

Justizia Zuzendaritza Nagusia.

- Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10352 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10353 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10354 zenbakia duena plantilla organikoan.

- Mantentze-lanetako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10355 zenbakia duena plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

- Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 10356 zenbakia duena plantilla organikoan.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia.

Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, D mailakoak, 39092 eta 39093 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

- Goi mailako kirol teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10357 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

- Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10360 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan hainbat lanpostu sortzea.

Bi. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

- Haurren hezitzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, euskarazko 3. jakite-maila daukatenak, “San Jorge” eta “Nuestra Señora de los Ángeles” haur eskolei atxikiak, 10361 eta 10362 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Nafarroako Gobernuaren Bruselako Ordezkaritza.

- Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Bruselan lan egiteko, ingeleseko eta frantseseko C1eko ezagutzarekin, 10363 zenbakia duena plantilla organikoan. Lanpostu horrek dedikazio esklusiboaren erregimena du, eta, 11/2007 eta 19/2008 foru dekretuetan ezarritakoari jarraikiz, osagarri hauek soldatan: lanpostuarena, bere mailako soldatari dagokiona, %55ekoa, eta bere mailako soldatari dagokiona, %4,88koa.

Nafarroako Berdintasunerako Institutua

- Erdi mailako teknikaria (Berdintasuna). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10364 zenbakia duena plantilla organikoan. Lanpostu horrek bateraezintasuneko osagarria du, eta, 318/2004, 11/2007 eta 19/2008 foru dekretuetan ezarritakoari jarraikiz, lanpostuaren osagarria, bere mailako soldatari dagokiona, %6,73koa.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

- Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10365 zenbakia duena plantilla organikoan.

3. artikulua . Burutza bat eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da (dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Azken aldaketaren ondorioz, A edo B maila esleituko zaio, Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailearen lanposturako izendatua izateko beharkizunarekin, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoko burutzari, 1051 lanpostuari.

4. artikulua . Lanpostuei dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako lau lanposturi, 2017ko irailaren 1eko ondorioekin, euskarazko jakite maila hau esleitzea:

Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaie lanpostu hauei: haurren hezitzaile lanpostuak, funtzionarioaren araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 3008, 2010 eta 6148 zenbakia dutenak eta “Nuestra Señora de los Ángeles” haur eskolari atxikiak, eta 2924 zenbakia duen lanpostua, “San Jorge” haur eskolari atxikia.

5. artikulua . Ingelesezko jakite maila esleitzen zaie Garapen Ekonomikorako Departamentuko zenbait lanposturi.

Ingelesezko B2 jakite maila esleitu zaie lanpostu hauei: administrazio publikoko teknikari lanpostuak (arlo ekonomikoa),Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiko Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari atxikiak eta plantilla organikoan 1033, 5573, 7524 eta 10083 zenbakia dutenak.

6. artikulua . Estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

Kodea

Izena

Kodea

Izena

Kodea

Izena

A.3

Osasun arloko diplomadunak

A.3.12

Elikagaien Zientzia eta Teknologia

A.3.12.1

Elikadurako teknikaria

B.3

Ofizialak

B.3.8

Laneko arriskuen prebentzioa

B.3.8.1

Laneko arriskuen prebentziorako teknikaria

Azken Xedapenetan Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1706309

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web