(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

14/2016 FORU LEGEA, urriaren 21ekoa, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana onetsi eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena.

BON 28/10/2016



ZIOEN AZALPENA

Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak Nafarroan estatistika jarduera arautzen duen lege esparrua ezarri zuen, foru erkidegoko errealitate sozial, ekonomiko eta demografikoari buruz behar adinako informazio fidagarria eta alderagarria edukitzeko helburuarekin.

Lege testu horretan berean arautzen dira datu-hornitzaileek eta informazioaren erabiltzaileek estatistika lana garatu eta betetzen duen organoarekin dituzten harremanak. Bertan, datuak eman beharra, emaitzak egoki argitaratu eta zabaldu beharra eta betiere sekretu estatistikoa errespetatu beharra ezarri dira. Era berean, adierazten du Estatistika Plana estatistika jarduera sustatu, antolatu eta planifikatzeko baliabide egokia dela. Lan hori Nafarroako Estatistika Sistemak eginen du.

Foru lege honek Nafarroako Estatistika Plana ezartzen du 2017-2020 aldirako. Nafarroako Parlamentuak onesten duen bosgarrena da honako hau, aurretik 1999-2002, 2003-2006, 2007-2010 eta 2011-2016 aldietako estatistika planei buruzkoak onetsi ondoren. Horrekin segida eman nahi zaio Nafarroako estatistika sistema sendotu eta indartzeko prozesuari. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen aurreikuspenen arabera, planaren indarraldian garatu beharreko helburuak ezartzen dira, baita horiek lortzeko ekintzak ere. Ekintza horiek Nafarroako Gobernuak onesten dituen urteko estatistika-jarduketako programetan zehazten dira.

Lege testu hau Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean ezarritako aurreikuspenekin bat dator eta, helburuen araberako plangintza sistema baten bitartez, gizarteak eskatzen dituen informazio beharrei erantzun gogo die, generoaren ikuspuntua eta hurrengo baldintzak kontuan hartuta: administrazio erregistroen eta beste iturri batzuen ahalik eta kosturik txikiena eta aprobetxamendurik handiena, bikoiztasunak ekiditea, herritar, enpresa eta erakundeentzako eragozpenak gutxitzea eta sekretu estatistikoa nahiz informazio estatistikoaren irisgarritasuna, lastertasuna eta eskuragarritasuna bermatzea.

Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak aurreko planetan indarra izan duten printzipioak mantentzen jarraitzen du eta, bereziki, 2011-2016 aldikoari dagozkionak, zeinak administrazio iturriak erabiltzea eta informazioa sexuaren arabera bereiztea hartzen baitzituen kontuan, planaren funtsezko bi helburu gisa.

Plan berri honek helburu horiek indartzen ditu, eta beste berri batzuk gehitzen, Administrazio Publikoak berak eta gizarteak tresnak izan ditzaten beren intereseko esparruak gehiago ezagutzeko eta, ondorioz, kudeaketa tresnak hobeak izan daitezen.

Estatistikako eragiketen kalitatea hobetzea da plan honen helburu garrantzitsuenetako bat; hau da, kudeaketa prozesuen hobekuntza eta, bereziki, eragiketen dokumentazioari dagokiona. Daukagun estatistika informazioa berriz sailkatzea ekarriko du horrexek, irizpide askoz murriztaileago bat baliatuta “eragiketa estatistiko” kalifikazioa lortzeko eta, beraz, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planaren parte izateko. Kalifikazio hori lortzen ez duten gainerako eragiketak Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioan sartuko dira, “administrazio jarduketak” edo “administrazio erregistroak” diren aldetik.

Estatistika ofizial guztia Nafarroako Estatistika Institutuaren eta Nafarroako Gobernu Irekiaren web-orrien bitartez eskuratzen ahalko da. Gainera, Gobernuaren beraren administrazio-jarduketei eta -erregistroei buruzko informazio estatistikoa jasoko da, bai eta beste erakunde batzuen eragiketa estatistikoei buruzkoa ere, plan honetan ezarritako irizpideen arabera eragiketa estatistikotzat jo ez baina ezagutza eransten dutelako. Orobat, orri horretan, adierazle sorta bat agertuko da departamentu bakoitzerako; adierazle horien ezaugarrietan honako hauek bezalakoak hartuko dira kontuan: definizioa eta metodologia, homogeneotasuna denboran eta beste eremu geografiko batzuekin, eta eguneratzea; bestetik, modua eman behar dute helburuak zenbateraino lortu diren neurtzeko eta beren eskumeneko sektoreari buruzko ikuspegi sintetikoa izateko.

Horrez gain, foru lege honek Nafarroako Gobernuaren eta entitate publikoen zein nazioarteko erakundeen arteko lankidetza instituzionaleko harremanak ezartzen ditu, bai eta Nafarroako Estatistika Institutuak plan hau betetzeko izanen dituen eginkizunak ere.

