274E/2016 FORU AGINDUA, EKAINAREN 17KOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, DENBORAREN BAITAKO LARRIALDIEI ARRETA EMATEKO ESTRATEGIAREN HELBURUAK ETA ERANTZUKIZUNAK EZARTZEN DITUENA
BON N.º 149 - 03/08/2016
Larrialdiei arreta emateak xedea du heriotza ekiditea eta/edo utz ditzaketen ondorioak gutxitzea.
Denboraren baitako estualdi edo larrialdietan sailkatzen diren patologien pronostikoa zuzen loturik dago gertatzen direnetik artatzen direnera iragaten den denborari.
Arreta mota horren funtsezko faktorea da lehen harremaneko sendagileak segituan abiaraztea kasuan kasuko Iktus, IAM, Politraumatismo eta abarren kodeak, ospitalearen barreneko eta kanpoko antolaketa prest egon dadin berariazko arreta protokoloak aplikatzeko, aldez aurretik diseinatuak gertakari kaltegarriaren eragina gutxitzeko.
Egungo larrialdi zerbitzuen garapenarekin, helburua baitute arreta tokian bertan eta ahalik eta lasterren ematea, asmoa da aurre egitea traumatismoen ondoriozko pazienteek (batik bat trafiko istripuen ondoriozkoak) edo kardiopatia iskemikoek ospitaletik kanpo duten hilkortasun handiari, bai eta paziente horiek zein iktus bat izan dutenek pairatzen dituzten sekuelen kopuru handiari ere.
Informazio eta komunikazio sistemak funtsezkoak dira helburu hori lortzeko, eta bide eman beharko lukete prozesuko faseetan arretarako emandako denbora monitorizatzeko.
Urtero, 35.000 presako ospitaleratze egoten dira, eta 7.500 lekualdaketa ZIU mugikorrean. Urte batean, 800 bat miokardio-infartu egoten dira Nafarroan, 1.100 garuneko iktus baino gehiago eta 200 politraumatismo larri inguru. Horiek dira osasun larrialdiko diagnostikorik ohikoenak, eta goiz hiltzeko arrazoi nagusietako bat. Gainera, desgaitasunik gabeko bizi-itxaropena murrizten dute oso modu nabarmenean.
Horrek guztiak erabat justifikatzen du denboraren baitako larrialdiak osasun arloko lehentasunezko esku-hartzetzat jotzea.
Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsia) esku hartzeko printzipioak, helburuak eta ekintza plan bat ezartzen ditu, lehentasunezko 12 osasun estrategiatan zehazten direnak. Horietako bat da denboraren baitako larrialdiei arreta ematea.
Gainera, planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk sortzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.
Horregatik, beharrezkotzat jo da erantzukizun maila batzuk ezartzea estrategia bakoitzerako, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programaren koordinatzaileak eta batzorde teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena kasuan kasuko foru aginduetan finkatuko dira.
Ildo horretan, abuztuaren 6ko 74/2014 Foru Aginduak Nafarroan denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategia eta iktusaren eta miokardio-infartuaren protokoloak eta abiarazte-kodeak onetsi zituen. Halaber, helburuak, protokoloak eta abiarazte-kodeak ezarri zituen, baita ardura teknikoen egitura eta eginkizunak ere. Bestalde, estrategiaren arduradun teknikoa izendatu zuen, baita protokoloen eta abiarazte-kodeen koordinatzaileak eta programetako batzuetakoak eta estrategiaren batzorde zuzentzaileko kideak ere.
Ondoren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez, haren egitura aldatu eta arduraren eremu berriak ezarri ziren.
Osasuneko kontseilariak otsailaren 2an eman 12/2016 Foru Aginduak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzaren eta organo zentralen egitura ezarri zituen osasun laguntzaz kanpoko atal eta unitateen mailan.
Horren ondorioz eta zenbait zuzendaritzaren eta burutzaren titularrak aldatzearen ondorioz, bidezkoa da zati batean berritzea estrategiaren arduradunak eta argiago zehaztea horren eginkizunetako batzuk.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren helburu orokor hauek onestea:
-Kardiopatia iskemikoaren, iktusaren eta politraumatismoaren ondoriozko hilkortasun goiztiarra gutxitzea.
-Denboraren baitako larrialdien kodeetan sartutako patologien morbilitatea eta larritasuna gutxitzea, kode horiek aplikatuz eta dispositiboa abiaraztea lortuz pazientea ospitalera ailegatu baino lehen, gutxienez susmoa badago kardiopatia iskemikoaren, iktusaren eta politraumatismoaren kasua dela.
