(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA

Versión en castellano

94/2014 FORU DEKRETUA, URRIAREN 8KOA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN AURREINPRIMAKETA DIGITALEKO TEKNIKARI TITULUAREN EGITURA ETA CURRICULUMA EZARTZEN DITUENA.

BON N.º 15 - 25/01/2016



  1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA


  2. ERANSKINA. CURRICULUMA


  3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK


  4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK


  5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA


  6. ERANSKINA. IRAKASLEAK


  7. ERANSKINA. LEKUAK


ZIOEN AZALPENA

1

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren definizioan aurrera egiteko aukera eman du. Lanbide sektore edo arlo bakoitzerako kualifikazio batzuk zehaztu dira katalogoan, hiru mailatan antolatuak, eta horiexek osatzen dute Lanbide Heziketako tituluen curriculumaren muina.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak lanbide ikasketen antolaketa eta haien egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean biltzen ditu, zeinean heziketa zikloek eginkizun garrantzitsuak betetzen baitituzte, lanbide gaitasunen, gaitasun pertsonalen eta sozialen garapenari lotuak, eta, funtsean, lanbide kualifikazioaren, laneratzearen eta helduen bizitzan parte hartzearen esparruetan kokatuak.

Ekonomia Jasangarriari buruzko martxoaren 4ko 2/2011 Legeak, lanbide heziketari dagokionez, helburu hau du ezarrita: erraztasunak ematea prestakuntzaren eskaintza etengabe egokitzeko produkzio-sistemak eta gizarteak eskatzen dituzten lanbide gaitasunetara, Lanbide Heziketako tituluak eguneratu eta egokitzeko sistema arin baten bitartez. Orobat, adierazten du beharrezkoa dela hezkuntza administrazioak behar diren ekimenak abiaraztea, Lanbide Heziketaren eskaintza gizartearen eta ekonomiaren premietara egokitzeko dagokion lurralde eremuan. Bestalde, Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako irakaskuntzetan sartzeko bete beharreko baldintzak aldatzen ditu.

Foru dekretu honen bitartez, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi mailako heziketa zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek azaroaren 4ko 1586/2011 Errege Dekretua garatzen du, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari titulua ezarri eta horren gutxieneko ikasketak finkatzen dituen dekretua, hain zuzen.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuak lanbide heziketako tituluen curriculuma garatzeko eredu bat definitu du, estrategia eta arau berriak ekarri dituena enpresara hobeki egokitzeko, ikasketen antolaketa malgutzeko, ikastetxeen curriculum-autonomia areagotzeko eta ikasleei prestakuntza zabalagoa emateko.

Horregatik, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitaterako egokitu eta garatzean, kontuan hartu dira maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretu horrek onetsi dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Arau multzo honetan, ondoko elementuak jorratzen dira, titulu honetako curriculuma osatzen dutenak: lanbide erreferentea, curriculuma, ikasketen antolaketa eta sekuentziazioa, sarbideak eta ezarpenerako baldintzak.

Titulu honen lanbide erreferenteak, arau honen 3. artikuluan aurkeztu eta 1. eranskinean garatzen denak, oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide profila, eta haren lan ingurunea izanen den produkzio sistema. Lanbide profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide kualifikazio horiek, alegia, Elementu grafikoen tratamendua eta maketazioa aurreinprimaketan, abuztuaren 31ko 1135/2007 Errege Dekretuak arautua, eta Inprimaketa digitala, irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretuak arautua, eta inprimaketa-forma ezartzea eta lortzea izeneko kualifikazio osatugabea, abuztuaren 31ko 1135/2007 Errege Dekretuaren bidez arautua, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide jarduketarako gune batean biltzen dira. Gune horrek, euskarri gisa gehitu diren lanbide moduluekin batera, badu zabaltasun nahikoa eta behar adinako espezializazioa goi mailako teknikari honek lana lortuko duela bermatzeko.

Produkzio sistemari dagokionez, zenbait zehaztapen ezartzen dira, elementu bereizgarriak dituena Nafarroarentzat, tituludun honek lanean eta lanbidean izanen duen inguruneari buruz. Gutxienez ere bi dimentsio osagarri dituen sistema batean kokatzen da ingurune hori. Lehenbizikoa geografikoa da, tituludun honen lanbide jarduera Estatuko eta atzerriko beste esparru batzuekin loturik dagoelako eta esparru horiek elkarri eragiten diotelako. Bigarrena denboraren dimentsioa da, eta lanbideak etorkizunean izanen duen bilakaerari buruzko ikuspegi prospektiboa dakar.

3

4. artikulua, hari lotua dagoen 2. eranskinarekin batera, Nafarroan arautzen den titulazioaren curriculumari buruzkoa da, eta bi zatitan dago banatua. Alde batetik, titulu honen helburuak daude eta, bestetik, lanbidearen ikaskuntzaren muina osatzen duten lanbide moduluen garapena eta iraupena. Lanbide modulu guztien curriculumak badu orientabide didaktikoen atal bat. Orientabide horiek moduluen ikuspuntuari, koordinazioari eta sekuentziazioari eta lan unitateen eta irakatsi eta ikasteko jardueren tipologiari eta definizioari dagozkie.

4

Arau honen eremuan, moduluen erreferentziako sekuentziazioa arautzen da zikloaren bi kurtsoetan, eta lanbide modulu bakoitza prestakuntza unitatetan banatzen da. Zatiketa horrek aukera ematen du lanbide prestakuntzarako beste eskaintza batzuei ekiteko, batetik, langileen hobekuntza lortzeko, eta bestetik, halako ibilbide batzuk diseinatzeko, eta horrela, gaitasunak ebaluatu eta aitortzeko prozedura prestakuntza eskaintzan berean integratzeko. Elementu hori 5. artikuluan eta 3. eranskinean garatzen da.

5

Sarbideei eta baliozkotzeei dagokienez, 6. artikuluak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik heziketa ziklo honetara sartzeko bideak arautzen ditu, 7. artikuluak zehazten du nola pasa daitekeen beste ikasketa batzuetara Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari titulurako heziketa zikloa amaitu eta gero, 8. artikuluak baliozkotze eta salbuespenak arautzeko esparrua definitzen du, eta 9. artikuluak (5. eranskinean garatua) lanbide moduluen eta titulu honetako kualifikazioetako gaitasun unitateen arteko korrespondentziak ezartzen ditu, haiek egiaztatu, baliozkotu edo salbuesteko.

6

Azkenik, foru dekretu honek arautzen duen azken elementua 10. eta 11. artikuluetan eta dagozkien 6. eta 7. eranskinetan deskribatzen da, heziketa ziklo hau ezartzeko baldintzez ari baitira horiek guztiak. Baldintza horiek irakasleen profilari eta behar diren lekuen ezaugarriei buruzkoak dira.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urriaren 8an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Xedea.

Foru dekretu honen xedea da Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren tituluaren egitura eta curriculum ofiziala ezartzea Nafarroako Foru Komunitatean. Titulu hori Arte Grafikoetako lanbide arlokoa da.

2. artikulua . Identifikazioa.

Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

a) Izena: Aurreinprimaketa Digitala.

b) Maila: 2. - Erdi mailako Lanbide Heziketa.

c) Iraupena: 2.000 ordu.

d) Lanbide arloa: Arte grafikoak.

e) Europako erreferentea: HNSN - 3 (Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

3. artikulua . Lanbide erreferentea eta lanbide jarduera.

Foru dekretu honen 1. eranskinean zehazten dira tituluaren lanbide profila, gaitasun orokorra, kualifikazioak eta gaitasun unitateak, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak, baita produkzio-sistemaren erreferentziak, haren prospektiba eta Nafarroako testuinguruan kokatzeko jakingarri batzuk ere, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dira.

4. artikulua . Curriculuma.

1. Aurreinprimaketa Digitaleko heziketa zikloaren helburu orokorrak eta hura osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2. eranskinean ageri dira.

2. Heziketa ziklo hau ematen duten lanbide heziketako ikastetxeek programazio didaktiko bat prestatuko dute haren ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetarako. Programazio hori hura garatzen duten lan unitateen bitartez zehaztuko da.

5. artikulua . Lanbide moduluak eta prestakuntza unitateak.

1. Prestakuntza ziklo hau osatzen duten lanbide moduluak foru dekretu honen 2 B) eranskinean garatzen dira, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari titulua ezarri zuen eta beraren gutxieneko irakaskuntzak finkatu zituen azaroaren 4ko 1586/2011 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

2. Lanbide modulu horiek bi ikasturtetan antolatuko dira, foru dekretu honen 2 B) eranskinean ezarritako denbora banaketaren arabera. Maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 16.2 artikuluan adierazitako arauekin bat, denbora banaketa horrek erreferentziazko balioa izanen du heziketa ziklo hau ematen duten ikastetxe guztientzat, eta Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko da hartan edozein aldaketa egiteko.

3. Lanbide moduluak foru dekretu honen 3. eranskinean ezarritako prestakuntza unitateetan antolaturik ematen ahalko dira, bizitzan zeharko prestakuntza sustatze aldera. Lanbide modulu bakoitza osatzen duten prestakuntza unitateen edukietan modulu horretako eduki guztiak bildu behar dira.

4. Prestakuntza unitate bakoitzaren ziurtapenak Nafarroako Foru Komunitatean soilik izanen du balioa. Modulu bateko prestakuntza unitate guztiak gaindituz gero, ikasleak lanbide moduluaren ziurtapenerako eskubidea izanen du. Ziurtapenak Estatu osoan izanen du balioa, heziketa zikloan sartzeko baldintza akademikoak betetzen baldin badira.

6. artikulua . Heziketa zikloan sartzeko bideak.

Foru dekretu honetan arautzen den heziketa zikloan sartzeko, hezkuntza sistemako lanbide heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 15. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

7. artikulua . Ziklotik beste ikasketa batzuetara pasatzea.

1. Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluak zuzeneko sarbidea ematen du erdi mailako beste edozein heziketa ziklotarako, onarpenerako ezartzen diren baldintzekin betiere.

2. Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluak sarbidea ematen du goi mailako heziketa zikloetarako, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 18.b) artikuluan horretarako berariaz ezarritako trebakuntzako ikastaroa gainditutakoan.

3. Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluak sarbidea ematen du Batxilergoaren edozein modalitatetan sartzeko, bai Gobernuak zehazten dituen Batxilergoko gaien baliokidetzeak egiteko ere, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

8. artikulua . Baliozkotzeak eta salbuespenak.

1. 4. eranskinean zehazten dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide heziketako tituluen lanbide moduluen eta dekretu honetan egitura eta curriculumaren garapena ezarriak dituzten lanbide moduluen arteko baliozkotzeak.

2. Lanbide moduluak beste lanbide modulu batzuekin eta gaitasun unitateekin eta Batxilergoko ikasgaiekin baliozkotzeari eta salbuesteari dagokionez, azaroaren 4ko 1586/2011 Errege Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoa eta uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 38. artikuluan agindutakoa bete beharko da.

9. artikulua . Lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentzia.

1. Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztaturiko gaitasun unitateen eta Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari titulurako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen arteko korrespondentziak, haiek baliozkotzeko edo salbuesteko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.A) eranskinean ageri dira.

2. Halaber, titulu bereko ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluen eta gaitasun unitateen arteko korrespondentziak, haiek egiaztatzeko erabiliko direnak, foru dekretu honen 5.B) eranskinean zehazten dira.

10. artikulua . Irakasleak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak osatzen dituzten lanbide moduluetan irakaslanean aritzea Bigarren Hezkuntzako katedradunei, Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoei dagokie. Foru dekretu honen 6.A) eranskinean ezarritako espezialitateetakoak izan behar dute.

2. Irakasleen kidegoetako irakasleei eskatzen zaizkien titulazioak, oro har, otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Errege dekretu horren bidez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua onesten da, eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrera-araubide iragankorra arautzen da. Irakaslanari dagokionez, aurrekoen baliokideak diren titulazioak foru dekretu honen 6.B) eranskinean ageri dira, irakasleen espezialitatea zein den.

3. Titulu hau osatzen duten lanbide moduluak irakasteko, ikastetxe pribatuetako irakasleei edo Hezkuntzakoak ez diren administrazioetako ikastetxe publikoetako irakasleei eskatuko zaizkien titulazioak foru dekretu honen 5.C) eranskinean azaltzen dira.

11. artikulua . Irakaslekuak eta ekipamenduak.

1. Heziketa ziklo honetako ikasketak emateko behar diren irakaslekuak foru dekretu honen 7. eranskinean ezarritakoak dira.

2. Irakaslekuek azalera nahikoa izanen dute haietako bakoitzean ematen den lanbide modulu bakoitzeko ikaskuntza emaitzei dagozkien irakaskuntza jarduerak garatu ahal izateko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Irakaslekuaren azalera zehazteko, kontuan hartuko da zenbat lagunentzat den. Azalera nahikoa izanen da irakatsi eta ikasteko jarduerak behar adinako ergonomia eta mugikortasunarekin egin ahal izateko.

b) Altzarietarako, ekipamenduetarako eta laneko tresna lagungarrietarako nahikoa leku izanen da.

c) Martxan dauden makinek eta ekipamenduek behar dituzten segurtasun tarte edo eremuak errespetatu beharko dira.

d) Laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak, lanpostuko segurtasunari eta osasunari buruzkoak eta gainerako arau aplikagarriak beteko dira.

3. Ikasle talde batek baino gehiagok erabiltzen ahalko dituzte irakaslekuak, heziketa ziklo edo hezkuntza etapa berekoak izan edo ez.

4. Irakaslekuek ez dute nahitaez itxituren bidez bereizirik egon behar.

5. Irakasleku bakoitzean behar adina ekipamendu jarri behar da, ikasleei ikaskuntzaren emaitzak lortzea eta irakaskuntzaren kalitatea bermatzeko. Gainera, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Ekipamenduak (ekipoak, makinak eta abar) ongi funtzionatzeko behar duen instalazioa edukiko du, eta segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta aplikatu behar diren gainerakoak beteko ditu.

b) Ekipamenduaren kopurua eta ezaugarriak ikasle kopuruaren araberakoak izanen dira, eta ikaskuntzaren emaitzak lortzea ahalbidetuko dute, aipatu irakaslekuetan ematen diren lanbide moduluetako ebaluazio irizpideak eta edukiak kontuan izanik.

6. Hezkuntza Departamentua arduratuko da irakasleku eta ekipamenduen kopurua eta ezaugarriak egokiak izan daitezen, modulu bakoitzeko ikaskuntzaren emaitzen araberako irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko, eta ikasketen eboluzioak sortzen dituen eskarietara egokitu daitezen, horrela ikasketen kalitatea bermatuko baita.

Lehen Xedapen Gehigarria. Tituluaren baliokidetasunak.

1. Azaroaren 4ko 1586/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluak, zeinaren curriculuma foru dekretu honetan arautzen baita, eta jarraian aipatzen diren tituluek ondorio profesional berak sortuko dituzte:

a) Konposizioko teknikari laguntzailea, Arte Grafikoen adarra.

b) Erreprodukzio Fotomekanikoko teknikari laguntzailea, Arte Grafikoen adarra.

c) Fotokonposizioko teknikari laguntzailea, Arte Grafikoen adarra.

2. Era berean, Arte Grafikoetako Aurreinprimaketako teknikari tituluak, ekainaren 9ko 153/1997 Foru Dekretuak arautzen duenak, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluaren ondorio profesional eta akademiko berak izanen ditu (titulu horren curriculuma foru dekretu honetan arautzen da).

Bigarren Xedapen Gehigarria. Beste lanbide trebakuntza batzuk.

Lanerako prestakuntza eta orientabideak izeneko moduluak trebakuntza ematen du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jardueretarako behar diren lanbide erantzukizunak hartzeko (horiek Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarrita daude), baldin eta moduluak gutxienez 45 eskola ordu baditu, azaroaren 4ko 1586/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian ezarritakoarekin bat.

Xedapen Iragankor Bakarra. Aurreko tituluko ikasleen eskubideak eta trantsizio prozesua.

Ekainaren 9ko 153/1997 Foru Dekretuan araututako Arte Grafikoetako Aurreinprimaketa teknikari tituluari dagozkion ikasketak osorik egin ez dituztenek trantsizio epe bat izanen dute hura eskuratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak titulu hori eskuratzeko prozedurak erraztuko ditu, horretarako ezarriko den arau esparruan.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Indarrik gabe utzi da ekainaren 9ko 153/1997 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Arte Grafikoetako Aurreinprimaketaren teknikari tituluari dagokion erdi mailako heziketa zikloaren curriculuma ezartzen duena, ezertan galarazi gabe foru dekretu honen xedapen iragankorrean ezarritakoa.

2. Indarrik gabe gelditzen dira foru dekretu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken Xedapenetan Lehena. Ezarpena.

2014-2015 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Departamentuak noiznahi ezar dezake foru dekretu honetan arautzen den curriculuma, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako edozein modalitatetan.

Azken Xedapenetan Bigarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko urriaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

1. ERANSKINA. LANBIDE ERREFERENTEA

1. ERANSKINA

A) Lanbide profila

a) Lanbide profila.

Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluaren lanbide profila zehazten duten alderdiak hauek dira: gaitasun orokorra, lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta gaitasun sozialak, eta Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren barnean titulu horri dagozkion kualifikazioak eta, hala denean, gaitasun unitateak.

b) Gaitasun orokorra.

Titulu honen gaitasun orokorra da argitalpen elektronikoak mihiztatzeko eragiketak egitea, testuak eta irudiak orrikatzea eta tratatzea, orrialdeak ezartzea, Inprimatzeko moduak digitalki eskuratzea, eta prozedura digitalen bitartez inprimatzea, kalitatea ziurtatuz eta segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko araudiari jarraituz.

c) Kualifikazioak eta gaitasun unitateak.

Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluan biltzen diren kualifikazioak eta gaitasun unitateak honako hauek dira:

ARG291-2: Elementu grafikoen tratamendua eta maketazioa aurreinprimaketan, gaitasun unitate hauek barne hartuta:

-UC0200-2: Prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

-UC0928-2: Irudiak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea.

-UC0929-2: Testuak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea.

-UC0930-2: Produktu grafikoen maketazioa eta/edo orrikatzea.

ARG151-2: Inprimaketa digitala. Honako gaitasun unitate hauek biltzen ditu:

-UC0200-2: Prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

-UC0482-2: Produktu digitala inprimatzeko beharrezkoa den informazio digitala interpretatu eta kudeatzea.

-UC0483-2: Ekipoak prestatu, parametroak doitu eta inprimaketa digitala egitea.

Lanbide kualifikazio osatugabea:

ARG288-2: Inprimaketa-forma ezartzea eta lortzea.

-UC0921-2: Sistema digital zuzenen bidez inprimaketa-formak eskuratzea.

d) Lanbide gaitasunak, gaitasun pertsonalak eta sozialak.

1) Informatikako fitxategiak sortzea eta Raster irudi-prozesadorea konfiguratzea software egokiaren bidez, lanaren zehaztapenen arabera.

2) Tirada egitea, zehaztapen teknikoak betez eta OK paper-orriaren baldintzak eta segurtasun-neurriak aplikatuz.

3) Irudiak digitalizatzea, ukitzea eta tratatzea, produktu grafikoak behar besteko kalitatea lortzearren.

4) Orrialdeen ezarpen digitala egitea, lan-fluxu digitalarekin bateragarria den softwarearen bidez.

5) Inprimatzeko moduak CTP sistemen bidez lortzea (zuzeneko sistema plantxa/pantaila/fotopolimerora).

6) Ilustrazio bektoriala egitea, produktu grafikoaren irudikapen egokia lortzeko.

7) Materialak lan-agindura eta egin beharreko produktu grafikora egokitzen diren egiaztatzea.

8) Aurreinprimaketako materialak aplikatzea, produktu grafiko bat egiteko.

9) Argitalpen elektronikoak eta bere estekak osatzen dituzten elementuak mihiztatzea.

10) Digitalizatutako testua tipografikoki tratatzea, zehaztapen teknikoen arabera.

11) Tratatutako testu digitala ortotipografikoki zuzentzea eta formatu egokia sortzea.

12) Material grafikoak maketatzea eta orrikatzea, jasotako materialaren eta lan-aginduaren arabera.

13) Irteerako fitxategia (pdf-a edo antzekoa) irteerako plataformaren edo inprimaketaren azken baldintzetara egokitzea.

14) Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, “bizialdi osoko ikaskuntzarako” dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

15) Bere eskumeneko eremuan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatu eta garatzea, lan ingurunean beste profesional batzuekin talde lanean edo lankidetzan jardunez.

16) Jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, gorabehera horiek sortu dituzten eragileak identifikatuz, bere eskumeneko eta autonomiako esparruaren barrenean.

17) Komunikazio eraginkorra izatea, bere lan eremuan parte hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumenak errespetatuz.

18) Produkzio prozesuan laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko protokoloak eta neurriak aplikatzea, pertsonengan, lanean eta ingurumenean kalterik ez egiteko.

19) Produkzio prozesuen edo zerbitzuak emateko prozesuen barnean dauden lanbide jardueretan kalitateari, irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko prozedurak aplikatzea.

20) Enpresa txiki baten sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko kudeaketa egitea eta lanbide jardueran ekimena izatea.

21) Bere lanbide jardueraren ondoriozko betebeharrak betetzea eta bere eskubideak erabiltzea, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat etorriz, eta bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.

B) Produkzio sistema

a) Lanbide eta lan ingurunea.

Titulu hau eskuratzen dutenek arte grafiko, prentsa, editorial, komunikazio, publizitate, zerbitzu grafiko eta multimedia-argitalpeneko enpresetan egiten dute lan. Halaber, irudiak digitalizatzeko atala, argitalpen elektronikoak egiteko atala, testu- eta irudi-tratamenduko atala, orrikatze- eta maketatze-atala, orrialdeak ezartzeko atala, inprimatzeko moduak digitalean eskuratzeko atala eta inprimaketa digitaleko atala eduki ditzakeen aurreinprimaketa digitaleko sail bat behar duten enpresetako edozein produkzio-arlotan egin dezakete lan.

Hauek dira zeregin eta lanpostu garrantzitsuenak:

-Aurreinprimaketako teknikaria.

-Testu-tratamenduko teknikaria.

-Irudien tratamenduko teknikaria.

-Maketatzaile/Orrikatzaile digitala.

-Argitalpen elektronikotako/Multimedia-argitalpenetako teknikaria.

-Fitxategi digitalen prestatzailea.

-Koloreen eskanista / espezialista.

-Ezarpen digitaleko teknikaria.

-Plantxa bidezko ordenagailu filmazio-ekipoen operadorea (Computer To Plate-CTP).

-Pantaila bidezko ordenagailu filmazio-ekipoen operadorea (Computer To Screen-CTS).

b) Nafarroako lurraldearen testuingurua.

Arte grafikoen industriak ageriko garrantzia du oraindik industriaren sektorean; gehienbat enpresa familiarrak dira, eta bertan belaunaldien aldaketaren ondorioz mentalitate aldaketa ere gertatzen ari da enpresa jardueraren kontzeptuan, eremu guztietan (ekonomia, teknologia, eta abar) bizi ditugun aldaketa azkar eta etengabeen eragina gero eta handiagoa baita.

Hortaz, arte grafikoen sektorea etengabe berritzen ari den industria tradizional bat da, eta berrikuntza teknologia eguneroko desafioa da arlo honetan. teknologia berriak sendotzen ari dira, eta beharrezkoa egiten dute enpresak horietara moldatzea. Berrikuntza horiek, batez ere, aurreinprimaketaren prozesuari eragin diote (gero eta irekiagoa eta digitalagoa da), baina ekoizpen prozesuaren ondoko faseetan ere ondorioak ditu.

Testuinguru horretan, enpresen inbertsiorako ahaleginak berebiziko garrantzia du jardueran, une hauetan aurrerapen teknologikoek ekoizpen prozesuen berregokitzapena exijitzen dutelako. Era berean, makina eta teknika berriak erabiltzearen ondorioz, langileen prestakuntza behar-beharrezkoa da, teknologia aurreratuko ekipamendu industriala behar bezala erabiltzeak sortzen dituen exijentziei aurre egiteko.

c) Prospektiba.

Aurreinprimaketaren barrenean, ekoizpen prozesuak guztiz digitalizatu dira zeregin hauetan: testu eta irudien tratamendua, orrikatzea eta inprimaketa-forma ezartzea eta lortzea; horrekin batera, esparrua zabaldu du, argitalpen elektronikora eta inprimaketa digitalera, eta, horren ondorioz, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren profila anitzagoa eta konplexuagoa bilakatu da, eta gaur egun teknologia berrietara etengabeko egokitzapena eskatzen du.

Aurreinprimaketa, digitalizazio, testuen eta irudien tratamendu eta maketazio prozesuetako faseetan ez da hainbesteko aldaketa gertatu, lehenago digitalizatu zirelako, baina kontuan hartu beharra dago konplexuagoak izan daitezkeela, dokumentuaren amaiera irteeraren arabera.

Artxiboen egiaztapena behar teknikoa bihurtu da, aurreinprimaketaren arazo handienetako bat, gaur egun, artxibo digitalen bateragarritasuna delako, izan ere bateragarriak izan behar dute aplikatu beharreko prozesu digitalarekin, eta aldatu edo sortu ondoren dokumentu digitalei hurrengo prozesuetarako egokia den amaierako formatua eman behar zaie.

Argitalpen elektronikoak, bertsio guztiekin, etorkizuneko apustu nagusia dira Aurreinprimaketa Digitaleko tituluaren profilaren barruan; hasiera batean, halako orrialdeak sortzea beste sektore batzuekin lotu zen, baina gero eta gehiago egiten dira zerbitzu grafikoen enpresetan, non aurreinprimatzaileak lan egin baitezake testu, irudi, ilustrazio, soinu eta bideoekin, amaierako euskarritik bereizita dauden elementu grafikoekin alegia.

Duela zenbait urtetatik hona egiten da ezartze digitala, artxiboen egiaztatze egokiaren beharrarekin batera, fotolitoak lortzeko, baina enpresa grafikoen ibilbideak bide ematen du pentsatzeko fotolitoa berehala desagertuko dela eta planteatuko dela ezarpen digitalaren irteera bakarra CTP sistemak izatea.

CTP sistemak azkar zabaltzen ari dira industria grafikoan, halatan non inprimaketa-forma lortzea beharrezkoa duten inprimaketarako hiru sistema nagusiak -CTP ekipoak (computer to plate) ordenagailutik plantxara, CTS (computer to screen) ordenagailutik pantailara, eta CTP (computer to photopolymer) ordenagailutik fotopolimerora- zabalduenak izanen baitira etorkizun hurbilean, eta tarteko urratsak, materialak eta gabeziak desagertuko direla.

Inprimaketa digitalaren prozesua hazkunde handiko sistema berria da, batez ere oso egokia dena ale-kopuru txikiak eta eskaeren mendeko edizioak ditugunean, askotariko euskarriak erabiltzen ahal direla. Gaur egun, inprimaketaren abiadura mugatzen du alderdi teknikotik.

Enpresetako aldaketa teknologikoak eta ekoizpen prozedurak direla eta, etengabe eguneratzen diren profesionalak behar dira, bizitzan zehar ikasteko, autoprestakuntzarako eta erantzukizunerako jarrera ona izanen dutenak.

