(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

102/2016 FORU DEKRETUA, AZAROAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 227 - 24/11/2016



Zioen Azalpena

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, bestetik, zera proposatu dute: plantilla organikora biltzea irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz plantilla organikoan badauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Orobat, zenbait lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Bestetik, Eskubide Sozialetako Departamentuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Altsasuko eta Tuterako Udalekin batera, ERSISI proiektua zuzentzen du. Bertan, esperimentu bat egiten da, ekintza hauek gauzatzeko:

-Gizarte zerbitzuak eta enplegu zerbitzuak modu integratuan ematea gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden 500 hiritarri, haien kasuen banakako kudeaketaren bidez.

-Gizarteratze-errentaren erreforma pilotua.

-Enpleguaren politika aktiboen plangintzarako mekanismo berri bat, eragile publikoek eta pribatuek osatutako toki elkarlan-taldeen bidez.

Proiektua 2016ko urrian hasi eta 2019ko urrian amaituko da. 2015eko azaroan Europako Batzordearen VP/2015/011 deialdian aurkeztu zen, EASI-Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako 2014-2020 Programa Europarraren barnean. Batzordeak onetsi du, eta milioi bat eurotik gorako zuzkidura emanen dio.

Horretarako, bidezko da foru dekretu hau onestea, ERSISI proiektuaren koordinatzaile izendatutako funtzionarioak programa irauten duen bitartean jasoko dituen ordainsariak finkatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestetik, Nafarroako Foruzaingoaren antolaketa eta funtzionamenduaren erregelamendua onesten duen irailaren 21eko 72/2016 Foru Dekretuak indarra hartu ondoren, bidezko da Nafarroako Foruzaingoko destinoak betetzeko sistema aldatzea, foru dekretu horretan ezarritakoaren arabera.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko eta beharkizunei eta euskaraz jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

-Kontsumo Ikuskatzailetzako agente laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 2659 zenbakia duena plantilla organikoan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 8327 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

-Osasun laguntzailea*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 821 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Komisarioa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 5937, 5938 eta 5939 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 1687 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-OLT/EUDa. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 63458, 63505, 63591, 63748, 64678 eta 65257 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Administrazioko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 63046 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 66926 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Osasun laguntzailea (ET). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 64853 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

-EZLTa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61260 eta 61361 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

-Telefonista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 96 zenbakia duena plantilla organikoan.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 32048 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

-Erdi mailako teknikaria, NAEMaren erakunde autonomoetakoa*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 2316 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Sistema informatikoen teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10097 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Behargina*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 2570 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

-Arrain haztegiko arduraduna*. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 1489 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10202 zenbakia duena plantilla organikoan.

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10203 zenbakia duena plantilla organikoan.

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

-Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (laneko arriskuen prebentzioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10204 zenbakia duena plantilla organikoan.

Barne Zuzendaritza Nagusia

-Inspektorea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 10205, 10206 eta 10207 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

OSASUN DEPARTAMENTUA

Osasun Zuzendaritza Nagusia

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Unibertsitateko erdi mailako tituluduna (laneko arriskuen prebentzioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71161 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea:

-OGEE-Emagina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71162 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71163 zenbakia duena plantilla organikoan.

-ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71164 zenbakia duena plantilla organikoan.

Osasun Mentala:

-Psikologo kliniko espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71165 zenbakia duena plantilla organikoan.

HERRITARREKIKO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETAKO DEPARTAMENTUA

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, euskarazko 3. jakite maila daukana, 10208 zenbakia duena plantilla organikoan.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia

-Liburutegiko arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10209 zenbakia duena plantilla organikoan.

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

-Nekazaritzako ingeniari teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10210 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Nekazari Jardueretako ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 10211 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10212 zenbakia duena plantilla organikoan.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

-Zerbitzu orokorretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10213 zenbakia duena plantilla organikoan.

2. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan eta OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bat.-Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira:

NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71166 zenbakia duena plantilla organikoan.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

Eriaren Osasun Laguntzarako Zuzendaritza

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71167 eta 71168 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea

-Biologo klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71169 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71170 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Fisioterapeuta. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71171, 71172 eta 71173 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Erizaintzako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71174 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71175, 71176 eta 71177 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza

-LZBko medikua. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71178, 71179, 71180, 71181, 71182 eta 71183 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Erizaina. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71184, 71185 eta 71186 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Bi lanpostu huts, lan araubidekoak eta lanaldi partzialekoak, B mailakoak, 71187 eta 71188 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71189 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71190, 71191 eta 71192 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71193 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia

-Larrialdietako mediku albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 71194 eta 71195 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71196 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoen I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

Hiru.-Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

3. artikulua . Lanpostu batzuk sortzea OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua finkatzeko.

Bat.-Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA

Profesionalen Zuzendaritza

-BFE/Lan Medikuntzako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71197 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina (Laneko Arriskuen Prebentzioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71198 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71199 zenbakia duena plantilla organikoan.

Nafarroako Ospitalegunea

-OGEE-Emagina. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71200, 71201, 71202, 71203 eta 71204 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-ETEa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 71205 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71206 zenbakia duena plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia

-BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71207 zenbakia duena plantilla organikoan.

-BFE/Otorrinolaringologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71208 zenbakia duena plantilla organikoan.

-BFE/Erradiodiagnostikoko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71209 zenbakia duena plantilla organikoan.

-BFE/Erreumatologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71210 zenbakia duena plantilla organikoan.

-BFE/Urologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71211 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71212 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71213 eta 71214 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 71215 zenbakia duena plantilla organikoan.

-EZLTa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71216 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 71217 eta 71218 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 71219 zenbakia duena plantilla organikoan.