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen lau artikulu aldatzen dira azken xedapenetan lehenean. Halatan, 9., 23.1 eta 28. artikuluak aldatzen dira, estatistika ofizialen izaera izan dezaten Nafarroako Estatistika Planean sartutakoek eta Nafarroako Gobernuak onetsitakoek, foru dekretu bidez onetsi beharrik izan gabe. 31.1 artikuluan atal berri bat eransten zaie Nafarroako Estatistika Institutuaren eginkizunei; alegia, txostena egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren administrazio prozeduren diseinuari eta erreformari buruz, haiek beren izaeragatik ondorioak izaten ahal dituztenean iturri estatistiko gisa erabil daitezkeen informazioen produkzioan, halako moldez non berrikuntza horien aprobetxamendua ahalik eta onena izanen baita eta ekarpen egokia eginen baita premia estatistikoei behar bezala erantzuteko.

Azkenik, eta foru lege honen eranskin gisa, Eragiketa Estatistikoak eta Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioa jasotzen dira, Nafarroako Gobernuko departamentuen arabera sailkatuta.

1. artikulua. Onespena.

Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana onesten da.

2. artikulua. Edukia.

Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak foru lege honen I. eranskinean aipatzen diren Eragiketa Estatistikoak jasotzen ditu.

3. artikulua. Iraunaldia.

Onesten den Nafarroako Estatistika Planak 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31 arteko iraunaldia izanen du. Dena dela, plan hau iraungitzean plan berri bat onetsi ez bada, hurrengoak indarra hartu arte luzatuko da, salbu eta ezarrita dauden epe edo aldiengatik salbuetsi beharrekoak diren eragiketei dagokienez.

4. artikulua. Estatistikako urteko programak.

1. Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana garatzeko, urteko programak prestatuko dira; haietan, urtero egin beharreko eragiketak zehaztuko dira.

2. Planean jasota ez dauden eragiketak sartzen ahalko dira urteko estatistika programetan, horretarako arrazoiak programa horietan adierazita, eta baldintza hauek beharko dituzte bete:

a) Nafarroako Estatistika Planaren helburuetarako egokiak izatea.

b) Oinarrizko proiektu tekniko bat izatea, haien funtsezko osagaiak, bereziki Nafarroako estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 27.2 b) artikuluan ezarritako zehaztapenak, agertzen dituena, egin beharreko jarduera estatistikoen fidagarritasuna bermatzeko.

c) Lege honetan eta Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legean aurreikusitako kalitate eta lege printzipioak betetzea.

3. Betiere, eragiketa horiek urteko estatistika programetan sartzeko eta gauzatzeko, aurrekontu eta antolaketa aldetik eskueran dauden bitartekoen arabera jokatuko da.

4. Urteko estatistika programetako eragiketa estatistikoak Nafarroako Foru Komunitateko estatistika ofizialtzat hartuko dira, eta plan honetan onetsitakoen eskubide eta betebehar berak izanen dituzte.

5. Nafarroako Estatistika Institutuak eskatzen zaizkion laginak prestatuko ditu, Foru Komunitateko Administrazioaren esku egonik beharrezkoak diren datu guztiekin inkestaren xedearekiko komunikazioa ezartzeko; bakar-bakarrik, estatistika planean edo dagozkion urteko programetan onetsitako eragiketa estatistikoetarako.

6. Estatistikako urteko programek, halaber, Administrazio Informaziorako Iturrien Inbentarioaren eguneratzeak jasotzen ahalko dituzte, lege honen 10. artikuluan definitzen direnak; II. eranskinak jasotzen du horien zerrenda.

7. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Estatistika Kontseiluak txostena egin ondoren, Urteko Estatistika Programa onetsiko du, programari dagokion urtearen aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen.

8. Urteko Estatistika Programa bakoitzaren indarraldia urte naturala izanen da. Hala ere, hurrengo plana onetsi arte luzatuko da, beren izaera dela-eta jarraitutasuna behar duten eragiketei dagokienez.

9. Nafarroako Estatistika Institutuak urteko estatistika programa bakoitzaren jarraipen txostena eginen du Nafarroako Gobernuak onets dezan, bidezko baldin bada; aldez aurretik, Nafarroako Estatistika Kontseiluari jakinaraziko zaio. Txostenetan alderdi hauek jaso beharko dira, eragiketa estatistiko bakoitzerako:

a) Betetze-maila.

b) Estatistika produkzioko prozesuaren dokumentazio fasea.

c) Genero ikuspegia.

d) Informazioaren gehieneko xehakapenaren lurralde eremua.

e) Hurrengo urtean estatistika programan txertatzeari buruzko aurreikuspena.

10. Era berean, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Plana ebaluatzeko proposamena eginen du, plana bukatu ondoren, Nafarroako Gobernuak onets dezan, departamentu bakoitzak egin duen estatistika lana zehazteko Nafarroako Estatistika Institutuari bidaliko dion oroitidazkian oinarrituz, Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Ebaluazioak alderdi hauek behintzat bilduko ditu:

a) Betetze-maila.

b) Estatistikako produkzio-prozesuaren dokumentazio-fasea.

c) Genero ikuspegia.

d) Gehieneko informazio-xehakapenaren lurralde-eremua.

e) Erabiltzaileen gogobetetasuna eta zer garrantzi ematen dioten.

11. Nafarroako Gobernuari igorri aurretik, Nafarroako Estatistika Kontseiluari dokumentu horien berri emanen zaio.

5. artikulua. Araubide juridikoa.

1. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legeak arautuko du estatistika-jarduketa.

2. Nafarroako Estatistika Planean jasotako jarduera estatistikoak aintzat hartuko ditu Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodeko printzipioak. Kode hori 2011ko irailaren 28an ezarri zuen Europako Estatistika Sistemaren Batzordeak.

3. Plan horretan jasotako eragiketei dagozkien emaitzak beti izanen dira publikoak eta eskuragarriak. Edozein pertsona edo entitate juridikok eskatu eta erabiltzen ahalko ditu datu horiek, sekretu estatistikoa arautzen duen Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 15.artikulutik 22.era bitartekoek jasotako salbuespenekin.

6. artikulua. Erantzun beharra.

1. Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planeko eragiketak nahitaez bete beharrekoak dira.

2. Nafarroako Estatistika Planaren arabera eragiketa estatistikoak burutzearen zeregina duten organoek zilegi izanen dute administrazio-datuen iturrietara jotzea, datu pertsonalak barne, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan aurreikusitako kasuen arabera identifikatuta daudenak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, erakunde autonomoen eta haien menpeko gainerako entitate eta enpresen esku daudenak; betiere, datu horiek beharrezkoak baldin badira haiek aginduta dituzten eragiketa estatistikoak egiteko.

3. Nafarroako Estatistika Planeko eragiketetarako ematen diren datuak sekretu estatistikoaren araubideari loturik egonen dira, Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 15.artikulutik 22.era bitartekoetan xedatzen denaren arabera.

7. artikulua. Estatistika Planaren helburu orokorra.

Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak Nafarroako estatistika sistema garatu eta handitzea du helburu orokor, gizarteak eskatzen dituen informazio beharrei kalitatezko erantzuna eman ahal izateko, generoaren ikuspuntua kontuan hartuta eta dauden iturrien ahalik eta kosturik txikiena eta aprobetxamendurik handiena bilatuz, bikoiztasunak ekidinez, herritar, enpresa eta erakundeentzako eragozpenak minimizatuz eta sekretu estatistikoa nahiz informazio estatistikoaren irisgarritasuna, lastertasuna eta eskuragarritasuna bermatuz.

8. artikulua. Estatistika Planaren berariazko helburuak.

Helburu orokorra bermatzearren, berariazko helburu hauek ezartzen dira:

a) Informazio eskaerei erantzutea, produkzio estatistikoa beharretara egokituta.

b) Unitate informazio-emaileei zama gutxitzea, administrazio erregistroak erabilita.

c) Halako informazioa sortzea non modua emanen baitu Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoari lotutako politika publikoen plangintzara eta jarraipenera bideratutako adierazleen sistema baten eskakizunei erantzuteko.

d) Datuak hedatzeko eta eragiketa estatistikoak prestatzeko iturriak eskuratzeko balio duten teknologia berriei kasu egitea.

e) Gizartearen esku jartzea informazio estatistiko guztia, eskuratzeko moduko formatuan eta gardentasun eta puntualtasun irizpideei jarraituz.

f) Eragiketa estatistikoen kalitatean sakontzea, koordinazioa, prozesu eta metodologien dokumentazioa eta ebaluazio prozesuen inplementazioa sustatuz.

g) Estatistikako eragiketetan genero ikuspegia txertatzea.

h) Informazioaren desagregazioa indartzea, lurraldeari, sektore ekonomikoei edo biztanle taldeei buruzko informazio-eskaerak asetzeko.

9. artikulua. Eragiketa estatistikoak.

Eragiketa estatistikoek kalifikazio hori lortuko dute, Nafarroako Estatistika Institutuaren eta erakunde ekoizlearen artean aztertu ondoren. Horretarako, eragiketa estatistikotzat joko dira banako datuen bilketatik abiatuta emaitza estatistiko agregatuak (taulak, indizeak..) lortzea ahalbidetzen duten jarduerak, kalitateko estatistiken produkzio efizienterako beharrezko diren lanak barne. Eragiketa estatistiko bakoitzak ekoizpen estatistikoaren prozesuari buruzko dokumentazioa izan beharko du; ahal dela, prozesu hori ekoizpen estatistikoaren GSBPM (Generic Statistical Business Process Model) eskema orokorraren araberakoa izanen da. Hauexek dira horren lehen mailako faseak:

a) Beharrak zehaztea.

b) Diseinua.

c) Garapena.

d) Datu bilketa.

e) Informazioaren prozesua.

f) Informazioa aztertzea.

g) Zabalkundea.

h) Ebaluazioa.

10. artikulua. Administrazio Informazioaren Iturrien Inbentarioa.

1. Administrazio Informazioaren Iturrien Inbentarioa sortuko da, elementu hauekin:

a) Administrazio jarduketetatik heldu diren informazioak.

b) Administrazio erregistroak.

c) Sintesi eragiketak.

2. Administrazio jarduketetatik heldu diren informazioak izanen dira ekintza administratibotik heldu diren datu estatistiko agregatuak sortzen dituztenak, Administrazio Publikoaren kudeaketarako interesekoak direnak, baina eragiketa estatistikoei eskatzen ahal zaizkienak bezalako eskakizunik gabe, hala nola beharrak zehaztea, diseinua edo ebaluazioa.