2. ERANSKINA. CURRICULUMA

2. ERANSKINA

A) Heziketa zikloaren helburu orokorrak

a) Makinaren ezaugarriak eta lanaren zehaztapenak erlazionatzea, RIPa konfiguratzeko parametro eta menu egokiak aukeratuz.

b) Makinaren kontrolak arautzea, tirada egiteko OK paper-orriaren baldintza egokiak ebaluatuz.

c) Irudiak digitalizatzeko jatorrizkoen ezaugarri teknikoak, baldintza teknikoak eta eskanerraren doikuntza ezagutzea.

d) Irudi digitalak eraldatu eta bertan ukituak egiteko teknikak aplikatzea, irudietan ukituak egiteko eta irudi horiek tratatzeko beharrezko kalitatea lortuz.

e) Dokumentuko orrialdeen joskera erabakitzea, trazadura lantzea eta fitxategiak lan-fluxura egokitzea, ezarpen digitala burutzeko.

f) Ezaugarri teknikoen arabera CTPren RIPa konfiguratzea, Inprimatzeko moduak lortzeko prozesatzea burutuz.

g) Testu bektorialak sortu eta aldatzea ilustrazioaren barruan sartu ahal izateko.

h) Ilustrazio bektoriala egiteko forma eta trazadura bektorialak marraztu eta ipintzea.

i) Lan-agindua aztertzea, materialen ezaugarriak aztertuz hauek egokiak ote diren egiaztatzeko.

j) Produkzio-beharrak zehaztea, aurreinprimaketako materialak ezartzeko bilketa-, karga- eta erretiratze-teknikak aplikatuz.

k) Jasotako materiala egiaztatzea eta, zehaztapen teknikoen arabera, multimedia-elementuak osatzea argitalpen elektronikoak mihiztatzeko.

l) Ezaugarri tipografikoak testu digitalizatuan aplikatzea, tratatzeko software espezifikoa erabiliz.

m) Testu-zuzenketako sinbologia normalizatua ezagutzea eta identifikatzea, testua ortotipografikoki zuzentzeko.

n) Produktu grafikoa osatzen duten elementuak integratzea, euren ezaugarri teknikoak doituz produktu grafikoaren maketazioa eta orrikatzea egiteko.

ñ) Orrikatzeko sortutako fitxategiak prestatzea, formatua egiaztatuz eta egokituz irteerako fitxategia egiteko.

o) Bizitzan zehar ikasteko baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta beren ezagutzak eguneratzeko, eta hobekuntza profesional eta pertsonaleko aukerak atzematea, lanbidean eta jardunean izan ditzaketen egoera ezberdinetara egokitu ahal izateko.

p) Talde lanak garatzea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartzea eta taldeko edo banakako erabakiak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jokatzeko.

q) Lan prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean irtenbide sortzaileak hartu eta baloratzea, dagokion jardueran izaten diren ezusteak erantzukizunez ebazteko.

r) Komunikazio teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

s) Jarduera profesionalari lotutako ingurumen eta lan arriskuak aztertzea eta haien eragileekin erlazionatzea, hartu behar diren aurreneurriak oinarritzeko helburuarekin, eta protokolo egokiak aplikatzea, norberari, besteei, inguruneari eta ingurumenari kalterik ez egiteko.

t) Irisgarritasun unibertsalari eta “guztientzako diseinuari” erantzuteko behar diren teknikak aztertu eta aplikatzea.

u) Ikaskuntza prozesuan eta erreferentziazko produkzio sektorean lanaren kalitaterako prozedurak hobetzeko behar diren teknikak aplikatu eta aztertzea.

v) Kultura ekintzailearekin eta enpresaren eta ekimen profesionalaren kulturarekin erlazionatuta dauden prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

w) Herritar demokratiko gisa parte hartzeko baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan hartuta, gizarteko eragile aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.

B) Lanbide moduluak

a) Izena, iraupena eta sekuentziazioa

Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren curriculumeko lanbide moduluen zerrenda ematen da jarraian, izena, iraupena eta denbora banaketa zehazturik.

KODEA

IZENA

ORDUAK, GUZTIRA

ESKOLAK ASTEAN

IKASMAILA

0866

Testuen tratamendua

190

6

1.a

0867

Bit-mapako irudien tratamendua

260

8

1.a

0869a.(1)

Inprimaketa digitala I

90

3

1.a

0870a.(1)

Orrikatzea I

90

3

1.a

0871

Aurreinprimaketako materialen identifikazioa

140

4

1.a

0873

Ilustrazio bektoriala

130

4

1.a

NA04

Oinarrizko ingelesa I

60

2

1.a

0868

Inprimaketa-forma ezartzea eta lortzea

130

6

2.a

0869b(1)

Inprimaketa digitala II

90

4

2.a

0870b(1)

Orrikatzea II

90

4

2.a

0872

Argitalpen elektronikoak mihiztatzea

220

10

2.a

0874

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

70

3

2.a

0875

Enpresa eta ekimen sortzailea

70

3

2.a

0876

Lantokietako prestakuntza

370

Enpresaren ordutegian

2.a

(1) Arrazoi pedagogikoak eta antolaketakoak direla eta, honako modulu hauek bi ikasturtetan banatuta daude:

-0869a. Inprimaketa digitala I modulua eta 0869b. Inprimaketa digitala II modulua 0869. Inprimaketa digitala moduluari dagozkio.

-0869a. Orrikatzea I modulua eta 0869b. Orrikatzea II modulua 0870.Orrikatzea moduluari dagozkio.

b) Lanbide moduluen garapena

Lanbide modulua: Testuen tratamendua.

Kodea: 0866.

Iraupena: 190 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Prozesu grafikoak identifikatzen ditu, eta horretarako, produktu grafikoak aztertu eta fase bakoitzean zehaztapenak ezagutzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozesu grafikoaren faseak identifikatu ditu.

b) Aurreinprimaketako faseak aztertu ditu, bere parametroak eta ekipamendua identifikatuz.

c) Industriako inprimaketa-sistemen ezaugarriak deskribatu ditu (erabilitako inprimatzeko moduak, tintak, lehortzeko sistemak eta euskarriak).

d) Euskarriaren, bere ezaugarrien eta inprimaketa-akatsen bidezko inprimaketa-sistemak bereizi ditu.

e) Inprimaketa ondoko eta akaberako prozesuen ezaugarri teknikoak eta aplikazioak bereizi ditu.

f) Produkzio grafikoko prozesuak identifikatu ditu, lantzen dituen produktuekin eta enpresa grafiko motarekin erlazionatuta.

g) Produktu grafikoak aztertu ditu, hauen ezaugarri teknikoak identifikatuz.

2. Testuko fitxategi digitalak ebaluatzen ditu, eta, horretarako, fitxategien formatuak eta testu-tratamenduko aplikazioak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurreinprimaketa-prozesuan erabilitako informatika-aplikazioekiko fitxategi digitalen formatua aplikatu du.

b) Jatorrizko testu-moten ezaugarriak bereizi ditu.

c) Testu-tratamenduaren faseak aztertu ditu, aplikazioekin erlazionatuz.

d) Erabili behar den softwarearen arabera jatorrizko fitxategiak baloratu ditu.

e) Lanera egokitutako informatika-aplikazioekin erabili behar diren fitxategi-formatuen bateragarritasunak aztertu ditu.

f) Testu-fitxategien arteko bateragarritasun-arazoak zuzendu ditu.

3. Testu-dokumentuak digitalizatzen ditu, eta, horretarako, OCRren softwarea eta eskanerra erabiltzen ditu, eta akatsak aurkitzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Digitalizazio-ekipoaren bereizmen, kontraste, modu, tamaina eta fokatzeko parametroak aplikatu ditu, jatorrizkoaren irakurgarritasuneko ezaugarrietara eta irteerako zehaztapenetara egokituz.

b) Testuaren irteerako zehaztapenen arabera (PDI eta beste batzuk) jatorrizko dokumentuak eskaneatu ditu, OCRren softwarea erabiliz.

c) Testu-dokumentu digitalizatuen akatsak zuzendu ditu.

d) Ondorengo produkzio-prozesuaren finkatutako ezaugarrietara egokitutako formatuan fitxategi digitalak sortu ditu.

e) Ekipoen eta periferikoen arteko komunikazioetan gertakari posibleak konpondu ditu.

f) Eskaneatzeko eta tekleatzeko informatikako ekipoak eta aplikazioak erabili ditu trebeziaz, arintasunez eta ergonomikoki.

g) Testuak digitalizatzeko softwarearen eskanerren funtzioak eta ezaugarriak aztertu ditu.

h) Digitalizazio-ekipoak mantendu eta kalibratzeko programa aplikatu du, arazoak edo desbideratzeak aurkituz.

4. Teklatuaren bitartez testu-dokumentuak digitalizatzen du, eta, horretarako, mekanografia metodoa erabiltzen du eta akatsak zuzentzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Qwerty teklatuarekin informatika-aplikazioak dituen eskuzko mekanografia-metodoa aplikatu du.

b) Teklatuan hatz guztiak erabili ditu, metodoak adierazten duen moduan.

c) Testu osoa tekleatu du lerroen aldaketarik eta jauzirik egin gabe.

d) Gutxieneko gisa finkatutakoa baino abiadura handiagoan tekleatu du testua.

e) Testua tekleatu du, muga gisa finkatutakoa baino akats gutxiago eginez.

f) Testua tekleatzean egindako akatsak zuzendu ditu.

g) Testua tekleatu du ergonomiako eta jarrerako arauak betez.

5. Testuz osatutako dokumentu digitalak lantzen ditu, eta, horretarako, zehaztapenetara egokitutako testu-tratamenduko tresna, estilo eta motak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Prozedurako egokiak diren informatika-aplikazioen bitartez, testuan gorputza, iturria, seriea, lerroartea, koska eta lerrokadurak aplikatu ditu.

b) Jasotako zehaztapenetarako egokiak diren estilo-orriak aplikatu ditu.

c) Testuari kuatrikromiako kolore normalizatuak eta kolore pertsonalizatu zuzenak aplikatu dizkio, lanaren beharren arabera, eta prozesuarekin bat datozen aplikazioak erabiliz.

d) Orrialdearen egitura, eta baldintza estetikoak eta arkitektura grafikokoak aztertu ditu.

e) Testu-tratamenduan erabilitako RGB, CMYK eta Lab kolore-moduen ezaugarriak aztertu ditu.

f) Ergonomia eta bistaratze egokiko baldintzetan landu ditu testuak.

g) Lana eraginkortasun handiagoarekin egiteko eskatutako estilo tipografikoak inportatu eta esportatu ditu.

6. Testu-probak zuzentzen ditu, eta, horretarako, zuzenketako sinbologia ezagutzen du, eta testuak konposatzeko arauak eta ortotipografiako arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) UNE eta ISO arauen arabera, probak zuzentzeko sinboloak bereizi ditu.

b) Proba egin du, akatsak antzeman ditu eta sinbologia normalizatua aplikatu du testu digitalak zuzentzean.

c) Testu digitalak zuzentzean konposizio-arauak aplikatu ditu.

d) Testuen zuzenketa ortotipografikoak egin ditu.

e) Testuaren estilo- eta egitura-akatsak antzeman ditu eta aldaketak zehaztu ditu, jatorrizko testua eta testu honen helburua kontuan hartuta.

f) Proben tresneriaren ezaugarriak eta parametroak aztertu ditu, gauzatu behar den proba-motara egokituta.

7. Testu-fitxategiak sortzen ditu, eta, horretarako, ondorengo prozesuekin bateragarriena eta egokiena izango den formatua aplikatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Formatu desberdinak identifikatu ditu eta hauen ezaugarri teknikoak egokitu ditu.

b) Testu digitalak inportatzen/esportatzen arazoak zuzendu ditu.

c) Beranduagoko tratamendurako fitxategi egokienaren formatu digitala zehaztu du.

d) Fitxategiak aztertu ditu ezaugarri tipografikoekin eta hauen aplikazioa bereizi du.

e) Fitxategi digitala sortu du, ondorengo prozesutarako baldintza teknikoak aplikatuz bertan.

f) Egiaztatu du fitxategi digitala hainbat aplikazio eta plataformekin bateragarri dela, akatsik gabe.

8. Testu-tratamenduan esku hartzen duten informatikako programak eta ekipoak erabiltzen ditu, eta, horretarako, jarduera bakoitzean beharrezkoak diren ezaugarri teknikoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Testu-tratamenduan esku hartzen duten softwarea, ekipoak eta osagaiak aipatu ditu, bakoitzaren erabilgarritasuna zehaztuz, hala badagokio.

b) Softwarea eta informatikako ekipoak zuzen erabili ditu, burutu beharreko zereginaren arabera, eta eskaintzen dituen aukera teknikoak erabiliz.

c) Ekipoak zuzen erabili ditu, mantentze, garbiketa, zaintza eta eguneratzeko arauak aplikatuz.

d) Ekipoen eta periferikoen arteko komunikazioetan gertakari posibleak aldatu ditu.

e) Proba-ekipoen tresneria doitu du, egiaztapenak eta testak gauzatuz.

f) Dauden sareak antzeman eta identifikatu ditu, euren funtzionamendua aztertuz.

g) Bistaratze-pantailen aurrean, arriskuen prebentzioko arauak, zereginak burutzeko arau ergonomikoak eta segurtasunekoak errespetatuz jardun du.

h) Lanak ingurumen-arauen eta birziklatze-arauen arabera gauzatu ditu.

Edukiak.

Prozesu grafikoak identifikatzea:

-Produkzio-prozesu grafikoa.

-Aurreinprimaketako faseak. Prozesuak. Ekipamendua. Materialak. Parametroak.

-Inprimaketako faseak. Prozesuak. Ekipamendua. Materialak. Parametroak.

-Inprimaketa-sistemen propietateak eta ezaugarriak.

-Inprimaketa ondoko faseak. Prozesuak. Ekipamendua. Materialak. Parametroak.

-Akaberak.

-Hainbat motatako produktu grafikoak.

-Enpresa grafikoak. Sekzioak. Antolaketa. Egitura.

Testuen artxibo digitalen ebaluazioa:

-Testuen tratamenduko prozesuaren faseak. Lan-agindua. Jarraibide tipografikoak.

-Jatorrizko testuak. Sailkapena: Digitalak eta inprimatuak. Ezaugarriak. Entregarako zehaztapenak. Jatorrizkoak kalibratzea.

-Biltegiratzeko euskarri digitalak: CD, pendrive, memoria-txartelak, kanpoko diskoak eta DVD.

Testu dokumentuak digitalizatzea:

-Eskanerrak. Motak eta ezaugarriak. Testu-digitalizaziorako hardwarea eta softwarea (OCR).

-Testu-tratamenduko softwarea.

-Prebentzioa eta segurtasuna lanpostuan. Informatikako ergonomia-araudia. Segurtasun-araudia lan-ingurunean. Bistaratze-pantailetarako segurtasuna.

Teklatuaren bitartez testu dokumentuak digitalizatzea:

-QWERTY teklatua.

-Teklatua. Teklen alternatibak.

-Tekleatze-metodoa. Mekanografia arauak.

-Ergonomia, jarrerazko arauak eta hatzen eta besaurreen posizio egokia.

Testuen dokumentu digitalen tratamendua:

-Jarraibide tipografikoak.

-Testuen markaketa.

-Motak. Mota-anatomia. Erreferentzia-lerroak. Sailkapen estilistikoa. Gorputza eta orbana. Tipografiak. Familiak. Serieak. Estiloak. Erabilerak. Katalogo tipografikoak.

-Tipometria. Neurri-unitateak: Zizeroa, puntua eta pika. Neurketa erlatiboko unitateak. Tipometroa.

-Zuriguneak testuan: Prosa, tarteak, lerroartea, mehelina eta karaktere-tartea doitzea. Lerrokadurak. Paragrafo motak. Koska.

-Lerro-luzera. Gorputzaren erlazioa.

-Testuen hierarkizazioa: Izenburuen eta azpitituluen osaera.

-Iturri digitalak: Truetype, postscript eta opentype. Ezaugarriak. Letra-moten kudeatzaileak.

-Irakurgarritasuna: Mikroirakurgarritasun tipografikoa.

-Testuaren tratamendu tipografikoa.

-Arau ortotipografikoak: Hitzen banaketa.

-Konposizio-arauak: Letra larrien, maiuskula txikien, letra lodien, letra etzanen eta biribilen erabilera. Zenbakien konposizioa. Laburdurak, siglak eta akronimoak. Atalak. Letra txikiak. Letra maiuskulak. Puntuazio-zeinuak.

-Kolorea testu-tratamenduaren aplikazioetan.

Testu-proben zuzenketa:

-Testu-probak lortzea. Galeradak.

-Zuzenketa tipografikoa. Zuzenketa-zeinu normalizatuak.

-Testu digitalen zuzenketa. Arau ortografikoak.

-Testuen kalitate kontrola. Kalitate kontroleko orriak.

Testu artxiboak sortzea:

-Testuen formatu digitalak. Artxiboak bihurtzea. Artxiboak inportatzea/esportatzea aplikazio desberdinetara. Artxiboak konprimitzea eta deskonprimitzea. Formatuen bateragarritasuna, pdf edo antzekoak.

-Ezaugarri tipografikoak dituzten formatu digitalak. Formatuak lan-fluxuaren arabera. Formatuak maketazio eta/edo orrikatzeko aplikazioen arabera.

Testu-tratamenduan esku hartzen duten informatika-ekipoen eta -aplikazioen erabilera:

-Testu tratamendurako hardwarea. Plataformak. Elementuak eta ezaugarriak. Memoriak. Sarrerako eta irteerako gailuak. Monitoreak. Motak eta ezaugarriak. Sareak. Oinarrizko osagaiak. Topologiak. Sistema eragileak.

-Arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

-Material birziklagarriak eta sailkapena.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honetan honako lan hauek egiteko beharrezkoa den prestakuntza teknikoa bilduta dago: fitxategi digitalak ebaluatzea, testu dokumentuak digitalizatzea eskaneatuz edo teklatua erabiliz, ondoren tratamendu ortotipografiko egokia aplikatzeko eta, amaieran, zuzentzeko, bakoitzaren ezaugarri teknikoen arabera.

Asteko sei orduak honela banatu daitezke: ordu bat prestakuntza teorikorako, ordu bat eskuzko mekanografia-metodoa ikasteko (QWERTY teklatuarekin), eta lau ordu banakako lan praktikoak egiteko.

Komeni da lehendabiziko prestakuntza ekintza teorikoa aurreinprimaketako, inprimaketako eta inprimaketa ondoko prozesu grafikoen oinarrizko kontzeptuen identifikazioa izatea, ikasleek sektore grafikoko enpresa baten ikuspegi orokorra izan dezaten.

Ondoren, helburua izanen da testu bat tratatzeko prozesuaren faseak identifikatzea, artxibo digitala iristen den unearekin hasi, gordailurako euskarri digitalen bidez edo eskanerraren bidez, jarraibide eta arau tipografiko egokiak aplikatuz testuari ematen zaion tratamendutik pasa, eta lan fluxuaren arabera beharrezkoak diren formatu digitalak sortu arte.

Modulu honen helburuak lortzen laguntzeko, ondoren aipatzen direnen moduko jarduerak egitea iradokitzen da:

-QWERTY teklatuarekin praktikatzen du modu egokian eta behar den abiaduran erabiltzea lortzeko.

-Testuen tratamendurako ekipoak eta periferikoak erabiltzea.

-Testuak digitalizatzeko teknikak aplikatzea.

-Testu-tratamenduko softwarea erabiltzea.

-Testuetan aldagai tipografikoak aplikatzea.

-Testuen tratamendu ortotipografikoa.

-Testuen zuzenketarako sinbologia normalizatua identifikatzea.

-Testuen zuzenketa.

-Testu fitxategiak sortzea.

-Arriskuen prebentzioa arauak betetzea eta birziklapena egitea.

Eginkizun honekin lotutako lanbide jarduerak liburuen, publizitateko esku-orrietan, argitalpenen, egunkarien, aldizkarien, afixen eta publizitatearen aurreinprimaketan eta aurreinprimaketan egiten diren produktu grafikoetan aplikatzen dira, besteak beste.

Modulu hau beharrezkoak diren baliabideak eta softwarea dituen ikasgela informatikoan irakatsiko da.

Ikasleentzako azken helburua lan merkatuan sartzea denez, jarrera batzuk ere baloratu daitezke haiengan, hala nola autonomia proposatutako jarduerak betetzean, ikasteko interesa, ikasgelan ezarrita dauden arauak errespetatu eta betetzea, taldeko lana, antolaketa eta ekimena lanpostuan.

Lanbide modulua: Irudiaren tratamendua bit-mapan.

Kodea: 0867.

Iraupena: 260 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Jasotako jatorrizko irudiak identifikatzen ditu, eta, horretarako, hauen formatua, edukia, tamaina, bereizmena eta kolore-modua aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Proposamenean deskribatutako produktu grafikoaren ezaugarriak edo egin behar den diseinu-zirriborroa zehaztu ditu.

b) Entregatutako jatorrizko fisikoak identifikatu ditu, euren euskarria eta kontrastea aztertuz.

c) Irudien jatorrizkoetan antzemandako akatsak deskribatu ditu beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko.

d) Jatorrizko digitalak aldatu ditu, hauen neurriak, bereizmena eta kolore-modua proposatutako produktu grafikoaren produkzio-premietara egokituz.

e) Produkzio-prozesuaren eta azken produktuaren arabera, jatorrizko digitaletarako formatu egokiena erabaki du.

f) Irudi digitalaren kalitatea egiaztatu du fitxategi digitalak txekeatzeko programa baten bitartez. Horretarako, bere ezaugarriak eta produkzio-prozesuan erreproduzitzeko eskatutakoak alderatuko ditu.

2. Jatorrizko irudiak digitalizatzen du, eta, horretarako, sarrerako bereizmena kentzen du eta irudi digitalizatua produzitzeko prozesua aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Eskanerraren prestaketa egin du zuzen erabiltzeko, eta fabrikatzailearen garbiketa- eta mantentze-parametroak aplikatu ditu.

b) Eskanerra kalibratu du eta sarrera-profila aktibatu du jatorrizko irudiak behar bezala digitalizatzeko.

c) Erreproduzitu behar den irudi digitalaren helburuaren arabera, digitalizatzeko bereizmen egokia zehaztu du.

d) Jatorrizko irudiak digitalizatu ditu, ondorengo tratamendu digitalerako ekipo eta software egokiekin.

e) Irudi digitalizatuetara egokitutako kolore-espazioa zehaztu du, esku hartzen duen produkzio-prozesua kontuan hartuta.

f) Irudi digitalizatuetan antzemandako anomalia posibleetan digitalizatzeko zuzenketak egin ditu: kolorea, argietan eta itzaletan akatsak, zarata eta kurbak, beste hainbaten artean.

g) Irudia pantailan dagoela, erreproduzitu behar den jatorrizkoa alderatu du. Hala, egiaztatu du irudi digitalak erreproduzituko duen produktu grafikoak exijitutako kalitate-baldintzak betetzen dituela.

h) Eskuratutako irudiaren kolore-kontrola zuzen egin du, erreprodukzio-proposamen bakoitzera egokitutako neurri-sistemak eta elementuak erabiliz.

i) Irudi-formatu egokiena irakurri du, produkzio-prozesuan bere erabilera identifikatuz.

3. Irudi digitala lantzen du, eta, horretarako, bere ezaugarriak eta azken produktuaren beharrak alderatzen ditu, eta irudietan ukituak egiteko eta irudi horiek tratatzeko teknikak justifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan-fluxuan esku hartzen duten softwarean eta ekipo guztietan beharrezkoak diren kolore-doikuntzak egin ditu.

b) Produktu grafikoaren ezaugarri espezifikoetan oinarrituta, irudietan kolore egokien eraldaketak zehaztu ditu.

c) Produkzio-prozesua kontuan hartuta, irudi digitaletan beharrezkoak ziren koloreen zuzenketak egin ditu.

d) Irudi-ukituak egiteko tresna egokiak erabiliz, akatsak, lohitasunak eta nahi ez diren elementuak ezabatu ditu.

e) Produktu grafikoaren ezaugarrien arabera, irudietan makurdura-balio egokiekin trazadurak egin ditu.

f) Erreproduzitu behar den irudi digitalaren kalitatea egokitzeko inprimatze-euskarri eta -sistema diferenteak aztertu ditu.

g) Irudi digitalera egokitutako trappinga aplikatu du, bere erreprodukziorako esleitutako inprimatze-sistema kontuan hartuta.

h) Produkzio-prozesuaren beharrak aztertu ditu eta emaitzazko irudi digitala formatu egokienean gorde du.

i) Zereginak burutzeko arau ergonomikoak eta bistaratze-pantailetarako segurtasuneko arauak errespetatuz jardun du.

4. Fotomuntaiak egiten ditu, eta, horretarako, aukeratutako irudiak eraldaketa, maskaratze eta fusioen tekniken bitartez aukeratutako irudiak ebaluatzen ditu eta integratzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fotomuntaiaren ezaugarrietara tamaina, bereizmena, kolore-modua eta balio kromatikoak egokitzeko aukeratutako irudiak aldatu ditu.

b) Fotomuntaia egiteko irudien aukeraketa-, maskaratze- eta fusio-teknikak zehaztu ditu.

c) Irudietan beharrezko maskarak, trazadurak eta fusioak zehaztu ditu, fotomuntaian behar bezala integratzeko.

d) Landutako irudiekin fotomuntaia egin du, irudi horietan antzeko koloreak, neurriak eta bereizmenak gordez.

e) Irudiak elkarren artean fusionatu ditu, fotomuntaian mailakatze nabarmenak ekidinez.

f) Fotomuntaia produktu grafikoaren ezaugarri teknikoetara eta aukeratutako erreprodukzio-sistemara behar bezala egokitu du.

g) Esleitutako lanaren zailtasuna kontuan hartuta, informatikako tresnak erabiltzeko trebetasuna, azkartasuna eta eraginkortasuna baloratu ditu.

5. Irudiaren kalitatea egokitzen du, eta, horretarako, inprimatze-sistema identifikatzen du eta inprimaketa-prozesurako egokiak diren kontrol-parametroak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudia kolore-espazio egokira eraldatu du, produktu grafikoa erreproduzitzeko izendatutako inprimatze-sistema kontuan hartuta.

b) Motelduetan lineatura- eta bereizmen-balioak definitu ditu behar bezala erreproduzitzeko.

c) Irudietan gehieneko eta gutxieneko kolore-ehunekoak zehaztu ditu, irudiak erreproduzitzeko aukeratutako inprimatze-sistema kontuan hartuta.

d) Esleitutako inprimatze-sistemaren arabera, puntua handitzeko konpentsazio-balioa zehaztu du.

e) Aukeratutako inprimatze-sistemaren ezaugarrien arabera, irudiak zuzen erreproduzitzeko koloreak bereiztean tinta beltzaren eraketa aldatu du.

f) Irudiaren tonuerdien bilbea eta lineatura definitu ditu irudia behar bezala erreproduzitzeko, inprimagailuaren ezaugarrietan oinarrituta.

g) Aukeratutako inprimatze-sistema aztertu du, digitalki landutako irudia behar bezala erreproduzitzeko.

h) Produktu grafiko erreproduzitzeko erabiliko duen euskarriaren ezaugarriak identifikatu ditu.

