(ir al contenido)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

LEXNAVARRA


Versión para imprimir

Versión en castellano

264/2015 FORU DEKRETUA, ABENDUAREN 2KOA, “ARTIKUTZA” IZENEKO BATASUNAREN GARRANTZIZKO LEKUA KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMU IZENDATZEN DUENA ETA HAREN KUDEAKETA PLANA ONESTEN DUENA Nota de Vigencia

BON N.º 4 - 08/01/2016



  ERANSKINA. ARTIKUTZA ES2200020 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KUDEAKETA PLANA


Zioen azalpena

Artikutza izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, Goizuetako udal mugapean. Gune horretan badira Nafarroako aniztasun biologikoaren adierazgarri diren zenbait habitat natural eta basa flora eta fauna; horietako batzuk galzorian daude beren banaketa naturaleko eremuan, edo banaketa naturaleko azalera murritza daukate, bai atzera egiten ari direlako bai berez dutelako eremu murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazgarriak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen.

Ondoren, Nafarroako Gobernuak, 2002ko martxoaren 4ko Erabakiaren bidez, behin-behinekoz onetsi zuen Artikutzako finka (ES2200010) Nafarroan kokatuta dauden Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrendan sartzea.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.

2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko atlantikoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek. Artikutza izeneko lekua zerrenda horretan ageri da.

Artikutza gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira leku horretan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Horiek horrela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko abenduaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua . Helburua.

Foru dekretu honen xedea hauxe da:

1. Batasunaren Garrantzizko ES2200010 Lekua, Artikutza izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

2. Artikutza izeneko ES2200010 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

2. artikulua . Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

Artikutza izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean kokatuta dago, Goizuetako udal mugapean. Donostiako Udalaren jabetzapeko izen bereko finkarekin bat egiten du, eta 3.638,55 ha-ko eremua hartzen du.

Artikutzak muga hauek ditu: ipar-mendebaldean, Gipuzkoako probintzia; ipar-ekialdean, Lesakako udal mugapea; ekialdean, Arantzako udal mugapea; mendebaldean, Goizuetako udal mugapeko lurrak; eta hegoaldean, Zubietako eta Beintza-Labaiengo udal mugapeak.

Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala planean berean jaso den kartografiak ezarri du.

3. artikulua . Zuzendaritza Batzordea.

1. Zuzendaritza Batzorde bat sortzen da “Artikutza” gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsultarako eta partaidetzarako organoa izateko asmoz. Donostiako Udalaren ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkariek osatuko dute.

2. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

b) Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

c) Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

d) Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

e) Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

f) Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria gaitzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Azken Xedapenetako Lehena. Kudeaketa planaren indarraldia Nota de Vigencia.

1. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den kudeaketa planaren indarraldia:

a) Mugagabea, gako-elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

b) 12 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, neurriak berrikusiko dira, baina haien aplikazioa luzatuko da harik eta ordezko beste batzuk onesten diren arte.

2. Hala ere, ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuak uste badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko alderdiren bat nabarmen aldatu dela eta horrek eragina izan dezakeela gunearen balioen zainketan, plana berrikusten edo aldatzen ahalko da.

3. Kudeaketa planaren gako-elementuetan, azken helburuetan, araudian edo jarraibideetan eragina izan dezaketen aldaketak edo berrikuspenak foru dekretu bidez eginen dira. Espero diren emaitzen (helburu operatiboen) berrikuspenak eta aldaketak, baita jarduketak ere (neurriak), ingurumenaren arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru aginduaren bidez onetsiko dira.

Azken Xedapenetako Bigarrena. Beste plan batzuekiko erlazioa.

1. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarean jarduteko ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

2. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

Azken Xedapenetako Hirugarrena. Garatzeko gaikuntza.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azken Xedapenetako Laugarrena. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.-Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

ERANSKINA. ARTIKUTZA ES2200020 KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUAREN KUDEAKETA PLANA

ERANSKINA

I.-Planaren helburua.

Plan honen helburua da behar diren neurri aktiboak eta prebentzio neurriak ezartzea hurrengo atalean adieraziko diren habitat naturalak, espezieak, prozesu ekologikoak eta osagai natural eta kulturalak kontserbazio egoera onean mantentzeko edo egoera onera berriz ekartzeko (kasua zein den).

Kudeaketa plan honen arabera hartzen diren neurrien azken helburua da gunearen osotasun ekologikoa bermatzea eta Nafarroako Natura 2000 Sareari koherentzia ematen laguntzea. Kontserbazio Bereziko Eremua ukitzen ahal duen beste edozein plan, programa edo proiektuk bat etorri beharko du helburu horrekin.