3. Administrazio erregistroak dira zalantzarik gabe identifikatzen ahal diren unitateen banakako informazioa jasotzen duten datu multzoak, administrazio jarduketetatik heldu direnak, eta hura informazio sistemetan modu egituratuan metatzen dute.

4. Sintesi-eragiketak informazio agregatuaren bilketak dira, eragiketa estatistikoetatik heldu direnak, eta administrazio jarduketetatik, administrazio erregistroetatik edo beste iturri estatistiko batzuetatik. Hainbat izen hartzen ahal dituzte: urtekaria, diagnostikoa, oroitidazkia, programa, plana edo beste batzuk.

5. Nafarroako Estatistika Institutuak bere web-orriaren bitartez argitaratuko ditu eragiketa estatistikoen eta administrazio Informazioaren iturrien inbentarioaren emaitzak, bai eta biei loturiko dokumentazioa ere.

6. Eragiketa estatistikoek eta administrazio iturrien inbentarioko produktuek adieraziko dute zer gai-eremutan sailkatzen diren, bai eta haiek identifikatzera daramaten etiketak edo kontzeptuak ere.

11. artikulua. Erakundeen lankidetza.

Nafarroako Estatistika Institutuak, interesekotzat jotzen badu, estatistika jarduerak egiten dituzten mota guztietako entitate edo erakundeetara jotzen ahalko du, Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planean ezarritako helburuak kudeatzearen ondorioetarako bakar-bakarrik.

12. artikulua. Lankidetzahitzarmenak.

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmenak sinatzen ahalko ditu Estatuko, Europako eta autonomia-erkidegoetako kasuan kasuko entitateekin, Foru Komunitatean lortutako laginak hobetzeko, halako moduz non desagregatuetan lortutako estatistikek ordezkaritasun handiagoa izanen baitute eta Nafarroari buruzko datuen ustiapen osoagoa lortuko baita.

Xedapen gehigarri bakarra.–2017. urteko Estatistika Programaren onespena.

Nafarroako Gobernuak, beranduenik, foru lege honek indarra hartu eta hiru hilabeteko epean onetsiko du 2017. urteko Estatistika Programa.

Azken xedapenetan lehena .–Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzea.

1. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 9. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“Foru Lege honen ondorioetarako, estatistika ofizialtzat hartuko dira Nafarroako Estatistika Planean sartutakoak eta Nafarroako Gobernuak onetsitakoak, foru lege honen 28. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Estatistika ofizialen emaitzak argitaratu eginen dira eta inpartzialki eta hedatuki jakinaraziko; betiere, datu agregatuak emanez eta datu indibidualak aipatu gabe, sekretu estatistikoari buruz foru lege honetan araututakoari jarraikiz.”

2. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 23.1. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“Derrigorrez erantzun beharreko estatistikak izanen dira Nafarroako Estatistika Planean eta urtean urteko Estatistika Programetan espresuki halaxe zehazten direnak, bai eta, Planean edo Programan sartuak egon ez arren, Nafarroako Gobernuak onetsi eta halakotzat kalifikatu dituenak.”

3. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 28. artikulua aldatzen da. Honako testua izanen du:

“Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, Nafarroako Gobernuak, hala komeni denean edo presakoa baldin bada, bere Erabaki bidez baimendu dezake Estatistika Planean edo Urteko Programan jaso gabeko eragiketa estatistikoak egitea. Eragiketa horiek ofizialtzat joko dira.

Nafarroako Estatistika Institutua atxikia duen departamentuko kontseilariak proposatuta hartuko du Erabaki hori Gobernuak, betiere Institutuak aurretiaz aldeko txostena eginda, zeinak jasoko baitu eragiketa horiek Estatistika Plan eta Programetan ezarritako helburu eta betebeharrekin bat datozela, eta Estatistika Kontseiluko kideei jakinarazi ondoren.”

4. Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 31.1 artikuluari letra berri bat eransten zaio. Hona testua:

“p) Txostena egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren administrazio prozeduren diseinuari eta erreformari buruz, haiek beren izaeragatik ondorioak izaten ahal dituztenean iturri estatistiko gisa erabil daitezkeen informazioen produkzioan, halako moldez non berrikuntza horien aprobetxamendua optimizatuko baita eta ekarpen egokia eginen baita premia estatistikoak asetzeko.”

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legearen 31.1 artikuluaren p) letra zena q) letra izanen da aurrerantzean, testu berarekin.

Azken xedapenetan bigarrena .–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Nafarroako 2017-2020 Estatistika Planak 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2016ko urriaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

I. ERANSKINA

Eragiketa estatistikoak

Kultura, Kirola eta Gazteria

–Nafarroako Liburutegi Publikoen Zerbitzuaren Oroitidazkia: Datu estatistikoak.

–Museoak eta bilduma museografiko iraunkorrak.

–Kultur estatistikak.

Eskubide Sozialak

–Adingabeen adopzioa.

–Adingabeen harrera.

–Adingabe babestuak.

–Zentzatzeko bidean dauden adingabeak.