6. Tarteko probak egiten ditu, eta, horretarako, kolorea aztertzen du, eta erreproduzitutako irudien kalitatea eta erreproduzitu behar diren jatorrizko irudien kalitatea alderatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Produktu grafikoa erreproduzitzeko exijentzietara ondoen egokitzen den proba-sistema aukeratu du.

b) Behar bezala funtziona dezan, proben gailua prestatu du, laneko arriskuen eta ingurumen-babeseko prebentzio-planean zehaztutako arauak errespetatuz.

c) Irteerako gailuaren ezaugarrien arabera, euskarri egokienak aukeratu ditu.

d) Proben gailuan kalitate-kontrolak egin ditu, bere funtzionamendua egonkor edukitzeko eta emaitza estandarrak lortzeko.

e) Fitxategi digitala proben gailuaren ezaugarrietara egokitu du behar bezala erreproduzitzeko.

f) Eraldatutako irudien tarteko kolore-probak zuzen burutu ditu.

g) Egindako zuzenketak justifikatu ditu, kolore-probaren kalitatea produktu grafikoaren ezaugarrietara eta inprimatze-sistemara egokitzeko.

h) Kolore-proban landutako irudiak zuzen erreproduzituko direla bermatzeko beharrezko kontrol- eta erregistro-elementu guztiak antzeman ditu, produkzio-prozesua kontuan hartuta.

Edukiak.

Jatorrizko irudien identifikazioa:

-Jatorrizko irudiak. Euskarriaren arabera: Digitalak, irudi gardenak eta irudi opakuak. Kolorearen arabera: txuri-beltzean eta koloretan. Kontrastearen arabera: lineakoa, tonu jarraitu modulatukoa eta tonu eten modulatukoa.

-Jatorrizko irudien prestaketa. Identifikazioa. Sailkapena. Babesa. Tratamendua eta garbiketa. Erreproduzitzeko jarraibideak.

-Erreprodukzioko faktorea eta eskala.

-Irudiak markatzeko teknikak.

-Artxibo digitalen doikuntzak.

-Ekoizpen aginduak: Ezaugarriak eta interpretazioa.

-Irudien tratamendurako programak: Ezaugarriak eta erabilera.

Jatorrizko irudien digitalizazioa:

-Monitorea: Monitore motak eta ezaugarriak. Kalibratze eta perfilatzeko tresnak: erantsitako edo independenteak diren tresnak eta softwarea.

-Digitalizatzeko gailuak: CCD eta fotobiderkagailuak.

-Eskanerra: Kalitate-parametroak. Motak eta funtzionamendua. Kalibratzea eta perfilatzea.

-Irudiak digitalizatzeko programak: Ezaugarriak eta erabilera.

-Pixeletan oinarrituta irudiak. Irudi digitalaren erresoluzioa: Bit-en sakontasuna, pixel-dimentsioak eta irudiaren neurria. Kolore moduak: linearen irudia, grisen eskala, kolore indexatua, duotonoa, RGB eta CMYK. Fitxategi formatuak bit-irudietarako. Irudiak konprimitzea: galerarik gabe, LZW, galerarekin eta jpeg.

-Irudiak digitalizatzeko parametroak: Jatorrizko irudiak. Tonuen bitartea. Tonuak konprimitzea. Gamma kurba. Erresoluzioa eta bilbe frekuentzia. Laginketa-faktorea: tartekatzea edo berriz lagintzea. Eskalatze faktorea. Eskaneatzearen bereizmen onena.

-Helburuaren arabera digitalizazio-bereizmena kalkulatzea: Inprenta, inprimaketa digitala, web-a eta argazki laborategia.

-Kolorea: nahasketa gehigarria eta kengarria. Kolore-ereduak. Kolore anitzeko bihurketak. Kolore-biblioteka. Kolorea erreproduzitzen eragina duten faktoreak.

-Kolore egokiak lortzea: Kolorea kudeatzeko sistemak.

-Kolorearen neurri- eta kontrol-sistemak. Dentsitometria. Kolorimetria. Kontrol-eskalak.

-Datuak biltegiratzeko sistemak. Bitarteko motak: disko gogorrak, magnetikoak, zintak, disko optikoak, cd-ak, dvd-ak eta magnetoptikoak.

Irudi digitalaren tratamendua:

-Irudi digitala: Ezaugarriak.

-Bit-mapako irudien tratamendu-programak: Ezaugarriak eta erabilera.

-Irudien tratamenduko informatika-aplikazioetan kolore-doikuntzak: esleitutako kolorezko espazioak eta profilak.

-Kolorearen desbideratzeak: kolorea, akatsak argietan eta itzaletan, zarata, kurbak, kontrastea eta distira, beste hainbaten artean.

-Eraldaketa geometrikoak. Iraulketa edo translazioa, cropping-a edo ebaketa, irudia itsastea, eskalatzeak eta distortsioak.

-Kolore eraldaketak. Erreprodukzio-eskalak: zabaltzeko eta murrizteko faktorea. Bereizmena, kalkuluak eta bereizmen-motak, inprimakiaren amaierako kalitatearekin erlazioa. Pixel-sakontasuna: bit, kolore-sakontasuna (gris-mailak). Tartekatzea edo berriz lagintzea.

-Kolorea zuzentzeko teknikak eta tresnak. Irudiaren mailak eta kurbak. Distira eta kontrastea. Tonua eta asetasuna. Kolore desbideratzeak: aldaketa kromatikoak, grisen oreka eta kolore-oreka. Irudia fokatzea eta fokatze-maskara: erradioa, ataria eta kantitatea.

-Programaren tresna espezifikoen bitartez argazkiei ukituak emateko teknikak eta tresnak: aukeraketak, marraztu eta margotzeko tresnak, maskarak, geruzak, trazadurak eta filtroak.

-Lan-fluxuan ezarritako kalitate-arauak eta gomendioak.

Fotomuntaiak egitea:

-Doikuntzak fotomuntaiaren irudietan: mailak, kurbak, kolorearen balantzea eta oreka, distira eta kontrastea, tonu/asetasuna, zuzenketa selektiboa, kanal-nahasgailua, eta itzala/argiztapena.

-Muntaketa digitalerako metodoak eta erremintak. Hautespen-teknikak. Maskaratze-teknikak.

-Trazadurak.

-Fusio-moduak. Fusio aurreratuak.

-Iragazkiak.

Irudi digitalaren kalitatea doitzea:

-Bilbetze digitala: bilbe-puntuak, bilbearen maiztasuna, irteerako bereizmena, tonuen bitartea, lineatura, bilbe-angeluak, moaré-a, erroseta bilbea eta puntu motak. Bilbe estokastikoa (FM). Bilbeen nahasketa.

-RGB CMYK bihurtzea: kolore-estandarrak.

-Kolorea murrizteko teknikak: UCR, GCR eta UCA.

-Trapping-a: gainjartze-teknikak.

-Koskatzeak irudi digitalean.

-Kolore-bereizketetan kontrol- eta erregistro-elementuak.

-Orrialdeak deskribatzeko lengoaiak: inprimatzeko fitxategiak sortu eta erabiltzea.

-Filmazio-bereizmenaren, lineaturaren eta tonuen arteko erlazioa.

-Kolore-kurbak irudien erreprodukzioan.

-Offset inprimatzean irudiaren sarrera-aldagaiak.

-Offset inprimatzean irudiaren irteera-aldagaiak.

-Pantailan kolore-probak eta simulazioak (soft proofs).

-Irudien tratamenduan lan-fluxu normalizatuak.

Tarteko kolore-probak egitea:

-Erreprodukzioko gailu fisikoekiko kolorearen mugak.

-Proba digitalak. Motak: Digital laserra (inprimaketa xerografikoa), tinta injekzioa (plotterrak) eta sublimazioa (transferentzia termikoa). Probaren kalitatea programa espezifikoaren arabera. Hasierako erresoluzioa.

-Kolore probak egiteko berariazko softwarea.

-Materialak, euskarriak eta tintak kolore proban.

-Amaierako probak eskuratzea: prozedura eta aurkezpena.

-Akatsak proba egitean. Orbanak. Kolorerik ez egotea. Transferentzia-akatsak.

-Proben gailu batean kalitate-parametroak. Emaitzen errepikagarritasuna.

-Kolore-proba baten emaitzan faktore erabakigarriak. Euskarria. Puntu-handitzea. Trappinga.

Segurtasun-araudia lan-ingurunean (argiztatzea, tenperatura eta zarata) eta instalazioetan eta altzarietan (segurtasuna eta ergonomia).

Orientabide didaktikoak.

Irudien digitalizazio eta tratamendu lanak betetzeko behar diren trebetasunak ikasleek eskura ditzatela du helburu modulu honek.

Hasieran, ikasleei moduluaren ikuspegi orokorra eskaintzea komeni da, eta etorkizunean izan nahi duten lanbidearen jardunean zenbateko garrantzia duen ikusarazi nahi diegu. Ildo beretik, ikasleek produkzio-prozesu grafikoaren ikuspegi orokorra izatea komeni da beti; hartara, ikasten ari direna etorkizuneko lanbide-jardunean kokatu ahal izango dute.

Ibilbide didaktiko bat proposatzen da, jatorrizko irudi desberdinen identifikazio eta sailkapenarekin hasiko dena; horrekin, ikasleek ikasiko dute jatorrizkoak modu egokian prestatzen ondoren erreproduzitzeko.

Identifikatu eta sailkatu ondoren, digitalizazio fasera pasako ginateke; ikasleek ikasiko dute horrela irudi digitalak lortzen jatorrizkoetatik abiatuta. Ondoren, irudi digitalaren tratamendua eginen da, kolorea zuzenduz eta digitalizazio prozesuan lortutako irudien akatsak kenduz; gero, fotomuntaketak eginen dituzte, lan ikusgarriak lortzeko tresnak eta teknikak aplikatzen ikasteko. Fotomuntaketaren jarduerak beste eduki-modulu batzuekin tartekatuko dira, zailtasunaren arabera.

Fotomuntaketak egin ondoren, irudi digitalaren kalitatea doituko da; ikasleek artxibo digitalaren irteera parametro guztiak konfiguratzen ikasiko du, erreprodukzioa egokia izan dadin.

Amaitzeko, tarteko kolore probak eginen dira, egiaztatzeko lan guztiak ongi egina dela, eta erreferentzia bat izateko artxiboaren erreprodukzioa gauzatzean.

Modulu hau, gehien partez, irudiak ukitzeko ikasgela informatiko batean irakatsi beharko da: irudiaren tratamendurako behar den softwarea duten ekipo informatikoak izanen ditu ikasgelak, eta digitalizaziorako gailuak, beren softwarearekin, argiztatze kabina, irudiak behar bezala ikusteko monitore profesionalak, baita espektrofotometroak ere, software eta guzti.

Komeni da jarduera teorikoak taldean lantzea, eta horren osagarri, pantaila batean edo arbel elektronikoan aurkezpenak edo bideoak ikusiko dituzte. Jarduera praktikoak, ekipamenduak horretarako aukera ematen badu, banaka egiten ahalko dira, eta gero eta zailagoak izateko ahalegina eginen da, egiazko lan egoerei erreferentzia eginez.

Bete beharreko jarduerak proposamen honetan oinarritu daitezke:

-Irudiak prestatzea haien tratamendu eta erreprodukziorako.

-Monitorearen eta eskanerraren kalibrazioa eta karakterizazioa.

-Jatorrizko irudien digitalizazioa.

-Irudi digitalak ukitzea.

-Irudi digitalak doitzea.

-Fotomuntaketa digitalak sortzea.

-Kolore-probak egitea.

Lanbide modulua: Inprimaketa digitala I.

Kodea: 0869a.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Informatikako fitxategiak gauzatzen ditu, eta, horretarako, formatuen bateragarritasuna, bertsioak eta bertan sartutako elementuak elkarren artean erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako zehaztapenen arabera, elementu guztiak daudela frogatu du.

b) Irudientzako formatu grafiko nagusiak deskribatu ditu, euren onurak eta kalteak erkatuz.

c) Egiaztatu gabeko datuen fitxategiak eta fitxategien akatsak zuzentzeko oinarrizko arazoak konpontzeko metodoak aplikatu ditu.

d) Behar izanez gero, fitxategiak inprimaketa digitalerako egokiena den formatura aldatu ditu.

e) Inprimaketa digitalerako formatu grafikoen ISO estandarren alderatzea deskribatu du.

f) Indarrean dauden datuak babesteko legeria kontuan hartuta, datuei buruzko informazioa landu du.

2. Informatikako fitxategiak normalizatzen ditu, eta, horretarako, beren osagaien arazo potentzialak eta burutuko duten lan mota interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ebaketa-markak finkatuta, koskatzeko prestaketa zuzena eta neurrien egokitzapena egiaztatu ditu.

b) Bereizmen handiko irudiak eta hauen kolore-espazioa inprimaketa digitaleko makinara egokitzea zehaztu du.

c) Iturri tipografikoen teknologiak deskribatu ditu, euren alderdi positiboak eta negatiboak alderatuz.

d) Fitxategietatik erredundantziak eta alferrikako datuak ezabatu ditu, inprimaketa digitaleko makinarako optimizazio-prozedurak kontuan hartuta.

e) Datu aldagarria inprimatzeko txantiloia prestatu du, sartu behar dituzten eremuak eta esparruak antzemanez.

f) Datu aldagarrien konbinazioan erabilitako prozedura nagusiak deskribatu ditu.

3. Raster irudi-prozesadorea (RIP) konfiguratzen du, eta, horretarako, lanaren ezaugarriak eta eskura dauden parametroen espezifikazioak erlazionatzen dituen programako tresnak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimatze-ilara egokitan burutu behar diren lanak sekuentziatu ditu, bereizmenak, inprimatu beharreko euskarria, akaberak eta entrega-epeak kontuan hartuta.

b) Datuak konprimitzeko teknika nagusiak eta elementu grafikoekin (irudiak, testua eta bektoreak) duten erlazioa deskribatu ditu.

c) Inprimatu behar den euskarriaren eta akaberen arabera, fluxu-lerroen (pipelines) beharrezko funtzioak finkatu ditu.

d) Euskarriaren azken tamainaren eta tolestura motaren araberako ezarpen-txantiloia aplikatu du.

e) Lan- eta makina motaren araberako RIPen parametroak aukeratu ditu (lineatura, angelua, puntu mota, estanpazio-kurba eta beste batzuk).

f) RIPen kalibraketako eta linearizazioko kontzeptuak, eta hauek gauzatzeko prozedura deskribatu ditu.

g) Elementu grafikoen (irudiak, iturriak eta bektoreak) jatorriaren arabera fitxategien akatsak zuzentzeko oinarrizko problemak konpontzeko metodoak aplikatu ditu.

h) Barneko lan-fluxuarekin bigarren mailako akaberen (mozketa, zulaketa, kodeak sartzea, grapatzea, tolestea eta beste hainbat) baldintzak koordinatu ditu.

Edukiak.

Informatikako fitxategiak gauzatzea:

-Elementu grafikoen motak.

-Artxiboak txekeatzeko programak.

-Fitxategien segurtasuna eta biltegiratzea.

-Inprimaketa pertsonalizaturako programak.

-Datuak babesteari buruzko legedia eta araudia.

Informatikako fitxategiak normalizatzea:

-Inprimaketa digitalerako fitxategi-formatuekin lotutako ISO estandarrak.

-Irudi-bereizmena.

-Normalizatu eta txekeatzeko profil baten elementuak.

Raster irudi prozesadorea (RIP) konfiguratzea:

-Rip softwarea.

-Sarrera- eta irteera-ilarak sortzea.

-Bilbe klaseak.

-RIPa kalibratzeko eta linearizatzeko prozesua.

-Zuzenketarako prozedurak eta testak, fabrikatzaileak ezarritakoak.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honekin artxibo digitalak jaso, ikusi eta prestatzeko lanak egiteko eta ondoren horretarako prestatutako makinetan inprimatzeko prestakuntza lortzen da.

Modulu honen norainokoa kontuan hartuta, bi ikasturtetan banatzea proposatzen da. Lehen ikasmailan, fitxategi informatikoen inguruko edukiak lantzea iradokitzen da. Beraz, izaera horrekin, modulu honetan inprimaketa digitalarekin zerikusia duten zereginak landuko dira ikasmaila honetan, alderdi hauek barne:

-Fitxategi digitalak jasotzea.

-Irizpide egokiekin normalizatzea.

Bigarren ikasmailan, inprimaketa digitalarekin osatuko da prestakuntza, kalitate parametroekin batera.

Moduluaren helburuak lortzeko bide emanen diguten alderdi nabarmenenak agiri digitalen prestaketaren ingurukoak dira.

Komeni da moduluaren eduki teorikoen azalpena egin ondoren, lehenago ikusitako edukiei buruzko lanak egitea; lan horietan egiaztatuko dugu lan batean elementu guztiak daudela, beren ezaugarriekin, parametro egokiak ezarriz, akaberako betebeharrak koordinatuz eta inprimatu beharreko materialak prestatuz. Kolore doikuntzak egin daitezke kalitatea laginetako pleguekin bat datorrela kontrastatzeko.

Komeni da, halaber, bisita teknikoak programatzea sektoreko enpresetara joateko ikustera bertatik bertara nola egiten diren merkaturako lanak.

Lanbide modulua: Orrikatzea I.

Kodea: 0870a.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Maketa-orrialdeak egiten ditu, eta, horretarako, orrialdeetan komunak diren elementu tipografikoak sortzen ditu eta hauen banaketa aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Maketa-orrialdea gauzatu du, formatuaren, kutxaren eta marjinen arteko proportzioa diseinatuz.

b) Aurrez aurre dauden orrialdeekin zenbaketa automatikoa aplikatu du, egoera, marjinak eta dekorazioko elementuak kontuan hartuta.

c) Lerroartekoaren arabera, oinarrizko sareta egin du.

d) Goiburuak eta atalak antolatu ditu, egoera eta hasiera definituz.

e) Lanean komunak diren edo errepikatzen diren elementuak garatu ditu, orrialde-hierarkiak aplikatuz.

f) Testu- eta irudi-kutxak zehaztu ditu, bai eta egitura bera duten orrialdeetarako zutabeak ere.

2. Estilo-orriak sortzen ditu, eta, horretarako, testuaren ezaugarri tipografikoak aztertzen ditu eta aplika daitezkeen aldagai tipografikoak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Elementu-motaren tamaina aztertu du, lanaren hedadura, lerroartekoa eta zutabe-zabalera erlazionatuz.

b) Karaktere-ezaugarriak aplikatu ditu, irakurgarritasuna eta testuaren helburua kontuan hartuta.

c) Lerroartekotasuna finkatu du, motaren tamaina eta zutabe-zabalera erlazionatuz.

d) Paragrafoko ezaugarriak aplikatu ditu, irakurgarritasuna hobetuz, informazio-sarrerak emanez eta euren funtzio estetikoa betez.

e) Helburu estetikoen eta diseinukoen arabera, testu-marrak zehaztu ditu.

f) Helburu estetikoak, diseinukoak eta irakurgarritasunari lotutakoak kontuan hartuta, testuaren kolorea zehaztu du.

3. Produktu grafiko editorialak orrikatzen ditu, eta, horretarako, orrialdearen helburua aztertzen du eta testua, irudiak eta ilustrazioak uztartzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konposizio bat garatu du irizpide tipografikoak, estetikoak, teknikoak eta irakurgarritasunekoak kontuan hartuta.

b) Testua irauli du, orrialdeetako kutxetatik ibilbidea segidan eta testurik kanpoan utzi gabe eginez.

c) Sortutako estilo-orriak edo estilo tipografikoak erabili ditu, testu osoan emaitza uniformea eskuratuz.

d) Irudiak euren kutxa grafikoetan ipini ditu, irudia posizio zuzenean geldituz, eta irteera-lineaturaren araberako bereizmenarekin.

e) Irudien doikuntzak egin ditu, efektu pixelaturik edo deformaziorik eragin gabe.

f) Koloreak aplikatu ditu, behar duten plantxa-kopurua zehaztuz.

g) Konposizio-arauak eta arau ortotipografikoak aparte aplikatu ditu, eta aurretik erregelak markatu beharrik gabe.

h) Zereginak burutzeko arau ergonomikoak eta bistaratze-pantailetarako segurtasuneko arauak errespetatuz jardun du.

Edukiak.

Maketa-orrialdeak egitea:

-Orrialde nagusiak. Maketa-orrialdea. Orrialde guztiek dituzten elementuak. Folioak. Folio motak: luzagarriak, azalpenezkoak eta zenbakizkoak. Folioaren kokapena. Omisioa. Zenbakitze automatikoa.

-Formatuak eta proportzioak. Arau arkitektonikoak.

-Formatu tradizionalak.

-Formatu normalizatuak. Proportzioak.

-Erretikulak: Sorrera eta erabilerak.

-Kaxaren neurria. Zuriuneak.

Estilo-orriak egitea:

-Testuen tratamenduko informatika-aplikazioetan estilo-orriak. Ezaugarriak. Abantailak. Sortzea. Erabilera. Horien esportazioa eta inportazioa.

-Karaktere-ezaugarriak.

-Paragrafo-ezaugarriak. PyJ, fileteak. Taulen tabulazioa.

Produktu grafiko editorialak orrikatzea:

-Produktu editorialak.

-Orrikatzea. Produktu grafikoaren elementu guztiak integratzea. Ibilbideak.

-Konposizio-arauak. Testuaren estetika. Obrak bertsoan konposatzea. Antzerki-obrak konposatzea.

-Irudiak orrikatzean.

-Kolorea maketazioaren elementuetan. Irakurgarritasuna.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek produktu editorial edo publizitario baten konposizioa egiteko behar dituzten trebetasunak eskuratzea da lanbide modulu honen helburua. Horrek esan nahi du lan hauek egiteko gai izan behar dutela ikasleek: Maketak egitea, produktu editorialak, merkataritzakoak eta publizitatekoak orrikatzea, orrialdeak eta lan osoak doitu eta zuzentzea, eta inprentako fitxategiak sortzea.

Eginkizun horrekin lotutako lanbide jarduerak honakoetan aplikatzen dira: liburu, egunkari eta aldizkarietan, esku-orrietan eta publizitateko, diseinuko eta inprimatutako komunikazioko produktuetan, eta aurreinprimaketan egiten diren produktu grafikoetan.

Modulu honen norainokoa kontuan hartuta, bi ikasmailatan banatzea proposatzen da. Lehen ikasmailan, maketak egin eta zuzentzearen inguruko edukiak lantzea iradokitzen da.

Bigarren ikasmailan, produktu grafikoen orrikatzearekin osatuko da, kalitate parametroekin batera.

Edukien sekuentziazio egokiena litzateke konposizio bat egiteko behar diren elementuen deskribapen orokorrarekin hastea. Ondoren, haietako bakoitza garatzea komeni da: orrialde nagusiak, estilo-orriak, produktu grafikoa osatzen duten elementuak integratzea, produktu grafiko editorialak, merkataritzakoak eta publizitatekoak orrikatzea, eta, azkenik, amaierako destinorako artxiboa sortzea.

Edukien sekuentzia horrek berak ezartzen du zer jarduera mota egin behar diren ikasmaila honetan modulu honetarako planteatu diren helburuak lortzeko.

Irakaskuntza-ikasketa jarduerak garatzeko, komeni da bitarteko hauek erabiltzea:

-Ordenagailua, Interneteko konexioa eta proiektorea dituen ikasgela.

-Modulua garatzeko behar den softwarea.

-Inprimagailu digitala.

Lanbide modulua: Aurreinprimaketako materialen identifikazioa.

Kodea: 0871.

Iraupena: 140 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Inprimaketa eta inprimaketa ondoko prozesuak ezagutzen ditu, eta haien ezaugarri teknikoak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimaketarako sistema industrialen ezaugarriak eta aurreinprimaketaren behar teknikoak deskribatu ditu.

b) Inprimaketa prozesuak eta aurreinprimaketarako eskakizun teknikoak identifikatu ditu.

c) Sistema bakoitzaren berezko inprimaketa akatsak ezagutu ditu.

d) Inprimatutako produktuetako inprimaketa-sistemak ondorioztatu ditu.

e) Inprimaketa ondoko prozesuak atzeman ditu amaierako produktu grafikoetan.

f) Inprimaketa sistemen eta euskarrien izaera kimikoaren arteko korrespondentzia ezarri du.

g) Tintak lehortzeko prozesua frogatu du, bai eta haien sailkapena ere, biskositatearen araberakoa, inprimaketa sistema industrial guztietan.

2. Emultsioak eta inprimaketa formak bereizi ditu, eta haien ezaugarriak eta propietateak zehaztu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimaketa forma desberdinak sailkatu ditu haien ezaugarri fisiko-kimikoen eta inprimaketa sistemen arabera.

b) Serigrafiako pantaila digitaletarako erabiltzen diren emultsioen ezaugarriak, propietateak eta aplikazioa zehaztu ditu.

c) Flexografiako fotopolimeroetarako erabilitako emultsioen ezaugarriak, propietateak eta aplikazioa deskribatu ditu.

d) Offseteko xafla digitaletarako erabilitako emultsioen ezaugarriak, propietateak eta aplikazioa identifikatu ditu.

e) Emultsioak sailkatu ditu inprimaketa-formaren, haien izaera kimikoaren eta prozesatuaren arabera.

f) Lortutako irudiaren bereizmena desberdina dela ikusi du, inprimaketa-formaren mota desberdinen arabera.

g) Offset-en, flexografian eta serigrafian erabilitako emultsioen esposizio latitudea ezarri du.

h) Emultsio desberdinak sentsibilizatzen dituen esposizio iturriak bereizi ditu.

3. Euskarri zelulosikoak baloratu ditu aurreinprimaketaren prozesuan doikuntzak baloratzeko, eta paperen irazgaiztasuna zehaztu du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Paperetan baloratu ditu euskarriaren neurriak, gramajea, lodiera eta bolumen espezifikoa.

b) IGTarekin garatu ditu tinta sartzea, abiaraztea, mikrokontourra, tintaztatze arina, zimurtasuna eta inprimagarritasuneko propietateak zehazteko entseguak.

c) Paperen zuntz-noranzkoa eta bere dimentsio-egonkortasuna zehaztu ditu.

d) Paper-motak eta euren ezaugarriak deskribatu ditu.

e) Formatu normalizatuak eta oinarrizkoak ezarri ditu.

f) Inprimaketa-akatsak identifikatu ditu, paper-motekin eta estanpatzeko prozesuekin lotuta.

g) Kartoi uhinduaren ezaugarriak, azaleko kolorea, uhin-mota, altuera, pasea, lodiera, gramajea, ECT eta ur-xurgapena (Cobb entsegua) identifikatu ditu.

4. Jatorri plastiko eta konplexuko euskarriak identifikatzen ditu, eta, horretarako, euren inprimagarritasun-propietateak analizatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Plastikozko euskarrien gainazaleko tentsio, puntu-eza, gramaje eta lodierako propietateak baloratu ditu.

b) Euskarri autoitsasgarrien oinarrizko propietateak frogatu ditu: itsaspen-, tack- eta kohesio-indarra.

c) Sugarra erabiliz identifikatzeko prozedura bidez plastikozko euskarrien izaera aztertu du.

d) Konplexu posibleen aldagaiak deskribatu ditu.

e) Plastikozko euskarriak sailkatu ditu euren jatorri kimikoa kontuan hartuta.

f) Koroa-tratamenduaren eta plastikozko euskarrien gainazaleko tentsioa murriztearen arteko erlazioa ezarri du.

