(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

3/2016 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 13KOA, OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO KONTSEILARIAK EMANA. HONEN BIDEZ ONESTEN DA MAILEGUEN, KREDITUEN ETA ONDASUN HIGIEZINEI LOTUTAKO FINANTZA-ERAGIKETEN INFORMAZIO-AITORPENAREN 181 EREDUA

BON N.º 250 - 30/12/2016



  I. ERANSKINA


Atariko

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 4ko 3/2010 Foru Aginduaren bidez onetsi zen maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpenaren 181 eredua.

Maiatzaren 1eko 34/2010 Foru Dekretuaren bidez, zenbait aldaketa sartu ziren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduan, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi baitzuen.

Alde batetik, 62.1 artikuluaren testua aldatu da, eta, hala, zehazten da ezen ondasun higiezina edo ondasun higiezin baten gaineko eskubide erreala erostea finantzatzen duten maileguak eman edo horretan esku hartzen duten entitateek “finantzaketaren gainerako gastuak” ere jakinarazi beharko dituztela.

Halaber, 62.17 artikulua aldatzen da. Horren arabera, kreditu entitateek aitortu behar dute zer saldo duten, abenduaren 31n, beraiek emandako kreditu eta maileguetan; horri dagokionez, informazioa emateko betebeharra mugatu egiten da, saldo horien zenbatekoa 6.000 eurotik gorakoa den kasuetara.

Beste alde batetik, beharrezkoa da hobekuntza teknikoak egitea, eta ereduaren eremu batzuen edukia egokitzea, ordutik izandako arau-aldaketetara. Orobat, eremu horiek aipatu beharreko arau juridikoak ere gaurkotu behar dira.

Horregatik, informazio eremu berriak eransten dira, aurreko ekitaldietan behar ez bezala ordaindutako interesen itzulketa-eragiketei buruzko informazioa behar bezala jasotzeko, itzulketa hori ez baita hartzailearen ezarpen pertsonalari lotutako errenta, itzulitako zenbatekoan soberan hartutakoaren kasuan ez bezala.

Gainera, beharrezkotzat jotzen da aipatutako 181 ereduko diseinu logikoa barne hartzen duten arau-aipamenak gaurkotzea, egun indarrean diren arauetara egokitzeko; zehazki, otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretura (Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako hainbat zentsu arautu zituen). Halaber, eredu hori aurkezteko dauden moduak ere gaurkotu behar dira.

Horregatik denagatik, komenigarritzat jotzen da 181 eredu berri bat onestea, maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpena egiteko.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 a) artikuluarekin bat, zerga arloko informazioa emateko betebeharrak, legez eskatzen direnak, betetzeko xedea duten aitorpenak, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan aurkeztu beharko dira, horien araudien arabera, enpresa eta lanbide jarduerak garatzen dituzten tributudunak direnean.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.23. artikuluaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari baimena ematen zaio honako hauek onets ditzan: artikulu horretan jasotzen diren informazio-aitorpenen eredua, eta hura aurkezteko epea, tokia eta modua, bai eta betebehar hori ordenagailuan zuzenean irakurtzeko euskarrian edo telematika bidez aurkeztu beharreko kasuak eta baldintzak ere.

Horrenbestez, aurreko xedapenetan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua . 181 ereduaren onespena.

1. Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpenaren 181 eredua onetsi da. I. eranskinean jaso da.

2. 181 ereduaren aurkezpena, 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz, bide hauetako bat erabiliz egin daiteke:

a) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian, 6. artikuluan xedatzen denarekin bat, II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen arabera.

b) Bide telematikoz teleprozesu bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Foru agindu horren bidez arautzen dira aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

2. artikulua . 181 eredua aurkeztera behartuak.

181 eredua aurkeztu beharko dute honako hauek:

1. Kreditu-entitateak eta, indarreko araudiari jarraituz, banku edo kreditu trafikoan aritzen diren gainerako entitateak, ematen dituzten kreditu eta maileguengatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onetsia) 62.17 a) artikuluarekin bat.

2. Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateak, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren (uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak onetsia) 62.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua . Informazioaren xedea eta edukia.

1. Kreditu-entitateek eta, indarreko araudiari jarraituz, banku edo kreditu trafikoan aritzen diren gainerako entitateek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.17 a) artikuluan aipatuek, informazio-aitorpenean sartu beharko dituzte, eranskineko zehaztapenen arabera, honako datu hauek, berek emandako kreditu eta maileguei buruz:

a) Kreditu- edo mailegu-hartzaileen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Mailegu-emaileen sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Emandako maileguei eta kredituei dagokienez, abenduaren 31n dagoen 6.000 eurotik gorako saldoa.

2. Hipoteka maileguak nahiz bestelako maileguak eman edo bitarteko gisa bideratzen dituzten entitateek, eta ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko finantzaketan nolabait esku hartzen dutenek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62.1 artikuluan aipatuek, informazio-aitorpeneko 181 ereduan sartu beharko dituzte, eranskineko zehaztapenekin bat, honako datu hauek:

a) Mailegu-hartzaileen izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

b) Mailegu-emaileen sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Bitartekorik bada, haien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzearekin zuzeneko lotura duten beste finantza-eragiketa batzuetako alderdien izen-deiturak edo sozietatearen izena edo izen osoa eta identifikazio fiskaleko zenbakia.

e) Maileguaren edo eragiketaren guztirako zenbatekoa, ekitaldian interesetarako eta kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopuruak eta gainerako finantzaketa gastuak, haien zenbatekoa kontuan hartu gabe.

f) Mailegua edo eragiketa eratu zen urtea eta iraupena.

g) Eragiketa horretako hartzaileak higiezin hori bere ohiko etxebizitza izateko asmoa adierazi duen ala ez.

h) Katastroko erreferentzia.

i) Higiezinaren tasazio balioa.

4. artikulua . 181 eredua aurkezteko tokia eta epea.

Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpenaren 181 eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era bitarte aurkeztuko da, biak barne, aurreko urte naturaleko eragiketei dagokienez, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoko edozein bulegotan.