Hala ere, plan honen bidez hartzen diren neurriek eta haren ondoriozkoek kontuan hartuko dituzte betebehar ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta, ahal den neurrian, saiatuko dira bateragarri egiten gaur egungo erabilera eta aprobetxamenduak eta gizartearen eskari berriek ekar ditzaketenak, hala nola, aisialdia, ingurumeneko hezkuntza eta ikerketa. Era berean, eremu hau babesteko arrazoi diren balioak galtzea ekar dezaketen aldaketak saihestuko dira.

II.-Kontserbatu beharreko balio naturalak.

Landare-formazio naturalek Lekuaren azalera handi bat okupatzen dute. Bertan Batasunaren Intereseko 8 habitat daude, horietatik 3 lehentasunezkoak.

Artikutzan azalera handiena hartzen duten basoak pagadi azidofiloak dira. Ugarietan bigarrenak harizti azidofiloak dira. Haritzen barietate berezi baten basoak ere badira, ametz arruntenak, eta haien interesa are handiagoa da Nafarroan barietate horretako zuhaitz gutxi daudelako.

Gunea nabarmentzen da, orobat, han-hemenka agertzen diren zuhaiztiengatik, konparazio batera, Arritxurietako haginen basoa eta erreka handietan kokatzen diren haltzadiak, Elamakoa edo Añarbekoa, besteak beste.

Sastraka eta larreei dagokienez, Artikutzako alde altuenetan badira txilardi kantauriarrak (muinotarrak eta menditarrak): garrantzitsuak dira, batez ere, ekotono lana egiten dutelako basoaren eta espazio irekien artean. Periferiako tontorretan, ekialdean, larre azidofilo kantauriar gutxi batzuk ere badira.

Basoz beteriko gune honetan, eremu txikiak okupatzen dituzten habitat batzuk nabarmentzen dira: harkaiztegi silizeoak, harkaiztegi silizeo hezeak, habitat higrofilo eta zohikaztegietakoak eta oihanetako erreka eta iturburuetako landareak.

Artikutza interes botaniko handiko gunea da eta errekei edo haien ingurune hurbilari lotutako flora nemoralaren espezieen komunitate interesgarriak ditu. Gune honetako ezaugarririk aipagarriena da Soldanella villosa eta Vandesboschia speciosa (Trichomanes speciosum) espezieak aurki ditzakegula. Intereseko beste espezie batzuk ere badira, hala nola: Saxifraga clusii, Hymenophyllum tunbrigense, Angelica razulii, Carex paniculata subsp. Lusitanica, Juncus trifidus eta Petrocoptis pyrenaica.

Ugaztunei dagokienez, honako hauek dira aipagarrienak: Pirinioetako desmana (Galemys pyrenaicus), ferra-saguzar txikia (Rhinolophus hipposideros), ur-saguzarra (Myotis daubentonii), pipistrelo arrunta (Pipistrellus pipistrellus) eta baratze-saguzarra (Eptesicus serotinus).

Hegaztirik aipagarrienak hauexek dira: zapelatz liztorjalea (Pernis apivorus), miru beltza (Milvus migrans), miru gorria (Milvus milvus), arrano sugezalea (Circaetus gallicus), arrano txikia (Aquila pennata), belatz handia (Falco peregrinus), zata arrunta (Caprimulgus europaeus), martin arrantzalea (Alcedo atthis), okil beltza (Dryocopus martius) eta antzandobi arrunta (Lanius collurio).

Narrastiei dagokienez, honako hauek dira aipagarrienak: musker berdea (Lacerta bilineata), horma-sugandila (Podarcis muralis), iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca) eta Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus).

Aurkitzen ahal diren anfibioen artean nabarmenena txantxiku arrunta da (Alytes obstetricans), eta ornogabeen artean, berriz, Lucanus cervus koleoptero saproxilikoa.

Jarraian, kontserbazioaren xede diren guneko objektu guztiei buruzko informazioa jaso da (habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak, Datuen Inprimaki Normalizatuan bilduak daudenak), taula moduan. Gainera, faunako eta florako beste espezie batzuk ere adierazi dira, inprimaki berean jasoak.

Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) honetan agertzen diren 92/43/EEE Zuzentarauko habitat motak, eta KBEaren ebaluazioa, horien arabera:

I. ERANSKINEKO HABITAT MOTAK

KBEAREN
EBALUAZIO
OROKORRA

KODEA

DESKRIBAPENA

A/B/C

4030

Txilardi kantauriar menditarrak (Pteridio aquilini-Ericetum vagantis)

A

6230*

Larre azidofilo kantauriarrak (Jasiono laevis-Danthonietum decumbentis; Carici piluliferae-Agrostietum curtisii)

A

7140

Zingira azidofilo eta azpineutrofiloetako esfagnale eta promontorioak

(Erico tetralicis-Sphagnetum papillos)

A

8230

Harkaiztegi silizioen komunitatea (Androsacion vandellii)

A

8220

Hymenophyllum tunbrigense-en komunitatea (Dryopterido aemulae-Hymenophylletum tunbringensis)