5. Inprimaketan erabili beharreko tintak baloratzen ditu, eta propietate kolorimetrikoak bereizten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tinten eta euren aldagaien osagaiak identifikatu ditu.

b) Tinten propietate kolorimetrikoak zehaztu ditu: tonua, asetasuna eta argitasuna.

c) IGTn pigmentazioko eta gardentasuneko tinten ezaugarri kimikoak frogatu ditu.

d) Inprimatze-sistemen kuatrikromiako tinten balio dentsitometrikoak ezarri ditu.

e) Offset inprimaketan, serigrafian eta flexografian erabilitako kuatrikromiako tinten diferentzia kolorimetrikoen Delta E kalkulatu eta kuantifikatu du.

f) Inprimatze-sistemetan erabilitako kuatrikromiako tinten Lab koordenatuak kolorimetroarekin neurtu ditu.

g) Jatorri kimikoa eta hondakin-mota kontuan hartuta, hondakin likidoak eta solidoak dagozkien edukiontzietan sartu ditu.

h) Laborategian tintak baloratzean sustantzia kimikoak manipulatzeak dituen arriskuak adierazi ditu.

Edukiak.

Inprimaketako eta inprimaketa ondoko prozesuak ezagutzea:

-Inprimaketa industrialaren sistemak: Funtzionamendu-printzipioak. Ezaugarri nagusiak. Erabilitako inprimaketa-forma.

-Azaleko akaberak: bernizatzea, plastifikatzea, estanpazioa, termoerliebea, trokelaketa.

-Koadernaketa-prozesua.

Inprimaketa moduen emultsioen bereizketa:

-Offset-eko inprimaketa-forma digitalaren emultsioak: Motak eta ezaugarriak.

-Flexografiako inprimaketa-forma digitalaren emultsioak: Osagaiak, motak eta ezaugarriak.

-Serigrafiako inprimaketa-forma digitalaren emultsioak: Elementuak, motak eta ezaugarriak.

-Emultsioen ezaugarri fisikoak eta kimikoak: bereizmena, latitudea eta esposizio iturriak.

Paper-euskarrien balorazioa:

-Paper-euskarrien sailkapena.

-Paperen izena, formatu normalizatuak eta oinarrizko formatuak.

-Paperen propietateak.

-Inprimagarritasuna.

-Kartoi uhinduaren sailkapena eta ezaugarriak.

-Inprimaketan eragin zuzena duten paperari ez dagozkien paperen ezaugarriak.

-Neurketak egiteko tresnak eta ekipoak. Entsegu-metodoak.

-Prozesu grafikoan euskarrien jokabidea.

Plastikozko euskarriak eta euskarri konplexuen identifikazioa:

-Plastikozko pelikulen sailkapena: Erabileraren arabera aukeraketa-irizpideak.

-Autoitsaskorrak: Osagaiak eta ezaugarriak.

-Euskarri konposatuak: Sailkapena eta inprimaketaren ezaugarriak.

-Neurtzeko lanabesak eta tresneria. Entsegu-metodoak.

Inprimatzeko tinten balorazioa:

-Tinten osaera eta propietateak.

-Inprimaketan tintek duten jokabidea.

-Ezaugarriak eta parametro kolorimetrikoak: Tonua, asetasuna, argitasuna eta LAB koordenatuak.

-Kolorimetroa eta haren neurketa.

-Ezaugarriak eta parametro dentsitometrikoak.

-Ingurumen-arriskuak tintak erabiltzean.

-Laneko arriskuen prebentzioa tintak erabiltzean.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da aurreinprimaketa lan jakin batean erabili beharreko material egokienak (euskarriak, tintak...) zein diren identifikatu, bereizi eta hautatzeko behar dituen trebetasunak eskuratzea.

Horretarako, komeni da alderdi hauek betetzea: Produktu grafiko batean beharrezkoak diren materialak identifikatzea, material horien propietateak egiaztatzea eta prozesu grafiko batean erabili beharreko euskarriak, tintak eta emultsioak erabiltzea.

Eginkizun honi lotutako lanbide jarduerak esku-orrien, edizioen, afixen, publizitatearen eta ontzien aurreinprimaketan erabiltzen dira, besteak beste.

Egokientzat proposatzen den edukien sekuentziazioa, berriz, hauxe da: prozesu grafikoaren deskribapen orokorrarekin hastea, inprimaketa sistema desberdinak haien inprimaketa moduekin eta ezaugarri nagusiekin lotuz. Ondoren, gaur egun arte grafikoetan erabiltzen diren euskarri guztien identifikazioa eta sailkapena egin beharko litzateke, eta, amaitzeko, inprimatze sistema bakoitzean beharrezkoak diren tintei, emultsioei eta inprimaketa moduei buruzko edukiak.

Proposatutako helburuak lortzen laguntzeko, komeni da prestakuntza sendotzea honako jardueren antzekoak betez:

-Inprimatzeko teknologia desberdinen balorazioa.

-Edukietan landutako materialen laginak identifikatzea.

-Landutako gaiei buruzko bideoak ikustea.

-Bisita teknikoak sektore grafikoko enpresetara.

-Interneten informazioa bilatzea taldekako proiektuak egiteko.

Lanbide modulua: Ilustrazio bektoriala.

Kodea: 0873.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Jasotako jatorrizkoak prestatzen ditu, erreprodukziorako jarraibideak aztertuz eta edukia eta formatua ilustrazio bektoriala egiteko eskakizunetara moldatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilustrazio bektorialaren ezaugarriak definitu ditu, proposatutako ariketaren jarraibideak zuzen interpretatuz.

b) Jatorrizko fisikoen akatsak identifikatu ditu, dagokion gertakarien txostenean jasota geratuz.

c) Jasotako jatorrizko argazkiak, ilustrazioak edo zirriborroak digitalizatu ditu, ilustrazio bektorialaren produkzio-prozesuan haiek erabiltzeko beharrezko kolore-modua, bereizmena eta tamaina zehaztuz.

d) Fitxategi digitalak aldatu ditu, ilustrazio bektoriala egiteko behar diren baldintzak betetzeko.

e) Produkzio-prozesuaren arabera, landutako fitxategiak biltegiratzeko formatu egokia zehaztu du.

f) Ilustrazioen ezaugarriak bit-mapetan eta mapa bektorialetan bereizi ditu, editatzen dituzten programak identifikatuz.

g) Kabina edo bisore argidunei aplikatzeko argiztapen estandarra identifikatu du, haien kolore-tenperatura Kelvin gradutan adieraziz.

2. Ilustrazio bektoriala egiten du, eta, horretarako, marrazki eta kalko digitaleko teknikak aplikatzen ditu, eta erreprodukzioan esku hartzen duten ekipoen eta irudiaren helburua aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilustrazio bektorialean irteera-bereizmen eta kolore-profil egokiak aplikatu ditu, produktu grafikoaren ezaugarriak eta erreprodukzio-sistema kontuan hartuta.

b) Ilustrazioaren trazadura egin du informatikako programaren marrazketa eta kalko digitaleko oinarrizko tresnak behar bezala erabiliz, eta jatorrizko zirriborrotik abiatuta.

c) Sortutako forma geometrikoei eta trazadurei kolorea eta bolumena zuzen aplikatu dizkie, perspektiba-efektuak -bidimentsionalak eta tridimentsionalak- lortuz, gauzatuko duen ilustrazioaren exijentzien arabera.

d) Fusio, sare eta pintura interaktiboko tresna aurreratuak zuzen erabili ditu, bai eta efektu bereziak eta iragazkiak ere.

e) Grafiko eta sinbolo pertsonalizatuak sortu ditu, erreproduzituko duten ilustrazioaren premiak kontuan hartuta.

f) Koloreen gainjartzea eta gaininprimatzea aplikatu du, parametroak erabiliko dituzten inprimatze-sistemara egokituz.

g) Zereginak burutzeko arau ergonomikoak eta bistaratze-pantailetarako segurtasuneko arauak jarraituz jardun du.

h) Oinarrizko forma geometriko diferenteak definitu ditu, biraketa-, islatze- eta higitze-angeluak kalkulatuz, eta ilustrazio bektorialeko programaren aukerekin erlazionatuz.

i) Perspektiben marrazki-mota diferenteak definitu ditu, ilustrazio bektorialeko programaren aukerekin erlazionatuz.

j) Bi eta hiru dimentsiotan, bolumenak marrazteko moduak identifikatu ditu, ilustrazio bektorialeko programaren aukerekin erlazionatuz.

3. Bit-mapako irudiak bektoretan eraldatzen ditu, eta, horretarako, tresna espezifikoak erabiltzen ditu eta ilustrazioaren ezaugarriak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inportatu aurretik, irudiaren tamaina, bereizmena eta kolorea doitu ditu, programa bektorialean bektorizazio egokia lortuz, gauzatuko duen ilustrazioaren ezaugarrien arabera.

b) Irudiak esportatzeko formatu egokiena zehaztu du, ilustrazio bektorialean euren bektorizazioa eta erreprodukzioa erraztuz.

c) Bektorizazio-parametro egokiak finkatu ditu, kolore-modua, doikuntzak eta trazadura-mota adieraziz, bai eta kolore-kopurua ere.

d) Irudia bektorizatu du, programa bektorialaren tresna espezifikoak erabiliz.

e) Emaitzazko ilustrazioaren trazadurak, koloreak, betegarriak eta proportzioak egokitu ditu, amaierako ilustrazioan erreprodukzio ona lortuz.

f) Emaitzako ilustrazioan koloreak zuzendu eta eraldatu ditu, amaierako ilustrazioan behar bezala integratzea lortuz.

g) Bit-mapan irudien bereizmena definitu du, bereizmen hori bektoretan eraldatzearekin erlazionatuz.

4. Trazadura- eta testu-tresnekin testuak aldatzen ditu, eta, horretarako, diseinu tipografikoko ezaugarriak aplikatzen ditu eta testuak ilustrazioan behar bezala erreproduzitzeko beharrezko efektuak zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ilustrazio bektorialeko programaren tresna egokiekin testuak sortu ditu, ilustrazioak eskatutako tamaina eta kolorea aplikatuz.

b) Testuetan iragazki, maskara eta efektu bereziak aplikatu ditu, ilustrazio bektoriala osatzen duten gainerako elementuekin integratuz.

c) Trazadura eta forma sinpleetan oinarrituta, trazadura konposatuak sortu ditu, ilustrazioak eskatzen dituen testu artistikoak sortuz.

d) Sortutako testuen marrak eta betegarriak doitu ditu, beharrezkoak ez diren puntuak ezabatuz eta motelduak sinplifikatuz, ebaketa-plotterrean haren erreprodukzioa errazteko.

e) Ebaketa-plotterretan testuen erreprodukzio-ezaugarriak definitu ditu, behar bezala irakurri ahal izateko parametro egokiak ezarriz.

f) Inprimatze-sistema gisa errotulazioa definitu du eta programa bektorialean sortutako testuekin duten erlazioa ulertu du.

5. Beste aplikazioetako elementu digitalak integratzen eta aldatzen ditu (estatistikako grafikoak, marrazkiak eta datu-baseak), eta, horretarako, fitxategiak inportatzeko eta esportatzeko teknikak erabiltzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Fitxategi digitalen tamaina, kolorea eta bereizmena aldatu ditu, erreproduzitu behar duen ilustrazio bektorialaren ezaugarriak eta zehaztutako inprimatze-sistema kontuan hartuta.

b) Elementu digital inportatuak egokitu ditu, marrazki bektorialean behar bezala integratzeko beharrezko eraldaketak, maskarak, efektuak, iragazkiak eta fusioak aplikatuz.

c) Amaierako akaberarekin irudi bektoriala egokitu du, hala badagokio, trokelatzea, tolestea eta pitzatzea kontuan hartuta.

d) Behar bezala erreproduzitzeko amaierako ilustrazioan beharrezko ebaketa-markak, erregistro-gurutzatzeak eta kontrol-neurriak zuzen aplikatu ditu.

e) Ilustrazioak sortutako kolore-bereizketak zuzenak direla egiaztatu du pantailan.

f) Fitxategiak esportatu eta inportatzeko formatu-motak identifikatu ditu, programa bektorialean haien integrazioa eta bateragarritasuna aztertuz.

g) Ilustrazio bektorialak erreproduzitzeko inprimatze-sistemaren ezaugarriak definitu ditu.

Edukiak.

Jasotako jatorrizkoen prestaketa:

-Pixel editoreak eta objektu editoreak. Bit mapen eta bektoreen arteko desberdintasunak.

-Erreprodukziorako jarraibideak: Erreprodukzioko faktorea eta eskala.

-Artxibo digitalen egokitzapena eta tratamendua.

-Programa bektorialen arteko bihurketarako formatuak eta prozedurak.

-Artxibo bektorialak inportatzea.

-Argiztapen estandarra: araudia eta kabinak edo bisore argidunak.

Ilustrazio bektorialak gauzatzea:

-Ilustrazio bektorialeko softwarearen ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Kolorearen konfigurazioa aplikazio bektorialetan.

-Marrazteko oinarrizko tresnak: forma geometrikoak, lerroak edo marrak eta betegarriak.

-Luma: Trazadurak eta Bézier kurbak. Aingura-puntuak eta kudeatzaileak.

-Pintura interaktiboa: Lan bektorialerako tresna aurreratua.

-Bolumenaren tratamendua programa bektorialetan.

-Kolorearen aplikazioa programa bektorialetan: Tinta lauak, grisen eskalak, kuatrikromiak, kolore bereziak, trokelatuak eta arrailduak, erregistro koloreak eta kolore kartak.

-Gaininprimatzea eta koloreak gainjartzea.

-Formatuak ilustrazio bektorialean: bertakoa eta esportazio-formatuak, pdf artxiboak sortzea.

-Tableta digitalizatzaileak.

Bit-mapako irudiak bektoretan eraldatzea:

-Bit-mapan irudien bereizmena.

-Bit-mapan irudien esportazioa.

-Programa bektorialetan bit-mapako irudien kolorea tratatzea eta doikuntzak egitea. Kolore-modua. Neurriak berriz ezartzea. Interpolazioa. Ebakitze-maskarak. Opakutasuna. Filtroen aplikazioa.

-Irudien bektorizazioa. Bektorizazio parametroak. Trazaduren bihurketa eta doikuntzak. Trazadura bektorizatuen tratamendua.

Testuen aldaketa:

-Inguruneko iturri tipografikoak eta postscript.

-Piktogramak.

-Iturrien kudeatzaileak. Beharra eta erabilera.

-Testuen erreminta. Testu-aukerak eremutan eta erabileretan. Formatua aplikatzea testuari. Testu objektuak lotzea.

-Testu artistikoak sortzea. Trazadura konposatuak: Logotipoak. Degradatuak eta opakotasunak. Deformazioak testuetan.

-Testuak trazadurekin lotzea. Aukerak: Efektuak eta lerrokadura.

-Testuen bektorizazioa. Oinarrizko kontzeptuak. Gaininprimatzea.

-Testu bektorialen eta inprimatze-sistemen irakurgarritasuna.

-Errotulazioa eta testu bektorizatuak.

-Testuak prestatzea erreprodukziorako: Trazadurak sinplifikatzea.

-Errotulazioa: Ezaugarri eta material ohikoenak.

-Ebakitzeko plotterra: Ezaugarriak eta funtzionamendua.

Elementu digitalen integratu eta aldatzea:

-Elementu digitalen inportazioa. Grafiko estatistikoak. Antolaketa eta formak. Grafikoak sartu eta egokitzea. Bertako formatuak eta bateragarritasunak. Artxiboak inportatzeko formatuak: Ezaugarriak eta erabilerak. Inportatutako fitxategiak integratzea: neurriak berriz ezartzea, kolore-moduak, grafikoaren irakurgarritasuna,

irudi bektorialean posizionamendua eta efektuak.

-Irudi digitalen tratamendua programa bektorialetan: ezaugarriak, kolore-moduak, opakutasuna, eraldaketak, efektuak eta iragazkiak.

-Ilustrazio bektorialak arrasterizatzea. Arrasterizatze-aukerak. Esportazio-formatuak.

-Weberako irudien ezaugarriak. Bereizmena eta formatuak.

-Trokelen, tolesturen eta arrailduren eta ilustrazio bektorialaren arteko bateragarritasuna.

-Kolore-bereizketak produzitzeko eta inprimatzeko parametroak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua da ikasleek eskuratzea ilustrazio bektorial bat programa bektorialak dituen baliabideak erabiliz egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea.

Horregatik, modulua amaituta, ikasleek gai izan beharko lukete ilustrazioak egiteko, bit mapen irudiak bektore bihurtzeko, beste aplikazio batzuetako elementu digitalak integratu eta aldatzeko eta testua tratatzeko.

Funtzio honi lotutako lanbide jarduerak aurreinprimaketako enpresetan, aurreinprimaketako departamentuetan, publizitate enpresetan, diseinu grafikoko estudioetan, komunikazio enpresetan eta irudia tratatzeko lanak, banaka eta/edo taldeka, tarteko agintedun batek gainbegiratuta egiten diren lantalde baten barrenean.

Edukien sekuentziazio egokiena litzateke programa bektoriala ezagutu eta erabiltzearekin lotutakoa, ilustrazio bektorial bat egiteko behar diren aplikazio guztiak garatuz, adibide errazekin hasi eta forma konplexuagoak egiteraino. Erabileran aurrera egiteko beharrezkoa izanen da honelako jarduerak betetzea:

-Inguruneak marraztea kolorea, efektu bereziak eta filtroak aplikatuz, programa bektorialaren tresna espezifikoekin.

-Bit-mapako irudiak bektore bihurtzea.

-Beste aplikazioetako elementu digitalak sartu eta aldatzea ilustrazio bektorialean.

-Testuak landu, bektorizatu eta aldatzea ilustrazioko softwarearen tresna berariazkoekin.

Modulua behar bezala gauzatzeko baliabide hauek eduki beharko lirateke:

-Ordenagailua, Interneteko konexioa eta proiektorea dituen ikasgela.

-Modulua garatzeko behar den softwarea.

-Inprimagailu digitala.

Lanbide modulua: Oinarrizko ingelesa I.

Kodea: NA04.

Iraupena: 60 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Hizkera formalean eta kontestualizazio irizpideak erabiliz idatzitako testu labur eta errazetan jasotako informazio idatzia ulertzen du; testu horiek eguneroko bizitzarekin edo dagokion lanbide arloko ohiko jarduerarekin lotuta daude.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jarduera arruntarekin edo lanbide jarduerarekin lotutako dokumentu labur eta erraz batean jasotako informazioa zuzen eta osotasunean interpretatzeko nahikoa gako-hitz ezagutu dira.

b) Informazioa identifikatu eta atera da, aurreikus daitekeena -izenak, datak, prezioak, orduak...-, lanbide praktikan ohikoak diren materialenak eta ohiko hiztegia erabiltzen dutenenak, besteak beste, liburuxkak, katalogoak, eskuliburuak eta abar; halaber, eguneroko bizitzako beste dokumentu batzuetakoa ere -iragarkiak, menuak, ordutegiak, eta abar-.

c) Ohiko lanbide harremanetan trukatzen diren dokumentuetatik -merkataritza gutunak, faxak, mezu elektronikoak, formularioak...- informazio zehatzak atera dira, behar bezala tramitatzeko.

d) Lanbide jarduerari buruzko jarraibideak interpretatu dira, eta adierazitako ekintzak burutu edo simulatu dira.

e) Zehaztasunez identifikatu eta bereizi dira eguneroko bizitzan eta lanbide jardueran ohikoak diren seinale, idazkun, ordenagailuko mezu, etiketa, piktograma eta abarretan jasotako aholku edo oharrak, produktu, material, ekipamendu edo instalazioak behar bezala ez erabiltzeagatik sor daitezkeen arriskuak saihesteko.

f) Itzulpen tresnak egokiro erabili dira, eta, horretarako, erabileraren testuingurura eta eskatutako kohesiora egokitutako esanahia hautatu da.

2. Ahozko diskurtso errazetako informazioa ulertzen du, astiro emana, hizkuntza estandarrean, ohiko jarduerei edo aurreikus daitezkeen lanbide jarduerei buruzkoak; horretarako, mezua osotasunean aztertzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Interes pertsonaleko gaiekin zerikusia duen ahozko diskurtso erraz baten ideia orokorra identifikatu da.

b) Hitzezko ohar errazetan jasotako zehaztasunak ulertu dira, ohiko jardueraren bat egiteko, besteak beste, garraio publikoa erabiltzeko; hala ere, batzuetan, diskurtsoa errepikatu behar da.

c) Aurreikus daitezkeen gaiei buruz ikus-entzunezko baliabideen bidez jasotako diskurtso arrunt batean, esate baterako bozgorailuaren bidezko abisu batean, oinarrizko informazioak ezagutu dira.

d) Telebistan emandako albiste bateko oinarrizko informazioa atzeman da, argitasunez, hizkuntza estandarrean eta irudiz lagunduta eman denean.

3. Testu errazak idazten ditu eta lanbide eremuan erabili ohi diren formulario edo agiri normalizatuak betetzen ditu, beharrezko zuzentasun gramatikala eta ortografikoa aplikatuta, erregistro neutroan edo formalean.

Ebaluazio irizpideak:

a) Errutinazko dokumentu errazak idatzi dira -aurkezpen gutunak, ohiko jardueren deskribapen laburrak, etab.-; horretarako, perpaus eta esaldi sinpleak erabili dira, kronologikoki modu koherentean lotzen edo antolatzen dituzten lokailuez josiak, hiztegi egokia erabili da eta, hala behar denean, testu-ereduak eta hasierako eta amaierako agurretarako, eskerrak emateko eta abarretarako formula estandarizatuak erabili dira.

b) Zuzen erabili dira egitura gramatikal errazak, nahiz eta oinarrizko akats sistematikoren bat egin, adibidez, aditz denborak nahastea.

c) Oinarrizko hiztegi orokorra erabili da, nahiko zabala eguneroko bizitzan eta lanbide ingurunean egoera eta gai ezagunetan gertatzen diren ohiko komunikazio beharrak betetzeko.

d) Gehien erabiltzen diren hitzak idatzi dira zuzentasun ortografikoarekin.

e) Mezu labur eta errazen gaineko oharrak hartu dira, informazio garrantzitsua jasoz; mezua errepikatzeko edo berriro esateko eskatuta, behar izanez gero.

f) Itzulpen tresnak erabili dira, koherentziaz eta testuingurua kontuan hartuz.

4. Eguneroko jarduera pertsonal eta profesionalei buruzko ahozko mezu errazak sortzen ditu; horretarako, oinarrizko egiturak erabiltzen ditu, eta oinarrizko komunikazio beharretarako hiztegi nahikoa erabiltzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zuzen erabili dira komunikaziorako esaldi eta formula estandarizatuak edo buruz ikasiak, ohiko egoerez aritzeko, batik bat diskurtso deskribatzaileetan.

b) Hiztegi nahiko zabala erabili da eguneroko bizitzan aurreikus daitezkeen egoeretan moldatzeko, eta egokia lanbide jarduerez mintzatzeko.

c) Mezuaren esanahiari eusteko behar adinako zuzentasun gramatikala lortu da, nahiz eta oinarrizko akatsak egin.

d) Diskurtsoa nahiko ahoskera argi eta ulergarriarekin egin da, nahiz eta atzerriko azentua nabarmena izan.

e) Diskurtsoa berriro formulatu da, baldin eta solaskideak hala eskatzen badu, ulergarritasuna hobetzeko.

5. Aurreikus daitezkeen gaiekin zerikusia duten elkarrizketetan beste pertsona batzuekin ingelesez hitz egiten du, oso elkarrizketa labur, erraz eta zuzena eginez eguneroko gaiei buruz edo lanbide jardueraren inguruan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lanean edo astialdian egunero azaltzen diren gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzun dira.

b) Errutinazko egoerei buruzko elkarrizketa oso laburretan parte hartu da, mintzagai ezagunak jorratuz, nahiz eta elkarrizketa luzea egiteko gauza ez izan.

c) Aurreikus daitezkeen egoeretan, gizarteko elkartruke laburretan moldatzeko adina ulertu da, nahiz eta, batzuetan, solaskideek argi eta astiro emandako diskurtsoaren zati bat edo diskurtso osoa errepikatzeko eskatu.

d) Iritzi eta proposamen errazak azaldu dira, eta horrelakoei erantzun zaie, egoera informaletan eta pertsona ezagunekin.

e) Kortesiazko hitz eta formula egokiak erabili dira pertsonei hitz egiten hasteko, hasierako eta amaierako agurra egiteko eta barkamena eskatzeko.

f) Solaskidearen herrialdeak bereak dituen gizarte harremanetako konbentzioak aplikatu dira.

Edukiak.

Eduki lexikoak:

-Lanbide eremuko hiztegia eta oinarrizko terminologia espezifikoa.

-Eguneroko bizitzan erabili beharreko hiztegia eta terminologia, batik bat, honako gaietarako: aisia eta astialdia, bidaiak, norberaren sentimenduak, bizi ohiturak eta errutinak, jantziak, elikadura, etxebizitza, erosketak...

Eduki gramatikalak:

-Aditz denborak: lehenaldi bakun eta jarraitua, geroaldia, I. motako baldintzazkoa, orainaldi perfektua.

-Boz pasiboa: Orainaldi eta lehenaldi bakuna.

-Konparatiboak eta superlatiboak.

-Erlatibozko perpaus murrizgarriak.

-Preposizioak, juntagailuak eta adberbioak.

-Koherentzia eta kohesio elementuak: Konektoreak.

-Puntuazio zeinuak.

Eduki funtzionalak:

-Hasierako eta amaierako agurrak gizarteko ohiko egoeretan.

-Galdetzea eta erantzutea informazio orokorra eta profesionala emateko, datuak eskatzeko, etab.

-Alderatzea eta erkatzea.

-Adostasuna eta desadostasuna azaltzea.

-Asmoak eta planak adieraztea.

-Gustuak, lehentasunak eta obligazioa adieraztea.

-Pertsonak eta errutinak deskribatzea.

-Testu erraz bateko gai nagusia identifikatzea.

-Interes pertsonal edo profesionaleko gai errazei buruzko testuak idaztea.

-Curriculum vitae-ak eta datu pertsonalak dituzten aurkezpen gutunak idaztea.

-Inprimakiak edo erabilera arrunteko agiriak betetzea.

-Hiztegiak edo erreferentziazko bestelako materialak, baliabide elektronikoak barne, testuingurua kontuan hartuz erabiltzea, hitz ezezagunek kasuan kasuko testuinguruan zer esan nahi duten jakiteko.

-Gai ezagunen gaineko informazio xumeak ahoz aurkeztea sekuentzia logikoan.

-Ohiko jarduera nagusiekin zerikusia duten galderak eta eskaerak egitea.

-Norberaren jarduerak deskribatzea, oraingoak zein lehengoak.

-Hitzik gabeko komunikazioaren estrategiak erabiltzea, ahozko interakzioa indartzeko.

Gizarte eta lanbide edukiak:

-Norberarekin komunikatzen diren bezero edota profesionalak zein herrialdetakoak diren, hango giza, gizarte eta lanbide harremanak arautzen dituzten arauak, protokoloak eta ohitura nagusiak identifikatu eta aztertzea.

-Ingelesezko harremanetarako arauak identifikatu eta aplikatzea, bereziki kontuan hartuz Interneten erabiltzen diren adeitasunezko konbentzioak.

-Bestelako kulturak eta haiek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko gogoa eta haienganako errespetua eta jarrera irekia agertzea.

-Binaka eta taldeka eta jakintza arlo anitzeko eremuetan lan egiteko prest egotea.

Lanbide modulua: Inprimaketa-formaren ezarpen eta lorpen digitala.

Kodea: 0868.