5. artikulua . Aurkezteko moduak

181 eredua bide hauetako bat erabiliz aurkez daiteke:

a) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian, 6. artikuluan zehazten diren baldintzekin, aitorpenaren xede den informazioa bilduta II. eranskinean ezartzen diren erregistro diseinuen arabera.

Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko inprimakia Nafarroako Zerga Ogasunaren webgunean inprimakiak sortzeko dagoen zerbitzuan lortuko da, beste inon ez, Interneteko helbide honetan: http://hacienda.navarra.es.

b) Bide telematikoz teleprozesu bidez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera. Foru agindu horren bidez arautzen dira aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio-aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

6. artikulua . Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

1. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

a) 181 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileak beretzat hartuko du 181 ereduko laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezpen eredua: 181.

3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aitortzailearen deiturak eta izena, edo sozietatearen izena.

5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Erregistroen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute dagokien zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan eskatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile askoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

a) Aurkezleari dagokion 181 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar den lekuetan aditzera emanen dira sinatzailea nor den eta aitortzaileen kopuru osoari eta aitortuen kopuru osoari buruzko gainerako datuak.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

b) 181 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aitortzaileei dagozkien laburpen-orrien interesdunarentzako aleak aurkezleak hartuko ditu. Hala ere, aurkezten diren laburpen-orrien kopuruaren ondorioz komeni baldin bada, eta agirien bilketa arintzearren, zigilatutako aleak aurkezpena egin ondorengo egunen batean hartzen ahalko ditu aurkezleak, eta hori dagokion unean jakinaraziko zaio.

c) Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan aurkezlearen honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

1. Zergaldia.

2. Aurkezpen eredua: 181.

3. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ).

4. Aurkezlearen izen-abizenak edo sozietate-izena.

5. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

6. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

7. Artxibo osoko erregistro kopurua, guztira.

8. Aurkeztutako aitortzaileen kopurua, guztira.

9. Aitortuen kopurua, guztira.

Datu horiek adierazteko aski izanen da bakoitza aurreko zerrendaren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

Artxiboak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin badu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, aurreko 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan eskatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

3. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri guztien jasoerak behin-behinekoak izanen dira, eta prozesatu eta egiaztatu zain geratuko dira. Foru agindu honetan ezarri diren diseinu eta zehaztapenen araberakoak ez direnean, edo haietako informazioa ikusterik ez badago, aitortzaileari eskatuko zaio hamar egun baliodunean zuzen dezala aurkeztutako euskarri informatikoak duen akatsa. Epe hori iragan eta oraindik ere zerbaitek eragozten badio Zerga Administrazioari eskatu dituen datuak ikustea, aitorpen informatiboa aurkeztu gabekotzat joko da, horrek dakartzan ondorio guztiekin, eta hala emanen zaio aditzera, arrazoien gainean, tributudunari.

4. Segurtasun arrazoiengatik, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak ez dira itzuliko, salbu eta espresuki eskatzen bada; halakoetan ezabaturik itzuliko dira edo antzeko batzuk emanen.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

Foru agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera, indargabeturik geldituko da urtarrilaren 4ko 3/2010 Foru Agindua, 181 eredua onesten duena, maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpena egitekoa.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta lehenbiziko aldiz aplikatzen ahalko da 2016. urteari dagozkion 181 ereduko aitorpenetan, zeinak aurkeztu beharko baitira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Iruñean, 2016ko abenduaren 13an.-Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

I. ERANSKINA

I. ERANSKINA

181 EREDUA (PDFA).

II. ERANSKINA

181 EREDUA TELEMATIKA BIDEZ AURKEZTEKO SORTZEN DIREN ARTXIBOEN ETA EREDU HORI ORDENAGAILUZ ZUZENEAN IRAKURTZEKO EUSKARRIEN DISEINU FISIKO ETA LOGIKOAK

a) Euskarrien ezaugarriak.

Maileguen, kredituen eta ondasun higiezinei lotutako finantza-eragiketen informazio-aitorpena (181 eredua) aurkezteko erabiltzen diren euskarriek, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko modukoek, ezaugarri hauek izanen dituzte:

-Mota: CDR (Compact Disc Recordable) 12 cm-koa.

-Edukiera: 700 MB bitarte.

-ISO/IEC DIS 9660:1999 formatua, Joliet luzapenarekin edo hori gabe.

-Multisaiorik ez.

b) Diseinu logikoak.

Erregistroen azalpena.

Aitortzaile bakoitzarentzat bi erregistro mota izanen dira, lehen idazgunearen arabera bereizten direnak, irizpide hauen arabera:

1. mota.-Aitortzailearen erregistroa: identifikazio datuak eta aitorpenaren laburpena. 1. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

2. mota.-Aitortuaren erregistroa. 2. motako erregistroaren diseinua, atal hauetan beretan eta foru agindu honetako eranskinean ageri direnetatik.

Aurkezteko ordena erregistro motarena izanen da. 1. motako erregistro bakar bat egonen da eta 2. motakoen kasuan, aitorpenean zenbat eragiketa dauden, horrenbeste erregistro izanen dira.

Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerretara lerrokaturik eta eskuinetara zuriunez beterik aurkeztuko dira, letra larrietan, karaktere berezirik eta bokal azentudunik gabe.

Hizkuntzaren karaktere berezietarako ISO-8859-1 kodifikazioa erabiliko da. Hala, “Ñ” letrak ASCII 209 (Hex.D1) balioa izanen du eta “Ç” letrak (c larri hautsia) ASCII 199 (Hex.C7) balioa.

Zenbakizko eremu guztiak eskuinetara lerrokaturik eta ezkerretara zeroz beterik agertuko dira, zeinurik gabe eta paketatu gabe.

Eremu guztiek izanen dute edukia, eremuaren azalpenean kontrakoa zehazten ez bada. Ez badute, zenbakizko eremuak zeroz beteko dira, eta alfazenbakizkoetan eta alfabetikoetan, berriz, zuriuneak utziko dira.