Vandesboschia speciosa komunitatea

(Mnio horni-Vandesboschietum speciosae)

A

9120

Pagadi azidofilo kantauriarrak (Saxifrago hirsutae-Fagetum sylvaticae)

A

91EO*

Haltzadi kantauriarrak

(Hyperico androsaemi-Alnetum glutinosae)

A

9230

Amezti kantauriarrak

(Melampyro pratensis-Quercetum pyrenaicae)

A

9580*

Haginen basoak

A

Kodea: (*) = Lehentasunezko habitata

KBEaren ebaluazio orokorra: A = Balio bikaina; B = Balio ona;

C = Balio nabarmena; (-): Garrantzirik ez duten habitatak.

2009/147/EE Zuzentarauaren 4. artikulua aplikatzekoa duten KBEko espezieak, 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eranskinean agertzen direnak, eta lekuaren ebaluazioa, horien arabera:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

A/B/C

Ornogabeak

Lucanus cervus

B

Hegaztiak

Pernis apivorus

-

Hegaztiak

Milvus migrans

-

Hegaztiak

Milvus milvus

-

Hegaztiak

Circaetus gallicus

-

Hegaztiak

Aquila pennata

-

Hegaztiak

Falco peregrinus

-

Hegaztiak

Caprimulgus europaeus

-

Hegaztiak

Alcedo atthis

-

Hegaztiak

Lanius collurio

-

Hegaztiak

Dryocopus martius

-

Ugaztunak

Galemys pyrenaicus

B

Ugaztunak

Rhinolophus hipposideros

B

Landareak

Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

A

Landareak

Vandenboschia speciosa (Willd.) Kunkel

(Trichomanes speciosum)

A

Kodea: (*) = Lehentasunezko habitata

KBEaren ebaluazio orokorra: A = Balio bikaina; B = Balio ona;

C = Balio nabarmena; (-): Garrantzirik gabeko espezieak.

Faunako eta florako beste espezie batzuk:

TALDEA

IZEN ZIENTIFIKOA

Anfibioak

Alytes obstetricans

Narrastiak

Zamenis longissimus

Landareak

Saxifraga clusii Gozan subsp clusii

Landareak

Hymenophyllum tunbrigense (L.) Sm.

Landareak

Angelica razulii Gouan

Landareak

Carex paniculata L. subsp. lusitanica (Schkuhr ex Willd.) Maire

Landareak

Juncus trifidus L.

Landareak

Petrocoptis pyrenaica (J.P. Bergeret) A. Braun ex Walpers

Aurreko balioak kontuan hartuta, habitat batzuk eta KBE honetan dauden edo egon litezkeen flora eta faunako espezie batzuk hautatu dira, lurraldearen adierazgarri diren balio natural guztiak ordezkatzen dituztenak. Habitat eta espezie horiei “funtsezko elementu” esaten zaie. Izan ere, KBEaren kontserbazio “aktiboa” oinarritzeko ardatz gisa erabiltzen dira. Hori horrela, funtsezko elementu guzti-guztietarako proposatutako helburuetatik abiaturik, gaur egungo kontserbazio egoera baldintzatzen duten faktoreak aztertu ondoren, arauak, kudeaketako jarraibideak eta jarduketak proposatu dira, KBE osoaren balio naturalak mantentzeko eta hobetzeko aukera ematen dutenak.

Hona hemen KBEa kudeatzeko “funtsezko elementuak”:

1. Baso naturalak.

2. Errekak eta haltzadiak.

3. Intereseko flora.

4. Koleoptero saproxilikoak.

5. Ur ibilguei lotutako fauna.

6. Saguzarrak.

Gainera, lan arlo hau zehaztu da:

A.-Erabilera publikoa.

III.-Planaren azken helburuak.

Kudeaketak, aurreko atalean aipatutako funtsezko elementu guztien kontserbazio egoera ona ahalik eta lasterren lortzeko, bilatu behar dituen xede edo helmugak dira azken helburuak.

1. Baso naturalak.

1.1. Azken helburua: baso naturalen egoera ekologiko ona bermatzea.

2. Errekak eta haltzadiak:

2.1. Azken helburua: erreka eta haltzadien egoera ekologiko ona bermatzea.

3. Intereseko flora.

3.1. Azken helburua: Intereseko flora populazioen kontserbazioa bermatzea.

4. Koleoptero saproxilikoak.

4.1. Azken helburua: intsektu saproxilikoen populazioen kontserbazioa bermatzea.

5. Ur ibilguei lotutako fauna.

5.1. Azken helburua: Pirinioetako desmanaren kontserbazioa bermatzea eta bisoi europarra eta igaraba hartzeko gaitasuna bermatzea.