–Garapenerako Laguntza Ofiziala (Nafarroako Gobernuaren GLO).

–Gizarteratzen ari diren pertsonentzako prestazioak.

–Prestazioak adinekoentzat, desgaituentzat, gaixotasun mentala dutenentzat edo menpekotasuna dutenentzat.

–Udalerrien arabera erregistratutako lan kontratuak.

–Udalerrietan erregistratutako langabezia.

–Langileen enplegurako Lanbide Heziketa.

–Enplegua sustatzeko laguntzak.

–Etxebizitzen sustapena eta birgaikuntza.

–Lanpostu-eskaeraren eta -eskaintzaren gaineko estatistika.

Garapen Ekonomikoa

–Nafarroako enpresa industrialen merkataritza-trukeak.

–Enplegu erregulazioa.

–Garraioaren gaineko estatistika.

–Nafarroako errepide sareko istripu eta hildakoei buruzko estatistika.

–Nafarroako Turismoaren kontu sateliteak.

Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

–Ekoizpen estandarra.

–Abeltzaintzako ekoizpena.

–Kalitate-deitura duten produktuak.

–Nekazaritzako prezioen behatokia.

–Kontu makroekonomikoak.

–Ekoizpen sistemen ekonomiaren analisia.

–Nekazaritza-kontabilitatearen gaineko informazio sarea.

–Nekazaritzako soldatak.

–Munta gutxiko produktuen prezioak.

–Nekazari eta abeltzainek ordaindutako prezioak.

–Nekazari eta abeltzainek jasotako prezioak.

–Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen asteroko prezioak.

–Landa errentamenduen kanonak.

–Lurraren prezioak.

–Abere-hiltzeen gaineko inkesta.

–Urtean urteko labore-azalerak.

–Urtean urteko labore-ekoizpenak.

–Nafarroako ibaien neurketa-estazioen kontrolerako sarea.

–Lurpeko uren kontrol fisiko eta kimikorako sarea.

–Nafarroako ibaien kontrol fisiko eta kimikorako sarea.

–Nafarroako bainurako ur naturalak kontrolatzeko sarea.

–Nafarroako ibaien kontrol biologikorako sarea.

–Ehizarako eta arrantzarako espezieak.

–Berotegi efektuko gasak.

–Etxeetako eta saltokietako hondakinak.

–Industria hondakinak.

–Nafarroako airearen kalitatea.

–Baso jarduketak.

–Basoen kudeaketa.

–Basogintzaren eta biomasaren produktibitatea.

–Mendietako kalteen jarraipena.

–Hondakinen kudeaketa, Nafarroako hiri hondakinen tratamendurako Partzuergoan.

–Hondakin uren arazketa.

–Lurzoru okupatua eta zigilatua.

–Meteorologia.

–Lurraren erabilerak.

–Abere merkataritzaren mugimenduak.

–Ardi eta ahuntz aziendaren gaineko inkesta.

–Zerri aziendaren gaineko inkesta.

–Behi aziendaren gaineko inkesta.

Hezkuntza

–Unibertsitatez kanpoko ikasketak: ikastetxeak, ikastetxeen zerrenda.

–Haur Hezkuntzako 1. zikloari buruzko estatistika.

–Unibertsitatez kanpoko ikasketak: matrikula.

–Unibertsitatez kanpoko ikasketak: graduatuak.

–Unibertsitatez kanpoko ikasketak: langileak.

–Unibertsitatez kanpoko ikasketak: LP/Enpresetako praktikak.

–Informazioaren eta komunikazioaren gizartea unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.

–Nafarroako unibertsitateei eta Iruñeko eta Tuterako UNED zentroei buruzko estatistika.

–I + G-ko aurrekontu publikoei buruzko estatistika.

Ogasuna eta Finantza Politika

–Sozietateen gaineko zergari buruzko estatistikak.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatistikak.

–Ondarearen gaineko zergari buruzko estatistikak.

–Balio erantsiaren gaineko zergari buruzko estatistikak.

–Liburutegiei buruzko estatistika.

–Biztanle-kopuru ofizialak.

–Nafarroako bizilagunen zerrenda.

–Ugalkortasunari eta jaiotza tasari buruzko estatistika.

–Ezkontzei buruzko estatistika.

–Hilkortasunari eta heriotzei buruzko estatistika.

–Migrazioei buruzko estatistika.

–Biztanleriaren gaineko proiekzioak.

–Hauteskundeetako emaitzei buruzko estatistikak.

–Bizi-baldintzei buruzko inkesta soziala.

–Nafarroako kontsumitzaileen egoera ekonomikoaren gaineko inkesta.

–Kanpoko merkataritzari buruzko estatistika.

–Nafarroako kontabilitate hiruhilabetekaria.

–Nafarroako input-output esparrua.

–Administrazio Publikoen kontuak.

–Urteko kontu ekonomikoak.

–Jarduera ekonomikoaren unitateen zerrenda.

–Zerbitzuen gaineko urteroko inkesta.

–Etxe eraikuntzari buruzko estatistika.

–Eraikuntzaren egituraren gaineko inkesta.

–Industria-egoeraren gaineko inkesta.

–Nafarroako gizarte babesaren kontuak.