Aurkezpena multzoan egiten denean (aitortzaile bat baino gehiago artxibo berean), euskarriaren lehen erregistro gisa zero motako erregistro bat aurkeztuko da (aurkezlearen erregistroa), atal honetan jarraian, B letran, azaltzen den zero motako erregistroaren diseinuari jarraikiz. Horretan sartuko dira aurkezpenaren erantzulea den pertsonaren edo entitatearen datuak, eta hala eginen da, nahiz eta pertsona edo entitate hori euskarrian aitortzaile moduan ere aurkeztu. Jarraian ipiniko dira lehen aitortzailearen datuak (1. motakoa) eta, ondoren, bere aitortuak (2. mota); gero, hurrengo aitortzailearen datuak; eta horrela hurrenez hurren.

181 EREDUA

A.-0. ERREGISTRO MOTA

AURKEZLEAREN ERREGISTROA

Postuak

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

Konstantea: ‘0’ (zero).

2-4

Zenbakizkoa

AURKEZTEKO EREDUA.

‘181’ konstantea.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Euskarrian sartutako aitorpenen zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN IFZ.

Aurkezlearen IFZ jarriko da.

Eremu hau eskuinetara lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATE-IZENA.

1.  motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

58-109

Alfazenbakizkoa

AURKEZLEAREN HELBIDE FISKALA.

Eremu hau beste bederatzitan banatuta dago:

58-59

Bide publikoaren siglak.

60-79

Bide publikoaren izena.

80-84

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua (zenbaki dezimalik gabe). Zenbakizkoa eta bost idazgunekoa izan behar du.

85-86

Eskailera.

87-88

Solairua.

89-90

Atea.

91-95

Posta kodea. Zenbakizkoa, 5 idazgunekoa.

96-107

Aurkezlearen udalerria. Hamabi idazgune hartzen ditu. Izenak hamabi karaktere baino gehiago baldin baditu, lehenengo hamabiak adieraziko dira, artikulurik eta preposiziorik gabe.

108-109

Probintziaren kodea.

Aitortuaren erregistroaren (2. mota) “PROBINTZIAREN KODEA” eremurako erabilitako irizpide berari jarraikiz beteko da. Zenbakizkoa.

110-114

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, 5 idazgunekoa. Euskarri kolektiboan sartutako pertsona edo entitate aitortzaile guztien kopurua adieraziko da. (Grabatutako 1. motako erregistroen kopurua).

115-123

Zenbakizkoa

AITORTUAK, GUZTIRA.

Zenbakizko eremua, bederatzi idazgunekoa.

Euskarri kolektiboan sartutako aitortu guztien kopurua jarriko da. (Grabatutako 2. motako erregistroen kopurua).

124

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

“C”: ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkezten bada

‘T’: Transmisio telematikoa.

125-173

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA

Harremanetarako pertsonaren datuak.

Eremu hau bitan banatzen da:

125-133

Telefonoa. Zenbakizkoa, 9 idazgunekoa.

134-173

Deiturak eta izena. 1. motako erregistroan aitortzailearentzat azaldutako irizpide berarekin beteko da.

174-500

ZURIUNEAK UTZITA.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

B.-1. MOTAKO ERREGISTROA

AITORTZAILEAREN ERREGISTROA

Postuak

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘1’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘181’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

Aitorpenaren zerga ekitaldiari dagozkion lau zifrak.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

Aitortzailearen IFZ adieraziko da.

Eremu hau eskuinetik lerrokaturik egonen da, azken idazgunea kontrol karakterea izanen da eta ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

18-57

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN SOZIETATEAREN IZENA.

Sozietatearen izena osorik adieraziko da, anagramarik gabe.

Eremu honetan inola ere ez da izen komertzialik adieraziko.

58

Alfabetikoa

EUSKARRI MOTA.

Gako hauetako bat emanen da:

“C”: ordenagailuaren bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkezten bada.

‘T’: Transmisio telematikoa.

59-107

Alfazenbakizkoa

HARREMANETARAKO PERTSONA.

Harremanetarako pertsonaren datuak. Eremu hau bitan banatzen da:

59-67

TELEFONOA: Zenbakizko eremua, 9 idazgunekoa.

68-107

DEITURAK ETA IZENA: lehenengo deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa, nahitaez hurrenkera horretan.

108-120

Zenbakizkoa

AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

Aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia adieraziko da. 13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Adierazi beharreko frogagiri zenbakia zenbaki sekuentzial bat izanen da. Haren lehen hiru digituak 181 kodea izanen dira.

121-122

Alfabetikoa

AITORPEN OSAGARRIA EDO ORDEZKOA.

Salbuespenez, aitorpen bat bigarren aldiz edo ondoren aurkezten bada, eremu hauetako bat bete beharko da nahitaez:

121

AITORPEN OSAGARRIA:

“C” bat adieraziko da aitorpen hau aurkeztearen helburua baldin bada ekitaldi berean aurkezturiko beste aitorpen batean agertu behar zuten baina agertu ez ziren erregistroak adieraztea.

122

ORDEZKO AITORPENA:

“S” bat jarriko da baldin eta aurkezpenaren xedea zergaldi bereko aurreko aitorpen bat ezabatu eta osorik ordeztea bada.

Ordezko aitorpen batek aurreko aitorpen bakar bat baizik ez dezake baliogabetu.

123-135

Zenbakizkoa

AURREKO AITORPENAREN FROGAGIRIAREN ZENBAKIA.

“Ordezko aitorpena” eremuan “S” idatzi bada, ordezten duen aitorpenari dagokion frogagiriaren zenbakia idatziko da.

13 idazguneko zenbakizko edukia duen eremua.

Beste edozein kasutan zeroz beteko da.

136-144

Zenbakizkoa

AITORTUTAKO ERREGISTROAK, GUZTIRA.

Aitorturiko erregistroen guztirako kopurua adieraziko du entitate aitortzaileak, 2. motako xehetasun erregistroetan.

