(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

55/2016 FORU AGINDUA, EKAINAREN 30EKOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, LIZARRAKO OSASUN BARRUTIAREN OSASUN LAGUNTZAKO ETA OSASUN LAGUNTZAZ KANPOKO EGITURA ORGANIKOA EZARTZEN DUENA Nota de Vigencia

BON 08/08/2016



Atariko

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak, 2. artikuluan, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, dagokion mailako araudiko xedapenak emanen direla.

Bestalde, foru dekretu horren 19.2 artikuluak ezartzen du osasun laguntzako zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzak proposaturik.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura berriak argi eta garbi bereizten ditu, batetik, goi zuzendaritza, organo zentraletan datzana, eta, bestetik, egitura periferikoa, osasun zentroen kudeaketa bere gain hartzen duena (Nafarroako Ospitalegunea, Osasun Mentala, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Tuterako eta Lizarrako Osasun Barrutiak).

Orobat, osasun laguntzaren osotasuna bermatzeko xedearekin, Lizarrako Osasun Barrutiko kudeatzailetza integratua berreskuratu da, eta haren menpe egonen dira García Orcoyen Ospitalea eta Lizarrako Osasun Barrutiko oinarrizko osasun laguntzako osasun zentroak.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak dauden baliabideak berregituratzea proposatu du, etorkizun hurbileko lehentasun, helburu eta ekintzetara egokitzea bermatzeko, osasun laguntzako prozesu osoari arreta emanez.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

1. artikulua . Foru aginduaren xedea.

Foru agindu honen xedea da Lizarrako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko egitura ezartzea, Lizarrako García Orcoyen Ospitalearen zereginak eta oinarrizko osasun laguntzaren arlokoak hobeki garatzeko.

2. artikulua . Zuzenean Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren mende dauden unitate organikoak Nota de Vigencia.

1. Honako unitate organiko hauek daude zuzenean Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren mende:

a) Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetza.

b) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzua.

c) Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzua.

d) Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzua.

e) Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua.

f) Kirurgia Orokorraren Zerbitzua.

g) Barne Medikuntza Zerbitzua.

h) Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.

i) Pediatria Atala.

j) Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzua.

k) Larrialdi Atala.

l) Erradiologia Atala.

m) Farmazia Atala.

n) Oftalmologia Atala.

o) Errehabilitazio Atala.

p) Analisi Klinikoen eta Laborategiko Atala.

q) Otorrinolaringologia Unitatea.

r) Urologia Unitatea.

2. Kudeatzailetzaren zuzendaritzapean medikuntza intentsiboko eta dermatologiako eginkizunak beteko dira.

3. artikulua . Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzaren egitura Nota de Vigencia.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordertzak zuzenean Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzaren mende jardunen du, eta Lizarrako Osasun Barrutiari dagozkion oinarrizko osasun laguntzako langileak eta baliabideak biltzen ditu.

2. Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zuzendariordetzak bere egituran zentro hauek ditu:

a) Alloko OOLT.

b) Antzin-Ameskoetako OOLT.

c) Lizarrako OOLT.

d) Lodosako OOLT.

e) Los Arcosko OOLT.

f) San Adriango OOLT.

g) Vianako OOLT.

h) Villatuertako OOLT.

3. Aurreko atalean zehazten diren oinarrizko osasun laguntzako taldeek egitura organiko hau dute:

a) Alloko OOLT: Alloko OOLTko zuzendaritza eta Alloko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

b) Antzin-Ameskoetako OOLT: Antzin-Ameskoetako OOLTko zuzendaritza eta Antzin-Ameskoetako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

c) Lizarrako OOLT: Lizarrako OOLTko zuzendaritza, Lizarrako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza eta Lizarrako OOLTko Unitate Administratiboko burutza.

d) Lodosako OOLT: Lodosako OOLTko zuzendaritza, Lodosako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza eta Lodosako OOLTko Unitate Administratiboko burutza.

e) Los Arcosko OOLT: Los Arcosko OOLTko zuzendaritza eta Los Arcosko OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

f) San Adriango OOLT: San Adriango OOLTko zuzendaritza, San Adriango OOLTko Erizaintza Unitateko burutza eta San Adriango OOLTko Unitate Administratiboko burutza.

g) Vianako OOLT: Vianako OOLTko zuzendaritza eta Vianako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

h) Villatuertako OOLT: Villatuertako OOLTko zuzendaritza eta Villatuertako OOLTko Erizaintza Unitateko burutza.