-Desgaitasunaren eragina gutxitzea eta norberaren autonomia sustatzea laguntza prozesuan iktusa, kardiopatia iskemikoa, politraumatismoa edo septizemia pairatu duten pazienteentzat.
-Osasun arloan ahalduntzea eta autozainketa sustatzea, herritarrei gaitasuna emanez egoki identifikatu eta jarduteko hil ala biziko alarmaren seinale eta sintomen aurrean.
-Geografiaren eta sexuaren araberako desberdintasunak gutxitzea osasunaren emaitzetan, batik bat esku hartzeko teknika primarioak eskura izateari dagokionez kardiopatia iskemikoaren eta iktusaren kasuetan.
-Osasun sistema jasangarria izaten laguntzea, ospitaleko batez besteko egonaldia laburtuz akutuen unitateetan, miokardioko infartu akutuaren, iktusaren, kanpoko lesioen eta septizemiaren ondorioz denean.
2. Bermatzeko asmoz Nafarroa osoan arreta homogeneoa, zuzena eta kalitate tekniko handikoa izan dadin:
a) Abiarazte-kode eta protokolo berariazkoak garatuko dira, prozesu hauetan gutxienez: ospitaletik kanpoko bihotz gelditzea/dohaintza egitea asistolian, miokardio-infartua, iktusa, politraumatismoa eta trauma larria.
b) Pixkana-pixkana, beste abiarazte-kode eta protokolo batzuk sar daitezke, osasun lehentasunen arabera.
c) Onesten diren protokoloetan eta abiarazte-kodeetan, Nafarroako Ospitalegunea izanen da Nafarroa osoko erreferentzia zentroa, eta bere jardunak koordinatuko ditu gainerako ospitale eta osasun zentroekin.
3. Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren ardura teknikoen eginkizunak eta egitura onestea:
a) Honako hauek osatuko dute estrategiaren egitura teknikoa:
1. Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoa.
2. Protokoloen eta abiarazte-kodeen koordinatzaileak.
3. Estrategiaren programetako koordinatzaileak.
4. Estrategiaren batzorde teknikoa.
b) Estrategiaren arduradun teknikoaren eginkizunak: arduradun tekniko bat izendatuko da Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren buru gisa. Eginkizun hauek izanen ditu:
1. Bere gain hartzea Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren zuzendaritza teknikoa.
-Estrategiaren garapen osoa sustatzea, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusitako helburuak lortzeko, denboraren baitako larrialdiei arreta ematearen alorrean.
-Hil ala biziko larrialdiari arreta emateko zuzendaritza teknikoa bateratzea Nafarroa osoan, erreferentzia zentroak ezarriz.
-Jarraibide tekniko egokiak proposatzea ospitalearen barreneko eta kanpoko larrialdi zerbitzuetako langileei, hil ala biziko larrialdia abiarazteko kode eta protokoloak eraginkortasunez aplikatzen direla bermatzeko.
-Jarraibide tekniko egokiak ematea erakunde eskudunei garraiobide egokienei buruz, izan anbulantzia medikalizatua izan airezko garraiobidea, hil ala biziko larrialdiari arreta emateko hiri zein landa inguruneetan.
-Jarraibideak prestatzea hil ala biziko larrialdia bideratzeko irizpideak eta zirkuituak aplika daitezen, barnean direla antolaketa garapena eta beharrezko baliabideak, zirkuituak egokiak izateko eta bat egiteko hil ala biziko larrialdiari arreta emateko ezarritako denborekin.
-Ospitale barneko zirkuituen optimizazioa sustatzea, hil ala biziko larrialdiari arreta emateko denborak onenak direla bermatzeko.
-Komunikazio teknologien eta sistemen garapena sustatzea hil ala biziko larrialdian.
-Irizpideak eta protokoloak ezartzea hil ala biziko larrialdiari arreta ematea erregistratzeko, barnean direla arreta emateko denborari eta eraginkortasunez aplikatzeko jarraibideei buruzkoak.
-Hil ala biziko larrialdiari arreta ematearen emaitzak ebaluatzeko sistema garatzea.
-Hil ala biziko larrialdiari buruzko prestakuntza jarduerak sustatzea ospitalearen barneko eta kanpoko larrialdi zerbitzuetako langileentzat.
-Berariazko web orri bat kudeatzea Osasunaren atarian, larrialdiari arreta emateari buruzkoa, gehiago jakiteko atalean.
-Osasun Departamentua ordezkatzea beste erakunde eta instituzio batzuek hil ala biziko larrialdiari buruz bultzatutako foro teknikoetan.