Aitortu bat erregistro batean baino gehiagotan agertzen bada, agertzen den beste aldiz konputatuko da.

(2. motako erregistroen kopurua).

145-159

Zenbakizkoa

AMORTIZATUTAKO KAPITALAREN GUZTIRAKO ZENBATEKOA.

Aitortuaren erregistroan “ekitaldian kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopurua” eremuan (127 idazgunetik 139ra) adierazten diren diru-kopuruen batura zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

145-157

Amortizatutako kapitalaren guztirako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

158-159

Amortizatutako kapitalaren guztirako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

160-174

Zenbakizkoa

EKITALDIAN ORDAINDUTAKO INTERESEN GUZTIRAKO ZENBATEKOA

Aitortuaren erregistroan “ekitaldian interesetarako ordaindutako kopurua” eremuan (140 idazgunetik 152ra) adierazten diren diru-kopuruen batura zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

160-172

Interesen guztirako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

173-174

Interesen guztirako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

175-189

Zenbakizkoa

BESTEREN FINANTZAKETATIK ONDORIOZTATUTAKO GASTUEN GUZTIRAKO ZENBATEKOA.

Aitortuaren erregistroan “ekitaldian besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuetarako ordaindutako kopurua” eremuan (153 idazgunetik 165ra) adierazten diren diru-kopuruen batura zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

175-187

Besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuen guztirako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

188-189

Besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuen guztirako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

190-203

Zenbakizkoa

MAILEGUEI ETA KREDITUEI DAGOKIENEZ, ABENDUAREN 31N DAUDEN SALDOEN GUZTIRAKO ZENBATEKOA.

Aitortutako erregistroan “abenduaren 31n dagoen saldoa” eremuan (208 idazgunetik 219ra) adierazten diren diru-kopuruen batura zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

190-201

Maileguei eta kredituei dagokienez, abenduaren 31n dauden saldoen guztirako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

202-203

Maileguei eta kredituei dagokienez, abenduaren 31n dauden saldoen guztirako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

204-500

---

ZURIUNEAK.

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den

C.-2. MOTAKO ERREGISTROA

AITORTUTAKOAREN ERREGISTROA

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

1

Zenbakizkoa

ERREGISTRO MOTA.

‘2’ konstantea.

2-4

Zenbakizkoa

AITORPEN EREDUA.

Konstantea: ‘181’.

5-8

Zenbakizkoa

EKITALDIA.

1.  motako erregistroak idazgune hauexetan duen eduki berbera adierazi.

9-17

Alfazenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IFZ.

1.  motako erregistroak idazgune hauexetan duen edukia idatzi.

18-26

Alfazenbakizkoa

AITORTUTAKOAREN IFZ.

Aitortuak Espainian esleitutako IFZ badauka, honela adieraziko da:

Pertsona fisikoa bada, aitortuaren IFZ jarriko da, honako hauetan ezartzen diren arauei jarraituz: Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretua eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua.

Aitortua pertsona juridikoa edo errenta esleipeneko araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

14 urtetik beherako pertsonak tributu harremanetan edo tributu gaietan eragina duten harremanetan identifikatzeko, azalduko dira bai 14 urtetik beherako pertsonaren datuak, barne dela haren identifikazio fiskaleko zenbakia, bai haren legezko ordezkariarenak. Aitortua adingabea bada eta IFZrik ez badu, eremu hau bete gabe utzi eta “LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ” izeneko eremuan haren legezko ordezkariarena jarriko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

27-35

Alfazenbakizkoa

LEGEZKO ORDEZKARIAREN IFZ.

Aitortua 14 urtetik beherakoa bada, haren legezko ordezkariaren identifikazio fiskaleko zenbakia (aita, ama edo tutorearena) jarriko da eremu honetan.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Beste edozein kasutan zuriuneak utziko dira eremu honen edukian.

36-75

Alfazenbakizkoa

AITORTUAREN IZEN-DEITURAK EDO SOZIETATEAREN IZENA.

a)  Pertsona fisikoa bada, aurrena lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe nahitaez. Titularra 14 urtetik beherakoa bada, haren deiturak eta izena jasoko dira eremu honetan.

Deitura bakarra duten pertsona fisikoen kasuan, deitura, tarte bat eta izena jarriko dira, hurrenkera horretantxe.

b) Pertsona juridikoen eta errenta-egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan, sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

76-77

Zenbakizkoa

PROBINTZIAREN KODEA.

Aitortuaren helbideari dagokiona adieraziko da. Aitortuaren helbideko probintziari dagozkion bi digituak adieraziko dira, zerrenda honen arabera:

01. ARABA

02. ALBACETE

03. ALACANT

04. ALMERIA

05. ÁVILA

06. BADAJOZ

07. BALEARRAK

08. BARTZELONA

09. BURGOS

10. CÁCERES

11. CÁDIZ

12. CASTELLÓ

13. CIUDAD REAL

14. KORDOBA

15. CORUÑA

16. CUENCA

17. GIRONA

18. GRANADA

19. GUADALAJARA

20. GIPUZKOA

21. HUELVA

22. HUESCA

23. JAÉN

24. LEÓN

25. LLEIDA

26. ERRIOXA

27. LUGO

28. MADRIL

29. MÁLAGA

30. MURTZIA

31. NAFARROA

32. OURENSE

33. ASTURIAS

34. PALENTZIA

35. LAS PALMAS

36. PONTEVEDRA

37. SALAMANCA

38. C. TENERIFEKOA

39. KANTABRIA

40. SEGOVIA

41. SEVILLA

42. SORIA

43. TARRAGONA

44. TERUEL

45. TOLEDO

46. VALENTZIA

47. VALLADOLID

48. BIZKAIA

49. ZAMORA

50. ZARAGOZA

51. CEUTA

52. MELILLA

Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren kasuan 99 idatziko da

78

Alfabetikoa

IDENTIFIKAZIO MOTAREN GAKOA.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren identifikazioa zein den, gako hauetako bat jarriko da:

C

Bezeroaren Kontuaren Kodearen (CCC) bidezko identifikazioa.