4. artikulua . Zuzendaritza Asistentzialaren egitura Nota de Vigencia.

1. Zuzendaritza Asistentzialak unitate hauek ditu bere egituran:

a) Anestesia eta Konorteratze Zerbitzua.

b) Kirurgia Orokorraren Zerbitzua

c) Barne Medikuntza Zerbitzua

d) Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua

e) Pediatria atala

f) Traumatologiaren eta kirurgia ortopedikoaren zerbitzua.

g) Larrialdi atala

h) Erradiologia atala

i) Farmazia atala

j) Oftalmologia atala

k) Errehabilitazio atala

l) Analisi klinikoen eta laborategiko atala.

m) Otorrinolaringologia Unitatea

n) Urologia Unitatea

2. Zuzendaritza Asistentzialaren menpe beteko dira medikuntza intentsiboko eta dermatologiako eginkizunak.

5. artikulua . Nafarroako García Orcoyen Ospitaleko zerbitzuburuen eta atalburuen eginkizunak.

1. a) Ospitaleko zerbitzuburuei eta atalburuei, bakoitzak bere eremuan, osasun laguntzako zereginak eta osasun laguntzaz kanpokoak zuzendu, koordinatu, planifikatu eta gauzatzea dagozkie, atxikitzen zaizkien baliabideen bidez.

2. Horrez gain, zerbitzuburu eta atalburuek eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Zerbitzuaren funtzionamendua zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako maila gorena lortzeko.

b) Osasun Barrutiko Zuzendaritza Asistentzialak ezarritako jarraibideak, arauak eta helburuak bete eta betearaztea.

c) Zuzendaritza Asistentzialari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.

d) Zuzendaritza Asistentzialarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak prestatzen, jarraitzen eta ebaluatzen.

e) Kontsulten, proba osagarrien eta ebakuntzen programazioa koordinatu, planifikatu eta harrera zerbitzuari aurkeztea ezarritako euskarri eta epeetan, Zuzendaritza Asistentzialak osasun laguntzako jarduerak programatzeko emandako jarraibideekin bat.

f) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.

g) Ospitaleko zerbitzu eta atalekiko eta Lizarrako Osasun Barrutiko osasun zentroekiko harremanak koordinatzea, eta osasun laguntzako prozesu integratuen kudeaketa ezartzea dagokion eremuan, bai eta paziente mota desberdinei arreta emateko ereduak ere.

h) Efizientzia, kalitate eta iraunkortasun irizpideei jarraitzea uneoro.

i) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.

i) Zuzendaritza Asistentzialak edo Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

6. artikulua . Barne Medikuntzako Zerbitzuaren prestazioak.

Barne Medikuntzako Zerbitzuak emanen ditu arlo hauekin lotutako zerbitzuak: etxeko ospitalizazioa, kardiologia, endokrinoa eta digestibokoa.

7. artikulua . Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua.

Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuak emakumearen laguntzarako eginkizunak biltzen ditu.

8. artikulua . Laborategi Atala.

1. Laborategi Atalak analisi klinikoei, mikrobiologiari eta hematologiari dagozkien zerbitzuak emanen ditu.

2. Hematologiako zerbitzuak emateko, Nafarroako Ospitalegunearekin koordinatuko da.

9. artikulua . Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuaren egitura.

Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuak bere egituran Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala eta erizaintza unitate hauek ditu:

a) Larrialdietako, ZIU mugikorreko eta KZBUko Erizaintza Unitatea.

b) Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

c) Analisien Laborategiko, Errehabilitazioko eta Farmaziako Erizaintza Unitatea.

d) Lehen Solairuko eta Etxeko Ospitalizazioko Erizaintza Unitatea.

e) Bigarren Solairuko, KHAko eta Eguneko Ospitaleko Erizaintza Unitatea.

f) Erradiodiagnostikorako eta Kanpo Kontsultetarako Erizaintza Unitatea.

g) Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Erizaintza Unitatea.

10. artikulua . Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialerako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atalaren eginkizunak.

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruaren ardura izanen dira atalaren funtzionamendua eta oinarrizko osasun laguntzako erizaintza baliabideen koordinazioa.

2. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruak eginkizun hauek ditu:

a) Oinarrizko osasun laguntzako erizaintza unitateen funtzionamendua koordinatu eta ebaluatzea.

b) Langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

c) Erizaintzako langileek osasun eta gizarte zainketen arloan betetzen dituzten jarduerak (arreta, irakaskuntza eta ikerketakoak) sustatu eta ebaluatzea, osasun laguntzako bi mailetako erizainentzako prestakuntza programa bateratuak diseinatuz.

d) Oinarrizko mailako etxeko arreta eta arreta soziosanitarioa sustatzea.

e) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak kudeatu eta koordinatzea.

f) Koordinazio mekanismoak sustatu eta ezartzea, oinarrizko osasun laguntzako erizainen eta laguntza espezializatuko erizainen artean estrategiak garatuz, laguntza prozesu guztietan zainketen jarraitutasuna lortzeko.

g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak berariaz esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

3. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialetarako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Ataleko buruak Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuko buruarekin koordinatuz jardunen du Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren arloan Osasun Planean ezarritako hobekuntza planak eta estrategiak abian jartzea bermatzeko beharrezkoak diren gaietan.

11. artikulua . Erizaintza unitateetako buruen eginkizunak.

1. Erizaintza unitateetako buruen ardura izanen dira unitatearen funtzionamendua eta hari atxikitako baliabideen koordinazioa.

2. Erizaintza unitateetako buruek eginkizun hauek beteko dituzte:

a) Unitatearen funtzionamendua eta unitateko langileen jarduera zuzendu, planifikatu, bultzatu eta ebaluatzea, laguntza maila gorena lortzeko.

b) Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak ezarritako zuzentarau eta jarraibideak bete eta betearaztea.

c) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun laguntzakoak eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

d) Erizaintzako langileak koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea erien zainketaren eta osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

e) Pazientearentzako osasun laguntza osoari dagozkion prozedurak, protokoloak eta funtzionamendu arauak ezarri eta administratzea.

f) Erizaintzako langileen arloan dauden beharrak eta baliabideak kudeatu eta koordinatzea.

g) Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuari aholku ematea etengabe, bidezkotzat jotzen dituen hobekuntzak proposatuz.

h) Osasun Barrutiko Kudeatzailetzarekin elkarlanean aritzea kudeaketa klinikoaren helburuak formalizatzen eta ebaluatzen.

i) Efizientzia, kalitate eta iraunkortasun irizpideei jarraitzea uneoro.

j) Esleitzen zaizkion bestelako eginkizunak langileriaren arloan, bere menpeko langileei dagokienez.

k) Lizarrako Osasun Barrutiko Zainketa Asistentzialen Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

12. artikulua . Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuaren egitura.

1. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuak bere egituran atal hauek ditu:

a) Hornidura Atala.

b) Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atala.

c) Sukalde Unitatea.

d) Kontabilitate eta Fakturazio Atala.

2. Lizarrako Osasun Barrutiko Hornidura Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Horniketa eragiketak eta horiek osasun laguntzako unitateetan nola banatzen diren kudeatzea.

b) Hornitzaileei egin beharreko eskabideak programatu eta egitea.

c) Erosketei, kontsumoei eta materialen stockei buruzko aldian aldiko informazioa aztertzea.

d) Materialen stockak kudeatzea.

e) Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

3. Lizarrako Osasun Barrutiko Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Ematen diren zerbitzuak koordinatzea, hala nola, arropa-garbiketa, arropa zuria, garbiketa, janaria, segurtasuna eta gainerako zerbitzu orokorrak.

b) Zerbitzuak behar den moduan eta unean ematen direla bermatzea.

c) Zerbitzuak gauzatzean bete behar diren baldintzak prestatzea, eta horien gaineko kontrola egitea.

d) Eraikinen, ekipamenduen eta instalazioen zainketa eta funtzionamendu egokia aseguratzea.

e) Ibilgetuaren eta ekipamenduaren mantentze, prebentzio eta zuzentze programak gauzatzea.

f) Instalazioen segurtasun industriala kudeatzea.

g) Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak bere gain hartzea.

4. Sukalde Unitateak eginkizun hauek ditu:

a) Sukaldean ematen diren jaki guztiak gainbegiratu eta haien kalitatea kontrolatzea.

b) Biltegian eta kontserbazio ganberetan dauden jakiak kudeatzea.

c) Langileen garbitasuna, txukuntasuna eta gaitasunak zaintzea.

d) Lokalen, instalazioen eta lanabesen segurtasuna eta higienea bermatzea.

e) Sukaldeari atxikitako langileen lan txandak eta absentziak kudeatzea.