-Pazienteek parte hartzeko tresnak bultzatzea larrialdiaren segurtasunaren alorrean.
-Estrategiaren batzorde teknikoaren bilkuren deialdia egitea, eta egiaztatzea bilkurak egiten direla eta kideak joaten direla.
-Estrategia ebaluatzeko urteroko txostena eta dagokin urterako aurreikusitako ekintza plana prestatu behar ditu urte bakoitzeko lehenbiziko hiruhilekoan.
c) Protokoloen eta abiarazte-kodeen koordinatzaileen eginkizunak. Abiarazte-kode eta protokolo berariazko bakoitzaren burutzan, koordinatzaile bat izendatuko da, eginkizun hauek izanen dituena kasuan kasuko prozesuari dagokionez:
-Batzorde teknikoari aurkeztea, onespena eman dezan, bere eskumeneko abiarazte-kodea eta protokoloa (zehazki, IAM, iktusa, politraumatismoa, eta bihotz eta arnas gelditzea/dohaintza egitea asistolian) eta horiek aldian-aldian eguneratzea.
-Arretaren kalitateri buruzko irizpide teknikoak ezartzea.
-Bideratzeko eta arreta emateko irizpideak eta zirkuituak proposatzea.
-Hil ala biziko larrialdietako komunikazio sistemak eta teknologiak proposatzea.
-Arretaren emaitzak erregistratu eta ebaluatzeko irizpideak zehaztea.
-Prozesuari buruzko prestakuntza edukiak proposatzea.
d) Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategiaren programetako koordinatzaileak: programa bakoitzaren burutzan, koordinatzaile bat izendatuko da, eginkizun hauek izanen dituena kasuan kasuko programari dagokionez:
-Irizpideak eta protokoloak ezartzea kasuan kasuko programa bakoitzerako aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta eraginkortasunez aplikatzeko jarraibideak proposatzea.
-Osasun Planean aurreikusitako ekintzen garapena bultzatzea, kasuan kasuko programari dagokionez.
-Arretaren emaitzak erregistratu eta ebaluatzeko irizpideak zehaztea.
-Hobetzeko ekintzak proposatzea, eskura dauden frogen argitan, antolaketako aldaketak eta teknologia egokien erabilera barne, kasuan kasuko programa hobeki ezartzeko.
-Prestakuntza eduki egokia proposatzea kasuan kasuko programak garatzeko.
-Ikerketa erronkak proposatzea kasuan kasuko programan.
-Programaren ebaluazioa prestatzea.
e) Estrategiaren batzorde teknikoa estrategiaren koordinaziorako eta aholkularitzarako organo teknikoa da. Eginkizun hauek izanen ditu:
-Beharrezko neurriak proposatzea Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategia gauzatzeko.
-Sostengua ematea estrategiaren arduradunari.
-Estrategia eraginkortasunez hedatzeko plangintza prestatzea eta gako-adierazleak eta helburuak prestatzea, estrategiarekin lotutako kudeaketa itunetan eta programa kontratuetan sartu beharrekoak.
-Estrategiaren hedapen eraginkorraren segimendua egitea, oztopoak analizatzea eta horiek zuzentzeko neurriak proposatzea.
-Estrategiaren aldaketa operatiboak proposatzea.
-Programen arteko jarduketak koordinatzea.
-Erreferentzia zentroak, irizpideak eta deribazio zirkuituak ezartzea.
-Ospitale barneko zirkuituak ahalik eta gehien hobetzea.
-Planifikatzea desfibrilatzaileak non kokatu erabilera publikoko zentro eta zerbitzuetan.
-Denboraren baitako larrialdiak abiarazteko kode eta protokolo berariazkoak onestea.
-Prestakuntza plana diseinatzea.
-Informazio sistemen garapena erabakitzea.
-Proposamenak egitea hil ala biziko larrialdietako komunikazio sistemen eta teknologien arloan.
-Herritarra hil ala biziko larrialdi baten aurrean gaitzeko programa onestea.
-Adierazleak ezartzea, hil ala biziko larrialdiari arreta ematearen emaitzak aztertzea osasun zentro eta esparruen arabera, eta osasun estrategiaren urteroko eta azken ebaluazioa onestea, Osasun Planeko batzorde koordinatzaileari igorriko zaiona.
-Batzorde teknikoak bere funtzionamendu araubidea ezarriko du, baita bileren maiztasuna ere, eta Batzordeko idazkaria izendatuko du, bai eta prestakuntzaren eta ikerkuntzaren arloko arduraduna ere.
