(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

12/2016 FORU DEKRETUA, MARTXOAREN 16KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN ETA HAREN ERAKUNDE AUTONOMOEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA.

BON N.º 56 - 22/03/2016



Atariko

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Gainera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zera proposatu du: plantilla organikora biltzea irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz plantilla organikoan badauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Orobat, zenbait lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Bestetik, osagarri batzuen esleipena aldatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren zenbait lanpostutan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruz eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskinaren eguneraketari buruz. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

Bat.-Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan A mailakoa, 3349 zenbakia duena.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Lan harremanetako graduduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2718 zenbakia duena.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3833 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

-Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8322 zenbakia duena.

-Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9827 zenbakia duena.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2867 zenbakia duena.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna:

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1168 zenbakia duena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

-Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 114 zenbakia duena.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

-EMT (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8173 zenbakia duena.

-Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4204 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6449 zenbakia duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7447 zenbakia duena.

Hezkuntza Departamentua

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

-Administrari laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 30599 zenbakia duena.

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia:

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3975 zenbakia duena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1678 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

-Ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61686 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

-OLT/EUD*. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 61423, 62068, 62078, 62201, 62886, 63362 eta 64889 zenbakia dutenak.

-Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 66469 zenbakia duena.

-Galdaretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62958 zenbakia duena.

-Osasun laguntzailea. Hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60834, 61512, 62080, 62207, 62394, 63359, 64433, 64521, 64839, 64924, 65047, 65422 eta 65462 zenbakia dutenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Toki Osasuneko botikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60846 zenbakia duena.

-Zeladorea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 60335 eta 61082 zenbakia dutena.

-Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 68729 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia:

-Toki Osasuneko botikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65266 eta 66783 zenbakia dutenak.

Osasun Mentala:

-EZLT. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 61527 zenbakia duena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia:

-Barazki-kontserben Kalitearen Kontrolerako Ataleko burua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 3869 zenbakia duena.

-Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 5521 zenbakia duena.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

-Gorputz Hezkuntzako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2737 zenbakia duena.

-Basozain nagusi albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2348 zenbakia duena.

Bi.-Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Garapen Ekonomikorako Departamentua

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

-APT (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, ingelesez jakitearen betebeharra duena eta plantilla organikoan 10083 zenbakia duena.

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Enpresa Zientzietako diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10084 zenbakia duena.

-EMT (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10085 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

-Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10086 zenbakia duena.

-Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10087 zenbakia duena.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

Nafarroako Zerga Ogasuna:

-Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10088 zenbakia duena.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

-Mantentze-lanetako laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 10089 zenbakia duena.

Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

-APT (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10090 zenbakia duena.

-EMT (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, euskaraz (V3) jakitearen betebeharra duena eta plantilla organikoan 10091 zenbakia duena.

Barne Zuzendaritza Nagusia:

-Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10092 zenbakia duena.

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10093 zenbakia duena.

Osasun Departamentua

Osasun Zuzendaritza Nagusia:

-Osasun kudeaketako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10094 zenbakia duena.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

-Eraikuntza arloko unibertsitateko erdi mailako teknikaria (Prebentzio Diziplina: Laneko Segurtasuna eta Industria Higienea). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10095 zenbakia duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

-Ingeniari biomedikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70914 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

-APTE. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 70915, 70916, 70917 eta 70918 zenbakia dutenak.

-LTE. Hamabi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 70919, 70920, 70921, 70922, 70923, 70924, 70925, 70926, 70927, 70928, 70929 eta 70930 zenbakia dutenak.

-ETE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70931 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70932, 70933 eta 70934 zenbakia dutenak.

-EZLT. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70935 zenbakia duena.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70936 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70937, 70938 eta 70939 zenbakia dutenak.

Tuterako Osasun Barrutia:

-BFE/Anestesia eta Erreanimazioko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan A mailakoa, 70940 zenbakia duena.

-OOLTko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70941 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 70942 zenbakia duena.

Osasun Mentala:

-Terapeuta okupazionala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70943 zenbakia duena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia:

-Biologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10096 zenbakia duena.

