(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

19/2017 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 22KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 63 - 30/03/2017



Zioen Azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, euskaraz jakin beharrari eta burutza bat betetzeko beharkizunei buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Orobat, estamentuen eta espezialitateen eranskinaren eguneratzea jasotzen da. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago eranskin hori.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 22ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

-Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

Taldeburua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2090 zenbakia duena plantilla organikoan.

Biltegizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 2017 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bidezaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 1947 zenbakia duena plantilla organikoan.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 841 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Eskubide Sozialetako Departamentua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

Gizarte-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2893 zenbakia duena plantilla organikoan.

Zerbitzu anitzetako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 3022 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7975 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Osasun Departamentua.

Osasun Zuzendaritza Nagusia.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 66935 eta 66943 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Oinarrizko Osasun Laguntza:

Zeladorea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 60821 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

OLT-EUDa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 61132, 63339 eta 63715 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 60835 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun laguntzailea (teknikariaren eginkizunak). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 64533 eta 65653 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 63162, 63442 eta 64747 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 60828 eta 61414 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 62233 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64468 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

Liburutegietako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 31006 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia:

Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2561 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

Traktore gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 2279 zenbakia duena plantilla organikoan.

Behargina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, 2285 eta 2288 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

-Garapen Ekonomikorako Departamentua.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

Errepideetako zaintzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 10326, 10327 eta 10328 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10329 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Eskubide Sozialetako Departamentua.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

Gizarte-langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10330 zenbakia duena plantilla organikoan.

Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10331 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10332 zenbakia duena plantilla organikoan.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia:

Soziologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10333 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

Autopsietako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10334 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Osasun Departamentua.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71227 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Oinarrizko Osasun Laguntza:

Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71228 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

Obstetrizia-Ginekologiako erizain espezialista. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71229 eta 71230 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71231 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erdi mailako teknikaria - osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71232 zenbakia duena plantilla organikoan.

Logopeda. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71233 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Dokumentazioko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71234 zenbakia duena plantilla organikoan.

Laborategiko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71235 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71236 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

Osasun Mentaleko erizain espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71237 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia:

Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71238 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia:

Liburutegiko arduraduna. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10335 eta 10336 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia:

Nekazaritza jardueretako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10337 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, destinoa Erriberrin duena eta 10338 zenbakia duena plantilla organikoan.

Zerbitzu orokorretako langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, destinoa Iruñean eta Atarrabian dutenak, hurrenez hurren, eta 10339 eta 10340 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

2. artikulua . Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

-Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

Nafarroako Zerga Ogasuna.

Erdi mailako tituluduna. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak, lanaldi partzialekoak (aldizkako langile finkoak), B mailakoak, 10341 eta 10342 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

3. artikulua . Burutza bat eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

1. Aldatu egiten da maiatzaren 4ko 41/2009 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Aldaketaren ondorioz, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Gizarte Segurantzaren Bulegoko burutzari (7743 zenbakiko lanpostua) C edo D maila ematen zaio, betebehar berariazkorik gabe.

4. artikulua . Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko lanpostu bati dagokion euskarazko jakite maila esleitzea.

Euskarazko 3. jakite maila esleitzen zaio lanpostu honi: administrari laguntzailea, funtzionarioaren araubidekoa, D mailakoa, 10227 zenbakia duena plantilla organikoan, Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

5. artikulua . Estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

Kodea

Izena

Kodea

Izena

Kodea

Izena

B.1

Administrazio Publikoko teknikariak

B.1.5

Goi mailako tituludunak

B.1.5.7

Estatistikako goi mailako teknikaria

B.1

Administrazio Publikoko teknikariak

B.1.5

Goi mailako tituludunak

B.1.5.8

Kazetaria

B.1

Administrazio Publikoko teknikariak

B.1.5

Goi mailako tituludunak

B.1.5.9

Pedagogoa

B.1

Administrazio Publikoko teknikariak

B.1.6

Psikologia

B.1.6.3

Psikologoa

B.2

Administrazio Publikoaren kudeaketa

B.2.6

Erdi mailako tituludunak

B.2.6.18

Estatistikako erdi mailako teknikaria

Azken xedapenetan lehena.- Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko martxoaren 22an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1703636

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web