Iraupena: 130 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Inprimaketa-formaren formatua zehazten du, eta egin beharreko ezarpena, produktu grafikoaren ezaugarriak aztertuz baita inprimaketa eta inprimaketa ondokoa egiteko makineriarenak ere.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jasotako artxiboen baliozkotasuna egiaztatu du (formatua, orrialde kopurua eta koskak, besteak beste), eta bat datozela proposatutako ariketaren zati teknikoarekin.

b) Egin beharreko ezarpen mota identifikatu du, produktu grafikoaren eta inprimaketarako eta inprimaketa ondokorako sistemaren arabera.

c) Inprimaketa-formaren mota eta formatua zehaztu ditu, inprimatzeko makinen eta euskarrien arabera, eta egokienak hautatu dira.

d) Orrialdeak zehatz-mehatz uztartu ditu, inprimaketa-formaren azalera erabilgarria ahalik eta gehien erabiliz.

e) Tolesteko maketa edo eredua sortu du, tolesteko eta ebakitzeko lerroak adieraziz eta orrialdeak zenbakituz.

f) Ezarpeneko software-aren konfigurazioa egin du, lan-fluxua, irteeraren dispositiboa, koadernaketaren estiloa eta erretirazio mota aukeratuz.

g) Uztartze mota desberdinen ezaugarriak ezarri ditu, pleguaren tolesduren kopurua eta motak deskribatuz.

h) Inprimaketarako sistema desberdinen inprimaketa-formak bereizi ditu, materiala, erliebea eta irudi irakurketa deskribatuz.

2. Produktu-grafiko motaren arabera, trazadura lantzen du, eta, horretarako, proba inprimatuen eta monitore bidezkoen bitartez haiek gauzatzeko modua aldatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Maketan irudikatutako eskemaren edo tolesteko ereduaren arabera, trazadura egin du, inprimaketa-formaren neurriak eta orrialdeak finkatuta.

b) Trazaduran poseen eta orrialdeen posizioa zehaztu du, eta foliatzea burutu du, euren arteko tartea ezarrita.

c) Irudien posizioa finkatu du, aurrerago estanpatuko dituzten lanak egiteko.

d) Tolesteko eta mozteko lerroak, erregistro-gurutzatzeak, kontrol-zerrenda, bilketa eta alboko markak egin ditu, amaierako produktuaren beharretara egokituz.

e) Trazadura-proba bat egin du, trazatuko hainbat elementuren posizioa egiaztatzeko, eta dagozkien zuzenketak egin ditu.

f) Inprimaketa-ostean erabilitako makineriaren funtzioa interpretatu du, ezartze-fasearekin erlazionatuta.

g) Erreferentziako eta informazioko markak identifikatu ditu, prozesu grafikoan bakoitzaren erabilgarritasuna azalduz.

3. Ezartzea egiten du, eta, horretarako, hura gauzatzen dela egiaztatzen du lan-fluxu digital baten bitartez, eta inprimatutako eta monitoreko probak eginez aldatzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Dokumentuko fitxategiak inportatu ditu, orrialdeak trazaduran zehaztutako posizioan ipiniz.

b) Tolesturak sortu ditu, dokumentuaren orrialde-kopuruaren arabera, kantitate eta ordena egokian.

c) Tolestura guztien ezarpena egiaztatu du, aurretik pantailan ikusiz eta inposizioaren proba inprimatua eginez (ferro).

d) Ferroetan dagozkien tolesturak eta orriak bildu edo antolatu ditu, eta orrialdeak ordenatuak daudela egiaztatu du.

e) Egon daitezkeen akatsak edo falta daitezkeen elementuak aldatu ditu, eta behin betiko ezarpen-lana eskuratu du.

f) Lan-fluxuaren eta CTP ekipoaren arabera, formatu egokian ezartzeko lana egin du.

g) Postscript eta PDF fitxategiak bereizi ditu, bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.

h) Ezarritako lanaren irteerako formatu digital posibleak identifikatu ditu, hauen ezaugarriak eta aplikazioa zehaztuz.

4. CTPa kontrolatzen duen RIPa konfiguratzen du, eta, horretarako, bilbe, bereizmen eta lineaturako parametroak kontuan hartzen ditu, eta linealizazioko zirien eta neurtzeko aparatuen bidez kalibratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irteera, lineatura, makurdura puntu-formako bereizmen-parametroak konfiguratu ditu, bilbetze konbentzionalerako eta puntu-tamainarako, eta bilbetze estokastikorako.

b) Tintontziak nibelatzeko, leherrarazteko, inprimaketa-forma zulatzeko eta in-RIP kolorea hornitzeko aurredoikuntza-parametroak aplikatu ditu, inprimatze-sistema eta lan-mota kontuan hartuta.

c) Sarrerako karpetak (hot folders) sortu ditu, parametroen konfigurazioekin erlazionatuta.

d) Konexioaren konfigurazioa proben gailuarekin egin du, CTPra igortzen duen fitxategi berbera erabiltzeko helburuarekin.

e) CTPn inprimatzeko moduak eskuratu ditu kalibraketa egiteko behar diren ziriekin.

f) Neurgailuaren kalibraketa egin du, irakurketa zehatza eskuratzeko helburuarekin.

g) Neurgailuarekin, kalibraketa-zirien puntu-ehuneko balioak finkatu ditu, eta RIPera erantsi ditu.

h) RIPean inprimagailuaren puntua handitzeko kurbak aplikatu ditu, irabazia konpentsatuz.

i) Inprimagailuaren irabazia konpentsatzeko kurbak sortu ditu ISO arauak aplikatuz.

j) RIP baten ezaugarriak definitu ditu, bere erabilgarritasuna eta funtzionamendua aitortuz.

k) Bilbetze arruntaren, estokastikoaren eta hibridoaren ezaugarriak identifikatu ditu, lineaturak, formak eta puntu-tamaina eta makurdura zehaztuz.

5. CTPren eta prozesadorearen zaintza eta garbiketa egiten du, eta, horretarako, bere funtzionamendua kontrolatzen du, eta ingurumena babesteko, segurtasuneko eta prebentzioko arauak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) CTPren mantentze-lana egin du eta bere osagaiak kontrolatu ditu: argi-iturria, hornidura- eta arraste-sistema, eta zulaketa, beste hainbaten artean.

b) Prozesagailuaren errebelatze-tanga bete du, bai eta erregeneratzeko eta gomako tanga ere, eta dagokion disoluzioa egin du, prebentzio eta segurtasuneko arauak jarraituz.

c) Likidoen parametroak eta mailak zehaztu ditu, dagozkien testak gauzatuz.

d) Prozesagailuaren mantentze- eta garbiketa-lanak egin ditu, prebentzio eta segurtasuneko arauak aplikatuz.

e) Prozesatzetik ateratako produktuak araztu edo ontziratu eta etiketatu ditu, ingurumeneko babes, segurtasun eta prebentzioko arauak aplikatuz.

f) CTP mota diferenteak ezagutu ditu, hauen funtzionamendua, egitura eta osagaiak deskribatuz.

g) Prozesagailu baten erabilgarritasuna ezagutu du, osagai bakoitzaren funtzioa zehaztuz.

6. Offseterako inprimaketa-forma eskuratzen du, eta, horretarako, plantxen kalitatea, mota, kopurua eta erreprodukzio-prozesua zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko fitxategiak CTPra bidali ditu, lan-fluxu digitala kontuan hartuta, eta RIP konfiguratzeko parametro aproposekin bat datozela egiaztatuta.

b) Plantxak CTPren elikadura-sisteman sartu ditu, eskuz edo automatikoki, eta emultsioaren posizioa, ortogonaltasuna eta aldea kontrolatuz.

c) Prozesaketa egin du, offset plantxa eta prozesagailuaren parametroak kontrolatu ditu, prebentzioko eta segurtasuneko arauak aplikatuz.

d) Akatsik ez dagoela, irudiak fitxategi digitalekoekin bat datozela eta lanaren araberako plantxa kopurua hauteman ditu, eta dagozkion zuzenketak egin ditu.

e) Plantxa zuzen zulatu dutela egiaztatu du, offset makina bereko beste hainbatekin alderatuta.

f) Prozesatzetik ateratako produktuak araztu edo ontziratu eta etiketatu ditu, ingurumeneko babes, segurtasun eta prebentzioko arauak aplikatuz.

g) Offset plantxa-motak sailkatu ditu, bere osagaien jatorria, propietateak eta erabilgarritasuna zehaztuz.

h) Plantxa prozesatzeko beharrezko produktu kimikoak identifikatu ditu, hauen erabilgarritasuna, osaera eta errebelatzailearen aldagaiak deskribatuz.

7. Inprimaketa-modua flexografikoa eskuratzen du, eta, horretarako, fotopolimeroen kalitatea, mota, kopurua eta erreprodukzio-prozesua zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan-motaren arabera, fotopolimeroa aukeratu du, bere lodiera eta neurriak kontuan hartuta.

b) Dokumentuko fitxategiak CTP gailura bidali ditu, lan-fluxua kontuan hartuta, eta RIP konfiguratzeko parametro aproposekin bat datozela egiaztatuta.

c) Laser zein izpi ultramoreen bitartez, fotopolimeroaren esposizio-fase diferenteak egin ditu, argiaren denbora eta intentsitatea kontrolatuz.

d) Fotopolimeroa prozesatu du eta prozesagailuaren parametroak eta errebelatze, lehortze eta akaberako faseak kontrolatu ditu, ingurumeneko segurtasun eta prebentzioko arauak aplikatuz.

e) Akatsik ez dagoela, eta irudiak fitxategi digitalekoekin bat datozela egiaztatu du. Halaber, lanaren araberako fotopolimero-kopurua antzeman du, eta dagozkion zuzenketak egin ditu.

f) Prozesatzetik ateratako produktuak araztu edo ontziratu eta etiketatu ditu, ingurumeneko babes, segurtasun eta prebentzioko arauak aplikatuz.

g) Forma flexografiko motak sailkatu ditu, bere osagaien jatorria, propietateak eta erabilgarritasuna zehaztuz.

h) Fotopolimeroen esposizio-faseak identifikatu ditu, inprimaketa-forma eratzean duen funtzioa azalduz.

8. Serigrafiako inprimaketa-forma lortzen du, eta, horretarako, pantailen kalitatea, mota, kopurua eta erreprodukzio-prozesua zehazten ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Pantaila aukeratu du, bilbetze-lineatura eta sare-lineatura erlazionatuz, lan-mota eta inprimatze-euskarria kontuan hartuta.

b) Dokumentuko fitxategiak CTP gailura bidali ditu, lan-fluxua kontuan hartuta, eta RIP konfiguratzeko parametro aproposekin bat datozela egiaztatuta.

c) Pantaila garbitu, koipegabetu eta emultsionatu du, prebentzio eta segurtasuneko arauak aplikatuz.

d) Emultsionatzea gauzatu du inkjet teknika erabiliz, eta irudia zuzen transferitu dela ikusi du.

e) Pantailaren esposizioa egin du, argiaren intentsitatea eta denbora kontrolatuz.

f) Pantaila errebelatu du, uraren presioa eta tenperatura kontrolatuz.

g) Pantailaren akats posibleak, irudiak fitxategi digitalekoekin bat datozela eta lanaren araberako pantaila-kopurua antzeman ditu, eta dagozkion zuzenketak egin ditu.

h) Prozesatzetik ateratako produktuak araztu edo ontziratu eta etiketatu ditu, ingurumeneko babes, segurtasun eta prebentzioko arauak aplikatuz.

i) Forma serigrafiko motak sailkatu ditu, bere osagaien jatorria, propietateak eta erabilgarritasuna zehaztuz.

j) UVI argi-iturriaren ezaugarriak identifikatu ditu, pantailaren emultsioaren gainean duen efektua deskribatuz.

Edukiak.

Inprimaketa-formaren formatua eta gauzatu behar den ezarpena zehaztea:

-Inprimaketa-sistemen inprimaketa-formen ezaugarriak: Offset-a, flexografia eta serigrafia.

-Inprimaketa-formaren formatua eta marjinak: Sarrerako eta irteerako marjinak (pintza eta kontrapintza).

-Inprimatzeko azalera (edo orban) erabilgarria.

-Pintzen zurigunea.

-Trazadura ezarpen-prozesuan.

-Signaturak eta tolesdurak.

-Orrialdea lotzeko moduak: erregularrak, irregularrak eta konbinatuak.

-Loturen konponketa.

-Tolesteko ereduak edo maketak.

-Erretirazio-motak: arrunta eta buruzgain. Zurigunea eta erretirazioa alde berean (tira/erretira).

-Ezarpen softwarearen ezaugarriak.

Trazadura osatzea:

-Zulatzea erregistro aurreko sisteman.

-Tolesteko makina motak: poltsa, eta hortza.

-Bildu eta antolatzeko makinak.

-Informazioko eta erreferentziako markak: Erregistroa, ebaketa eta tolestea, alboa, biltzea, tolestura-kopurua, aurrealdea edo erretirazioa, eta kolorea.

-Trazaduraren marjinak: kaleen arteko espazioak eta koska-tarteak.

Kutxak edo ontziak osatzeko prozesua: Trokelatze (ebaketa eta pitzatzea), tolesdura eta itsastea.

Ezarpena gauzatzea:

-Postscript eta PDF fitxategien ezaugarriak.

-Ezarpen probak (ferroak).

-Ezarpen lanaren irteera formatuak.

CTPa kontrolatzen duen RIParen konfigurazioa:

-Forma lortzeko lan-fluxuak.

-Rip kontrolagailua eta haren ezaugarriak.

-Sarrerako karpetak (hot folders).

-Bilbatze konbentzionalaren (AM), estokastikoaren (FM) eta hibridoaren ezaugarriak.

-Bilbearen lineatura, puntuaren forma eta inklinazioa.

-Irteerako bereizmena.

-Linealizazioa edo kalibrazioa.

-Kalibratzeko ziriak, forma inprimatuen eta inprimaketa sistemaren arabera (offset, flexografia edo serigrafia).

-Puntu-handitzea inprimaketan.

-Puntua handitzeko kurbak.

-Offset, serigrafia eta flexografian ICC profilak aplikatzeko ISO arauak.

CTPren eta prozesagailuaren mantentze-lanak eta garbiketa egitea:

-Inprimaketa-forma sortzeko CTP gailuen egitura eta motak: Kanpoko danborra, barrukoa eta arrastea.

-Inprimatzeko moduen emultsioak: positiboak eta negatiboak, fotopolimeroenak, zilarrezko haluroak, termikoak eta ablatiboak.

-Prozesagailua eta haren zatiak: errebelatzea, garbiketa, gomaztatzea eta lehortzea.

-Errebelatzeko produktu kimikoak, inprimaketa-formaren arabera.

-Hauen arteko lotuta: laserraren intentsitatea, prozesagailuaren abiadura eta errebelatzailearen indarra.

Offset inprimaketa-forma lortzea:

-Offset plantxen ezaugarriak eta motak: Emultsio positiboak eta negatiboak, termikoak, diazokonposatuenak, zilarrezko haluroak edo fotopolimeroak.

-Offseterako CTPen ezaugarriak: barneko, kanpoko edo capstan danborra, bioleta edo IR laserra.

-Offset-erako inkjet teknologia.

-Offset plantxak prozesatzeko produktu kimikoak: errebelatzailea eta goma. Errebelatzailearen aldagaiak.

-Offset xaflen kalitate kontrola: gutxieneko puntu inprimagarria, estalkirik, planotasunik eta zulaketarik gabe.

Inprimaketa-forma flexografikoa lortzea:

-Forma flexografikoen ezaugarriak: kautxuak eta fotopolimeroak, plantxak eta maukak edo atorra tubularrak.

-Flexografiarako CTPen ezaugarriak.

-Fotopolimeroen eta parametroen esposizioaren faseak (sistema ablatiboa).

-Fotopolimeroen prozesagailuen ezaugarriak.

-Fotopolimeroen kalitate kontrola: Kontragrafismoen sakontasuna, erreproduzitu daitezkeen gutxieneko eta gehieneko puntuak.

Inprimaketa-forma serigrafikoa lortzea:

-Serigrafiako inprimaketa sistemaren ezaugarriak.

-Pantaila serigrafikoaren ezaugarriak.

-Sare-lineatura.

-Bilbe- eta sare-lineaturaren arteko erlazioa.

-Serigrafiako pantaila prestatzea.

-Serigrafiarako CTPen ezaugarriak: Inkjet eta transferentzia termikoko teknologiak.

-UVI argi-iturriak.

-Hondakin kimiko likidoak birziklatzearekin lotutako ingurumeneko segurtasun-arauak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen helburua ikasleek behar diren ezagutzak eta trebetasunak hartzea da, zuzeneko bitarteko digitalen bidez orrialdeen ezarpena egiteko eta inprimaketa-forma lortzeko.

Horregatik, modulua amaituta, ikasleak gai izan behar du ezarpen mota zehazteko, orrialdeen uztartzea ebazteko, orrialdeen ezarpen digitala egiteko, dokumentua CTPra bidaltzeko eta inprimaketa-forma lortzeko.

Eginkizun horrekin lotutako lan jarduerak hauetan aplikatzen dira: ezarpen digitala argitalpen inprimatuak egiteko (egunkariak, aldizkariak, esku-orriak eta abar), ezarpen digitala etiketak egiteko, ezarpen digitala ontziak eta biltontziak egiteko, eta inprimaketa-fornak lortzeko, inprimaketa sistema desberdinetarako, CTP gailuekin.

Edukien sekuentziazio egokiena trazadurak egiten hasiko litzateke, irteerako gailua, koadernatzearen estiloa eta erretirazio mota kontuan hartuta. Ondoren, orrialdeen ezarpena eta egiaztapena eginen genituzke. Eta, amaitzeko, artxiboa CTPra bidaliko genuke inprimaketa-forma lortzeko offset, flexografia eta serigrafia inprimaketa sistemetarako.

Planteatutako helburuak lortzeko eta garatu beharreko edukiekin bat etorrita, honelako jarduerak bete daitezke:

-Orrialdeen uztartzea edo jarritakoen kokapena ebaztea.

-Ezarpeneko software-aren konfigurazioa egin, lan-fluxua, irteeraren dispositiboa, koadernaketaren estiloa eta erretirazio mota aukeratuz.

-Trazadurak egitea, ezarpenerako software-a erabiliz.

-Orrialdeak ezartzea eta proba inprimatuekin edo ferroekin egiaztatzea.

-CTP gailuaren rip kontrolatzailea konfiguratzea, lan-fluxuaren eta inprimaketa sistemaren arabera.

-CTPa kalibratzea, neurketako gailuak erabiliz.

-Prozesagailua edo gomatzeko gailua konfiguratzea eta bainu kimikoak prestatzea.

-Inprimaketa-forma lortu eta prozesatzea offset, flxografia eta serigrafia inprimaketa sistemetarako.

Hona hemen modulu hau irakatsi eta ikasteko prozesua garatzeko baliabideak:

-Ordenagailua, Interneteko konexioa eta proiektorea dituen ikasgela.

-Modulua garatzeko behar den softwarea.

-Inprimagailu digitala edo plotter-a ezarpenaren egiaztapenerako.

-Offseterako CTPak eta plantxak.

-Flexografiarako CTPak eta fotopolimeroak.

-Serigrafiarako CTPak eta pantailak.

Lanbide modulua: Inprimaketa digitala II.

Kodea: 0869b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Lehengaiak eta kontsumigarriak prestatzen ditu, eta, horretarako, kalitateko eta kantitateko espezifikazioak onartzen ditu, eta lanerako behar materialak kalkulatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ahalik eta hondakin-maila txikiena izateko inprimatu beharreko euskarri-kantitatea kalkulatu du.

b) Inprimatuko duten euskarria zehaztutako formatuan gillotinatu du, segurtasun-arauak betez eta makina babesteko elementuak onartuz.

c) Inprimaketa digitalean inprimatutako produktuaren amaierako kalitatean kontsumigarrien propietateen eragina deskribatu du.

d) Inprimaketa digitaleko teknologietan erabilitako tonerrak eta tintak deskribatu ditu.

e) Erabilitako lehengaiak eta hauek ingurumenean duten iraunkortasun-maila erlazionatu ditu.

f) Paperaren trazabilitateko ziurtagiri nagusiak deskribatu ditu.

2. Inprimaketa digitaleko makina prestatzen du, eta, horretarako, inprimatuko duen euskarri mota eta konfigurazioa interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimatu behar den euskarriaren elikadura-sistema eta metatze-makina konfiguratu ditu, euskarriaren lodiera kontuan hartuta.

b) Inprimaketa digitalean erabilitako inpakturik gabeko inprimatze-teknologia nagusiak deskribatu ditu.

c) Behar izanez gero, lehen eta bigarren transferentziako presioak doitu ditu, inprimatu behar duten euskarriaren lodieraren arabera.

d) Ebaketa-marken bitartez aurrealdeko eta atzealdeko erregistroa begiz egiaztatu ditu.

e) Fabrikatzaileak adierazitako metodoen bitartez kolore-doikuntza egin du.

f) Inprimatu beharreko euskarriaren lodieraren eta amaierako tamainaren arabera, lineako akabera-mekanismoak doitu ditu.

3. Inprimaketa digitaleko makinan tirada egiten du, eta, horretarako, lehen OK paper-orriaren kalitateak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tiradaren laginak eta OK paper-orria alderatu ditu kontrol-zerrendako adabakien neurketa dentsitometrikoaren edo kolorimetrikoaren bitartez.

b) Inprimaketa digitalean erabilitako kontrol-zerrenda nagusien marka eta adabaki bakoitzak betetzen duen funtzioa deskribatu du.

c) Inprimatzeko presioak, material koloratzailearen jatorriak eta kolorearen doikuntzan inprimatu behar den euskarri motak duten eragina deskribatu du.

d) Tinta/tonerraren kantitate egokiak mantendu ditu, inprimaketa digitaleko makinaren interfazea kontrolatuta.

e) Inprimatze-euskarrirako ISO balio nagusiak eta inprimaketa digitalaren parametro kolorimetrikoak ezagutu ditu.

f) Lortutako inprimakia begiz ikuskatu du, euskarriaren izaerarekin lotutako akatsik ez dagoela egiaztatuz.

4. Makinaren prebentzioko mantentze-lanak egiten ditu, eta, horretarako, aldizkakotasunak identifikatzen ditu eta fabrikatzailearen espezifikazioak interpretatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Makinaren laguntzako softwarea gauzatu du, mantentze-ohiturekin bat etorrita: egunero, astero edo hilero.

b) Makinaren interfazearen kontrolak begiratuz, zirkuituek, iragazkiek eta konpresoreek ondo funtzionatzen dutela aztertu du.

c) Korotroiak, BID tintaztatze-unitateak (Binary Ink Developer), plantxa (PIP) eta kautxua garbitu ditu, fabrikatzaileak finkatutako maiztasunak, produktua eta prozedurak ezagutuz.

d) Hala badagokio, makina lubrifikatu du, fabrikatzaileak agindutakoarekin bat etorrita.

e) Sortutako hondakinak sailkatu ditu eta dagozkien edukiontzietan jarri ditu.

f) Inprimaketa digitalean erabilitako materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu ditu.

g) Inprimaketa digitaleko produkzio-prozesuan, ingurumena babesteko, segurtasuneko eta prebentzioko arauak eta neurriak ezarri ditu.

Edukiak.

Lehengaien eta kontsumigarrien prestakuntza:

-Inprimaketa digitaleko euskarriak.

-Inprimaketa digitalerako makina elikatzean giroaren baldintzek, eta inprimaketarako euskarriaren enbalajeak eta metatzeak duten eragina.

-Eraginik gabeko teknologiaren araberako tinta desberdinak: tonerrak, koloratzaileak eta pigmentuak.

-Paperaren trazabilitatearen ziurtagiriak (zaintza katea).

-Inprimaketa digitalari aplikatutako ingurumeneko legeria.

Inprimaketa digitaleko makinaren prestakuntza:

-Eraginik gabeko inprimaketa metodoak: Elektrofotografia eta tinta-zurruztatuko (jarraitua, burbuilakoa eta termikoa, piezoelektrikoa eta elektrostatikoa).

-Inprimaketa digitaleko makina bat osatzen duten zatiak eta haietako bakoitzaren zeregina.

-Inprimaketa digitaleko kategoriak.

Inprimaketa digitaleko makinan tirada egitea:

-Segurtasun dispositiboak.

-Aurpegien arteko eta aurpegi bereko koloreen arteko erregistroan ingurumeneko baldintzen eragina.

-Koloreen doikuntzaren eta ondoko hauen arteko erlazioa: Inprimaketako presioa, material koloratzailearen izaera (tonerra eta tinta) eta inprimaketarako euskarria mota.

-Prozedura eragile estandarrak, segurtasunekoak eta eskuzkoak.

Makinen prebentzio mantentze lana egitea:

-Makinetako elementuak eta zatiak.

-Inprimaketa digitalak sortutako hondakinen eragina ingurumenean.

-Inprimaketa digitaleko makinan sortzen diren hondakinan bereizteko eta biltegiratzeko prozedura.

-Balizko arriskuen zerrenda, toxizitateari, inprimaketa digitaleko makinen segurtasunari eta prebentzio neurriei dagokienez.

Orientabide didaktikoak.

Lehenago esanda dagoenez, modulu hau bi ikasturtetan banatzea proposatzen da. Lehen ikasmailan, fitxategi informatikoen inguruko edukiak landuko dira. Beraz, izaera horrekin, modulu honetan inprimaketa digitalarekin zerikusia duten zereginak landuko dira ikasmaila honetan, alderdi hauek barne:

-Inprimatzeko makinaren konfigurazio egokia.

-Lana inprimatzea.

-Makinaren mantentze-lanak egitea.

Lehen ikasturteko a) inprimaketa digitaleko orientabide didaktikoetan zehazturik zegoenez, bigarren ikasturte honetan inprimaketa teknikak eta inprimatzeko makinaren konfigurazioa aplikatuko da beharrezkoak diren kalitate parametroak erabiliz.

Arestian deskribatutakoa aplikatzeko, aurki ditzakegun ohiko elementu hauek inprimatzea izan daiteke: merkataritzako txartelak, gutunak, fakturak, buzoneoak, publizitateko katalogoak, afixak, aldizkariak eta tirada txikiko liburuak.

Moduluaren helburuak lortzeko bide emanen diguten alderdi nabarmenenak hauei buruzkoak dira:

-Inprimatzeko makinaren prestaketa.

-Kalitate irizpideekin inprimatzea.

-Inprimaketa digitalerako sistema desberdinak erabiltzea.

-Tiradaren berrikuspena.

-Ingurumena errespetatzea.

Komeni da moduluaren eduki teorikoen azalpena egin ondoren, lehenago ikusitako edukiei buruzko lanak egitea; lan horietan egiaztatuko dugu lan batean elementu guztiak daudela, beren ezaugarriekin, parametro egokiak ezarriz, akaberako betebeharrak koordinatuz eta inprimatu beharreko materialak prestatuz. Kolore doikuntzak egin daitezke kalitatea laginetako pleguekin bat datorrela kontrastatzeko.

Komeni da, halaber, bisita teknikoak programatzea sektoreko enpresetara joateko ikustera bertatik bertara nola egiten diren merkaturako lanak.

Lanbide modulua: Orrikatzea II.

Kodea: 0870b.

