(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

3/2017 FORU DEKRETUA, URTARRILAREN 11KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 24 - 03/02/2017



Atariko

Hainbat lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute, 2017ko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan aurreikusi eta finantzatu baitira.

Bestalde, Barne Zuzendaritza Nagusiak, Foruzaingoaren antolakuntza eta funtzionamendu arrazoiak direla eta, proposatu du bederatzi lanpostu sor daitezela administrazioko langileen plantilla organikoan, eta egoki den zuzkidura ekonomikoa dute 2017. urteko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 11ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan hainbat lanpostu sortzea.

Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua.

-Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10216 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia:

Soziologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10217 zenbakia duena plantilla organikoan.

Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10218 zenbakia duena plantilla organikoan.

Eskubide Sozialak.

-Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10219 zenbakia duena plantilla organikoan.

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10220 zenbakia duena plantilla organikoan.

Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10221 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lan bidezko terapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10222 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10223 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia:

Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10224 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

-Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10225 zenbakia duena plantilla organikoan.

Unibertsitateko erdi mailako tituludunak. Lanpostu huts bat (laneko arriskuen prebentzioa), funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10226 zenbakia duena plantilla organikoan.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua.

-Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia.

Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10227 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua:

Erdi mailako euskara teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10228 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Departamentua.

-Osasun Zuzendaritza Nagusia:

Botikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10229 zenbakia duena plantilla organikoan.

Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10230 zenbakia duena plantilla organikoan.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua.

-Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua:

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 10231 zenbakia duena plantilla organikoan.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua.

-Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia:

Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10232 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10233 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Geologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10234 zenbakia duena plantilla organikoan.

Basogintzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10235 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10236 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . Barne Zuzendaritza Nagusiaren plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera.

Foruzaingoaren antolakuntza eta funtzionamendu arrazoiak direla eta, ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10237 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lan Harremanetako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10238 zenbakia duena plantilla organikoan.

Administrari laguntzaileak. Zazpi lanpostu huts, D mailakoak, funtzionarioen araubidekoak, 10239, 10240, 10241, 10242, 10243, 10244 eta 10245 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Azken xedapenetan lehena.- Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena .Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 11n.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1700464

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web