(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

116/2016 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 21EKOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN, EPEEN ZENBAKETARAKO, 2017. URTEAN BALIOGABEAK IZANEN DIREN EGUNAK ZEHAZTEN DITUENA.

BON N.º 247 - 27/12/2016



Atariko

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei epeen zenbaketarako egun baliogabeen egutegia zehazteko, bakoitzak bere lurraldean. Epeen zenbaketarako baliorik gabeko egunak ezartzerakoan, lan egutegi ofizialari jarraitu beharko zaio. Halaber, erkidego bakoitzeko toki entitateen egun baliogabeak ere sartuko dira egutegian.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 746/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezarri zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1425/2016 Ebazpenaren bidez ezarri dira herrietako 2017ko jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak.

Aipatutako xedapenak ikusirik eta aldez aurretik Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eginda, bidezko da, epeen zenbaketarako, 2017. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehaztea.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Egun baliogabeak Foru Komunitatearen esparruan.

2017. urtean, Nafarroako Foru Komunitatean, honako egun hauek izanen dira baliogabeak epeen zenbaketarako: larunbat eta igande guztiak, urtarrilaren 6a; apirilaren 13a, 14a eta 17a; maiatzaren 1a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 4a, 6a, 8a eta 25a.

2. artikulua . Egun baliogabeak Nafarroako Toki Administrazioko entitateen esparruan.

Nafarroako Toki Administrazioa osatzen duten entitateen esparruan, aurreko artikuluan aipatutako egunez gain, bertako jaiegunak gehituko dira; jaiegunok Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako Departamentuko Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1425/2016 Ebazpenaren bidez ezarri ziren.

Azken xedapen bakarra.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko abenduaren 21ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1614555

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web