Iraupena: 90 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Merkataritzako eta publizitateko produktu grafikoen orrikatzeak egiten ditu, diseinurako proposamena garatuz eta konposizio konplexuko teknikak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Konposizio bat aplikatu du irizpide estetikoak, teknikoak eta diseinukoak kontuan hartuta.

b) Kutxa tipografikoa garatu du eta testua txertatu du, orrialdearen egitura eta irudi kutxak kontuan hartuta.

c) Testu ibilbidea egin du kutxa grafikoekiko, inguratzea araututa.

d) Kolore fondoak, masak, bilbeak eta degradatuak sortu ditu, irakurgarritasuna eta informazioa kontuan hartuta.

e) Kuatrikomiako koloreak eta/edo zuzenak aplikatu ditu, beharrezkoak den xafla kopurua zehaztu eta baloratu ondoren.

f) Irudien doikuntzak aplikatu ditu, efektu pixelaturik edo deformaziorik eragin gabe.

g) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin da.

2. Konposizio doitzeak egiten ditu obra edo dokumentu osoan, eta zutabeak, orrialdeak, kapituluak, zatidura eta koskatzea aldatu eta balioztatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Zatidura jarraituen gehieneko kopurua zehaztu du eta posible diren murrizketak.

b) Koskatzea aplikatu du eta testuan sortutako kaleak zuzendu ditu, testuaren estetika hobetzeko irizpidearekin.

c) Paragrafo eta orrialde motzak identifikatu ditu, eta lerro alargunak eta zurtzak zuzendu ditu.

d) Kutxa grafikoak berregituratu ditu orrialdea doitzeko, horrek maketazioan osotara aldaketa nabarmenik eragin gabe.

e) Doitzean tracking-a eta kerning-a aldatu dira, paragrafoen edo orrialdeen artean ikusizko desberdintasunik sortu gabe.

f) Konposizio arauak aplikatu dira, testuen irakurgarritasuna hobetzeko.

g) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du.

3. Orrikatze zuzenketak egiten ditu, konposizioa aztertu eta inprimatutako proba ebaluatu ondoren.

Ebaluazio irizpideak:

a) Inprimatutako proba eta pantailako dokumentua eta zirriborro edo parte teknikoa alderatu ditu, eta desberdintasunak atzeman.

b) Akatsen argudioak eman ditu eta horien arrazoia argitu.

c) Probako markatzea aplikatu du sinbologia normalizatuarekin, probak zuzentzeko.

d) Atzemandako akatsei konponbidea aplikatu die.

e) Amaierako artxiboaren edo inprimategiko formatua sortu du, haren ezaugarri teknikoak eta irteera kontuan hartuta.

f) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du eta birziklatze lana modu egokiak egiteko.

Edukiak.

Merkataritza eta publizitateko produktu grafikoak orrikatzea:

-Esku-orrien eta afixen ezaugarriak.

-Produktu paraeditorialak.

-Merkataritzako eta publizitateko diseinua.

-Konposizio konplexua.

-Kolorea maketazioaren elementuetan. Elementuen tonu balioa.

-Maketatutako artxiboen bertako formatuak. Jatorrizko formatuarekin batera joan beharreko artxiboak eta elementuak (jatorrizko letra motak eta irudiak).

Konposizioan doikuntzak egitea:

-Orrialde eta zutabe doikuntzak.

-Paragrafo eta orrialde laburrak, arauak.

-Lerro alargunak eta zurtzak.

-Kerning-a eta tracking-a. Balioak.

-Partizioa eta justifikazioa.

-Orrialdearen konposizio bertikala eta horizontala.

Orrikatzearen zuzenketak egitea:

-Orrikatutako produktuetarako proba motak.

-Orrialdeak sortzeko software-a. Orrialdeen formatu digitalak: PDF/.LIT/TIFF-IT/.PS. Sortzea. Formatuen bihurketa. Inportazioa eta esportazioa. Konpresioa/deskonpresioa. Bateragarritasuna. Inprentarako formatuak.

-Produkzioaren egiaztapena (preflight-a): Orrialdearen formatua, irudien bereizmena, kolore modua, ebakitzeko markak, koskatzea, beharrezkoak diren artxibo digitalak, letra motak eta trapping-a. Software bidezko txekeoa eta txekeo analogikoa.

Orientabide didaktikoak.

Ikasleek produktu editorial edo publizitario baten konposizioa egiteko behar dituzten trebetasunak eskuratzea da lanbide modulu honen helburua. Lehenago esanda dagoenez, modulu hau bi ikasturtetan banatzea proposatzen da.

Horrek esan nahi du lan hauek egiteko gai izan behar dutela ikasleek: Maketak egitea, produktu editorialak, merkataritzakoak eta publizitatekoak orrikatzea, orrialdeak eta lan osoak doitu eta zuzentzea, eta inprentako fitxategiak sortzea.

Beraz, lehen ikasturtean landu diren alderdiak kontuan hartuta, modulu honetan inprimaketa digitalean orrikatze, doitze eta zuzentze teknikekin zerikusia duten lanak landuko dira, horien kalitate parametroak aplikatuz.

Eginkizun horrekin lotutako lanbide jarduerak honakoetan aplikatzen dira: liburu, egunkari eta aldizkarietan, esku-orrietan eta publizitateko, diseinuko eta inprimatutako komunikazioko produktuetan, eta aurreinprimaketan egiten diren produktu grafikoetan.

Edukien sekuentziazio egokiena litzateke konposizio bat egiteko behar diren elementuen deskribapen orokorrarekin hastea. Ondoren, haietako bakoitza garatu beharko litzateke, eta produktu grafikoa osatzen duten elementuak integratzea, produktu grafiko editorialak, merkataritzakoak eta publizitatekoak orrikatzea, eta, azkenik, amaierako destinorako artxiboa sortzea.

Modulu honekin lotutako irakatsi eta ikasteko jarduerak behar bezala betetzeko, baliabide hauek izatea komeni da:

-Ordenagailua, Interneteko konexioa eta proiektorea dituen ikasgela.

-Modulua garatzeko behar den softwarea.

-Inprimagailu digitala.

Lanbide modulua: Argitalpen elektronikoak mihiztatzea.

Kodea: 0872.

Iraupena: 220 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Irudi, testu, bideo eta soinu artxiboak prestatu ditu, haien osaketa aztertuz eta aldaketak aplikatuz egin beharreko argitalpen elektronikora moldatzeko.

Ebaluazio irizpideak:

a) Irudien neurrien, bereizmenaren eta kolore moduaren doikuntza egin du, eta bisualizazio modura egokitu.

b) Testuetarako egokiak diren tipografiak, tamainak eta estiloak aplikatu ditu, eta bisualizatzeko gailuarekin erlazionatu.

c) Bideo artxiboetan formatua, tamaina eta codec-a zehaztu ditu, eta argitalpen elektronikoaren ezaugarriak identifikatu.

d) Soinu artxiboei ezaugarri teknikoak aplikatu dizkie, zein argitalpen elektronikotan erabiliko diren, hartara egokituta.

e) Artxibo guztietarako amaierako formatu egokia aukeratu du, multimedia produktuarekin erlazionatuta.

f) Bideo eta soinu artxiboak formatura bihurtu ditu, zein argitalpen elektronikotan erabiliko diren, hartarako bateragarri eginda.

2. Animazioak egiten ditu, denbora lerroak, abiadura eta fotogramak aplikatuz, behar teknikoekin eta bakoitzaren xedeekin erlazionatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Diseinuko elementuak kokatu ditu denbora-lerroan, eta sekuentzia egituratu bat zehaztu du.

b) Fotogramak pelikularen abiaduraren eta bisualizazio-kalitatearen arabera aukeratu ditu.

c) Botoiak garatu ditu zeregin estetikoak eta nabigaziokoak bete ditzaten.

d) Multimedia efektuak aukeratu ditu, eta emaitza estetikoa aztertu.

e) Animazioetan soinuak eta bideoak aplikatu ditu, beharrezkoak diren parametro teknikoekin eta kalitatearekin.

f) Animazioa esportatzeko formatua aukeratu du, eta argitalpen elektronikoarekin erlazionatu du.

3. Web-erako orriak egiten ditu, edizio elektronikoko teknikak aplikatuz eta haien irakurgarritasuna, erabilgarritasuna eta eskuragarritasuna aztertu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Web orrialdearen oinarrizko elementuak egituratu ditu, eta orrialdeko hierarkia ezarri.

b) Irudiak erabili ditu, lerrokatu eta editatu ere bai, eta orri egitura bat mantendu du.

c) Taulak aplikatu ditu ilarei, zutabeei eta gelaxkei dagozkien propietateak kontuan hartuta.

d) Txantiloiak, markoak eta formularioak aplikatu ditu, eta web orriaren egitura zehaztu du.

e) Html kodea modu erraz eta ulergarriak aplikatu du, eta haren egitura aztertu du.

f) Web orria egin du, eta diseinu estetiko eta funtzionala arrazoitu ditu.

g) Teilakatutako estilo orriak (CSS) aplikatu ditu, sortu ondoren eta zeregin estetikoa eta diseinu teknikak kontuan hartuta.

h) Orrialdeen arteko estekak garatu ditu, eta nabigazio egokia lortu du.

i) Web orria irakurgarritasun, erabilgarritasun eta eskuragarritasunerako ezarritako parametroekin garatu du.

4. Maketazioak egin ditu liburu elektroniko bihurtzeko, argitalpen elektronikoaren ezaugarriak aztertuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Liburu irakurgailuaren neurriak aztertu ditu, orriaren formatuaren ezaugarriak egokituta.

b) Liburu elektronikoen irakurgailuaren neurriak aztertu ditu, eta irudiak eta elementu interaktiboak zehaztu ditu.

c) Ezaugarri tipografikoak aplikatu ditu, liburuen irakurgailuko testuari egokituta.

d) Gorputzaren, lerro luzeraren eta koskaren arteko erlazioa aplikatu du, eta testu orekatua lortu du.

e) Tinta elektronikoa erabiltzeko beharra aztertu du, testuaren, bisualizazioaren eta xedearen arabera.

f) Konposizio bat aukeratu du, irakurgarritasun irizpideak aplikatuta.

g) Liburuen irakurgailuan erabili eta/edo aldatzeko formatu egokia aplikatu du, eta formatuak eta gailua erlazionatu ditu.

h) Testuaren estiloa aukeratu du, eta agindu batean bildu ditu haren oinarrizko ezaugarri guztiak.

i) Estilo tipografikoak estilo elektronikoekin ordezteko lanak egin ditu.

5. Multimedia argitalpenetarako elementuen integrazioa egiten du, eta haien zeregin estetikoa eta informazioaren eskuragarritasuna aztertzen ditu eta argitalpenaren xedea baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Multimedia argitalpenari dagozkion elementuak aukeratu ditu, testuak eta irudiak irteerako gailuaren formatura egokitzeko.

b) Nabigazioko elementuak elkar lotu dira multimedia argitalpenean akatsik gabe mugitzeko.

c) Bideoaren edizioa egin da, denborari, estetikari, trantsizioei eta efektuei egokituta, eta argitalpenaren xedea arrazoitu du.

d) Soinua editatu du, denboran eta bolumenean behar diren doikuntzak eginda multimedia argitalpenean sinkronizazioa lortzeko.

e) Argitalpen elektronikoa osatzen duten elementuen hierarkia antolatu du, eta haien zeregin estetikoa arrazoitu du.

f) Loturak zehaztu ditu eta nabigazioan duten helburua baloratu du.

6. Orrialdeak, edizio elektronikoak eta multimedia argitaratzen ditu, aplikatuko den plataformaren eskakizunak aztertuta eta haien funtzionamendu zuzena baliozkotzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Beharrezkoak diren probak egin ditu, baliozkotze fasean erabiltzeko.

b) Web orria urruneko zerbitzari ostatatu du, eta orria operatibo gelditu da, funtzionamenduan.

c) Multimedia argitalpena DVD, CD eta blue-ray motako gailuetan grabatu du, multimedia erreprodukziorako gailuetarako, eta plataformaren eskakizunak arrazoitu ditu.

d) Liburu elektronikoa irakurgailuan editatu du, eta bisualizaziorako funtzioak identifikatu ditu.

e) Artxiboen transferentziarako tresnak erabili ditu, eta urruneko zerbitzarien kudeaketa eraginkorra baliatu du.

f) Argitalpena garatu du, multimedia elementuen funtzionamendua egiaztatu du, haien abiadura eta kalitatea ziurtatuta.

Edukiak.

Irudi, testu eta soinu artxiboak prestatzea:

-Argitalpen elektronikoetarako testu, irudi, animazio, bideo eta soinu artxiboen formatuak. Kalitate-kontrola.

-Ezaugarri nagusiak: bolumena, formatua, bereizmena, kolore modua eta códec-a.

Animazioak egitea:

-Web animazioko elementuak eta multimedia elementuak: botoiak, loturak, estekak edo hiperestekak eta nabigazio menuak.

-Bideoa.

-Soinua. Soinuaren oinarrizko printzipioak.

-Animazio programak.

-Animazioen optimizazioa.

Weberako orriak egitea:

-Web orriak. Ezaugarriak. Motak: Estatikoak eta dinamikoak. Bezero-zerbitzari kontzeptua. Arakatzaileak.

-Html lengoaia. Oinarrizko kontzeptuak. Txantiloiak, taulak, zerrendak, markoak eta formularioak, besteak beste.

-Loturak, estekak edo hiperestekak. Motak eta ezaugarriak.

-Web orrietarako tipografia. Ezaugarriak: letra motak, gorputza, lerroartea, paragrafo motak, eta abar.

-Estilo-orriak. CSS lengoaia.

-Weberako irakurgarritasuna. Erabilgarritasuna. Erabilgarritasun eta eskuragarritasun parametroak.

Maketazioak egitea liburu elektronikoetarako:

-Liburu elektronikoak. Motak, neurriak eta formatuak.

-Tipografia liburu elektronikoetarako. Ezaugarriak: Letra motak, gorputza, lerroartea eta paragrafo motak.

-Testu estiloak, estiloak sortu eta dinamikoki erabiltzea maketazioetan.

Elementuen integrazioa multimedia argitalpenetarako:

-Multimedia argitalpenak sortzeko aplikazio informatikoak.

-Multimedia produktuak: DVD, CD-ROM, informazio gune interaktiboak eta aurkezpenak.

Orriak, edizio elektronikoak eta multimedia argitaratzea:

-Argitaratzeko moduak: DVD, CD-ROM, e-book, Internet eta multimedia informazioguneak.

-Web-orrien ostatatzea. Webgunea. Artxiboen transferentziarako tresnak (FTP). Domeinuak.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu honen xedea da ikasleak trebatzea argitalpen elektronikoak egiteko eta funtzionamenduan jartzeko eginkizunak bete ditzaten.

Moduluak, beraz, lanbide jarduera batzuk betetzeko behar den prestakuntza ematen du, besteak beste:

-Web orriak eta animazioak egitea.

-Liburu elektronikoak egitea.

-Informaziogune interaktiboak egitea.

-Elementuak lotzea multimedia orrietan (testua, irudiak, bideoak eta soinua).

-Maketazioak egitea liburu elektronikoetarako.

-Artxibo interaktiboak sortzea argitalpen elektronikoetarako.

Modulu honekin lotutako lanbide jarduerak arlo hauetan aritzen diren enpresetan sartuta egon daitezke: web diseinua, mutilmedia eta animazioa, produktu grafikoen maketazioa eta haien korrespondentzia digitala, eta, oro har, eduki bat erakusteko behar digital eta interaktiboa dagoenean.

Moduluaren helburuak lortzeko, irakatsi eta ikasteko prozesuan irudi, testu, bideo eta soinu artxiboen optimizazioaz aritzea iradokitzen da, bai eta argitalpen elektroniko eta web orrietarako softwarearen erabilera, formatu desberdinak argitalpenaren arabera, eta argitalpena edo web-a funtzionamenduan jarri, gorde eta kontrolatzea.

Modulu honetako helburuak lortzen laguntzeko, jarduera batzuk egitea iradokitzen da, eta erreferentzia gisa baliatzeko, jarraian aipatzen direnak:

-Irudi, testu, bideo eta soinu artxiboak optimizatzea.

-Argitalpen elektronikoen software-a erabiltzea.

-Argitalpen elektronikoetan esku hartzen duten software eta hardware parametroen konfigurazioa.

-Web orrialdeen, liburu elektronikoen eta informazioguneen egitura aztertu eta diseinatzea.

-Estekak, animazioak eta nabigazio elementuak egitea.

-Argitalpen elektronikoa osatzen duten elementuen integrazioa.

-Argitalpen elektronikoa egitea.

-Argitalpenaren egokitasuna, sinkronizazioa eta funtzionamendua egiaztatzea.

-Formatua sortzea argitalpen motaren arabera.

-Argitalpena abian jartzea eta gordetzea.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0874.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enplegu aukerak hautatzen ditu, laneratzeko bideak eta ikasteko alternatibak identifikatuz bizitzan zehar.

Ebaluazio irizpideak:

a) Nork bere nortasuna, asmoak, jarrerak eta prestakuntza baloratu ditu erabakiak hartzeko.

b) Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariarentzako enplegu eta lan sorgune nagusiak identifikatu ditu, tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

c) Tituluaren profilari lotutako lanbide jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu dira.

d) Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lanbide eta prestakuntza ibilbideak identifikatu ditu.

e) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

f) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

g) Tituluari lotutako lanbide sektoreetan autoenplegurako dauden aukerak aurreikusi ditu.

2. Talde lanaren estrategiak eta komunikaziorako trebetasunak aplikatzen ditu eta estrategia horien eraginkortasuna eta efizientzia baloratzen ditu erakundearen helburuei begira.

Ebaluazio irizpideak:

a) Talde lanaren onurak baloratu ditu Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren profilarekin zerikusia duten lan egoeretan.

b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.

c) Komunikaziorako teknika nagusiak identifikatu ditu.

d) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu ditu.

e) Lantalde eraginkorraren ezaugarriak zehaztu dira, eraginkortasunik gabeko lantaldeen aldean.

f) Lanbide sektorean lantaldearen funtzionamendua hobetzeko behar diren gizarte trebetasunak baloratu dira.

g) Lantaldeetan erabiltzen diren agiriak identifikatu dira: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

h) Lantaldeko kideen eginkizunen eta iritzien aniztasun beharrezkoa positiboki baloratu da.

i) Taldeko kideen artean gatazkak sortzen ahal direla eta hori erakundeen ezaugarri bat dela onartu da.

j) Gatazka motak eta horien iturriak identifikatu dira, baita gatazkak konpontzeko prozedurak ere.

3. Lan harremanetatik sortzen diren eskubideak erabili eta betebeharrak bete egiten ditu, eta badaki horiek bereizten lan kontratuetan eta hitzarmen kolektiboetan.

Ebaluazio irizpideak:

a) Lan zuzenbidearen arloko kontzeptu nagusiak identifikatu dira.

b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi dira.

c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

f) Soldaten ordainagiria aztertu da eta hura osatzen duten elementu nagusiak identifikatu dira, tartean langilearen kotizazio oinarriak eta langileari eta enpresaburuari dagozkien kuotak daudela.

g) Lan harremanak aldatzearen, etetearen eta amaitzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu dira.

h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

i) Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren tituluarekin zerikusia duen lanbide sektoreari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo batean itundutako lan baldintzak zehaztu ditu.

j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

4. Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen egoeretan zer-nolako babesak dauden zehazten du eta prestazio motak identifikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Gizarte Segurantzaren eginkizuna baloratu da, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko zutabe nagusia den aldetik.

b) Gizarte Segurantzaren sistemako araubideak identifikatu ditu.

c) Gizarte Segurantzaren sistemak estaltzen dituen gorabeherak banan-banan aipatu ditu.

d) Enpresaburuak eta langileak Gizarte Segurantzaren sistemaren barrenean dituzten betebeharrak identifikatu dira.

e) Inguruko herrialde nagusietan Gizarte Segurantzaren arloan dauden desberdintasunak identifikatu dira.

f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

g) Legezko langabezia egoerak zehaztu dira zenbait kasu praktikotan.

h) Ikasleen ezaugarriei dagozkien langabezia prestazioen iraupena eta zenbatekoa kalkulatu dira, kotizaziopeko oinarrizko prestazioak eta kotizazio gabeko prestazioak bereiziz.

5. Bere jardueraren arriskuak ebaluatzen ditu, lan baldintzak eta bere lan inguruneko arrisku-faktoreak aztertuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurreinprimaketa Digitalaren sektorean dauden jarduera motak sailkatu ditu, Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lan ingurunean, lanbide arriskuak identifikatuz.

b) Dauden arrisku-faktoreak sailkatu dira.

c) Laneko arriskuen ondorioz gerta daitezkeen kalte profesionalak (lan istripuak eta lanbide eritasunak) identifikatu ditu.

d) Enpresako arriskuen ebaluazioaren kontzeptua eta horren prozesua zehaztu dira.

e) Arrisku motak identifikatu eta ebaluatu ditu eta, prebentzio neurriak proposatuta, haien segimendua egin eta haien eraginkortasuna kontrolatu du.

f) Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lanbide profilarekin zerikusia duten lan inguruneetan prebentzioari begira garrantzia duten lan baldintzak zein diren zehaztu du.

g) Lan baldintzak eta langilearen osasuna erlazionatu dira.

h) Prebentzioaren kulturaren garrantzia baloratu da enpresaren esparru eta jarduera guztietan.

6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak eta eskumenak identifikatuta.

Ebaluazio irizpideak:

a) Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko araudia identifikatu da.

b) Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubide eta betebehar nagusiak zein diren zehaztu da.

c) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

d) Arrisku plan bat prestatzean inplikatuta dauden eragile guztien erantzukizunak identifikatu dira.

e) Arriskuen prebentzioaren arloan langileek enpresan ordezkaritza izateko bideak zein diren deskribatu da.

f) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu dira.

g) Aintzat hartu da garrantzitsua dela enpresan prebentzio plana izatea, larrialdietan egin beharreko jarduketen sekuentzia barne duena.

h) Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lanbide sektorearekin zerikusia duen lantoki bateko prebentzio planaren edukia definitu du.

i) Enpresa txiki edo ertain batentzako larrialdi eta ebakuazioetarako plana proiektatu da.

7. Prebentzio eta babes neurriak aplikatzen ditu, eta Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lan inguruneko arrisku egoerak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Kalteak beren sorburuan saihesteko eta saihestezinak diren ondorioak leuntzeko aplikatu behar diren prebentzio eta babes neurriak definitu dira.

b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

d) Larrialdietan, zaurituak larritasunaren arabera sailkatzeko teknikak identifikatu dira.

e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

f) Langilearen osasuna zaintzeko betebeharrak eta baldintzak eta horiek prebentzio neurri gisa duten garrantzia zehaztu dira.

Edukiak.

Lan bilaketa aktiboa:

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren tituluari dagokion lanbide sektorea definitu eta aztertzea, haren eraginpeko lurraldean eta Estatuan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua haren eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Enplegu publikoa eskuratzeko prozesua.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea.

-Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariarekin zerikusia duten prestakuntza ibilbideak identifikatzea tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako eremuetan.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk.

-Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

Gatazkaren kudeaketa eta lantaldeak:

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Aurreinprimaketa Digitala garatzeko sektoreko ekipo motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak. Komunikazio eraginkorrerako estrategiak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lan kontratua:

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Aurreinprimaketa Digitaleko teknikariaren lanbide eremuari aplikatu beharreko hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lan-antolamenduaren ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

Gizarte Segurantza, lana eta langabezia:

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Laneko arriskuen ebaluazioa:

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

-Ingurumen baldintzei lotutako arriskuen analisia.

-Baldintza ergonomiko eta psikosozialei lotutako arriskuen analisia.

-Sektoreko industrian berariazko arriskuak dituzten lan prozesuak.

-Arriskuaren balorazioa.

-Arrisku egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

Prebentzioaren plangintza enpresan:

-Prebentzio plana.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Larrialdi eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-Sektoreko enpresa batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

Prebentzio eta babes neurriak aplikatzea.

-Jarduteko protokoloa hautatzea.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak zehaztea.

-Segurtasun arloko seinale motak identifikatzea.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioa.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen bidez, ikasleek oinarrizko trebetasunak eta jarrerak bereganatzen dituzte lan munduan sartzeko eta beren lanbide karrera garatzeko, Aurreinprimaketa Digitalaren sektorean, hala Espainiako lurraldean nola Europan.

Edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko eskumena duela, lan arloko legediari, Gizarte Segurantzari eta lantaldeei buruzko edukiak jorratu litezke lehenik, eduki horiek beharrezkoak baitira Enpresa eta ekimen sortzailea izeneko moduluan enpresako proiektu/plana garatzeko. Ondoren, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko edukiak lantzen ahal dira; aipatutako enpresa proiektuari dagokion prebentzio plana prestatzeko lanean gauzatzen ahal da haien aplikazio praktikoa. Gatazkaren kudeaketarekin jarraitzen ahal da eta, azkenik, lan bilaketari buruzko multzoa jorratu liteke, ikasleak lan merkatuan sartu aurreko urrats gisa.

Modulu honetako ikaskuntzaren emaitzak lortzeko, askotariko jarduerak daude aukeran. Hona hemen batzuk:

-Norberaren izaerari eta gizarte trebetasunen garapenari buruzko orientabide profesionaleko probak eta dinamikak egitea, prestakuntzaren eta asmoen arteko koherentzia pertsonala egiaztatzeko.

-Norberaren karrera planifikatzea: beharrekin eta lehentasunekin bateragarriak diren epe ertainerako eta luzerako lan helburuak finkatzea. Helburu errealistak eta oraingo prestakuntzarekin eta proiektatuarekin koherenteak direnak finkatzea, eta nork bere ikaskuntzaren ardura hartzea.

-Lana bilatzen laguntzen ahal diguten bitartekoak eta erakundeak identifikatzea, bai gure ingurune hurbilenean, bai Europan, horretarako tresna egokiak erabiliz.

-Lana bilatzeko behar den dokumentazioa prestatzea eta betetzea: curriculum vitae-a, lan elkarrizketak, test psikoteknikoak eta beste batzuk.

-Jardueraren bat bakarka eta taldean egitea eta emaitzak konparatzea.

-Komunikazio jarduerak egitea.

-Klasean aurkezpenak egitea.

-Gatazka egoera bat simulatzea eta konponbide desberdinak aurkeztea.

-Sektoreko langileei eragiten dien lan arloko araudia identifikatzea.

-Langileen Estatutuaren edukia alderatzea ikasten ari den zikloari dagokion sektoreko hitzarmen kolektibo batekin.

-Negoziazio kolektiboko prozesu bat simulatzea, langileen eta enpresaburuen interesak bateratzeko bide gisa.

-Zailtasun maila desberdinetako soldata ordainagiriak egitea.

-Prebentzio plan bat prestatzea “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan garatu beharreko enpresako proiekturako/planerako.

-Gizarte Segurantzak babesten dituen egoerak identifikatzea.

-Zikloa eginda eskuratzen ahalko diren lanpostu ohikoenetan gerta daitezkeen arrisku egoerak aztertzea, aurreneurriak proposatzea eta ezarri beharreko aurreneurrien plangintza diseinatzea, hori guztia indarra duen araudiari jarraituz.

-Sektoreko enpresak ikusteko bisitak programatu eta egitea, ikasleek produkzio sektorearen errealitatea ezagutu ahal dezaten.

Modulu honen edukietarako ikus-entzunezko baliabideak eta/edo Internet erabilita, ikaskuntza eta irakaskuntza prozesua azkarragoa eta eraginkorragoa izanen da. Pixkanaka ikasleek beren kabuz ebatzi ahal izanen dituzte proposatzen zaizkien jarduketak eta egoerak.

“Lanerako prestakuntza eta orientabideak” eta “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluek harreman estua izanen dute, eta edukiak zein metodologiaren alderdiak koordinatuko dira.