Lizarrako Osasun Barrutia

-LZAko medikuak Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71220 zenbakia duena plantilla organikoan.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 71221 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 71222 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 71223 zenbakia duena plantilla organikoan.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

Hiru.-Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

4. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, aldatzen duen maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatu da, era honetan:

- A edo B maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Kirola Sustatzeko Ataleko burutzari (5019 lanpostuari), eta berariazko baldintza hau ezartzea: Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen graduatu titulua izatea, Gorputz Hezkuntzako aipamena duela, edo Gorputz Jardueraren eta Kirolaren arloko graduatu titulua, edo Gorputz Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistra izatea (1440/1991 E.D.), edo Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, edo Gorputz Hezkuntzako diplomaduna.

- A edo B maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Kirol Teknifikazioko Bulegoko burutzari (7196 lanpostuari), eta berariazko baldintza hau ezartzea: Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen graduatu titulua izatea, Gorputz Hezkuntzako aipamena duela, edo Gorputz Jardueraren eta Kirolaren arloko graduatu titulua, edo Gorputz Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistra izatea (1440/1991 E.D.), edo Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, edo Gorputz Hezkuntzako diplomaduna.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, aldatzen duen apirilaren 4ko 29/2011 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatu da, era honetan:

- A edo B maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Kirol Federazioen Bulegoko burutzari (5038 lanpostuari), eta berariazko baldintza hau ezartzea: Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaitzen duen graduatu titulua izatea, Gorputz Hezkuntzako aipamena duela, edo Gorputz Jardueraren eta Kirolaren arloko graduatu titulua, edo Gorputz Hezkuntzako espezialitateko maisu-maistra izatea (1440/1991 E.D.), edo Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, edo Gorputz Hezkuntzako diplomaduna.

- A edo B maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Gazte Mugikortasunerako Bulegoko burutzari (8703 lanpostuari).

- B edo C maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Gazteen Sormenaren eta Beste Zerbitzu Batzuen Bulegoko burutzari (8704 lanpostuari).

- B edo C maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burutzari (8645 lanpostuari).

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, aldatzen duen maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatu da, era honetan:

- B edo C maila esleitzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko burutzari (1308 lanpostuari), eta berariazko baldintza hau ezartzea: Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile edo administrari lanpostu baterako izendatu izana.

- B edo C maila esleitzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoko Barne Kudeaketaren, Logistikaren eta Langileriaren Bulegoko burutzari (8646 lanpostuari).

5. artikulua . Hezkuntza Departamentuko bi lanposturi dagokien euskarazko jakite maila esleitzea.

1. Euskarazko 3. jakite maila esleitu zaie lanpostu hauei: hezkuntzako ikuskatzailearen bi lanpostu, funtzionarioaren araubidekoak, A mailakoak, 31377 eta 31580 zenbakia dutenak plantilla organikoan.

6. artikulua . Nafarroako Foruzaingoan destinoak betetzeko sistema zehaztea.

1. Komisario nagusi, komisario eta inspektore enpleguen destinoak berariazko lehiaketaren bidez beteko dira.

2. Oro har, inspektoreorde, kabo eta polizia enpleguen destinoak lehiaketaren bidez beteko dira, salbu foru dekretu honetan berariazko lehiaketaren bidez betetzeko ezartzen diren unitateetakoak, ondoren agertzen direnak:

A) Foruzaingoko buruaren mende, zuzenean:

- Barne Araubideko Brigada.

B) Ikuskapen Orokorraren Arloan:

- Komunikaziorako eta Ekintzen Loturarako Brigada (inspektoreorde enplegua bakarrik).

- Garapen Teknologikoaren eta Kalitatearen Brigada.

- Giza Baliabideen Taldea (inspektoreorde enplegua bakarrik).

- Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldea.

- Prestakuntza Taldea.

- Foruzain Etxeei atxikitako Polizia Judizialaren Taldeak.

- Tuterako Atestatu Taldea.

C) Barne Segurtasunaren eta Polizia Administratiboaren Arloan:

- Segurtasun Pribatuaren eta Sistemen Taldea.

- Ingurumen Ikerketaren Taldea.

D) Trafikoaren eta Bide Segurtasunaren Arloan:

- Atestatu eta Ikerketa Brigada.

- Ibilgailuetako Delinkuentziaren Taldea.

- Bide Hezkuntzako Taldea.

E) Herritarren Segurtasunaren Arloan:

- Esku Hartzeko Dibisioa.

- Agintariak Babesteko Brigada.

- Txakurren Gidarien Taldea.

F) Ikerketa Kriminalaren Arloan:

- Arloari edo arloko unitateei zuzenean atxikitako lanpostu guztiak, Salaketen eta Herritarren Arretarako Taldea izan ezik.

3. Destinoak betetzeko aurreko atalean aipatutako Foruzaingoko unitateetako berariazko lehiaketa sistema, hierarkian haien mende dauden unitateetan ere aplikatuko da, salbu eta espresuki kontrakoa ezartzen bada.

7. artikulua . Lanpostu bat sortzea Eskubide Sozialetako Departamentuan.

1. ERSISI proiektuaren koordinatzailearen lanpostua sortzen da, EASI-Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako 2014-2020 Programa Europarraren barnean, Eskubide Sozialetako Departamentuko Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia.

2. ERSISI proiektuaren koordinatzailearen eginkizunak esleituta dituen funtzionarioak, lanpostu hori betetzen duen bitartean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuburuentzako ordainsariak jasoko ditu.

Xedapen indargabetzailea

Indarrik gabe uzten da Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa aldatzen duen urriaren 17ko 112/2012 Foru Dekretuaren 3. artikulua.

Azken xedapenetan lehena.- Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.- Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko azaroaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1613025

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web