(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

20/2017 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 22KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 63 - 30/03/2017; corr. err., BON 12/05/2017



Atariko

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatu du plantilla organikora biltzea gaur egunean dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak, Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzatik, aztertu ondotik Nafarroako Ospitalguneko sukaldeak itzultzeko prozesuan langileei dagokienez azaldu diren beharrak, plantillan zenbait plaza sortu beharra dagoela ikusi da.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita biko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa.-Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

-Osasun Departamentua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

BFE/Endokrinologia eta Nutrizioko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71239 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Mikrobiologia eta Parasitologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71240 zenbakia duena plantilla organikoan.

Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71241 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71242 zenbakia duena plantilla organikoan.

OOLTko medikua. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71243 eta 71244 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Bigarrena.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

Hirugarrena.-Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

2. artikulua . Zenbait lanposturen sorrera, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua sendotzeko.

Lehenengoa.-Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

-Osasun Departamentua.

Eriari Osasun Laguntza emateko Zuzendaritza.

BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71245 zenbakia duena plantilla organikoan.

Profesionalen Zuzendaritza:

Ingeniari teknikoa - Prebentzio Diziplina, Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B maila, 71246 zenbakia plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Nafarroako Ospitalegunea:

Biologo klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71247 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Alergologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71248 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Anatomia Patologikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71249 zenbakia duena.

BFE/Digestio Aparatuko albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71250, 71251 eta 71252 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

BFE/Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71253 zenbakia duena.

BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71254 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Hematologia eta Hemoterapiako albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71255 eta 71256 zenbakia dutenak.

BFE/Medikuntza Intentsiboko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71257 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Barne Medikuntzako albokoa. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71258, 71259, 71260 eta 71261 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

BFE/Mikrobiologia eta Parasitologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71262 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Nefrologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71263 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Neumologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71264 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Neurologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71265 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Obstetrizia eta Ginekologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71266 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Oftalmologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71267 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Otorrinolaringologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71268 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Pediatriako eta haren Arlo Espezifikoetako albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71269 eta 71270 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

BFE/Erreumatologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71271 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Urologiako albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71272 eta 71273 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71274 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erizaina. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71275, 71276, 71277, 71278, 71279, 71280, 71281, 71282, 71283, 71284, 71285 eta 71286 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Laborategiko teknikari espezialista. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 71287, 71288, 71289 eta 71290 zenbakia dutenak.

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 71291 eta 71292 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Administrari laguntzailea. Sei lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 71293, 71294, 71295, 71296, 71297 eta 71298 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria. Sei lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 71299, 71300, 71301, 71302, 71303 eta 71304 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E maila, 71305 zenbakia duena plantilla organikoan.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 71306 eta 71307 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Nafarroako Odol eta Ehun Bankua:

Laborategiko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71308 zenbakia duena plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

OOLTko medikua. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71309 eta 71310 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

LZBko medikua. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71311, 71312 eta 71313 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Odontologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71314 zenbakia duena plantilla organikoan.

OOLTko pediatra. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71315, 71316 eta 71317 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Erizaina. Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71318, 71319, 71320, 71321, 71322, 71323, 71324, 71325, 71326, 71327 eta 71328 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71329 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71330 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71331 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Barne Medikuntzako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71332 zenbakia duena plantilla organikoan.

BFE/Mikrobiologia eta Parasitologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71333 zenbakia duena.

BFE/Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71334 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71335 eta 71336 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71337 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bigarrena.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

Hirugarrena.-Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

3. artikulua . OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan plantilla organikoan lanpostuak sortzea, Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeen itzulketa prozesua delaeta.

Lanpostu hauek sortu dira:

-Osasun Departamentua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua.

Nafarroako Ospitalegunea:

Elikadurako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71338 zenbakia duena plantilla organikoan.

Dietetikako teknikaria. Bederatzi lanpostu huts, C mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 71339, 71340, 71341, 71342, 71343, 71344, 71345, 71346 eta 71347 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Sukaldaria. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 71348, 71349, 71350, 71351, 71352, 71353 eta 71354 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Administrari laguntzailea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71355, 71356, 71357 eta 71358 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Zerbitzu anitzetako enplegatuak. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 71359, 71360, 71361, 71362, 71363, 71364, 71365, 71366, 71367, 71368, 71369, 71370, 71371, 71372, 71373, 71374 eta 71375 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Azken xedapenetan lehena.- Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko martxoaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1703634

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web