O

Beste identifikazio bat.

79-82

Alfazenbakizkoa

IBAN KODEAREN AURRIZKIA

“Identifikazio motaren gakoa” eremuak “C” balioa hartzen duenean, eremu horretan IBAN kodea (Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea) adierazten ahalko da.

Eremu hau bitan banatzen da:

79-80

ISO HERRIALDEAREN KODEA: eremu alfabetikoa.

81-82

KONTROL DIGITUA.

Aitortzaileari Banku Jaulkitzaileak ez badio eman entitate kodea, eta ondorioz IBANik ez badago, bete gabe utziko da.

83-102

Alfazenbakizkoa

MAILEGUAREN, KREDITUAREN EDO BESTELAKO ERAGIKETAREN IDENTIFIKAZIOA

Honako hau adieraziko da:

1-”Identifikazio motaren gakoa” eremuan “C” adierazi bada, Bezeroaren Kontuaren Kodea (CCC) jakinaraziko da honela:

83-86

Entitatearen kodea.

87-90

Bulegoaren kodea.

91-92

Kontrol digituak.

93-102

Kontuaren zenbakia.

2-”Identifikazio motaren gakoa” eremuan “O” adierazi bada, eragiketarako esleitutako identifikazioa idatziko da.

103-110

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN DATA.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu edo aldatu zen eguna adieraziko da.

Eremu hau hirutan banatzen da:

103-106

Zenbakizkoa

Urtea

107-108

Zenbakizkoa

Hilabetea

109-110

Zenbakizkoa

Eguna

Kitapen eragiketetan (“C” balioa duen “Eragiketaren jatorria” eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa eratu zen eguna adieraziko da, ondoren aldaketa eragiketa baten berri eman ezean; kasu horretan, mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapen eragiketetan (“J” balioa duen “Eragiketaren jatorria” eremua), eremu horretan mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa aldatu zen eguna adieraziko da.

111-113

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN IRAUPENA.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren iraupena adieraziko da hiletan.

114-126

Zenbakizkoa

MAILEGUAREN, KREDITUAREN EDO BESTELAKO FINANTZA-ERAGIKETAREN ZENBATEKOA.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

114-124

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

125-126

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

“Eragiketaren gakoa” eremuan “M” edo “J” gakoa idatzi bada eta finantzatu beharreko zenbatekoa handitu bada, eragiketaren guztirako zenbatekoa adieraziko da, hasierako zenbatekoa eta handitutako zenbatekoa aipatuta.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

127-139

Zenbakizkoa

EKITALDIAN KAPITALAREN AMORTIZAZIORAKO ORDAINDUTAKO KOPURUA

Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte kapitalaren amortizaziorako ordaindutako kopurua zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

127-137

Ekitaldian amortizatutako kapitalerako ordaindutako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

138-139

Ekitaldian amortizatutako kapitalerako ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “M” adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “J” gakoa adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “C” gakoa adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da, kitatzeko unean ordaindutako zenbatekoa barne.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege

Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

140-152

Zenbakizkoa

EKITALDIAN INTERESETARAKO ORDAINDUTAKO KOPURUA.

Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte interesetarako ordaindutako kopurua zeinurik eta koma dezimalik gabe idatziko da.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

140-150

Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

151-152

Ekitaldian interesetarako ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “M” adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “J” adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “C” adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

153-165

Zenbakizkoa

EKITALDIAN BESTEREN FINANTZAKETATIK ONDORIOZTATUTAKO GASTUETARAKO ORDAINDUTAKO KOPURUA.

Ekitaldian edo eragiketa aldatu zen egunera arte besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuetarako ordaindutako kopurua idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

153-163

Ekitaldian besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuetarako ordaindutako zenbatekoaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

164-165

Ekitaldian besteren finantzaketatik ondorioztatutako gastuetarako ordaindutako zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “M” adierazten denean, aldatu zen egunetik ekitaldiaren amaierara arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “J” adierazten denean, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “C” adierazten denean, aldia hasi zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoa idatziko da.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

166-171

Zenbakizkoa

PARTAIDETZAREN PORTZENTAJEA.

Aitortu batzuk izanez gero, zenbat aitortu izan hainbeste erregistro prestatuko dira eta horietako bakoitzean partaidetzaren portzentajea.

Eremu hau bitan banatuta dago:

166-168

Zenbakizkoa

Osoko zatia:

Portzentajearen osoko zenbakien zatia jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

169-171

Zenbakizkoa

Zati dezimala:

Portzentajearen zati hamartarra jarriko da (ez badu, zeroak jarri).

Maileguak, kredituak edo bestelako finantza-eragiketak aitortu bakarra baldin badu, osoko zenbakien zatian 100 idatziko da eta 000 dezimalen zatian.

Aitorpenaren xede den ekitaldiaren aurreko ekitaldi batean ezeztatu denean finantza-eragiketa, ezeztatze unearen aurretik edukitako partaidetzaren portzentajea adierazi behar da.

172

Alfabetikoa

ERAGIKETAREN JATORRIA.

Eragiketaren jatorria hurrengo gako alfabetikoen arabera adieraziko da:

A

Eraketa.

M

Aldaketa.

C

Ezereztea.

J

Aitorpenaren xede den ekitaldiko aldaketa eta kitapena.

F

Jatorria aurreko ekitaldietan duten eragiketak.

A gakoa jarriko da baldin aitorpenaren xede den ekitaldian formalizatzen bada finantza-eragiketa. Gainerako aldietan, F gakoa jarriko da, salbu eragiketa aldatzen edo ezeztatzen bada.

Ekitaldi baten barnean, aitorpenaren xede den finantzaketa-eragiketaren edozein datu aldatzen bada, horren xede den ondasun higiezinaren erabileraren aldaketa barne, “M” gakoa adieraziko da. Kasu horretan erregistro bat eginen da eragiketa jatorri bakoitzeko, entitate aitortzaileak eragiketa bideratzeko erabili duen modua kontuan hartuta, honako hauek aipatzeko:

-”A” edo “F” gakoa: erregistroa beteko da, eragiketaren jatorrizko baldintzen eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan “Abenduaren 31n dagoen saldoa” eremua bete.