Azpimarratu behar da komenigarria dela “Enpresa eta ekimen sortzailea” izeneko moduluan landutako enpresako proiektu/plana erabiltzea “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izenekoan ematen diren edukiak zuzenean aplikatzeko; horrek modulu honetako edukien alderdi praktikoa sustatuko du.

Halaber, lantegi, laborategi eta abarretan ematen diren moduluekin duen erlazioa kontuan hartu beharko litzateke, lan osasunaren arloko prestakuntza osatze aldera.

Lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0875.

Iraupena: 70 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Ekimen sortzaileari lotutako ahalmenak ezagutzen ditu, eta lanpostuetatik eta enpresa jardueretatik sortzen diren eskakizunak aztertzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu da banakako ekimenak, sormenak, prestakuntzak eta lankidetzak duten garrantzia, enplegatu gisa nahiz enpresaburu gisa ekinbideetan arrakasta lortzeko ezinbesteko baldintzak diren aldetik.

b) Berrikuntza eta nazioartekotze kontzeptuak eta horiek gizartea aurreratzearekin eta pertsonen ongizatea handiagotzearekin duten lotura identifikatu dira.

c) Kultura ekintzailea zer den eta enpleguaren eta gizarte ongizatearen iturri gisa zer-nolako garrantzia duen aztertu da.

d) Aurreinprimaketa Digitalaren sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailearen garapena aztertu du.

e) Arrisku kontzeptua aztertu da, ekimen ororen ezinbesteko osagai gisa, eta enpresa plan baten bitartez arriskua gutxitzeko aukera ere bai.

f) Enpresaburu kontzeptua eta enpresa jarduera garatzeko behar diren baldintzak eta jarrerak aztertu dira.

2. Komunikazioarekin, lidergoarekin, sormenarekin eta konpromisoarekin zerikusia duten norberaren gaitasunak ezagutu eta aplikatzen ditu, eta norberaren konturako edo besteren konturako lanbide jarduerak garatzeko orduan duten garrantzia baloratzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Komunikazio eraginkorra izateko beharrezko elementuak identifikatu dira.

b) Agindu eta zuzentzeko estiloak eta horiek pertsonengan eta enpresetan dituzten eraginak sailkatu dira.

c) Lanbide jardueretan motibazioa izatearen beharra justifikatu da.

d) Motibatzeko teknika ohikoenak zein diren deskribatu da, eta nola egokitzen diren egoeraren arabera.

e) Lan prozesuak hobetzeko eta lanbidean berrikuntzak sartzeko, pentsamendu sortzailea izan beharra justifikatu da.

f) Sormenezko prozesuen ezaugarri nagusiak deskribatu dira.

g) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu dira sektoreko enpresetan besteren kontura lan egitean behar diren gaitasun pertsonalekin.

h) Norberaren gaitasun profesionalak erlazionatu ditu Aurreinprimaketa Digitaleko lanbide sektoreko jarduera batean hasten diren pertsona ekintzaileek behar dituzten gaitasun pertsonalekin.

3. Negoziorako ideiak sortu eta identifikatzen ditu, eta enpresa txiki bat sortzeko edo enpresa baten barruan ekimenak garatzeko aukera zehazten du, balio etikoak erantsiz eta ingurunearen gaineko eragina baloratuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

b) Enpresa baten barrenean, prozesuak eta produktuak hobetzeko ekimenetarako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

c) Negoziorako ideiak garatzea sustatu da, merkatuaren eskariei erantzun nahian.

d) Negoziorako aukerak aztertu dira, sektorearen egoera eta eboluzioa kontuan izanda.

e) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu dira; bereziki, ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa, kulturala, politikoa, legezkoa, teknologikoa eta nazioartekoa.

f) Enpresak bezeroekin/erabiltzaileekin, hornitzaileekin, lehiakideekin eta bitartekariekin dituen harremanek enpresaren jardueran zer nolako eragina duten aztertu da, horiek baitira berariazko ingurunearen edo mikroingurunearen osagai nagusiak.

g) ETE baten inguruneko elementuak identifikatu ditu.

h) Enpresaren kultura eta irudi korporatiboa zer diren eta enpresaren helburuei nola dauden loturik aztertu da.

i) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

j) Aurreinprimaketa Digitalaren arloko enpresa baten balantze soziala egin du eta enpresa horien kostu sozial nagusiak deskribatu ditu, baita sortzen dituzten onura sozialak ere.

k) Aurreinprimaketa Digitalaren arloko enpresetan, balio etiko eta sozialak kontuan hartzen dituzten jardunbideak identifikatu ditu.

l) Enpresaren estrategia deskribatu da, enpresaren helburuekin lotuz, eta marketin plana zehaztu da.

m) Enpresa baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioari buruzko azterlana egitea zein garrantzitsua den baloratu da.

4. Aurreinprimaketa Digitaleko enpresa bat sortu eta abian jartzeko jarduerak egiten ditu, dauden baliabideak eta aukerak baloratuz, forma juridikoa hautatuz eta hari lotutako legezko betebeharrak identifikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren forma juridiko guztiak aztertu dira.

b) Enpresaren jabeek, hautaturiko forma juridikoaren arabera, zenbaterainoko lege-erantzukizuna duten zehaztu da.

c) Enpresaren forma juridiko bakoitzari ezartzen zaion tratamendu fiskala bereizi da.

d) Indarra duen legediak ETE bat eratzeko eskatzen dituen tramiteak aztertu ditu.

e) Aurreinprimaketa Digitaleko enpresak sortzeko eskuratzen ahal diren laguntza guzti-guztien bilaketa egin du.

f) Enpresa plan baten osagaiak zehaztu ditu.

g) Forma juridikoaren hautapenari administrazio tramiteei, laguntzei eta diru-laguntzei buruzko guztia sartu da enpresa planean.

h) ETE bat abian jartzeko aholkularitzarako eta kudeaketa administratiborako enpresatik kanpo dauden bideak identifikatu dira.

i) Produkzio planari buruzko guztia eta bideragarritasun ekonomiko-finantzarioaren azterlanari buruzko guztia enpresa planean sartu da.

j) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

k) Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana egin da.

l) Jarduerarako egin behar diren inbertsioak identifikatu eta baloratu dira, baita finantzabideak ere.

m) Ahuleziak eta indarrak identifikatu dira.

5. ETE baten kudeaketa administratibo, komertzial eta finantzarioko oinarrizko jarduerak egiten ditu, kontabilitate eta zerga betebehar nagusiak identifikatzen ditu eta dokumentazioa betetzen du.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aurreinprimaketa Digitalaren arloko enpresa baten zerga betebeharrak definitu ditu.

b) Fase hauek definitu dira: produktua ekoiztea edo zerbitzua ematea, produkziorako estrategiak eta kalitaterako estrategiak.

c) Kontabilitateko oinarrizko kontzeptuak aztertu dira.

d) Ikerketa, garapen eta berrikuntza (I+G+B) arloko ekintzen beharra baloratu da.

e) Zerga egutegian zerga motak bereizi dira.

f) Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE batentzat merkataritzako eta kontabilitateko oinarrizko agiriak bete dira (fakturak, albaranak, eskabide orriak, kanbio letrak, txekeak eta beste batzuk), eta agiri horiek enpresan egiten dituzten zirkuituak deskribatu dira.

Edukiak.

Ekimen sortzailea:

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak Aurreinprimaketa Digitaleko enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

Komunikazioa, lidergoa eta sormena.

-Sormenaren, komunikazioaren eta lidergoaren oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Aurreinprimaketa Digitalaren sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Enpresa eta bere ingurunea:

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Negoziorako ideia Aurreinprimaketa Digitaleko enpresa baten esparruan.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko enpresa baten ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea.

-Marketin plan baten edukiak.

Enpresa bat sortu eta abian jartzea:

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Aurreinprimaketa Digitalaren sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa plan bat prestatzea.

Funtzio administratiboa, merkataritzakoa eta finantzarioa:

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko alderdiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Aurreinprimaketa Digitaleko enpresa baten kudeaketa administratiboa.

Orientabide didaktikoak.

Modulu honen helburua da ikasleek sentikortasun positiboa garatzea nork bere lana sortzeko ekimenari dagokionez, baita enpresa barrenean ekiteko jarrerak eta trebetasunak sustatzea ere, enplegua etengabe hobetzeko, beste baten kontura lan egiten denean.

Planteatzen diren edukien sekuentziazioari dagokionez, kontuan izanik ikastetxeak duela eskumena egokienak iruditzen zaizkion erabakiak hartzeko, proposatzen da ikasleak has daitezela ekiteko gaitasunak zehazten eta garatzen dituzten jarduerekin, eta, horrek beren sektorera hurbiltzen lagunduko die. Ondoren, negoziorako ideia bat zehazteko erronkari eginen diote aurre ikasleek, hori oinarria izanen baita enpresa plan bat prestatzeko. Izan ere, plan hori izanen da modulua garatzeko ardatza.

Komeni da edukiak aplikagarriak izatea eta enpresa proiektua edo enpresa plana garatzearekin batera irakastea, metodologiak lot ditzan moduluko alderdi teorikoa eta praktikoa.

Metodologia teoriko-praktikoa izanen da, ikus-entzunezko baliabideak eta IKTak erabiliz kasuan kasuko sektorearen egoera ekonomikoari buruzko informazioa bilatu eta aztertzeko, eta web-orri eta plataforma espezializatuetan kontsultak egiteko, enpresa bat martxan jartzeko prozesuan erabakiak hartzen lagungarri izan daitezen. Alde horretatik, enpresa plan bat gara daiteke, jarduera hauek bateratzeko ardatz gisa:

-Heziketa zikloaren lanbide profileko jarduerarekin zerikusia duen enpresa baten proiektu/plan bat egitea, negozioa martxan jartzeak dakartzan alderdi guztiak biltzen dituena: bideragarritasuna, produkzioa eta giza baliabideak, merkataritzako kudeaketa, administrazio eta finantza kontrola, justifikazio soziala, etab.; horretarako, esperientzia praktikoetan eta kanpoko agenteekiko harremanetan oinarritzen diren tresna pedagogikoak aplikatuko dira batez ere. Enpresa jardueraren sustapena ere sartuko da (enpresa leihatila bakarra, merkataritza ganberak, tokiko garapenerako agentziak, CEN, CEIN, enpresen mintegiak eta inkubagailuak, etab.).

-Enpresaburuekin harremanetan jartzea, hitzaldi, bisita, dinamika eta abarren bidez, enpresa baten funtzionamendua ezagutzeko sortzen denetik aurrera, izaera ekintzailea sustatzeko eta ikasleek jarduerak garatzeko enpresa horren inguruan: oinarrizko eginkizunak, ingurunearen azterlana, AMIA azterketa, produkzio prozesuaren deskribapena, enpresa mota.

-Azoka, jardunaldi, lantegi eta bestelako ekitaldietara joatea, sektorea ezagutzeko eta enpresa ekimena garatzeko.

-Erakustaldiak, jardunaldi teknikoak eta ikastetxean beste ekimen batzuk antolatzea, eskolako, ekonomiako eta gizarteko komunitateari begira.

-Kontsultak egitea enpresak sortzeko eskumenak dituzten entitate eta erakundeei, agente ekonomikoei eta profesionalei.

-Enpresako planaren barruan prebentzio plan bat prestatzea, “Lanerako prestakuntza eta orientabideak” izeneko moduluan erdietsitako gaitasunak oinarri dituena.

-Enpresako proiektu/plana azaltzea eta defendatzea epaimahai baten aurrean.

Metodologia hau aplikatzeko, komenigarria izanen litzateke ikasleei Interneten sartzea ahalbidetzen dieten baliabideak eta/edo ikus-entzunezko baliabideak izatea. Gomendagarria da, halaber, ikasleak taldekatzearen teknika erabiltzea proposatutako jarduera batzuk egiteko.

Orobat, ikastetxeen arteko elkarlana sustatuko da, ahal dela, bai irakasleen bai ikasleen aldetik (kudeaketa ekonomikoa, prebentzio plana, denboraren bankua, etab.), eta ikastetxeen materialak eta jardunbide egokiak trukatzea bultzatuko da topaketa birtualen eta aurrez aurrekoen bidez.

Lanbide modulua: Lantokietako prestakuntza.

Kodea: 0876.

Iraupena: 370 ordu.

Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio irizpideak.

1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu dira.

c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.

d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.

f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

2. Bere lanbide jardueran ohitura etikoak eta lan ohitura egokiak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

Ebaluazio irizpideak:

a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

-Lanpostuak langileari eskatzen dion prestasuna eta denbora.

-Lanposturako behar diren jarrera pertsonalak (puntualtasuna eta enpatia, besteak beste) eta profesionalak (ordena, garbitasuna eta erantzukizuna, besteak beste).

-Lanbide jardueran arriskuen prebentziorako beharrezkoak diren jarrerak.

-Lanbide jardueraren kalitateari dagokionez beharrezkoak diren jarrerak.

-Lantaldearekiko harremanei eta enpresan ezarritako harreman hierarkikoei buruzko jarrerak.

-Lan esparruan egindako jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

-Laneratzeko eta lan munduan berriz sartzeko prestakuntza beharrak profesionalaren jardunbide egokiaren esparru zientifiko eta teknikoan.

b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

c) Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko ekipamendua.

d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.

f) Egokitutako lanaren erantzukizuna bere gain hartu du, jasotako jarraibideak interpretatuz eta betez.

g) Komunikazio eraginkorra eratu du egoera bakoitzean arduradun den pertsonarekin eta taldekideekin.

h) Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta agertu zaizkion gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

i) Bere jardueraren garrantzia eta eginkizunen aldaketetara egokitu beharra baloratu ditu.

j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

3. Irudi digitalak digitalizatu eta tratatu ditu, eta ezaugarriak identifikatu eta teknika eta parametro berariazkoak aplikatu ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Ezaugarriak eta digitalizatzeko modua kontuan hartuta, jatorrizkoak identifikatu ditu.

b) Jatorrizko digitalen ezaugarri teknikoak zehaztu dira.

c) Zehaztapen teknikoak kontuan hartuta, jatorrizko artxiboak digitalizatu dira.

d) Irudien kolore zuzenketa egin du parte teknikoaren eta inprimatzeko erabili beharreko euskarriaren arabera.

e) Irudi digitaletatik nahi ez diren zikinkeria eta elementuak ezabatu dira, baita tamaina eta modua eraldatu ere.

f) Irudi digitalen fotomuntaketak egin ditu fusioak antzeman gabe.

g) Irudi edo ilustrazio bektorialak egin dira, marrazketako teknikak aplikatuz.

h) Irudi digitalari kolore-profilak eta ezaugarri teknikoak aplikatu zaizkio irteera kontuan hartuta.

i) Kalitate-arauak aplikatu dira eta materialak zuzen birziklatu dira.

j) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin da.

4. Testuak tratatu eta zuzentzen ditu, eta ezaugarri tipografikoak identifikatu eta konposiziorako arauak eta arau ortotipografikoak aplikatzen ditu.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jatorrizko digitalen ezaugarri teknikoak zehaztu dira.

b) Testu jatorrizkoen digitalizazioa egin du eskanerrarekin, OCR programa bat aplikatuz eta testuen gabeziak zuzenduz.

c) Testuak tekleatu ditu eta ondoren zuzendu ditu.

d) Zehaztutako ezaugarri tipografikoak aplikatu ditu testuan.

e) Konposizioa behar teknikoak eta testuaren xedea kontuan harturik egin du.

f) Zuzenketa inprimatutako probetan egin du, sinbologia normalizatua erabiliz.

g) Zuzenketa ortotipografikoak aplikatu ditu testuan, eta testu erabat zuzena lortu du.

h) Amaierako fitxategiari etorkizunean lantzeko formatu egokia aplikatu dio.

i) Kalitate-arauak aplikatu dira eta materialak zuzen birziklatu dira.

j) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du.

5. Orrialdeak bateratu ditu testuak, irudiak eta ilustrazioak konbinatuz, konposizio eta maketazio arauak aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Jatorrizko digitalen ezaugarri teknikoak zehaztu dira.

b) Oinarrizko maketa edo maketa-orria egin du zirriborro edo parte teknikoaren arabera.

c) Testuak eta irudiak maketan islatu ditu, eta ibilbide zuzenak lortu ditu.

d) Testuak, irudiak eta ilustrazioak orrikatu dira, eta orrialde orekatua eta irakurgarritasun onekoa lortu da.

e) Orrialdea maketatu da konposizio-arauak aplikatuta eta behar teknikoak eta hauen helburua kontuan hartuta.

f) Probak lortu dira eta beharrezko zuzenketak egin ditu.

g) Amaierako fitxategiari etorkizunean lantzeko formatu egokia edo irteerako gailuak aplikatu zaizkio.

h) Kalitate-arauak aplikatu dira eta materialak zuzen birziklatu ditu.

i) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du.

6. Argitalpen elektronikoak egiten ditu, multimedia elementuak konbinatuta eta parametro teknikoak orrialdeetan eta loturetan aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Mihiztatu beharreko multimedia elementuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.

b) Multimedia elementuak orrialde nagusian mihiztatu ditu.

c) Orrialde loturak egin ditu parte teknikoaren arabera eta orrialdeak elkar lotzeko beharra kontuan hartuta.

d) Bigarren mailako orrialdeak mihiztatu ditu loturekin eta atzera egiteko pausoekin.

e) Argitalpen elektronikoa bere erabileraren, xedearen eta plataformaren arabera egin du.

f) Orrialdeen nabigazio zuzena dela egiaztatu du.

g) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du.

7. Inprimaketa-formaren ezarpena eta lorpen digitala egin du, lan-fluxu digitalak eta CTP dituzten teknikak aplikatuz (zuzenean xafla/fotopolimerora edo pantailara doazen sistemak).

Ebaluazio irizpideak:

a) Trazadura digitala egin du orrialdeen, formatuen, parametro teknikoen, inprimaketa, tolesdura eta ebakitze makinaren arabera.

b) Lan digitaleko fluxu baten bidez orriak egiaztatu dira (findu edo araztu.

c) Ezarpen digitala egin du, orrialdeen orrikatzearen eta ezaugarri teknikoen arabera.

d) Inprimaketa proba bat egin du, eta orriak eta haien ezarpena egiaztatu ditu.

e) CTP ekipoa eta haren prozesatze unitatea konfiguratu ditu, inprimaketa-formaren arabera.

f) Ezarpena igorri da fluxu digitalaren bidez CTPra, haren eskakizun teknikoak betez, inprimaketa-formaren eta makinaren arabera.

g) Inprimaketa-formaren prozesatzea eta akabera egin dira, inprimaketa-formaren motaren arabera.

h) Kalitate arauak aplikatu dira, materialak modu egokian birziklatu dira, eta ingurumenaren babeserako arauak bete dira.

i) Ergonomia errespetatuz eta pantailentzako segurtasun-arauak jarraituz lan egin du.

8. Inprimaketa digitalaren tirada egin du, artxibo digitalak normalizatuz eta teknikak eta parametroak zehaztapen teknikoei jarraikiz aplikatuz.

Ebaluazio irizpideak:

a) Tiradan erabiltzen dituzten fitxategiak egiaztatu ditu.

b) Datu programa konfiguratu du, inprimaketa pertsonalizatuaren beharretara egokituz.

c) Inprimaketa digitaleko ekipoa eta bere akabera-unitateak konfiguratu ditu.

d) Inprimaki digitalak produzitzeko beharrezko materialekin prestatu eta elikatu du makina.

e) Tirada-probak egin ditu eta OK paper-orria lortu du.

f) Lineako akaberekin tirada digitala egin du, lan-aginduaren kalitate-parametroak betez.

g) Inprimaketa digitaleko sistemen prebentzioko mantentze-plana aplikatu du.

h) Inprimaketa digitalak produzitzean lortutako hondakinak sailkatu ditu.

i) Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

Orientabide didaktikoak.

Lanbide modulu hau lagungarria da tituluko gaitasunak eta zikloko helburu orokorrak osatzeko, bai ikastetxean lortutakoak bai bertan nekez lor daitezkeenak.

3. ERANSKINA. PRESTAKUNTZA UNITATEAK

3. ERANSKINA

A) Nola antolatu diren moduluak prestakuntza unitatetan

0866 lanbide modulua: Testu tratamendua (190 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0866-UF01 (NA)

Prozesu grafikoak

60

0866-PU02 (NA)

Mekanografia

30

0866-PU03 (NA)

Testu tratamendua

80

0866-PU04 (NA)

Artxiboak eta aplikazio informatikoak sortzea

20

0867 lanbide modulua: Irudiaren tratamendua bit-mapan (260 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0867-UF01 (NA)

Irudi digitala

60

0867-PU02 (NA)

Muntatze digitalerako metodoak eta erremintak

60

0867-PU03 (NA)

Irudi digitalen tratamendua

40

0867-PU04 (NA)

Digitalizatzeko gailuak

40

0867-UF05(NA)

Proba digitalak

40

0867-PU06 (NA)

Datuak biltegiratzeko sistemak

20

0869 lanbide modulua: Inprimaketa digitala (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0869-UF01 (NA)

Informatikako fitxategiak normalizatzea

20

0869-PU02 (NA)

Lehengaiak eta gai osagarriak prestatzea

20

0869-PU03 (NA)

Inprimaketa makinaren prestaketa

60

0869-PU04 (NA)

Produktu inprimatzeko eta akaberako eragiketak

60

0869-UF05(NA)

Inprimaketa makinaren mantentze-lana

20

0870 lanbide modulua: Orrikatzea (180 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0870-UF01 (NA)

Orri nagusia egitea

20

0870-PU02 (NA)

Sareta edo oinarrizko saretxoa

20

0870-PU03 (NA)

Estilo-orriak

20

0870-PU04 (NA)

Argitalpen-produktuen orrikatzea

40

0870-UF05(NA)

Publizitateko produktuen orrikatzea

40

0870-PU06 (NA)

Konposizio doitzeak

20

0870-PU07 (NA)

Orrikatze zuzenketak

20

0871 lanbide modulua: Aurreinprimaketako materialen identifikazioa (140 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0871-UF01 (NA)

Prozesu grafikoak

20

0871-PU02 (NA)

Inprimaketa-formak

20

0871-PU03 (NA)

Euskarri xurgatzaileak

40

0871-PU04 (NA)

Euskarri ez-xurgatzaileak

40

0871-UF05(NA)

Tintak

20

0873 lanbide modulua: Ilustrazio bektoriala (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0873-UF01 (NA)

Jasotako jatorrizkoen prestaketa

20

0873-PU02 (NA)

Ilustrazioak egitea

40

0873-PU03 (NA)

Bit-mapak bektore bihurtzea

20

0873-PU04 (NA)

Testuak

30

0873-UF05(NA)

Elementu digitalen inportazioa

20

NA04 lanbide modulua Oinarrizko ingelesa I (60 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

NA04-UF01

Oinarrizko ingelesa I

60

0868 lanbide modulua: Inprimaketa-formaren ezarpen eta lorpen digitala (130 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0868-UF01 (NA)

Inprimaketa-forma

20

0868-PU02 (NA)

Trazadura

20

0868-PU03 (NA)

Ezarpenaren identifikazioa eta prozesua

30

0868-PU04 (NA)

4. Offset inprimaketa-modua lortzea

20

0868-UF05(NA)

Inprimaketa-forma flexografikoa lortzea

20

0868-PU06 (NA)

Inprimaketa-forma serigrafikoa lortzea

20

0872 lanbide modulua: Argitalpen elektronikoak mihiztatzea (220 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0872-UF01 (NA)

Irudi, testu eta soinu artxibategiak

40

0872-PU02 (NA)

Liburu elektronikoak egitea

60

0872-UF03(NA)

Argitalpen elektronikoak

60

0872-UF04(NA)

Web orri oinarrizkoak

60

0874 lanbide modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabideak (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0874-UF01 (NA)

Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila

30

0874-F02 (NA)

Lan harremanak eta Gizarte Segurantza

20

0874-UF03(NA)

Laneratzea eta gatazken konponketa

20

0875 lanbide modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea (70 h).

KODEA

PRESTAKUNTZA UNITATEA

IRAUPENA (h)

0875-UF01 (NA)

Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea

20

0875-PU02 (NA)

Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa

30

0875-UF03(NA)

Enpresa bat abian jartzea

20

B) Prestakuntza unitateen garapena

Lanbide modulua: Testuen tratamendua.

Kodea: 0866.

Iraupena: 190 ordu.

Prestakuntza unitatea: Prozesu grafikoak.

Kodea: 0866 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Aurreinprimaketa, inprimaketa, inprimaketa ondoko eta akaberako prozesuak.

-Hainbat motatako produktu grafikoak.

-Artxibo digitalak: Jatorrizkoak eta biltegiratze-euskarriak.

-Testu dokumentuak digitalizatzea: Eskanerra.

-Segurtasun-araudia lan-ingurunean.

Prestakuntza unitatea: Mekanografia.

Kodea: 0866 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-QWERTY teklatua.

-Tekleatze-metodoa.

-Mekanografia arauak.

Prestakuntza unitatea: Testuen tratamendua.

Kodea: 0866 - UF03 (NA).

Iraupena: 80 ordu.

-Tipografia: Familiak, letra-motak, gorputzak, estiloak.

-Neurri-unitateak: zizeroak eta pikak. Tipometroa.

-Paragrafoak lerrokatzea: banderan, koskatuak eta behartuak.

-Testuen hierarkizazioa: tituluak, azpitituluak, testu arrunta, argazki-oinak.

-Arau ortotipografikoak.

-Ortografia arauak.

-Probak zuzentzea.

Prestakuntza unitatea: Artxibo eta aplikazio informatikoak sortzea.

Kodea: 0866 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Formatu digitalak. Bateragarritasuna.

-Artxiboen bihurketa.

-Monitoreak.

-Sareak.

-Sistema eragileak.

Lanbide modulua: Irudiaren tratamendua bit-mapan.

Kodea: 0867.

Iraupena: 260 ordu.

Prestakuntza unitatea: Irudi digitala.

Kodea: 0867 - UF01 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Jatorrizko irudiak. Identifikazioa. Sailkapena.

-Irudiak markatzeko teknikak.

-Artxibo digitalak.

-Markatze teknikak.

Prestakuntza unitatea: Muntaketa digitalerako metodoak eta lanabesak.

Kodea: 0867 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Fotomuntaketa.

-Trazadurak.

-Fusio-moduak.

-Iragazkiak.

Prestakuntza unitatea: Irudien tratamendua.

Kodea: 0867 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Irudien tratamendurako programak.

-Kolorea.

-Kolorea zuzentzeko teknikak.

-Kolore doikuntzak.

-Argazkiei ukituak emateko tresnak.

Prestakuntza unitatea: Digitalizatzeko gailuak.

Kodea: 0867 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Kalibratzeko tresnak.

-Fotobiderkagailuak.

-Eskanerra.

-Irudi digitalaren bereizmena.

Prestakuntza unitatea: Proba digitalak.

Kodea: 0867 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Inprimaketa xerografikoa.

-Kolore probak egiteko softwarea.

-Materialak, euskarriak eta tintak kolore probetan.

-Segurtasun-araudia lan-ingurunean.

Prestakuntza unitatea: Datuak biltegiratzeko sistemak.

Kodea: 0867 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bitarteko motak.

-Disko optikoak.

-Dvd-ak eta magnetoptikoak.

Lanbide modulua: Inprimaketa digitala.

Kodea: 0869.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Informatikako fitxategiak normalizatzea.

Kodea: 0869 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Formatu grafikoak. ISO estandarrak.

-Neurriak. Koskatzea. Ebakitzeko pautak. Irudiaren bereizmena.