5. Lizarrako Osasun Barrutiko Kontabilitate eta Fakturazio Atalak eginkizun hauek ditu:

a) Laguntza agiriak jasotzea eta, ordainketa egin behar duena hirugarren bat denean, laguntzaren faktura egiteko behar diren datu guztiak lortzea.

b) Espezialisten kontsultak edo ospitalizazio programatuak fakturatu beharrekoak direnean, horien jarraipena egitea hilean-hilean.

c) Emandako fakturak eta haien kobrantza kontabilizatzea.

d) Kobratu gabeko fakturen gaineko jarraipena, eta, kasua bada, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentura bidaltzea.

e) Diru-sarreren espedienteak artxibatzea.

f) Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruarekin elkarlanean egitea Osasun Barrutiko aurrekontuen aurreproiektua.

g) Aurrekontuetako kontu-sailen hileroko informazioa, aurreko urtekoarekin alderatuta.

h) Aurrekontuetako kontu-sailen egoera kalkulatzea egunero, doikuntza edo transferentzia eskatzeko, beharrezkoa bada.

i) Aurrekontuetan beharrezkoak diren erreserbak egitea.

j) Ekitaldi bakoitzeko ebazpenen eta konpromiso ekonomikoen kontabilizazioa.

k) Albarana jasotzeko duten eskarien jarraipena, asterokoa, bai eta fakturatzeko dauden albaranena ere, eta erosketen eta mantentze-lanen zerbitzuari txostena ematea jarraipena egiteko.

l) Aurrekoekin loturik Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

13. artikulua . Profesionalen Zerbitzuaren egitura eta eginkizunak.

Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuaren egituran Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atala dago, eginkizun hauekin:

1) Aseguru sozialen tramitazioa.

2) Nominaren tramitazioa.

3) Plantillaren kontrola eta egoera administratiboen kudeaketa eta tramitazioa.

4) Kontratazio administratiboaren kudeaketa eta tramitazioa.

5) Barrutian lanpostuak betetzeko eta langileak lanean hasteko tramiteak egitea.

6) Absentismoa kontrolatzea.

7) Profesionalen Zerbitzuko buruak emandako bestelako eginkizunak.

14. artikulua . Harrera Atalaren egitura eta eginkizunak.

1. Harrera Atala Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzari atxikia dago.

2. Harrera Ataleko buruak eginkizun hauek ditu:

a) Ospitalizazioak kudeatu eta programatzea.

b) Pazienteen harrera prozesua kudeatzea, bai ospitalizazio araubidean bai laguntza anbulatorioan.

c) Eskaera kirurgikoa, eguneko ospitalekoa, etxeko ospitalizaziokoa, kontsultena eta miaketa osagarriena kudeatu eta kontrolatzea

d) Programazio kirurgikoa egitea: aurreikusitako programazio kirurgikoa prestatzea, baieztatzea, konfirmatzea eta hedatzea.

e) Egindako prozedura kirurgikoen eta pazienteen oinarrizko datuak jaso, mantendu eta hedatzea.

f) Beste osasun zentro batzuetara egiten diren erien lekualdatzeak programatzea.

g) Kanpoko kontsulten eta zerbitzu zentralen agenden egitura programatzea.

h) Kanpoko kontsulten eta zerbitzu zentralen zitak eta jarduera kudeatzea.

i) Dokumentazio klinikoekin eta harrerekin zerikusia duten administrazio lanak planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea.

j) Ospitaleko historia klinikoaren mugimenduak eta maileguak baimendu eta betearaztea, horren lokalizazioa eguneratuta izatea, horren erabilgarritasuna bermatzea, konfidentzialtasuna bermatzea eta dokumentazioa kontsultatu ahal izatea erraztea.

k) Historia klinikoak formatu ezberdinetan sortu, kontserbatu eta mantentzen direla baimentzea, planifikatzea eta betearaztea.

l) Etengabe hobetu daitezkeen arloak identifikatzea, eta ospitalean laguntza jasotzearen ondorioz pazienteek duten gogobetetze-maila ezagutzea.

m) Eriaren eskubide eta betebeharrak betetzeko sustapen lana egitea.

n) Zerbitzuen eskaerak eta herritarrek aurkezten dituzten kexak eta erreklamazioak aintzat hartzea, García Orcoyen Ospitaleko osasun laguntzako zerbitzuen eta osasun laguntzaz kanpokoen funtzionamendua dela-eta, eta ospitaleko zuzendariari bidaltzea.