-”M” gakoa: erregistroa(k) beteko d(ir)a, eragiketaren baldintza berrien arabera eta aldatu zen egunetik abenduaren 31ra arte ordaindutako zenbatekoen arabera, aurretik kitapena egin ezean.

“C” gakoa adieraziko da, baldin aitorpenaren xede den eragiketa ezeztatzen bada aldi horretan. Kasu horretan, erregistroa(k) beteko d(ir)a aldiaren hasieratik ezeztatze eguna arte ordaindutako zenbatekoen arabera.

Ekitaldi berean aldaketa eragiketa bat eta kitapen eragiketa bat gertatzen badira, honako hauek aipatuko dira:

-”A” edo “F” gakoa: erregistroa beteko da, eragiketaren jatorrizko baldintzen eta urtarrilaren 1etik eragiketa aldatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan “Abenduaren 31n zain dagoen saldoa” eremua bete.

-J gakoa: “J” gakoa: erregistroa beteko da, aldatu zen egunetik kitatu zen egunera arte ordaindutako zenbatekoen arabera. Kasu horretan, ez dago zertan “Abenduaren 31n dagoen saldoa” eremua bete.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

173

Alfabetikoa

ERAGIKETA MOTA.

Eragiketa mota kontuan hartuta, hurrengo gako alfabetikoetako bat adieraziko da:

A

Hipoteka maileguak.

B

Gainerako maileguak.

C

Hipoteka kredituak.

D

Gainerako kredituak.

E

Bestelako finantza-eragiketak.

174

Zenbakizkoa

ERAGIKETAREN AZPIGAKOA.

Aitortzen ari den eragiketa motari dagokion zenbakizko azpigakoa adieraziko da, azpigakoen ondoko zerrenda honen arabera:

A, B, C eta D gakoei dagozkien erregistroetan erabili behar diren azpigakoak:

1

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezina.

2

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen ez den ondasun higiezina.

3

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala.

4

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen ez den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala.

5

Aurreko erabileretako bat ez dena.

“E” gakoari (Bestelako finantza-eragiketak) dagozkion erregistroetan erabili behar diren azpigakoak:

1

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezina.

2

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen ez den ondasun higiezina.

3

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala.

4

Hartzailearen ohiko etxebizitza izanen ez den ondasun higiezinaren gaineko eskubide erreala.

Ohiho etxebizitzari dagokion erabilerari buruzko azpigakoak aitortuak esandakoaren arabera ulertuko dira.

175

Zenbakizkoa

HIGIEZINAREN KOKAPENA.

2009/01/01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean (“Eragiketaren azpigakoa” eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da.

Hurrengo gakoetatik, maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den ondasun higiezinari dagokiona adieraziko da:

1

Katastroko erreferentzia duen higiezina, Espainiako edozein tokitan kokatua, EAEn eta Nafarroan izan ezik.

2

Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako katastroko erreferentzia duen higiezina.

3

Arestiko edozein kokapenetan den higiezina, katastroko erreferentziarik gabekoa.

4

Atzerrian kokatutako higiezina.

176-195

Alfazenbakizkoa

KATASTROKO ERREFERENTZIA.

2009/01/01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean (“Eragiketaren azpigakoa” eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da, baldin eta “Higiezinaren kokapena” eremuak “1” edo “2” balioa hartzen badu.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den ondasun higiezinari esleitutako katastroko erreferentzia adieraziko da.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xedea hainbat ondasun higiezin badira, tasazio baliorik handiena duen ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia adieraziko da. Nolanahi ere, ondasun higiezinen bat hartzailearen ohiko etxebizitza bada (aitortuak adierazitako erabileraren arabera), horren katastroko erreferentzia adieraziko da.

196-207

Zenbakizkoa

BERMEAREN XEDE DEN HIGIEZINAREN TASAZIO BALIOA.

2009/01/01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean (“Eragiketaren azpigakoa” eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren bermearen xede den ondasun higiezinari esleitutako tasazio balioa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

196-205

Bermearen xede den higiezinaren tasazio balioaren osoko zenbakien zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

206-207

Bermearen xede den higiezinaren tasazio balioaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, balio hori EZ da haien artean hainbanatuko.

208-219

Zenbakizkoa

ABENDUAREN 31N DAGOEN SALDOA.

“A”, “B”, “C” edo “D” gakoa duten eragiketa motetarako baino ez da idatziko maileguari, kredituari edo bestelako finantza-eragiketari buruz abenduaren 31n dagoen saldoa, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak eurotan jarri beharko dira.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, saldo hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da bete behar “A” edo “F” balioko eragiketaren jatorria duten eta aitorpenaren xede den ekitaldiaren barnean ondoren aldatu diren eragiketetarako.

Era berean, ez da bete behar, “C” edo “J” balioko eragiketaren jatorria duten eragiketetarako.

Eremu hau bitan banatzen da:

208-217

Abenduaren 31n dagoen saldoaren osoko zenbakien zatia.

218-219

Abenduaren 31n dagoen saldoaren dezimalen zatia.

220-412

Alfazenbakizkoa

HIGIEZINAREN HELBIDEA.

2009/01/01aren ondoren eratutako eragiketetarako eta eragiketaren azpigakoa ondasun higiezinei lotutako eragiketei buruzkoa denean (“Eragiketaren azpigakoa” eremuaren balioak: 1, 2, 3 eta 4), eremu hori bete beharko da, baldin eta “Higiezinaren kokapena” eremuak “1” edo “2” balioa ez dena hartzen badu.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den higiezinaren helbidea adieraziko da. Eremu hau honela banatzen da:

220-224

Alfazenbakizkoa: BIDE MOTA.

Bide motaren kode alfabetikoa adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) normalizatutakoa.