6. Saguzarrak.

6.1. Azken helburua: Lekua erabiltzen duten saguzar espezieentzat habitatak duen gaitasuna kontserbatzea.

A.-Erabilera publikoa.

A.1. Azken helburua: Bertakoek eta bisitariek tokia hobeki ezagutzea eta aintzat hartzea.

IV.-Planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak.

Gerta liteke ezinezkoa izatea planaren azken helburuak edo helmugak lortzea haren indarraldiaren bitartean, arrazoi ekologiko, sozial edo ekonomikoengatik. Horregatik, indarraldi horretan planaren aplikazioaren ondorioz espero diren emaitzak zehazten dira. Emaitza horiek proposatu diren azken helburuak lortzen lagundu behar dute. Hona hemen, bada, espero diren emaitzak funtsezko elementuei eta azken helburuei emandako zenbakien arabera:

1. Baso naturalak.

1.1.1. Helburu operatiboa: Basoberritze naturala galarazten duten faktoreak desagerraraztea eta behar diren jarduketak sustatzea basoaren kontserbazio egoera ona bermatzeko.

1.1.2. Helburu operatiboa: interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea.

1.1.3. Helburu operatiboa: zuhaiztien aniztasuna faboratzea.

1.1.4. Helburu operatiboa: basoei loturiko faunaren espezie batzuk hobeki ezagutzea.

2. Errekak eta haltzadiak.

2.1.1. Helburu operatiboa: erreketako habitatak hobeki ezagutzea.

2.1.2. Helburu operatiboa: erreken ingurumen kalitatea hobetzea eta bermatzea.

3. Intereseko flora.

3.1.1. Helburu operatiboa: intereseko flora espezieen banaketa eta kontserbazio egoera ezagutzea.

3.1.2. Helburu operatiboa: intereseko flora espezieen kontserbaziorako neurriak aplikatzea.

4. Koleoptero saproxilikoak.

4.1.1. Helburu operatiboa: koleoptero saproxilikoen populazioen egoera ezagutzea.

4.1.2. Helburu operatiboa: habitatak koleoptero saproxilikoak hartzeko duen gaitasuna kontserbatzea.

5. Ur ibilguei lotutako fauna.

5.1.1. Helburu operatiboa: ur ibilguei lotutako faunaren populazio egoera eta kontserbazio egoera ezagutzea.

5.1.2. Helburu operatiboa: habitatak Pirinioetako desmana, bisoi europarra eta igaraba hartzeko duen gaitasuna bermatzea.

6. Saguzarrak

6.1.1. Helburu operatiboa: lekua erabiltzen duten saguzar espezieak hobeki ezagutzea.

6.1.2. Helburu operatiboa: saguzarren hazkuntzarako eta elikadurarako habitaten baldintzak hobetzea.

A.-Erabilera publikoa.

A.1.1. Helburu operatiboa: informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea lekuaren balio ekologikoei buruz.

V.-Araudia.

Araudi orokorra

1. Oihan-zoruan egiteko aurreikusten den edozein jarduketa otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatutako Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen bidez arautuko da.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen menpe egonen dira bere eranskinetan ageri diren titulartasun publiko nahiz pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, haiek sortu, abian jarri edo gauzatzearen ondorioz ingurumenaren baldintzak aldatzen ahal dituztenak, edo ingurumenari, pertsonen osasunari edo segurtasunari eta haien ondasunei kalte eragiten ahal dietenak.

3. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean ezarritakoa betetzen dela eta ez direla ukitzen Batasunaren intereseko animalia eta landare espezieak, ez haien habitatak, ezta Kontserbazio Bereziko Eremua kontserbatzeko garrantzi handia duten paisaiako elementuak ere.

4. Ematen diren baimen guztietan bermatuko da honako arau hauetan ezarritakoa beteko dela: batetik, Natur Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legea, eta bestetik, otsailaren 4ko 139/2011 Errege Dekretua, babes bereziko araubidea duten basa espezieen zerrenda eta espezie mehatxatuen Espainiako katalogoa garatzekoa.

5. Urei buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoa aplikatu beharko da, baita obra hidraulikoen arloko zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzeko azaroaren 18ko 1391/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa ere.

Berariazko araudia

1. Arritxurietako hagin basoaren inguruan (HIP 9580*) egiten diren erabilera eta aprobetxamenduetan, lekune horren kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira.

2. Kontserbazio egoera onean izateaz gainera, espezie mehatxatuak edo intereseko habitatak edukitzeagatik faunaren eta floraren aldetik interes handia duten errekei eta haien eragin eremuari kalte egiten ahal dieten erabilerek eta aprobetxamenduek lekune horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dituzte, salbu eta gizakien osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak tartean badaude.

3. Emarien erregimena uren gaineko araudiaren eta kontzesioaren araberakoa dela bermatuko da, habitaten eta espezieen kontserbazioa bermatzeko.