ñ) Herritarren eskaerak aintzat hartzea, informazioaren eta historia klinikoaren gaineko eskubideei dagokienez.

o) Pazienteei eta horien ingurukoei laguntza soziosanitario egokia ematen zaiela bermatzea, atzematen diren behar soziosanitarioak identifikatu eta kudeatuz.

p) Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

2. Harrera Atalak Harrera Unitatea atxikia du, eginkizun hauekin:

a) Ospitalizazioak erregistratzea.

b) Pazienteen harrera prozesua tramitatzea, bai ospitalizazio araubidean bai laguntza anbulatorioan.

c) Larrialdietan emandako laguntza ezagutu eta kudeatzeko behar diren oinarrizko datu gutxienekoak mantentzea.

d) Beste osasun zentro batzuetara egiten diren erien lekualdatzeak koordinatzea.

e) Dokumentazio klinikoekin eta harrerekin zerikusia duten administrazio lanak zuzendu eta gauzatzea.

f) Harrera Ataleko buruak esleitzen dizkion bestelako eginkizunak.

Lehen xedapen gehigarria. Amahaurren, zeladoreen eta irakaskuntzaren arloetako Erizaintza Unitateari atxikitako zeladoreen mendekotasun organikoa eta funtzionala.

Mendekotasun organikoa gorabehera, Ama-haurren, zeladoreen eta irakaskuntzaren arloetako Erizaintza Unitateari atxikitako zeladoreak zer unitatetan egiazki lan egiten duten, erizaintza unitate horretako buruaren menpean egonen dira funtzionamenduaren eta antolamenduaren aldetik.

Bigarren xedapen gehigarria. Zerbitzu, atal eta unitateak sortzea eta kentzea.

1. Honakoak sortzen dira: Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzua, Laborategiko eta Analisi Klinikoen Atala, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zainketa Asistentzialerako eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Atala. Kontabilitate eta Fakturazio Atala, Profesionalen Kudeaketa eta Administrazio Atala eta Sukalde Unitatea.

2. Honakoak amortizatzen dira: García Orcoyen Ospitaleko Laborategi Zerbitzua, Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Atala eta Kontabilitate eta Fakturazio Unitatea.

Hirugarren xedapen gehigarria. Izen aldaketa.

Unitate hauen izenak aldatzen dira:

- Lehen Solairuko Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Lehen Solairuko eta Etxeko Ospitalizazioko Erizaintza Unitatea deituko da.

- Bigarren Solairuko Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Bigarren Solairuko, KHAko eta Eguneko Ospitaleko Erizaintza Unitatea deituko da.

- Larrialdietako, ZIU mugikorreko, KZBUko eta Zeladoreen arloko Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Larrialdietako, ZIU mugikorreko eta KZBUko Erizaintza Unitatea deituko da.

- Ama-haurren eta Irakaskuntzaren arloko Erizaintza Unitatea, izena aldatuta, Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Erizaintza Unitatea deituko da.

Laugarren xedapen gehigarria. Izendapenak berrestea.

1. Foru agindu honetan izena aldatu ez zaien erizaintza unitateetako burutzen izendapenak berresten dira, sortu ziren baldintza beretan.

2. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

- Lehen Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Lehen Solairuko eta Etxeko Ospitalizazioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

- Bigarren Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Bigarren Solairuko, KHAko eta Eguneko Ospitaleko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

- Larrialdietako, ZIU mugikorreko, KZBUko eta Zeladoreen arloko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Larrialdietako, ZIU mugikorreko eta KZBUko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

- Ama-haurren eta Irakaskuntzaren arloko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ama-haurren, Zeladoreen eta Irakaskuntzaren arloko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

- Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Kontabilitate eta Fakturazio Unitateko buruarena, orain Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Kontabilitate eta Fakturazio Ataleko buru arituko baita.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Indargabetzeak.

1992ko apirilaren 27ko Foru Agindua indargabetzen da, Lizarrako Osasun Barrutiari dagokion guztian, bai eta foru agindu honen kontrako maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak ere.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web