225-274

Alfazenbakizkoa: BIDE PUBLIKOAREN IZENA.

Bide publikoaren izen luzea adieraziko da. Izena osorik sartzen ez bada, artikuluak, preposizioak eta lokailuak kenduko dira, eta tituluak laburtuko dira (adibidez kd = kondea). Gainerako kasuetan, ohiko laburtzapenak erabiliko dira.

275-277

Alfazenbakizkoa: ZENBAKI MOTA.

Zenbaki sistema adieraziko da (balioak: ZK., KM., Z.G, eta abar).

278-282

Zenbakizkoa: ETXEAREN ZENBAKIA

Etxearen zenbakia edo kilometro puntua adieraziko da.

283-285

Alfazenbakizkoa: ZENBAKIAREN KALIFIKATZAILEA.

Zenbakiaren kalifikatzailea adieraziko da (balioak: BIS; DUP; MOD; ZAHARRA; eta abar / metroak mota zk. bada = KM).

286-288

Alfazenbakizkoa: MULTZOA.

Multzoa adieraziko da (zenbakia edo letrak).

289-291

Alfazenbakizkoa: ATARIA.

Ataria adieraziko da (zenbakia edo letrak).

292-294

Alfazenbakizkoa: ESKAILERA

Eskailera adieraziko da (zenbakia edo letrak).

295-297

Alfazenbakizkoa: OINA EDO SOLAIRUA.

Oina edo solairua adieraziko da (zenbakia edo letrak).

298-300

Alfazenbakizkoa: ATEA.

Atea adieraziko da (zenbakia edo letrak).

301-340

Alfazenbakizkoa: OSAGARRIA.

Helbidearen datu osagarriak. Balioak: Letra libreak (adibidez: ‘‘.... urbanizazioa’’; ‘‘........ saltokia,...... lokala ‘‘; ‘‘........merkatua,...... postua’’; ‘‘.......eraikina’’; eta abar).

341-370

Alfazenbakizkoa: HIRIA EDO HERRIA.

Hiriaren, herriaren eta abarren izena adieraziko da, udalerriarena ez bada.

371-400

Alfazenbakizkoa: UDALERRIA.

Udalerriaren izena adieraziko da.

401-405

Alfazenbakizkoa: UDALERRIAREN KODEA.

Udalerriaren KODEA adieraziko da, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) normalizatutakoa.

406-407

Zenbakizkoa: PROBINTZIAREN KODEA.

Probintziaren kodea adieraziko da.

Probintziari edo, hala bada, hiri autonomoari dagozkion bi digituak jasoko dira, zerrenda honen arabera.

01. ARABA

02. ALBACETE

03.ALACANT

04.ALMERÍA

05. ÁVILA

06.BADAJOZ

07.BALEARRAK

08.BARTZELONA

09.BURGOS

10.CÁCERES

11.CÁDIZ

12.CASTELLÓ

13.C.REAL

14.KORDOBA

15.CORUÑA.

16.CUENCA

17.GIRONA

18.GRANADA

19.GUADALAJARA

20.GIPUZKOA

21.HUELVA

22.HUESCA

23.JAÉN

24.LEÓN

25.LLEIDA

26.ERRIOXA

27.LUGO

28.MADRIL

29.MÁLAGA

30.MURTZIA

31.NAFARROA

32.OURENSE

33.ASTURIAS

34.PALENTZIA

35.PALMAS, LAS

36.PONTEVEDRA

37.SALAMANCA

38.C.TENERIFEKOA

39.KANTABRIA

40.SEGOVIA

41.SEVILLA

42.SORIA

43.TARRAGONA

44.TERUEL

45.TOLEDO

46.VALENTZIA

47.VALLADOLID

48.BIZKAIA

49.ZAMORA

50.ZARAGOZA

51.CEUTA

52.MELILLA

Atzerrian kokatutako higiezinen kasuan 99 idatziko da

408-412

Zenbakizkoa: POSTA KODEA.

Maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren xede den higiezinaren helbideari dagokion posta kodea adieraziko da.

413

Zenbakizkoa

ERAGIKETAKO ESKU-HARTZEAREN GAKOA.

Ondasun higiezinak edo ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eskuratzeko eragiketetarako, aitortutako eragiketari dagokionez entitate aitortzaileak zein izaerarekin esku hartzen duen adierazi beharko da, gakoen ondoko zerrenda honen arabera:

1.  Emakidaduna.

2.  Bitartekoa.

3.  Beste esku-hartze bat.

414-448

Alfazenbakizkoa

MAILEGU-EMAILEAREN DEITURAK ETA IZENA EDO SOZIETATEAREN IZENA.

“Eragiketako esku-hartzearen gakoa” eremuan “2” edo “3” adierazi bada, eremu horretan mailegu-emaileari buruzko datuak jaso beharko dira.

Pertsona fisikoa bada, lehen deitura, tarte bat, bigarren deitura, tarte bat, eta izen osoa emanen dira, hurrenkera horretantxe.

Deitura bakarra duten pertsona fisikoen kasuan, deitura, tarte bat eta izena jarriko dira, hurrenkera horretantxe.

Pertsona juridikoen edo errenta egozpenaren araubidea duten entitateen kasuan (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), sozietatearen izena edo entitatearen izena osorik jarriko da, anagramarik gabe.

449-457

Alfazenbakizkoa

MAILEGU-EMAILEAREN IFZ.

“Eragiketako esku-hartzearen gakoa” eremuan “2” edo “3” adierazi bada, eremu horretan mailegu-emailearen IFZ jaso beharko da.

Pertsona fisikoa bada, mailegu-emailearen IFZ jarriko da, Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuan eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta hari lotutako zenbait zentsu arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretuan ezartzen diren arauei jarraituz.

Mailegu-emailea pertsona juridikoa edo errenta egozpenaren araubidea duen entitatea bada (ondasunen erkidegoa, sozietate zibila, jaso gabeko jarauntsia, etab.), haren identifikazio fiskaleko zenbakia jasoko da.

