(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

277E/2016 FORU AGINDUA, EKAINAREN 21EKOA, OSASUNEKO KONTSEILARIAK EMANA, HELDUEN ARTEAN OSASUNA ETA AUTOZAINKETAK SUSTATZEKO ESTRATEGIAREN HELBURUAK ETA ERANTZUKIZUNAK EZARTZEN DITUENA Nota de Vigencia

BON N.º 148 - 02/08/2016



Atariko

Osasunaren Mundu Erakundeak ezartzen duen moduan (Osasuna 21, OME 1999), pertsona guztiek hartu behar dute beren osasunaren protagonismoa, eta, horretarako, aldez aurretik zabaldu, azaldu eta gomendatu behar da zein den jarrerarik egokiena norberak eritasunari aurrea hartzeko eta osasunari eusteko, eta, bestetik, politika eta jarduera guztien eraginak ebaluatu osasunari, bizimoduei eta kontsumoari dagokienez.

Bizimoduek eragin garrantzitsua dute herritarren osasunean eta eritasun kroniko nagusien eragileak dira.

Esku hartzeko estrategia horretan, halaber, beste arrisku bat hartuko da kontuan: arrisku psikosoziala, batik bat adinekoen artean, kalteberatasun handiagoa baitute. Orobat, beste arazo batzuk hartuko dira aintzat, hala nola genero bortizkeria eta adinekoei tratu txarrak ematea, HIESA eta txertoarekin prebenitu daitezkeen eritasunak.

Azkenik, estrategia horretan honako honi ere helduko zaio: parte-hartze aktiboaren eta ardurakidetzaren garrantzia eta sendotzea, norberak parte-hartzea bere osasun mailan. Horretarako, herritarrei beharrezko gaitasuna eman behar zaie, komunikazio tresna egokiak erabili eta parte-hartzea erraztuko duten baliabideak antolatu.

Nafarroako 2014-2020 Osasun Planak (Nafarroako Parlamentuko Osasun Batzordeak 2014ko irailaren 16an onetsia) ezartzen du bere lehentasunezko jarduketa ildo bat dela helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategia.

Planean ezartzen da ezen, izaera estrategikoa duenez, beharrezkoa dela berariazko egitura tekniko batzuk ezartzea, haren jardunbidea arautuko duten praktika eta politikak finkatzeaz arduratuko direnak, eta segimendua eta ebaluatzeko baliabideak ere behar direla.

Horregatik, beharrezkoa ikusi da erantzukizun maila batzuk ezartzea, eta, hala, honako figura hauek sortzea: estrategiaren arduradun teknikoa, programaren koordinatzaileak eta estrategiaren batzorde teknikoa. Horietako bakoitzaren eginkizunak eta izendapena foru agindu honen bidez finkatuko dira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ezartzea honako hauek izanen direla Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren helburuak:

a) Saihesteko moduko garai aurreko hilkortasuna gutxitzea, eta bizi itxaropena handitzea.

b) Helduen osasun arazo lehenetsien morbilitatea eta larritasuna gutxitzea.

c) Helduen desgaitasuna gutxitzea eta autonomia pertsonala sustatzea

d) Helduengan hautemandako osasuna eta osasunarekin ikusteko duen bizi kalitatea hobetzea

e) Bizimodu osasungarriak sustatzea eta helduen osasun arriskuak murriztea, arreta berezia jarriz bizi kalitatearen hobekuntzan eta 70 urtetiko gorakoak erortzearen prebentzioan.

f) Helduen osasunaren ahalduntzea eta autozainketa sustatzea, arreta berezia jarriz autozainketen eta bizimoduen hobekuntzan, 70 urtetik gorakoak osasunez zahartzeko.

g) Nafarroako osasun eremuetan izan litezkeen desberdintasunak murriztea jokabide arriskutsuetan eta osasun emaitzetan, bai eta gizarte egoera ahuleko taldeetan edo gizarte bazterketarako arriskua dutenetan, edo nahasmendu mental larriak dituztenetan ere, nahasmendu horri lotutako estigma soziala murriztuz.

h) Oztopo fisiko, sentsorial, geografiko, sozial, kultural edo generokoak gutxitzea osasun sistemara iristeko tenorean.

i) Adinekoei eta haurrei tratu txarrak emateko arrisku egoerak eta genero bortizkeriarenak hautematea eta esku hartzea.

j) Ekarpenak egitea osasun sistema jasangarria izateko, hezibidea emanez berez zuzentzen diren prozesu akutuetako autozainketari buruz herritarrei oro har, eta prozesu kronikoei buruz, berriz, paziente kronikoei eta haien zaintzaileei.

2. Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren erantzukizun teknikoen egitura eta eginkizunak onestea. Hona hemen:

a) Honako hauek osatuko dute estrategiaren egitura teknikoa:

1. Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren arduradun teknikoa.

2. Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko programen koordinatzaileak.

3. Estrategiaren batzorde teknikoa.

b) Estrategiaren arduradun teknikoaren eginkizunak: arduradun tekniko bat izendatuko da Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren buru gisa. Eginkizun hauek izanen ditu:

- Bere gain hartzea Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren zuzendaritza teknikoa.

- Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren garapen osoa sustatzea, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planean aurreikusitako helburuak lortzeko, helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko alorrean.

- Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategia garatzeko behar diren egitura funtzionalak proposatzea.

- Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren emaitzak ebaluatzeko sistema garatzea.

- Prestakuntza jarduerak sustatzea Nafarroako osasun laguntza publikoaren sarean Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko.

- Berariazko web orri bat kudeatzea Osasunaren atarian helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari buruzkoa, gehiago jakiteko atalean.

