59/2017 FORU AGINDUA, APIRILAREN 12KOA, LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO KONTSEILARIAK EMANA, ERREGISTRO OROKORRAREN BULEGOKO ERREGISTRO LAGUNTZAILEA KENTZEN DUENA NAFARROAKO LARRIALDIETAKO AGENTZIAN
BON N.º 85 - 04/05/2017
Irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) erakunde autonomoa iraungi zen. Agentzia horrek erregistro laguntzaile bat zuen, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren bulegoarena.
Barne Zuzendaritza Nagusiak proposatu du erregistro laguntzaile hori kentzea, kontuan harturik erregistro kopurua txikia dela eta Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atala, erregistroa horren menpekoa baitzen, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren menpe egotera pasako dela.
Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuak ezartzen duenez, Lehendakaritzako Departamentuaren titularrak eskumena du Erregistroaren bulego berriak sortzeko eta kentzeko (2.4 artikulua), denak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorraren menpe baitaude eginkizunen ondorioetarako; izan ere, hura erregistro bakar gisa eratuta dago.
Horrenbestez, ikusirik Barne Zuzendaritza Nagusiak egindako eskaera eta Gobernuaren Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuak haren alde emandako txostena, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro laguntzailea kentzea Nafarroako Larrialdietako Agentzian.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritzako eta Araugintzako Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Argibide eta Erregistro Bulegoari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1704771