–Biztanleria aktiboaren gaineko inkesta (BAI).

–Lan kostuen gaineko urteroko inkesta.

–Lansarien egituraren gaineko inkesta.

–Inbertsio eskariaren gaineko inkesta.

–Ezkontza-baliogabetzeen, banantzeen eta dibortzioen gaineko estatistikak.

–Eraikuntzaren koiunturaren gaineko inkesta.

–Ugalkortasunaren gaineko inkesta.

–Etxeko gastuaren gaineko inkesta.

–Desgaitasunaren, autonomia pertsonalaren eta mendekotasun egoeren gaineko inkesta.

–Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika.

Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia

–Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei buruzko estatistika.

–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileentzako prestakuntza jarduerak.

–Bilakaera digitala Nafarroan.

–Nafarroan hildakoak eragin dituzten zirkulazio istripuak.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak

–Nafarroako mapa soziolinguistikoa.

–Nafarroako inkesta soziolinguistikoa euskararen gainean.

–Emakumeentzako arreta juridikoa.

–Genero indarkeriagatiko salaketak.

–Herritarren parte-hartzearen gaineko inkesta.

Osasuna

–Miokardio-infartu akutuaren intzidentzia.

–Iktusaren intzidentzia.

–Nafarroan giltzurrun-eritasun kronikoa duten pertsonak.

–Barneratze-araubidea duten osasun establezimenduak.

–Minbiziaren intzidentzia Nafarroako biztanlerian.

–GIBaren eta HIESaren zaintza epidemiologikoa.

–Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak.

–Giza kontsumorako uren kalitatea.

–Aldi baterako ezintasunaren gaineko analisia.

–Lanbide gaixotasunak eta lan osasuneko gertaera zelatariak.

–Lan istripuak.

–Laneko eraginpetasunei buruzko estatistika (amiantoa).

–Lan arriskuen prebentzioa.

–Ezintasun iraunkorraren gaineko analisia.

–Organo eta ehunen transplanteari buruzko estatistika.

–Lan baldintzen eta osasunaren gaineko inkesta.

–Nafarroako sortzetiko anomaliak eta gaixotasun hereditarioak.

–Arreta espezializatuko morbilitate laguntzadunaren gaineko analisia.

–Haurdunaldiaren borondatezko etendurak.

–Haur eta gazteen hortz-zainketari buruzko estatistika (HHZP).

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren erabiltzaileak eta giza baliabideak oinarrizko osasun laguntzan.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren oinarrizko osasun laguntzako jarduera.

–Farmazia-prestazioei buruzko estatistika.

–Osasun mentalari buruzko estatistika.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren baliabideei buruzko estatistika.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren gastuari buruzko estatistika.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arreta espezializatuko jarduerak.

–Atzerapenak osasun laguntza publikoan.

–Ospitalez kanpoko larrialdietarako zerbitzuaren jarduera.

–Kontsulten zergatiak oinarrizko osasun laguntzan.

–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Diagnosiarekin Lotutako Taldeei (DLT) buruzko estatistika.

–Nafarroako transfusio zentroaren eta zerbitzuen jarduerari buruzko estatistika.

–Gaixo kronikoen estrategiaren jarraipena.

–Hilkortasunari buruzko estatistikak, heriotza arrazoien arabera.

–Gaixotasun arraroen prebalentzia Nafarroan.

–1. motako diabetesaren prebalentzia Nafarroan.

–Denboraren menpeko larrialdien arreta.

II. ERANSKINA

Administrazio informazioaren iturrien inbentarioa

Kultura, Kirola eta Gazteria

–Erregistroak:

? Gazte entitateen errolda.

? Nafarroako astialdiko monitore eta zuzendarien errolda.

? Gazteentzako informazioko zerbitzuen errolda.

? Nafarroako Foru Komunitateko gazteria arloko profesionalen errolda.

? Nafarroako Foru Komunitateko kirol instalazioen errolda.

? Kirol kluben errolda.

? Kirol lizentzia federatuak.

? Partaidetza, eskoletako kirol ekitaldietan.

–Administrazio-jarduketak:

? Gizarte interesekotzat deklaratutako kirol babeseko kontratuen kopurua.

? Nafarroako Gazteentzako Jardueren Eskolako ikastaroetako partaide kopurua.

? Nafarroako Gobernuaren gazteentzako informazio zentro koordinatzailearen erabiltzaileak.

? Gazteentzako sustapen artistikoko jardueretako partaideak.

? Gazteentzako mugikortasun jardueretako partaideak.

? Gazte txartelaren onuradun gazteak.

? REAJ txartelaren onuradun gazteak.

? Gazte elkarteentzako eta toki entitateentzako diru-laguntzak.

? Nafarroako Gazteriaren Institutuaren ekintzetarako beka duten partaideak.

? Nafarroako Kirol Jokoetako partaideak.

? Foru Komunitateko NKGIaren gazteentzako instalazioetan emandako gauak.

? Nafarroako Gobernuaren kirol instalazioen erabiltzaileak.

Eskubide Sozialak

–Erregistroak:

? Oinarrizko laguntzako zerbitzuak (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak).

? Etxean laguntzeko udal zerbitzua.

? Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak.

? Mendekotasunak dituzten Pertsonen Erregistroa.

? Minusbaliotasuna duten Pertsonen Erregistroa.

? Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuaren menpeko haur eskolak.

–Administrazio-jarduketak:

? Familia orientabidea eta bitartekotza.

? Familia elkartzeko gunea.

? Gizarte larrialdiko laguntzak.

? Gizartean eta egoitzan txertatzeko zerbitzuak (VAIS programa, EISOVI, aterpeak, Alaiz egoitza).

? Gizartean eta lanean txertatzeko zerbitzuak (EISOL/ESP/Enplegagarritasunerako diru-laguntzak, CIS egiaztapena).

? Kultura arteko bitartekotzarako zerbitzua.

? Herritarrentzako informazio arreta.

? Entitateen jardueren funtzionamendu eta sustapenerako diru-laguntzak gizarteratze arloan.

? Desgaitasuna duten pertsonen arloan aritzen diren gizarte zerbitzuen arloko entitateentzako diru-laguntzak.

? Hirugarren adinekoentzako gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak.

? Gizarte zerbitzuetako boluntarioen entitateentzako laguntzak.

? Familia ugariaren txartelaren onuradunak.

? Familia ugarientzako prestazio ekonomikoak.

? Familientzako prestazio ekonomikoak, eszedentziagatik.

? Etxebizitza babestuak erosteko diru-laguntzak.

? Etxebizitza babestuen gehieneko prezioak.

? Nafarroako Foru Komunitaterako hizkuntzazko eta kulturarteko bitartekotza ibiltarirako programa.

Garapen Ekonomikoa

–Erregistroak:

? Kooperatibak.

? Hitzarmen kolektiboen zerrenda.

? Laneko arriskuei aurrea hartzeko sistemen auditoretzarako enpresen zerrenda.

? Amiantoagatiko arriskua duten enpresen erregistroan inskribatutako enpresen zerrenda.

? Kanpoko prebentzio-zerbitzuen zerrenda.

? Hauteskunde sindikalak.

? Aldi baterako laneko enpresak (ABLE).

? Lanbide erakundeak.

? Lan sozietateak.

? Langile autonomoen lanbide elkarteen zerrenda.

? Establezimendu turistikoen zerrenda.

? Nafarroako txikizkako merkataritzako establezimenduen zerrenda.

–Administrazio-jarduketak:

? Herri lanetako kontratazioa eta inbertsioak.

? Arbitrajea eta adiskidetzea.

? Hitzarmen kolektiboak.

? Lantoki-irekitzeei buruzko jakinarazpena.

? Lan-araudia ez betetzeagatiko zehapenak.

? Grebak eta ugazaben itxierak.

? Inbertsiorako laguntzak.

? Nafarroako errepide sareari buruzko oinarrizko estatistika.

? Nafarroako errepide-sarearen zainketaren kudeaketa.

? Nafarroako errepideetako zirkulazio kopuruak.

? Turismo bulegoetako informazio eskaerak.

? Europar Batasuneko funtsen diru-sarrerak Nafarroan.

? I+G laguntzak.

? Kontsumitzailearentzako arreta eta informazioa.

–Sintesi eragiketak:

? Istripu ugariko tarteen egoera Nafarroako errepideetan.

? Energia-balantzeak.

Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

–Erregistroak:

? Eraldaketarako nekazaritza sozietateen erregistroa.

? Nekazaritzako elikagaien industrien erregistroa.

? Ehiza eta arrantzaren kudeaketa.

? Baso-suteak.

? Mahastiaren erregistroa.

? Nekazaritzako ustiategien erregistroa.

? Nekazaritzako makineriaren erregistroa.

? Abeltzaintzako ustiategien erregistroa.

–Administrazio-egintzak:

? Tokiko Agenda 21.

? Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak ingurumen arloko informazioari buruz aztertutako eskaeren kopurua.

? Naturaren Interpretazio Zentroetako bisitarien kopurua.

? Ibaiak hobetzeko jarduketak.

? Flora- eta fauna-espezie mehatxatuak.

? Naturgune babestuak.

? Toki entitateen aurrekontuak.

? Toki entitateen aurrekontuen likidazioak.

? Toki entitateen zor bizia.

? Azpiegitura planen kudeaketa (APK).

? Planeamenduko inbentarioa.

Hezkuntza

–Erregistroak:

? EDUCA: ikasleen eta ikastetxeen hezkuntzako erregistroa.

–Administrazio-jarduketak:

? Unibertsitateko ikasleei laguntzak emateko deialdiei buruzko estatistika.

? Prestakuntzako eta I+G planeko laguntzei buruzko estatistika.

? Unibertsitate hedapeneko jarduerei buruzko estatistika.

Ogasuna eta Finantza Politika

–Erregistroak:

? Lizitatzaileen borondatezko erregistroa.

? Izendegia.

? Nafarroako kale izendegia.

–Administrazio-jarduketak:

? Kontratu-erregistro publikoa.

? Zerga-bilketaren gaineko txostena.

? Nafarroako Zorra.

? Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko estatistikak.

–Sintesi eragiketak:

? Nafarroako lur-ondasunaren gaineko estatistika.