-Sistema informatikoetako teknikari-ofiziala. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10097 zenbakia duena.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia:

-Ingurumen arloko erdi mailako teknikaria/diplomaduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10098 zenbakia duena.

-Basozaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 10099 zenbakia duena.

2. artikulua . Zenbait lanposturen sorrera, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuan, egiturazko enplegua sendotzeko.

Bat.-Ondoko lanpostu huts hauek sortu dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

-Arkitektoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70944 zenbakia duena.

-Arkitekto teknikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70945 zenbakia duena.

Araubide Juridikoaren Zerbitzua:

-APT (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70946 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalegunea:

-BFE/Analisi Klinikoetako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70947 zenbakia duena.

-BFE/Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70948 eta 70949 zenbakia dutenak.

-BSE/Hematologia-Hemoterapiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70950 zenbakia duena.

-BFE/Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70951 zenbakia duena.

-BFE/Barne Medikuntzako albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70952 eta 70953 zenbakia dutenak.

-BFE/Psikiatriako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70954 zenbakia duena.

-Psikologo kliniko espezialista. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70955 zenbakia duena.

-Erizaina. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70956, 70957, 70958, 70959, 70960 eta 70961 zenbakia dutenak.

-Fisioterapeuta. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70962 zenbakia duena.

-ODTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70963 zenbakia duena.

-LTE. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 70964 zenbakia duena.

-ETE. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 70965, 70966, 70967 eta 70968 zenbakia dutenak.

-EZLT. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70969 eta 70970 zenbakia dutenak.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70971 zenbakia duena.

Tuterako Osasun Barrutia:

-BFE/Nefrologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70972 zenbakia duena.

-BSE/Erradiologiako mediku albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70973 zenbakia duena.

-BFE/Traumatologiako albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70974 zenbakia duena.

-LZAko medikua. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70975 zenbakia duena.

--Erizaina. Hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 70976, 70977, 70978, 70979, 70980, 70981, 70982, 70983, 70984 eta 70985 zenbakia dutenak.

-EZLT. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70986, 70987 eta 70988 zenbakia dutenak.

-Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 70989, 70990 eta 70991 zenbakia dutenak.

-Zeladorea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 70992 eta 70993 zenbakia dutenak.

Osasun Mentala:

-Psikologo klinikoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70994 eta 70995 zenbakia dutenak.

-Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 70996 zenbakia duena.

Bi.-Aurreko atalean sortutako lanpostuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren I. kapituluan egiturazko lanpostu horiek finantzatzeko aurreikusi diren kontu-sailen kargura finantzatuko dira.

Hiru.-Aldi baterako, langile berberek beteko dituzte aipatu lanpostu hutsak, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

3. artikulua . Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoko lanpostu batzuen sorrera.

Bat.-Ondotik adierazten diren plantilla organikoko lanpostuak sortu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

Eskubide Sozialetako Departamentua

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

-Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, Lizarrako Enplegu Agentziari atxikia, plantilla organikoan 10100 zenbakia duena.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

-Enpresa zientzietako diplomaduna. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10101 eta 10102 zenbakia dutenak.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

Justizia Zuzendaritza Nagusia:

-Psikologoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 10103 eta 10104 zenbakia dutenak.

-Gizarte langilea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10105 eta 10106 zenbakia dutenak.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia:

-Goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10107 zenbakia duena.

-Administrazioko erdi mailako tituluduna. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 10108 eta 10109 zenbakia dutenak.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia:

-Erdi mailako teknikaria (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 10110 zenbakia duena plantilla organikoan.

-Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 10111 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 10112 zenbakia duena plantilla organikoan.

Idazkaritza Tekniko Nagusia:

-Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10113 zenbakia duena.

-Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 10114, 10115 eta 10116 zenbakia dutenak.

4. artikulua . Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak esleitzea eta aldatzea.

Bat.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

1. Aldatu egin da otsailaren 4ko 3/2008 Foru Dekretuko I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, A edo B maila ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ekoizpen Estatistikoaren Ataleko burutzari (5126 zenbakiko lanpostua), horretarako Matematika Zientzietako, Ekonomia Zientzietako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako, Enpresa Zientzietako edo Soziologiako lizentziadun titulua edo Estatistikako edo Enpresa Zientzietako diplomadun titulua izatea betebehar berariazkoa izanik.