-Lanean letra mota tipografiko desberdinak erabiltzea.

-Elementu erredundanteak ezabatzea.

-Datu aldakorreko inprimaketarako txantiloia.

Prestakuntza unitatea: Lehengaiak eta kontsumigarriak prestatzea.

Kodea: 0869 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Inprimatu beharreko euskarriaren kalkulua.

-Kontsumigarrien eragina amaierako kalitatean.

-Lehengaiaren eta ingurumen arloko jasangarritasunaren arteko erlazioa.

-Paperaren trazabilitate-ziurtagiriak.

-Eraginik gabeko teknologiaren araberako tinta desberdinak.

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa makinaren prestakuntza.

Kodea: 0869 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Rip softwarea.

-Sarrera- eta irteera-ilarak sortzea.

-RIPa kalibratzea eta linearizatzea.

-Makinaren zatiak eta haietako bakoitzaren zeregina.

-Inprimaketa digitaleko kategoriak.

Prestakuntza unitatea: Produktuaren inprimaketako eta akaberako eragiketak.

Kodea: 0869 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-oK pleguarekin egindako tirada-proba kalibratzea.

-Inprimaketa digitalean erabilitako kontrol zerrendak eta adabakiak.

-Inprimaketa presioak egiaztatzea. Material koloratzailea.

-Inprimatzeko makinaren interface-a.

-ISO balioak inprimaketa euskarrirako.

-Inprimatuaren egiaztapenak euskarrietako akatsak bilatzeko.

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa makinaren mantentze-lana.

Kodea: 0869 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Makinen laguntza-softwarea.

-Zirkuituen, iragazkien eta osagaien operatibitate egokia.

-Makinaren lubrifikazioa, fabrikatzailearen zehaztapenekin bat etorrita.

-Tinta emateko unitateak, xafla eta kautxoak garbitzea. Garbiketa horren maiztasuna.

-Inprimaketa digitalak sortutako hondakinen eragina ingurumenean.

-Sortutako hondakinak bereizi eta biltegiratzea.

Lanbide modulua: Orrikatzea.

Kodea: 0870.

Iraupena: 180 ordu.

Prestakuntza unitatea: Orri nagusia egitea.

Kodea: 0870 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Orri nagusiaren ezaugarriak.

-Elementu errepikakorrak.

-Orri nagusiaren konposizioa.

-Orrialdeen zenbakitze automatikoa.

Prestakuntza unitatea: sareta edo oinarrizko saretxoa.

Kodea: 0870 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Oinarrizko kontzeptuak.

-Saretaren osagaiak.

-Sortzea eta erabiltzea.

Prestakuntza unitatea: Estilo-orriak.

Kodea: 0870 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Estilo-orriak definitu eta egitea.

-Estilo-orrien erabilera.

-Estilo-orriak karaktereetarako.

-Estilo-orriak paragrafoetarako.

Prestakuntza unitatea: Argitalpen-produktuak orrikatzea.

Kodea: 0870 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Argitalpen-produktuen definizioa eta ezaugarriak.

-Konposizio eta orrikatze arauak.

-Irudiak kokatzea eta kolorea ematea.

Prestakuntza unitatea: Publizitateko produktuen orrikatzea.

Kodea: 0870 - UF05 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Merkataritzako eta publizitateko produktuen ezaugarriak.

-Merkataritzako eta publizitateko diseinua.

-Mota askotako konposizioa.

-Irudiak produktu grafikora egokitzea.

Prestakuntza unitatea: Konposizio doitzeak.

Kodea: 0870 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Zatidurak eta lerrokadurak doitzea.

-Lerro alargunak eta zurtzak doitzea.

-Konposizio arauak aplikatzea, testuen irakurgarritasuna hobetzeko.

Prestakuntza unitatea: Orrikatzea zuzentzea.

Kodea: 0870 - UF07 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Proba motak alderatzeko.

-Akatsak harrapatzea.

-Orrialdeak sortzeko software-a.

-Harrapatutako akatsak zuzentzea.

-Amaierako artxiboaren formatua sortzea.

Lanbide modulua: Aurreinprimaketako materialen identifikazioa.

Kodea: 0871.

Iraupena: 140 ordu.

Prestakuntza unitatea: Prozesu grafikoak.

Kodea: 0871 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Inprimaketa sistemak: ezaugarriak, inprimaketa-formak, irudiaren transferentzia eta tinta mota.

-Inprimaketa ondoko prozesuak: Akaberak eta koadernaketa.

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa-formak.

Kodea: 0871 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Forma planografikoak.

-Formak hutsartean.

-Formak erliebean.

-Forma permeografikoak.

Prestakuntza unitatea: Euskarri xurgatzaileak.

Kodea: 0871 - UF03 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Paperaren aurreko inprimaketa euskarriak: papera, pergaminoa, palimpsestoak...

-Paperaren osaketa: zuntzak, kargak, pigmentuak eta ura.

-Paper-oreak: ore mekanikoa, ore kimikoa eta ore erdikimikoa.

-Paperen sailkapena: inprimaketarako, biltzeko eta bereziak.

-Uhin-kartoiaren egitura.

-Uhin-kartoiaren lehengaiak: liner eta flutting paperak eta paper itsasgarria.

-Uhin-kartoiaren uhin motak.

Prestakuntza unitatea: Euskarri ez-xurgatzaileak.

Kodea: 0871 - UF04 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Plastikozko euskarriak: malguak eta zurrunak.

-Metalezko euskarriak: Aluminioa.

-Euskarri konposatuak: metalizatuak, itsasgarriak, ko-estrusionatuak eta konposatuak.

-Euskarri ehunduak: naturalak eta sintetikoak.

Prestakuntza unitatea: tintak.

Kodea: 0871 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Definizioa.

-Funtzioak.

-Osaketa; bitartekoak eta pigmentuak.

-Tinta motak.

-Tintak lehortzea.

-Tinta nahasketa.

-Koloreen hizkera.

Lanbide modulua: Ilustrazio bektoriala.

Kodea: 0873.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Jasotako jatorrizkoen prestaketa.

Kodea: 0873 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Jatorrizkoa identifikatzea.

-Ilustrazioak bit mapetan eta bektoreetan. Ezaugarriak eta desberdintasunak.

-Biltegiratzeko formatuak.

-Artxibo bektorialak inportatzea.

Prestakuntza unitatea: Ilustrazioak egitea.

Kodea: 0873 - UF02 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Ilustrazio bektorialeko softwarearen ezaugarriak eta funtzionamendua.

-Marrazketarako oinarrizko tresnak.

-Luma: Trazadurak eta Bézier kurbak.

-Kolorea aplikazio bektorialetan.

-Bolumena aplikatzea trazaduretan eta forma geometrikoetan.

-Gain-inprimaketa eta lehertzea.

-PDF artxiboak sortzea.

Prestakuntza unitatea: Bit-mapak bektore bihurtzea.

Kodea: 0873 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Bit-mapako irudien zehaztapenak.

-Bit-mapako irudiak esportatzea. Formatuak.

-Irudien bektorizazioa.

-Bektoreen parametroak eta tratamendua.

Prestakuntza unitatea: Testuak.

Kodea: 0873 - UF04 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Testuen erreminta. Testua eremuetan, testu formatua.

-Efektu bereziak testuetan.

-Testuak trazadurekin elkartzea.

-Testuak erreproduzitzeko prestatzea.

-Errotulazioa: Ezaugarriak eta material ohikoenak.

Prestakuntza unitatea: Elementu digitalen inportazioa.

Kodea: 0873 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Elementu digitalen inportaziorako prozesua.

-Elementu digitalen ezaugarriak programa bektorialetan.

-Ilustrazio bektorialak arrasterizatzea.

-Weberako irudiak prestatzea.

-Kolore-bereizketak produzitzeko eta inprimatzeko parametroak.

Lanbide-modulua: Oinarrizko ingelesa I.

Kodea: NA04.

Iraupena: 60 ordu.

Modulu honetan prestakuntza unitate bakarra dago eta horren iraupena eta garapena bat datoz curriculumeko “Oinarrizko ingelesa I” lanbide moduluan ezarritakoarekin.

Lanbide modulua: Inprimaketa-formaren ezarpen eta lorpen digitala.

Kodea: 0868.

Iraupena: 130 ordu.

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa-forma.

Kodea: 0868 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Jasotako artxiboak berrikustea.

-Inprimaketa-formaren mota (offset, flexografia eta serigrafia) eta formatua hautatzea.

-Euskarriaren inprimaketa-azalera eta formatuak zehaztea.

-Inprimaketa-sistemen inprimaketa-forma desberdinak identifikatzea.

Prestakuntza unitatea: Trazadura.

Kodea: 0868 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Plegatzeko makinak: ezaugarriak, motak, erabiltzeko modua...

-Bildu eta antolatzeko makinak.

-Ebakitzeko makinak.

-Trazadura egitea plegatzeko eredua kontuan hartuta.

-Orrialdeen kokapena, trazaduretako zuriuneak eta erregistroko pautak ezartzea.

-Kutxak edo ontziak egiteko faseak, trokelatze, plegatze eta arrakalatze prozesua.

Prestakuntza unitatea: Ezarpenaren identifikazioa eta prozesua.

Kodea: 0868 - UF03 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Ezarpen mota identifikatzea.

-Orrialdeak uztartzea: motak, bereizmena...

-Erretirazio motak.

-Ezarpen programa: Motak eta ezaugarriak.

-Artxiboen inportazioa.

-Pleguak sortzea.

-Ezarpen proba egitea zuzentzeko.

-Behin betiko ezarpena lortzea.

-PostScript eta PDF artxiboak egiaztatzea.

-Ezarpena irteerako formatu digital bihurtzea.

-Ezarpen artxiboak prestatzea CTPra ateratzeko.

Prestakuntza unitatea: Offset-eko inprimaketa-forma lortzea.

Kodea: 0868 - UF04 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Offset plantxa. ezaugarriak, motak, prozesatzea.

-CTP motak.

-Fitxategiak bidaltzea CTParen lan-fluxura.

-Xaflaren esposizioa.

-Xaflaren prozesatzea. Errebelatzailea eta goma. Tenperatura, denbora...

-Xaflen kalitatea kontrolatzea: kontrol zerrendak, lausorik ez...

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa-forma flexografikoa lortzea.

Kodea: 0868 - UF05 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Forma flexografikoa. Ezaugarriak, sailkapena, prozesatzea.

-CTP motak.

-Fitxategiak bidaltzea CTParen lan-fluxura.

-Fotopolimeroen esposizioa. Parametroak.

-Fotopolimeoren prozesatzea. Ezaugarriak, prozesatze motak, faseak.

-Fotopolimeoren kalitatea kontrolatzea: kontrol zerrendak, erreproduzitu daitezkeen gutxieneko eta gehieneko puntuak...

Prestakuntza unitatea: Inprimaketa-forma serigrafikoa lortzea.

Kodea: 0868 - UF06 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Inprimaketa serigrafikorako sistema. Ezaugarriak. Pantaila serigrafikoa. Sarearen ehuna.

-Pantaila serigrafikoa aukeratzea.

-CTPa serigrafiarako.

-Fitxategiak bidaltzea CTParen lan-fluxura.

-Pantaila egitea. Garbiketa, koipea kentzea, emultsionatzea, esposizioa, errebelatua.

-Akatsik ez dagoela egiaztatzea eta zuzenketa.

Lanbide modulua: Argitalpen elektronikoak mihiztatzea.

Kodea: 0872.

Iraupena: 220 ordu.

Prestakuntza unitatea: Irudi, testu, bideo eta soinu artxiboak.

Kodea: 0872 - UF01 (NA).

Iraupena: 40 ordu.

-Argitalpen elektronikoetarako testu, irudi, animazio, bideo eta soinu artxiboen formatuak.

-Ezaugarri nagusiak: bolumena, formatua, bereizmena, kolore modua eta códec-a.

-Soinua. Soinuaren oinarrizko printzipioak.

Prestakuntza unitatea: Liburu elektronikoak egitea.

Kodea: 0872 - UF02 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Liburu elektronikoak. Motak, neurriak eta formatuak.

-Tipografia liburu elektronikoetarako. Ezaugarriak: Letra motak, gorputza, lerroartea eta paragrafo motak.

-Testu estiloak, estiloak sortu eta dinamikoki erabiltzea maketazioetan.

Prestakuntza unitatea: Argitalpen elektronikoak.

Kodea: 0872 - UF03 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Web animazioko elementuak eta multimedia elementuak: botoiak, loturak, estekak edo hiperestekak eta nabigazio menuak.

-Multimedia argitalpenak sortzeko aplikazio informatikoak.

-Multimedia produktuak: DVD, CD-ROM, informazio gune interaktiboak eta aurkezpenak.

-Animazio programak.

-Animazioen optimizazioa.

Prestakuntza unitatea: Oinarrizko web orriak.

Kodea: 0872 - UF04 (NA).

Iraupena: 60 ordu.

-Web orriak. Ezaugarriak. Motak: Estatikoak eta dinamikoak. Bezero-zerbitzari kontzeptua. Nabigatzaileak.

-Loturak, estekak edo hiperestekak. Motak eta ezaugarriak.

-Estilo-orriak. CSS lengoaia.

-Web-orrien ostatatzea. Webgunea. Artxiboen transferentziarako tresnak (FTP). Domeinuak.

Lanbide-modulua: Lanerako prestakuntza eta orientabidea.

Kodea: 0874.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Laneko arriskuen prebentzioaren oinarrizko maila.

Kodea: 0874 - UF01 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Prebentzioaren kulturaren garrantzia jardueraren fase guztietan.

-Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.

-Lanbideko arriskua. Arrisku-faktoreen azterketa.

-Arrisku-egoera bakoitzaren ondorioz langilearen osasunak nolako kalteak izan ditzakeen zehaztea.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko oinarrizko arau-esparrua.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eskubideak eta betebeharrak.

-Prebentzioaren kudeaketaren antolaketa enpresan.

-Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan.

-Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

-Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

-Enpresako arriskuen ebaluazioa, prebentzio jardueraren oinarrizko elementu gisa.

-Segurtasuneko, ingurumeneko eta ergonomiako baldintzei zein ezaugarri psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

-Arriskuaren balorazioa.

-Prebentzio neurriak hartzea: horien plangintza eta kontrola.

-Banakako eta taldeko prebentzio eta babes neurriak.

-Prebentzio plana eta horren edukia.

-Larrialdietarako eta ebakuazioetarako planak lan inguruneetan.

-ETE batentzako larrialdi plana prestatzea.

-Larrialdietan jarduteko protokoloa.

-Larrialdi medikoa eta lehen laguntza. Oinarrizko kontzeptuak.

-Langileei prestakuntza ematea larrialdietako planei buruz eta lehen sorospenetarako teknikei buruz.

-Langileen osasuna zaintzea.

Prestakuntza unitatea: Lan harremanak eta Gizarte Segurantza.

Kodea: 0874 - UF02 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lan arloko zuzenbidea.

-Banakako lan harremanaren azterketa.

-Lan kontratuaren modalitateak eta kontratazioa sustatzeko neurriak.

-Lan harremanak sortzen dituen eskubideak eta betebeharrak.

-Lan baldintzak. Soldata, lan denbora eta atsedena.

-Soldataren ordainagiria.

-Lan kontratuaren aldaketa, etetea eta amaiera.

-Langileen ordezkaritza.

-Lanbide esparru jakin batean aplikagarria den hitzarmen kolektibo baten azterketa.

-Lan gatazka kolektiboak.

-Lan-antolamenduaren ingurune berriak: azpikontratazioa, urrutiko lana eta beste batzuk.

-Langileentzako onurak antolamendu berrietan: malgutasuna, onura sozialak eta beste batzuk.

-Gizarte Segurantzaren sistema, elkartasun sozialaren oinarrizko printzipio gisa.

-Gizarte Segurantzaren sistemaren egitura.

-Enpresaburuek eta langileek Gizarte Segurantzaren arloan dituzten betebehar nagusiak: afiliazioa, altak, bajak eta kotizazioa.

-Gizarte Segurantzaren ekintza babeslea.

-Gizarte Segurantza gure inguruko herrialde nagusietan.

-Langabezia-babesa: kontzeptua eta babesten ahal diren egoerak.

Prestakuntza unitatea: Laneratzea eta gatazken konponketa.

Kodea: 0874 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Lanbide-karrera egiteko interesak, gaitasunak eta motibazio pertsonalak analizatzea.

-Erabakiak hartzeko prozesua.

-Lanbide sektore jakin bat definitu eta aztertzea, inguruko lurralde eremuan nahiz Estatu mailan.

-Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua bere eraginpeko lurralde eremuan, Estatuan eta Europar Batasunean.

-Europan ikasteko eta lan egiteko aukerak.

-Etengabeko prestakuntzak lan eta lanbide ibilbiderako duen garrantzia baloratzea. Informazio hori ematen duten tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako erakundeen identifikazioa.

-Tokiko, eskualdeko, Estatuko eta Europako prestakuntza ibilbideak identifikatzea.

-Lana bilatzeko teknikak eta tresnak: curriculum vitae ereduak, Europako curriculum vitae-a eta lan elkarrizketak. Europar Batasunean langileen mugikortasuna errazten duten beste agiri batzuk: mugikortasun agiria.

-Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.

-Talde lanak erakundearen eraginkortasunari begira dituen alde onak eta txarrak baloratzea.

-Lantalde motak, betetzen dituzten eginkizunen arabera.

-Lantalde eraginkorraren ezaugarriak.

-Gizarte trebetasunak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-teknikak.

-Lan bileretan erabiltzen diren agiriak: deialdiak, aktak eta aurkezpenak.

-Lantaldean parte hartzea. Kideek har ditzaketen rolen azterketa.

-Gatazka: gatazkaren ezaugarriak, iturriak eta etapak.

-Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea, arbitrajea, epaiketa eta negoziazioa.

Lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea.

Kodea: 0875.

Iraupena: 70 ordu.

Prestakuntza unitatea: Kultura ekintzailea eta ideien sorrera sustatzea.

Kodea: 0875 - UF01 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Kultura ekintzailea: ekimena, enpresa barruko ekimena eta ekimen soziala sustatzea. Negoziorako ideiak sustatzeko teknikak.

-Berrikuntza eta garapen ekonomikoa. Berrikuntzaren ezaugarri nagusiak arte grafikoetako enpresen jardunean.

-Ekintzaileen gako-faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.

-Ekintzaileen jarduna, arte grafikoen sektoreko ETE bateko enpresaburu eta enplegatu gisa.

-Ekimenaren arriskua.

-Negoziorako ideia arte grafikoetako enpresa baten esparruan.

-Enpresaburuaren kontzeptua. Enpresa jardueretan aritzeko betebeharrak. Izaera ekintzailea.

-Sormenerako, komunikaziorako eta lidergorako oinarrizko gaitasunak, besteak beste.

-Pertsona sortzailearen ezaugarriak. Sormena sustatzen duten teknikak.

-Agintzeko eta zuzentzeko estiloak ezagutzea. Enpresako esparruetan aplikatzea.

-Motibazio kontzeptua. Motibatzeko teknikak eta haien aplikazioa.

-Arte grafikoen sektorean lan egiten duenaren eta ekintzaile baten laneko gaitasunak eta gaitasun pertsonalak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa plan baten bideragarritasun ekonomiko-finantzarioa.

Kodea: 0875 - UF02 (NA).

Iraupena: 30 ordu.

-Enpresa sistema gisa. Enpresaren oinarrizko funtzioak.

-Arte grafikoen sektoreko ETE baten bideragarritasun ekonomikoa eta bideragarritasun finantzarioa.

-Arte grafikoen sektoreko ETE baten ingurune orokorraren eta berariazkoaren azterketa.

-Arte grafikoen sektoreko ETE baten harremanak.

-Enpresa nazioartean. Europar Batasunean askatasunez kokatzeko eskubidea.

-Enpresa plan bat prestatzea.

-Marketin plan baten edukiak.

-Ahuleziak eta indarrak identifikatzea, AMIA.

-Enpresa motak. Forma juridikoak.

-Forma juridikoa hautatzea.

-Produkzio prozesuaren edo zerbitzu ematearen deskribapen teknikoa. Giza baliabideak.

-Produkzio faseen definizioa. Hobetzeko sistemak.

Prestakuntza unitatea: Enpresa bat abian jartzea.

Kodea: 0875 - UF03 (NA).

Iraupena: 20 ordu.

-Fiskalitatea enpresetan: Nafarroako Foru Komunitateko zerga sistemaren berezitasunak.

-Enpresa bat eratzeko administrazio tramiteak.

-Enpresa bat eratzeko aholku ematen duten erakunde eta instituzioak.

-Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

-Funtzio komertzial eta finantzarioaren kontzeptua.

-Kontabilitate eragiketak: enpresaren informazio ekonomikoaren erregistroa.

-Enpresen zerga betebeharrak.

-Agiri ofizialak aurkezteko baldintzak eta epeak.

-Arte grafikoen enpresa baten kudeaketa administratiboa.

4. ERANSKINA. BALIOZKOTZEAK ETA SALBUESPENAK

4. ERANSKINA

1/1990 Lege Organikoaren (LOGSE) babesean ezarritako tituluetako lanbide moduluen eta 2/2006 Lege Organikoaren babesean Aurreinprimaketa Digitaleko teknikari tituluan ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

LOGSE 1/1990 LEGEAN EZARRITAKO HEZIKETA ZIKLOETAKO LANBIDE MODULUAK

HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (2/2006 LOE):
AURREINPRIMAKETA DIGITALA

Testu tratamendua

0866. Testu tratamendua

Irudien tratamendua

0867. Bit-mapako irudien tratamendua

0873. Ilustrazio bektoriala

Testuak eta irudiak mihiztatu eta filmatzea

0870. Orrikatzea

Arte grafikoetako lehengaiak

0871. Aurreinprimaketako materialen identifikazioa

Aurreinprimaketako teknikariaren tituluaren lantokiko prestakuntza

0876. Lantokietako prestakuntza

Administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea enpresa txikietan

0875. Enpresa eta ekimen sortzailea

5. ERANSKINA. LANBIDE MODULUEN ETA GAITASUN UNITATEEN ARTEKO LOTURA

5. ERANSKINA

A) Gaitasun unitateek lanbide moduluekin duten korrespondentzia, horiek baliozkotzeko.

EGIAZTATUTAKO GAITASUN UNITATEAK

BALIOZKOTZEN AHAL DIREN LANBIDE MODULUAK

UC0928-2: Irudiak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea

0867. Bit-mapako irudien tratamendua

0873. Ilustrazio bektoriala

UC0200-2: Prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea

0866. Testu tratamendua

UC0929-2: Testuak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea

UC0930-2: Produktu grafikoen maketazioa eta/edo orrikatzea

0870. Orrikatzea

UC0921-2: Sistema digital zuzenen bidez inprimaketa-formak lortzea

0868. Inprimaketa-forma ezartzea eta modu digitalean lortzea

UC0482-2: Produktu digitala inprimatzeko beharrezkoa den informazio digitala interpretatu eta kudeatzea

0869. Inprimaketa digitala

UC0483-2: Ekipoak prestatu, parametroak doitu eta inprimaketa digitala egitea

Heziketa-ziklo honetan matrikulatutako pertsonek tituluaren barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak 1224/2009 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu badituzte -1244/2009 Errege Dekretua, uztailaren 17koa, lan-esperientziaren bitartez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeari buruzkoa-, “0871. Marketin digitala” lanbide-modulua baliozkotuta izango dute. Aurreinprimaketako materialen identifikazioa eta 0872. Argitalpen elektronikoak mihiztatzea.

B) Lanbide moduluek gaitasun unitateekin duten korrespondentzia, horiek egiaztatzeko.

GAINDITUTAKO LANBIDE MODULUAK

GAITASUN UNITATE EGIAZTAGARRIAK

0867. Bit-mapako irudien tratamendua

UC0928-2: Irudiak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea

0873. Ilustrazio bektoriala

0866. Testuen tratamendua

UC0200-2: Prozesu grafikoan segurtasun, kalitate eta produktibitateko baldintzetan jardutea.

UC0929-2: Testuak informatika-aplikazio bidez digitalizatzea eta tratatzea.

0870. Orrikatzea

UC0930-2: Produktu grafikoen maketazioa eta/edo orrikatzea

0868. Inprimatzeko modua ezartzea eta lortzea

UC0921-2: Sistema digital zuzenen bidez inprimaketa-formak lortzea

0869. Inprimaketa digitala

UC0482-2: Produktu digitala inprimatzeko beharrezkoa den informazio digitala interpretatu eta kudeatzea.

UC0483-2: Ekipoak prestatu, parametroak doitu eta inprimaketa digitala egitea.

6. ERANSKINA. IRAKASLEAK

6. ERANSKINA

A) Esleitutako irakaslana.

LANBIDE MODULUA

IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA

KIDEGOA

0866. Testuen tratamendua

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0867. Bit-mapako irudien tratamendua

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0868. Inprimatzeko modua ezartzea eta lortzea

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0869. Inprimaketa digitala

Arte grafikoetako prozesuak eta produktuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0870. Orrikatzea.

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0871. Aurreinprimaketako materialen identifikazioa

Arte grafikoetako prozesuak eta produktuak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0872. Argitalpen elektronikoak mihiztatzea

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0873. Ilustrazio bektoriala

Arte grafikoetako produkzioa

-Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

0874. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

Lanerako prestakuntza eta orientabidea

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

0875. Enpresa eta ekimen sortzailea

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

NA04. Oinarrizko ingelesa I

Ingelesa

-Bigarren Hezkuntzako katedradunak

-Bigarren Hezkuntzako irakasleak

B) Irakaslanari dagokionez baliokideak diren titulazioak.

KIDEGOAK

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Lanerako prestakuntza eta orientabideak

-Enpresa Zientzietako diplomaduna

-Lan Harremanetako diplomaduna

-Gizarte Laneko diplomaduna

-Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

-Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna

Arte grafikoetako prozesuak eta produktuak

-Diseinu Industrialeko goi mailako teknikaria

-Oihangintzako ingeniari teknikoa, Oihan industriak espezialitatea

-Industriako ingeniari teknikoa, Kimika industriala espezialitatea

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Arte grafikoetako produkzioa

-Arte Grafikoetan Industrien Produkzioko goi mailako teknikaria edo titulu baliokideak.

C) Ikastetxe pribatuetarako behar diren titulazioak.

LANBIDE MODULUAK

TITULAZIOAK

0866. Testuen tratamendua

0867. Bit-mapako irudien tratamendua

0868. Inprimaketa-forma ezartzea eta lortzea

0870. Orrikatzea.

0872. Argitalpen elektronikoak mihiztatzea

0873. Ilustrazio bektoriala

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo beste titulu baliokide batzuk

-Arte Grafikoetan Industrien Produkzioko goi mailako teknikaria edo titulu baliokideak

0869. Inprimaketa digitala

0871. Aurreinprimaketako materialen identifikazioa

0874. Lanerako prestakuntza eta orientabidea

0875. Enpresa eta ekimen sortzailea

NA04. Oinarrizko ingelesa I

-Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo kasuan kasuko graduko titulua, edo irakaslanari dagokionez baliokideak diren beste titulu batzuk

7. ERANSKINA. LEKUAK

7. ERANSKINA

Irakaslekua:

Balio anitzeko gela

Inprimaketa digitaleko gela teknikoa

Diseinu eta aurreinprimaketa digitaleko gela

Inprimaketa-formaren ezarpen digitaleko eta lorpeneko ikasgela teknikoa CTP/CTS

Materialen laborategia

Iragarkiaren kodea: F1414423

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web