Eremu hau eskuinaldean lerrokaturik egonen da, eta azken idazgunea kontrol karakterea izanen da. Ezkerreko idazguneak zeroz beteko dira.

Espainian esleituriko IFZekin bakarrik beteko da.

458-462

Zenbakizkoa

OHIKO ETXEBIZITZARAKO ERABILITAKO FINANTZAKETAREN PORTZENTAJEA.

“1” eragiketa azpigakoa (174 idazgunea) adierazi denean bakarrik adieraziko da hartzailearen ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea (aitortuak adierazitako erabileraren arabera). Portzentaje hori hartzaileak ohiko etxebizitza eskuratzeko erabiltzen duenari lotuta egonen da, hau da, partaidetzaren portzentajearen gaineko zatiari lotuta (portzentaje hori baldin badago).

Eremu hau bitan banatuta dago:

458-460

Zenbakizkoa. Osoko zatia:

Portzentajearen osoko zenbakien zatia idatziko da.

461-462

Zenbakizkoa. Zati dezimala:

Portzentajearen dezimalen zatia idatziko da.

Hartzaileak maileguaren, kredituaren edo bestelako finantza-eragiketaren (partaidetzaren portzentajearen) guztirako zenbatekoa erabiltzen badu ohiko etxebizitza eskuratzeko, osoko zenbakien zatian 100 idatziko da eta 00 dezimalen zatian.

“Eragiketaren jatorria” eremuan “M” edo “J” gakoa idatzi bada eta finantzatu beharreko zenbatekoa handitu bada, ohiko etxebizitzarako erabilitako finantzaketaren portzentajea handitzeko unean amortizatu gabe dagoen kapitala eta handitzearen ondoriozko kapitala kontuan hartuta kalkulatuko da.

463-473

Zenbakizkoa

EKITALDIAN BESTEREN FINANTZAKETATIK ERATORRITAKO ITZULKETA GASTUENGATIK SORTUTAKO KOPURUA

Hartzailearentzat lotutako errenta ez diren interesengatik aurreko ekitaldietan edo ekitaldi horretan bertan ordaindutako kopuruen itzulketen ondorioz sortutako zenbatekoa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe, salbu, bidezkoa denean, haiei dagozkien ordainsarien edo kalte-ordainen zenbatekoak.

Zenbatekoak EUROTAN adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

463-471

Interesengatik aurreko ekitaldietan ordaindutako kopuruen itzulketaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

472-473

Interesengatik aurreko ekitaldietan ordaindutako kopuruen itzulketaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Interesengatik aurreko ekitaldietan edo ekitaldi horretan bertan ordaindutako kopuruen itzulketen ondorioz sortutako baterako zenbatekoen kasuan, bereizi beharko dira batetik itzulketa horren zenbatekoan hartzailearentzat lotutako errenta ez dena eta bestetik hartutako gainerakoak; halakorik bada, behar diren eremuetan idatzi beharko dira, eta ez 2. erregistro motako (aitortuaren erregistroa) 474.tik 494.era arteko idazguneetan.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

474-484

Zenbakizkoa

BESTEREN FINANTZAKETATIK ONDORIOZTATUTAKO GASTUENGATIK SORTUTAKO ZENBATEKOEN KALTE-ORDAIN GISAKO INTERESAK

Interesengatik aurreko ekitaldietan ordaindutako kopuruen itzulketen kalte-ordain gisako interesengatik sortutako zenbatekoa idatziko da, zeinurik eta koma dezimalik gabe.

Zenbatekoak EUROTAN adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

174-482

Sortutako kalte-ordain gisako interesen zenbatekoen osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

483-484

Sortutako kalte-ordain gisako interesen zenbatekoen dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

485-494

Zenbakizkoa

BESTEREN FINANTZAKETATIK ONDORIOZTATUTAKO GASTUENGATIK SORTUTAKO ZENBATEKOEN KALTE-ORDAIN GISAKO BESTE KOPURU BATZUK

Interesengatik aurreko ekitaldietan edo ekitaldi horretan bertan ordaindutako kopuruen itzulketatik eratorritako zenbatekotik gorako edozein kopuru idatziko da eremu honetan, salbu ordainsari gisako interes izaera badute, edo 474.tik 494.era arteko idazguneetan idatzi behar badira. Eremu honetan sartuko dira, esaterako, judizioko kostu gisa jasotako kopuruak, edo finantza entitatearekin izandako akordio batek ekarritako beste edozein, besteak beste.

Zenbatekoak EUROTAN adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

485-492

Sortutako kalte-ordain gisako kopuruen zenbatekoaren osoko zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

493-494

Sortutako kalte-ordain gisako kopuruen zenbatekoaren dezimalen zatia. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Mailegua, kreditua edo bestelako finantza-eragiketa hainbat aitorturi egokitzen bazaie ere, zenbateko hori EZ da haien artean hainbanatuko.

Eremu hori ez da beteko, ondasun higiezina erostera bideratzen EZ diren finantzaketa-eragiketei dagokienez, tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko erregelamendu orokorra onesten duen uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuak eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onetsi duen maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak ezarri bezala. Hau da, ez da beteko, “Eragiketaren azpigakoa” eremuak “5” balioa hartzen duenean.

495-500

ZURIUNEAK

(*) Zenbateko guztiak positiboak izanen dira.

(*) Edukirik ez duten zenbakizko eremuak zeroz beteko dira.

(*) Edukirik ez duten alfazenbakizko eremuetan eta eremu alfabetikoetan zuriuneak utziko dira.

(*) Zenbakizko eremu guztiak eskuinaldean lerrokaturik eta ezkerraldean zeroz beterik.

(*) Eremu alfazenbakizko eta alfabetiko guztiak ezkerraldean lerrokaturik eta eskuinaldean zuriuneak dituztela, letra larriz, karaktere berezirik eta azentudun bokalik gabe, non eta eremuaren azalpenean besterik agintzen ez den.

Iragarkiaren kodea: F1614081

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web