4. Ez da onartuko ur ibilien erregimen naturala aldatzea dakarren jarduketa edo proiekturik, salbu eta herriak hornitzeko edo nekazaritzako eta abeltzaintzako erabileretarako ezinbestekoak direnak.

5. Ibilguaren alterazio morfologikoa dakarten jarduketak ez dira onartuko, salbu eta tartean giza-osasunari, segurtasun publikoari edo natur balioen kontserbazioari lotutako arrazoiak badaude.

6. Ibaien ibilguekin muga egiten duten eremuetarako proiektu publikoetan eta haien erabilera eta aprobetxamendu berrietan, gutxienez 5 metro zabal izanen den babes zerrenda etengabe bat utziko da ibilguaren ondoan, ibai bazterreko formazio naturalak sor daitezen.

7. Intereseko flora duten lekuneetan egiten diren erabilerek eta aprobetxamenduek gune horien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dituzte.

8. Flora mehatxatuari dagokionez, Nafarroako Flora Mehatxatuaren Katalogoa sortu eta katalogatzen den basa flora kontserbatzeko neurriak ematen dituen apirilaren 7ko 94/1997 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituko zaio.

9. Saguzaharrak dituzten lekuneak ukitzen dituzten erabilera eta jarduketetan (eraikinak barne), haien kontserbazioa bermatzeko behar diren baldintzak jaso beharko dira, salbu eta tartean giza-osasunari eta segurtasun publikoari lotutako arrazoiak badaude.

VI.-Kudeaketarako jarraibide edo orientazioak.

Kudeaketarako jarraibide edo orientazio hauek gomendio gisa hartu behar dira, eta, kontrakoa justifikatzen duen arrazoi oinarriturik ez badago, aplikatu beharko dira.

1. Basoetan lurrean zein zutik dagoen zur hila errespetatuko da.

2. Interes ekologikoa duten zuhaitzek irautea bermatuko da.

3. Soilgune altuetan dauden interes eta tamaina handiko gurbeondo, hagin eta gorosti ederrak kontserbatuko direla bermatuko da.

4. Bigarren mailako espezieak errespetatu eta sustatuko dira, eta haien zainketa bermatuko da.

5. Arboladietan edo horien inguruan dauden soilguneak errespetatuko dira, faunarentzako joera-eremu gisa, eta elikadurarako espezie frutikosoak sartzea sustatuko da.

6. Oihan aprobetxamendurik badago, erreka bazterretako landareak errespetatuko dira, gutxienez 5 metro zabal izanen den zerrenda bat utzita.

7. Ibai aldeak lehengoratzeko proiektuetan, landaketak egin behar baldin badira, ibai bazterretako espezie autoktonoak erabiliko dira, edo inguruan dauden berezko landare espezie berberak, eta, ahal den neurrian, jatorri berekoak.

8. Erreketan eta haien inguruan dauden zuhaitz zaharrak, eroritako zuhaitzak eta zur hila errespetatuko dira, izan ere, elementu horiek baldintzatzen dute ibai bazterretako basoen kontserbazio egoera ona eta Artikutzan orain arte izandako kontserbazio kudeaketa.

9. Erreketan modu naturalean sortutako zurezko presak errespetatzeko ahaleginak eginen dira.

10. Pistak hobetzeko proiektuetan eta oihan aprobetxamenduen baldintzen agirietan erreken gaineko ukipena ahalik eta txikiena izateko behar diren neurriak jasoko dira.

11. Pistak drainatzeko sistemak gai solidoak erreketara eramatea eragotziko du.

VII.-Jarduketak.

Plan honek indarra duen eperako, jarduketa hauek ezarri dira lehentasun handienekotik txikienekora emanak:

1. Lehentasun handienekoak

1.1. Pizidoen errolda prestatzea eta hurrengo urteetan horren jarraipena egitea, populazioaren bilakaera ikusteko.

1.2. Erreketako habitaten inbentarioa eta kartografia (1/5.000 eskalan) egitea (pagadia, hariztia, haltzadia, komunitate higroturbosoak, etab.).

1.3. Azterketak egitea, intereseko flora espezieen banaketa eremua ezagutzeko eta haien populazio eta kontserbazio egoera zehazteko, eta espezie horietarako jarraipen-protokolo bat ezartzea.

1.4. Koleoptero saproxilikoen presentziari, aniztasunari eta kopuruari buruzko azterlanak egitea eta jarraipen-protokolo bat ezartzea.

1.5. Pirinioetako desmanaren gaineko azterlan bat egitea, bisoi europarrik eta igarabarik ote dagoen ere aztertuko duena, espezie horiek kudeatzeko eta haientzako jarraipen-protokolo bat ezartzeko jarraibide praktikoak ezarrita.

1.6. Funtsezko habitatetan (baltsak, eraikinak eta zuhaitz helduak) dauden saguzarren erroldak egitea eta haientzako jarraipen-protokolo bat ezartzea.