2. Aldatu egiten da maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B edo C maila ematen zaio Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Ataleko burutzari (3333 zenbakiko lanpostua), betebehar berariazkorik gabe.

3. Aldatu egiten da maiatzaren 29ko 34/2013 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zen, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, C edo D maila ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Posta Eginkizunetarako Bulegoko burutzari (4452 zenbakiko lanpostua), betebehar berariazkorik gabe.

4. Aldatu egiten da maiatzaren 10eko 29/2010 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da, atalburutza eta bulegoburutza batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko). Horren arabera, B edo C maila ematen zaio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoko burutzari (6086 zenbakiko lanpostua), betebehar berariazkorik gabe.

Bi.-Burutza batzuen maila eta eskuratzeko betebeharrak esleitzen zaizkie.

- Hezkuntza Departamentuko Hizkuntza Eskolen eta Egiaztapenen Bulegoko burutza (36035 zenbakiko lanpostua).

Maila: A

Berariazko betebeharrak: unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoren batekoa izatea.

5. artikulua . Arrisku bereziko osagarri bat esleitzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko lanpostu bati.

%35,77ko berariazko osagarri bat esleitzen zaio Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari (820 zenbakiko lanpostuari), haren titularrak maiztasunez ibilgailuak gidatzen dituen heinean. Hori erakunde horretako organo eskudunak dagokion ziurtagiriaren bidez frogatuko da.

6. artikulua . Dedikazioaren araubidea zehaztea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko eta Hezkuntza Departamentuko bi burutzari.

1. Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Baliabide Materialen Ataleko burutza betetzen duen funtzionarioak prestasun osoan eta erabateko dedikazioan emanen ditu zerbitzuak eta, hortaz, horren osagarria jasoko du.

2. Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Plantillarako Bulegoko burutza betetzen duen funtzionarioak prestasun osoan eta erabateko dedikazioan emanen ditu zerbitzuak eta, hortaz, horren osagarria jasoko du.

7. artikulua . Estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean, OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina (azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jaso zen) eguneratzen da, eta handitzen, ondoren azaltzen den izendapenarekin, eta izendapen horri dagokion kodea ere adierazten da:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

Kodea

Izena

Kodea

Izena

Kodea

Izena

B.2

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA

B.2.2

INGENIARITZA

B.2.2.5

INGENIARI BIOMEDIKOA

Xedapen Gehigarria. Estamentu eta espezialitateen eranskinaren akatsak zuzentzea. OsasunbideaNafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen dituen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean dago eranskin hori.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen azaroaren 5eko 104/2014 Foru Dekretuan egindako akatsa (2014ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 10ekoan) zuzentzen da, espezialitate eta estamentuen kode hauei dagokienez:

12452. orrialdean, honela dioen tokian:

B.2

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA

B.2.8

UEMT

(UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNAK)

B.2.8.1

UEMT (LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA)

B.2.8.2

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA, LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA)

B.2.8.3

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA)

B.2.8.4

UEMT ERAIKUNTZAN (PREBENTZIO DIZIPLINA: LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA)

Honakoa behar du:

B.2

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAREN KUDEAKETA

B.2.9

UEMT

(UNIBERTSITATEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNAK)

B.2.9.1

UEMT (LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA)

B.2.9.2

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA)

B.2.9.3

UEMT (PREBENTZIO DIZIPLINA: ERGONOMIA ETA PSIKOSOZIOLOGIA APLIKATUA)

B.2.9.4

UEMT ERAIKUNTZAN (PREBENTZIO DIZIPLINA: LANEKO SEGURTASUNA ETA INDUSTRIAKO HIGIENEA)

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Indargabetzen diren arauak.

Indarrik gabe uzten da maiatzaren 28ko 45/2014 Foru Dekretuaren 6. artikulua. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoa onetsi zen.

Azken Xedapenetan Lehena. Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko martxoaren 16an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1603335

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web