? Nafarroako urtekari estatistikoa.

? Nafarroako sozietate publikoen gaineko urteroko txostena.

Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia

–Erregistroak:

? Ikuskizun publikoen eta josteta jardueren lokalen erregistroa.

? Elkarteen erregistroa.

? Lanbide elkargoen erregistroa.

? Fundazioen erregistroa.

–Administrazio-jarduketak:

? Prozesu psikoteknikoak, Nafarroako administrazio publikoetako langileen sarrera, igoera eta lekualdatze deialdietan.

? Hizkuntz egiaztapena, Nafarroako administrazio publikoetako langileen sarrera, igoera eta lekualdatze deialdietan.

? Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko erregistroa.

? Nafarroako atarian (www.navarra.es) izandako sarreren analisiak.

? Joko makinak.

? Zirkulatzeko baimen osagarriak.

? Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzaren estatistika.

? Foruzaingoaren jarduketei buruzko estatistikak.

? SOS-Nafarroaren bidez tramitaturiko larrialdiak.

? Erregistro Orokorraren jarduera.

? Nafarroako Administrazio Auzitegiaren estatistika.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanak

–Erregistroak:

? Hilobien erregistroa.

? Ikur frankisten eta Gerra Zibilari lotutakoen erregistroa.

? 1936ko kolpe militarraren ondotik fusilatutakoen ahaideen DNAren erregistroa.

? Terrorismoaren eta arrazoi politikoko indarkeriaren biktimen erregistroa.

? Nafarroan egoitza duten Espainiako beste eskualde batzuetako etxeak eta elkarteak.

? Nafarroak beste autonomia erkidego batzuetan eta atzerrian dituen etxe, txoko eta zentroak.

? Helduentzako euskara-irakaskuntza Nafarroan.

? Euskara-ezagutzari buruzko ziurtagirien erregistroa.

? Euskaltegien eta gau-eskolen erregistroa.

? Emakume-elkarteen errolda.

–Administrazio-jarduketak:

? Harrera telefonikoa Nafarroako Administrazio Publikoetan (012).

? Prentsa idatziarentzako, irratientzako eta on line komunikabideentzako laguntzak.

? Euskararen erabilera sustatzen edo hura gizartean agertzea bultzatzen duten jardueretarako laguntzak.

? Udal esparruan euskara erabiltzeko eta sustatzeko laguntzak.

? Helduei euskaraz irakasteko laguntzak.

? Emakume-elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako diru-laguntzak.

? Toki entitateentzako transferentziak, berdintasun politikak bultzatzeko.

? Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren arteko harremanak.

? Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuaren eta Arartekoaren arteko harremanak.

Osasuna

–Erregistroak:

? Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen zerrenda.

? Aurretiazko borondateen erregistroa.

? Nafarroan giltzurrun-eritasun kronikoa duten pertsonen erregistroa.

? Nafarroako osasun arloko langileen erregistroa.

? Osasun produktuak merkaturatzeko arduradunen erregistroa.

? Minbiziak jotako Nafarroako biztanleen erregistroa.

? Miokardio-infartu akutuak jotako biztanleen erregistroa.

? Garun-hodietako gaixotasunak jotako biztanleen erregistroa.

? Gaixotasun arraroek jotako biztanleen erregistroa.

? HIESaren erregistroa.

? GIBaren bidezko infekzioaren kasuen erregistroa.

? Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunen erregistroa (NABG).

? Jaioberriaren hipoakusiaren detekzio goiztiarrerako Nafarroako biztanleen erregistroa.

? Pestiziden establezimendu eta zerbitzuen erregistroa.

? Hozte-dorreen eta lurrun-kondentsadoreen erregistroa.

? Elikagai enpresen eta elikagaien osasun erregistro orokorra.

? Aldi baterako ezintasunaren erregistroa.

? Ezintasun iraunkorraren erregistroa.

? Lanbide gaixotasunen eta lanak sortutako gertaera zelatarien erregistroa.

? Laneko istripuen erregistroa.

? Laneko eraginpetasunen erregistroa (amiantoa).

? Txertoak hartutako biztanleen erregistroa.

? Nafarroako sortzetiko anomalien eta gaixotasun hereditarioen erregistroa.

? Minbiziaren ospitale-erregistroa.

? 1. motako diabetesak jotako biztanleen erregistroa.

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (Iktus kodea).

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (Bihotz-biriketako geldialdiaren kodea).

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (IAM kodea).

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (Politrauma kodea).

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (Odoljario digestiboaren kodea).

? Denboraren menpeko larrialdietan emandako arretaren erregistroak (Sepsis kodea).

? Arreta espezializatuko morbilitate laguntzadunaren erregistroa.

? Gertaera kaltegarriak jakinarazteko datu-basea, farmakozaintza*.

? Erabilera kolektiboko igerilekuen osasun arloko errolda.

? Mikrotxipdun zakurren errolda.

? Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Zerbitzuen zerrenda, Nafarroan osasun jarduera dutenak.

? Tuberkulosiaren zaintza epidemiologikorako sistema

? Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun-datuen basea (OTI).

Iragarkiaren kodea: F1611987

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web