2. Lehentasun ertainekoak

2.1. Abeltzaintza Kudeatzeko Plan bat prestatzea, honako hauek jasoko dituena:

-Azienda biltzeko larreak zehaztea eta mugatzea.

-Ezartzen den larre bakoitzerako abeltzaintza-kargak zehaztea, bakoitzak eskaintzen duen bazkaren arabera.

-Mugatutako eremuak hobetzeko plangintza bat egitea, aziendarentzako ur hornidura bermatzeko eta mendian barna sakabanatu daitezela saihesteko.

-Herri mugakideekin eta finkan dagoen aziendaren jabeekin hitzarmenak sinatzea, azienda horretarako prestatutako tokietan geldi dadin.

2.2. Zuhaitz zaharren eta zuhaitz lepatuen egungo egoera aztertzea.

2.3. Erreken luzetarako konektibitatea eteten duten trabak kentzea edo horien iragazkortasuna hobetzea.

2.4. “Artikutza Natura” izeneko ingurumen hezkuntzako programan jasotako ekintzei jarraipena ematea.

3. Lehentasun gutxienekoak

3.1. Abeltzaintza Kudeatzeko Planean ezartzen diren jarduketak gauzatzea.

3.2. Basoberritzeetako espezieak, haien ezaugarriekin bat ez datozen estazioetan sartuak, poliki-poliki ordeztea, baso naturalari bide emateko.

3.3. Zuhaitz lepatuak kontserbatu eta sustatzeko jarduketak egitea.

3.4. Bigarren mailako espezieen basotxoak paratzea lekune egokietan.

VIII.-Kudeaketa planaren finantzaketa.

Kudeaketa plan honen finantzaketa Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan kreditu aski eta egokia edukitzearen baldintzapean egonen da. Hortaz, behar diren konpromisoak hartuko dira unean-unean aurrekontuan dagoen diruaren arabera.

Nafarroako Gobernuko departamentuek beren politika sektorialak ingurumenean integratzeko sustatzen dituzten jarduketek, baita toki entitateek sustatzen dituzten ekintzek eta ekarpen pribatuekin edo Europar Batasunaren ekarpenekin egiten direnek ere, laguntzen ahal dute plan hau garatzen.

KBEa ongi kontserbatzen laguntzen duten jarduketek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren finantzaketa izan dezakete, betiere diru-laguntzen arloko araudiak ezartzen duen esparruaren barrenean. Inguruko herriguneen garapen sozioekonomikoa sustatzeko asmoz, departamentu honen menpeko beste edozein laguntzatan, ahal denean, lehentasuna emanen zaie, guneen kontserbazioarekin bateragarriak izanik, Kontserbazio Bereziko Eremu honen barnean proposatzen diren jarduketei. Gainera, laguntzaren portzentajea handiagoa izanen da, eremu horretatik kanpo edo beste edozein naturgunetatik kanpo proposatzen diren beste jarduketa batzuekin alderatuta. Halaber, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua aurrekontuetatik kanpoko funtsak aplikatzen saiatuko da, baldin haien helburua plan honetan aurreikusitako ekintzetako baten bat garatzea bada.

IX.-Mugak.

Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/96 Foru Legearen 28. artikuluan xedatu bezala ordainduko dira erabilerak eta jarduerak murriztearen ondoriozko kalte-ordainak. Hala ere, bestelako ordainak ere hitzartzen ahalko dira, hala nola laguntzak, diru-laguntzak, zerbitzuak ematea edo bestelako sustapenak.

X.-Jarraipen programa.

Jarraipena egiteko programa bat ezartzen da, plana ongi gauzatzen dela eta haren helburuak lortzen direla bermatzeko. Programa horrek objektiboki egiaztatzen ahal den adierazle bat izanen du, gutxienez, helburu bakoitzerako.

Urtero, programa horren emaitzen eta, oro har, planaren gauzatze-mailaren berri emanen zaio Zuzendaritza Batzordeari.

Lortutako emaitzei erreparatuta, ikusten bada espero ziren emaitzen aldean desbiderapena gertatu dela edo aurreikusten zen epean ezin direla lortu, kudeaketaren eragingarritasuna eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren neurri guztiak eransten ahalko zaizkio planari.

FUNTSEZKO ELEMENTUA

AZKEN HELBURUA

HELBURU OPERATIBOA

ADIERAZLEA

HASIERAKO BALIOA

ARRAKASTAREN IRIZPIDEA

1. BASO NATURALAK

1.1. Baso naturalen egoera ekologiko ona bermatzea

Kontserbazio egoera onean dauden baso naturalen azalera

2.908,15

Gaur egungo azalera mantendu edo handitu da

1.1.1. Basoberritze naturala galarazten duten faktoreak desagerraraztea eta behar diren jarduketak sustatzea basoaren kontserbazio egoera ona bermatzeko.