-Estrategiaren kontrolaren eta segimenduaren jarraitutasuna bermatzeko asmoz, Batzorde teknikoak ahalmena du batzorde iraunkor bat sortzeko. Batzordeak berak onetsiko ditu haren kideak eta eginkizunak.
4. José Joaquín Betelu Corcuera jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzaren barruan Nafarroako Larrialdietako zuzendariordea eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko zuzendari teknikoa dena, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoa.
Elena Yanguas Lezaun andrea, zuzendariordetza horretako erizaina, izendatzea denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren arduradun teknikoaren alboko, estrategia koordinatzeko eginkizunak izanen dituena.
5. Honako hauek izendatzea protokoloen eta aktibazio kodeen koordinatzaile:
–José Javier Martínez Basterra jauna, Nafarroako Arlo Kliniko Kardiologikoko barrutiko fakultatibo espezialista, Miokardio-infartuaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.
–Nuria Aymerich Soler andrea, Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko barrutiko fakultatibo espezialista, Iktusaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.
–Bernabé Fernández Esain jauna, Irakaskuntzaren, Ikerketaren eta Berrikuntzaren Unitate Klinikoko burua, Politraumatismoaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.
–Diego Reyero Diez jauna, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetza eta Hil ala Biziko Larrialdiei Arreta emateko Zuzendaritza Teknikoko Larrialdi Ataleko burua, Ospitalez kanpoko bihotz-geldialdietarako arretaren/asistoliako dohaintzen protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.
–Carlos Ibero Esparza jauna, Barne Medikuntza Zerbitzuko D Ospitalizazio Ataleko barrutiko fakultatibo espezialista, Septizemiaren protokoloaren eta aktibazio kodearen koordinatzaile teknikoa.
–Nuria Clerigué Arrieta andrea, Pediatria Zerbitzuko Pediatria Ataleko burua, Kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloaren koordinatzaile teknikoa.
6. Honako hauek izendatzea programen koordinatzaile:
-Javier Turumbay Ranz, Osasunerako Sistema eta Teknologien zuzendariordea, Hil ala biziko larrialdietako komunikazio eta teknologia programaren koordinatzaile izendatzea.
-Diego Reyero Diez, Herritarrak hil ala biziko larrialdiaren aurrean gaitzeko programaren koordinatzaile.
7. Honako hauek osatuko dute Denboraren menpeko larrialdiei arreta emateko estrategiaren Batzorde Teknikoa:
–Estrategiaren arduradun teknikoa, batzordeburua izanen dena.
–Miokardioko infartuaren, iktusaren, politraumatismoaren, ospitalez kanpoko bihotz geldialdietarako arretaren/asistoliako dohaintzen, septizemiaren eta kode guztietan haurrei arreta emateko protokoloen eta aktibazio kodeen koordinatzaileak.
–Programa bakoitzaren koordinatzaileak.
–Ospitalez Kanpoko Larrialdien Zerbitzuko burua.
–Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariorde bat, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzak proposatuta izendatua.
–Nafarroako Ospitaleguneko Larrialdi Zerbitzuko burua.
–Tuterako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Larrialdi Zerbitzuko burua.
–Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzako Larrialdi Ataleko burua.
–SOS Nafarroa Ataleko burua. Aretoko operadoreen arduraduna.
–Nafarroako Ospitaleguneko Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoetako Zainketen Erizaintza Arloko burua.
–Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Osasun Planari sostengu emateko unitate teknikoko arduraduna.
–Alfonso Arrieta Aniz jauna, 112-SOS Nafarroaren ordezkaria, Osasun Departamentuaren izenean.
–Daniel Cano Ortega jauna, 112-SOS Nafarroaren ordezkaria, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren izenean.
–María Soledad Alcasena Juango andrea, batzordekide emeritu gisa.
8. Hala ere, Estrategiaren Batzorde Teknikoak infartuaren kodearen eta iktusaren kodearen kasuan kasuko eguneratzea onetsi arte, indarrean jarraituko dute Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 6ko 74/2014 Foru Aginduan bildutakoek.
9. Indarrik gabe uztea Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 6ko Foru Agindua, Denboraren baitako larrialdiei arreta emateko estrategia onetsi zuena. Hala ere, Estrategiaren Batzorde Teknikoak infartuaren kodearen eta iktusaren kodearen kasuan kasuko eguneratzea onetsi arte, aipatutako 74/2014 Foru Aginduan bildutakoak erabiltzen jarraituko dira.
10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko ekainaren 17an.-Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1607793