- Osasun Departamentua ordezkatzea beste erakunde eta instituzio batzuek helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari buruz bultzatutako foro teknikoetan.

- Pazienteek parte hartzeko tresnak bultzatzea helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko.

- Jarraibide tekniko egokiak ematea estrategiaren programetako protokoloak eta ekintzak benetan aplikatzen direla bermatzeko.

- Beharrezko teknologia eta sistemen garapena bultzatzea arazoak, arrisku faktoreak eta desberdintasunak hautemateko osasunean, Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategia garatzen laguntzeko.

- Estrategiaren batzorde teknikoaren bilkuren deialdia egitea, eta egiaztatzea bilkurak egiten direla eta kideak joaten direla.

- Estrategia ebaluatzeko urteroko txostena eta dagokin urterako aurreikusitako ekintza plana prestatu behar ditu urte bakoitzeko lehenbiziko hiruhilekoan.

c) Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko programen koordinatzaileen eginkizunak. Programa bakoitzaren burutzan, koordinatzaile bat izendatuko da, eginkizun hauek izanen dituena kasuan kasuko programari dagokionez:

- Irizpideak eta protokoloak ezartzea kasuan kasuko programa bakoitzerako aurreikusitako ekintzei dagokienez, eta eraginkortasunez aplikatzeko jarraibideak proposatzea.

- Osasun programan aurreikusitako ekintzen garapena bultzatzea, kasuan kasuko programari dagokionez.

- Emaitzak erregistratu eta ebaluatzeko irizpideak zehaztea, helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari eta prebentzioari buruzko adierazleak lortzeko, kasuan kasuko programari dagokionez.

- Prestakuntza edukiak proposatzea prebentzioari buruz eta helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari buruz.

- Ikertzeko erronkak proposatzea prebentzioari buruz eta helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari buruz.

- Irizpide teknikoak zabaltzea prebentzioari buruz eta helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari buruz.

- Programaren ebaluazioa prestatzea.

d) Estrategiaren batzorde teknikoa estrategiaren koordinaziorako eta aholkularitzarako organo teknikoa da. Eginkizun hauek izanen ditu:

- Beharrezko neurriak proposatzea Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategia gauzatzeko.

- Sostengua ematea estrategiaren arduradunari.

- Estrategia eraginkortasunez hedatzeko plangintza prestatzea eta gako-adierazleak eta helburuak prestatzea, estrategiarekin lotutako kudeaketa itunetan eta programa kontratuetan sartu beharrekoak.

- Estrategiaren hedapen eraginkorraren segimendua egitea, oztopoak analizatzea eta horiek zuzentzeko neurriak proposatzea.

- Estrategiaren aldaketa operatiboak proposatzea.

- Programen arteko jarduketak koordinatzea.

- Aldian-aldian bateratu eta eguneratzea berariazko protokoloak, prebentzioari eta helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeari dagokienez garatutakoak.

- Prestakuntza plana diseinatzea.

- Erregistroen protokolo informatizatuak onestea eta beharrezko informazio sistemak garatzea estrategia ebaluatzeko adierazleak eskuratzeko.

- Adierazleak ezartzea, helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzearen emaitzak aztertzea osasun zentro eta esparruen arabera, eta Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren urteroko eta azken ebaluazioa onestea, Osasun planeko batzorde koordinatzaileari igorriko zaiona.

- Batzorde teknikoak bere funtzionamendu araubidea ezarriko du, baita bileren maiztasuna ere, eta Batzordeko idazkaria izendatuko du, bai eta prestakuntzaren eta ikerkuntzaren arloko arduraduna ere.

- Estrategiaren kontrolaren eta segimenduaren jarraitutasuna bermatzeko asmoz, Batzorde teknikoak ahalmena du batzorde iraunkor bat sortzeko. Batzordeak berak onetsiko ditu haren kideak eta eginkizunak.

3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzuko burua, Koldo Cambra Contin, Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren arduradun tekniko izendatzea.

4. Honako hauek izendatzea programen koordinatzaile:

- Pilar Marín Palacios, NOPLOIko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzukoa, Osasuna sustatzeko gizarte programako koordinatzaile.

- M.ª Teresa Arizaleta Beloqui, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzukoa, Bizimoduen gaineko esku-hartze pertsonalizatuaren programako koordinatzaile.

- Nerea Egües Olazabal, NOPLOIko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzukoa, eta Álvaro Casas Herrero, Nafarroako Ospitaleguneko Geriatria Zerbitzuko albokoa, Osasunez zahartzeko programako koordinatzaile.

- Arantxa Legarra Zubiría, NOPLOIko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzukoa, Autozainketetako eta Pazienteen/Osasunaren Eskolako koordinatzaile.

- Raquel González Eransus, NOPLOIko Gizarte Osasuna Sustatzeko Zerbitzukoa, Modu selektiboan gizatalde kalteberetan aurreneurriak hartzeko programako koordinatzaile Nota de Vigencia.

5. Honako hauek osatuko dute Helduen artean osasuna eta autozainketak sustatzeko estrategiaren Batzorde teknikoa:

- Estrategiaren arduraduna, batzordeko burua izanen dena.

- Programa bakoitzeko koordinatzaileak.

- Guillermina Mari Puget andrea, Kudeaketa Klinikoari Laguntzeko eta Laguntzaren Jarraitutasunerako Zerbitzuaren ordezkari gisa.

- Begoña Viejo Hernández, Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintzako Laguntza Ataleko burua.

- Itxaso Mugarra Bidea, Osasun Planeko unitate teknikoko sostenguko langilea.

- Pazienteen elkarteen ordezkari bat.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web