Abeltzaintza Kudeatzeko Plana

Egin gabe

Egina eta abian jarria

Egindako basoberritzeetan zenbateko azaleran eragin den baso naturalari bide emateko

0

0tik gorakoa

1.1.2. Interes ekologikoa duen arboladiaren kontserbazioa bermatzea

Zuhaitz zaharren eta zuhaitz lepatuen azterketa

Egin gabe

Egina

Zuhaitz lepatuak kontserbatzeko egindako jarduketak

0

0tik gorakoa

1.1.3. Zuhaiztien aniztasuna faboratzea

Instalaturiko bigarren mailako espezieen basotxoen azalera

0

1 ha

Arritxurrietako hagin basoaren kontserbazio egoera ona (HIP 9580*)

Ona

Ona

1.1.4. Basoei lotutako fauna espezie batzuk hobeki ezagutzea

Pizidoen erroldak

Egin gabe

Eginak

2.   ERREKAK ETA HALTZADIAK

2.1. Erreka eta haltzadien egoera ekologiko ona bermatzea

Kontserbazio egoera onean dauden haltzadien azalera

31,71

Gaur egungo azalera mantendu edo handitu da

Erreketako beste habitat batzuen kontserbazio egoera

Ona

Ona

2.1.1. Erreketako habitatak hobeki ezagutzea

Erreketako habitaten inbentarioa eta kartografia egitea

Egin gabe

Egina

2.1.2. Erreken ingurumen kalitatea hobetzea eta bermatzea

Iktiofaunarentzako oztopoetatik zenbat kendu diren

6 presa txiki eta hodi bat

Hasierako balioa baino handiagoa

Erreketako espezieen eta habitaten gaineko ukipenak

Ez dago

Ez dago

3.   INTERESEKO FLORA

3.1. Intereseko flora populazioen kontserbazioa bermatzea

3.1.1. Intereseko flora espezieen banaketa eta kontserbazio egoera ezagutzea

Intereseko floraren banaketa eta kontserbazio egoera

Ezezaguna

Ezaguna

Intereseko flora espezieen jarraipenerako protokoloa

Ezarri gabe

Ezarria

3.1.2. Intereseko flora espezieen kontserbaziorako neurriak aplikatzea

Intereseko flora duten lekuneetan eragindako ukipenen kopurua

Ezezaguna

0

4.   KOLEOPOTERO SAPROXILIKOAK

4.1. Intsektu saproxilikoen populazioen kontserbazioa bermatzea

4.1.1. Koleoptero saproxilikoen populazioaren egoera ezagutzea

Koleoptero saproxilikoen azterketa

Egin gabe

Egina

Koleoptero saproxilikoen jarraipena egiteko protokoloa

Ezarri gabe

Ezarria

4.1.2. Habitatak koleoptero saproxilikoak hartzeko duen gaitasuna kontserbatzea

1.1.2. helburu operatiboan, zuhaitz lepatuen kontserbaziorako jarduketei dagokienez, ezarritako adierazleak aplikatuko dira

5.   UR IBILGUEI LOTUTAKO

FAUNA

5.1. Pirinioetako desmanaren kontserbazioa bermatzea eta bisoi europarra eta igaraba hartzeko gaitasuna bermatzea

5.1.1. Ur ibilguei lotutako faunaren populazio egoera eta kontserbazio egoera ezagutzea

Desmanaren, bisoiaren eta igarabaren azterketa

Egin gabea

Egina

5.1.2. Habitatak Pirinioetako desmana, bisoi europarra eta igaraba hartzeko duen gaitasuna bermatzea

2.1.2. helburu operatiboan, erreketako espezie eta habitatei dagokienez, ezarritako adierazleak aplikatuko dira

6.   SAGUZARRAK

6.1. Lekua erabiltzen duten saguzar espezieentzat habitatak duen gaitasuna kontserbatzea

6.1.1. Lekua erabiltzen duten saguzar espezieak hobeki ezagutzea

Saguzarren erroldak funtsezko habitatetan

Egin gabe

Eginak

Saguzarrei jarraipena egiteko protokoloa

Ezarri gabe

Ezarria

6.1.2. Saguzarren hazkuntzarako eta elikadurarako habitaten baldintzak hobetzea

Saguzarrek erabiltzen dituzten habitatetan eragindako ukipenen kopurua

Ezezaguna

Ez dago

1.1.2. helburu operatiboan, zuhaitz lepatuen kontserbaziorako jarduketei dagokienez, ezarritako adierazleak aplikatuko dira

A.-ERABILERA PUBLIKOA

A.1. Bertakoek eta bisitariek lekua hobeki ezagutzea eta aintzat hartzea

A1.1. Informazio eta sentsibilizazio ekintzak egitea lekuaren balio ekologikoei buruz

“Artikutza Natura” izeneko programan aurreikusitako ekintzak

Egiten dira

Egiten dira

XI.-Mugaketa-mapa eta barnean dauden entitateak.

