(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

56/2017 FORU AGINDUA, MAIATZAREN 16KOA, HEZKUNTZAKO KONTSEILARIAK EMANA, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAREN MENPEKO IRAKASKUNTZA EZ-DERRIGORREZKOEN TARIFAK FINKATZEN DITUENA

BON N.º 101 - 26/05/2017



Zioen azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zein zerbitzu eta jardueratan eska daitezkeen prezio publikoak ezartzen ditu otsailaren 19ko 24/2014 Foru Dekretuak, eta haren 2. artikuluaren arabera, irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten ikastetxeen zerbitzuetan, irakasteko jardueren ondoriozkoetan, prezio publikoak eska daitezke.

Hezkuntza Departamentuari dagokio, bere menpean izanik, derrigorrezkoak ez diren irakaskuntza mailetan ematen diren zerbitzuen tarifak ezartzea eta eguneratzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1.º Irakaskuntza ez-derrigorrezkoa ematen duten Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeen zerbitzuen tarifak finkatzea, zenbateko hauen arabera:

1. ”Pablo Sarasate’’ Musika Kontserbatorio Profesionala:

- Espedientea irekitzea: 29,30 euro.

- Kurtso osoa: 52,80 euro irakasgai bakoitzeko.

- Gainditu gabeko irakasgaiak: 61,60 euro.

- Musikako irakaskuntza profesionaletan sartzeko proba: 18,50 euro.

- Zerbitzu orokorrak: 11,90 euro.

- Lanbide titulua eskuratzeko proba: 105,80 euro.

2. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

- Goi mailan sartzeko probak: 61,30 euro.

- Lehen matrikula: 18,40 euro kreditu bakoitzeko.

- Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

- Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

- Ondorengo matrikulak: 25,00 euro kreditu bakoitzeko.

- Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

3. Dantza Eskola.

3.1. A eta B hastapena (6 eta 7 urteko haurrak):

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Sartzeko proba: 7,50 euro.

- Dantzan ikasten hasteko kurtso osoa: 148,80 euro.

3.2. Oinarrizko maila:

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Sartzeko proba: 7,50 euro.

- Oinarrizko mailako kurtso osoa: 180,60 euro.

3.3. Erdiko maila:

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Sartzeko proba: 31,40 euro.

- Erdi mailako kurtso osoa: 241,40 euro.

3.4. Helduak:

- Helduentzako kurtsoetarako sarrera proba: 7,50 euro.

Dantza espainiarraren ikastaroa:

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza garaikidearen ikastaroa:

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

Dantza klasikoaren ikastaroa:

- Lehen inskripzioa: 34,40 euro.

- Irakasgai bakoitzeko: 210,00 euro.

4. Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1. Irakaskuntza ofiziala:

- Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

- Kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 148,00 euro.

4.2. Eguneratze eta hobekuntza ikastaroak:

- Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

- Urteko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 148,00 euro.

- Lau hileko kurtso presentzial bakoitzeko matrikula: 74,00 euro.

4.3. Irakaskuntza librea:

- Lehen inskripzioa: 30,00 euro.

- Azterketa eskubideak: 52,00 euro.

4.4. Arautu gabeko hizkuntzak:

- Kurtso bakoitzeko matrikula: 223,00 euro.

4.5. Jarduera osagarriak:

- Mintza praktikako taldeak eta lantegiak:

Ordu 1: 45,00 euro.

1,5 ordu: 60,00 euro.

2 ordu: 90,00 euro.

- Udako ikastaro trinkoak: 200,00 euro.

5. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

5.1. Bigarren Hezkuntzarekiko elkarlanaren programako matrikula:

- Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

- Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

- Lehen hizkuntzako matrikula: 60,00 euro.

- Bigarren hizkuntzako matrikula: 42,00 euro.

- Hirugarren hizkuntzako matrikula: 30,00 euro.

5.2. That’s English! ikastaroa:

- Zerbitzu orokorrak: 10,10 euro.

- Lehen inskripzioa: 23,80 euro.

- Ikastaroko matrikula: 45,00 euro.

5.3. Hezkuntza Departamentuak eta hezkuntzako beste erakunde batzuek atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko berariaz sinatutako hitzarmenpeko ikasleek egin beharreko B2 eta C1 mailetako probetarako matrikula: 65 euro.

6. Helduei euskara irakasteko irakaskuntza, Zubiarte Euskaltegia.

- Zerbitzu orokorrak: 10,80 euro.

- Lehen inskripzioa: 25,40 euro.

- Astean 4 eguneko kurtso osorako matrikula: 84,10 euro.

- Astean 2-3 eguneko kurtso osorako matrikula: 50,50 euro.

- Astean egun bateko kurtso osorako matrikula, “autoikaskuntza modalitatea”: 50,50 euro.

- Astean 5 eguneko iraileko ikastaro trinkorako matrikula: 25,20 euro.

7. Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko azterketa eskubideak.

- Matrikula arrunta: 26,00 euro.

8. Diseinuko goi mailako ikasketak:

- Diseinuko goi mailako ikasketetan sartzeko probak: 61,30 euro.

- Lehen matrikula: 8,90 euro kreditu bakoitzeko.

- Espedientea irekitzea: 26,30 euro.

- Zerbitzu orokorrak: 10,70 euro.

- Ondorengo matrikulak: 12,10 euro kreditu bakoitzeko.

- Kredituak onartu eta/edo transferitzeko eskaera: 10,00 euro irakasgai bakoitzeko.

2.º Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean eta maiatzaren 18ko 6/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu honetan ezarritako prezio publikoei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %100eko salbuespena, kategoria bereziko familia ugarietako kideentzat.

b) %50eko hobaria, kategoria orokorreko familia ugarietako kideentzat.

3.º Ekintza terroristen biktimak, baita haien ezkontide eta seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

4.º Genero-indarkeriaren biktimak, baita haien seme-alabak ere, irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak ordaintzetik salbuetsita daude.

5.º Desgaitasun aitortua duten pertsonei honako hauek aplikatuko zaizkie:

a) %100eko salbuespena, %65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonentzat.

b) %50eko hobaria, %33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonentzat.

6.º Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 16an.-Hezkuntza Departamentuko kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1705958

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web