XII.-Kontserbazioaren xede diren objektuen eta ezarritako arauen, jarraibideen eta neurrien arteko egokitasuna.

Atal honetan, KBEa kudeatzeko funtsezko elementuen definizioak, planaren azken helburuak, planaren aplikaziotik espero diren emaitzak (helburu operatiboak) eta aurreikusitako jarduketak (neurriak) jaso dira, taula moduan, leku honetan kontserbazioaren xede den elementu bakoitzarentzat.

Taulan agertzen diren siglek hau esan nahi dute:

F. E.: funtsezko elementua

A. H.: azkeneko helburua

H. O.: helburu operatiboa

N: berariazko araua

D: jarraibidea

M: neurria

HABITATAK ETA ESPEZIEAK

F. E.

A. H.

H. O.

M/N/D

4030 Txilardi kantauriar menditarrak (Pteridio aquilini-Ericetum vagantis)

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.3

M2.1, M3.1,D5

3. Intereseko flora

3.1

3.1.2

N7

6230* Larre azidofilo kantauriarrak (Jasiono laevis-Danthonietum decumbentis; Carici piluliferae-Agrostietum curtisii)

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.3

M2.1, M3.1,D5

3. Intereseko flora

3.1

3.1.2

N7

7140 Zingira azidofilo eta azpineutrofiloetako esfagnale eta promontorioak

(Erico tetralicis-Sphagnetum papillos)

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.1,2.1.2

M1.2,N2,N3,N4

3. Intereseko flora

3.1

3.1.2

N7

8230 Harkaiztegi silizioen komunitatea (Androsacion vandellii)

3. Intereseko flora

3.1

3.1.2

N7

8220 Hymenophyllum tunbrigense (Dryopterido aemulae-Hymenophylletum tunbringensis) eta Vandesboschia speciosa (Mnio horni-Vandesboschietum speciosae) espezieen komunitateak

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.1,2.1.2

M1.2,N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.2

N7

9120 Pagadi azidofilo kantauriarrak (Saxifrago hirsutae-Fagetum sylvaticae)

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.2,1.1.3.

M2.1,M3.1,M3.2,D1,M2.2,D2,M3.4,D4,

91EO* Haltzadi kantauriarrak (Hyperico androsaemi-Alnetum glutinosae)

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.1,2.1.2

M1.2,N2,N3,N4,N6,D6,D7,D8,D10,

9230 Amezti kantauriarrak (Melampyro pratensis-Quercetum pyrenaicae)

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.2,1.1.3

M2.1,M3.1,D1,D4

9580* Haginen basoak

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

N1,D4

Angelica razulii Gouan

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7,

Alcedo atthis

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

M².3,N2,N3,N4,N5,N6,D6,D9,D10,D11

Alytes obstetricans

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2

Aquila pennata

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Caprimulgus europaeus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.2,1.1.3

D3,D5

Carex paniculata L. subsp. lusitanica (Schkuhr ex Willd.) Maire

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7

Circaetus gallicus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.2,1.1.3

D3,D5

Dryocopus martius

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.2,1.14

D1,M².2,D2,M1.1

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

D8

Falco peregrinus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Galemys pyrenaicus

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

M².3,N2,N3,N4,N5,N6,D6,D9,D10,D11

5. Ur ibilguei lotutako fauna

5.1

5.1.1,5.1.2

M1.5

Hymenophyllum tunbrigense (L.) Sm.

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7,N8

Juncus trifidus L.

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7

Lanius collurio

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Lucanus cervus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.1,1.1.2

D1,M2.2,M3.3,D2

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

D8

4. Koleoptero saproxilikoak

4.1

4.1.1,4.1.2

M1.4

Milvus migrans

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Milvus milvus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Pernis apivorus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

Petrocoptis pyrenaica (J.P. Bergeret) A. Braun ex Walpers

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7

Rhinolophus hipposideros

6. Saguzarrak

6.1

6.1.1,6.1.2

M1.6,N9

Saxifraga clusii Gozan subsp clusii

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7,N8

Soldanella villosa Darracq ex Labarrère

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1,3.1.2

M1.3,N7,N8

Vandenboschia speciosa (Willd.) Kunkel

(Trichomanes speciosum)

2. Errekak eta haltzadiak

2.1

2.1.2

N2,N3,N4,N6,D6,D10

3. Intereseko flora

3.1

3.1.1.,3.1.2

M1.3,N7,N8

Zamenis longissimus

1. Baso naturalak

1.1

1.1.3

D5

F1516551

Iragarkiaren kodea: F1516551

Gobierno de Navarra

Contacte con nosotros | Accesibilidad | Aviso legal | Mapa web